Sede electrónica

Boletin Oficial del País Vasco

47. zk., 2021eko martxoaren 5a, ostirala

N.º 47, viernes 5 de marzo de 2021


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

HEZKUNTZA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
1303
1303

71/2021 DEKRETUA, otsailaren 23koa, Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.

DECRETO 71/2021, de 23 de febrero, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Educación.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren bitartez, batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailen egitura berrantolatu da, eta, bestetik, Administrazioko sailen artean eskumenak berriro esleitu dira; eta hori guztiori legegintzaldi honetan gobernu-programa osatzen duten konpromisoak betetzeko orduan ahalik eta eraginkortasun handiena lortzeko xedez egin da.

El Decreto 18/2020, de 6 de septiembre, del Lehendakari, de creación, supresión y modificación de los Departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de determinación de funciones y áreas de actuación de los mismos, ha modificado la estructura departamental de la Administración de la Comunidad Autónoma y ha llevado a cabo una nueva asignación competencial entre los Departamentos de la misma, todo ello con el propósito de conseguir la máxima eficacia en el cumplimiento de los compromisos que integran el Programa de Gobierno para la presente legislatura.

Aipatutako 18/2020 Dekretuaren 10.1 artikuluak honako egiteko eta jardun-arlo hauek esleitzen dizkio Hezkuntza Sailari:

El artículo 10.1 del citado Decreto 18/2020 asigna al Departamento de Educación las siguientes funciones y áreas de actuación:

a) Irakaskuntzaren alorrean Autonomia Estatutuan ezartzen diren ahalmenak, araubide orokorrekoak zein araubide berezikoak, etapa eta maila desberdinak barnean direla, bai eta goi-mailako hezkuntza eta bizitza osoan kualifikazioak eskuratu edo areagotzeko ikaskuntza-jarduerak ere.

a) Las facultades que se derivan del Estatuto de Autonomía en relación a las enseñanzas tanto de régimen general como especial con inclusión de sus diversas etapas y niveles, y la educación superior, así como a aquellas actividades de aprendizaje que conlleven adquisición o incremento de las cualificaciones a lo largo de toda la vida.

b) Lanbide-heziketaren arloa zuzendu, antolatu eta planifikatzeko egitekoak, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 28ko 4/2018 Legearen 19.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, eta, betiere, enplegurako lanbide-heziketaren arloan eta nekazaritza-, nautika- eta arrantza-esparruko lanbide-heziketa ez arautuaren arloan eskumena duten sail edo erakundeekin lankidetzan.

b) El ejercicio de las funciones de dirección, ordenación y planificación en el ámbito de la formación profesional, de acuerdo con lo previsto en el artículo 19.1 de la Ley 4/2018, de 28 de junio de Formación Profesional del País Vasco, con la colaboración de los Departamentos y organismos competentes en materia de formación profesional para el empleo y formación profesional no reglada en materia agraria y naútico-pesquera.

c) Zientzia-politika; ikerketa teorikoa eta aplikatua bultzatu eta koordinatzea.

c) Política científica; impulso y coordinación de la investigación teórica y aplicada.

d) Sailari atxikita dauden edo haren mendeko diren sektore publikoko entitateak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.

d) Dirigir, de acuerdo con las leyes y los reglamentos, las entidades del sector público adscritas o dependientes del Departamento.

e) Legeek eta erregelamenduek ematen dizkioten gainerako ahalmenak.

e) Las demás facultades que le atribuyan las leyes y los reglamentos.

Egiteko horiek betetzeko, saila lau sailburuordetzatan egituratuko da. Halaber, Hezkuntza Sailari sektore publikoko zenbait entitate atxikitzen zaizkio, horiek lanabes funtsezkoak baitira lehenago aipatutako egitekoen eta jardun-arloen eremuan sailak bultzatu beharreko politikak garatzeko.

Para el ejercicio de tales funciones, el Departamento se ha estructurado en cuatro Viceconsejerías. Asimismo, quedan adscritas al Departamento de Educación determinadas entidades del sector público que constituyen una herramienta fundamental para el desarrollo de las políticas que le corresponde impulsar en el ámbito de funciones y áreas de actuación anteriormente señaladas.

Ondorioz, Hezkuntzako sailburuaren proposamenez, lehendakariak onartuta, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko otsailaren 23an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

En su virtud, a propuesta del Consejero o Consejera de Educación, previa aprobación del Lehendakari, y deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el 23 de febrero de 2021.

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:
I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
ANTOLAMENDU OROKORRA
ORGANIZACIÓN GENERAL

1. artikulua.– Egitekoak eta eskumenak.

Artículo 1.– Funciones y competencias.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 10. artikuluan zehaztutako egitekoak eta jardun-arloak dagozkio Hezkuntza Sailari; eta egiteko eta jardun-arlo horiek sailburuaren zuzendaritzapean gauzatuko ditu.

Al Departamento de Educación le corresponden las funciones y áreas de actuación que se determinan en el artículo 10 del Decreto 18/2020, de 6 de septiembre, del Lehendakari, de creación, supresión y modificación de los Departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de determinación de funciones y áreas de actuación de los mismos, ejerciendo las mismas bajo la dirección del Consejero o Consejera.

2. artikulua.– Egitura orokorra.

Artículo 2.– Estructura general.

Hezkuntza Sailak, bere eskumenak baliatzeko, honako organo hauek izango ditu:

Para el ejercicio de sus competencias, el Departamento de Educación se estructura en los siguientes órganos:

A) Organo zentralak:

A) Órganos centrales:

1.– Hezkuntzako sailburua.

1.– Consejero o Consejera de Educación.

1.1.– Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritza.

1.1.– Dirección de Gabinete y Comunicación.

2.– Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza.

2.– Viceconsejería de Administración y Servicios.

2.1.– Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritza.

2.1.– Dirección de Gestión Económica.

2.2.– Langileak Kudeatzeko Zuzendaritza.

2.2.– Dirección de Gestión de Personal.

2.3.– Azpiegitura, Baliabide eta Teknologia Zuzendaritza.

2.3.– Dirección de Infraestructuras, Recursos y Tecnologías.

2.4.– Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza.

2.4.– Dirección de Régimen Jurídico y Servicios.

3.– Hezkuntza Sailburuordetza.

3.– Viceconsejería de Educación.

3.1.– Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritza.

3.1.– Dirección de Aprendizaje e Innovación Educativa.

3.2.– Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritza.

3.2.– Dirección de Centros y Planificación.

3.3.– Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako Zuzendaritza.

3.3.– Dirección para la Diversidad e Inclusión Educativa.

4.– Lanbide Heziketako Sailburuordetza.

4.– Viceconsejería de Formación Profesional.

4.1.– Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza.

4.1.– Dirección de Planificación y Organización.

4.2.– Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritza.

4.2.– Dirección de Tecnología y Aprendizajes Avanzados.

5.– Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza.

5.– Viceconsejería de Universidades e Investigación.

5.1.– Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritza.

5.1.– Dirección de Política y Coordinación Universitaria.

5.2.– Ikerketa Zuzendaritza.

5.2.– Dirección de Investigación.

B) Organo periferikoak:

B) Órganos periféricos:

Lurralde historiko bakoitzean Hezkuntza Sailak dauzkan lurralde-ordezkaritzak.

Delegaciones Territoriales del Departamento de Educación en cada uno de los Territorios Históricos.

C) Sektore publikoko entitateak:

C) Entidades del sector público:

Sektore publikoko honako entitate hauek geratzen dira atxikita Hezkuntza Sailari:

Quedan adscritas al Departamento de Educación las entidades del sector público que se relacionan a continuación:

1.– Administrazio instituzionala:

1.– Administración institucional:

1.1.– Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentzia, zuzenbide pribatuko ente publikoa.

1.1.– Ente público de derecho privado Unibasq - Agencia de Calidad del Sistema Universitario Vasco.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko beste entitate batzuk:

2.– Otras entidades del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi:

2.1.– Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia-Musikene, fundazio pribatua.

2.1.– Fundación Privada para el Centro Superior de Música del País Vasco-Musikene.

2.2.– Haurreskolak Partzuergoa.

2.2.– Consorcio Haurreskolak.

D) Kide anitzeko organoak eta beste organismo batzuk:

D) Órganos colegiados y otros organismos:

Honako organo hauek ere atxikita daude Hezkuntza Sailari, aurreikusita dagoenaren arabera:

Están, asimismo, adscritos al Departamento de Educación, en los términos previstos:

1.– Euskadiko Eskola Kontseilua.

1.– Consejo Escolar de Euskadi.

2.– Euskadiko Unibertsitate Kontseilua.

2.– Consejo Vasco de Universidades.

3.– Euskadiko Unibertsitateko Ikasleen Aholku Batzordea.

3.– Consejo Asesor de Estudiantes Universitarios de Euskadi.

4.– Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseilua.

4.– Consejo de Coordinación de la Enseñanza Pública Universitaria.

5.– Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordea.

5.– Consejo Asesor de Enseñanzas Musicales.

6.– Lanbide Heziketako Euskal Kontseilua.

6.– Consejo Vasco de la Formación Profesional.

7.–- Ikerketarako Euskal Kontseilua.

7.– Consejo Vasco de Investigación.

8.– Lanbide Heziketaren Ezagutzaren Euskal Institutua (EEI).

8.– Instituto Vasco del Conocimiento de la Formación Profesional (IVAC).

9.– Unibertsitateaz kanpoko Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI).

9.– Instituto Vasco de Evaluación e Investigación Educativa no universitaria (ISEI-IVEI).

10.– Lanbide Heziketako Sormen Aplikatuko Euskal Institutua (IDEATK).

10.– Instituto Vasco de Creatividad Aplicada a la Formación Profesional (IDEATK).

11.– Lanbide Heziketari Aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntzako Euskal Autonomia Erkidegoko Zentroa (TKNIKA).

11.– Centro de Investigación e Innovación aplicada en la Formación Profesional (TKNIKA).

12.– Lanbide Heziketako Koordinazio Organo Gorena.

12.– Organo Superior de Coordinación de la Formación Profesional.

13.– Berritzegune Nagusia eta Zonako Berritzeguneak.

13.– Berritzegune Central y los Berritzegunes Zonales.

3. artikulua.– Zuzendaritza Kontseilua.

Artículo 3.– Consejo de Dirección.

Zuzendaritza Kontseilu bat izango da, Hezkuntzako sailburua presidente duela, titularrari lagunduko diona sailaren politika ikuskatzen eta jarraitzen, bai eta esleitzen zaizkion eginkizun eta jardueren plangintza orokorra egiten ere. Ez da administrazio-organotzat hartuko.

Presidido por el Consejero o Consejera de Educación, existirá un Consejo de Dirección que asistirá a su titular en la planificación general de sus actividades y asuntos que le sean encomendados, y en la supervisión y seguimiento de la política del Departamento. No tendrá la consideración de órgano administrativo.

Sailburuaren zuzendaritzapean, honako hauek osatuko dute Zuzendaritza Kontseilua: sailburuordeek eta Kabinete eta Komunikazioko zuzendariak, zeinak Kontseiluko idazkari jardungo duen. Horietaz gain, sailburuak izendatutako beste pertsona batzuek ere parte hartu ahalko dute Zuzendaritza Kontseiluan.

Bajo la superior dirección del Consejero o Consejera, el Consejo de Dirección estará integrado por los Viceconsejeros y Viceconsejeras, y por el Director o Directora del Gabinete y Comunicación, quien ejercerá la secretaría del Consejo. Asimismo, podrán participar en el Consejo de Dirección otras personas que determine el Consejero o Consejera.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
SAILBURUA ETA KABINETE ETA KOMUNIKAZIO ZUZENDARITZA
EL CONSEJERO O CONSEJERA Y LA DIRECCIÓN DEL GABINETE Y COMUNICACIÓN

4. artikulua.– Sailburua.

Artículo 4.– Consejero o Consejera.

Hezkuntzako sailburuari dagokio Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. eta 28. artikuluek ezarritako eskumenak baliatzea, bai eta sailaren berezko egitekoen eta jardun-arloen eremuan indarreko legeriak esleitzen dizkionak ere, lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuarekin bat etorriz, non ez dauden beste organo bati esleituta.

Corresponde al Consejero o Consejera de Educación el ejercicio de las competencias establecidas en los artículos 26 y 28 de la Ley 7/1981, de 30 de junio, sobre Ley de Gobierno, y cuantas otras le atribuya la legislación vigente en el ámbito de las funciones y áreas de actuación que corresponden al Departamento, de conformidad con el Decreto 18/2020, de 6 de septiembre, del Lehendakari, y no estén adscritas a ningún otro órgano.

Sailaren organo gorena denez, saileko organo eta jarduera guztiak zuzendu, koordinatu eta kontrolatuko ditu, eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan sailaren jardun-arloan esleituta dauden dirulaguntza izendunak emango ditu.

Como órgano superior del Departamento, ejercerá la dirección, coordinación y control de todos los órganos y actividades del mismo, y concederá subvenciones asignadas nominativamente en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco en el área de actuación del Departamento.

Horretaz gain, sailburua arduratuko da, deialdi publikoa egin ondoren, izendapen askeko lanpostuak betetzeaz, bai eta behin-behineko langileak izendatzeaz ere.

Corresponde, asimismo, al Consejero o Consejera del Departamento la provisión de los puestos de libre designación, previa convocatoria pública de los mismos, así como la designación del personal eventual.

Sailburuari dagokio, halaber, sailaren berezko arloetan hitzarmenetarako eta akordioetarako baimena ematea eta horiek sinatzea, baldin eta horretarako Gobernu Kontseiluaren aldez aurretiko baimena behar ez bada, eta, betiere, hitzarmen eta akordio horiek beste organo batzuei berariaz esleitzen ez bazaizkie. Bai eta honako hauek ere: ondare-erantzukizuneko espedienteak ebaztea, administrazio-xedapen eta -egintza deusezak ofizioz berrikustea eta administrazio-egintza deusezgarriak kaltegarri deklaratzea.

Asimismo, y salvo que expresamente estén atribuidas a otros órganos, corresponde al Consejero o Consejera tanto la autorización de los convenios y acuerdos en materias propias del Departamento que no necesiten autorización previa del Consejo de Gobierno, como la suscripción de los mismos. La resolución de los expedientes de responsabilidad patrimonial, la revisión de oficio de disposiciones y actos administrativos nulos y la declaración de lesividad de los actos administrativos anulables.

Unibertsitateaz kanpoko Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeak (ISEI), Hezkuntzako sailburuaren mende dela, otsailaren 6ko 14/2001 Dekretuan ezarritako egitekoak garatuko ditu, bai eta agintzen zaizkion beste batzuk ere.

Dependiendo del Consejero o Consejera, el Instituto Vasco de Evaluación e Investigación Educativa no universitaria (ISEI-IVEI) desarrollará las funciones establecidas en el Decreto 14/2001, de 6 de febrero, y aquellas otras que se le encomienden.

5. artikulua.– Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritza.

Artículo 5.– Dirección de Gabinete y Comunicación.

Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzari, organikoki sailburuaren mende dela, dekretu honek oro har esleitzen dizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio:

Bajo la dependencia orgánica del Consejero o Consejera, a la Dirección de Gabinete y Comunicación le corresponde, además de las funciones que con carácter general le atribuye el presente Decreto, el ejercicio de las siguientes funciones:

a) Sailburuaren lan-programa planifikatzea eta haren segimendua egitea, eta sailaren arlo desberdinekin hura koordinatzea.

a) Planificación y seguimiento del programa de trabajo del Consejero o Consejera y su coordinación con las diferentes áreas del Departamento.

b) Bere eskumeneko arloetan, bera izango da sailaren eta gainerako sailen arteko harremanetarako organoa. Bera izango da, halaber, gai material horren inguruan eratutako sailen arteko koordinazio-organoekiko harremanetarako organoa.

b) Ser el órgano de relación del Departamento, en las áreas de su competencia, con el resto de los Departamentos; así como con los órganos de coordinación interdepartamental constituidos en relación a dicho ámbito material.

c) Sailaren kanpo-jardueren eta ekitaldi publikoen protokoloa eta antolaketa koordinatzea, bai eta sailak sustatutako kongresu, mintegi, jardunaldi eta hitzaldiena ere.

c) Coordinación del protocolo y organización de los actos públicos y las actividades externas del Departamento, así como de los Congresos, Seminarios, Jornadas, y Conferencias promovidos por aquel.

d) Solaskide izatea sailak Legebiltzarrarekin, Arartekoarekin eta EAEko eta Estatuko gainerako erakunde eta instituzioekin izaten dituen harremanetan, koordinaturik eta hargatik eragotzi gabe Eusko Jaurlaritzako beste organo eta sail batzuen eskumenak.

d) Interlocución del Departamento con el Parlamento Vasco, el Ararteko y demás Organismos e Instituciones de la Comunidad Autónoma del País Vasco y del Estado, en coordinación y sin perjuicio de las competencias que ostentan otros órganos y Departamentos del Gobierno Vasco.

e) Sailaren eskumeneko gaiak koordinatzeko neurriak gauzatzea, Eusko Jaurlaritzak Europar Batasuneko araudia eta politikak lantzeko eta aplikatzeko izan beharreko esku-hartzea garatu ahal izateko. Horren haritik, saileko organoen eta Erkidegoko erakundeen arteko gaiak eta harremanak bideratuko ditu, Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren eskumeneko organoaren bitartez.

e) La ejecución de las medidas de coordinación, en materias cuya competencia corresponda al Departamento, para desarrollar la intervención del Gobierno Vasco en la elaboración y aplicación de la normativa y de las políticas de la Unión Europea, canalizando la tramitación de los asuntos y relaciones de los órganos del Departamento con las instituciones comunitarias a través del órgano competente de Lehendakaritza-Presidencia de Gobierno.

f) Sailaren eta beste administrazio publiko batzuen arteko harremanak koordinatzea eta bideratzea, Jaurlaritzaren Lehendakaritzako organo eskudunaren bidez.

f) Coordinación y atención, a través del órgano competente de Lehendakaritza-Presidencia del Gobierno, de las actuaciones que al Departamento correspondan en relación con otras Administraciones Públicas.

g) Sailaren komunikazio-politika koordinatzea eta, ildo horretan, gizarte-komunikabideekiko harremanak garatzea eta zaintzea, sailaren jardueren, erabakien eta politiken hedapena eta zabalkundea errazteko.

g) Coordinar la política de comunicación del Departamento y, en este sentido, desarrollar y atender las relaciones con los medios de comunicación social para facilitar la difusión y divulgación de las actividades, decisiones y políticas vinculadas al Departamento.

h) Sailaren jardun-arloei buruzko informazioa herritarrei emateko lanak koordinatzea, eta sailaren jardun-arloen inguruko kexak eta iradokizunak jasotzea.

h) Coordinación de las funciones de información general a la ciudadanía y la recepción de quejas y sugerencias en relación con las áreas de actuación departamentales.

i) Dokumentazio-zerbitzuak eta dokumentu-baseak kudeatzea, eta sailak egin beharreko argitalpenen gaineko jarraipena eta koordinazioa egitea, hargatik eragotzi gabe Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusiaren gainean eskumena duen sailak dauzkan eskumenak.

i) La gestión de los servicios de documentación y bases documentales, así como el seguimiento y coordinación de las publicaciones del Departamento, sin perjuicio de las competencias atribuidas al Departamento competente del Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco.

j) Honako hauen koordinazioa eta jarraipena egitea: informazioaren argitaratze aktiboa; informazio publikoa eskuratzeko eskubidearekin lotutako eskaerei erantzutea; eta sailaren datu publikoak zabaltzea, gardentasun-politikarekin bat etorriz.

j) Coordinar y hacer el seguimiento de la publicación activa de información, de la respuesta a las solicitudes de derecho de acceso a la información pública y de la apertura de datos públicos del Departamento en coherencia con la política de transparencia.

