Sede electrónica

Boletin Oficial del País Vasco

65. zk., 2021eko martxoaren 31, asteazkena

N.º 65, miércoles 31 de marzo de 2021


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

OSASUN SAILA
DEPARTAMENTO DE SALUD
1883
1883

116/2021 DEKRETUA, martxoaren 23koa, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzekoa.

DECRETO 116/2021, de 23 de marzo, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Salud.

18/2020 Dekretuaren 12. artikuluaren arabera –18/2020 Dekretua, irailaren 6koa, lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena–, Osasun Sailari honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio:

El Decreto 18/2020, de 6 de septiembre, del Lehendakari, de creación, supresión y modificación de los Departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de determinación de funciones y áreas de actuación de los mismos, atribuye, en su artículo 12, al Departamento de Salud las siguientes funciones y áreas de actuación:

a) Osasun-plangintza eta -antolamendua.

a) Planificación y ordenación sanitaria.

b) Osasun publikoa eta elikadura- eta ingurumen-osasuna babestea.

b) Salud Pública y protección de la salud alimentaria y ambiental.

c) Zaintza epidemiologikoa.

c) Vigilancia epidemiológica.

d) Farmazia-antolamendua.

d) Ordenación farmacéutica.

e) Adikzioak.

e) Adicciones.

f) Sailari atxikita dauden organismo autonomoak, zuzenbide pribatuko ente publikoak eta sozietate publikoak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.

f) Dirigir, de acuerdo con las leyes y los reglamentos, los organismos autónomos, entes públicos de derecho privado y las sociedades públicas adscritas o dependientes del departamento.

g) Legeek eta erregelamenduek ematen dizkioten gainerako ahalmenak.

g) Las demás facultades que le atribuyan las leyes y los reglamentos.

Halaber, aipatutako dekretuaren arabera Osasun Sailari atxikitzen zaizkio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua zuzenbide pribatuko ente publikoa eta Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitariorako Euskal Fundazioa (Bioef) sektore publikoko fundazioa.

Así mismo, el citado decreto adscribe al Departamento de Salud el ente público de derecho privado Osakidetza-Servicio vasco de salud y la fundación del sector público Fundación Vasca para la innovación e Investigación sanitaria (Bioef).

Agindutako egitekoak betetzeko proposatzen den egitura sailari atxikitako baliabideen antolaketa soila baino zerbait gehiago da. Alde horretatik, abiapuntutzat hartuta pertsonak direla osasun-politika guztien ardatza, egiturak, legealdi honetarako diseinatutako lerro estrategikoekin bat etorrita, orientazio berri bat hartzen du, unibertsaltasuna, kalitatea eta jasangarritasuna euskal osasun-sistemaren nortasun-ezaugarriak bezala finkatzeko helburuarekin.

La estructura que se propone para desarrollar las funciones encomendadas va más allá de la mera organización de los recursos adscritos al departamento. En este sentido, partiendo de la consideración de las personas como elemento central de todas las políticas de salud, la estructura, en coherencia con las líneas estratégicas diseñadas para la presente legislatura, incorpora una nueva orientación con el objetivo de consolidar, como señas de identidad del sistema sanitario vasco, la universalidad, la calidad y la sostenibilidad.

Proposatzen den antolaketaren berritasuna da Osasun Sailburuordetzaren barruan Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritza bat sortzea.

La organización que se propone aporta como novedad la creación, dentro de la Viceconsejería de Salud, de una Dirección de Atención Sociosanitaria.

Egituraren ikuspegitik, Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritza berriak sendotasuna ematen die Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren ekimen estrategikoei, honako hauei dagokienez: Euskadiko gobernantza soziosanitarioaren eredua, baliabide soziosanitarioen katalogoa, finantzaketa soziosanitarioa eta koordinazio soziosanitarioa, oro har. Ikuspegi operatibotik begiratuta, orain dela gutxi egoitza-eremu soziosanitarioan egin diren jarduketek plangintza jakin batzuk eskatzen dituzte, erakundeen arteko jarduera eta koordinazio soziosanitarioko ildo argiak jasoko dituztenak osasun-larrialdiko egoeretan.

Desde el punto de vista estructural, la nueva dirección de Atención sociosanitaria aporta solidez a las iniciativas estratégicas del Consejo Vasco de Atención sociosanitaria en relación al modelo de Gobernanza sociosanitaria de Euskadi, el catálogo de recursos sociosanitarios, la financiación sociosanitaria y la coordinación sociosanitaria en general. Desde un punto de vista operativo las recientes actuaciones en el ámbito sociosanitario residencial exigen planeamientos que incorporen líneas claras de actuación y coordinación interinstitucional sociosanitaria en situaciones de emergencia sanitaria.

Beraz, uste da proposatzen den antolamendua egokia dela egiteko hauek gauzatzeko:

Por tanto, se considera que la configuración organizativa que se propone resulta adecuada para:

a) Euskadiko osasun-sistema publikoan hobekuntzak sartzea eta osasun-alorreko desberdintasunei aurre egitea.

a) Incorporar mejoras en el sistema sanitario público de Euskadi y combatir las desigualdades en salud.

b) Garrantzia ematea osasuna sustatzeari eta prebenitzeari, diziplina anitzeko ikuspena emanda, eta bizimodu eta ohitura osasungarrietan oinarritzen diren plan espezifikoak martxan jartzea.

b) Fomentar la promoción y prevención de la salud, con un enfoque multidisciplinar y la puesta en marcha de planes específicos que incidan en estilos de vida y hábitos saludables.

c) Zahartzeari, gaixotasun kronikoei eta mendekotasunari arreta hobea emateko neurriak ezarri eta garatzea, lehen mailako atentzioko eta ospitaleko asistentzia bateratuz eta plan espezifikoak garatuz.

c) Establecer y desarrollar las medidas precisas para profundizar en la atención al envejecimiento, la cronicidad y la dependencia a través de la integración asistencial entre la atención primaria y la hospitalaria y el desarrollo de planes específicos.

d) Osasun-sistemaren jasangarritasuna eta modernizazioa sustatzea, estrategia hauek garatuz: sendagaien erabilera arrazionala, pazienteen segurtasuna, transformazio digitala, errezeta elektronikoaren elkarreragingarritasuna eta abar.

d) Impulsar la sostenibilidad y modernización del sistema sanitario mediante el desarrollo de estrategias tales como el uso racional del medicamento, la seguridad de las y de los pacientes, la transformación digital, la interoperabilidad de la receta electrónica, etc.

e) Osasun-alorrean Ikertzeko eta Berritzeko Estrategian aurreikusitako jarduketak garatzea, bereziki berrikuntzaren kudeaketa-eredu bat ezarrita eta ikerketa sanitarioko institutuen jarduera sustatuta.

e) Desplegar las actuaciones previstas en la estrategia de investigación e innovación en salud, especialmente mediante la implantación de un modelo de gestión de la innovación y la potenciación de la actividad de los institutos de investigación sanitaria.

f) Euskadiko gobernantza soziosanitarioaren ereduaren garapena bultzatzea.

f) Impulsar el desarrollo del modelo de gobernanza Sociosanitaria de Euskadi.

Ondorioz, Osasuneko sailburuaren proposamenez, lehendakariak onartu ondoren, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko martxoaren 23an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

En su virtud, a propuesta de la Consejera de Salud, previa aprobación del Lehendakari y deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 23 de marzo de 2021,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:
I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
ANTOLAKETA OROKORRA
ORGANIZACIÓN GENERAL

1. artikulua.– Egitekoak eta jardun-arloak.

Artículo 1.– Funciones y áreas de actuación.

Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Osasun Sailari:

Corresponden al Departamento de Salud las siguientes funciones y áreas de actuación:

a) Osasun-plangintza eta -antolamendua.

a) Planificación y ordenación sanitaria.

b) Osasun publikoa eta elikadura- eta ingurumen-osasuna babestea.

b) Salud Pública y protección de la salud alimentaria y ambiental.

c) Zaintza epidemiologikoa.

c) Vigilancia epidemiológica.

d) Farmazia-antolamendua.

d) Ordenación farmacéutica.

e) Adikzioak.

e) Adicciones.

f) Sailari atxikita dauden organismo autonomoak, zuzenbide pribatuko ente publikoak eta sozietate publikoak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.

f) Dirigir, de acuerdo con las leyes y los reglamentos, los organismos autónomos, entes públicos de derecho privado y las sociedades públicas adscritas o dependientes del departamento.

g) Legeek eta erregelamenduek ematen dizkioten gainerako ahalmenak.

g) Las demás facultades que le atribuyan las leyes y los reglamentos.

2. artikulua.– Osasun Sailaren egitura orokorra.

Artículo 2.– Estructura general del Departamento de Salud.

1.– Osasun Sailak, aurreko artikuluan adierazitako eskumenak gauzatzeko, honako organo hauek izango ditu:

1.– Para el ejercicio de las competencias señaladas en el artículo anterior, el Departamento de Salud se estructura en los siguientes órganos:

A) Organo zentralak:

A) Órganos centrales:

a) Osasuneko sailburua.

a) El Consejero o Consejera de Salud.

1) Osasuneko sailburuaren Kabineteko Zuzendaritza.

1) Dirección del Gabinete del Consejero o Consejera de Salud.

b) Osasun Sailburuordetza.

b) Viceconsejería de Salud.

1) Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza.

1) Dirección de Salud Pública y Adicciones.

2) Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza.

2) Dirección de Planificación, Ordenación y Evaluación Sanitarias.

3) Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritza.

3) Dirección de Investigación e Innovación Sanitarias.

4) Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritza.

4) Dirección de Atención Sociosanitaria.

c) Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetza.

c) Viceconsejería de Administración y Financiación Sanitarias.

1) Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

1) Dirección de Régimen Jurídico, Económico y Servicios Generales.

2) Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendaritza.

2) Dirección de Aseguramiento y Contratación Sanitarias.

3) Farmazia Zuzendaritza.

3) Dirección de Farmacia.

B) Organo periferikoak:

B) Órganos periféricos:

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde-ordezkaritzak.

Delegaciones Territoriales de Álava, de Bizkaia y de Gipuzkoa.

2.– Erakunde hauek Osasun Sailaren mende edo hari atxikita daude, legez dagokienaren arabera:

2.– Se encuentran en situación de dependencia o vinculación que legalmente corresponda, con el Departamento de Salud, los siguientes entes:

a) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua zuzenbide pribatuko ente publikoa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeaz sortua.

a) El ente público de derecho privado Osakidetza-Servicio vasco de salud, creado por la Ley 8/1997, de 26 de junio, de Ordenación Sanitaria de Euskadi.

b) Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitariorako Euskal Fundazioa, 2002ko uztailaren 16ko Gobernu Kontseiluaren Erabakiaren bidez sortua.

b) La Fundación Vasca de Innovación e Investigación Sanitarias, creada mediante acuerdo de Consejo de Gobierno de 16 de julio de 2002.

c) Euren estatutuen arabera Osasun Sailaren mende dauden beste erakunde batzuk.

c) Aquellas otras entidades que, conforme a sus estatutos, dependan del Departamento de Salud.

3.– Halaber, Osasun Sailari atxikita daude kide anitzeko organo hauek:

3.– Asimismo, se encuentra adscrita al Departamento de Salud la siguiente relación de órganos colegiados:

a) Euskadiko Sanitate Kontseilua eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako osasun-barrutietako kontseiluak, ekainaren 22ko 260/1999 Dekretuaz sortuak.

a) El Consejo de Sanidad de Euskadi y Consejos de Área de Salud de Álava, Bizkaia y Gipuzkoa, creados por el Decreto 260/1999, de 22 de junio.

b) Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilua, apirilaren 5eko 69/2011 Dekretuan xedatutakoaren arabera.

b) El Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria, en los términos previstos en el Decreto 69/2011, de 5 de abril.

c) Adikzioen Erakundearteko Koordinazio Batzordea eta Adikzioen Euskal Batzordea, Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko apirilaren 7ko 1/2016 Legeak sortuak eta Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko Legean bildutako erakunde-egitura garatzen duen otsailaren 20ko 25/2018 Dekretuak garatuak.

c) La Comisión de Coordinación Interinstitucional sobre Adicciones y el Consejo Vasco sobre Adicciones, creados por la Ley 1/2016, de 7 de abril, de Atención Integral de Adicciones y Drogodependencias y desarrollados por el Decreto 25/2018, de 20 de febrero, sobre desarrollo del dispositivo institucional contenido en la Ley de Atención Integral de Adicciones y Drogodependencias.

d) Osasun Publizitatea Kontrolatzeko Batzordea, osasun-publizitatea arautzen duen urriaren 15eko 550/1991 Dekretuaren arabera sortua.

d) La Comisión de control de la publicidad sanitaria, creada conforme al Decreto 550/1991, de 15 de octubre, por el que se regula la publicidad sanitaria.

e) Lanbide Sanitarioen Etengabeko Prestakuntzako Euskal Kontseilua, abuztuaren 31ko 319/1999 Dekretuaz sortua.

e) El Consejo Vasco de Formación Continuada de las Profesiones Sanitarias, creado por Decreto 319/1999, de 31 de agosto.

f) Agiri Klinikoak Baloratzeko, Aukeratzeko eta Garbitzeko Batzordea (Akbagaba), martxoaren 13ko 38/2012 Dekretuaz sortua (38/2012 Dekretua, historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzkoa).

f) La Comisión de Valoración, Selección y Expurgo de Documentación Clínica (Covsedoc) creada por el Decreto 38/2012, de 13 de marzo, sobre historia clínica y derechos y obligaciones de los pacientes y profesionales de la salud en materia de documentación clínica.

g) Sorospenerako Etika Batzordeak Akreditatzeko Batzordea (Etika Batzorde horiek otsailaren 7ko 143/1995 Dekretuaren bidez arautu ziren).

g) La Comisión para la acreditación de los Comités de Ética Asistencial, regulados mediante Decreto 143/1995, de 7 de febrero.

h) Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoa, urtarrilaren 11ko 3/2005 Dekretuaz sortua.

h) El Comité Ético de Investigación Clínica de la Comunidad Autónoma del País Vasco, creado mediante Decreto 3/2005, de 11 de enero.

i) Euskadiko Bioetika Batzordea, irailaren 11ko 139/2007 Dekretuaz sortua.

i) El Comité de Bioética de Euskadi, creado por el Decreto 139/2007, de 11 de septiembre.

j) Emandako giza esnearen euskal bankua martxan jarri eta hari jarraipena egiteko eta edoskitze naturala sustatzeko batzordea, urriaren 16ko 146/2018 Dekretuaz sortua.

j) El Comité para la implantación del banco de leche humana donada de Euskadi y la promoción de la lactancia materna, creado por el Decreto 146/2018, de 16 de octubre.

k) Minbiziari buruzko Informazio Sistemaren Koordinazio Batzordea, Minbiziari buruzko Euskal Autonomia Erkidegoko Informazio Sistemaren martxoaren 29ko 66/2011 Dekretuaz sortua.

k) La Comisión Coordinadora del Sistema de Información sobre el Cáncer, creada por Decreto 66/2011, de 29 de marzo, del Sistema de Información sobre Cáncer de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

l) Eta, oro har, beste aholku-batzordeak, sailburuaren agindu baten bidez sortuak, Osasun Sailari atxikitako Aholku Batzordeen araubideari buruzko maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretua garatuta:

l) Y, en general, aquellos otros consejos asesores, creados mediante Orden de la persona titular del departamento, en desarrollo del Decreto 121/2005, de 24 de mayo, sobre régimen de los consejos asesores, que se adscriben al Departamento de Salud:

– Minbiziaren Euskadiko Aholku Batzordea.

– Consejo Asesor sobre el Cáncer en Euskadi.

– Jaioberrien Sortzetiko Gaixotasunen Baheketarako Euskadiko Aholku Batzordea.

– Consejo Asesor de Cribado neonatal de enfermedades congénitas en Euskadi.

– Euskadiko Txertaketarako Aholku Batzordea.

– Consejo Asesor de vacunaciones de Euskadi.

– Diabetes Mellitusari buruzko Euskadiko Aholku Batzordea.

– Consejo Asesor sobre diabetes mellitus en Euskadi.

– Lehen Mailako Arretako Euskadiko Aholku Batzordea.

– Consejo Asesor de Atención Primaria de Euskadi.

– Zirkulazio Aparatuko Gaixotasunei buruzko Euskadiko Aholku Batzordea.

– Consejo Asesor de las enfermedades del aparato circulatorio en Euskadi.

– Gaixotasun Infekzioso Berrien Euskadiko Aholku Batzordea.

– Consejo Asesor de enfermedades infecciosas emergentes en Euskadi.

– Gaixotasun Arraroen Aholku Batzordea.

– Consejo Asesor de enfermedades raras.

– Osasun Mentalari buruzko Euskadiko Aholku Batzordea.

– Consejo Asesor sobre salud mental en Euskadi.

3. artikulua.– Zuzendaritza Kontseilua.

Artículo 3.– El Consejo de Dirección.

1.– Zuzendaritza Kontseiluak laguntza emango dio Osasuneko sailburuari sailaren politikaren ikuskapena eta segimendua egiten, jardueren plangintza orokorra prestatzen, eta haren esku uzten diren beste gai guztietan.

1.– El Consejo de Dirección asistirá al Consejero o Consejera de Salud en la supervisión y seguimiento de la política del Departamento, en la planificación general de sus actividades y en cuantos asuntos le sean encomendados.

2.– Zuzendaritza Kontseilua honela dago osatua, sailburua buru duela, betiere: Osasun Saileko sailburuordeak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zuzendari nagusia eta Sailburuaren Kabineteko zuzendaria.

2.– Estará presidido por el Consejero o Consejera y formarán parte del mismo las personas titulares de las viceconsejerías del Departamento de Salud, de la Dirección General de Osakidetza-Servicio vasco de salud y del Gabinete del Consejero o Consejera.

3.– Halaber, sailburuak zehaztutako beste pertsona batzuek ere hartuko dute parte Zuzendaritza Kontseiluan, landu behar diren gaien arabera.

