Sede electrónica

Boletin Oficial del País Vasco

126. zk., 2021eko ekainaren 28a, astelehena

N.º 126, lunes 28 de junio de 2021


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

LEHENDAKARITZA
LEHENDAKARITZA
3667
3667

152/2021 DEKRETUA, ekainaren 22koa, zeinaren bidez aldatzen baita Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordea sortu eta arautzen duen dekretua.

DECRETO 152/2021, de 22 de junio, por el cual se modifica el Decreto por el que se crea y regula el Consejo Asesor de Acción Exterior.

Ekainaren 28ko 96/2016 Dekretuaren bidez, Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordea sortu eta arautu zen. Kontseilu honetan parte hartzen dute administrazio publikoez kanpoko Euskadiko eragile ugarik. Batzordekideek nazioarteko esparruaren ezagutza zabala eta askotariko profilak dituzte; besteak beste, soziala, akademikoa, kulturala, teknologikoa eta enpresa-arlokoa.

Por Decreto 96/2016, 28 de junio, se creó y reguló el Consejo Asesor de Acción Exterior, contando en su composición con agentes vascos externos a la Administración Pública de diferentes perfiles, social, académico, cultural, tecnológico o empresarial, entre otros, y con extenso conocimiento en el ámbito internacional.

Dekretu hori urriaren 10eko 230/2017 Dekretuak aldatu zuen, eta, horren bidez, orain ezabatzen den f) apartatua berriz idatzi da.

Este Decreto fue modificado por Decreto 230/2017, de 10 de octubre, mediante el cual se dio nueva redacción al apartado f) que ahora se suprime.

Kontseiluko kide jakin batzuen aldaketa dela eta, beharrezkoa da, alde batetik, Kontsuletxeen Kidegoko Gobernu Batzordeak eskatuta, Kontseiluan duten partaidetza ezabatzea, eta, bestetik, Euskal Partzuergo Zientifiko Teknologikoari (BRTA) parte hartzeko bidea ematea. Partzuergo hori 2019an sortu zen, lankidetza publiko-pribatuko hitzarmen baten bidez, Tecnalia eta IK4 korporazioen ordez, Partzuergoan integratuta egoteagatik.

Siendo necesaria la modificación de algunas de las entidades representadas en el Consejo, procede, por una parte, y a petición de la Junta de Gobierno del Cuerpo Consular, suprimir su participación en el Consejo y, por otra, permitir la participación del Consorcio Científico Tecnológico Vasco, BRTA, creado en el año 2019 mediante un convenio de colaboración público-privado, en sustitución de las Corporaciones Tecnalia e IK4, por estar integradas en el Consorcio.

Halaber, Aholku Batzordean parte hartzen duten entitate batzuen izenak eguneratu dira.

Asimismo, se actualiza la denominación de algunas de las entidades que participan en el Consejo Asesor.

Era berean, ordenamendu juridikoan, ekainaren 28ko, 96/2016 dekretua onartu zenetik gaurdaino egondako aldaketak aintzat hartuta, azken xedapenetako lehenengoan egiten den lege erreferentzia gaurkotu beharra dago.

Además, teniendo en cuenta las modificaciones operadas en el ordenamiento jurídico desde la aprobación del Decreto 96/2016, de 28 de junio, hasta la actualidad, procede actualizar la referencia legal que se realiza en la disposición final primera.

Horrenbestez, lehendakariaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko ekainaren 22an egindako bilkuran gaia aztertu eta onartu ondoren, hau

En su virtud, a propuesta del Lehendakari, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 22 de junio de 2021.

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

Lehenengo artikulua.– Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordea sortu eta arautzen duen ekainaren 28ko 96/2016 Dekretuaren 4. artikuluaren 1.f) apartatua kentzea. Honen ondorioz, artikulu osoaren zenbakitzea aldatzea, eta 4. artikuluaren 1.p) apartatua ere, aldaketaren ondorioz o) apartatua, aldatzea. Honenbestez artikulua honela geratuko da idatzita:

Artículo primero.– Suprimir el apartado f) del artículo 4.1 y por consiguiente modificar la numeración de los apartados correlativos, y modificar la redacción de apartado p), ahora apartado o) del artículo 4.1, del Decreto 96/2016 de 28 de junio, por el que se crea y regula el Consejo Asesor de Acción Exterior, que queda redactado de la siguiente forma:

4. artikulua.– Osaera.

Artículo 4.– Composición.

1.– Kide hauek osatuko dute Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordea:

1.– Son miembros del Consejo Asesor de Acción Exterior:

a) Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, batzordeburua izango dena.

a) El Lehendakari del Gobierno Vasco, que lo preside.

b) Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia.

b) La persona titular de la Secretaría General de Acción Exterior.

c) Eusko Jaurlaritzan industriaren alorrean eskumena duen sailburua.

c) La persona titular del Departamento competente en el área de industria del Gobierno Vasco.

d) Eusko Jaurlaritzan turismoaren alorrean eskumena duen sailburua.

d) La persona titular del Departamento competente en el área de turismo del Gobierno Vasco.

e) Eusko Jaurlaritzan kulturaren eta euskararen alorrean eskumena duen sailburua.

e) La persona titular del Departamento competente en el área de cultura y euskera del Gobierno Vasco.

f) Euskadiko merkataritza-ganberen izenean diharduen pertsona.