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
SAILEKO SAILBURUORDETZAK ETA ZUZENDARITZAK
VICECONSEJERÍAS Y DIRECCIONES DEL DEPARTAMENTO

6. artikulua.– Sailburuordetzak.

Artículo 6.– Viceconsejerías.

Sailburuordetza bakoitzaren arduraduna sailburuorde bat izango da, hierarkian sailburuaren menpeko zuzena izango dena. Sailburuordetzan garatutako jarduerei eta sailburuordetzaren mendeko zuzendaritzei eta gainerako administrazio-organo eta -unitateei dagokienez, egiteko hauek dagozkie Hezkuntza Saileko sailburuordeei:

Al frente de cada una de las Viceconsejerías habrá un Viceconsejero o Viceconsejera bajo la dependencia directa y jerárquica del consejero o consejera del departamento. Corresponde a los Viceconsejeros y Viceconsejeras del Departamento de Educación, respecto de las actuaciones desarrolladas en la Viceconsejería, así como de las direcciones y demás órganos y unidades administrativas dependientes de la misma:

a) Gauzatu beharreko politikak prestatu eta sailburuari proposatzea.

a) Elaborar y proponer al Consejero o Consejera políticas de actuación.

b) Sailburuari laguntza emango diote, eman zaizkien egitekoen eremuan.

b) Prestar asistencia al Consejero o Consejera en el ámbito de las funciones que tengan encomendadas.

c) Sailburuordetzaren jarduerak programatzea, eragin soziala aztertzea, eta behar diren aldaketak edo garapenak zehaztea zuzendaritzen helburuetan.

c) Llevar a cabo la programación de las actividades de la Viceconsejería, analizar el impacto social y determinar las modificaciones o desarrollo precisos en los objetivos de las distintas direcciones.

d) Sailburuordetzako administrazio-unitateen funtzionamendurako jarraibide eta zirkularrak ematea.

d) Dictar instrucciones y circulares para el funcionamiento de las unidades administrativas de la Viceconsejería.

e) Xedapen-proiektuak proposatzea, ezarritako jardun-politikarekin bat etorriz.

e) Efectuar la propuesta de proyectos de disposiciones, de conformidad con la política de actuación establecida.

f) Helburuen eta jardun-planen kudeaketa ikuskatzea.

f) Supervisar la gestión de los planes de actuación y objetivos.

g) Bere eskumeneko arloetan, sailaren eta gainerako sailen arteko harremanetarako organoa izatea, eta, halaber, eremu material horri lotuta eratutako sailen arteko koordinazio-organoekiko harremanetarako organoa izatea, betiere egiteko hori beste organo batzuei esleituta ez badago.

g) Ser el órgano de relación del Departamento, en las áreas de su competencia, con el resto de los Departamentos; así como con los órganos de coordinación interdepartamental constituidos con relación a dicho ámbito material, salvo que dicha función esté atribuida a otros órganos.

h) Bere gain hartzea sailburuordetzako hizkuntza normalizazioaren ardura, eta bere eskumeneko eremuetan euskararen erabilera sustatzea, zerbitzu- eta lan-hizkuntza izan dadin, bat etorriz Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoarekin.

h) Asumir la responsabilidad de la normalización lingüística de la Viceconsejería e impulsar el uso del euskera como lengua de servicio y lengua de trabajo en los ámbitos de su competencia, de conformidad con la Agenda Estratégica del Euskera aprobada por Consejo de Gobierno.

i) Bere sailburuordetzan eta bere eskumen-eremuetan emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko erantzukizuna bere gain hartzea, Gobernu Kontseiluak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean ezarritakoarekin bat etorriz.

i) Asumir la responsabilidad de la promoción de la igualdad de mujeres y hombres en su Viceconsejería y en los ámbitos de su competencia, de conformidad con lo establecido en el Plan para la igualdad de mujeres y hombres de la Comunidad Autónoma de Euskadi aprobado por el Consejo de Gobierno.

j) Errekurtsoak ebaztea indarreko legerian aurreikusten diren kasuetan.

j) La resolución de los recursos en los supuestos previstos en la normativa vigente.

k) Mendeko organoen jarduera ikuskatu eta zaintzea.

k) Inspección y vigilancia de la actuación de los órganos dependientes.

l) Eskumenak mendeko organoei eskuordetzan ematea, organo horien arteko gatazkak ebaztea, eta goragokoak eskumenak bereganatzea, indarreko arauetan xedatutakoarekin bat etorriz.

l) Delegación del ejercicio de competencias en los órganos dependientes, así como la resolución de conflictos entre los mismos y la avocación, de conformidad con lo dispuesto en la normativa vigente.

7. artikulua.– Zuzendaritzak.

Artículo 7.– Direcciones.

Zuzendari bat izango da saileko zuzendaritza bakoitzeko burua, zeina zuzenean eta hierarkian dagokion sailburuordearen mende izango baita, salbu eta sailburuaren Kabinete Zuzendaritzaren kasuan. Egiteko hauek izango dituzte Hezkuntza Saileko zuzendariek:

Al frente de cada una de las direcciones del Departamento habrá un Director o Directora que, salvo lo previsto para la Dirección de Gabinete del Consejero o Consejera, dependerá directa y jerárquicamente del Viceconsejero o Viceconsejera correspondiente. Corresponde a los Directores y Directoras del Departamento de Educación:

a) Zuzendaritzako barne-zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea.

a) Organizar los servicios internos y sistemas de trabajo de la dirección.

b) Garatzen diren jardunak bultzatu, gidatu, koordinatu eta kontrolatzea.

b) Impulsar, dirigir, coordinar y controlar las actividades que se desarrollen.

c) Zeinek bere eskumen-eremuko planak edo jardun-programak proposatzea organo arduraduneei.

c) Proponer a los órganos de los que dependan los planes o programas de actuación en las materias atribuidas a su competencia.

d) Laguntzen eta dirulaguntzen deialdiak proposatzea, zehaztea eta kudeatzea, zeinek bere eskumen-eremuan.

d) Proponer, definir y gestionar las convocatorias de ayudas y subvenciones en las áreas atribuidas a su competencia.

e) Gastua kontratatzea, baimentzea eta onartzea, eta bere jardun-eremuko kontratu txikiak behar bezala gauzatzen direla kontrolatzea, dekretu honetan kontratu horietaz egiten den aipamenaz gain, bereziki Bigarren Xedapen Gehigarrian.

e) La contratación, autorización y la aprobación del gasto y el control en la correcta ejecución de los contratos menores de su área de actuación, sin perjuicio de las menciones a estos contratos en este Decreto, especialmente la Disposición Adicional Segunda.

f) Indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea berari dagokion alorrean, eta horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea, zuzendaritza bakoitzeko zerbitzuburuekin batera euskararen kudeaketa integratua eginez. Hori guztia Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean.

f) Definir en su ámbito los objetivos del Plan de Normalización Lingüística en vigor, así como desarrollar y evaluar las iniciativas para alcanzar dichos objetivos llevando a cabo una gestión integrada del euskera en colaboración con las jefaturas de servicio de cada dirección; todo ello bajo la coordinación de la Dirección de Régimen Jurídico y Servicios en colaboración con la Viceconsejería de Política Lingüística.

g) Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, egiteko komunak, oro har, Jaurlaritzako zuzendariei atxikitzen zaizkienak.

g) Cualesquiera otras funciones que les atribuya el ordenamiento jurídico vigente o tengan el carácter de comunes por venir atribuidas con carácter general a los Directores y Directoras del Gobierno.

8. artikulua.– Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza.

Artículo 8.– Viceconsejería de Administración y Servicios.

1.– Saileko sailburuordetzen zeregin orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzari:

1.– Además de las funciones genéricas correspondientes a las Viceconsejerías del Departamento, la Viceconsejería de Administración y Servicios tiene atribuidas las siguientes funciones y áreas de actuación:

a) Saileko administrazio-unitateen barne-araubidearekikoak koordinatzea.

a) Coordinar cuanto concierne al régimen interno de las unidades administrativas del Departamento.

b) Saileko aurrekontuen aurreproiektuaren prestaketa koordinatzea, eta aurrekontuak ebaluatu eta aztertzeko prozedurak antolatzea.

b) La coordinación en la elaboración del anteproyecto de presupuestos del Departamento, y la articulación de procedimientos de evaluación y análisis presupuestario.

c) Eragin ekonomikoa duten egintza eta xedapenak ikuskatzea, eta sailari baimena ematea 1.000.000 eurotik gorako zenbatekodun espedienteetako gastua egiteko, betiere Gobernu Kontseiluaren eskumenak errespetaturik. Halaber, Gobernu Kontseiluaren eta eskuordeko batzordeen baimena behar duten gastu-espedienteak eta beste edozein espediente ekonomiko koordinatzea.

c) Supervisar las disposiciones y actos que tengan repercusión económica, autorizando el gasto del Departamento en los expedientes de cuantía superior a 1.000.000 de euros, sin perjuicio de las competencias del Consejo de Gobierno, así como la coordinación de los expedientes de gasto y cualquier otro de carácter económico que requieran autorización del Consejo de Gobierno y de las Comisiones Delegadas.

d) Sailburuordea da sailaren kontratazio-organoa eta gastua onartzeko organoa, baldin eta lizitazioaren oinarrizko aurrekontua edo, halakorik ezean, balio zenbatetsia 1.000.000 eurotik gorakoa bada.

d) El Viceconsejero o Viceconsejera es el órgano de contratación y de aprobación del gasto del Departamento siempre que el presupuesto base de licitación o, de no existir este el valor estimado, sea superior a 1.000.000 de euros.

e) Euskadiko Ondareari buruzko Legeak sailari esleitzen dizkion eskumenak, non eta ez dauden beste organoren bati esleituta.

e) Las competencias que la Ley del Patrimonio de Euskadi atribuye al Departamento, salvo que se encuentren atribuidas a otro órgano.

f) Hezkuntza-sistemako baliabide materialak eta kudeaketa ekonomikoa eta administratiboa koordinatzea, eta, hartarako, aipatu baliabideak plangintza orokorrari egokitzen zaizkion ala ez gainbegiratu eta egiaztatzea.

f) La coordinación de la gestión económico-administrativa y de los recursos materiales del sistema educativo, verificando y supervisando la adecuación de los citados recursos a la planificación general.

g) Sailaren politika koordinatzea unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatuak finantzatzearen eta haiekin itunak egitearen arloetan; betiere, Hezkuntza Sailburuordetzak eta Lanbide Heziketako Sailburuordetzak, bakoitzak bere eskumeneko arloan, zehaztutako planifikazioarekin bat etorriz.

g) La coordinación de la política del Departamento en materia de concertación y financiación de centros docentes privados de enseñanza no universitaria, de acuerdo con la planificación definida por la Viceconsejería de Educación y la Viceconsejería de Formación Profesional en sus respectivos ámbitos de competencia.

h) Unibertsitateaz kanpoko hezkuntza sistemako langileen arloko jardunak ikuskatu eta koordinatzea; betiere, bat etorriz Hezkuntza Sailburuordetzak eta Lanbide Heziketako Sailburuordetzak, bakoitzak bere eskumeneko arloan, zehaztutako plangintzarekin.

h) La coordinación y supervisión de las actuaciones referidas al personal del sistema educativo público no universitario, de acuerdo con la planificación definida por la Viceconsejería de Educación y la Viceconsejería de Formación Profesional en sus respectivos ámbitos de competencia.

i) Beka eta laguntzen politika sustatu eta bultzatzea, honako eremu hauetan:

i) El impulso y promoción de la política becas y ayudas en los siguientes ámbitos:

– Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza-mailetarako bekak, izaera orokorrekoak.

– Becas de carácter general en los niveles de enseñanza no universitarios.

– Irakaskuntzarako instalazio eta eraikinetako obrak.

– Obras en edificios e instalaciones docentes.

– Aurreko g) letran aipatu finantzaketa-akordioen ondoriozko beste laguntza batzuk.

– Otras ayudas derivadas de los acuerdos de financiación a que se refiere la letra g) anterior.

j) Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako ikastetxeetan jantoki- eta garraio-politika sustatu eta bultzatzea.

j) El impulso y promoción de la política de transporte y comedor en los centros docentes públicos de enseñanza no universitarios.

k) Sailak Datuak Babesteko Euskal Bulegoarekin dituen harremanez eta sailaren eta bulego horren arteko koordinazioaz arduratzea.

k) Las relaciones y coordinación del Departamento con la Agencia Vasca de Protección de Datos.

I) Hezkuntza-sistema informazio-gizartearen beharrizan eta eskakizun berriei egokitzeko behar diren sistema informatikoak sustatu eta bultzatzea; hartarako, diseinuaren eta planifikazioaren arloan beharrezko eskumenak baliatuko ditu.

l) El impulso y promoción de los sistemas informáticos necesarios para la adaptación del sistema educativo a las nuevas necesidades y exigencias de la sociedad de la información, ejerciendo las competencias en planificación y diseño que sean necesarias.

m) Sailaren barne-kudeaketarako behar diren baliabide informatikoak zuzendu, koordinatu eta bultzatzea, Internet eta Intranet zerbitzuak barnean direla.

m) Dirigir, coordinar e impulsar los recursos informáticos necesarios en la gestión interna del Departamento, incluyendo los servicios de Internet e Intranet.

2.– Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzaren mende daude zuzendaritza hauek: Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritza, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritza, Azpiegitura, Baliabide eta Teknologia Zuzendaritza eta Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza.

2.– Dependen de la Viceconsejería de Administración y Servicios las direcciones de Gestión Económica, de Gestión de Personal, de Infraestructuras, Recursos y Tecnologías y de Régimen Jurídico y Servicios.

9. artikulua.– Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritza.

Artículo 9.– Dirección de Gestión Económica.

1.– Saileko zuzendaritzen egiteko orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritzari:

1.– Además de las funciones genéricas correspondientes a las direcciones del Departamento, la Dirección de Gestión Económica tiene atribuidas las siguientes funciones y áreas de actuación:

a) Sailaren aurrekontuei buruzko aurreproiektua koordinatu eta lantzea, eta haren jarraipena egitea; organismo autonomoen, zuzenbide pribatuko ente publikoen eta sailari atxikitako sektore publikoko gainerako entitateen aurrekontu-proiektuak koordinatu eta sailarenarekin bateratzea; aurrekontuan egin beharreko aldaketak izapidetzea, eta saileko gastu-programak ebaluatzea.

a) Coordinar y elaborar el Anteproyecto de Presupuestos del Departamento y ejercer el segumiento del mismo, la coordinación de los proyectos de presupuestos de los Organismos Autónomos, entes públicos de derecho privado y demás entidades del sector público adscrito al Departamento y su consolidación con el del Departamento, la tramitación de las modificaciones presupuestarias pertinentes y la evaluación de los programas de gasto departamentales.

b) Sailaren kudeaketa ekonomikoa egitea, behar den informazio-, etengabeko ebaluaketa- eta jarraipen-sistemak ezarri eta mantenduz.

b) La gestión economica del Departamento, estableciendo y manteniendo los correspondientes sistemas de información, evaluación continuada y seguimiento.

c) Unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen eta hezkuntza-sistemako gainerako unitateen kostuen azterketa, sistemaren finantzaketa-ereduak ezartzeko.

c) El estudio de los costes de los centros docentes de enseñanza no universitaria y de las demás unidades del sistema educativo, en aras del establecimiento de modelos de financiación del mismo.

d) Saileko organo guztiei aholkularitza ematea, finantzaketari eta aurrekontuen kudeaketari dagozkion gaietan.

d) El asesoramiento a todos los órganos del Departamento en materias de financiación y gestión presupuestaria.

e) Unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan, garraioaren eta jantokien gaineko azterketak, proposamenak eta kudeaketa egitea.

e) El estudio, la propuesta y la gestión de los comedores y del transporte en los centros docentes públicos de enseñanza no universitaria.

f) Unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatuen finantzaketaren eta horiekiko itunen arloko era guztietako espedienteak aztertu, proposatu eta kudeatzea, hargatik eragotzi gabe sistemaren planifikaziora egokitzea.

f) El estudio, la propuesta y la gestión de todo tipo de expedientes en materia de concertación y acuerdos de financiación de centros docentes privados de enseñanza no universitaria, sin perjuicio de su adecuación a la planificación del sistema.

g) Ondoren zehaztutako eremuetan, bekak eta laguntzak aztertu, proposatu eta kudeatzea:

g) El estudio, la propuesta y la gestión de las becas y ayudas en los siguientes ámbitos:

– Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza-mailetarako bekak, izaera orokorrekoak.

– Becas de carácter general en los niveles de enseñanza no universitarios.

– Aurreko f) letran aipatu finantzaketa-akordioen ondoriozko beste laguntza batzuk.

– Otras ayudas derivadas de los acuerdos de financiación a que se refiere la letra f) anterior.

h) Unibertsitateaz kanpoko itunpeko ikastetxe pribatuetako irakasleei egin beharreko ordainketa eskuordetua kudeatzea.

h) La gestión del pago delegado al profesorado de los centros concertados de enseñanza no universitaria.

i) Unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen kudeaketa ekonomiko-administratiboaren eredua ezarri, ikuskatu eta gaurkotzeko txostenak eta proposamenak egitea, ikastetxe horien kudeaketa-autonomiaren printzipioa betetzeko xedez.

i) Informar y proponer en orden al establecimiento, supervisión y actualización del modelo de gestión económico-administrativa de los centros docentes de enseñanza no universitaria, en cumplimiento del principio de autonomía de gestión de los mismos.

j) Zuzendariari egiteko hauek dagozkio: 1.000.000 eurotik beherako espedienteetan sailaren gastua baimentzea, eta Gobernu Kontseiluaren eta eskuordeko batzordeen baimena behar duten gastu-espedienteak eta beste edozein espediente ekonomiko prestatzea.

j) Corresponde al Director o Directora autorizar el gasto del Departamento en expedientes que no sobrepasen la cuantía de 1.000.000 de euros, la preparación de los expedientes de gasto y cualquier otro de carácter económico que requieran de autorización de Consejo de Gobierno y de las comisiones delegadas.

k) Herri Kontuen Euskal Epaitegiarekiko harremanak koordinatzea.

k) Coordinar las relaciones con el Tribunal Vasco de Cuentas Públicas.