3.– Asimismo, participarán en el Consejo de Dirección aquellas otras personas que determine la Presidencia en función de los temas a tratar.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
OSASUNEKO SAILBURUA
DEL CONSEJERO O CONSEJERA DE SALUD

4. artikulua.– Osasuneko sailburua.

Artículo 4.– El Consejero o Consejera de Salud.

1.– Osasun Saileko sailburuari dagokio Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. eta 28. artikuluetan ezarritako eskumenak erabiltzea, baita Osasun Sailari dagozkion jardun-arloen eta egitekoen eremuan indarrean dagoen legediak esleitzen dizkionak ere.

1.– Corresponde al Consejero o Consejera de Salud el ejercicio de las competencias establecidas en los artículos 26 y 28 de la Ley 7/1981, de 30 de junio, de Gobierno y cuantas le atribuya la legislación vigente en el ámbito de las funciones y áreas de actuación que corresponden al Departamento de Salud.

2.– Saileko organo goren gisa, Osasuneko sailburuari dagokio sailari atxikitako ente publiko, organismo autonomo eta gainerako organoak zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea.

2.– Como órgano superior del Departamento, el Consejero o Consejera de Salud ejerce la dirección, coordinación y control de los entes públicos, organismos autónomos y de otros órganos adscritos al mismo.

Honako hauek ere badagozkio: bere eskumenen esparruko helburu estrategikoak definitzea, Jaurlaritzaren programan zehaztutako ildo estrategikoen eta programa-konpromisoen arabera; helburu estrategikoak garatzean lortutako eragin soziala aztertzea, eta saileko jarduera-sektoreen helburuetan beharrezko aldaketak edo garapenak zehaztea.

También le corresponde: definir los objetivos estratégicos del ámbito de sus competencias en función de las líneas estratégicas y compromisos programáticos definidos en el Programa del Gobierno y analizar el impacto social logrado por el desarrollo de sus objetivos estratégicos y determinar las modificaciones o desarrollo precisos en los objetivos de los distintos sectores de actividad del Departamento.

3.– Halaber, sailburuari dagozkio honako egiteko hauek ere:

3.– Corresponde, así mismo, al Consejero o Consejera:

a) Sailari 500.000 eurotik gorako gastua egiteko baimena ematea, hargatik eragotzi gabe Gobernu Kontseiluaren eskumenak.

a) Las autorizaciones de gasto del Departamento de cuantía superior a 500.000 euros, sin perjuicio de las competencias del Consejo de Gobierno.

b) Izendapen libreko lanpostuak betetzea, aurretiaz deialdi publikoa eginda, baita behin-behineko langileak izendatzea ere.

b) La provisión de los puestos de libre designación, previa convocatoria pública, así como la designación del personal eventual.

c) Sailaren barruko organoen arteko eskudantzia-gatazkak ebaztea, eta bere planteamendua egitea beste sailei dagokienez.

c) La resolución de conflictos de atribuciones entre órganos del propio Departamento y su planteamiento en relación con otros departamentos.

d) Ondare-erantzukizuneko espedienteak ebaztea, hargatik eragotzi gabe Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren estatutuen 5.3 artikuluan xedatutakoa.

d) La resolución de los expedientes de responsabilidad patrimonial, sin perjuicio de lo dispuesto en el artículo 5.3 de los Estatutos Sociales del ente público Osakidetza-Servicio vasco de salud.

e) Zentro, zerbitzu edo establezimendu sanitarioak ixteko edo horien funtzionamendua eteteko neurri ablatorioak hartzea, betiere zehapenak ez badira.

e) La adopción de medidas ablatorias de cierre de centros, servicios o establecimientos sanitarios, o la suspensión de su funcionamiento, que no tengan carácter de sanción.

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
OSASUN SAILEKO SAILBURUORDETZAK ETA ZUZENDARITZAK
DE LAS VICECONSEJERÍAS Y DIRECCIONES DEL DEPARTAMENTO DE SALUD

5. artikulua.– Osasun Saileko sailburuordetzak.

Artículo 5.– Las viceconsejerías del Departamento de Salud.

1.– Osasun Sailak honako sailburuordetza hauek ditu:

1.– El Departamento de Salud se dota de las siguientes viceconsejerías:

a) Osasun Sailburuordetza.

a) La Viceconsejería de Salud.

b) Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetza.

b) La Viceconsejería de Administración y Financiación Sanitarias.

2.– Oro har, sailburuordeek honako egiteko hauek izango dituzte:

2.– Con carácter general, las personas titulares de las viceconsejerías ejercerán las funciones siguientes:

a) Saila ordezkatzea, haren titularrak eskuordetuta.

a) La representación del Departamento, por delegación de su titular.

b) Sailburuordetzak zuzendaritza bakoitzarentzat dituen kudeaketa publikoko politikak definitzea.

b) La definición de las políticas de gestión pública de la Viceconsejería para cada una de las direcciones.

c) Eragin soziala aztertzea eta sailburuordetzaren zuzendaritzen helburuen beharrezko aldaketak edo garapenak zehaztea.

c) El análisis del impacto social y la determinación de las modificaciones o desarrollos precisos en los objetivos de las distintas direcciones de la Viceconsejería.

d) Sailburuordetzako eta sailburuordetzaren mende dauden zuzendaritzetako organo eta jarduera guztiak koordinatu, bultzatu, programatu eta gainbegiratzea; horretarako, mendeko zerbitzuen antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko zirkularrak, jarraibideak eta zerbitzu-aginduak onartuko ditu.

d) La coordinación, impulso, programación y supervisión de todos los órganos directivos y actividades de la viceconsejería y de las direcciones dependientes de la misma, mediante la aprobación de las oportunas circulares, instrucciones y órdenes de servicios sobre la organización y funcionamiento de los servicios dependientes.

e) Erakundeen arteko eta sailen arteko lankidetza sailburuordetzaren erantzukizunpekoak diren jardun-arloetan.

e) Colaboración interinstitucional e interdepartamental en las áreas de actuación que son responsabilidad de la viceconsejería.

f) Jardun-proposamenak landu eta formulatzea, eta sailburuari behar duen laguntza teknikoa ematea bere esku utzi diren egitekoetan.

f) La elaboración y formulación de propuestas de actuación, así como la asistencia técnica que precise el Consejero o Consejera en el ámbito de las funciones que tenga encomendadas.

g) Enpresekin, erakundeekin eta korporazioekin akordioak edo hitzarmenak izenpetzea, kasuan kasuko eskumena beste organo bati esleitu ez bazaio.

g) La suscripción de acuerdos y convenios con empresas, entidades y corporaciones en el ejercicio de sus respectivas competencias, cuando la misma no sea atribuida a otro órgano.

h) Sailburuordetzaren beharrak adieraztea, aurrekontu-aurreproiektua egiteko.

h) La formulación de las necesidades de la viceconsejería en orden a la elaboración del anteproyecto de presupuestos.

i) Sailburuordetzako zuzendariek emandako ebazpenen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea, baita, hala dagokionean, organo periferikoek emandakoen aurka jarritakoak ere, baldin eta hierarkikoki euren gainetik badago.

i) La resolución de los recursos que se interpongan contra las resoluciones y actos administrativos dictados por los directores y directoras de la viceconsejería y, en su caso, por los órganos periféricos sobre los que tenga atribuido el carácter de superior jerárquico.

j) Osasun Sailaren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren artean informazioa trukatzeko mekanismoak ezarri eta bultzatzea, bere esku utzi diren egitekoetan.

j) La formulación e impulso de mecanismos de intercambio de información entre el Departamento de Salud y Osakidetza-Servicio vasco de salud en el ámbito de las funciones que tengan encomendadas.

k) Saileko hizkuntza-normalizazioaren ardura bere gain hartzea, eta bere eskumeneko alorretan zerbitzu- eta lan-hizkuntzan euskararen erabilera sustatzea, herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko, Gobernuak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoan xedatutakoari jarraikiz.

k) La asunción de la responsabilidad de la normalización lingüística del Departamento y, en las áreas de su competencia, fomentar el uso del euskera, tanto en la prestación de servicios como en su utilización como idioma de trabajo, con objeto de garantizar los derechos lingüísticos de la ciudadanía, en consonancia con los dispuesto en la Agenda estratégica sobre el euskera aprobado por el Gobierno.

l) Zehapen-ahalmena erabiltzea bere eskumen-eremuan oso astun bezala tipifikatuta dauden faltei dagokienean, indarreko legediari jarraituz, betiere beste organo bati espresuki esleitu ez bazaio egiteko hori.

l) Ejercer la potestad sancionadora en el ámbito de sus competencias respecto de las faltas tipificadas como muy graves, de acuerdo con la legislación vigente, salvo atribución expresa a otro órgano.

m) Bere sailburuordetzan eta bere eskumeneko esparruetan emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko erantzukizuna bere gain hartzea, Gobernu Kontseiluak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean ezarritakoarekin bat etorriz.

m) Asumir la responsabilidad de la promoción de la igualdad de mujeres y hombres en su Viceconsejería y en los ámbitos de su competencia, de conformidad con lo establecido en el Plan para la Igualdad de mujeres y hombres de la Comunidad Autónoma de Euskadi aprobado por el Consejo de Gobierno.

n) Azterlanak eta txostenak egitea, eta azterlan-txosten horiek aztertzea bere eskumenen esparruan.

n) Realizar estudios e informes y su análisis en su ámbito competencial.

6. artikulua.– Osasun Sailaren zuzendaritzak.

Artículo 6.– Las direcciones del Departamento de Salud.

Zuzendaritza bakoitzean zuzendari bat egongo da, zuzendaritzaren ardura izango duena. Oro har, honako egiteko hauek izango ditu:

Al frente de cada dirección habrá un director o directora que, con carácter general, desarrollará las funciones siguientes:

a) Kudeaketa publikoko politikak garatzea beren jardun-arloetan, eta horretarako planak eta programak ezartzea.

a) El desarrollo de las políticas de gestión pública correspondientes a sus áreas de actuación, mediante la implementación de planes y programas.

b) Bere jardun-arloei esleitutako xedeak hedatzea, jarduerak, erantzukizunak eta kontrol-mekanismoak ziurtatuz, eta horiek betetzeko behar diren aldaketak ezartzea.

b) El despliegue de los objetivos asignados a sus áreas de actuación, asegurando actividades, responsabilidades y mecanismos de control, así como el establecimiento de las modificaciones que se precisen para su adecuado cumplimiento.

c) Beren jardun-arloen antolamendu operatiboa ezartzea, eta barruko lan-sistemak zehaztea.

c) El establecimiento de la organización operativa de sus áreas de actuación y la definición de los sistemas internos de trabajo.

d) Jardueren aldiberekotasuna dela eta, saileko zein oro har administrazioko beste zuzendaritza batzuekin izan behar diren harremanak bultzatu eta mantentzea.

d) El impulso y mantenimiento de las relaciones necesarias con otras direcciones, tanto del propio Departamento como con aquellas otras del conjunto de la administración, en las que se produzca una concurrencia de actividades.

e) Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean, indarrean den Hizkuntza Normalizaziorako Planaren arabera dagozkion helburuak definitzea eta zuzendaritzako arduradunekin batera helburu horiek lortu eta ebaluatzeko ekintzak garatzea, euskararen kudeaketa integrala eginda.

e) Bajo el liderazgo de la Dirección de Régimen Jurídico, Económico y Servicios Generales y con la colaboración de la Viceconsejería de Política Lingüística, definir los objetivos que le correspondan en el Plan de Normalización Lingüística vigente, así como desarrollar acciones para lograr y evaluar con los responsables de la dirección dichos objetivos realizando una gestión integral del euskara.

f) Zuzendaritzaren jardun-arloan hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak ezartzea eta horien jarraipena egitea alderdi hauetan: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako jendaurreko ekitaldiak. Halaber, hala dagokionean, hizkuntza-irizpideak sartzea laguntza-deialdietan eta administrazio-kontratazioetan.

f) Establecer en el ámbito de actuación de la dirección, los criterios de utilización de los idiomas oficiales y realizar su seguimiento en los siguientes aspectos: criterios de traducción, formación continua general de los empleados, nombramientos/denominaciones oficiales y actos públicos organizados por el departamento. Asimismo, cuando corresponda, introducir los criterios lingüísticos en las convocatorias de ayudas y en las contrataciones administrativas.

g) Bere jarduera-eremu materialean ezartzen diren laguntzak kudeatzea.

g) La gestión de las ayudas que se establezcan en su ámbito material de actuación.

h) Errekurtsoak ebaztea indarreko legerian aurreikusten diren kasuetan.

h) La resolución de los recursos en los supuestos previstos en la normativa vigente.

i) Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak esleitzen dien beste edozein egiteko, edo, orokorrean, Eusko Jaurlaritzako zuzendariei esleitzen zaizkienak.

i) Cualquier otra responsabilidad que le atribuya el ordenamiento jurídico vigente o que sea atribuida, con carácter general, a los directores y directoras del Gobierno Vasco.

IV. KAPITULUA
CAPÍTULO IV
OSASUNEKO SAILBURUAREN KABINETEKO ZUZENDARITZA
DE LA DIRECCIÓN DEL GABINETE DEL CONSEJERO O CONSEJERA DE SALUD

7. artikulua.– Osasuneko sailburuaren Kabineteko Zuzendaritza.

Artículo 7.– La Dirección del Gabinete del Consejero o Consejera de Salud.

Sailburuaren Kabineteko Zuzendaritzari egiteko hauek dagozkio:

Corresponde a la Dirección del Gabinete del Consejero o Consejera, la realización de las siguientes funciones:

a) Sailburuari laguntzea dituen egitekoak gauzatzen.

a) La asistencia al Consejero o Consejera en el ejercicio de sus funciones.

b) Zuzendaritzaren helburuak programatu, bultzatu, zuzendu, koordinatu eta ebaluatzea.

b) La programación, impulso, dirección, coordinación y evaluación de los objetivos de la Dirección.

c) Bere Zuzendaritzari atxikita dauden langileen antolaketa, segimendua eta zuzendaritza, baita lan-sistemak antolatzea ere.

c) La organización, seguimiento y dirección del personal adscrito a su dirección, así como la organización de los sistemas de trabajo.

d) Sailaren komunikazio-politika koordinatzea, baita sailak komunikabide sozialekin, informazio-agentziekin, eta, oro har, prentsarekin dituen harremanak ere.

d) La coordinación de la política de comunicación y de las relaciones del Departamento con los medios de comunicación social, las agencias de información y la prensa en general.

e) Sailburuaren agendaren plangintza eta segimendua.

e) La planificación y seguimiento de la agenda del Consejero o Consejera.

f) Legebiltzarrarekiko, Arartekoarekiko eta beste erakunde batzuekiko harremanak bideratzea, hargatik eragotzi gabe Lehendakaritzari dagozkion eskumenak.

f) La canalización de las relaciones con el Parlamento Vasco, con el Ararteko y con otras Instituciones, sin perjuicio de las competencias que corresponden a Lehendakaritza.

g) Sailak Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Batzordearekin izaten dituen harremanak bideratzea.

g) La canalización de las relaciones del Departamento con el Consejo Interterritorial de Sanidad del Sistema Nacional de Salud.

h) Sailak Europar Batasuneko Erakundeekiko harremanetan izan behar duen partaidetza bideratzea, hargatik eragotzi gabe Lehendakaritzari dagozkion eskumenak.

h) La canalización de la participación que se determine del Departamento en las relaciones con Instituciones de la Unión Europea, sin perjuicio de las competencias que corresponden a Lehendakaritza.

i) Sailaren egintza publikoak eta ofizialak antolatzea.

i) La organización de los actos públicos y oficiales del Departamento.

j) Sailaren argitalpen- eta publizitate-jarduera zuzendu eta koordinatzea, hargatik eragotzi gabe Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari dagozkion eskumenak.

j) La dirección y coordinación de la actividad editora y publicitaria del Departamento, sin perjuicio de las competencias que corresponden al Departamento de Gobernanza Pública y Autogobierno.

k) Osasun-arloan herritarrek beren eskubideen eta betebeharren inguruan dituzten iradokizunak, kexak eta erreklamazioak kudeatzea.

k) La gestión de las sugerencias, quejas y reclamaciones de la ciudadanía relativas a sus derechos y obligaciones en el ámbito sanitario.

l) Informazioaren argitaratze aktiboa, informazio publikoa eskuragarri izateko eskubidea baliatuz egindako eskaerei emandako erantzunak eta sailaren datu publikoen zabalkundea koordinatzea eta horien jarraipena egitea, gardentasun-politikarekiko koherentziaz, betiere.

l) La coordinación y seguimiento de la publicación activa de información, de las respuestas a las solicitudes de derecho de acceso a la información pública, y de la apertura de los datos públicos del Departamento en coherencia con la política de transparencia.

m) Osasun-sistema publikoko herritar, erabiltzaile eta pazienteen iritzi-azterketak planifikatu eta gauzatzea eta hobetu beharreko alderdiak identifikatzea.

m) La planificación y realización de estudios de opinión de la ciudadanía, de las personas usuarias y pacientes del sistema sanitario público, identificando áreas de mejora.

n) Euskadiko osasun-sisteman herritarren parte-hartzea sustatzea eta hirugarren sektore sanitarioko elkarteak koordinatu eta horiekin hitz egitea.

n) El impulso de la participación ciudadana en el sistema sanitario de Euskadi, así como la coordinación y la interlocución con las asociaciones del tercer sector sanitario.

V. KAPITULUA
CAPÍTULO V
OSASUN SAILBURUORDETZA
DE LA VICECONSEJERÍA DE SALUD

8. artikulua.– Osasun Sailburuordetza.

Artículo 8.– La Viceconsejería de Salud.

