Sede electrónica

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

121. zk., 2021eko ekainaren 21a, astelehena

N.º 121, lunes 21 de junio de 2021


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

URAREN EUSKAL AGENTZIA
AGENCIA VASCA DEL AGUA
3523
3523

EBAZPENA, 2021eko ekainaren 7koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez iragartzen baita honako hauek ireki direla: Plan Hidrologikoa berrikusteko proiektuaren proposamenaren kontsulta publikoko aldia; Uholde Arriskua Kudeatzeko Plana berrikusteko proiektuaren informazio publikoko aldia; Alerta eta lehorte egoeretan jarduteko plan bereziaren proposamenarena, eta Ingurumen-azterketa estrategikoarena, aipatutako dokumentuei dagokienez, Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoari lotuta, EAEko Barne Arroen eremuan.

RESOLUCIÓN de 7 de junio de 2021, del Director General de la Agencia Vasca del Agua, por la que se anuncia la apertura del período de consulta pública de la Propuesta de proyecto de revisión del Plan Hidrológico, del período de información pública del Proyecto de revisión del Plan de Gestión del Riesgo de Inundación, de la Propuesta de Plan Especial de actuación ante situaciones de alerta y eventual Sequía y del Estudio Ambiental Estratégico relativo a los citados documentos, correspondientes a la Demarcación Hidrográfica del Cantábrico Oriental en el ámbito de las Cuencas Internas del País Vasco.

Plangintza Hidrologikoaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 6ko 907/2007 Errege Dekretuaren 74. artikuluan eta Uholde Arriskuak Ebaluatu eta Kudeatzeko uztailaren 9ko 903/2010 Errege Dekretuaren 13.3 eta 14.3 artikuluetan xedatutakoaren arabera, Uraren Euskal Agentziak iragarri du honako hauek ireki direla: «Plan Hidrologikoa berrikusteko proiektuaren proposamena» dokumentuaren sei hileko kontsulta publikoko aldia eta «Uholde Arriskua Kudeatzeko Plana Berrikusteko Proiektuaren» hiru hileko informazio publikoko aldia, Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren 2022-2027 plangintza-zikloari dagozkionak, EAEko Barne Arroen eremuan.

De acuerdo con lo dispuesto en el artículo 74 del Real Decreto 907/2007, de 6 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de Planificación Hidrológica, y en los artículos 13.3 y 14.3 del Real Decreto 903/2010, de 9 de julio, de evaluación y gestión de riesgos de inundación, la Agencia Vasca del Agua anuncia la apertura del período de consulta pública de seis meses del documento «Propuesta de proyecto de revisión del Plan Hidrológico», y del período de información pública de tres meses del «Proyecto de revisión del Plan de Gestión del Riesgo de Inundación», correspondientes al ciclo de planificación 2022-2027 de la Demarcación Hidrográfica del Cantábrico Oriental en el ámbito de las Cuencas Internas del País Vasco.

Bestalde, Agentziak iragarri du Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoari dagokion «Alerta eta lehorte egoeretan jarduteko plan bereziaren proposamenaren» sei hileko informazio publikoko aldia irekiko dela, Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Arroen eremuan, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen 7.2 artikuluarekin bat etorriz (27/2006 Legea, uztailaren 18koa, ingurumen gaietan informazioa eskuratu, publikoki parte hartu eta auzitegietara joateko eskubideak arautzen dituena).

Por otro lado, la Agencia anuncia la apertura del período de información pública de seis meses de la «Propuesta de Plan Especial de actuación ante situaciones de alerta y eventual Sequía» correspondiente a la Demarcación Hidrográfica del Cantábrico Oriental en el ámbito de las Cuencas Internas del País Vasco, de acuerdo con el artículo 7.2 de la Ley 27/2006, de 18 de julio, por la que se regulan los derechos de acceso a la información, de participación pública y de acceso a la justicia en materia de medio ambiente.

Era berean, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 21. artikuluan eta planen eta programen ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio estrategikoa egiteko prozedura arautzen duen urriaren 16ko 211/2012 Dekretuaren 12. artikuluan ezarritakoaren arabera, hasiera ematen zaio aipatutako hiru dokumentuei buruzko «ingurumen-azterketa estrategikoaren» sei hileko informazio publikoari.

Así mismo, en base a lo establecido por el artículo 21 de la Ley 21/2013, de 9 de diciembre, de evaluación ambiental, y por el artículo 12 del Decreto 211/2012, de 16 de octubre, por el que se regula el procedimiento de evaluación ambiental estratégica de planes y programas, se inicia la información pública de seis meses del «Estudio Ambiental Estratégico» relativo a los tres documentos citados anteriormente.

Horretarako, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, dokumentazioa Uraren Euskal Agentziaren orrialde elektronikoan kontsultatu ahalko da: www.uragentzia.euskadi.eus.

A tal efecto, la documentación se podrá consultar desde el día siguiente a la publicación de este anuncio en la página electrónica de la Agencia Vasca del Agua: www.uragentzia.euskadi.eus

Ezarritako epeen barruan, ekarpenak egin ahal izango dira, baita komenigarritzat jotzen diren oharrak eta iradokizunak ere, honako posta elektronikoen bidez:

Dentro de los plazos establecidos, se podrán realizar las aportaciones y formular cuantas observaciones y sugerencias se estimen convenientes, a través de los siguientes correos electronicos:

ParticipacionPlanHidrologico@uragentzia.eus

ParticipacionPlanHidrologico@uragentzia.eus

pgri@uragentzia.eus

pgri@uragentzia.eus

Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 7a.

En Vitoria-Gasteiz, a 7 de junio de 2021.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

El Director General de la Agencia Vasca del Agua,

ANTONIO AIZ SALAZAR.

ANTONIO AIZ SALAZAR.


Azterketa dokumentala


Análisis documental