2.– Aurreko apartatuan adierazitako gaietan, Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzak Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritzaren mende egongo dira funtzionalki.

2.– En las materias referidas en el apartado anterior, las Delegaciones Territoriales del Departamento de Educación tendrán una dependencia funcional de la Dirección de Gestión Económica.

10. artikulua.– Langileak Kudeatzeko Zuzendaritza.

Artículo 10.– Dirección de Gestión de Personal.

1.– Sailaren zuzendaritzei dagozkien egiteko orokorrez gain, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzak honako egiteko eta jardun-arlo hauek ditu esleiturik: artikulu honetako 2. apartatuan zerrendatutakoak, zeinak, –kontrakorik esan ezean–, jarraian zehaztutako langileen arlokoak baitira, zehazki: unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei, irakaskuntza eta ikerketa laguntzeko zerbitzuei, Hezkuntzako Ikuskatzailetzari eta Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzei atxikitako langileen arlokoak:

1.– Además de las funciones genéricas correspondientes a las direcciones del Departamento, la Dirección de Gestión de Personal tiene atribuidas las funciones y áreas de actuación que se relacionan en el apartado 2 de este artículo, referidas, salvo dicción expresa en sentido distinto, al siguiente personal adscrito a los centros docentes de enseñanza no universitaria, a los servicios de apoyo a la investigación y docencia, y a la Inspección Educativa, así como a las Delegaciones Territoriales del Departamento de Educación:

a) Irakasleak.

a) Personal docente.

b) Hezitzaileak.

b) Personal educativo.

c) Saileko lan-kontratudun beste langile batzuk, sailaren hitzarmen kolektiboari lotuak direnak.

c) Otro personal laboral del Departamento sujeto a convenio colectivo propio del Departamento.

d) Administrazio Orokorreko langileak, ikastetxeei atxikiak direnak.

d) Personal de Administración General adscrito a centros educativos.

2.– Aipatutako langile horiei dagokienez, zuzendaritzari honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio:

2.– En relación con el mencionado personal, corresponde a la dirección las siguientes funciones y áreas de actuación:

a) Aurreko apartatuko a), b) eta c) letretan aipatutako langileei dagokienez, lan-kontratudun langile finko edo karrerako funtzionario kondizioa lortzeko hautaketa-proben oinarriak, programak eta edukiak prestatzea, betiere bat etorriz Hezkuntza Sailburuordetzak eta Lanbide Heziketako Sailburuordetzak, –bakoitzak bere eskumeneko arloan– zehaztutakoarekin; eta, halaber, proba horietarako epaimahai kalifikatzaileak izendatzea, eta hautaketa-prozesua antolatu eta kudeatzea.

a) Respecto del personal al que se refieren las letras a), b) y c) del apartado anterior, la elaboración de las bases, programas y contenido de las pruebas selectivas para el acceso a la condición de personal funcionario de carrera o laboral fijo, de acuerdo con la Viceconsejería de Educación y la Viceconsejería de Formación Profesional en sus respectivos ámbitos de competencia, y la designación de los tribunales calificadores de las mismas, y la organización y gestión del proceso selectivo.

b) Karrerako irakasle funtzionarioen lekualdatze-lehiaketetako oinarriak prestatzea, baremazio-batzordeak izendatzea eta lehiaketen garapena kudeatzea.

b) La elaboración de las bases de los concursos de traslados del personal funcionario de carrera docente, el nombramiento de las comisiones baremadoras y la gestión de su desarrollo.

c) Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzarekin eta Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzarekin bat etorrita, Ikerketako eta Irakaskuntzari Laguntzeko Zerbitzuetako plazak betetzeko merezimendu-lehiaketen oinarriak prestatzea, eta lehiaketak kudeatzea.

c) La elaboración de las bases, de acuerdo con las Direcciones de Centros y Planificación y de Planificación y Organización y la gestión de los concursos de méritos para proveer las plazas de los servicios de investigación y apoyo a la docencia.

d) Aurreko apartatuko a), b) eta c) letretan zehaztutako langileen nominak kudeatu eta kontrolatzea, hargatik eragotzi gabe beste organo batzuen eskudantziak.

d) La gestión y el control de la nómina del personal contemplado en las letras a), b) y c) del apartado anterior, sin perjuicio de las atribuciones de otros órganos.

e) 1. paragrafoko a), b) eta c) letretan zehaztutako langileen gastuak aurreikustea, eta gastu horien jarraipena egitea.

e) La previsión y el seguimiento de los gastos del personal contemplado en los apartados a), b) y c) del párrafo 1 anterior.

f) Aurreko apartatuko a), b) eta c) letretan zehaztutako langileei dagokienez, sindikatuekiko harremanak eta hitzarmen kolektiborako negoziazioa zuzentzea.

f) Respecto del personal al que se refieren las letras a), b) y c) del apartado anterior, la dirección de la negociación colectiva propia y las relaciones con los sindicatos.

g) Lan-absentismoa kontrolatzea eta hari buruzko azterlanak prestatzea.

g) El control del absentismo laboral y la elaboración de los estudios correspondientes.

h) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarentzat lanean diharduten Langileen Erregistroko Irakasleen Atala kudeatzea eta mantentzea (atal hori otsailaren 19ko 2/1993 Legeko 7. artikuluan aurreikusita dago).

h) La gestión y mantenimiento de la Sección de Personal Docente del Registro de Personal al Servicio de la Administración, prevista en el artículo 7 de la Ley 2/1993, de 19 de febrero.

i) Unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen administrazio-egoeren deklarazioa egitea, eta haiek jardunera itzultzeko baimena ematea, zeregin hori beste organo bati ez badagokio.

i) La declaración de las situaciones administrativas y la concesión del reingreso al servicio activo del personal funcionario docente no universitario, cuando no corresponda hacerlo a otro órgano.

j) Bateragarritasun-espedienteak ebaztea eta nahitaezko erretiroen eta ezintasun fisikoagatiko erretiroen deklarazioa.

j) La resolución de los expedientes de compatibilidad y la declaración de las jubilaciones forzosas y por incapacidad física.

k) Zerbitzu-eginkizunak ematea. Kolektiboei dagozkien lizentziak eta baimenak ematea, onartutako akordio arautzaileek eta hitzarmen kolektiboek diotenari jarraituz, betiere.

k) La concesión de las comisiones de servicio. Así mismo, la concesión de cuantas licencias y permisos pudieran corresponder a cada uno de los colectivos en función de los Acuerdos Reguladores y Convenios Colectivos aprobados.

I) Langileak ahalik eta egokien kudeatzeko irizpide eta jarraibideak ematea.

l) La emisión de directrices e instrucciones oportunas para la más adecuada gestión del personal.

m) 1. apartatuko c) eta d) letretako kolektiboen lanpostu-zerrenden proposamena egitea.

m) La propuesta de las relaciones de los puestos de trabajo de los colectivos de los apartados c) y d) del apartado 1 anterior.

n) Laneko arriskuen arloan aplikatu beharreko neurriak proposatzea, eta Laneko Arriskuak Prebenitzeko Zerbitzua zuzendu eta kudeatzea.

n) Proponer las medidas a aplicar en materia de riesgos laborales, así como dirigir y gestionar el Servicio de Prevención de Riesgos Laborales.

o) Irakasle, garbitzaile eta sukaldeko langileen gizarte- eta prestakuntza-funtsaren oinarriak prestatzea eta funtsak banatzea.

o) La elaboración de las bases del fondo social y del fondo formación del personal educativo y de limpieza y cocina, y su reparto.

p) Hezkuntza Saileko irakasleen eta lan-kontratudun langileen lekualdatze-lehiaketetako oinarriak prestatzea, eta lehiaketen garapena kudeatzea.

p) La elaboración de las bases de los concursos de traslados del personal educativo y del personal laboral del Departamento de Educación, y la gestión de su desarrollo.

q) Ikasturte hasieran, irakasleen plazak esleitzeko prozesua.

q) El proceso de asignación y adjudicación de plazas del personal educativo para el comienzo de curso.

r) Hezkuntza Saileko lan-kontratudun langileak ordezkatzeko izangaien zerbitzuak birbarematzea.

r) La rebaremación de los servicios del personal candidato a sustituciones de personal laboral del Departamento de Educación.

s) Oro har, langileen buru izatea, eta administrazio eta ohiko kudeaketako egintzak burutzea.

s) En general, la jefatura de personal y los actos de administración y gestión ordinaria.

3.– Aurreko apartatuan adierazitako gaietan, Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzak Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzaren mende egongo dira funtzionalki.

3.– En las materias referidas en el apartado anterior, las Delegaciones Territoriales del Departamento de Educación tendrán una dependencia funcional de la Dirección de Gestión de Personal.

11. artikulua.– Azpiegitura, Baliabide eta Teknologia Zuzendaritza.

Artículo 11.– Dirección de Infraestructuras, Recursos y Tecnologías.

1.– Sailaren zuzendaritzei dagozkien egiteko orokorrez gain, Azpiegitura, Baliabide eta Teknologia Zuzendaritzak honako egiteko eta jardun-arlo hauek ditu esleiturik:

1.– Además de las funciones genéricas correspondientes a las direcciones del Departamento, la Dirección de Infraestructuras, Recursos y Tecnologías tiene atribuidas las siguientes funciones y áreas de actuación:

a) Hezkuntza-sistema egoki garatzeko, azpiegituretako dotazioak kudeatzea.

a) La gestión de las dotaciones en infraestructura para el adecuado desarrollo del sistema educativo.

b) Unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan eta sailaren gainontzeko bulegoetan higiezinak eraiki, handitu eta hobetzeko prozedurak izapidetzea eta ikuskatzea.

b) Instrucción y supervisión de los procedimientos en lo referente a la construcción, ampliación y mejora de los inmuebles, tanto de los centros docentes públicos de enseñanza no universitaria como en las demás dependencias del Departamento.

c) Obrak gainbegiratzea, obra-proiektuak gainbegiratzeko, ikuskapen teknikoko, kalitate-kontroleko eta ziurtagirien jarraipeneko zerbitzu espezifiko gisa jardunez, bai eta hitzartutako prestazioa behar bezala egikaritzen eta gauzatzen dela ziurtatzeko behar diren erabakiak hartu eta jarraibideak ematea ere, eragotzi gabe beste organo edo sail batzuei dagozkien eginkizunak.

c) Supervisión de las obras, actuando como servicio específico de supervisión de los proyectos de obra, inspección técnica, control de calidad y seguimiento de certificaciones, así como la adopción de las decisiones y el dictado de instrucciones necesarias con el fin de asegurar la correcta ejecución y realización de la prestación pactada, sin perjuicio de las funciones que correspondan a otros órganos o Departamentos.

d) Unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoak eta sailaren gainontzeko bulegoak ekipatzeko dotazio orokor eta bereziak kudeatzea, hargatik eragotzi gabe beste organo batzuei dagozkien egitekoak.

d) La gestión de las dotaciones para el equipamiento, tanto de carácter general como específico, de los centros docentes públicos de enseñanza no universitaria y demás dependencias del Departamento, sin perjuicio de las funciones que puedan corresponder a otros órganos.

e) Sistema eta baliabide informatikoak planifikatu, diseinatu eta ezartzearen arloan sailari dagozkion egitekoak betetzea, hezkuntza-sistema informazio-gizartearen premietara behar bezala egokitzeko xedez.

e) El ejercicio de las funciones de planificación, diseño e implantación que en materia de sistemas y recursos informáticos correspondan al Departamento para la adecuada adaptación del sistema educativo a las exigencias de la sociedad de la información.

f) Sailaren informatika arloko beharrizanak planifikatzea eta koordinatzea, hala aplikazioei nola euskarriei dagokienez.

f) Planificar y coordinar las necesidades en materia informática respecto de aplicaciones y soportes para el Departamento.

g) Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzarako eraikin eta instalazioetako obretarako laguntzak aztertu, proposatu eta kudeatzea.

g) El estudio, la propuesta y la gestión de ayudas para obras en edificios e instalaciones docentes de enseñanza no universitaria.

h) Estatistikaren arloan sailari dagozkion egitekoak baliatzea; hartarako, Hezkuntza Sailaren berariazko estatistika-organoa atxikiko zaio.

h) El ejercicio de las funciones que correspondan al Departamento en materia de estadística, adscribiéndosele el órgano estadístico específico del Departamento de Educación.

2.– Aurreko apartatuan adierazitako gaietan, Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzak Azpiegitura, Baliabide eta Teknologia Zuzendaritzaren mende egongo dira funtzionalki.

2.– En las materias referidas en el apartado anterior, las Delegaciones Territoriales del Departamento de Educación tendrán una dependencia funcional de la Dirección de Infraestructuras, Recursos y Tecnologías.

12. artikulua.– Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza.

Artículo 12.– Dirección de Régimen Jurídico y Servicios.

1.– Sailaren zuzendaritzei dagozkien egiteko orokorrez gain, Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzak honako egiteko eta jardun-arlo hauek ditu esleiturik:

1.– Además de las funciones genéricas correspondientes a las direcciones del Departamento, la Dirección de Régimen Jurídico y Servicios tiene atribuidas las funciones y áreas de actuación que a continuación se relacionan.

2.– Laguntza juridikoaren arloan, honako hauek dagozkio:

2.– En el ámbito de la asistencia jurídica le corresponde:

a) Lege-aurreproiektuak eta xedapen arau-emaile orokorrak zuzendu, bultzatu eta koordinatzea, sailari edo haren mendeko edo hari atxikitako edozein erakunderi eragiten dioten gaietan.

a) La dirección, el impulso y la coordinación de los anteproyectos de ley y disposiciones normativas de carácter general en materias que afecten al Departamento o a cualquier entidad adscrita o dependiente del mismo.

b) Xedapen orokorrei buruz eta sailak sinatu beharreko akordio eta hitzarmenei buruz txosten juridikoak egitea, bai eta, horretarako eskatzen denean, Gobernu Kontseiluak eta haren eskuordeko batzordeek aztertu beharreko gaiei buruzko txosten juridikoak ere, eta, saileko edozein organok eskatuz gero, aholkularitza ematea.

b) Informar jurídicamente las disposiciones de carácter general, los acuerdos y convenios a suscribir por el Departamento, así como, cuando fuese requerido al efecto, los asuntos que vayan a ser objeto de examen por el Consejo de Gobierno y las Comisiones Delegadas del mismo, y la prestación de asesoramiento que le fuere requerido por cualquier órgano del Departamento.

c) Sailaren jarduera administratiboaren aurka aurkezten diren administrazio-errekurtsoak izapidetzea.

c) Tramitación de los recursos administrativos que se formulen contra toda la actividad administrativa del Departamento.

d) Jurisdikzio-prozeduren jarraipena eta kontrola eta Auzibide Zuzendaritzarekiko harremana, sailak parte hartzen duen gaietan, eta horien gainean emandako ebazpenen jarraipena eta kontrola.

d) El seguimiento y el control de los procedimientos jurisdiccionales y la relación con la Dirección de lo Contencioso en los asuntos en los que intervenga el Departamento, así como las resoluciones recaídas en ellos.

e) Sailaren jardueraren gainean sortzen diren ondare-erantzukizuneko prozedurak hastea eta izapidetzea.

e) La incoación y tramitación de los expedientes de responsabilidad patrimonial que se susciten en relación con la actividad del Departamento.

f) Hezkuntzako zerbitzu publikoari atxikitako udal titulartasuneko ondasunak –jabari publiko direnak– desafektatzeari buruzko espedienteak, hargatik eragotzi gabe lurralde-ordezkaritzen eskumenak.

f) Los expedientes relativos a la desafectación de los bienes de dominio público de titularidad municipal afectos al servicio público educativo, sin perjuicio de las competencias de las Delegaciones Territoriales.

g) Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legeak sailari ematen dizkion egitekoak baliatzea.

g) El ejercicio de las funciones que la Ley de Fundaciones del País Vasco otorga al departamento.

h) Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legeak eta Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoari buruzko apirilaren 25eko 144/2017 Dekretuak sailetako aholkularitzei esleitutako gainerako eginkizunak.

h) Las demás funciones atribuidas a las asesorías departamentales por la Ley 7/2016, de 2 de junio, de Ordenación del Servicio Jurídico del Gobierno Vasco, y por el Decreto 144/2017, de 25 de abril, del Servicio Jurídico del Gobierno Vasco.

3.– Langileen arloan, dekretu honetako 10. artikuluak aipatu langileen kasuan izan ezik, honako hauek dagozkio:

3.– En materia de personal, excepción hecha del personal al que se refiere el artículo 10 del presente Decreto, le corresponde:

a) Behar diren prozedurak administratu eta kudeatzea, eta, hartarako, Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen 10. artikuluak zehazten dituen eskumenak baliatuko ditu, betiere beste organo batzuei dagozkien eskumenak eragotzi gabe.

a) Administrar y gestionar los procedimientos que procedan, ejerciendo las competencias que al respecto determina el artículo 10 de la Ley de la Función Pública Vasca, sin perjuicio de las atribuciones que correspondan a otros órganos.

b) Sailak langile-arloan dituen beharrizanak ebaluatzea, eta saileko lanpostuen zerrendak eta plantillak prestatzeko proposamenak egitea.

b) Evaluar las necesidades de personal y realizar las propuestas para elaborar las plantillas y las relaciones de puestos de trabajo en el mismo.

c) Langileentzako formazio- eta hobekuntza-planak eta -programak sustatzea, hargatik eragotzi gabe IVAP-Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearekin eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailarekin arlo horretan gauzatu beharreko lankidetza.

c) Promover los planes y programas de formación y perfeccionamiento del personal, sin perjuicio de la colaboración que, al respecto, haya de realizarse con el Instituto Vasco de Administración Pública y el Departamento Gobernanza Pública y Autogobierno.

d) Organo eskudunek langileen gainean hartutako erabaki eta ebazpenen gaineko informazio egokia ematea saileko zerbitzuei, eta betetzen direla zaintzea.

d) Mantener adecuadamente informados a los servicios del Departamento de los acuerdos y resoluciones relativas al personal, adoptados por los órganos competentes, vigilando el cumplimiento de los mismos.