1.– 5. artikuluan ezarritako egitekoez gain, Osasun Sailburuordetzari dagozkio honako jardun-arlo hauen zuzendaritza eta koordinazioa:

1.– Además de las funciones previstas en el artículo 5, corresponde a la Viceconsejería de Salud la dirección y coordinación de las siguientes áreas de actuación:

a) Euskadiko Osasun Planaren zuzendaritza, koordinazioa, gauzatzea eta ebaluazioa.

a) La dirección, coordinación, ejecución y evaluación del Plan de Salud de Euskadi.

b) Erakundeen arteko eta sailen arteko lankidetza alor soziosanitarioan.

b) La colaboración interinstitucional e interdepartamental en el ámbito sociosanitario.

c) Erakunde sanitario publikoak gobernatzeko etika eta zuzentasuna sustatu eta ezartzera bideratutako lanen gidaritza.

c) El liderazgo de los trabajos dirigidos al impulso e implementación de la ética e integridad en la gobernanza de las organizaciones sanitarias públicas.

d) Osasun-alorrean ikerketa eta berrikuntza sustatzea.

d) El impulso de la investigación e innovación en salud.

e) Euskadiko osasun-sistemako kalitate-politikak eta pazienteen segurtasun-politikak.

e) Las políticas de calidad y seguridad de las y de los pacientes del sistema sanitario de Euskadi.

f) Bikaintasun klinikoa eta teknologia sanitarioen ebaluazioa.

f) La excelencia clínica y la evaluación de tecnologías sanitarias.

2.– Halaber, Osasuneko sailburuordeari dagozkio, bere eskumen-alorrean, honako egiteko hauek:

2.– Así mismo, corresponden a la persona titular de la Viceconsejería de Salud, en el área de su competencia, el ejercicio de las siguientes funciones:

a) Jarduera sanitarioaren eta osasun publikoaren ebaluaziorako eta kontrolerako informazio sanitario egokiaren aginte-koadroa zehaztea, eta osasun-behategi bat konfiguratzeko behar diren informazio-sistemak garatzea.

a) La definición del cuadro de mando de la información sanitaria pertinente para la evaluación y control de la actividad sanitaria y de salud pública y el desarrollo de los sistemas de información necesarios para la configuración de un observatorio de salud.

b) Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak izapidetzen dituen zehapen-prozedurak ebaztea, laneko osasunaren jardun-eremuan eginiko arau-hauste sanitarioei dagokienez.

b) La resolución de los procedimientos sancionadores tramitados por Osalan-Instituto Vasco de Seguridad y Salud Laborales, en relación con las infracciones sanitarias cometidas en el ámbito de actuación de la salud laboral.

c) Vitoria-Gasteizko Erizaintzako Eskolak burutzen duen jarduera babestea.

c) La tutela sobre la actividad desarrollada por la Escuela Universitaria de Enfermería de Vitoria-Gasteiz.

d) Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak espresuki esleitzen dizkion egitekoak eta Eusko Jaurlaritzako sailburuordeei oro har dagozkien egiteko orokorrak betetzea.

d) Las que le atribuya expresamente el ordenamiento jurídico vigente y las que tengan el carácter de comunes por venir atribuidas de forma general a los viceconsejeros y viceconsejeras del Gobierno Vasco.

9. artikulua.– Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza.

Artículo 9.– La Dirección de Salud Pública y Adicciones.

1.– Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak egiteko hauek izango ditu, 6. artikuluan ezarritakoez gain:

1.– La Dirección de Salud Pública y Adicciones, además de las previstas en el artículo 6, realizará las siguientes funciones:

a) Euskadiko Osasun Planeko osasun-helburuen proposamenak lantzea, baita horiek betearazteko estrategienak ere, segimendua egiteko adierazleak eta betetze-mailei buruzko ebaluazio-txostenak prestatzea, hargatik eragotzi gabe dekretu honek arlo horiei dagokienez beste organo batzuei esleitutako egitekoak.

a) La elaboración de las propuestas de objetivos de salud del Plan de Salud de Euskadi, así como de las estrategias para su ejecución, los indicadores para su seguimiento y la elaboración de informes de evaluación sobre los niveles de cumplimiento, sin perjuicio todo ello de las funciones atribuidas a otros órganos en relación con dichos ámbitos en este Decreto.

b) Osasuna babesteko politikak garatu, gauzatu eta ebaluatzea, bereziki elikagaien osasunarekin zerikusia duten programa guztiak, elikagaien segurtasunari zein elikadura osasungarriari dagokienez, eta ingurumen-osasunarekin zerikusia dutenak, besteak beste kontsumitzeko eta bainatzeko urak, legionelosiaren prebentzioa eta kontrola, hilotzen alderdi sanitarioak, produktu kimikoak, gaixotasunak transmititzeko bektoreak eta airearen kalitatea. Programa horietan arrisku fisikoen, kimikoen edo biologikoen analisia sartzen da. Osasun-sustapen, -prebentzio eta -babesaren arloko jardueretan eta osasun publikoarentzat alertakoak eta arriskukoak diren egoeretan zerbitzu analitikoa ematea ere sartzen da.

b) El desarrollo, ejecución y evaluación de las políticas de protección de la salud, en particular todos aquellos programas relacionados con la salud alimentaria, tanto en sus aspectos de seguridad alimentaria como de alimentación saludable, y la salud ambiental, incluyendo entre otras áreas las aguas de consumo y de baño, la prevención y control de la legionelosis, sanidad mortuoria, los productos químicos, vectores de transmisión de enfermedades y calidad del aire. En estos programas incluyen el análisis de riesgos físicos, químico o biológicos. También se incluye el servicio analítico en las actividades del campo de la promoción, prevención y protección de la salud, así como en situaciones de alerta y riesgo para la Salud Pública.

c) Osasunaren eta horren determinatzaileen zainketa eta analisi epidemiologikoa, baita gaixotasunek populazio-taldeetan daukaten eraginari eta banaketari dagokienez ere.

c) La vigilancia y análisis epidemiológico de la salud y sus determinantes, así como de la incidencia de las enfermedades y su distribución en los distintos grupos poblacionales.

d) Gaixotasunak prebenitzea eta osasunaren sustatzea, dela programa bertikalak diseinatuz edo gauzatuz, dela helburu horietara zuzenduriko asistentzia-zerbitzuetan hainbat jarduera sartuz.

d) La prevención de enfermedades y la promoción de la salud mediante el diseño y ejecución de programas verticales o bien la incorporación de actuaciones en los servicios asistenciales dirigidas a estos objetivos.

e) Gaitasun pertsonalen garapenerako informazioa eta heziketa sanitarioa ematera bideratutako planak eta programak garatzea, bizitzako etapa desberdinei eta gaixotasun kronikoei aurre egiteko ezinbestekoak direnak.

e) El desarrollo de planes y programas orientados a proporcionar información y educación sanitaria para el desarrollo de aptitudes personales, indispensables para afrontar las diferentes etapas de la vida y las enfermedades crónicas.

f) Ingurune lagungarriak sortzen eta osasun publikoan eta gizabanakoen osasunean izan daitezkeen eragin kaltegarriak arintzen laguntzeko baldintza sozialak, ingurunekoak eta ekonomikoak sortzera zuzendutako ekintzak sustatzea.

f) La promoción de acciones dirigidas a generar condiciones sociales, ambientales y económicas que propicien ambientes favorables y mitiguen posibles impactos negativos en la salud pública e individual.

g) Ekintza komunitarioa indartzea –komunitateek partaidetza aktiboa izanda beren osasun-beharrei erantzuteko prozesu komunitarioak diseinatzen, martxan jartzen eta ebaluatzen–, osasunaren determinatzaileen eta bizitza-kalitatearen gaineko eragin eta kontrol handiago bat lortzeko.

g) El fortalecimiento de la acción comunitaria mediante la participación activa de las comunidades en el diseño, puesta en marcha y evaluación de procesos comunitarios que respondan a sus necesidades de salud, con el fin de conseguir una mayor influencia y control sobre los determinantes de la salud y su calidad de vida.

h) Osasun-alorrean ekitatea sustatzea, arrisku edo kalteberatasun handiko taldeei zuzendutako jarduketak garatuz.

h) El impulso de la equidad en salud, desarrollando actuaciones encaminadas a grupos de especial riesgo o vulnerabilidad.

i) Euskadiko osasun-sistemako langileek agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko jarduketak ebaztea.

i) La resolución de las actuaciones dirigidas a facilitar la adherencia a los tratamientos médicos prescritos por personal del sistema sanitario de Euskadi.

j) Sailaren jarduerak koordinatzea, hartutako giza immunoeskasiaren birusa eta transmisio sexualeko beste infekzio batzuk prebenitzeko.

j) La coordinación de las actuaciones del departamento en la prevención del virus de inmunodeficiencia adquirida humana y otras infecciones de transmisión sexual.

k) Agintari sanitario gisa, indarreko legedian xedatzen diren administrazio-eskumenak erabiltzea, hauek guztiak gauzatu ahal izateko: kontrol sanitarioa eta erregistroa, arriskuen ebaluazioa eta esku-hartze publikoa elikadura-higienean eta -segurtasunean, edateko uren kalitatean, ingurumenaren osasungarritasunean, bioziden arloan, hondakin sanitarioen kudeaketan, eta osasun publikoaren babesarekin zerikusia duten gainerako jardueretan.

k) El desempeño, como autoridad sanitaria, de las facultades administrativas previstas en la legislación vigente dirigidas al control sanitario y registro, evaluación de riesgos e intervención pública en la higiene y seguridad alimentaria, aguas de consumo público, salubridad del medio ambiente, biocidas, gestión de residuos sanitarios y demás actuaciones relacionadas con la protección de la salud pública.

l) Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendariordetzekin batera, laneko osasunaren arloko jarduera-programa egitea, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak gauza dezan.

l) La elaboración junto con las subdirecciones correspondientes de Osalan-Instituto Vasco de Seguridad y Salud Laborales del programa de actuaciones en materia de salud laboral para su ejecución por Osalan-Instituto Vasco de Seguridad y Salud Laborales.

m) Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Laneko Osasunaren Unitatearen koordinazio funtzionala.

m) La coordinación funcional de la Unidad de salud laboral de Osalan-Instituto Vasco de Seguridad y Salud Laborales.

n) Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendariordetzekin batera, erakunde horrek laneko arriskuen mapa egiteko garatu beharreko jarraibideak zehaztea.

n) La determinación, junto con las subdirecciones correspondientes de Osalan-Instituto Vasco de Seguridad y Salud Laborales, de las directrices a desarrollar por el citado Instituto en la elaboración del mapa de riesgos laborales.

ñ) Zuzendaritzaren jardun-arloei dagozkien gaietan baimen administratibo-sanitarioak ebaztea, hargatik eragotzi gabe lurralde-ordezkaritzei dagozkien eskudantziak.

ñ) La resolución de las autorizaciones administrativo-sanitarias en las materias que afectan a las áreas de actuación de la dirección, sin perjuicio de las atribuciones que correspondan a las Delegaciones Territoriales.

o) Jarduera sanitarioak koordinatzea, osasun publikoaren eremuko alerta-egoera ororen aurrean.

o) La coordinación de las actuaciones sanitarias ante todo tipo de situaciones de alerta en el ámbito de la salud pública.

p) Zuzendaritzaren arloetan, establezimenduak ixteko edo horien funtzionamendua eteteko neurriak hartzea, betiere zehapenak ez badira.

p) La adopción de medidas ablatorias de cierre de establecimientos o suspensión de su funcionamiento que no tengan carácter de sanción, en áreas de la dirección.

q) Droga-mendekotasunen alorrean euskal politika integrala definitzea eta eremu horretako jardunen sailen arteko eta erakundeen arteko bultzada gauzatzea, tartean sartuta dauden gainerako sektore-eremuekin lankidetzan.

q) La definición de la política integral vasca en materia de adicciones y el impulso interdepartamental e interinstitucional de las actuaciones en este campo en colaboración con los distintos ámbitos sectoriales implicados.

r) Familiaren, komunitatearen, hezkuntzaren edo lanaren eremuan droga-mendekotasunak eta portaera-adikzioak prebenitzeko programak eta ekimenak bultzatu eta mantentzea.

r) El impulso y sostenimiento de programas e iniciativas destinadas a la prevención de las drogodependencias y adicciones comportamentales en el ámbito familiar, comunitario, educativo y laboral.

s) Gizarte-erakundeek, hedabideek eta, oro har, herritarrek droga-mendekotasunen arloko prebentzioan, laguntzan eta gizarteratzean parte har dezaten bultzatzea.

s) Potenciar la participación de entidades sociales, medios de comunicación y ciudadanía en general en la prevención, asistencia e inclusión en materia de drogodependencias.

t) Foru- eta toki-erakundeei aholkularitza ematea adikzio-gaietan.

t) El asesoramiento a las entidades forales y locales en materia de adicciones.

u) Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralaren Legean jasotako garapen instituzionalari buruzko otsailaren 18ko 25/2018 Dekretuan ezarritako Laguntza eta Asistentzia Organoaren egitekoak betetzea, adikzioen zerbitzuaren bidez.

u) El desempeño de las funciones, a través del servicio de adicciones, del Órgano de Apoyo y Asistencia establecido en el Decreto 25/2018, de 18 de febrero, sobre desarrollo institucional contenido en la Ley de Atención Integral de Adicciones y Drogodependencias.

v) Honako erregistro hauek planifikatu, kudeatu, ebaluatu eta garatzea: Nahitaez Aitortu beharreko Gaixotasunen Erregistroa eta Zaintza Mikrobiologikoaren Erregistroa.

v) La planificación, gestión, evaluación y desarrollo del Registro de Enfermedades de Declaración Obligatoria y Registro de Vigilancia Microbiológica.

x) Ikuskatzeko eta zehatzeko ahalmena erabiltzea bere eskumeneko eremuan, eta arin edo astun gisa tipifikatuta dauden zehapenak ezartzea, aplika daitekeen legediaren arabera.

x) El ejercicio de la potestad inspectora y sancionadora en el ámbito de su competencia con la imposición de sanciones tipificadas como leves y graves, de acuerdo con la legislación aplicable.

2.– Aurreko paragrafoan adierazitako gaietan, Osasun Saileko lurralde-ordezkaritzak Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren mende egongo dira funtzionalki.

2.– En las materias referidas en el apartado anterior, las Delegaciones Territoriales del Departamento de Salud tendrán una dependencia funcional de la Dirección de Salud Pública y Adicciones.

3.– Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzari dagokio, halaber, honako egiteko hauek betetzea, aplikatu beharreko araudiaren arabera:

3.– Corresponde, además, a la Dirección de Salud Pública y Adicciones el ejercicio de las siguientes funciones, de acuerdo con la normativa aplicable:

a) Urgentziazko edo premiazko osasun-arrazoiak direla medio, azterketa-, tratamendu-, ospitaleratze- edo kontrol-neurriak hartzea, baldin eta arrazoizko zantzuak direla-eta ikusten bada herritarren osasuna arriskuan egon daitekeela, pertsona edo pertsona-talde baten osasun-egoera jakin baten ondorioz edo jarduera bat garatzean dauden osasun-baldintzen ondorioz.

a) Adoptar, concurriendo razones sanitarias de urgencia o necesidad, medidas de reconocimiento, tratamiento, hospitalización o control cuando se aprecien indicios racionales que permitan suponer la existencia de peligro para la salud de la población debido a la situación sanitaria concreta de una persona o grupo de personas o por las condiciones sanitarias en que se desarrolle una actividad.

b) Jarduera publiko edo pribatuen gaineko prebentziozko administrazio-neurriak hartzea, osasunerako ondorio negatiboak saihesteko.

b) Adoptar medidas administrativas de carácter preventivo sobre actividades públicas o privadas para evitar consecuencias negativas para la salud.

c) Osasunerako berehalako eta ezohiko arriskua dagoenean, egokitzat jotzen diren prebentzio-neurriak hartzea, hala nola produktuak konfiskatzea edo ibilgetzea, jarduerak etetea, enpresak edo haien instalazioak ixtea, baliabide material edo pertsonaletan kontu hartzea eta osasun aldetik justifikatutzat jotzen diren bestelako neurriak hartzea, bai eta, salbuespenez eta aparteko larritasuneko eta premiazko arrazoiek hala eskatzen dutenean, herritarren osasuna babesteko beharrezkoak diren neurri guztiak hartzea ere.

c) Adoptar, en caso de riesgo inminente y extraordinario para la salud, las medidas preventivas que se estimen pertinentes, tales como la incautación o inmovilización de productos, suspensión del ejercicio de actividades, cierres de empresas o sus instalaciones, intervención de medios materiales o personales y cuantas otras se consideren sanitariamente justificadas, así como adoptar, con carácter excepcional y cuando así lo requieran motivos de extraordinaria gravedad y urgencia, cuantas medidas sean necesarias para la protección de la salud de la población.

4.– Zuzendaritzak, bere egitekoak gauzatzeko eta artikulu honen 1. eta 3. apartatuetan ezarritako lurralde-jarduerak koordinatzeko, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetzaren laguntza izango du.

4.– Para el desarrollo de sus funciones y la coordinación de las actuaciones territoriales previstas en el apartado 1 y 3 de este artículo, la Dirección estará asistida por la Subdirección de Salud Pública y Adicciones.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetzari honako egiteko hauek dagozkio:

Corresponde a la Subdirección de Salud Pública y Adicciones:

a) Osasun publikoaren eta adikzioen arloko gaietan, lurralde-ordezkaritzei esleitutako baliabide materialak, ekonomikoak eta giza baliabideak koordinatu eta ikuskatzea.

a) La coordinación y supervisión de los medios materiales, económicos y humanos asignados a las Delegaciones Territoriales en materia de salud pública y adicciones.

b) Zuzendaritzarenak eta lurralde-ordezkaritzenak diren egitekoei buruzko prozesuak koordinatu eta kudeatzea, osasuna sustatzearekin eta adikzioekin lotuta.

b) La coordinación y gestión de los procesos referidos a funciones incardinadas en la Dirección y en las Delegaciones Territoriales relacionadas con la promoción de la salud y las adicciones.

5.– Osasun publikoko laborategiei dagokienez, Baliabideak, Ekipamendu Analitikoak eta Instrumentalak Kudeatzeko Zuzendariordetzaren laguntza izango du Zuzendaritzak.

5.– En relación con los laboratorios de salud pública, a la Dirección estará asistida por la Subdirección de gestión de recursos, equipos analíticos e instrumentales.