f) La persona que ejerce como vocal de las Cámaras de Comercio del País Vasco.

g) Guggenheim Bilbao Museoko zuzendaria.

g) La persona que ejerce la Dirección General del Museo Guggenheim de Bilbao.

h) Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako lehendakaria.

h) La persona que ejerce la Presidencia de Innobasque - Agencia Vasca de Innovación.

i) Mondragon Corporación de Comercio Internacional korporazioko lehendakaria.

i) La persona que ejerce la Presidencia de Mondragón Corporación de Comercio Internacional.

j) Fundación Agirre Lehendakaria fundazioaren lehendakaria.

j) La persona que ejerce la Presidencia de Fundación Agirre Lehendakaria Fundazioa.

k) Unesco Etxeako lehendakaria.

k) La persona que ejerce la Presidencia de Unesco - Etxea.

l) Munduko Nekazaritza Foroa garapenerako elkarteko lehendakaria.

l) La persona que ejerce la Presidencia de la Asociación para el Desarrollo Foro Rural Mundial.

m) Basque Culinary Center fundazioko zuzendari nagusia.

m) La persona que ejerce la Dirección General de la Fundación Basque Culinary Center.

n) Euskal Herriko Unibertsitateko, Deustuko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko errektoreak, ordena horren arabera urtebeteko txandak eginez.

n) Las personas que ostenten el cargo de Rector o Rectora de la Universidad del País Vasco, de la Universidad de Deusto y de la Universidad de Mondragón, por este orden, con carácter rotatorio y por períodos anuales.

o) Basque Research and Technology Alliance - BRTA, Euskal Partzuergo Zientifiko-teknologikoaren zuzendari nagusia.

o) La persona que ejerce la Dirección General del Consorcio Científico Tecnológico Vasco-Basque Research and Technology Alliance – BRTA.

p) BC3 - Basque Center for Climate Change bikaintasun ikerketa-zentroko lehendakaria.

p) La persona que ejerce la Presidencia del Centro de Investigación de Excelencia BC3 - Basque Center for Climate Change.

q) TKNIKA - Lanbide Heziketari aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntzako, Euskal Autonomia Erkidegoko Zentroaren Zuzendari Exekutiboa.

q) La persona que ostenta la Dirección ejecutiva del Centro de Investigación e Innovación Aplicada para la Formación Profesional del País Vasco, TKNIKA.

r) Ikerbasque - Zientziarako Euskal Fundazioko zuzendari zientifikoa.

r) La persona que ejerce la Dirección Científica de la Fundación Vasca para la Ciencia - Ikerbasque.

s) Euskararen arloan aditua den ordezkari bat, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak proposatua.

s) Una persona experta en representación del ámbito del euskera, a propuesta de la Secretaría General de Acción Exterior.

t) Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseiluko kide diren garapenerako lankidetzarako gizarte-eragileen ordezkari bat, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak proposatua.

t) Una persona en representación de los agentes sociales vascos de cooperación para el desarrollo, integrantes del Consejo Vasco de Cooperación al Desarrollo, a propuesta de la Secretaría General de Acción Exterior.

u) Kanpoko euskal komunitatearen ordezkari bat, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak proposatua.

u) Una persona en representación de la comunidad vasca en el exterior, a propuesta de la Secretaría General de Acción Exterior.

v) Nazioartean eragina duten bi pertsona ospetsu, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak proposatuak.

v) Dos personalidades con proyección internacional, a propuesta de la Secretaría General de Acción Exterior.

x) Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko pertsona bat, batzordeko idazkari-lanak egingo dituena; hitz egiteko eskubidea izango du, baina ezin izango du botorik eman.

x) Una persona de la Secretaría General de Acción Exterior, que hará funciones de secretaría del Consejo, y participará con voz pero sin voto.

Batzordeko eskubide osoko kide izango dira pertsona horiek. Lehendakariak izendatuko ditu, 4 urteko epealdirako, eta beste epealdi batean jarraitu ahal izango dute.

Estas personas son miembros de pleno derecho del Consejo y son nombradas por el Lehendakari, por un período de 4 años renovables.

Bigarren artikulua.– Azken xedapenetako lehena aldatzea. Honela idatzita geratuko da:

Artículo segundo.– Modificar la Disposición Final Primera, que queda redactada en la siguiente forma:

Dekretu honetan jasotzen ez diren prozedurazko arlo guztietan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean eta, hala badagokio, horien ordezko xedapenetan xedatutakoa beteko da.

En todas las materias de orden procedimental no contempladas en el presente Decreto se estará a lo dispuesto en la Ley 39/2015, de 1 de octubre del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, y en la Ley 40/2015, de 1 de octubre, del Régimen Jurídico del Sector Público, y en su caso, de las disposiciones que las sustituyan.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA
DISPOSICIÓN DEROGATORIA

Indargabetu egiten da hau: 230/2017 Dekretua, urriaren 10ekoa, Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordea sortu eta arautzen duen dekretua aldatzen duena.

Queda derogado el Decreto 230/2017, de 10 de octubre, por el que se modifica el Decreto por el que se crea y regula el Consejo Asesor de Acción Exterior.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean sartzea.
DISPOSICIÓN FINAL.– Entrada en vigor.

Dekretu hau indarrean sartuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko ekainaren 22an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 22 de junio de 2021.

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Análisis documental