4.– Kontratazioaren arloan, honako hauek dagozkio:

4.– En el ámbito de la contratación le corresponde:

a) Saileko organo guztiei aholkularitza ematea honako arlo hauetan: sektore publikoaren kontratuei buruzko legeria; kontratuak gauzatzean eta legeria horretan araututako prozeduretan hura egoki aplikatzea, hartara eragotzi gabe beste organo batzuei esleitutako eskumenak.

a) El asesoramiento a todos los órganos del Departamento en materia de legislación de contratos del sector público, la correcta aplicación de dicha legislación en cualesquiera procedimientos regulados en la misma y en la ejecución de los contratos, sin perjuicio de las competencias atribuidas a otros órganos.

b) Sektore publikoaren kontratuei buruzko legeriari lotutako prozedurak izapidetzea, ezertan eragotzi gabe Kontratazio Batzorde Nagusiaren eskumenak eta beste organo batzuei arauz esleitutako eskumenak.

b) La tramitación de los procedimientos sujetos a la legislación de contratos del sector público, sin perjuicio de las competencias de la Comisión Central de Contratación y de las competencias normativamente atribuidas a otros órganos.

c) Sailaren kontratazio-organoa zuzendaria da, betiere lizitazioko oinarrizko aurrekontua edo, halakorik ezean, balio zenbatetsia 1.000.000 eurokoa edo hortik beherakoa bada, gastu-onarpena barnean dela; kanpoan uzten dira dekretu honetan beste organo batzuei esleitutako kontratu txikiak.

c) El Director o Directora es el órgano de contratación del Departamento siempre que el presupuesto base de licitación o, en su defecto, el valor estimado, sea igual o inferior a 1.000.000 de euros, incluida la aprobación del gasto; se excluyen los contratos menores atribuidos a otros órganos en el presente Decreto.

5.– Aurrekoez gain, sailaren zeharkako kudeaketako organoa den aldetik, honako hauek dagozkio:

5.– En cuanto órgano de gestión transversal, le corresponde, además:

a) Gobernu Kontseiluan aztertu behar diren gaiak koordinatzea eta Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari helaraztea; halaber, argitaratu beharreko xedapen edo egintza administratiboak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste edozein aldizkari ofizialetan argitaratzea.

a) La coordinación y traslado de los asuntos que deben ser sometidos al Consejo de Gobierno a la Dirección de la Secretaría del Gobierno y Relaciones con el Parlamento, así como la inserción en el Boletín Oficial del País Vasco o en cualquier otro Diario Oficial de aquellas disposiciones o actos administrativos que hayan de publicarse.

b) Saileko Erregistro Nagusiko Bulegoak funtziona dezan behar diren baliabideak jartzea.

b) La provisión de los medios necesarios para el funcionamiento de la Oficina del Registro General Central del Departamento.

c) Sailaren administrazio-unitateen funtzionamendua eta egitura arrazionalizatzeko proposamenak eta txostenak egitea, bai eta kudeaketa-prozedurak diseinatu eta eguneratzea ere, hargatik eragotzi gabe Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari esleitutako eskumenak.

c) Informar y proponer en orden a la racionalización de la estructura y funcionamiento de las unidades administrativas del Departamento, así como diseñar y actualizar los procedimientos de gestión, sin perjuicio de las competencias atribuidas al Departamento de Gobernanza Pública y Autogobierno.

d) Administrazioa eraberritu eta modernizatzearen arloko organo eskudunak emaniko ekimenak eta jarraibideak garatu eta betetzea.

d) El desarrollo y ejecución de las iniciativas y directrices dictadas por el órgano competente en materia de reforma y modernización de la Administración.

e) Irakaskuntzakoa ez den eremuan, lanpostuen banaketa fisikoari, lanpostuetako ekipamenduari eta eraberritze-lanei dagokienez, saileko unitateen jardunak zuzentzea, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari gai honetan esleitutako eskumenak eragotzi gabe. Saileko bulegoen barne-erregimena zaindu eta babestea, eta sailari atxikitako ondarea eta bere ekipamenduak administratu eta kontserbatzea.

e) Dirigir, en el ámbito no docente, las actuaciones de las distintas unidades del Departamento relacionadas con la distribución física y equipamiento de puestos de trabajo y obras de reforma, sin perjuicio de las competencias asignadas en esta materia al Departamento Gobernanza Pública y Autogobierno. Atender y cuidar el régimen interior de las dependencias del Departamento y la administración y conservación del patrimonio adscrito al mismo y de sus equipamientos.

f) Herritarrei informazio orokorra emateko egitekoak koordinatzea, eta sailean herritarrei informazioa eta arreta eskaintzeko ardura duten zerbitzuek Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean herritarrei informazio eta arreta orokorra emateko zerbitzuen ardura duen organoarekin –kanal anitzekoa eta zentralizatzailea izanik– harreman egokia izan dezaten arduratzea.

f) La coordinación de las funciones de información general a la ciudadanía y la adecuada interlocución de los servicios de información y atención al ciudadano o ciudadana del Departamento con el órgano del Departamento de Gobernanza Pública y Autogobierno, responsable de los servicios de información y atención general a la ciudadanía de carácter centralizador y multicanal.

g) Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen edukiak eta Eusko Jaurlaritzak onartutako Berdintasunerako Planaren edukiak identifikatu eta garatzea, gainerako zuzendaritzekin, Administrazio instituzionaleko erakundeekin eta hari atxikitako organoekin batera lan eginda eta koordinatuta, lege horretan aurreikusitako neurriak bete daitezen, eta gizon eta emakumeen berdintasunerako unitateei emandako egitekoekin bat.

g) Identificar y desarrollar los contenidos de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres, y del plan para la igualdad aprobado por el Gobierno Vasco, impulsando, coordinando y colaborando con las distintas direcciones y con las entidades de la Administración institucional y órganos adscritos a aquel, para la ejecución de las medidas previstas en la ley, de conformidad con las funciones atribuidas a las llamadas unidades para la igualdad de mujeres y hombres.

h) Abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuko hamargarren xedapen gehigarrian aurreikusitako euskara-unitatea izango da, eta, alde horretatik, saileko politiketan euskara sustatzen lagunduko du, hain justu ere Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren jarraibideen ildotik.

h) La unidad departamental de euskera prevista en la disposición adicional décima del Decreto 20/2012, de 15 de diciembre, que coadyuvará a la promoción del euskera en las políticas departamentales, en seguimiento de las directrices de la Viceconsejería de Política Lingüística.

i) Sailak dituen ondasun guztiak direla-eta Ekonomia eta Ogasun Saileko zuzendaritza eskudunarekin izan beharreko harremanak zentralizatzea, Euskal Ondareari buruzko Legeari jarraikiz; era berean, sail horrekin elkarlanean, sailaren ondasun eta eskubideen inbentarioa osatzen laguntzea.

i) Centralizar las relaciones que en virtud de la Ley del Patrimonio de Euskadi se requieran con la dirección competente del Departamento de Economía y Hacienda respecto a los bienes de los que disponga el Departamento, y colaborar con aquel en la confección del inventario patrimonial relativo a los bienes y derechos adscritos al Departamento.

j) Datuak babestearen gainean sailak diseinatzen dituen planak garatzea, eta Datuak Babesteko Euskal Agentziak ezarritako gomendioak eta jarraibideak gauzatzea.

j) El desarrollo de los planes del Departamento que sobre protección de datos se diseñen y la ejecución de las instrucciones y recomendaciones establecidas por la Agencia Vasca de Protección de Datos.

6.– Aurreko apartatuetan adierazitako gaietan, Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzak Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzaren mende egongo dira funtzionalki.

6.– En las materias referidas en los apartados anteriores, las Delegaciones Territoriales del Departamento de Educación tendrán una dependencia funcional de la Dirección de Régimen Jurídico y Servicios.

13. artikulua.– Hezkuntza Sailburuordetza.

Artículo 13.– Viceconsejería de Educación.

1.– Saileko sailburuordetzei dagozkien egiteko orokorrez gainera, Hezkuntza Sailburuordetzak honako egiteko eta jardun-arlo hauek ditu esleituak, unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzaren arloan, betiere alde batera utzita dekretu honetan Lanbide Heziketako Sailburuordetzari esleitutako eskumenak:

1.– Además de las funciones genéricas que tienen atribuidas las Viceconsejerías del Departamento, corresponde a la Viceconsejería de Educación, en relación con la enseñanza no universitaria a excepción de las competencias recogidas en este Decreto para la Viceconsejería de Formación Profesional, las siguientes funciones y áreas de actuación:

a) Hezkuntza-sistema antolatu, eraldatu eta eraberritzeko ekintzak planifikatzea; unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzen arloko hezkuntza-politika eta hark curriculumaren eta arauen garapenean duen eragina definitu eta koordinatzea; irakasleen prestakuntza; hezkuntza-premia bereziak, eta hezkuntza-berrikuntzako programen garapena.

a) Planificar las acciones de ordenación, transformación e innovación del sistema educativo, definir y coordinar la política educativa en materia de enseñanzas no universitarias, así como su incidencia en el desarrollo curricular y normativo, la formación del profesorado, las necesidades educativas especiales y el desarrollo de programas de innovación educativa.

b) Aurreko puntuan aipatutako irakaskuntzen programazioa bultzatu, koordinatu eta unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan abiaraztea.

b) Impulsar y coordinar la programación de las enseñanzas mencionadas en el punto anterior y su implementación en los centros docentes no universitarios.

c) Irakaskuntza ebaluatzeko jarduerak ikuskatzea, hain justu ere irakaskuntza hobetzeko planak ezarri eta hobetzeko neurriak har eta kontrolatu daitezen, hargatik eragotzi gabe Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeak arlo horretan dituen eskumenak.

c) Supervisar las actuaciones encaminadas a la evaluación de las enseñanzas para la adopción y control de las medidas encaminadas a la implantación y mejora de los planes de mejora de la enseñanza, sin perjuicio de las competencias del Instituto de Evaluación e Investigación Educativa en esta materia.

d) Hezkuntza Sailburuordetzaren eskumen-eremuko irakaskuntzak antolatu, eraberritu eta ikertzeko ekintzak koordinatzea.

d) Coordinar las acciones de ordenación, innovación e investigación de las enseñanzas del ámbito competencial de esta Viceconsejería de Educación.

e) Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzarekin koordinatuta, irakaskuntzako funtzio publikoan eta hezkuntza-ikuskaritzako eta -laguntzako zerbitzuetan sartzeko gaien edukiak nola ezartzen diren ikuskatzea, bai eta sarrera-proben oinarriak, programak eta edukiak prestatzen parte hartzea ere.

e) Supervisar la implantación de los contenidos de las materias para el acceso a la función pública docente y a los servicios de inspección y apoyo educativo, en coordinación con la Viceconsejería de Administración y Servicios, y participar en la elaboración de las bases, programas y contenidos de las pruebas de acceso.

f) Hezkuntza Sistemaren plangintza egitea, Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzarekin koordinatuta; ildo horretatik, unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen tipologia eta kokapena zehazteko irizpideak finkatuko ditu, eta honako hauek aztertuko: langile-premiei erantzuteko proposamenak, giza baliabideak hobetzeko eta kualifikatzeko planak eta azpiegitura- eta ekipamendu-baliabideen dotazio berriei buruzko proposamenak.

f) Planificar el Sistema Educativo en coordinación con la Viceconsejería de Administración y Servicios, estableciendo criterios para la determinación de la tipología y ubicación de los centros docentes no universitarios, analizando las propuestas de atención a las necesidades de personal, los planes de mejora y cualificación de los recursos humanos y las propuestas de nuevas dotaciones de recursos de infraestructuras y equipamientos.

g) Hizkuntza-arloko helburuak hobetzeko proposamenen plangintza eta jarraipena egitea, hezkuntza-sistemaren barruan. Ildo horretan, helburu horiek erdiesteko proposamen pedagogiko berritzaileak diseinatu eta abiaraziko ditu.

g) Planificar y realizar el seguimiento de las propuestas de mejora de los objetivos lingüísticos dentro del sistema educativo. En este sentido, diseñar e implementar propuestas pedagógicas innovadoras para la consecución de estos objetivos.

h) Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1998 Oinarrizko Legea garatzeko jarduerak zehaztu eta koordinatzea, Lanbide Heziketako Sailburuordetzarekin koordinatuta, eta Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen III. tituluaren esparruan.

h) Definir y coordinar, en coordinación con la Viceconsejería de Formación Profesional, las actuaciones de desarrollo de la Ley 10/1998, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera en el marco del Título III de la Ley 1/1993, de 19 de febrero, de la Escuela Pública Vasca.

i) Unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan, euskara ardatz duen hizkuntza eta kultura anitzeko hezkuntza-eredua diseinatzea, planifikatzea, koordinatzea eta ebaluatzea, Lanbide Heziketako Sailburuordetzarekin koordinatuta.

i) Diseñar, planificar, coordinar y evaluar, en coordinación con la Viceconsejería de Formación Profesional, el modelo de educación plurilingüe y multicultural centrado en el euskera en los centros de enseñanza no universitaria.

j) Digitalizazioa eta kultura digitala sustatzea, egungo hezkuntza-sistema hezkuntza-etapa guztietan eraldatzeko eragile gisa.

j) Promover la digitalización y la cultura digital como motor de transformación del sistema educativo actual en todas las etapas educativas.

k) Ikerketa-lana egitea hezkuntzaren eta hezkuntza-berrikuntzaren esparruan, betiere unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza-mailetan.

k) Investigar en el ámbito de la educación y la innovación educativa, vinculada a la enseñanza de los niveles no universitarios.

l) Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza-mailetako irakasleei prestakuntza eta aholkuak ematea, hezkuntza-ikerketaren eta -berrikuntzaren ondorioz sortzen diren metodologia eta teknologiei buruz.

l) Formar y asesorar al profesorado de los niveles de enseñanza no universitaria en las diferentes metodologías y tecnologías que vayan emergiendo, como fruto de la investigación e innovación educativa.

m) Ikaskuntza-prozesuak hobetuko dituzten ingurune digital eta presentzial berrietan aurrera egitea, irakasleen eta ikasle guztien prestakuntzan etengabeko hobekuntza garatuz.

m) Avanzar en nuevos entornos presenciales y digitales que mejoren los diferentes procesos de aprendizaje, desarrollando la mejora continua en la formación tanto del profesorado, como de todo el alumnado.

n) Unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen autonomia areagotzea eta haien lidergo pedagogikoa bultzatzea, bai eta zuzendarien jarduna koordinatzea ere, baliabideak, pertsonak, antolamendua eta autonomia pedagogikoa hobetzeko.

n) Aumentar la autonomía e impulsar el liderazgo pedagógico de los centros docentes de enseñanza no universitaria, así como coordinar la actuación de los Directores y Directoras para la mejora de los recursos, las personas, la organización y la autonomía pedagógica.

o) Lanbide Heziketako Sailburuordetzarekin eta Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzarekin koordinatzea Euskadiko Steam Estrategiaren garapena eta ezarpena.

o) Coordinar con la Viceconsejería de Formación Profesional y la Viceconsejería de Universidades e Investigación el desarrollo e implementación de la Estrategia Steam de Euskadi.

p) Aniztasunaren tratamendua sustatzea etapa guztietan.

p) Impulsar el tratamiento de la diversidad en todas las etapas.

q) Hezkuntza Sailburuordetzaren eskumen-eremuan, ikastetxe eta unitate publikoak sortu, eraldatu eta kentzeko proposamenak egitea, bai eta unibertsitateaz kanpoko ikastetxe eta unitate publikoei baimenak eman, aldatu eta azkentzeko proposamenak ere.

q) Proponer la creación, transformación y supresión de centros y unidades públicas en el ámbito de competencia de la Viceconsejería de Educación, así como la concesión, modificación y extinción de autorizaciones para centros y unidades públicas de enseñanza no universitaria.

r) Haurreskolak Partzuergoarekiko eta Bizkaiko Osabidezko Hezkuntza Partzuergoarekiko harremanak bultzatu eta koordinatzea.

r) Impulsar y coordinar las relaciones con el Consorcio Haurreskolak y el Consorcio de Educación Compensatoria de Bizkaia.

2.– Hezkuntzako Ikuskatzailetza Hezkuntzako Sailburuordetzaren mende egongo da, eta Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen 25. artikuluaren 2. apartatuan esleitzen zaizkion egitekoak izango ditu, indarrean dagoen araudiak ematen dizkionez gain.

2.– La Inspección Educativa, dependiente de la Viceconsejería de Educación, ejercerá las funciones que le atribuye el apartado 2 del artículo 25 de la Ley 1/1993, de 19 de febrero, de la Escuela Pública Vasca, además de las que le atribuya la normativa vigente.

3.– Berritzegune Nagusia Hezkuntza Sailburuordetzaren mende egongo da organikoki eta funtzionalki, hargatik eragotzi gabe Hezkuntzako Ikuskaritzari dagozkion gainbegiraketa-funtzioak.

3.– El Berritzegune Central, dependerá orgánica y funcionalmente de la Viceconsejería de Educación, sin perjuicio de las funciones de supervisión que correspondan a la Inspección de Educación.

4.– Hezkuntza Sailburuordetzaren mende daude zuzendaritza hauek: Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritza, Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako Zuzendaritza eta Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritza.

4.– Dependen de la Viceconsejería de Educación las direcciones de Aprendizaje e Innovación Educativa, la Dirección para la Diversidad e Inclusión Educativa y la Dirección de Centros y Planificación.

14. artikulua.– Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritza.

Artículo 14.– Dirección de Aprendizaje e Innovación Educativa.