Baliabideak, Ekipamendu Analitikoak eta Instrumentalak Kudeatzeko Zuzendariordetzari honako hauek dagozkio:

Corresponde a la Subdirección de gestión de recursos, equipos analíticos e instrumentales:

a) Osasun Publikoko Laborategiari esleitutako baliabide materialak, ekonomikoak eta giza baliabideak koordinatu eta ikuskatzea.

a) La coordinación y supervisión de los medios materiales, económicos y humanos asignados al Laboratorio de Salud Pública.

b) Laborategiko kalitatea ziurtatzeko sistemen estandarizazioa eta kudeaketa bateratua.

b) La estandarización y gestión unificada de los sistemas de aseguramiento de calidad en el Laboratorio.

c) Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren (bereziki, babes-programak), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren, beste sail eta erakunde batzuen eta kanpoko beste eragile batzuen erantzun analitikoa planifikatu, koordinatu eta kudeatzea, erantzun analitikoa eskatzen duten erakundeekiko solaskide gisa.

c) La planificación, coordinación y gestión de la respuesta analítica de la Dirección de Salud Pública y Adicciones (especialmente de los programas de protección), de Osakidetza-Servicio vasco de salud, de otros departamentos e instituciones, así como de otros agentes externos, como interlocutor con los organismos demandantes de respuesta analítica.

d) Osasun Publikoko, Eusko Jaurlaritzako beste sail eta erakunde batzuetako eta autonomia- eta estatu-mailako beste administrazio batzuetako lerro analitiko berrien plangintza ikertzea eta garatzea, egindako lana kudeatu, planifikatu eta gainbegiratuta.

d) La investigación y desarrollo de la planificación de nuevas líneas analíticas en Salud Pública y otros departamentos y entidades del Gobierno Vasco, y de otras administraciones de ámbito autonómico y estatal, gestionando, planificando y supervisando en trabajo realizado.

e) Erantzun analitikoaren koordinazioa kudeatzea Euskaditik kanpoko beste erakunde edo laborategi batzuekin, eta horri buruzko hitzarmenak ezartzea proposatzea.

e) La gestión de la coordinación de la respuesta analítica con otras entidades o laboratorios de fuera de Euskadi, proponiendo el establecimiento de Convenios al respecto.

f) Laborategiak funtzionatzeko beharrezkoak diren euskarri eta tresna informatikoen kudeaketa planifikatzea eta gainbegiratzea.

f) La planificación y supervisión de la gestión de los soportes y herramientas informáticas necesarias para el funcionamiento del Laboratorio.

10. artikulua.– Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza.

Artículo 10.– La Dirección de Planificación, Ordenación y Evaluación Sanitarias.

1.– Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzak egiteko hauek izango ditu, 6. artikuluan ezarritakoez gain:

1.– La Dirección de Planificación, Ordenación y Evaluación Sanitarias, además de las previstas en el artículo 6, ejercerá las siguientes funciones:

a) Osasun-plangintza eta -zonakatzea egitea, beharren mapa –azpiegitura sanitarioak barne– landu eta etengabe eguneratuz.

a) La planificación y zonificación sanitaria con elaboración y actualización permanente de un mapa de necesidades, incluidas las infraestructuras sanitarias.

b) Zerbitzu, zentro eta establezimendu sanitario publiko zein pribatuen antolamendu teknikoa, ikuskapena, erregistroa eta homologazioa.

b) La ordenación técnica, inspección, registro y homologación de servicios, centros y establecimientos sanitarios, tanto públicos como privados.

c) Kanpo Desfibriladore Automatikoen Erregistroa kudeatu eta garatzea, leku egokietan jar daitezen sustatzea, eta oinarrizko bizi-euskarriari eta desfibriladore automatikoen erabilerari buruzko prestakuntza bultzatzea.

c) La gestión y desarrollo del Registro de Desfibriladores Externos Automáticos (DEA), así como la promoción de su instalación en aquellos lugares en los que se considere pertinente su inserción y el impulso de la formación sobre soporte vital básico y el manejo de los desfibriladores automáticos.

d) Administrazio sanitarioari dagokion antolamendu tekniko eta profesionala, aseguru libreko erakundeek, mutualitateek, erakunde laguntzaileek, laneko arriskuen prebentzioko zerbitzuek eta beste hainbat zentro sanitariok ematen dituzten zerbitzuen arloan.

d) La ordenación técnica y profesional que corresponda a la Administración Sanitaria respecto a la prestación de servicios por las entidades de seguro libre, mutuas, entidades colaboradoras, servicios de prevención de riesgos laborales y otros centros sanitarios.

e) Baimen administratibo-sanitarioak ebaztea Zuzendaritzaren jardun-arloei eragiten dieten gaietan, baldin eta dekretu honek sailaren lurralde-ordezkaritzei esleitutakoak ez badira. Zehazki, honako hauentzako baimenak izango dira: ospitale edo barneratze-zentro gisa sailkatutako zentro sanitarioak, zentro polibalente gisa sailkatutakoak, laguntza bidezko giza ugalketarako, haurdunaldiaren borondatezko eteterako eta kirurgia handi anbulatoriorako kontsulta eta zentro espezializatuak, biobankoak eta ikerketa biomedikoko ikerketa-zentroak, eta, oro har, legezko alderdi espezifikoak eta bereiziak dituztenak; baita lan-istripu eta gaixotasun profesionaletako mutualitateetako zentro eta zerbitzu asistentzialak eta gizarte segurantzako erakunde laguntzaileak ere.

e) La resolución de las autorizaciones administrativo-sanitarias en las materias que afectan a las áreas de actuación de la Dirección y que no se encuentren atribuidas en este Decreto a las Delegaciones Territoriales del Departamento, en particular, las correspondientes a centros sanitarios clasificados como hospitales y centros con internamiento, a los clasificados como centros polivalentes, consultas y centros especializados de reproducción humana asistida, de interrupción voluntaria del embarazo, de cirugía mayor ambulatoria, biobancos y centros de investigación biomédica y, en general, aquellos que lleven asociados aspectos legales específicos y diferenciadores, así como a todos los centros y servicios asistenciales de mutuas de accidentes de trabajo y enfermedades profesionales o de entidades colaboradoras de la seguridad social.

f) Asistentzia-planak lantzea, euskal osasun-sisteman pixkanaka ezarri ahal izateko, betiere saileko beste zuzendaritza batzuekin koordinatuta.

f) La elaboración de planes asistenciales para su implantación progresiva en el sistema vasco de salud, en coordinación con otras direcciones del Departamento.

g) Euskadiko osasun-sistemaren lanbide-plangintza egitea, Euskal Autonomia Erkidegoko oraingo zein etorkizuneko osasun-sistemak beharko dituen lanbide guztien baliagarritasun egokia lortzeko helburuarekin.

g) La planificación profesional del sistema sanitario de Euskadi buscando la correcta disponibilidad de las distintas profesiones necesitadas por el sistema de salud de la Comunidad Autónoma de Euskadi tanto actual como futura.

h) Osasun Profesionalen Euskal Erregistroa kudeatu, zaindu eta garatzea.

h) La gestión, custodia y desarrollo del Registro Vasco de Profesionales Sanitarios.

i) Asistentzia sanitarioaren kalitate, segurtasun eta berrikuntzara bideraturiko lanbide-eskumenak zehaztu eta garatzea, lanbide sanitarioen antolakuntzaren esparruan.

i) La definición y el desarrollo de las competencias profesionales orientadas a la calidad, seguridad e innovación de la asistencia sanitaria, en el marco de la ordenación de las profesiones sanitarias.

j) Egiaztapen teknikoak eta profesionalak ematea.

j) Ejercer la actividad de acreditación técnica y profesional.

k) Osasun-publizitatea kontrolatzea.

k) El control de la publicidad sanitaria.

l) Zerbitzu sanitarioetara ebidentzia zientifikoa, berrikuntza eta asistentzia- eta antolakuntza-jardunik onenak ekartzea, erakunde profesionalen, elkarte zientifikoen eta profesional adituen partaidetza sustatuz.

l) La incorporación de la evidencia científica, la innovación y la mejores prácticas asistenciales y organizativas a los servicios sanitarios, promoviendo la participación de las organizaciones profesionales, asociaciones científicas y profesionales expertos y expertas a estas tareas.

m) Prestazio sanitarioen zorroari eta herritarren osasun-beharrei erantzuteko behar diren baliabideei buruzko gidalerroak eta irizpide estrategikoak proposatzea.

m) Proponer directrices y criterios estratégicos sobre la cartera de prestaciones sanitarias y sobre los recursos necesarios para la atención de las necesidades de salud de la población.

n) Osasunaren arloko irakaskuntza eta prestakuntza zuzendu, planifikatu, koordinatu eta kudeatzea.

n) La dirección, planificación, coordinación y gestión de la docencia y de la formación en materia de salud.

ñ) Erregistro, informazio eta estatistika sanitarioko sistema ofizialki ezarriak planifikatu, kudeatu, ebaluatu eta optimizatzea, esaterako honako hauek: hilkortasun-erregistroa, ospitaleko alten erregistroa, haurdunaldiaren borondatezko etetearen erregistroa, toxikomanien informazio-sistema, Euskal Autonomia Erkidegoko gaixotasun arraroen erregistroa, sortzetiko anomalien erregistroa eta minbiziaren erregistroa.

ñ) La planificación, gestión, evaluación y optimización de los sistemas de registro, información y estadística sanitaria oficialmente establecidos, tales como el registro de mortalidad, el registro de altas hospitalarias, el registro de interrupción voluntaria del embarazo, el sistema de información de toxicomanías y el Registro de Enfermedades raras de la Comunidad Autónoma de Euskadi, el Registro de Anomalías Congénitas, y el Registro de Cáncer.

o) Euskal osasun-sistemako eragileei erabakiak hartzen lagunduko dieten azterketak egitea, osasunaren biztanleria-ikuspegitik.

o) La elaboración de estudios que ayuden a la toma de decisiones a los distintos actores del sistema vasco de salud, desde una perspectiva poblacional de la salud.

p) Segurtasun-planak osasun-zentroetan ezartzearen eta kalterik gabeko segurtasun-gertaerak jakinarazteko sistemen kudeaketaren segimendua eta ebaluazioa egitea, Euskadiko osasun-zentro eta -zerbitzuetan osasun-laguntza jasotzen duten pazienteen segurtasun-neurriei buruzko maiatzaren 17ko 78/2016 Dekretuan ezarritako baldintzetan.

p) El seguimiento y evaluación de la implantación, por parte de los centros sanitarios, del correspondiente Plan de seguridad y de gestión de los Sistemas de notificaciones de incidentes de seguridad sin daño, en los términos previstos en el Decreto 78/2016, de 17 de mayo, sobre medidas de seguridad de pacientes que reciban asistencia sanitaria en los centros y servicios ubicados en Euskadi.

q) Osasun-alorreko emaitzak ebaluatzea, eta osasun-sistemako azterketak, txostenak eta estatistikak lantzea. Ereduak eta sistemak proposatuko dira, euskal osasun-sistemako eragile profesionalek, kudeatzaileek, finantzatzaileek eta erregulatzaileek emaitzak ezagutu eta etengabeko hobekuntzarako erabil ditzaten.

q) La evaluación de resultados en salud y la elaboración de estudios, informes y estadísticas en el sistema de salud, proponiendo los modelos y sistemas que permitan a los distintos actores del sistema vasco de salud (profesionales, gestores, financiadores y reguladores) conocer y utilizar los resultados para la mejora continua.

r) Zuzendaritzaren eremuetan zentroak, zerbitzuak edo establezimenduak ixteko edo horien funtzionamendua eteteko neurri ablatorioak hartzeari buruzko proposamenak egitea, betiere zehapenak ez badira.

r) La formulación de propuestas sobre la adopción de medidas ablatorias de cierre de centros, servicios y establecimientos o suspensión de funcionamiento que no tenga carácter de sanción en áreas de la Dirección.

s) Administrazioko kontrol-jarduerak antolatzea, neurrira egindako produktu sanitarioen fabrikazioarekin lotutako jarduerei dagokienez.

s) La ordenación de actuaciones administrativas de control respecto a las actuaciones de fabricación de productos sanitarios a medida.

t) Erradiodiagnostikoko, erradioterapiako eta medikuntza nuklearreko instalazioetako kalitate-irizpideak betetzen direla zaintzea.

t) Vigilancia del cumplimiento de los criterios de calidad en instalaciones de radiodiagnóstico, radioterapia y medicina nuclear.

u) Zerbitzu, zentro eta establezimendu sanitarioen eremuetan, pazientearen zaintzarako eta segurtasunerako jarraibideak antolatu eta kontrolatzea.

u) La ordenación y control de las pautas para la vigilancia y seguridad de las y de los pacientes en las diferentes áreas de los servicios, centros y establecimientos sanitarios.

v) Osasun-eskumenen eremuan kalitate eta bikaintasun klinikoaren planak eta programak planifikatu, sustatu, ezarri eta ebaluatzea, eta jardun klinikoaren gidak eta jardunbide egokiaren kodeak lantzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Osasun-laguntza Zuzendaritzarekin koordinatuta.

v) La planificación, fomento, implantación y evaluación de los planes y programas de la calidad y excelencia clínica en el ámbito de las competencias sanitarias, así como la elaboración de las guías de práctica clínica y códigos de buena práctica, en coordinación con la Dirección de Asistencia Sanitaria de Osakidetza-Servicio vasco de salud.

x) Euskadiko Osasun Behatokiari esleitutako egitekoak garatzea. Horren helburua euskal herritarren osasuna monitorizatzea eta ebaluatzea izango da, osasun-egoerari eta hura baldintzatzen duten faktoreei buruzko informazioaren eskuragarritasuna eta erabilera hobetuz, plangintza hobea egiten eta erabakiak hartzen laguntzeko.

x) El desarrollo de las funciones atribuidas al Observatorio de Salud de Euskadi, cuyo objetivo será monitorizar y evaluar la salud de la población vasca, mejorando la disponibilidad y uso de la información y la evidencia sobre el estado de salud y sus determinantes, para contribuir a una mejor planificación y toma de decisiones.

y) Prozesu eta teknologia sanitarioen ebaluazioa eta auditoretza kudeatzea.

y) La gestión de la evaluación y auditoria de los procesos y tecnologías sanitarias.

z) Ikuskatzeko eta zehatzeko ahalmena erabiltzea bere eskumeneko eremuan, eta arin edo astun gisa tipifikatuta dauden zehapenak ezartzea, aplika daitekeen legediaren arabera.

z) El ejercicio de la potestad inspectora y sancionadora en el ámbito de su competencia con la imposición de sanciones tipificadas como leves y graves, de acuerdo con la legislación aplicable.

2.– Aurreko apartatuan adierazitako gaietan, Osasun Saileko lurralde-ordezkaritzak Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzaren mende egongo dira funtzionalki.

2.– En las materias referidas en el apartado anterior, las Delegaciones Territoriales del Departamento de Salud tendrán una dependencia funcional de la Dirección de Planificación, Ordenación y Evaluación Sanitarias.

3.– Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariari atxikitzen zaio Osasun Saileko Estatistika Organo Berezia, azaroaren 28ko 238/2000 Dekretuan arautua.

3.– Se adscribe a la persona titular de la Dirección de Planificación, Ordenación y Evaluación Sanitaria el Órgano estadístico específico del Departamento regulado en el Decreto 238/2000, de 28 de noviembre.

11. artikulua.– Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritza.

Artículo 11.– La Dirección de Investigación e Innovación Sanitarias.

1.– Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritzak egiteko hauek izango ditu, 6. artikuluan ezarritakoez gain:

1.– La Dirección de Investigación e Innovación Sanitarias, además de las previstas en el artículo 6, realizará las siguientes funciones:

a) Osasunaren arloko ikerketa- eta berrikuntza-politika programatzea, eta horren lehentasunak zehaztea.

a) La programación de la política de investigación e innovación en materia de salud, así como la determinación de sus prioridades.

b) Ikerketa eta berrikuntza sanitarioaren alorrean estrategiak eta jardun-planak landu eta ezartzea, eta horri segimendua egiteko helburuak eta adierazleak ezartzea.

b) La elaboración e implementación de estrategias y planes de actuación en materia de investigación y la innovación sanitaria, así como el establecimiento de objetivos e indicadores para su seguimiento.

c) I+G+B garatzeko eta horren kudeaketa integratua egiteko gidalerroak eta irizpide orokorrak ezartzea, eta erabakiak hartzen laguntzeko balioko duten planak edo txostenak lantzea ikerketa eta berrikuntza sanitarioaren alorrean.

c) La elaboración de directrices y criterios generales comunes para el desarrollo y la gestión integrada de la actividad de I+D+I, así como la elaboración de planes e informes en materia de investigación e innovación sanitarias orientadas a facilitar la toma de decisiones.

d) I+G+B arloan, Osasun Sailaren jarduerak zuzendu, koordinatu eta ebaluatzea.

d) La dirección, coordinación y evaluación de las actuaciones del Departamento de Salud en materia de I+D+I.

e) Osasun-alorrean I+G+B gaietan zeharkako politiken garapena sustatu eta Eusko Jaurlaritzako beste sail batzuekin lankidetzan aritzea.

e) El impulso y la colaboración con otros departamentos del Gobierno Vasco e Instituciones Públicas en el desarrollo de políticas transversales en materia de I+D+I, en salud.

f) Osasun-alorrean I+G+B gaietan nazioarteko ekimenetan parte-hartzeari bultzada ematea.

f) El impulso de la participación en iniciativas internacionales de I+D+I, en salud.

g) Osasun-alorrean I+G+B gaietan ardurak dituzten organismoekin eta erakundeekin lankidetza-akordioak proposatzea.

g) La formulación de propuestas de acuerdos de colaboración con organismos e instituciones con responsabilidades en materia de I+D+I, en salud.

h) Osasun-sistemaren ikerketa- eta berrikuntza-egituraren zuzendaritza eta koordinazio funtzionala eta eguneratzea, hau da, I+G+B erakundeen maparena, zeina honako hauek osatzen baitute: Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitarioko Fundazioa –Bioef–, ikerketa sanitarioko institutuak –Bioaraba, Biocruces Bizkaia eta Biodonostia– eta Osasun Zerbitzuen Ikerketa Zentroa –Kronikgune–.

h) La dirección y coordinación funcional y actualización de la estructura de investigación e innovación del sistema sanitario, es decir, del mapa de entidades de I+D+i conformado por: la Fundación de Innovación e Investigación Sanitaria –Bioef–, los Institutos de Investigación Sanitaria –Bioaraba, Biocruces Bizkaia, y Biodonostia–, y el Instituto de Investigación en Servicios de Salud –Kronikgune–.

i) Euskadiko osasun-sisteman ikerketa- eta berrikuntza-jarduerak modu integralean kudeatzeko irizpideak formulatzea.

i) La formulación de criterios para la gestión integrada de las actividades de investigación e innovación en el sistema sanitario de Euskadi.

j) Osasun-alorrean kultura ikertzailea eta langile ikertzaileen prestakuntza eta gaikuntza sustatzea.

j) El fomento de la cultura investigadora en el ámbito de la salud, así como de la formación y capacitación del personal investigador.

k) Euskadiko osasun-sisteman I+G+B proiektuak gauzatzeari bultzada ematea.

k) El impulso de la realización de proyectos de I+D+I en el sistema sanitario de Euskadi.

l) Osasun Sailak zehaztutako helburu estrategikoak lortzera bideratuta dauden osasun-zerbitzuetako berrikuntza-esperientziak sustatu eta ebaluatzea, eta translazioa eta eskalatzea erraztea.

l) La promoción y evaluación de experiencias de innovación en los servicios de salud orientados al logro de objetivos estratégicos definidos por el Departamento de Salud, facilitando su traslación y escalado.

m) Gidalerroak ezartzea, produktuak, prozesuak eta zerbitzuak garatzeko ikerketa- eta berrikuntza-jardueraren transferentzia eta emaitzen ustiaketa bultzatzeko.

m) La elaboración de directrices para impulsar la transferencia y explotación de resultados de la actividad de investigación e innovación para el desarrollo de productos, procesos y servicios.

n) I+G+B jarduerari buruzko estatistikak eta datu-erregistroak sustatu eta proposatzea.

n) El impulso y la propuesta de elaboración de estadísticas y registros de datos relativos a la actividad de I+D+I.