1.– Saileko zuzendaritzen egiteko orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritzari:

1.– Además de las funciones genéricas correspondientes a las direcciones del Departamento, corresponden a la Dirección de Aprendizaje e Innovación Educativa las siguientes funciones y áreas de actuación:

a) Hezkuntza Sailburuordetzaren eskumen-eremuan, irakaskuntza planifikatu, bultzatu eta garatzea, bai eta hezkuntza berriztatzeko programen jarraipena egitea ere.

a) La planificación, impulso y desarrollo de la enseñanza en el ámbito competencial de la Viceconsejería de Educación, incluyendo el seguimiento de los programas de innovación educativa.

b) Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzen curriculuma garatzeko material didaktikoen prestaketa bultzatzea.

b) Impulsar la elaboración de materiales didácticos para el desarrollo del currículo de las enseñanzas no universitarias.

c) Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko mailetan, hezkuntza-curriculuma egoki garatzera bideratutako arauak aplikatzeko proposamenak, ebaluazio-lanak eta azterlanak egitea.

c) Realizar los análisis, los trabajos de evaluación y las propuestas de aplicación normativa encaminadas al correcto desarrollo del currículo educativo en los niveles no universitarios de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

d) Irakasleen eta ikasleen gaitasun digitalak sustatzeko jarduketa- eta estrategia-planak bultzatzea, bikaintasunerako bidean didaktika eta irakasteko eta ikasteko prozesua hobetzen lagun dezaketen metodologia aktiboei eta tresna tekno-pedagogikoei buruzko prestakuntzaren bidez.

d) Impulsar planes de actuación y estrategia para el fomento de las competencias digitales del profesorado y del alumnado, mediante la formación en metodologías activas y en herramientas tecno-pedagógicas que puedan contribuir a la mejora de la didáctica y del proceso de enseñanza-aprendizaje, en el camino hacia la excelencia.

e) Irakaskuntzaren ebaluazioa arautzeko proposamena egitea, ISEIrekin koordinatuta.

e) Elaborar la propuesta de regulación de la evaluación de la enseñanza en coordinación con el ISEI-IVEI.

f) Ebaluazioaren kultura sustatzea, eta irakasleen jarduna eta zuzendaritza-lana ebaluatzeko prozesuak aplikatzea, Hezkuntza Ikuskaritzarekin koordinatuta.

f) Promover la cultura de la evaluación y aplicar procesos de evaluación del desempeño del profesorado y de la función directiva en coordinación con la Inspección de Educación.

g) Ikastetxeetan, hezkuntza-sistemaren berrikuntzak identifikatzea maila desberdinetan, bai curriculumean, bai metodologian, bai didaktikan eta bai antolamenduan, eta berrikuntza horiek emaitza akademikoetan duten eragina neurtzea.

g) Identificar las innovaciones del sistema educativo a diferentes niveles, tanto curricular, metodológico, didáctico y organizativo de los centros, y medir su incidencia en los resultados académicos.

h) Hezkuntza Sailburuordetzaren eskumen-eremuan, irakaskuntzaren arloko Europako programetan eta Erkidegoko ekintzetan parte hartzeko beharrezkoak diren ekintzak sustatu eta bultzatzea.

h) Promover e impulsar las acciones necesarias para la participación en programas europeos y actos comunitarios en materia de enseñanza en el ámbito de competencia de la Viceconsejería de Educación.

i) Eskola-laguntzako zerbitzuak sustatzea, bai kanpoko baliabide didaktikoak zuzentzeari dagokionez, bai eskola barruko laguntzari dagokionez, ikastetxeen testuinguruan, Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako Zuzendaritzarekin koordinatuta.

i) Promover la prestación de servicios de apoyo escolar, tanto en lo que se refiere a la corrección de recursos didácticos externos, como al apoyo intraescolar, en el contexto de los centros, en coordinación con la Dirección para la Diversidad e Inclusión Educativa.

j) Irakasleen eta zuzendaritzen etengabeko prestakuntza-plana diseinatu, aplikatu eta ebaluatzea, bai birziklatze orokorrari dagokionez, bai espezialitate jakin batzuei dagokienez, ikastetxeen beharren arabera.

j) Diseñar, aplicar y evaluar el plan de formación continua del profesorado y de las direcciones, tanto en materia de reciclaje general como de determinadas especialidades, en función de las necesidades de los centros.

k) Estrategiak diseinatzea irakasleei eta ikastetxeei laguntzeko irakasleen garapen profesionala eta haien arteko sare-lana bultzatzen, ikaskuntza arrakastatsua ahalbidetuko duten inguruneetan.

k) Diseñar estrategias de apoyo al profesorado y a los centros educativos para impulsar el desarrollo profesional del profesorado y el trabajo en red entre ellos, en entornos que permitan un aprendizaje exitoso.

l) Steam kultura sustatzea, genero-ikuspegitik, irakaskuntza-etapa guztietan, neskato eta mutikoen aukerak eta itxaropenak bateratzeko.

l) Impulsar la cultura Steam en todas las etapas docentes d desde la perspectiva de género, con el fin de unificar las oportunidades y expectativas de los niños y niñas.

m) Hezkuntza-eremuan euskara erabiltzeko aukerak eta testuinguruak sustatu eta dinamizatzea, bai gelaren barruan bai kanpoan, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1984 Oinarrizko Legearen 17. artikuluan ezarritakoaren arabera.

m) Promover y dinamizar las posibilidades y contextos de uso del euskera en el ámbito educativo, tanto dentro como fuera del aula, de acuerdo con lo establecido en el artículo 17 de la Ley 10/1984, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

n) Ikastetxeei laguntzeko programak garatzeko beharrezkoak diren ekintzak eta hitzarmenak kudeatzea.

n) Gestionar las acciones y convenios necesarios para el desarrollo de los programas de apoyo a los centros.

o) Unibertsitateekin koordinatzea Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen praktiken tutoretza.

o) Coordinar con las universidades la tutorización de las prácticas del profesorado de Educación Infantil, Primaria y Secundaria.

p) Urrutiko hezkuntza planifikatu, antolatu eta kudeatzea, eta baimen-txostenak egitea.

p) Planificar, organizar y gestionar la educación a distancia y elaborar informes de autorización.

2.– Aurreko apartatuan adierazitako gaietan, Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzak Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritzaren mende egongo dira funtzionalki.

2.– En las materias señaladas en el punto anterior, las Delegaciones Territoriales del Departamento de Educación dependerán funcionalmente de la Dirección de Aprendizaje e Innovación Educativa.

15. artikulua.– Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako Zuzendaritza.

Artículo 15.– –Dirección para la Diversidad e Inclusión Educativa.

1.– Saileko zuzendaritzen funtzio orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako Zuzendaritzari, Hezkuntza Sailburuordetzaren eskumen-eremuaren barruan:

1.– Además de las funciones genéricas de las direcciones del Departamento, a la Dirección para la Diversidad e Inclusión Educativa le corresponden las siguientes funciones y áreas de actuación correspondientes al ámbito de competencia de la Viceconsejería de Educación:

a) Elkarbizitza positiboa sustatzea, eskola anizkunean oinarritua, gizarte kohesionatua lortzeko.

a) Impulsar la convivencia positiva como eje vertebrador de una escuela diversa para una sociedad cohesionada.

b) Hezkidetza-eskolaren garapenean sakontzea, zeinak barnean hartuko baititu genero-ikuspegia eta aniztasun afektibo-sexualarenganako errespetua, indarkeria sexistaren prebentzioan lagunduko duen planteamendu integral batetik.

b) Profundizar en el desarrollo una escuela coeducativa que incluya la perspectiva de género y el respeto a la diversidad afectivo-sexual desde un planteamiento integral que contribuya a la prevención de la violencia sexista.

c) Ikasle guztien sarbidea, iraunkortasuna, aurrerapena eta akreditazioa sustatzea, hezkuntza-sisteman sartu berriena barnean.

c) Promover el acceso, permanencia, progreso y acreditación de todo el alumnado, incluyendo el de reciente incorporación al sistema educativo.

d) Ikasle guztien ikaskuntza eta partaidetza sustatzea, ahalik eta garapen pertsonal, akademiko eta sozialik handiena eta orekatuena izan dezaten, testuinguru inklusibo batean.

d) Impulsar el aprendizaje y la participación de todo el alumnado para que alcance el mayor y más equilibrado desarrollo personal, académico y social en un entorno inclusivo.

e) Ikastetxeetan, etapako aholkularien, inklusioan laguntzeko zerbitzuen eta irakasleen prestakuntza sustatzea, Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritzarekin batera, hain zuzen ere jardunbide inklusibo eraginkorrak garatzen laguntzeko, ikasle guztien gaitasunak garatu daitezen.

e) Promover la formación de las asesorías de etapa, de los servicios de apoyo a la inclusión y del profesorado de los centros que contribuya a desarrollar prácticas inclusivas eficaces que faciliten el desarrollo competencial de todo el alumnado con la Dirección de Aprendizaje e Innovación Educativa.

f) Ikasleen aniztasunari erantzun inklusiboa emango dioten programa espezifikoen garapena sustatu eta koordinatzea.

f) Fomentar y coordinar el desarrollo de programas específicos que den una respuesta inclusiva a la diversidad del alumnado.

g) Aniztasunari erantzuten espezializatutako profesionalak eta aholkularitza- eta laguntza-egiturak antolatu eta koordinatzea.

g) Organizar y coordinar las estructuras de asesoramiento y apoyo y las y los profesionales especializados en la respuesta a la diversidad.

h) Sistema sanitario eta sozialarekiko elkarreragina sustatzea, ikasle guztien ongizate psikosoziala lortzeko.

h) Promover la interacción con el sistema sanitario y social para conseguir el bienestar psicosocial de todo el alumnado.

i) Igarobide pertsonalizatuko prozesuak bultzatzea, bai eta ikasle guztien absentismoa eta eskola-uztea prebenitzea ere.

i) Impulsar los procesos de tránsito personalizado, así como la prevención del absentismo y abandono escolar para todo el alumnado.

j) Hezkuntza-laguntzako premia espezifikoak (adimen-gaitasun handiko ikasleenak barnean) goiz hauteman eta ebaluatu eta horiei erantzuna goiz eman dakien sustatzea.

j) Promover la detección, evaluación y respuesta temprana a las necesidades específicas de apoyo educativo, incluidas las del alumnado con altas capacidades.

k) Hezkuntza-laguntzako premia espezifikoak dituzten ikasleentzako neurriak eta laguntza proposatu eta ebaluatzea, baliabideen aprobetxamendu integrala eta eraginkorra sustatzeko.

k) Proponer y evaluar medidas y apoyos relativos al alumnado con las necesidades específicas de apoyo educativo que promuevan el aprovechamiento integral y eficiente de los recursos.

l) Irizpideak zehaztea eta ezartzea, zerbitzu osagarriei dagokienez arreta berezia behar duten eta hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei laguntza eman eta planifikatzeko.

l) Definir y establecer criterios para la planificación y provisión de apoyos para el alumnado con necesidades educativas especiales que requiera atención diferenciada en relación a los servicios complementarios.

m) Desberdintasunak konpentsatzeko ekintzak garatzea osabidezko hezkuntza-planen bitartez, gizarteratzea eta laneratzea errazteko.

m) Desarrollar acciones para la compensación de desigualdades a través de planes de educación compensatoria que faciliten la incorporación socio- laboral.

2.– Aurreko puntuan adierazitako gaietan, Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzak Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako Zuzendaritzaren mende egongo dira funtzionalki.

2.– En las materias específicas en el punto anterior, las Delegaciones Territoriales del Departamento de Educación dependerán funcionalmente de la Dirección para la Diversidad e Inclusión Educativa.

16. artikulua.– Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritza.

Artículo 16.– Dirección de Centros y Planificación.

1.– Saileko zuzendaritzen egiteko orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzari, betiere Hezkuntza Sailburuordetzari dagozkion eskumenen eremuan:

1.– Además de las funciones generales de las Direcciones del Departamento, corresponden a la Dirección de Centros y Planificación, dentro del ámbito competencial que corresponde a la Viceconsejería de Educación, las siguientes funciones y áreas de actuación:

a) Ikastetxe publikoen sarea antolatzea eta planifikatzea, eta ikasleen prestakuntza-ibilbideak diseinatzea, irakaskuntza-maila eta -etapa guztietako ikastetxeen arteko atxikipenen bidez.

a) La ordenación y planificación de la red de centros docentes públicos y el diseño de los correspondientes itinerarios formativos del alumnado mediante las correspondientes adscripciones entre los centros de los diferentes niveles y etapas de enseñanza.

b) Ikasturte bakoitzean, ikastetxe publikoen eta itunpeko ikastetxe pribatuen hezkuntza-eskaintza planifikatzea, eta hezkuntza-etapa edo -maila bakoitzeko kurtso eta modalitate bakoitzean ikastetxe bakoitzak gehienez zenbat ikasle eta talde onar dezakeen zehaztea.

b) La planificación en cada curso académico de la oferta educativa de los centros docentes públicos y privados concertados y la determinación del número máximo de alumnos y alumnas y de grupos que cada uno de ellos puede admitir en cada uno de los cursos y modalidades de cada etapa o nivel educativo.

c) Unibertsitateaz kanpoko unitate eta ikastetxe pribatuak baimentzeko eta baimen horiek aldatu eta azkentzeko prozedurak hasi eta izapidetzea, bai eta emandako baimenen betekizunei eusten zaiela gainbegiratzea ere.

c) La iniciación y tramitación de los procedimientos de autorización, modificación y extinción de autorización de unidades y centros docentes privados de enseñanza no universitaria, así como la supervisión del mantenimiento de los requisitos de las autorizaciones otorgadas.

d) Unibertsitateaz kanpoko ikastetxe eta unitate publikoak sortu, eraldatu eta kentzeko prozedurak hasi eta izapidetzea.

d) La iniciación y tramitación de los procedimientos de creación, transformación y supresión de unidades y centros docentes públicos de enseñanza no universitaria.

e) Hezkuntza-sektoreek ikastetxeetako bizitzan parte har dezaten sustatzea.

e) El fomento de la participación de los distintos sectores educativos en la vida de los centros docentes.

f) Ikastetxeetako oinarrizko ekipamendu-moduluak eta baliabide materialak diseinatzea, Azpiegitura, Baliabide eta Teknologia Zuzendaritzarekin batera.

f) El diseño de los módulos básicos de equipamiento y recursos materiales de los centros docentes, en colaboración con la Dirección de Infraestructuras, Recursos y Tecnologías.

g) Ikastetxeek egoki funtziona dezaten behar diren administrazio-neurriak hartzea.

g) La adopción de medidas administrativas que permitan el buen funcionamiento de los centros docentes.

h) Ikastetxeen gobernu-araubidea kontrolatzea.

h) El control del régimen de gobierno de los centros docentes.

i) Ikastetxeak hezkuntza-itunen deialdirako planifikatzeko proposamenaren gaineko txostenak egitea, Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritzarekin lankidetzan.

i) Informar, en colaboración con la Dirección de Gestión Económica, la propuesta de planificación de los centros para la convocatoria de conciertos educativos.

j) Araubide bereziko irakaskuntzak programatzea eta haien ezarpena eta garapena diseinatzea: hizkuntza-, arte- eta kirol-irakaskuntzak.

j) La programación y el diseño de la implantación y desarrollo de las enseñanzas de régimen especial: enseñanzas de idiomas, artísticas y deportivas.

k) Ikasturte bakoitzean, ikastetxe publiko bakoitzaren irakasle-premiak definitzea, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzarekin eta Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritzarekin koordinatuta, eta, horren ondorioz, etapa, maila, ikastetxe eta zerbitzu bakoitzeko irakasle-lanpostuen zerrenda egitea, sailaren premien eta lehentasunen arabera, eta aurrekontuan aurreikusitako zuzkidurak kontuan hartuta.

k) La definición en cada curso académico de las necesidades de personal docente de cada centro público de enseñanza, en coordinación con la Dirección de Gestión de Personal y la Dirección de Gestión Económica, y la consiguiente elaboración de la relación de puestos de trabajo de personal docente de las diferentes etapas, niveles, centros y servicios, en función de las necesidades y prioridades del departamento y atendiendo a las dotaciones previstas presupuestariamente.

l) artikulu honetan esleitutako egitekoek ez dituzte eragotziko 18. artikuluan Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzarentzat ezarritakoak.

l) Las funciones atribuidas en este artículo se entenderán sin perjuicio de las establecidas en el artículo 18 en relación con la Dirección de Planificación y Organización.

m) Helduen hezkuntza-programak garatzeko beharrezkoak diren ekintzak sustatu eta aplikatzea, bai urrutiko modalitatean, bai presentzialean.

m) Promover y aplicar las acciones necesarias para el desarrollo de programas de educación de personas adultas, tanto en la modalidad a distancia como en la presencial.

n) Helduen hezkuntzako zentroetako langileen eta baliabide materialen beharrizanak planifikatzea, bai urrutiko modalitatean, bai presentzialean.

n) Planificar las necesidades de personal y recursos materiales de los centros de educación de personas adultas, tanto en la modalidad a distancia como en la presencial.

o) Helduen hezkuntzarako unitateak eta ikastetxeak sortu, eraldatu eta kentzea, bai eta irakasle-premiak definitzea ere, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzarekin eta Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritzarekin koordinatuta.

o) La creación, transformación o supresión de unidades y centros de educación para personas adultas, así como la definición de las necesidades de personal docente, en coordinación con la Dirección de Gestión de Personal y la Dirección de Gestión Económica.

p) Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko mailetan, hezkuntza-curriculuma egoki garatzera bideratutako arauak aplikatzeko proposamenak, ebaluazio-lanak eta azterlanak egitea. Esparru orokor horren barruan, arreta berezia eskainiko zaio euskal curriculuma hezkuntza-sistemaren eremu guztietan definitu, garatu eta ezartzeari.

p) Realizar los análisis, los trabajos de evaluación y las propuestas de aplicación normativa encaminadas al correcto desarrollo del currículo educativo en los niveles no universitarios de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Dentro de ese marco general se dispensará particular atención a la definición, desarrollo e implementación del currículo vasco en todos los ámbitos del sistema educativo.

2.– Aurreko puntuan adierazitako gaietan, Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzak Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzaren mende egongo dira funtzionalki.

2.– En las materias señaladas en el punto anterior, las Delegaciones Territoriales del Departamento de Educación dependerán funcionalmente de la Dirección de Centros y Planificación.

17. artikulua.– Lanbide Heziketako Sailburuordetza.

Artículo 17.– Viceconsejería de Formación Profesional.

1.– Saileko sailburuordetzen egiteko orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Lanbide Heziketako Sailburuordetzari:

1.– Además de las funciones genéricas correspondientes a las Viceconsejerías del Departamento, la Viceconsejería de Formación Profesional tiene atribuidas las siguientes funciones y áreas de actuación:

a) Lanbide-heziketaren arloa zuzendu, antolatu eta planifikatzeko egitekoak betetzea, berekin ekarriko duena bizialdi osoan lanbide-kualifikazioak eskuratu eta areagotzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 28ko 4/2018 Legearen 19.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, eta, betiere, enplegurako lanbide-heziketaren arloan eta nekazaritza-, nautika- eta arrantza-esparruko lanbide-heziketa ez arautuaren arloan eskumena duten sail edo erakundeekin lankidetzan.

a) El ejercicio de las funciones de dirección, ordenación y planificación en el ámbito de la formación profesional, que conlleve la adquisición o incremento de las cualificaciones profesionales a lo largo de la vida, de acuerdo con lo previsto en el artículo 19.1 de la Ley 4/2018, de 28 de junio, de Formación Profesional del País Vasco, con la colaboración de los departamentos y organismos competentes en materia de formación profesional para el empleo y formación profesional no reglada en materia agraria y naútico-pesquera.

b) Lanbide Heziketako Euskal Plana garatu, aplikatu eta eguneratzea, horretarako beharrezkoak diren neurriak hartuta.

b) Desarrollar, aplicar y actualizar el Plan Vasco de Formación Profesional, adoptando las medidas que sean necesarias.

c) Hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketa programatu eta ezartzea, hura irakasten duten ikastetxeetan.

c) Programar e implementar la formación profesional del sistema educativo en los centros que impartan la misma.

d) Hezkuntza-sisteman Lanbide Heziketa antolatu, eguneratu, ikertu eta eraberritzeko jarduerak planifikatzea.

d) Planificar las actuaciones relativas a la ordenación, actualización, investigación e innovación aplicadas en la formación profesional en el sistema educativo.

e) Hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketan, langileen arloan eta baliabide materialetan dauden beharrizanak aztertu, planifikatu eta definitzea, eta, orobat, irakasleentzako kualifikazio- eta -hobekuntza-planak ezartzea.

e) Analizar, planificar y definir las necesidades de personal y recursos materiales en la formación profesional del sistema educativo, así como los planes de mejora y cualificación del profesorado.

f) Hezkuntza-sisteman Lanbide Heziketa emateko beharrezkoak diren espazioak, instalazioak eta ekipamenduak hornitzeko baliabideak planifikatzea.

f) Planificar los recursos destinados a dotación de espacios, instalaciones y equipamientos, necesarios para impartir la formación profesional en el sistema educativo.

g) Lanbide-heziketa ebaluatzea, haren kalitatea kontrolatzeko eta kalitate hori ziurtatzeko neurriak hartzeko.

g) Evaluar la formación profesional, en orden al control y a la adopción de medidas tendentes a asegurar la calidad de la misma.

h) Lanbide Heziketari dagokionez, unitate eta ikastetxe pribatuak baimentzeko eta baimen horiek aldatu eta azkentzeko proposamenak egitea, bai eta unitate eta ikastetxe publikoak sortu, eraldatu eta kentzeko proposamenak egitea ere.

h) Proponer, en lo que corresponde a la formación profesional, la autorización, modificación y extinción de autorizaciones de unidades y centros docentes privados, así como proponer la creación, transformación y supresión de unidades y centros públicos.

i) Eremu ez-formaletan, bizialdi osoko ikaskuntzarako ekintzak diseinatu, definitu eta aplikatzea, jakintzaren gizartean konpetentzia berriak eskuratzeko beharrezkoak direnak.

i) Diseñar, definir y aplicar, en ámbitos no formales, acciones de aprendizaje a lo largo de la vida necesarias para la adquisición de nuevas competencias necesarias en la sociedad del conocimiento.

j) Herritarrei informazio orokorra emateko egitekoak koordinatzea, eta arduratzea sailean herritarrei informazioa eta arreta eskaintzeko ardura duten zerbitzuek harreman egokia izan dezaten Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean herritarrei informazio eta arreta orokorra emateko zerbitzuen ardura duen organoarekin –kanal anitzekoa eta zentralizatzailea bera–.

j) La coordinación de las funciones de información general a la ciudadanía y la adecuada interlocución de los servicios de información y atención al ciudadano y ciudadana del departamento con el órgano del Departamento de Gobernanza Pública y Autogobierno, responsable de los servicios de información y atención general a la ciudadanía de carácter centralizador y multicanal.