ñ) Saileko dokumentazio-eremua eta liburutegi espezializatuak zuzendu, antolatu eta kudeatzea, literatura zientifikoaren hedapena errazteko eta osasuneko profesionalei osasun-alorreko informazio bibliografiko espezializatua eta kalitatezkoa emateko, hargatik eragotzi gabe Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari dagozkion eskudantziak.

ñ) La dirección, organización y gestión del área de documentación y bibliotecas especializadas del Departamento, con objeto de facilitar la difusión de literatura científica y proporcionar a las y los profesionales de la salud información bibliográfica especializada y de calidad en materia de salud, sin perjuicio de las atribuciones que correspondan al Departamento de Gobernanza Pública y Autogobierno.

o) Sendagaien eta produktu sanitarioen ikerketa klinikoarekin edo antzeko esku-hartzeekin zerikusia duten jarduerak gauzatu eta koordinatzea, baita sendagaien eta produktu sanitarioen ikerketaren arloko legedia betearaztearekin zerikusia duten administrazio-jarduketak ere.

o) El desarrollo y coordinación de las actuaciones relacionadas con la investigación clínica con medicamentos, productos sanitarios u otras intervenciones relacionadas y las actuaciones administrativas relacionadas con la ejecución de la legislación en materia de investigación con medicamentos y productos sanitarios.

p) Eraginkortasun- segurtasun-, efizientzia, irisgarritasun- eta ekitate-baldintzetan ez oinarrizko zorroan ez zorro osagarrian ez dauden prozedura eta osasun-teknologiei buruzko txostenak ebaluatu eta lantzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan ezartzeko beharrezkoak direnak, baita oinarrizko zorroetan edo zorro osagarrietan barne hartutako zerbitzuentzat jada aurreikusitako prozedura eta osasun-teknologietan aldaketak ere, pazienteen segurtasunean edo zerbitzu horren efizientzian funtsezko aldaketa ekar badezake.

p) La evaluación y elaboración de informes, preceptivos a su implantación en Osakidetza-Servicio vasco de salud, sobre procedimientos y tecnologías sanitarias no incluidas en la cartera básica ni en la complementaria, en términos de efectividad, seguridad, eficiencia, accesibilidad y equidad, así como las modificaciones en procedimientos y tecnologías sanitarias ya previstas para servicios incluidos en las carteras básicas o complementarias cuando la modificación pueda suponer un cambio sustancial en seguridad para los pacientes o en la eficiencia del servicio en cuestión.

2.– Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritzak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Osasun-laguntza Zuzendaritzarekin koordinatuta jardungo du.

2.– Asimismo, la Dirección de Investigación e Innovación Sanitarias coordinará sus actuaciones con la Dirección de Asistencia Sanitaria de Osakidetza-Servicio vasco de salud.

12. artikulua.– Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritza.

Artículo 12.– La Dirección de Atención Sociosanitaria.

1.– Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritzak egiteko hauek izango ditu, 6. artikuluan ezarritakoez gain:

1.– La Dirección de Atención Sociosanitaria, además de las previstas en el artículo 6, ejercerá las siguientes funciones:

a) Osasun-sistemako arreta soziosanitarioko politikak definitu, garatu, gauzatu eta ebaluatzea, gizarte-zerbitzuen sistemarekin lankidetzan (gizarte-politiken arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako saila, foru-erakundeak, udalak eta beste gizarte-erakunde batzuk), hargatik eragotzi gabe dekretu honetan eremu horiekin lotuta beste organo batzuei esleitutako egitekoak.

a) La definición, desarrollo, ejecución y evaluación de las políticas de atención sociosanitaria en el sistema de salud en colaboración con el sistema de servicios sociales (departamento del gobierno vasco competente en materia de políticas sociales, entidades forales, ayuntamientos y otras organizaciones sociales), sin perjuicio todo ello de las funciones atribuidas a otros órganos en relación con dichos ámbitos en este Decreto.

b) Koordinazio soziosanitario autonomikoari dagozkion egitekoak bere gain hartzea.

b) La asunción de las funciones correspondientes a la Coordinación sociosanitaria autonómica.

c) Koordinazio Batzorde Iraunkorrari laguntzea –baliabide teknikoekin eta giza baliabideekin– Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluari buruzko apirilaren 5eko 69/2011 Dekretuaren 13. artikuluan ezarritako egitekoak garatzen.

c) El apoyo, a través de sus medios técnicos y personales, a la Comisión de Coordinación Permanente en el desarrollo de las funciones previstas en el artículo 13 del Decreto 69/2011, de 5 de abril, del Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria.

d) Gizarte-politiken arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak, foru-erakundeek, udalek eta beste gizarte-erakunde batzuek osatutako gizarte-zerbitzuen sistemarekin lankidetzan, honako jarduera hauek egitea:

d) La realización de las siguientes actuaciones en colaboración con el sistema de servicios sociales, conformado por el departamento del gobierno vasco competente en materia de políticas sociales, entidades forales, ayuntamientos y otras organizaciones sociales:

1) Euskadiko gobernantza soziosanitarioaren eredua definitzea eta hedatzea.

1) La definición y despliegue del modelo de gobernanza sociosanitaria en Euskadi.

2) Finantzaketa soziosanitarioko esparru bat definitzea eta proposatzea.

2) La definición y propuesta de un marco de financiación sociosanitaria.

3) Baliabide soziosanitarioen katalogo bat definitzea eta hedatzea.

3) La definición y despliegue de un catálogo de recursos sociosanitarios.

4) Alerta eta/edo larrialdi sanitarioko egoeretan jarduera soziosanitarioak koordinatzea, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzarekin batera, eta egoera horietan gizarte-zerbitzuen sistemarekin harremana izatea.

4) La coordinación de las actuaciones sociosanitarias en situaciones de alerta y/o emergencia sanitaria, conjuntamente con la Dirección de Salud Pública y Adicciones, y la interlocución con el sistema de servicios sociales en tales situaciones.

e) Euskadiko osasun-sistematik arreta soziosanitarioa hedatzeko planak eta programak garatzea, zerbitzu eta erakunde sozialen sistemarekin koordinatuta asistentzia-maila guztietan (estrategikoa, antolakuntzakoa eta asistentziala).

e) El desarrollo de planes y programas orientados a desplegar la atención sociosanitaria desde el sistema sanitario de Euskadi en coordinación con el sistema de servicios y organizaciones sociales en los diferentes niveles asistenciales (estratégico, organizativo y asistencial).

f) Premia soziosanitarioen arretan ekitatea sustatzen laguntzea, arreta soziosanitarioaren jomuga diren kolektiboei zuzendutako jarduerak garatuz.

f) La colaboración en el impulso de la equidad en la atención a las necesidades sociosanitarias, desarrollando actuaciones encaminadas a colectivos diana de atención sociosanitaria.

g) Gizarte-erakundeei laguntzea herritarren premia soziosanitarioei arreta ematen, bai eta komunikazio instituzionaleko foroak erraztea ere, proiektu soziosanitarioak hedatzeko.

g) El apoyo a las entidades sociales en la atención a las necesidades sociosanitarias de la población, así como facilitar foros de comunicación institucional para el despliegue de los proyectos sociosanitarios.

h) Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzarekin lankidetzan aritzea ekintza komunitarioak sustatzeko, kontrol handiagoa lortzeko osasuna, bizi-kalitatea eta premia soziosanitarioen arreta baldintzatzen duten faktoreen gainean.

h) La colaboración con la Dirección de Salud Pública y Adicciones en la promoción de acciones comunitarias para lograr un mayor control sobre los determinantes de la salud, la calidad de vida y la atención a las necesidades sociosanitarias.

i) Lehentasunezko arreta soziosanitarioko kolektiboei zuzendutako asistentzia-protokoloak eta -planak egiten parte hartzea, saileko beste zuzendaritza batzuekin koordinatuta.

i) La participación en la elaboración de protocolos y planes asistenciales destinados a colectivos de atención sociosanitaria prioritaria en coordinación con otras direcciones del Departamento.

j) Euskal osasun-sistemako eskumen soziosanitarioen eremuan, asistentzia-kalitateko jarduerak eta programak planifikatu, sustatu, ezarri eta ebaluatzea, eta arretaren jarraitutasuna bermatuko duten protokoloak, planak, bideak, gidak eta jardunbide egokien kodeak lantzen parte hartzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Osasun-laguntza Zuzendaritzarekin koordinatuta.

j) La planificación, fomento, implantación y evaluación de las actuaciones y programas de calidad asistencial en el ámbito de las competencias sociosanitarias en el sistema vasco de salud, así como la participación en la elaboración de protocolos, planes, rutas, guías y códigos de buenas prácticas que aseguren la continuidad de la atención, en coordinación con la Dirección de Asistencia Sanitaria de Osakidetza-Servicio vasco de salud.

k) Euskadiko erreferente soziosanitarioen mapa egitea.

k) La elaboración del mapa de referentes sociosanitarios en Euskadi.

l) Arreta soziosanitariora ebidentzia zientifikoa, berrikuntza eta antolakuntza- eta asistentzia-praktika onenak ekartzea, erakunde profesionalen, elkarte zientifikoen eta profesional adituen parte-hartzea sustatuz.

l) La incorporación de la evidencia científica, la innovación y la mejores prácticas organizativas y asistenciales en la atención sociosanitaria, promoviendo la participación de las organizaciones profesionales, asociaciones científicas y profesionales expertas y expertos a estas tareas.

m) Herritarren premia soziosanitarioei erantzuteko behar diren baliabideei eta prestazio sanitarioen zorroari buruzko gidalerroak eta irizpide estrategikoak lantzen parte hartzea.

m) La participación en la elaboración de directrices y criterios estratégicos sobre la cartera de prestaciones sanitarias y sobre los recursos necesarios para la atención de las necesidades sociosanitarias de la población.

n) Osasunaren eremuan, arreta soziosanitarioaren arloko irakaskuntza eta prestakuntza zuzentzea, planifikatzea, koordinatzea eta kudeatzea, betiere Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzarekin eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzako Prestakuntza Zerbitzuarekin lankidetzan.

n) La dirección, planificación, coordinación y gestión de la docencia y de la formación en materia de atención sociosanitaria en el ámbito de salud, en colaboración con la Dirección de Planificación, Ordenación y Evaluación Sanitarias, así como con el Servicio de Formación de la Dirección de recursos humanos de Osakidetza-Servicio vasco de salud.

ñ) Gobernantza soziosanitarioko eragileei erabakiak hartzen teknikoki lagunduko dieten azterlanak eta jarduketa-proposamenak egitea.

ñ) La elaboración de estudios y propuestas de actuación que apoyen técnicamente la toma de decisiones a los distintos actores de la gobernanza sociosanitaria.

o) Eusko Jaurlaritzaren Arreta Soziosanitarioko Atariaren zuzendaritza estrategikoa eta argitalpen-kudeaketa.

o) La dirección estratégica y gestión editorial del Portal de Atención Sociosanitaria de Gobierno Vasco.

p) Gizarte-zerbitzuen sistemarekin koordinatzea, zentro soziosanitarioetan kontingentzia epidemikoko planak egiteko, ezartzeko, jarraipena egiteko eta ebaluatzeko (adinekoentzako egoitza-zentroak, dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako egoitza-zentroak, etab.).

p) La coordinación con el sistema de servicios sociales para la elaboración, implantación, seguimiento y evaluación de los planes de contingencia epidémica en los centros sociosanitarios (centros residenciales de personas mayores, centros residenciales para personas con diversidad funcional, etc.)

q) Herritarren –zentro soziosanitarioen erabiltzaileen– iritziaren berri izateko azterlanak planifikatu eta egitea, arreta soziosanitarioa hobetzeko arloak identifikatzeko.

q) La planificación y realización de estudios de opinión de la ciudadanía, de las personas usuarias de los centros sociosanitarios, identificando áreas de mejora de la atención sociosanitaria.

r) Zerbitzu sozialetan erantzukizuna daukaten erakunde eta instituzioekiko lankidetza-akordioak bultzatu eta proposatzea, herritarrentzako balioaren bilaketara bideraturiko kontratazio integratuko ereduen definizioaren esparruan.

r) El impulso y la propuesta de acuerdos de colaboración con organismos e instituciones con responsabilidad en servicios sociales, en el marco de la definición de modelos integrados de contratación orientados a la búsqueda de valor para la ciudadanía.

2.– Arreta soziosanitariorako gizarte-zerbitzuetan erantzukizuna duten osasun-barrutiko organismo eta instituzioekin lankidetza-akordioak ezartzeko, Osasun Saileko lurralde-ordezkaritzak Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritzaren mende egongo dira funtzionalki.

2.– En el establecimiento de acuerdos de colaboración con organismos e instituciones del Área de Salud con responsabilidad en servicios sociales para la atención sociosanitaria, las Delegaciones Territoriales del Departamento de Salud tendrán una dependencia funcional de la Dirección de Atención Sociosanitaria.

VI. KAPITULUA
CAPÍTULO VI
ADMINISTRAZIO ETA FINANTZAKETA SANITARIOKO SAILBURUORDETZA
DE LA VICECONSEJERÍA DE ADMINISTRACIÓN Y FINANCIACIÓN SANITARIAS

13. artikulua.– Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetza.

Artículo 13.– La Viceconsejería de Administración y Financiación Sanitarias.

1.– 5. artikuluan ezarritako egitekoez gain, Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetzari dagozkio honako jardun-arlo hauen zuzendaritza eta koordinazioa:

1.– Además de las funciones previstas en el artículo 5, corresponde a la Viceconsejería de Administración y Financiación Sanitarias, la dirección y coordinación de las siguientes áreas de actuación:

a) Osasun Sailaren eskumen-alorreko aholkularitza juridikoa egitea eta arau-proiektuak lantzea.

a) El asesoramiento jurídico y la elaboración de proyectos normativos referidos al ámbito competencial del Departamento de Salud.

b) Sailari atxikitako giza baliabideak eta baliabide materialak kudeatzea.

b) La gestión de los recursos humanos y materiales adscritos al Departamento.

c) Sailaren ekonomia eta aurrekontuak kudeatzea.

c) La gestión económica y presupuestaria.

d) Euskara sustatzea politika publikoetan eta oro har sailak garatzen dituen jardunetan.

d) La promoción del euskera en las políticas públicas, así como en el conjunto de actuaciones que se desarrollen en el departamento.

e) Berdintasun-politikak sustatu eta bultzatzea.

e) La promoción e impulso de las políticas de igualdad.

f) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakunde zentralarekin programa-kontratua hitzartzea, baita Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzen diren programa-kontratuak hitzartzea ere.

f) La suscripción del contrato-programa con la Organización central de Osakidetza-Servicio vasco de salud, así como los contratos-programas cuyo ámbito de actuación sea el de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

g) Euskal Autonomi Elkarteko Ordenazio Farmazeutikorako ekainaren 17ko 11/1994 Legetik eratorritako egitekoak betetzeko eta sendagaien eta produktu sanitarioen alorrean Estatuko oinarrizko legeria betearazteko gauzatu behar diren administrazio-jarduketak.

g) Las actuaciones administrativas precisas para la ejecución de las funciones derivadas de la Ley 11/1994, de 17 de junio, de Ordenación Farmacéutica del País Vasco y para la ejecución de la legislación básica del Estado en materia de medicamentos y productos sanitarios.

h) Euskadiko osasun-sisteman herritarren parte-hartzea sustatzeko lanen gidaritza.

h) El liderazgo en el impulso de la participación ciudadana en el sistema sanitario de Euskadi.

2.– Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordeari dagokio sailaren gastuak baimentzea 500.000 eurora arteko espedienteetan.

2.– A la persona titular de la Viceconsejería de Administración y Financiación Sanitarias le corresponde autorizar los gastos del departamento en los expedientes cuya cuantía alcance hasta 500.000 euros.

3.– Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordea izango da sailaren kontratazio-organo ahalduna larrialdi-izapideetan zerbitzu-zorroko prestazio sanitarioak kontratatzeko.

3.– A la persona titular de la Viceconsejería de Administración y Financiación Sanitarias le corresponden las facultades correspondientes al órgano de contratación del departamento en tramitaciones de emergencia para la contratación de prestaciones sanitarias de la cartera de servicios.

4.– Halaber, Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordeari dagokio osasun-prestazioen alorrean berariazko kontratazio-organo gisa aritzea, prestazioak osasun-arlo bati baino gehiagori zuzentzen zaizkienean. Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendaritzari dagokio kontratazio horiek izapidetzea.

4.– Así mismo, corresponde a la persona titular de la Viceconsejería de Administración y Financiación Sanitarias la actuación como órgano específico de contratación en materia de prestaciones sanitarias cuando las mismas se dirijan a más de un Área de Salud. La tramitación de estas contrataciones corresponderá a la Dirección de Aseguramiento y Contratación Sanitarias.

14. artikulua.– Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

Artículo 14.– La Dirección de Régimen Jurídico, Económico y Servicios Generales.

1.– Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzak egiteko hauek izango ditu, 6. artikuluan ezarritakoez gain:

1.– La Dirección de Régimen Jurídico, Económico y Servicios Generales realizará, además de las previstas en el artículo 6, las siguientes funciones:

a) Lege-aurreproiektuen eta izaera orokorreko xedapenen lanketa zuzendu, bultzatu eta koordinatzea, Osasun Sailari edo horren mendeko nahiz horri atxikitako edo loturiko erakundeei dagozkien gaietan.

a) La dirección, impulso y coordinación de la elaboración de los anteproyectos de ley y disposiciones de carácter general en materias que afecten al Departamento de Salud y a las entidades adscritas, dependientes o vinculadas al mismo.

b) Azterketak eta txosten juridikoak lantzea, Osasun Sailari eragiten dioten gaietan.

b) La elaboración de estudios e informes jurídicos en materias que afectan al Departamento de Salud.

c) Gobernu Kontseiluan landu behar diren gaiak koordinatu eta izapidetzea, eta argitaratu beharreko xedapen edo egintza administratiboak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste edozein aldizkari ofizialetan argitaratzea.

c) La coordinación y tramitación de los asuntos que deben ser sometidos al Consejo de Gobierno, así como la inserción en el Boletín Oficial del País Vasco o en cualquier otro Diario Oficial de aquellas disposiciones o actos administrativos que hayan de publicarse.

d) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren Administrazio Kontseiluan landu behar diren gaiak koordinatu eta izapidetzea.

d) La coordinación y tramitación de los asuntos que deban ser sometidos al Consejo de Administración del ente público Osakidetza-Servicio vasco de salud.

e) Ebazpen-proposamenak eta txostenak lantzea, saileko organoen ebazpenen aurka aurkezten diren errekurtsoei dagokienez.

e) La elaboración de informes y propuestas de resolución en relación con los recursos que se formulen contra las resoluciones de los órganos del departamento.

f) Txostenak, eta, hala badagokio, ebazpen-proposamenak egitea, bide judizialera jo aurreko erreklamazioei dagokienez.

f) La elaboración de informes y, en su caso, propuestas de resolución en relación con las reclamaciones previas a la vía judicial.

g) Ofiziozko berrikuspen-prozeduretako ebazpen-proposamenak izapidetzea.

g) La tramitación de las propuestas de resolución en los procedimientos de revisión de oficio.

h) Administrazioarekiko auzibidera jo aurretik eta Konstituzio Auzitegiko eta Arbitraje Batzordeko prozedurak abiatu aurretik beste administrazio publiko batzuek egindako errekerimenduei buruzko ebazpen-proposamenak prestatzea, Eusko Jaurlaritzako Zerbitzu Juridiko Nagusiarekin lankidetzan.

h) La preparación de las propuestas de resolución, en coordinación con el Servicio Jurídico Central del Gobierno Vasco, relativas a los requerimientos de otras administraciones públicas previos a la vía contencioso-administrativa y a los procedimientos ante el Tribunal Constitucional y la Comisión Arbitral.

i) Sailari atxikitako fundazio, elkarte eta gainerako erakundeen administrazio-segimendua egitea.

i) El seguimiento administrativo de las fundaciones, asociaciones y demás entidades adscritas al Departamento.

j) Sailari eta horren menpeko nahiz horri atxikitako edo loturiko erakundeei eragiten dieten prozedura judizialen segimendua egitea, eta haien ordezkaritzan eta defentsa judizial zein estrajudizialean kooperatzea, beharrezkoak diren gaikuntzak egin ostean, betiere.

j) La realización del seguimiento de los procedimientos judiciales que afecten al departamento y a las entidades adscritas, dependientes o vinculadas al mismo, y cooperar, previas las habilitaciones que procedan, en su representación y defensa judicial y extrajudicial.

k) Sailaren jarduera dela-eta sortzen diren ondare-erantzukizuneko prozedurak hastea eta horien instrukzioa egitea.

k) La incoación e instrucción de los procedimientos de responsabilidad patrimonial que se susciten en relación con la actividad del departamento.

l) Sailaren ekonomia eta aurrekontua kudeatzea, eta haren informazio-, ebaluazio- eta jarraipen-sistemak ezartzea. Era berean, sailaren aurrekontu-aurreproiektua prestatzeko sarreren eta gastuen egoera-orria koordinatzea eta egitea dagokio.

l) La gestión económica y presupuestaria del departamento y el establecimiento de los correspondientes sistemas de información, evaluación y seguimiento del mismo. Así mismo, le corresponde la coordinación y elaboración del estado de ingresos y gastos preparatorio del anteproyecto de presupuesto del departamento.

m) Sailari atxikitako langileen buruzagitza eta kudeaketa gauzatzea, Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legearen 10. artikuluak ezartzen dituen eskumenak erabiliz, eta, betiere, dekretu honen 4. artikuluan xedatzen den salbuespenarekin.

m) El ejercicio de la jefatura y gestión del personal adscrito al departamento, ejerciendo las competencias que determina el artículo 10 de la Ley 6/1989, de la Función Pública Vasca, con la salvedad prevista en el artículo 4 del presente Decreto.

n) Saileko organoek langile-premiei buruz egiten dituzten aurreikuspenak ebaluatzea, eta proposamenak egitea plantillak dimentsionatzeko, antolatzeko, eta lanpostu-zerrendak egiteko.

n) La evaluación de las previsiones de necesidades de personal efectuadas por los distintos órganos del departamento y realizar las propuestas para el dimensionamiento, la elaboración de las plantillas y de relaciones de puestos de trabajo.

ñ) Langileen prestakuntza eta hobekuntzarako plan eta programak sustatzea, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearekin (IVAP) lankidetzan.

ñ) La promoción, en colaboración con el Instituto Vasco de Administración Pública (IVAP), de planes y programas para la formación y perfeccionamiento del personal.

o) Saileko langileei jakinaraztea beraiei buruz edozein organok bidaltzen dituen edozein motatako akordio, arau eta zirkularrak, eta horiek guztiak betetzen direla egiaztatzea.

o) La información al personal del departamento de cuantos acuerdos, instrucciones y circulares de todo tipo referidos al personal se emitan por los distintos órganos y vigilar su cumplimiento.

p) Giza baliabideen eta lan-sistema eta -metodoen antolaketa eta arrazionalizaziorako proposamenak lantzea.

p) La elaboración de propuestas para la organización y racionalización de recursos humanos, así como de sistemas y métodos de trabajo.

q) Teknologia berriak ezartzeko eta aprobetxatzeko proposamenak lantzea.

q) La elaboración de propuestas para la implantación y aprovechamiento de las nuevas tecnologías.

r) Osasun Sailari sistema informatikoen arloan dagokion kudeaketa administratiboa zuzendu eta koordinatzea, Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartearekiko (EJIE) harreman-tresnen harpidetza eta segimendua barnean hartuta.

r) La dirección y coordinación de la gestión administrativa que corresponde al Departamento de Salud en materia de sistemas informáticos, incluyendo la suscripción y seguimiento de los instrumentos de relación con la Sociedad Informática del Gobierno Vasco (EJIE).

s) Sailaren eremuan informazioaren teknologia berriak eta administrazio-prozesuen digitalizazioa sustatu eta garatzea, hargatik eragotzi gabe Jaurlaritzaren beste sail batzuei dagozkien eskumenak.

s) El impulso y desarrollo en el ámbito del departamento de las nuevas tecnologías de la información y de la digitalización de procesos administrativos, sin perjuicio de las competencias que correspondan a otros departamentos del Gobierno.

t) Sailaren eremuan izaera pertsonaleko datuen babesa koordinatzea.

t) La coordinación en el ámbito del departamento en materia de protección de datos de carácter personal.

u) Sailaren eremuan honako jarduera hauek zuzentzea: sailaren unitateek gauzatzen dituztenak, lanpostuen banaketa fisikoarekin eta ekipamenduarekin, eta erreforma- zein hobekuntza-lanekin lotura dutenak. Halaber, sailaren guneen barne-araubidea zaintzea, eta sailari atxikitako ondarea eta ekipamendua administratu eta kontserbatzea.

u) La dirección en el ámbito del departamento de las actuaciones de las distintas unidades del mismo relacionadas con la distribución física y equipamiento de puestos de trabajo y obras de reforma y mejora, así como cuidar el régimen interior de las dependencias del departamento y la administración y conservación del patrimonio adscrito al mismo y de su equipamiento.

v) Erregistro Orokorreko eta Artxibategiko bulegoak antolatu eta zuzentzea.

v) La organización y dirección de las oficinas correspondientes del Registro General y el Archivo.

w) Sailaren Laneko Segurtasun eta Osasunerako Unitatearen jarduerak zuzendu eta antolatzea, hargatik eragotzi gabe Prebentzio Zerbitzuari dagozkion eskudantziak.

w) La dirección y organización de las actuaciones de la Unidad de Seguridad y Salud laboral del Departamento, sin perjuicio de las atribuciones que correspondan al Servicio de Prevención.

x) Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean, saileko zuzendaritzek hizkuntza-normalizazioan egiten dituzten jarduerak koordinatzea eta dinamizatzea, hala nola euskara sustatzea politika publikoetan eta sailak kudeatzen duen beste edozein arlotan.

x) Con la colaboración de la Viceconsejería de Política Lingüística, coordinar y dinamizar las actuaciones de las direcciones del departamento en materia de normalización lingüística, así como en la promoción del euskara en las políticas públicas y cualquier otra área gestionada por el departamento.

y) Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta Eusko Jaurlaritzak onartutako Berdintasunerako Planean xedatutako neurriak betearaztea bultzatzea eta koordinatzea, eta, horretarako, lankidetzan jardutea saileko zuzendaritza eta arloekin eta sailari atxikitako organismo autonomo, entitate eta organoekin.

y) El impulso, coordinación y colaboración con las distintas direcciones y áreas del departamento y con los organismos autónomos, entidades y órganos adscritos al mismo para la ejecución de las medidas previstas en la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres, y en el Plan para la Igualdad aprobado por el Gobierno Vasco.

z) Zehatzeko ahalmena erabiltzea bere eskumeneko eremuan, eta arin edo astun gisa tipifikatuta dauden zehapenak ezartzea, aplika daitekeen legediaren arabera.

z) El ejercicio de la potestad sancionadora en el ámbito de su competencia con la imposición de sanciones tipificadas como leves y graves, de acuerdo con la legislación aplicable.

2.– Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendariari dagozkio sailaren ohiko kontratazio-organo izateak berekin dakartzan egiteko guztiak, hargatik eragotzi gabe dekretu honek saileko beste organo batzuei arlo honetan eta berariazko kontratazio-organo gisa esleitzen dizkien eskumenak.

2.– Corresponden a la persona titular de la Dirección de Régimen Jurídico, Económico y Servicios Generales cuantas funciones comprende la condición de ser, con carácter ordinario, el órgano de contratación del departamento, sin perjuicio de las facultades que en esta materia y como órgano específico de contratación se atribuyen en este Decreto a otros órganos del departamento.

Halaber, eskumena izango du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren baliabide propio pertsonifikatutzat hartzen diren entitateekin prestazioren bat hitzartzeko negozio juridikoak egiteko. Sektore publikoko kontratazioaren arauetan jarriko du zein diren baliabide propio pertsonifikatu horiek.

Igualmente podrá celebrar aquellos negocios jurídicos en cuya virtud se encargue a una entidad que, de acuerdo con lo establecido en la normativa reguladora de la contratación en el sector público, tenga atribuida la condición de medio propio personificado de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco, la realización de una determinada prestación.

3.– Artikulu honetan esleitzen zaizkion egitekoak era egokian bete ahal izateko, Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzak koordinatuko ditu funtzionalki Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren zerbitzu juridikoak.

3.– A efectos del correcto desempeño de las funciones que se le atribuyen en el presente artículo, la Dirección de Régimen Jurídico, Económico y Servicios Generales coordinará funcionalmente los servicios jurídicos de Osakidetza-Servicio vasco de salud.

15. artikulua.– Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendaritza.

Artículo 15.– La Dirección de Aseguramiento y Contratación Sanitarias.

1.– Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendaritzak egiteko hauek izango ditu, 6. artikuluan ezarritakoez gain:

1.– La Dirección de Aseguramiento y Contratación Sanitarias realizará, además de las previstas en el artículo 6, las siguientes funciones:

a) Aseguramendu sanitario publikoaren alorreko estrategia definitzea, baita osasun-txartel indibidualaren zehaztapenak definitu eta kudeatzea ere, aseguramendu publikoaren egiaztagiri gisa. Horrez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko aseguramendu sanitario publikoaren erregistro zentrala kudeatzea.

a) La definición de la estrategia en el ámbito del aseguramiento sanitario público, incluyendo la definición y gestión de las especificaciones de la tarjeta individual sanitaria, como documento acreditativo del aseguramiento público, así como la gestión del registro central de aseguramiento sanitario público de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

b) Prestazio sanitarioak kudeatzearekin zerikusia duten administrazio-jarduketak egitea.

b) El desarrollo de las actuaciones administrativas relacionadas con la gestión de las prestaciones sanitarias.

c) Gidalerro eta irizpide nagusiak lantzea zerbitzu sanitarioen kontratazioa egiteko, definizio estrategikoaren arabera. Horretarako, irizpide bereiziak proposatuko ditu, helburu eta baliabide ekonomikoak esleitzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeei –programa-kontratuen bitartez– eta beste agente sanitario batzuei –kontratazio-ereduen bitartez–, eta kontratazio-plan orokorrak ere ezarriko ditu, hala eskatzen duten prestazioei dagokienez.

c) La elaboración de directrices y criterios generales para el desarrollo de la función de contratación de los servicios sanitarios de acuerdo a su definición estratégica, proponiendo para ello, tanto criterios diferenciados para la asignación de objetivos y recursos económicos a las organizaciones de servicios sanitarios de Osakidetza-Servicio vasco de salud, a través de los contratos programa y a otros agentes sanitarios a través de modelos de contratación, como estableciendo planes de contratación generales respecto a las prestaciones que así lo requieran.

d) Kontratazio sanitarioari ezar dakiokeen oinarrizko prezio-politika proposatzea.

d) La propuesta de la política de precios básica aplicable a la contratación sanitaria.

e) Zerbitzu sanitarioen kontratazio publikoa gauzatu eta ebaluatzea, Osasun Sailaren eskumen-eremuan eta saileko gainerako organoekiko koordinazio estuan.

e) La ejecución y evaluación de la contratación pública de servicios sanitarios en el ámbito competencial del Departamento de Salud y en estrecha coordinación con el resto de órganos del Departamento.

f) Zerbitzu eta prestazio sanitarioen zorro osagarria onartzeko irizpideak ezartzea eta proposamenak egitea.

f) El establecimiento de criterios y formulación de propuestas para la aprobación de la cartera de servicios y prestaciones sanitarias de carácter complementario.

g) Paziente desplazatuak, autonomia-erkidego mugakideetako pazienteak eta mugaz bestaldeko pazienteak kudeatzeko irizpideak lantzea.

g) La elaboración de criterios para la gestión de pacientes desplazados, de pacientes de Comunidades Autónomas limítrofes y de pacientes transfronterizos o transfronterizas.

h) Osasun Sailaren eskumen-eremuan, aldi baterako ezintasunaren kudeaketari dagokion egitekoa zuzendu, bultzatu, koordinatu eta ebaluatzea, eta euskal osasun-sistema publikoaren erreferente izatea, prestazio horren kontrolean inplikatutako gainerako erakundeekin koordinatuta (Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala eta Lan Istripu eta Gaixotasun Profesionaletako Mutualitateak).

h) Dirigir, impulsar, coordinar y evaluar, en el ámbito competencial del Departamento de Salud, la función de gestión de la Incapacidad Temporal y ser referencia del sistema sanitario público vasco en coordinación con el resto de entidades y organismos también implicados en el control de esta prestación (Instituto Nacional de la Seguridad Social y Mutuas de Accidente de Trabajo y Enfermedad Profesional).

i) Prestazio sanitarioei dagokienez, ikuskaritzak barne hartzen dituen egitekoak koordinatzea eta irizpideak ezartzea, saileko eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko beste organo eskudun batzuekin koordinaturik.

i) El establecimiento de criterios y la coordinación de las funciones de la Inspección en relación con las prestaciones sanitarias, en coordinación con otros órganos competentes del Departamento y de Osakidetza-Servicio vasco de salud.

j) Jardun-protokoloak prestatu eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuarekin koordinatzea, prozedura kirurgikoetara, kontsultetara eta proba osagarrietara sarrera izateko ezarritako gehienezko epeak betetzen direla bermatzeko.

j) La elaboración de protocolos de actuación y la coordinación con Osakidetza-Servicio vasco de salud para garantizar el cumplimiento de los plazos máximos previstos para el acceso a procedimientos quirúrgicos, consultas y pruebas complementarias.

k) Asistentzia sanitarioa dela-eta sortutako gastuen itzulketaren eta aurretiko baimenen inguruan homogeneoki interpretatu eta aplikatzeko irizpideak ezartzea.

k) El establecimiento de criterios de interpretación y aplicación homogénea en materia de autorizaciones previas y reintegro de gastos por asistencia sanitaria.

l) Asistentzia sanitarioaren eta ortoprotesien gastuak itzultzeko eskabideak izapidetzea, eta 25.000 eurotik gorako eskabideak ebaztea. Halaber, auzibidearen aurreko erreklamazioak ebaztea dagokio, apartatu honetan aurreikusitako gaiei dagokienez.

l) La tramitación de las solicitudes de reintegro de gastos por asistencia sanitaria y ortoprótesis, así como la resolución de aquellas solicitudes de un importe superior a 25.000 euros. Asimismo, le corresponde la resolución de las reclamaciones previas a la vía judicial en las cuestiones previstas en este apartado.

m) Euskal Autonomia Erkidegoko Material Ortoprotesikoaren Katalogo Orokorra prestatzea, homogeneoki interpretatzeko eta aplikatzeko irizpideak ezartzea prestazio ortoprotesikoaren arloan, eta sektorearekin lankidetza-hitzarmenak egiteko proposamenak lantzea.

m) La elaboración del Catálogo General de Material Ortoprotésico de la Comunidad Autónoma de Euskadi, el establecimiento de criterios de interpretación y aplicación homogénea en materia de prestación ortoprotésica, así como la elaboración de las propuestas de convenios de colaboración con el sector.

n) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren ondare-erantzukizuneko espedienteen peritu-txostenak lantzea.

n) La elaboración de informes periciales de los expedientes de Responsabilidad Patrimonial de Osakidetza-Servicio vasco de salud.