2.–. Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren mende daude zuzendaritza hauek: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza eta Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritza.

2.– Dependen de la Viceconsejería de Formación Profesional las direcciones de Planificación y Organización y la Dirección de Tecnología y Aprendizajes Avanzados.

18. artikulua.– Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza.

Artículo 18.– Dirección de Planificación y Organización.

1.– Saileko zuzendaritzen egiteko orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzari:

1.– Además de las funciones genéricas correspondientes a las direcciones del Departamento, la Dirección de Planificación y Organización tiene atribuidas las siguientes funciones y áreas de actuación:

a) Hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketaren arlo osoa antolatu eta erregulatzen duten araudiei buruzko proposamenak egitea, gure eskumenen esparruan.

a) Elaborar las propuestas normativas que ordenen y regulen en el ámbito de nuestras competencias todo lo referido a la formación profesional en el sistema educativo.

b) Lanbide Heziketako heziketa-zikloak osatzen dituzten curriculum-diseinuak garatzeko araudi-proposamenak egitea.

b) Elaborar las propuestas normativas de desarrollo de los diseños curriculares que conforman los ciclos formativos de la formación profesional.

c) Lanbide Heziketako ikastetxe eta unitate publikoak eta pribatuak sortu, eraldatu eta kentzeko prozedurak hastea eta izapidetzea.

c) La iniciación y tramitación de los procedimientos de creación, transformación y supresión de unidades y centros docentes públicos y privados de formación profesional.

d) Hezkuntza- eta ekoizpen-sektoreek Lanbide Heziketako ikastetxeetako bizitzan parte har dezaten bultzatzea.

d) Promover la participación de los distintos sectores educativos y productivos en la vida de los centros de formación profesional.

e) Hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketan zehaztea zein diren behar diren oinarrizko espazio-, instalazio- eta ekipamendu-moduluak, Lanbide Heziketako titulu bakoitzarentzat.

e) Definir los módulos básicos de espacios, instalaciones y equipamiento precisos para la formación profesional en el sistema educativo asociada a cada título de formación profesional.

f) Produkzio- eta gizarte-inguruneak eskatzen dituen kualifikazioak aldatzen diren neurrian, prestakuntza-eskaintza aldaketa horietara etengabe egokitzeko tresnak ezartzea.

f) Establecer los instrumentos que permitan la constante adecuación de la oferta formativa a las demandas cambiantes de cualificación del entorno productivo y social.

g) Gizarte-eragileek beren lantokietan ikas-ekinezko erregimeneko heziketa duala ezartzen parte har dezatela bultzatzea. Horrela, lanbide-heziketaren arloan elkarrekin parte hartzearen kultura sortuko da, hezkuntza-sistema eta produkzioarena lotuko dituena.

g) Fomentar la corresponsabilidad de los agentes sociales para que colaboren en la implantación de una oferta de formación dual en régimen de alternancia en sus centros de trabajo, generando una cultura de coparticipación en la formación profesional que relacione el sistema educativo y el productivo.

h) Lantokietako heziketaren bidez enpresetan garatu beharreko lanbide-heziketa dualaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko sistema bat ezartzea.

h) Articular un sistema de seguimiento y evaluación de la formación profesional dual a desarrollar en las empresas con la formación en centros de trabajo.

i) Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen antolamendu-egitura bat ziurtatzea, emandako egiteko eta zeregin guztiak betetzeko gai izango dena.

i) Asegurar una estructura organizativa de los centros públicos de formación profesional, que permita dar respuesta a todas las funciones y tareas encomendadas.

j) Txostena egitea Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuak hezkuntza-itunen deialdirako planifikatzeko proposamenari buruz.

j) Informar sobre la propuesta de planificación de los centros privados de formación profesional para la convocatoria de conciertos educativos.

k) Lanbide Heziketako irakasle-lanpostuen zerrenda egitea, Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren beharrizan eta lehentasunen arabera, eta aurrekontuan ezarritako dotazioak kontuan izanda.

k) Elaborar la relación de puestos de trabajo de personal docente de formación profesional en función de las necesidades y prioridades de la Viceconsejería de Formación Profesional y atendiendo a las dotaciones previstas presupuestariamente.

l) Hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketako programak garatu eta ezartzeko behar diren ekintzak planifikatu eta ezartzea.

l) Planificar y establecer las acciones necesarias para el desarrollo e implantación de los programas de formación profesional del sistema educativo.

m) Lan-esperientziaren bidez eskuratutako lanbide-konpetentziak aitortzeko ekintzak planifikatzea, Lan eta Enplegu Sailarekin koordinatuta.

m) Planificar las acciones para el reconocimiento de las competencias profesionales adquiridas por experiencia laboral, en coordinación con el Departamento de Trabajo y Empleo.

2.– Aurreko apartatuan adierazitako gaietan, Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzak Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzaren mende egongo dira funtzionalki.

2.– En las materias referidas en el apartado anterior, las Delegaciones Territoriales del Departamento de Educación tendrán una dependencia funcional de la Dirección de Planificación y Organización.

19. artikulua.– Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritza.

Artículo 19.– Dirección de Tecnología y Aprendizajes Avanzados.

1.– Saileko zuzendaritzen egiteko orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzari:

1.– Además de las funciones genéricas correspondientes a las direcciones del Departamento, la Dirección de Tecnología y Aprendizajes Avanzados tiene atribuidas las siguientes funciones y áreas de actuación:

a) Lanbide Heziketako irakasle eta ikasleen artean, sormen-gaitasuna, berrikuntzarako gaitasuna eta pentsamendu konstruktiborako gaitasuna sustatzen duten ekintzak bultzatzea.

a) Impulsar acciones que promuevan la capacidad creativa, innovadora y de pensamiento constructivo en el profesorado y en el alumnado de formación profesional.

b) Ikasketa-metodologia aktiboen ezarpen orokorra sustatzea, hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketan berrikuntza metodologikoa indartzeko xedez.

b) Promover la implantación generalizada de metodologías activas de aprendizaje que refuerce la innovación metodológica en la formación profesional del sistema educativo.

c) Lanbide Heziketaren ikaskuntza-mailetan STEAM kultura bultzatzea.

c) Fomentar la cultura STEAM en los diferentes niveles de aprendizaje de la formación profesional.

d) Hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketan digitalizazioaren aurrerapena eta garapena bultzatu eta zuzentzea, Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren jarraibideak betez.

d) Impulsar y dirigir el avance y desarrollo de la digitalización en la formación profesional del sistema educativo, siguiendo las directrices de la Viceconsejería de Formación Profesional.

e) Lanbide Heziketako ikastetxeetan ikerketa aplikatuko proiektuak sustatzea, enpresekin lankidetzan egin ahal izango direnak, bereziki Lanbide Heziketako Sailburuordetzatik ezarritako estrategiekin bat datozen ETEekin.

e) Impulsar el desarrollo de proyectos de investigación aplicada en los centros de formación profesional, que podrán llevarse a cabo en colaboración con empresas, prioritariamente Pymes que respondan a las estrategias que se establezcan desde la Viceconsejería de Formación Profesional.

f) Ingurune estrategiko espezializatuak eta espezializazio-arloak sor daitezen sustatzea, zenbait sektore produktibotan Lanbide Heziketako zentroen eta enpresen artean elkartze eta lankidetza eraginkorra bultzatzeko, batez ere ETEen, mikroETEen eta autonomoen artean, betiere enpleguaren eta lehiakortasunaren erronka berriei erantzuteko.

f) Impulsar la creación de entornos estratégicos especializados y áreas de especialización que favorezcan la confluencia y colaboración efectivas en diferentes sectores productivos, entre los centros de formación profesional y las empresas, prioritariamente Pymes, microPymes y autónomos, con el objetivo de dar respuesta a los nuevos retos del empleo y la competitividad.

g) Lanbide Heziketako ikastetxeetan, egungo eta etorkizuneko teknologia aurreratuak aztertzea, sustatzea eta ezartzea, ingurune konplexuetan irakasleen eta ikasleen konpetentziak hobetzeko xedez.

g) Analizar, promover e implantar el uso de tecnologías avanzadas actuales y de futuro, en los centros de formación profesional, dirigidas a mejorar las competencias del profesorado y del alumnado en entornos complejos.

h) Lanbide Heziketako irakasleentzako etengabeko prestakuntza-planak diseinatu, aplikatu eta gauzatzea, barnean hartuta eguneratzea eta espezializatzea.

h) Diseñar, aplicar y realizar planes de formación permanente del profesorado de formación profesional, con extensión tanto a la actualización como a la especialización del mismo.

i) Irakasleen konpetentziak hobetzeko prestakuntza-ekintzak diseinatzea, ikasgelan zenbait ikasketa-metodologia garatzeko.

i) Diseñar acciones de formación dirigidas a mejorar las competencias del profesorado para el desarrollo de diferentes metodologías de aprendizaje en el aula.

j) Irakasleen prestakuntzara zuzendutako ekintzak diseinatu eta gauzatzea, ingurune teknologikoki oso aurreratuetan behar bezala erantzuteko gai izan daitezen.

j) Diseñar y realizar acciones dirigidas a la formación del profesorado, que les permita responder a entornos tecnológicamente muy avanzados.

k) Esparru ez-formalean, bizialdi osoan ikasketa-jarduerak garatzeko beharrezkoak diren ekintzak planifikatzea, betiere unean uneko premiak kontuan hartuta.

k) Planificar las acciones necesarias para el desarrollo de actividades, en el ámbito no formal, de aprendizaje a lo largo de toda la vida, ajustadas a las necesidades de cada momento.

l) Lanbide Heziketako ikasleen artean espiritu ekintzailea eta enpresa-kultura sustatzeko beharrezkoak diren ekintzak ezartzea, ekintzailetza pertsonala sustatuz eta ikasleei enpresa-proiektu berriak hasteko gaitasuna emanez.

l) Establecer las acciones necesarias para fomentar el espíritu emprendedor y la cultura empresarial en el alumnado de formación profesional, impulsando el emprendimiento personal y dotándoles de la capacidad de iniciar nuevos proyectos empresariales.

m) Lanbide-heziketako zentroei laguntzea enpresa-proiektuak garatzen eta enpresak sortzen, zeinek barnean hartuko baitituzte digitalizazioa, jasangarritasuna, berrikuntza, konpromiso soziala eta pertsonetan oinarritutako antolaketa-egiturak, euskal produkzio-sarea berroneratzen, modernizatzen eta zabaltzen joateko.

m) Fomentar el apoyo a los centros de formación profesional en el desarrollo de proyectos empresariales y la creación de empresas que integren la digitalización, la sostenibilidad, la innovación, el compromiso social y estructuras organizativas basadas en las personas, de forma que se vaya regenerando, modernizando y ampliando el tejido productivo vasco.

n) Lanbide Heziketako ikastetxeetan kudeaketa- eta antolaketa-eredu berritzaileak garatzeko jarduerak planifikatu eta zuzentzea, ikastetxe horietan konplexutasunaren kudeaketa eta ikerketa eta berrikuntza aplikatuak lantzeko.

n) Planificar y dirigir las actuaciones para desarrollar modelos de gestión y organización innovadores en los centros de formación profesional, que posibiliten la gestión de la complejidad, así como la investigación e innovación aplicadas en los mismos.

o) Hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketarekin lotutako Europako eta nazioarteko programetan parte hartzeko beharrezko diren ekintzak sustatu eta bultzatzea.

o) Promover e impulsar las acciones necesarias para intervenir en los diferentes programas europeos e internacionales, relacionados con la formación profesional del sistema educativo.

2.– Aurreko apartatuan adierazitako gaietan, Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzak Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzaren mende egongo dira funtzionalki.

2.– En las materias referidas en el apartado anterior, las Delegaciones Territoriales del Departamento de Educación tendrán una dependencia funcional de la Dirección de Tecnología y Aprendizajes Avanzados.

20. artikulua.– Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza.

Artículo 20.– Viceconsejería de Universidades e Investigación.

1.– Saileko sailburuordetzen zeregin orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzari:

1.– Además de las funciones genéricas correspondientes a las Viceconsejerías del Departamento, la Viceconsejería de Universidades e Investigación tiene atribuidas las siguientes funciones y áreas de actuación:

a) Sailaren unibertsitate-politika diseinatzea, arloko eragileekin batera.

a) Diseñar la política universitaria del Departamento en colaboración con los agentes involucrados.

b) Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitate-arlokoak diren ikasketa arautu guztiak harmonizatzeko eta gizartearen beharrizanetara egokitzeko tresnak artikulatzea, unibertsitate-politikan ezarri dituen helburuak lortzeko.

b) Articular los instrumentos que permitan armonizar y adecuar a las necesidades sociales todo el conjunto de los estudios reglados en materia de universidades en la Comunidad Autónoma del País Vasco, para alcanzar los objetivos previstos en su política universitaria.

c) Euskal unibertsitate-sistemaren garapen osoa koordinatzea, kalitatea bultzatu eta bermatzea, eta Unibertsitate Sistemaren Planaren eta programa-kontratuen diseinua eta onarpena bultzatzea eta sustatzea, baita horiek eguneratzea ere.

c) Coordinar el desarrollo integral del sistema universitario vasco, promocionar y garantizar su calidad, e impulsar y promover el diseño y aprobación del Plan del Sistema Universitario y de los diferentes contratos-programa, así como su actualización.

d) Unibertsitate-arloko harremanak koordinatzea, bai Euskal Autonomia Erkidegoaren eta beste erkidegoen artean, bai Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Estatuaren artean.

d) Coordinar las relaciones en materia universitaria entre la Comunidad Autónoma del País Vasco y otras Comunidades Autónomas, así como las relaciones de la Comunidad Autónoma del País Vasco con el Estado.

e) Ikasteko bekei eta laguntzei buruzko politika planifikatu, aztertu eta proposatzea, aukera-berdintasuna lortzeko.

e) Planificar, analizar y proponer una política de becas y ayudas al estudio con objeto de conseguir la igualdad de oportunidades.

f) Euskal Herriko Unibertsitateko langileen euskalduntzea bultzatzea eta horretarako laguntza ematea.

f) Fomentar y ayudar a la euskaldunización del personal de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

g) Euskal unibertsitate-sistemako unibertsitateen eta inguruko eta atzerriko unibertsitateen arteko trukaketa eta mugikortasuna bultzatzea; atzerriko unibertsitateei dagokienez, indartu egingo dira Iberoamerikako unibertsitateekiko aliantzak.

g) Impulsar el intercambio y la movilidad de las universidades del sistema universitario vasco con universidades del entorno vasco y foráneo, reforzando en este último caso las alianzas con universidades iberoamericanas.

h) Unibertsitatearen jarduera akademikoetan, irakaskuntza eta zientzia garatzeko beste hizkuntza batzuk jakitea eta erabiltzea sustatzea.

h) Fomentar el conocimiento y el uso de otras lenguas en las que se desarrolle la enseñanza y la ciencia en las actividades académicas de la universidad.

i) Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziarekin lankidetzan aritzea, indarreko legeriak esleitzen dizkion egitekoak gauzatzen, eta hari sostengua ematea Hezkuntza Sailari atxikitako zuzenbide pribatuko ente publiko gisa dagozkion alderdi guztietan.

i) Colaborar con Unibasq - Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentzia / Agencia de Calidad del Sistema Universitario Vasco, en las funciones que la legislación vigente le atribuye, apoyando todos aquellos aspectos que, como ente público de derecho privado adscrito al Departamento de Educación requiera.

j) Unibertsitatearen eta Lanbide Heziketaren arteko lankidetza sustatu eta bultzatzea prestakuntzaren eta ikerketa eta berrikuntza aplikatuaren esparruan, Lanbide Heziketako Sailburuordetzarekin lankidetzan eta hargatik eragotzi gabe hari esleitutako eskumenak.

j) Promover y fomentar la cooperación entre la universidad y la formación profesional en el ámbito de la formación y la investigación e innovación aplicada, en colaboración con la Viceconsejería de Formación Profesional y sin perjuicio de las competencias asignadas a esta.

k) Unibertsitate + Enpresa Euskal Estrategia prestatu eta sustatzea, unibertsitate-prestakuntza duala bultzatzea, baita unibertsitateei esleitutako etengabeko prestakuntza bultzatzea ere.

k) Elaborar e impulsar la Estrategia Vasca Universidad + Empresa, impulsando la formación universitaria dual, así como la formación continua asignada a las universidades.

l) Lanbide Heziketako Sailburuordetzarekin eta Hezkuntza Sailburuordetzarekin koordinatzea Euskadiko Steam Estrategiaren garapena eta ezarpena.

l) Coordinar, junto con la Viceconsejería de Formación Profesional y la Viceconsejería de Educación, el desarrollo e implementación de la estrategia STEAM Euskadi.

m) Hezkuntza Sailburuordetzarekin lankidetzan, goi-mailako hezkuntza-politika koordinatzea, Euskadiko goi-mailako arte-irakaskuntzen ikastetxeentzat.

m) Coordinar, en colaboración con la Viceconsejería de Educación, la política de Educación Superior dirigida a centros de enseñanzas artísticas superiores en Euskadi.

n) Zientzia eta teknologiaren garapena bultzatzea interes orokorraren mesedetan, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailarekin eta Osasun Sailarekin batera jarduteko bideak ezarrita, hargatik eragotzi gabe sail horiei edo beste batzuei dagozkien eskumenak.