ñ) Euskadiko osasun-sistemari atxikitako baliabide sanitarioen kudeaketa hobetzera bideraturiko azterketak eta jarduketa-proposamenak lantzea.

ñ) La elaboración de estudios y propuestas de actuación orientados a la mejora de la gestión de los recursos sanitarios adscritos al sistema sanitario de Euskadi.

o) Zerbitzu sanitarioei dagokienez, Euskadiko osasun-sistema publikoaren erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak betetzen direla zaintzeko mekanismoak aztertzea, horien erregulazio-proposamena egitea eta antolatzea.

o) El estudio, propuesta de regulación y organización de los mecanismos para velar sobre el cumplimiento de los derechos y obligaciones de las personas usuarias del sistema sanitario público vasco respecto de los servicios sanitarios.

p) Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroa kudeatzea, eta herritarrek adierazitako aurretiazko borondateak euren historia klinikoan sartzeko prozesuen ardura hartzea, baita bizitzaren amaierako prozesuan dauden pertsonei laguntzen dieten langile medikoek aurretiazko borondate horiek kontsultatu ahal izatea –zuzenean Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistrotik– bermatzeko jarduera zehatzen ardura ere.

p) La gestión del Registro Vasco de Voluntades Anticipadas, responsabilizándose de los procesos necesarios para la integración de las voluntades anticipadas expresadas por la ciudadanía en su historia clínica, así como de las actuaciones precisas tendentes a garantizar que las referidas voluntades anticipadas puedan ser consultadas por el personal médico que atienda a las personas en el proceso final de su vida, directamente desde el Registro Vasco de Voluntades Anticipadas.

q) Ikuskatzeko eta zehatzeko ahalmena erabiltzea bere eskumeneko eremuan, eta arin edo astun gisa tipifikatuta dauden zehapenak ezartzea, aplika daitekeen legediaren arabera.

q) El ejercicio de la potestad inspectora y sancionadora en el ámbito de su competencia con la imposición de sanciones tipificadas como leves y graves, de acuerdo con la legislación aplicable.

r) 447/2013 Dekretuan xedatutakoa izapidetzeko jarduketak kudeatzea –447/2013 Dekretua, azaroaren 19koa, Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko laguntzak arautzekoa–.

r) La gestión de las actuaciones dirigidas a la tramitación de lo dispuesto en el Decreto 447/2013, de 19 de noviembre, por el que se regulan las ayudas destinadas a facilitar la adherencia a los tratamientos médicos prescritos por personal del sistema sanitario de Euskadi.

2.– Aurreko paragrafoan adierazitako gaietan, Osasun Saileko lurralde-ordezkaritzak Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendaritzaren mende egongo dira funtzionalki.

2.– En las materias referidas en el apartado anterior, las Delegaciones Territoriales del Departamento de Salud tendrán una dependencia funcional de la Dirección de Aseguramiento y Contratación Sanitarias.

3.– Egiteko horiek gauzatzeko eta lurralde-jarduketak koordinatzeko, Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendariordetzaren laguntza izango du Zuzendaritzak.

3.– Para el desarrollo de estas funciones y la coordinación de las actuaciones territoriales la Dirección estará asistida por la Subdirección de Aseguramiento y Contratación Sanitarias.

Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendariordetzari honako egiteko hauek dagozkio:

Corresponde a la Subdirección de Aseguramiento y Contratación sanitarias:

a) Zuzendaritzaren eskumenekoak diren gaietan, lurralde-ordezkaritzei esleitutako baliabide materialak, ekonomikoak eta giza baliabideak koordinatu eta ikuskatzea.

a) La coordinación y supervisión de los medios materiales, económicos y humanos asignados a las Delegaciones Territoriales en las materias que son competencia de la Dirección.

b) Zuzendaritzarenak eta lurralde-ordezkaritzenak diren egitekoei buruzko prozesuak koordinatu eta kudeatzea.

b) La coordinación y gestión de los procesos referidos a funciones incardinadas en la Dirección y en las Delegaciones Territoriales.

16. artikulua.– Farmazia Zuzendaritza.

Artículo 16.– La Dirección de Farmacia.

1.– Farmazia Zuzendaritzak egiteko hauek izango ditu, 6. artikuluan ezarritakoez gain:

1.– La Dirección de Farmacia, además de las previstas en el artículo 6, realizará las siguientes funciones:

a) Arreta farmazeutikoko zerbitzuen eta establezimenduen, eta albaitaritzako sendagaiak banatzeko eta emateko zerbitzuen eta establezimenduen antolaketarekin zerikusia duten administrazio-jarduketak gauzatzea.

a) El desarrollo de las actuaciones administrativas relacionadas con la ordenación de los establecimientos y servicios de atención farmacéutica y de los establecimientos y servicios de distribución y dispensación de medicamentos veterinarios.

b) Farmazia-produktuei buruzko Estatuko legeria betearaztearekin zerikusia duten administrazio-jarduketak gauzatzea.

b) El desarrollo de las actuaciones administrativas relacionadas con la ejecución de la legislación del Estado sobre productos farmacéuticos.

c) Politika farmazeutikoaren gidalerroak definitu eta ezartzea Euskadiko osasun-sistemaren eremuan.

c) La definición e implantación de las directrices de política farmacéutica en el ámbito del sistema sanitario de Euskadi.

d) Zuzendaritzaren jardun-arloei dagozkien gaietan baimen administratibo-sanitarioak ebaztea, hargatik eragotzi gabe lurralde-ordezkaritzei dagozkien eskudantziak.

d) La resolución de las autorizaciones administrativo-sanitarias en las materias que afectan a las áreas de actuación de la Dirección, sin perjuicio de las atribuciones que correspondan a las Delegaciones Territoriales.

e) Medikamentuen Informazioko Euskal Zentroa (Cevime) zuzentzea.

e) La dirección del Centro Vasco de Información de Medicamentos (Cevime).

f) Prestazio farmazeutikoak –mediku-errezetak zein ospitaleko farmazia-gastuak– direla-eta egindako gastuaren segimendua burutzea.

f) El seguimiento del gasto en la prestación farmacéutica, tanto a nivel de receta médica como a nivel hospitalario.

g) Sendagaien ezagutza kudeatzeko jarduerak eta ekimenak integratu eta sustatzea, Sendagaien Informazio eta Ebaluazio Batzordeen Sarearen funtzionamendua koordinatuz, zeinaren egitekoa baita sendagaien ebaluazio-txostenak eta sendagaiak modu egokian erabiltzeko gomendio espezifikoak egitea, ebidentziaren, eraginkortasunaren eta efizientziaren irizpideei jarraituz.

g) La integración y potenciación de las actividades e iniciativas de gestión del conocimiento sobre los medicamentos, a través de la coordinación del funcionamiento de la Red de Comités de Información y Evaluación de Medicamentos, cuyas tareas son la elaboración de informes de evaluación y de recomendaciones específicas para la utilización adecuada de los medicamentos, basada en criterios de evidencia, efectividad y eficiencia.

h) Praktika klinikoan sendagaiek eragindako osasun-emaitzak ebaluatzeko gidalerroak lantzea, eraginkortasuna zein efizientzia aintzat hartuta.

h) La elaboración de directrices para la evaluación de resultados en salud generados por los medicamentos en la práctica clínica, tanto desde el punto de vista de la efectividad como de la eficiencia.

i) Sendagaien posizionatze terapeutikoari buruzko txostenak egitea, sendagai edo indikazio berriak modu selektiboan funts publikoekin finantzatzeko eta, hala badagokio, Sendagaien Prezioen Ministerio arteko Batzordeak prezioak ezartzeko oinarri bezala.

i) La elaboración de informes de posicionamiento terapéutico de medicamentos como base para la financiación selectiva con cargo a fondos públicos de nuevos medicamentos o nuevas indicaciones y, en su caso, fijación de precios por la Comisión Interministerial de Precios de los Medicamentos.

j) Sendagaiei buruzko hezkuntza sanitarioko programak –jendeari, oro har, zuzendutakoak – lantzea.

j) La elaboración de programas de educación sanitaria sobre medicamentos dirigidos al público en general.

k) Zaintza farmakologikoarekin eta produktu sanitarioen zainketarekin zerikusia duten jarduerak zuzendu eta koordinatzea.

k) La dirección y coordinación de las actuaciones relacionadas con la farmacovigilancia y la vigilancia de productos sanitarios.

l) Sendagaien, produktu sanitarioen eta dietoterapikoen zentzuzko erabilera sustatzea.

l) La promoción del uso racional de los medicamentos, productos sanitarios y dietoterápicos.

m) Prestazio farmazeutiko eta dietoterapikoaren kalitate- eta efizientzia-adierazleak landu eta ebaluatzea, hornitzaile sanitarioekin izango diren harremanetarako, batez ere Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoarekin izango diren harremanetarako –programa-kontratuaren bidez–.

m) La elaboración y evaluación de los indicadores de calidad y eficiencia de la prestación farmacéutica y dietoterápica para su incorporación a las relaciones con los provisores sanitarios, fundamentalmente con el ente público Osakidetza-Servicio vasco de salud, a través del contrato-programa.

n) Prestazio eta laguntza farmazeutikoaren arloan, farmazia-bulegoekin hitzarmenak eta akordioak egitea eta horiek kudeatzea.

n) El desarrollo y gestión de conciertos y acuerdos con las oficinas de farmacia en materia de prestación y asistencia farmacéutica.

ñ) Sendagaiak, dietoterapikoak eta efektu eta osagarriak preskribatzeko eta banatzeko informazio-sistemak garatu eta kudeatzea, bereziki errezeta elektronikoa, baita preskripzioen oniritziaren aplikazioa ere, finantzaketa-irizpideak landuta.

ñ) El desarrollo y gestión de los sistemas de información referentes a la prescripción y dispensación de medicamentos, dietoterápicos y efectos y accesorios, en especial de la receta electrónica y de la aplicación de visado de prescripciones elaborando los criterios de financiación.

o) Farmakoekonomiaren arloko jarduerak zuzendu eta koordinatzea.

o) La dirección y coordinación de actuaciones en materia de farmacoeconomía.

p) Osasun Saila ordezkatzea honako erakunde hauetan: Posizionatze Terapeutikoa gainerako autonomia-erkidegoekin Koordinatzeko Taldean; Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentzian; Osasun, Gizarte Gai eta Berdintasun Ministerioan, eta Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziaren Ikuskapen Batzorde Teknikoan.

p) La representación del Departamento de Salud en el Grupo Coordinador de Posicionamiento Terapéutico con el resto de comunidades autónomas, la Agencia española de medicamentos y productos sanitarios y el Ministerio de Sanidad, Asuntos Sociales e Igualdad, así como en el Comité Técnico de Inspección de la Agencia española de medicamentos y productos sanitarios.

q) Jardunbide egokien arau hauek betetzen diren ikuskatzea: laborategiko jardunbide egokiak, giza erabilerarako sendagaiak banatzekoak, saiakuntza klinikoetakoak, farmakozaintzakoak eta sendagaiak zuzenki fabrikatzekoak.

q) La Inspección de cumplimiento de las normas de buenas prácticas de laboratorio (BPL), de distribución de medicamentos de uso humano (BPD), clínicas en ensayos clínicos (BPC), de farmacovigilancia (BPFV) y de correcta fabricación de medicamentos (NCF).

r) Antolamendu farmazeutikoaren arloan, establezimenduak ixteko edo horien funtzionamendua eteteko neurri ablatorioak hartzeari buruzko proposamenak formulatzea, zehapenak ez badira, Euskal Autonomi Elkarteko Ordenazio Farmazeutikorako ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 44. artikuluan xedatzen denaren arabera.

r) La formulación de propuestas sobre adopción de las medidas ablatorias de cierre de establecimientos o suspensión de su funcionamiento siempre que no tengan carácter de sanción, en materia de ordenación farmacéutica, de conformidad con lo previsto en el artículo 44 de la Ley 11/1994, de 17 de junio, de Ordenación Farmacéutica del País Vasco.

s) Ikuskatzeko eta zehatzeko ahalmena erabiltzea bere eskumeneko eremuan, eta arin edo astun gisa tipifikatuta dauden zehapenak ezartzea, aplika daitekeen legediaren arabera.

s) El ejercicio de la potestad inspectora y sancionadora en el ámbito de su competencia con la imposición de sanciones tipificadas como leves y graves, de acuerdo con la legislación aplicable.

2.– Aurreko apartatuan adierazitako gaietan, Osasun Saileko lurralde-ordezkaritzak Farmazia Zuzendaritzaren mende egongo dira funtzionalki.

2.– En las materias referidas en el apartado anterior, las Delegaciones Territoriales del Departamento de Salud tendrán una dependencia funcional de la Dirección de Farmacia.

VII. KAPITULUA
CAPÍTULO VII
ORGANO PERIFERIKOAK
ÓRGANOS PERIFÉRICOS

17. artikulua.– Osasun Sailaren lurralde-ordezkaritzak.

Artículo 17.– Las Delegaciones Territoriales del Departamento de Salud.

1.– Lurralde-ordezkaritzak Osasun Sailaren organo periferikoak dira, eta horien jardun-eremua autonomia-erkidegoko osasun-barruti bakoitzari dagokio.

1.– Las Delegaciones Territoriales son los órganos periféricos del Departamento de Salud cuyo ámbito de actuación corresponderá a cada una de las Áreas de Salud de la Comunidad Autónoma.

2.– Lurralde-ordezkaritza bakoitzak buru edo ordezkari bat izango du, zeina Osasun Sailak lurralde historikoan izango duen ordezkari gorena izango baita.

2.– Al frente de cada Delegación Territorial habrá un Delegado o Delegada que ostentará la máxima representación del Departamento de Salud en el Territorio Histórico.

Osasun Sailburuordetzaren mende egongo da hierarkikoki, eta, funtzionalki, berriz, Osasun Saileko zuzendarien mende egongo da, betiere gaiaren arabera.

Dependerá jerárquicamente de la Viceconsejería de Salud y funcionalmente, por razón de la materia, de los distintos Directores y Directoras del Departamento de Salud.

Lurralde-ordezkariak kontratazio-organo espezifiko gisa jardungo du, eta, zerbitzu-zorroko zerbitzu sanitarioen prestazioa kontratatzeari dagokionez, kontratazio-organo gisa dagozkion egitekoak gauzatuko ditu zerbitzu horiek berari dagokion osasun-barrutira zuzendutakoak badira, sailak ezartzen dituen gidalerro eta irizpideekin bat etorriz.

La persona titular de la Delegación Territorial actuará como órgano específico de contratación, y ejercerá las funciones que le correspondan, en relación con la contratación de la prestación de servicios sanitarios de la cartera de servicios, cuando los mismos se dirijan a su respectiva Área de Salud, de conformidad con las directrices y criterios que se establezcan en el departamento.

Halaber, lurralde-ordezkariari dagokio bere lurralde-eremuan Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zerbitzu sanitarioko erakundeekin programa-kontratuak izenpetzea.

Así mismo, a la persona titular de la Delegación Territorial le corresponde la suscripción de los contratos programas con las organizaciones de servicios sanitarios de Osakidetza-Servicio vasco de salud de su ámbito territorial.

Lurralde-ordezkaritzetako titularrek eskumena izango dute euren eremuan egin beharreko funtzionamendu-gastuak baimendu eta kontratatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari buruzko irailaren 30eko 211/1997 Dekretuak arautzen dituen funts aurreratuen indarreko araubidearen baitan eta araubide hura garatzeko arautegiaren eremuan, hargatik eragotzi gabe Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetzako eta Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzako titularrei ematen zaizkien ahalmenak.

Sin perjuicio de las facultades que se otorgan a las personas titulares de la Viceconsejería de Administración y Financiación Sanitarias y de la Dirección de Régimen Jurídico, Económico y Servicios Generales, quienes ostenten la titularidad de las Delegaciones Territoriales serán competentes, en el marco del régimen de fondos anticipados vigente, regulado en el Decreto 211/1997, de 30 de septiembre, de la Tesorería General del País Vasco y su normativa de desarrollo, para la autorización y contratación de los gastos de funcionamiento necesarios que en su ámbito procedan.

3.– Artikulu honetan xedatzen diren egitekoak burutzeko, lurralde-ordezkaritzak honako jardun-arlo hauetan egituratzen dira:

3.– Para el ejercicio de las funciones previstas en este artículo, las Delegaciones Territoriales se estructuran en las siguientes áreas de actuación:

a) Zerbitzu Orokorren Arloa.

a) Área de Servicios Generales.

b) Antolamendu eta Kontratazio Sanitarioaren Arloa.

b) Área de Ordenación y Contratación Sanitarias.

c) Osasun Publikoaren eta Adikzioen Arloa.

c) Área de Salud Pública y Adicciones.