n) Fomentar el desarrollo científico y tecnológico en beneficio del interés general, estableciendo actuaciones conjuntas con el Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente y el Departamento de Salud, sin perjuicio de las competencias atribuidas a estos y otros Departamentos.

o) Euskal gizartean, ikerketa zientifiko eta teknologikoaren arloko sentiberatze-, jendarteratze- eta prestakuntza-planak aurrera eramatea, eta, horretarako, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailarekiko lankidetza bultzatzea, hargatik eragotzi gabe sail horri edo beste batzuei dagozkien eskumenak.

o) Promover planes de sensibilización, divulgación y formación en materia de ciencia e investigación científica y tecnológica en la sociedad vasca, impulsando la colaboración con el Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente y sin perjuicio de las competencias atribuidas a este y a otros Departamentos.

p) Jaurlaritzako sailek ikerketaren arloan egiten dituzten jarduerak antolatu, planifikatu, sustatu eta koordinatzea.

p) Ordenar, planificar, impulsar y coordinar las actividades de los diferentes Departamentos del Gobierno en materia de investigación.

q) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Plana prestatzen parte hartzea, eta haren garapena bultzatzea eta harremanetarako organo izatea hala Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean dauden eragileekin nola ikerketa-arloko erakunde arteko topaguneekin, non eta eginkizun hori ez dagoen esleituta beste organoren bati.

q) Participar en la elaboración e impulsar el desarrollo del Plan Vasco de Ciencia, Tecnología e Innovación y ser órgano de relación con los agentes integrados en la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación, así como con los foros de encuentros interinstitucionales en materia de investigación, salvo que esté atribuido a otro órgano.

r) Lankidetza bultzatzea eta sustatzea unibertsitate, ikerketa-zentro, enpresa, zentro teknologiko eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko beste eragile batzuen artean; horrela, etekinik handiena ateratzeko ikerketa-arloko baliabideen erabilerari, ezagutza zientifikoa gizartera transferitzeko eta ikerketarako baliabide pribatuak erakartzeko, hargatik eragotzi gabe Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari arlo honetan esleitutako eskumena.

r) Promover y fomentar la cooperación entre la universidad, los centros de investigación, las empresas, los centros tecnológicos y otros agentes integrados en la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación, en orden a optimizar los recursos en materia de investigación, la transferencia del conocimiento científico a la sociedad y la captación de recursos privados para las tareas de investigación, sin perjuicio de la competencia atribuida en esta materia al Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente.

s) Ikerbasque Zientziarako Euskal Fundazioaren jarduerak bultzatu eta koordinatzea.

s) Impulsar y coordinar las actividades de la Fundación Vasca para la Ciencia Ikerbasque.

t) Ikerketaren eta teknologia-garapenaren politikako ildo nagusiak prestatzea, lehentasunezko arloak ezartzea, helburu zientifiko eta teknologikoak zehaztea, eta, ikerketaren eta teknologia-garapenaren arloan, urte anitzeko planak egitea, hargatik eragotzi gabe Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari arlo honetan esleitutako eskumena.

t) Elaborar las directrices generales en la política de investigación y desarrollo tecnológico, establecer áreas prioritarias, definir los objetivos científicos y tecnológicos, y elaborar planes plurianuales de investigación, infraestructuras científicas y desarrollo tecnológico, sin perjuicio de la competencia atribuida en esta materia al Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente.

u) Ikerketarako eta teknologiaren garapenerako planak behar bezala gauzatzeko eta plan horiek ebaluatzeko tresnak diseinatzea, ikerketarako programa eta proiektuei, giza baliabideen hautaketa eta prestakuntzari eta azpiegituren sorrerari dagokien arloan, hargatik eragotzi gabe arlo honetan Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari esleitu zaion eskumena.

u) Diseñar los instrumentos necesarios para la correcta ejecución de los planes de investigación y desarrollo tecnológico en materia de programas y proyectos de investigación, selección y formación de recursos humanos y generación de infraestructuras, así como para su posterior evaluación, sin perjuicio de la competencia atribuida en esta materia al Departamento Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente.

v) Zientzia, teknologia eta berrikuntzaren euskal sistemari Europako ikerketa-sisteman sartzen lagunduko dioten neurriak eta ekintzak bultzatzea, hargatik eragotzi gabe teknologia eta berrikuntzaren arloan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko beste organo batzuei dagozkien eskumenak.

v) Promover medidas y acciones tendentes a facilitar la integración del sistema vasco de ciencia, tecnología e innovación en el sistema europeo de la investigación, todo ello sin perjuicio de las competencias que en el ámbito de la tecnología y la innovación corresponden a otros órganos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

w) Euskal Autonomia Erkidegoan, ikerketarako azpiegiturak hainbat eragileren artean sortzeko eta erabiltzeko neurriak eta ekintzak bultzatzea, bai eta indarreko ordenamendu juridikoak sailburuordetza honi esleitutako beste edozein egiteko ere.

w) Promover medidas y acciones tendentes a potenciar la generación y el uso conjunto de las infraestructuras de investigación de la Comunidad Autónoma del País Vasco y cualesquiera otras funciones que le atribuya el ordenamiento jurídico vigente.

2.– Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzaren mende daude zuzendaritza hauek: Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritza eta Ikerketa Zuzendaritza.

2.– Dependen de la Viceconsejería de Universidades e Investigación las direcciones de Política y Coordinación Universitaria y la Dirección de Investigación.

21. artikulua.– Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritza.

Artículo 21.– Dirección de Política y Coordinación Universitaria.

1.– Saileko zuzendaritzen egiteko orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritzari:

1.– Además de las funciones genéricas correspondientes a las direcciones del Departamento, la Dirección de Política y Coordinación Universitaria tiene atribuidas las siguientes funciones y áreas de actuación:

a) Proposamenak egitea honako hauek sortu, aldatu eta kentzeko: fakultateak, eskola tekniko edo politeknikoak, unibertsitate-eskolak, unibertsitate-eskola politeknikoak, ikerketako unibertsitate-institutuak, edo irakaskuntza ez-presentziala edo urrutiko irakaskuntza antolatzen duten beste erakunde edo ikastetxe batzuk.

a) Proponer la creación, modificación y supresión de facultades, escuelas técnicas o politécnicas, escuelas universitarias, escuelas universitarias politécnicas e institutos universitarios de investigación, así como de otros centros o entidades que impartan enseñanzas en modalidad no presencial o a distancia.

b) Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitate-irakaskuntza ofizialak ezartzeko edo kentzeko baimenak planteatzea.

b) Plantear la autorización de la implantación o supresión de las enseñanzas universitarias oficiales de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

c) Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitate, Ikastetxe eta Unibertsitate Irakaskuntzen Erregistroa garatzea eta kudeatzea.

c) Desarrollar y gestionar el Registro de Universidades, Centros y Enseñanzas Universitarias de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

d) Atzerriko unibertsitateetako hezkuntza-sistemen arabera irakasten duten ikastetxeen espedienteak aztertzea, baimenak eman ahal izateko, eta aplikatzekoa den ordenamendu juridikotik datorren beste edozein ahalmen.

d) Analizar los expedientes de los centros que impartan enseñanzas con arreglo a sistemas educativos universitarios extranjeros, y demás facultades que se deriven del ordenamiento jurídico que resulte aplicable, para su autorización.

e) Musikene-Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia fundazio pribatuarekiko harremanak koordinatzea eta harekin lankidetzan aritzea.

e) Coordinar las relaciones y la colaboración con la Fundación Privada para el Centro Superior de Música del País Vasco, Musikene.

f) Ikastetxeak unibertsitate publikoari edo pribatuari atxikitzeko edo atxikipen hori kentzeko proposamenak aztertzea, hartarako onarpena eman ahal izateko.

f) Estudiar las propuestas de la adscripción o desadscripción de centros docentes a la universidad pública o privada, para su posterior aprobación.

g) Zaintzea, eskumeneko ikuskaritzaren bidez, unibertsitateek betetzen dutela bai otsailaren 25eko Euskal Unibertsitate Sistemaren 3/2004 Legean ezarritakoa eta bai aplikatzekoa den gainerako ordenamendu juridiko guztian ezarritakoa.

g) Velar mediante la inspección competente por el cumplimiento por parte de las universidades de lo previsto en la Ley 3/2004, de 25 de febrero, del Sistema Universitario Vasco y en el resto del ordenamiento jurídico que resulte aplicable.

h) Euskadiko Unibertsitate Kontseiluaren bidez, bekei, ikasketetarako kredituei eta unibertsitate-laguntzei buruzko politika garatu eta kudeatzea, baita politika hori koordinatzea ere.

h) Desarrollar y gestionar, a través del Consejo Vasco de Universidades, la política de becas, créditos al estudio y ayudas universitarias, así como su coordinación.

i) Unibertsitate Sistemaren Plana behar bezala gauzatzeko eta ebaluatzeko behar diren tresnak diseinatu eta kudeatzea, eta planaren idazkaritza teknikoari dagozkion egitekoak betetzea.

i) Diseñar y gestionar los instrumentos necesarios para la correcta ejecución del Plan del Sistema Universitario y su posterior evaluación, así como desarrollar las funciones de secretaría técnica de dicho plan.

j) Unibertsitate legeriari buruzko aldaketak proposatzea, lege-aurreikuspenak egokitzeko edo aldatzeko.

j) Proponer los cambios necesarios en la legislación universitaria para adaptar o modificar las previsiones legales correspondientes.

k) Unibertsitateekin programa-kontratuak hitzartzeko proposamenak egitea; kontratuok izaera administratiboa izango dute, eta dirulaguntzak emateko izango dira.

k) Proponer la suscripción con las universidades de los contratos-programa, que tendrán carácter administrativo y naturaleza subvencional.

l) Hezkuntza Sailaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluaren arteko harremanak koordinatzea, baita unibertsitate pribatuetan horren kideko diren organoekiko harremanak koordinatzea ere.

l) Coordinar las relaciones del Departamento de Educación con el Consejo Social de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea u órgano equivalente en el caso de las universidades privadas.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate publikoei dagokienez:

2.– En relación con las universidades públicas establecidas en la Comunidad Autónoma del País Vasco:

a) Unibertsitate publiko bat sortzeko edo kentzeko behar den lege-proiektua egitea, eta proposamena Eusko Jaurlaritzari helaraztea.

a) Elaborar el proyecto de ley necesario para la creación o supresión de universidades públicas, y elevar la propuesta al Gobierno Vasco.

b) Unibertsitate publikoen jarduerak hasteko baimena ematea, indarrean dagoen legerian eta sortzeko legean aurreikusitako baldintzak betetzen direla egiaztatu eta gero.

b) Autorizar el comienzo de las actividades de las universidades públicas, una vez comprobado que cumplen los requisitos previstos en la legislación vigente y en la ley de creación.

c) Unibertsitatearen finantzaketari buruzko proposamena egitea, unibertsitateari entzun eta Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluak txostena egin ondoren.

c) Proponer la financiación de la universidad, previa audiencia de la universidad, e informe del Consejo de Coordinación de la Enseñanza Pública Universitaria.

d) Inbertsio eta azpiegituretarako urte anitzeko programa egin, onartu eta ikuskatzea.

d) Elaborar, aprobar y supervisar el programa plurianual de inversiones e infraestructuras.

e) Egitura tekniko baten sorrera sustatzea, hitzarmen, akordio edo itun kolektiboen negoziazioan alderdi publikoaren ordezkaritza bere gain har dezan eta horien jarraipena egin dezan.

e) Promover la constitución de una estructura técnica con la finalidad de que represente a la parte pública en la negociación de convenios, acuerdos y pactos colectivos, así como en el seguimiento de los mismos.

f) Eusko Jaurlaritzari proposatzea Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileen –hala funtzionarioen nola lan-kontratudunen– ordainsari osagarrien mugak, eraginkortasun- eta efizientzia-irizpideekin bat etorriz.

f) Proponer al Gobierno Vasco el establecimiento de los límites de los complementos retributivos del personal docente e investigador –funcionario y contratado–, de la Universidad Pública del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, de acuerdo con los criterios de eficacia y eficiencia.

g) Euskal unibertsitate publikoko ikaspostu berrien eskaintza onartzea.

g) Aprobar la oferta de plazas de nuevo acceso a la universidad pública vasca.

h) Unibertsitateko prezio publikoak finkatzeko araudia egitea; prezio publiko horiek irakaskuntza-zerbitzuei eta legez ezartzen diren beste eskubide batzuei dagozkie.

h) Elaborar la normativa por la que se fijan los precios públicos universitarios por los servicios académicos y por otros derechos que legalmente se establezcan.

i) Azterketa egitea euskal unibertsitate-sistemaren eremuan ondasunak jabari publikotik kentzeko eta, hala egokituz gero, horietaz baliatzeko.

i) Analizar la desafectación y, en su caso, la disposición de los bienes de dominio público en el ámbito del sistema universitario vasco.

j) Kostuen ebaluazioa egitea, nola irakasle eta ikertzaileei dagokienez hala administrazio eta zerbitzuetako langileei dagokienez, eta lanpostu eta kontratuen aurreikuspena egitea, hartarako baimenak eman ahal izateko.

j) Evaluar los costes del personal docente e investigador y del personal de administración y servicios, y la previsión de puestos y contratos, para su posterior autorización.

k) Aztertzea, baimendu ahal izateko, kapital-eragiketetatik gastu arrunteko eragiketetara egin beharreko kreditu-transferentziak, baita zorpetzeko eta bermeak eskatzeko eragiketak ere.

k) Estudiar, para su autorización, la transferencia de créditos de operaciones de capital a operaciones para gasto corriente, así como las operaciones de endeudamiento y de solicitud de garantías.

l) Unibertsitate-informazioaren sistema integratuari dagokion alderdi oro koordinatzea, euskal unibertsitate-sistema osatzen duten unibertsitateekin batera.

l) Coordinar con las universidades que conforman el sistema universitario vasco, todos aquellos aspectos relativos al sistema integrado de información universitaria.

m) Kontabilitate analitikoaren erabilera bultzatzea eta sustatzea, zuzendaritza honen mendeko erakunde guztietan.

m) Fomentar e impulsar el empleo de la contabilidad analítica en todas las instituciones dependientes de esta dirección.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako unibertsitate pribatuei eta, hala denetan, Eliza Katolikoaren unibertsitateei dagokienez:

3.– En relación con las universidades privadas y, en su caso, de la Iglesia católica, establecidas en la Comunidad Autónoma del País Vasco:

a) Unibertsitate horiek onartzeko lege-proiektua egitea, edo, hala badagokio, onarpen hori kentzekoa, eta nola bata hala bestea Eusko Jaurlaritzari proposatzea.

a) Elaborar el proyecto de ley de reconocimiento y, en su caso, de revocación de dicho reconocimiento, y en ambos casos elevar su propuesta al Gobierno Vasco.

b) Publikoak ez diren unibertsitateen onarpena sustatzen duten pertsona fisiko edo juridikoek onarpen horretarako behar diren baldintzak betetzen dituztela egiaztatzea.

b) Verificar que cualquier persona física o jurídica que promueva el reconocimiento de universidades no públicas reúne los requisitos legales exigidos para su reconocimiento.

c) Publikoak ez diren unibertsitateen ekintzak aztertzea eta horien gaineko txostena egitea, ekintza horiek Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 110.3 artikuluan jasotakoak badira.

c) Analizar e informar de las actuaciones de las universidades no públicas recogidas en el artículo 110.3 de la Ley 3/2004, de 25 de febrero, del Sistema Universitario Vasco.

22. artikulua.– Ikerketa Zuzendaritza.

Artículo 22.– Dirección de Investigación.

Saileko zuzendaritzen egiteko orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Ikerketa Zuzendaritzari:

Además de las funciones genéricas correspondientes a las direcciones del Departamento, la Dirección de Investigación tiene atribuidas las siguientes funciones y áreas de actuación:

a) Proposamenak egitea eta gauzatzea, Eusko Jaurlaritzako sailekiko eta bestelako erakunde batzuekiko koordinazio zientifiko eta teknologikoa bideratuko duten tresnak sortu eta horien jarraipena egiteko.

a) Elaborar y ejecutar propuestas de creación y seguimiento de mecanismos de coordinación científica y tecnológica con los diferentes Departamentos del Gobierno y otras instituciones.

b) Irizpideak ezartzea, ikerketako eta teknologia-garapeneko programak eta proiektuak ebaluatzeko, hautatzeko, gauzatzeko, kontrolatzeko eta horien jarraipena egiteko, baita unibertsitate- eta zientzia-arloan azpiegiturak sortzeko programak ebaluatzeko, hautatzeko, gauzatzeko, kontrolatzeko eta horien jarraipena egiteko ere.

b) Establecer los criterios de evaluación, selección, ejecución, seguimiento y control de los programas y proyectos de investigación y desarrollo tecnológico, y de los programas de generación de infraestructuras en el ámbito universitario y científico.

c) Proposatzea Hezkuntza Sailak zer baliabide bideratuko dituen ikerketa-proiektu eta -programetarako nahiz ikerketa-azpiegituretarako, eta proiektu eta azpiegitura zientifikoei buruzko datu-banku edo erregistro bat sortzea, baliabideak efizientzia handiagoz kudeatu ahal izateko.

c) Proponer la asignación de los recursos destinados por el Departamento de Educación a los proyectos y programas de investigación, y a las infraestructuras de investigación, y generar un banco de datos o registro de proyectos e infraestructuras científicas, que permita una gestión de los recursos más eficiente.

d) Ikertzaileak hautatzeko eta prestatzeko programak egitea eta gauzatzea, eta, horretarako, ikertzaileen jarduna prestatzea eta ikuskatzea; halaber, ikertzaileak prestatzeko programetarako lankidetza eskaintzea, doktoretza-eskolei eta unibertsitateetan horien kideko diren organoei laguntza emanda.

d) Elaborar y ejecutar programas de selección y formación de personal investigador, preparando e inspeccionando la actividad de los mismos, así como colaborar en los programas de formación de personal investigador a través del apoyo a las escuelas de doctorado y órganos equivalentes de las universidades.

e) Sailak hitzartutako programa-kontratuetan jasotako ikerketa-arloko aurreikuspenak aurkeztea eta ikuskatzea.

e) Proponer y supervisar las previsiones contenidas en materia de investigación en los contratos-programa suscritos por el Departamento.

f) Zientzia, Teknologia eta Ikerketa Planaren ondorioz Hezkuntza Sailari dagozkion programak kudeatzea, Jaurlaritzako beste sail batzuekin eta beste eragile ekonomiko eta sozial batzuekin batera.

f) Gestionar los programas derivados del Plan de Ciencia, Tecnología e Investigación que corresponden al Departamento de Educación, en coordinación con otros Departamentos del Gobierno y otros agentes económicos y sociales.

g) Ikerketa-programetan, formula berriak prestatzea eta gauzatzea, sistemak eta zientzia-komunitateak berrikuntzaren erronkei eta Europako Ikerketa Esparruari aurre egin diezaieten.