4.– Zerbitzu Orokorren Arloari honako egiteko hauek dagozkio:

4.– En el Área de Servicios Generales de ejercerán las siguientes funciones:

a) Ordezkaritzako langileak administratu eta zuzentzea, organo eskudunek ezarritako arauen arabera, eta Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzarekin koordinatuta.

a) La administración y dirección de todo el personal de la Delegación, de acuerdo con las normas establecidas por los órganos competentes y en coordinación con la Dirección de Régimen Jurídico, Económico y Servicios Generales.

b) Ordezkaritzaren jarduerak programatu, bultzatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea, jasotako jarraibideen arabera.

b) La programación, impulso, dirección, coordinación y control de las actividades de la Delegación, de acuerdo con las instrucciones recibidas.

c) Ordezkaritzaren aurrekontua administratu eta kudeatzea, organo eskudunek ezarritako arauei jarraikiz.

c) La administración y gestión del presupuesto de la Delegación conforme a las normas establecidas por los órganos competentes.

d) Ordezkaritzari dagozkion gaietan aholkuak ematea eta txosten juridikoak eta irizpenak prestatzea, Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzarekin koordinatuta.

d) El asesoramiento y elaboración de informes jurídicos y dictámenes en materias propia de la Delegación, en coordinación con la Dirección de Régimen Jurídico, Económico y Servicios Generales.

e) Ordezkaritzaren sistema informatikoak administratzea eta kudeatzea.

e) La administración y gestión de los sistemas informáticos de la Delegación.

f) Erregistro orokorra, dagokion lurralde-ordezkaritzari atxikitako erregistro laguntzaileak eta herritarrentzako arreta-zerbitzuak antolatu, zuzendu eta kudeatzea.

f) La organización, dirección y gestión del Registro General, de los Registros Auxiliares adscritos a la respectiva Delegación Territorial y de los servicios de atención a la ciudadanía.

g) Arau-hauste sanitarioak direla-eta aurretiazko jarduerak burutzea eta zehapen-espedienteen hasiera proposatzea, eta zehaztea nortzuk arduratuko diren horien instrukzioaz, eta, behar izanez gero, idazkaritzaz. Behin organo eskudunek espedienteei hasiera ematen dietenean, beraiei dagokie espedienteok instruitu eta izapidetzea harik eta ebazpen-proposamena egiten den arte, eta, behar izanez gero, behar diren neurri prebentibo edo kautelazkoak proposatuko dituzte, establezimenduak ixtea eta horien jarduera etetea barne.

g) La realización de actuaciones previas, la propuesta de incoación de expedientes sancionadores por infracciones sanitarias y la determinación de las o los responsables de su instrucción y, en su caso, de secretariado. Una vez incoados los expedientes por el órgano competente, les corresponderá la instrucción y tramitación de los mismos hasta la propuesta de resolución, proponiendo, en su caso, las medidas de carácter preventivo o cautelar, incluidas las de cierre o suspensión de establecimientos, que resulten pertinentes.

5.– Antolamendu eta Kontratazio Sanitarioaren Arloak honako egiteko hauek izango ditu:

5.– En el área de Ordenación y Contratación Sanitarias se ejercerán las siguientes funciones:

a) Asistentzia-planak lantzea osasun-barrutiaren eremuan, organo eskudunak zerbitzu sanitarioak kontratatzeko onarturiko ildo estrategikoak eta irizpide orokorrak oinarritzat hartuta.

a) La elaboración de planes asistenciales en el ámbito del Área de Salud basándose en las líneas estratégicas y criterios generales sanitarios aprobados por el órgano competente para contratación de servicios sanitarios.

b) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoko zerbitzu sanitarioetako erakundeekin egiten diren programa-kontratuak izapidetu, horien gaineko intzidentziak ebatzi, segimendua egin eta ebaluatzea, sailean ezartzen diren gidalerro eta irizpideei jarraikiz.

b) La tramitación, resolución de incidencias, seguimiento y evaluación de los Contratos-programa con las organizaciones de servicios sanitarios del ente público Osakidetza-Servicio vasco de salud, siguiendo para ello las directrices y criterios que se establezcan en el departamento.

c) Lankidetza-akordioak ezartzea arreta soziosanitariorako zerbitzu sozialetan erantzukizuna daukaten osasun-barrutiko erakunde eta instituzioekin, eta akordio horien ondoriozko lan operatiboak gauzatzea, baita horiek ebaluatzea ere.

c) El establecimiento de acuerdos de colaboración con organismos e instituciones del Área de Salud con responsabilidad en servicios sociales para la atención sociosanitaria, ejecutar las tareas operativas que se deriven de los mismos, así como su evaluación.

d) Lurralde-ordezkaritzek ebatzi beharreko osasun-zerbitzuak kontratatzeko espedienteak izapidetu, jarraitu eta ebaluatzea, eta maila goragoko espedienteen segimendua eta ebaluazioa egitea, kontratazio-organoak ezarritako moduan.

d) La tramitación, seguimiento y evaluación de los expedientes de contratación de servicios sanitarios cuya resolución corresponda a la Delegación Territorial, así como el seguimiento y la evaluación de aquellos otros de ámbito superior en los términos que establezca el órgano de contratación.

e) Osasun-zerbitzuen estalduraz, erabileraz eta erabiltzaileen sarreraz behar diren azterketak egitea, dagokion osasun-barrutian; jendea zenbateraino dagoen gustura jakiteko informazioa biltzea eta osasun-zerbitzu publikoetan nahiz itunduetan jaso diren kexa eta erreklamazioen berri izatea.

e) La realización de los estudios que se requieran sobre cobertura, uso y acceso a los servicios sanitarios por las personas usuarias en el Área de Salud respectiva, así como recabar e integrar la información correspondiente sobre los niveles de satisfacción y las quejas y reclamaciones tramitadas en los servicios sanitarios públicos y concertados.

f) Aseguramendu sanitario publikoaren erregimenean dauden altak eta bajak izapidetu eta ebaztea, 114/2012 Dekretuan xedatutakoaren arabera (114/2012 Dekretua, ekainaren 26koa, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Osasun Sistema Nazionalaren osasun-prestazioak emateko araubideari buruzkoa).

f) Tramitación y resolución de las altas y bajas en el régimen de aseguramiento público sanitario conforme a lo dispuesto en el Decreto 114/2012, de 26 de junio, sobre régimen de las prestaciones sanitarias del Sistema Nacional de Salud en el ámbito de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

g) Aldi baterako ezintasuneko prozesuen ikuskapen, kontrol eta segimendu sanitarioa egitea.

g) La inspección, control y seguimiento sanitario de los procesos de incapacidad temporal.

h) Errezetei oniritzia emateko eskabideak ebaztea, baldin eta oniritzia eskatzen duten errezetak badira.

h) La resolución de las solicitudes de visado de recetas que lo precisen.

i) Aurretiazko baimen-espedienteak izapidetu eta ebaztea.

i) La tramitación y resolución de los expedientes de autorización previa.

j) Asistentzia sanitarioaren eta ortoprotesien gastuak itzultzeko eskabideak izapidetzea, eta 25.000 eurora arteko eskabideak ebaztea. Halaber, bide judizialera jo aurreko erreklamazioak ebaztea dagokio, atal honetan aurreikusitako ebazpenei dagokienez.

j) La tramitación de las solicitudes de reintegro de gastos por asistencia sanitaria y ortoprótesis y la resolución de aquellos en los que la solicitud comprenda un importe de hasta 25.000 euros. Así mismo, le corresponde la resolución de las reclamaciones previas a la vía judicial referidas a las resoluciones previstas en este apartado.

k) Administrazio-prozedura hauek kudeatu eta ebaztea: Euskadiko osasun-sistemaren kontura larriak ez diren eta programatuta dauden prozedura kirurgikoak egiteko gehieneko epeen araudia aplikatzearen ondoriozkoak, eta 230/2012 Dekretuaren ondoriozkoak (230/2012 Dekretua, kardiologiako eta onkologiako kontsultetarako eta proba osagarri ez-urgenteetarako sarbidea izateko epe gehienekoak ezartzen dizkiona Euskadiko Osasun Sistemari).

k) La gestión y resolución de los procedimientos administrativos que se deriven de la aplicación de la normativa de plazos máximos de acceso a procedimientos quirúrgicos programados y no urgentes a cargo del sistema sanitario de Euskadi, así como los derivados del Decreto 230/2012, por el que se establecen los plazos máximos de acceso a las consultas de cardiología y oncología y pruebas complementarias no urgentes.

l) Zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitarioen ikuskapena, kontrola, segimendua eta ebaluazioa egitea.

l) La inspección, control, seguimiento y evaluación de centros, servicios y establecimientos sanitarios.

m) Baimen administratibo-sanitarioko prozedurak ebaztea honako hauentzat: barneratze gabeko asistentziaren hornitzaile gisa sailkaturiko zentro sanitarioentzat (dekretu honetan espresuki beste organo batzuei esleitu zaizkienak salbu), erakunde ez-sanitarioren batean integratuta dauden zerbitzu sanitarioentzat, eta optika, ortopedia eta audioprotesietako establezimendu sanitarioentzat.

m) La resolución de los procedimientos de autorización administrativa a centros sanitarios clasificados como proveedores de asistencia sin internamiento excepto los atribuidos expresamente a otros órganos en este Decreto, a los servicios sanitarios integrados en una organización no sanitaria y a los establecimientos sanitarios de ópticas, ortopedias y de audioprótesis.

n) Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzari atxikitakoen artean sartzen ez diren establezimendu zein zentro sanitarioak eta zentro polibalenteak baimentzea eta ixtea.

n) La autorización y cierre de establecimientos, centros, sanitarios y centros polivalentes que no estén recogidas entre los atribuidos a la Dirección de Planificación, Ordenación y Evaluación Sanitarias.

ñ) Farmaziako programak eta jarduerak burutu eta ebaluatzea, eta arreta farmazeutikoko zerbitzu eta establezimenduak ikuskatzea, Farmazia Zuzendaritzarekin koordinatuta.

ñ) La ejecución y evaluación de programas y actividades de farmacia, así como la inspección de los servicios y establecimientos de atención farmacéutica, en coordinación con la Dirección de Farmacia.

o) Prestazio ortoprotesikoari eta farmazeutikoari dagozkien espedienteak izapidetu eta ebaztea.

o) Tramitación y resolución de los expedientes referidos a la prestación ortoprotésica y farmacéutica.

p) Euskadiko osasun-sisteman bigarren iritzi medikoa izateko eskubidea erregulatzen duen araudiaren aplikaziotik eratorritako administrazio-prozedurak kudeatu eta ebaztea.

p) La gestión y resolución de los procedimientos administrativos que se deriven de la aplicación de la normativa que regula el derecho a la segunda opinión médica en el sistema sanitario de Euskadi.

q) Eta, oro har, jardun-arlo horretan agintzen zaizkion gainerako egitekoak.

q) Y, en general, cuantas otras funciones le sean encomendadas en esta área de actuación.

6.– Lurralde-ordezkaritza bakoitzak Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariorde bat izango du, zeina Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren mende egongo baita funtzionalki, eta lurralde-ordezkaritzaren egituran sartuko baita, honako egiteko hauek gauzatzeko:

6.– En cada Delegación Territorial existirá un Subdirector o Subdirectora de Salud Pública y Adicciones que, con dependencia funcional de la Dirección de Salud Pública y Adicciones se integra en la estructura de la Delegación Territorial para el ejercicio de las siguientes funciones:

a) Osasun Publikoaren eta Adikzioen gaineko programak eta jarduerak gauzatzea. Horretarako, beharrezkoak diren jarduera materialak gauzatuko ditu, ikuskapen eta kontrol sanitarioari dagokionez.

a) La ejecución de programas y actividades de Salud Pública y Adicciones, desarrollando las actividades materiales necesarias en cuanto a inspección y control sanitario.

b) Osasun Planerako helburu-proposamenak formulatzea, baita hori gauzatzeko estrategiak eta segimendurako adierazleak ere, eta ebaluazio-txostenak lantzea Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzari aurkezteko.

b) La formulación de propuestas de objetivos para el Plan de Salud, las estrategias para su ejecución, indicadores de seguimiento y la elaboración de informes de evaluación para su elevación a la Dirección de Salud Pública y Adicciones.

c) Osasun Publikoko Eskualdeak koordinatzea.

c) La coordinación de las Comarcas de Salud Pública.

d) Elikagaien Erregistro Orokor Sanitarioan inskribatu beharrik ez daukaten elikadura-establezimendu, -jarduera eta -industrien baimen administratibo-sanitarioak ebaztea.

d) La resolución de las autorizaciones administrativo-sanitarias de funcionamiento de actividades, industrias y establecimientos alimentarios que no deben inscribirse en el Registro General Sanitario de Alimentos.

e) Osasun Publikoaren eta Adikzioen gaineko espedienteen berri ematea, eskabideak jasotzea eta izapidetzea.

e) La información, recepción de solicitudes y tramitación de expedientes relativos a Salud Pública y Adicciones.

f) Eta, oro har, Osasun Publikoaren eta Adikzioen arloan agintzen zaizkion gainerako egitekoak.

f) Y, en general, cuantas otras funciones le sean encomendadas en materia de Salud Pública y Adicciones.

XEDAPEN GEHIGARRIA.– Ordezkapenen araubidea.
DISPOSICIÓN ADICIONAL.– Régimen de suplencias.

Dekretu honek aipatzen dituen organoetako titularrak ez badaude edo gaixorik badaude, edo haien karguak hutsik badaude, edo abstenitzeko edo errefusatzeko adierazpena egin bada, ordezkapenak honako arau hauei jarraituz ebatziko dira:

En los casos de vacante, ausencia o enfermedad de las personas titulares de los órganos a que se refiere este Decreto, así como en los casos en que haya sido declarada su abstención o recusación, las suplencias se resolverán conforme a las siguientes reglas:

a) Osasun Sailburuordetzako eta Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetzako titularrak ordezkatzea organo horren mendeko zuzendaritzetako titularrei dagokie, dekretu honen 2.1 artikuluan agertzen diren hurrenkeran.

a) La suplencia de las personas titulares de la Viceconsejería de Salud y de la Viceconsejería de Administración y Financiación Sanitarias corresponderá a las personas titulares de las direcciones dependientes de tal órgano, según el orden con el que aparezcan en el artículo 2.1 de este Decreto.

b) Hurrenkeran justu aurretik dagoen zuzendariak ordezkatuko ditu zuzendariak, eta hurrenkeran lehenengo dagoen zuzendaria, berriz, sailburuordetza horretako titularrak ordezkatuko du.

b) La suplencia de las personas titulares de las direcciones corresponderá a la persona titular de la dirección que aparece en el orden inmediatamente anterior, correspondiendo la suplencia del primero en el orden de aparición a la persona titular de la Viceconsejería.

c) Sailburuaren Kabineteko Zuzendaritza Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzak ordezkatuko du.

c) La suplencia de la Dirección del Gabinete del Consejero o Consejera corresponderá a la Dirección de Régimen Jurídico, Económico y Servicios Generales.

d) Lurralde-ordezkariak dagokien osasun-barrutiko Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariordeek ordezkatuko dituzte.

d) La suplencia de las personas titulares de las Delegaciones Territoriales corresponderá a los subdirectores o subdirectoras de Salud Pública y Adicciones de la correspondiente Área de salud.

XEDAPEN IRAGANKORRA.– Izapidetzen ari diren espedienteak.
DISPOSICIÓN TRANSITORIA.– Expedientes en tramitación.

Arloa dela-eta eskumena duten organoek ebatziko dituzte dekretu hau indarrean jartzen denean izapidetzen ari diren espedienteak.

Los expedientes que a la entrada en vigor del presente Decreto se encuentren en tramitación se resolverán por los órganos que resulten competentes por razón de la materia.

LEHENENGO XEDAPEN INDARGABETZAILEA.– Saileko zenbait aholku-organo sortzeko arauak indargabetzea.
DISPOSICIÓN DEROGATORIA PRIMERA.– Derogación de las normas de creación de diversos órganos asesores del departamento.

Osasun Sailari atxikitako aholku-organo hauexek sortzeko arau hauek indargabetzen dira:

Se derogan las siguientes normas de creación de los órganos asesores adscritos al Departamento de Salud que se señalan:

– 122/90 Dekretua, maiatzaren 2koa, horiei atxikita dauden pertsonentzakoak diren eta Opiazeo bidezko Tratamenduetarako Aholku Batzordea sortzen duena.

– El Decreto 122/1990, de 2 de mayo, por el que se constituye la Comisión Asesora en Tratamientos con Opiáceos a personas dependientes de los mismos.

– 139/2007 Dekretua, irailaren 11koa, Euskadiko Bioetika Batzordeari buruzkoa.

– El Decreto 139/2007, de 11 de septiembre, del Comité de Bioética de Euskadi.

– 285/1989 Dekretua, abenduaren 29koa, Hortz-ahoko Osasunaren Euskal Autonomia Erkidegoko Kontseilu Aholkuemailea (HOEKA) sortzen duena.

– El Decreto 285/1989, de 29 diciembre, por el que se crea el Consejo Asesor de Salud Bucodental de Euskadi (CASBE).

– Osasunketa eta Gizartesegurantza-SaiIaren eta Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailaren eta Herrizaingo-Sailaren uztailaren 11ko 173/1983 Dekretua, Presazko Osasunketa-Garraioen Sarea aztertu eta arrazoibideratzeko Batzordea sortzekoa.

– Decreto 173/1983, de 11 de julio, de los departamentos de Sanidad y Seguridad Social, Política Territorial y Transportes e Interior, por la que se crea la Comisión para el estudio y racionalización de la Red de Transportes Sanitarios de Urgencia.

BIGARREN XEDAPEN INDARGABETZAILEA
DISPOSICIÓN DEROGATORIA SEGUNDA

Indargabetu egiten da apirilaren 11ko 80/2017 Dekretua, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.

Se deroga el Decreto 80/2017, de 11 de abril, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Salud.

AZKEN XEDAPENA
DISPOSICIÓN FINAL

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko martxoaren 23an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 23 de marzo de 2021.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Osasuneko sailburua,

La Consejera de Salud,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.


Azterketa dokumentala


Análisis documental