g) Elaborar y ejecutar nuevas fórmulas en los programas de investigación para adaptar el sistema y la comunidad científica a los desafíos de la innovación y al Espacio Europeo de la Investigación.

h) Sektore publiko eta pribatuaren arteko lankidetza sustatzeko programetan, formula berriak prestatu eta gauzatzea, ezagutzaren transferentzia egiteko.

h) Elaborar y ejecutar nuevas fórmulas en los programas de incentivación de la cooperación público-privada para la transferencia de conocimiento.

i) Erakundeen arteko jarduerak gauzatzeko planak, azterlanak, txostenak eta proposamenak egitea, zuzendaritza honen eskumeneko gaietan.

i) Elaborar planes, estudios, informes y propuestas de actuación en el ámbito interinstitucional dentro de las materias de competencia de esta dirección.

j) Euskal gizartearen kultura zientifikoa bultzatzea, ikerketa zientifiko eta teknologikoaren arloan sentiberatze-, jendarteratze- eta prestakuntza-programak landuta.

j) Fomentar la cultura científica en la sociedad vasca mediante la elaboración de programas de sensibilización, divulgación y formación en materia de ciencia e investigación científica y tecnológica.

k) Bere eginkizunak betetzean gauzatutako jardueren jarraipena egitea.

k) Realizar el seguimiento y control de las actuaciones que se ejecuten en el ejercicio de sus funciones.

l) Ikerbasque fundazioaren jarduerak ikuskatzea; Ikerbasque Zientziarako Euskal Fundazioa talentua biltzeko eta erakartzeko sortua da.

l) Supervisar las actividades de la Fundación Vasca para la Ciencia Ikerbasque, creada para la captación y atracción de talento.

m) Oinarrizko eta bikaintasunezko ikerketako zentroen jarduna (BERC) eta garapena bultzatzea, Euskadin puntako ikerketan diharduten taldeek eta horiek lantzen dituzten lerroek nazioartean prestigio handiagoa izan dezaten. Hartara, Euskadi talentua erakartzen duen gune bihurtzen lagunduko da, eta, aldi berean, unibertsitateetako ikertzaileekin eta Euskadin I+G+b helburu duten beste zentro batzuetako ikertzaileekin lankidetzan aritzeko tresnak ezartzea sustatutako da.

m) Impulsar la actividad y el desarrollo de los centros de investigación básica y de excelencia (BERC), al objeto de dotar de mayor prestigio internacional a los grupos y líneas de investigación punteros en Euskadi, lo que contribuirá a que Euskadi se convierta en un polo avanzado de talento, al tiempo que se promocionará el establecimiento de mecanismos de colaboración con personal investigador de las universidades y otros centros de I+D+i vascos.

n) Urtero Euskadiko Ikerketa Sarirako deialdia egitea, Euskadin eragin onuragarria ekarri duen ikertzaile eta talde kualifikatuen lana eta ahalegina sustatzeko eta bultzatzeko.

n) Convocar anualmente el Premio Euskadi de Investigación, al objeto de estimular y promocionar los esfuerzos de las y los investigadores y equipos cualificados cuyo trabajo haya ejercido una influencia positiva importante en Euskadi.

o) Hezkuntza Sailari apirilaren 29ko 96/1997 Dekretuan eta urtarrilaren 13ko 2/2009 Dekretuan ezartzen zaizkion funtzioak garatzea. 96/1997 Dekretuaren bidez, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea sortu eta arautu zen, eta, horretarako, batetik, Euskadiko Zientzia eta Teknologia Ikerketarako Erakundeekiko elkarlana eta koordinazioa finkatu zen, eta, bestetik, erakunde horien ezaugarriak eta eginkizunak zehaztu ziren. Gerora, abenduaren 26ko 278/2000 Dekretuak aldatu egin zuen 96/1997 Dekretua. 2/2009 Dekretuaren bidez, berriz, Transferentzien Batzorde Mistoak 2008ko abenduaren 11n hartutako Akordioa onetsi zen; akordio horren arabera, ikerketa eta garapen zientifiko nahiz teknikoko eta berrikuntzako funtzioak Euskal Autonomia Erkidegoari transferitu zitzaizkion, Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen berrogeita hamalaugarren xedapen gehigarriari dagokionez.

o) Desarrollar las funciones que para el Departamento de Educación se establecen en el Decreto 96/1997, de 29 de abril, modificado por Decreto 278/2000, de 26 de diciembre, por los que se constituye y se regula la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación, mediante el establecimiento de relaciones de colaboración y coordinación con las entidades de investigación científica-tecnológica de Euskadi y la determinación de las características y funciones de las mismas, y en el Decreto 2/2009, de 13 de enero, por el que se aprueba el acuerdo de la Comisión Mixta de Transferencias de 11 de diciembre de 2008, sobre traspaso a la Comunidad Autónoma del País Vasco de las funciones en materia de investigación y desarrollo científico y técnico e innovación, en relación con la Dispoción Adicional quincuagésima cuarta de la Ley 9/2017, de 8 de noviembre, de Contratos del Sector Público.

p) Ikerketa-politikaren arloko neurriak bultzatzea, zehazki Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoan, 3/2004 Legean eta 2/2009 Dekretuan jasota daudenak. Urtarrilaren 13ko 2/2009 Dekretuaren bidez, Transferentzien Batzorde Mistoak 2008ko abenduaren 11n hartutako Akordioa onetsi zen; akordio horren arabera, ikerketa eta garapen zientifiko nahiz teknikoko eta berrikuntzako funtzioak Euskal Autonomia Erkidegoari transferitu zitzaizkion.

p) Impulsar las medidas que en materia de política de investigación prevé la Ley Orgánica 6/2001, de 21 de diciembre, de Universidades, y la Ley 3/2004, así como el Decreto 2/2009, de 13 de enero, por el que se aprueba el acuerdo de la Comisión Mixta de Transferencias de 11 de diciembre de 2008, sobre traspaso a la Comunidad Autónoma del País Vasco de las funciones en materia de investigación y desarrollo científico y tecnológico e innovación.

IV. KAPITULUA
CAPÍTULO IV
ORGANO PERIFERIKOAK
ÓRGANOS PERIFÉRICOS

23. artikulua.– Lurralde-ordezkaritzak.

Artículo 23.– Delegaciones Territoriales.

1.– Hezkuntzako sailburuaren mendetasun organikoaren eta hari atxikitako sailburuorde eta zuzendaritza bakoitzaren mendetasun funtzionalaren pean, Hezkuntzako lurralde-ordezkaritza bat egongo da lurralde historiko bakoitzean, lurralde-ordezkari batek gidatuta; egiteko hauek izango ditu:

1.– Bajo la dependencia orgánica del Consejero o Consejera y funcional de cada uno de los Viceconsejeros y Viceconsejeras y de las direcciones adscritas a las mismas, en cada uno de los territorios históricos existirá una Delegación Territorial de Educación a cuyo frente figurará un Delegado o Delegada Territorial, con las siguientes funciones:

a) Sailaren ordezkaria izatea dagokion lurralde historikoaren eremuan.

a) La representación del Departamento en el ámbito del territorio histórico respectivo.

b) Sailak kasuan kasuko lurralde historikoan dituen administrazio-zerbitzu eta -unitateak zuzentzea.

b) La dirección de los servicios y unidades administrativas del Departamento en el territorio histórico.

c) Sailak emandako jarraibideak eta arauak bideratzea, dagokion lurralde-eremuan bete daitezen.

c) Canalización de cuantas normas e instrucciones emanadas del Departamento hayan de cumplirse y observarse en su ámbito territorial.

d) Sailaren eskumenen arloan ematen diren xedapenak eta dagokion lurralde historikorako egindako programak eta aurrekontu-aurreikuspenak betetzen direla kontrolatzea.

d) El control del cumplimiento de las disposiciones relativas a las competencias del Departamento, así como de los programas y de las previsiones presupuestarias en el ámbito del territorio histórico respectivo.

e) Sailaren organo zentralek eskatzen dizkioten espedienteei eta gainontzeko arazo guztiei buruzko txostenak, azterlanak eta proposamenak egitea.

e) El informe, estudio y propuesta de cuantas cuestiones y expedientes le sean solicitados por los órganos centrales del Departamento.

f) Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako bitarteko irakasle funtzionarioak izendatzea eta kargutik kentzea, eta unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen kargu-hartzeei eta -uzteei buruzko jakinarazpenak egitea.

f) Designar y cesar al personal funcionario docente interino de enseñanza no universitaria, así como realizar los actos de comunicación de posesión y cese al personal funcionario docente no universitario.

g) Unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan edota sailaren gainontzeko lokaletan antolatzen diren jardueren jakitun egotea, eta, hala behar denean, horiek baimentzea, norbanakoek edo sailaren menpe ez dauden erakundeek sustatutakoak direnean.

g) El conocimiento y, en su caso, la autorización de las actividades que se desarrollan en los centros docentes de enseñanza no universitaria y demás dependencias del Departamento cuando sean promovidas por particulares y organismos no dependientes del mismo.

h) Kontratazio-arloko eskumena, bigarren xedapen gehigarrian jasoa.

h) La competencia en materia de contratación contemplada en la disposición adicional segunda.

i) Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzak, eskuordetze bidez, 10. artikuluko 2.k) apartatuan ezarri ez diren lizentziak eta baimenak ematea.

i) La concesión por delegación de la Dirección de Gestión de Personal de las licencias y permisos no establecidos en artículo 10 apartado 2.k).

j) Indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea berari dagokion alorrean, eta horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea, bere lurralde-ordezkaritzako zerbitzu-burutzekin batera euskararen kudeaketa integratua eginez; hori guztia, Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean.

j) Definir en su ámbito los objetivos del Plan de Normalización Lingüística en vigor, así como desarrollar y evaluar las iniciativas para alcanzar dichos objetivos llevando a cabo una gestión integrada del euskera en colaboración con las jefaturas de servicio de su Delegación Territorial; todo ello bajo la coordinación de la Dirección de Régimen Jurídico y Servicios y en colaboración con la Viceconsejería de Política Lingüística.

k) Indarreko araudiak ematen dizkion bestelako egitekoak.

k) Aquellas otras que les atribuya la normativa vigente.

2.– Zonako berritzeguneak, organikoki, dagokien Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzaren mende egongo dira, eta, funtzionalki, Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritzaren mende, Hezkuntzako Ikuskaritzari dagozkion gainbegiratze-lanen kaltetan izan gabe.

2.– Los Berritzegunes zonales, dependerán orgánicamente de la Delegación Territorial de Educación correspondiente y funcionalmente de la Dirección de Aprendizaje e Innovación Educativa, sin perjuicio de las funciones de supervisión que correspondan a la Inspección de Educación.

3.– Alorreko araudiak beste organo bati esleitzen ez badio, Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzako titularrak emandako administrazio-egintzen aurkako gora jotzeko errekurtsoak ebaztea funtzionalki hura mendeko duen organoari dagokio, dekretu honetan adierazitakoaren arabera, xede duen gaia kontuan hartuta.

3.– Salvo que la normativa sectorial lo atribuya a otro órgano, la resolución de los recursos de alzada contra los actos administrativos dictados por la persona titular de la Delegación Territorial de Educación competerá al órgano del que depende funcionalmente, conforme señala el presente Decreto, en atención a la materia que es su objeto.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA.– Ordezkapenen araubidea.
DISPOSICIÓN ADICIONAL PRIMERA.– Régimen de Suplencias.

Saileko sailburuordetzetako edo zuzendaritzetako postua hutsik badago, edo titularra absente edo gaixorik badago, horiei esleitutako eskumenak honela beteko dira, betiere egoera hori gertatu aurretik ardurok esleitu ez badira eta egoera horrek dirauen artean:

En los casos de vacante, ausencia o enfermedad de las personas titulares de las Viceconsejerías o direcciones del Departamento, las competencias atribuidas a las mismas, en el supuesto de que no hayan sido delegadas antes de producirse tal situación, y mientras dure la misma, serán ejercidas de la siguiente forma:

a) Sailburuordetzei esleitutako eskumenak sailburuordetza horietako zuzendariek beteko dituzte, egiturako hurrenkeraren arabera.

a) Las competencias atribuidas a las Viceconsejerías serán ejercidas por los Directores o las Directoras de las mismas por el mismo orden en que aparecen en su respectiva estructura.

b) Zuzendaritzei esleitutako eskumenak dagokion sailburuordetzako zuzendariek beteko dituzte, egiturako hurrenkeraren arabera; hau da, egituran aurre-aurretik dagoenari egokituko zaio dena delako zuzendaria ordezkatzea, eta lehenengo zuzendaria sailburuordeak ordezkatuko du. Horiek ezin badute, hierarkikoki gain-gainetik dagoen hurrenak ordezkatuko ditu, hurrengo apartatuan xedatzen den kasuan izan ezik.

b) Las competencias atribuidas a las direcciones serán ejercidas por los Directores o las Directoras de la misma Viceconsejería por el mismo orden en que aparecen en su respectiva estructura, es decir, la suplencia de los Directores y las Directoras corresponderá al que aparece en el orden inmediatamente anterior, y la del primero se llevará a cabo por la persona titular de la Viceconsejería; y de no ser posible ninguna de ellas, por el superior jerárquico inmediato, salvo lo dispuesto en el apartado siguiente.

c) Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzari esleitutako eskumenak Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak beteko ditu.

c) Las competencias atribuidas a la Dirección del Gabinete y Comunicación serán ejercidas por el Viceonsejero de Administración y Servicios.

d) Aurreko arauak nahikoa ez direnetan, gainetik dagoen hurrengo administrazio-organoak erabakitzen duenak beteko ditu administrazio-organoaren eskumenak.

d) Cuando las anteriores reglas no bastaren, las competencias del órgano administrativo serán ejercidas por quien designe el órgano administrativo inmediatamente superior de quien dependa.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Kontratu txikiak.
DISPOSICIÓN ADICIONAL SEGUNDA.– Contratos menores.

Kontratu txikiei dagokienez, organo hauen arduradunei dagokie –euren eremu funtzionalean eta lurraldean– indarreko araudian kontratu txiki gisa tipifikatuta dauden eta euren funtzionamendurako beharrezko diren kontratuak kontratatzea, eta gastua baimentzea eta onartzea, ez badira kudeaketa zentralizatukoak, beste organo batzuen eskumenekoak, edota ez badute eskatzen fakultatibo eskudun batek eginiko proiektu teknikorik:

Por lo que se refiere a los contratos menores, compete a las y los responsables de los siguientes órganos, en su ámbito funcional y territorial, la contratación, incluida la autorización y aprobación del gasto, de los contratos tipificados como menores en la legislación vigente, que sean necesarios para su funcionamiento y que correspondan a gastos de funcionamiento que no sean de gestión centralizada, ni competencia de otros órganos, ni se trate de obras que requieran proyecto técnico elaborado por facultativo/facultativa competente:

– Lurralde-ordezkariak.

– A las Delegaciones Territoriales.

– Ikastetxeen ekonomia- eta finantza-kudeaketaren araudian aurreikusitakoak.

– Los contemplados en la normativa reguladora de la gestión económico-financiera de los centros docentes.

– Lanbide Heziketari Aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntzako Euskal Autonomia Erkidegoko Zentroa (TKNIKA), abenduaren 1eko 222/2015 Dekretuaren 12. artikuluan xedatutakoaren arabera.

– Al centro de Investigación e Innovación Aplicada de la Formación Profesional (TKNIKA), de acuerdo con lo establecido en el artículo 12 del Decreto 222/2015, de 1 de diciembre.

– Lanbide Heziketaren Ezagutzaren Euskal Institutua (EEI).

– Al Instituto Vasco del Conocimiento de la Formación Profesional (IVAC).

– Lanbide Heziketako Sormen Aplikatuko Euskal Institutua (IDEATK).

– Al Instituto Vasco de Creatividad Aplicada a la Formación Profesional (IDEATK).

– Euskadiko Eskola Kontseilua.

– Al Consejo Escolar de Euskadi.

– Unibertsitateaz kanpoko Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI).

– Al Instituto Vasco de Evaluación e Investigación Educativa no universitaria (ISEI-IVEI).

– Hezkuntza-sistemaren laguntza-zerbitzuak eta sailaren mendeko bestelako erakundeak, funts aurreratuak kudeatzeko baimena dutenak.

– A los servicios de apoyo al sistema educativo y otros organismos dependientes del Departamento que dispongan de autorización para la gestión de fondos anticipados.

HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Baliabide propio pertsonifikatuei egindako enkarguak.
DISPOSICIÓN ADICIONAL TERCERA.– Encargos a medios propios personificados.

Hezkuntza Saileko kontratazio-organoek eskumena izango dute, halaber, Dekretu honen 8.1.d) eta 12.4.c) artikuluetan ezarritako baldintza berberetan, baliabide propio pertsonifikatuei obrak egiteko eta zerbitzuak emateko enkarguak onartzeko, indarrean dagoen araudian aurreikusten den moduan.

Los órganos de contratación del Departamento de Educación serán también competentes, en las mismas condiciones, que en lo establecido en el artículo 8.1.d) y art. 12.4.c) de este Decreto para la aprobación de los encargos a medios propios personificados de ejecución de obras y prestación de servicios en los términos previstos en la normativa vigente.

XEDAPEN IRAGANKORRA.– Izapidetze-fasean dauden espedienteak.
DISPOSICIÓN TRANSITORIA.– Expedientes en tramitación.

Dekretu hau indarrean jartzean izapidetze-fasean dauden espedienteak dagokion arloaren arabera eskumena duten organoek izapidetu eta ebatziko dituzte.

Los expedientes que a la entrada en vigor del presente Decreto se encuentren en tramitación serán tramitados y resueltos por los órganos que resulten competentes por razón de la materia.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA.– Egitura organiko eta funtzionalei buruzko dekretua.
DISPOSICIÓN DEROGATORIA.– Decreto de estructura orgánica y funcional.

Indargabetuta geratzen da 79/2017 Dekretua, apirilaren 11koa, Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena, hezkuntza-arloei aplikatu beharrekoan, eta dekretu honetan xedatutakoaren aurkakoak diren bestelako erregelamenduzko xedapenak.

Queda derogado el Decreto 79/2017, de 11 de abril, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Educación, en lo que fuera de aplicación a los ámbitos de Educación, así como cuantas otras disposiciones reglamentarias se opongan a lo dispuesto en el presente Decreto.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Aldatzea 40/2009 Dekretua, otsailaren 17koa, Berritzeguneen egitura, antolaketa eta funtzionamendua arautzen duena.
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA.– Modificación del Decreto 40/2009, de 17 de febrero, por el que se regula la estructura, organización y funcionamiento de los Berritzegunes.

Beste idazkera bat ematen zaio Berritzeguneen egitura, antolaketa eta funtzionamendua arautzen duen otsailaren 17ko 40/2009 Dekretuaren 13. artikuluari, eta honela idatzita geratuko da:

Se da una nueva redacción al artículo 13 del citado Decreto 40/2009, de 17 de febrero, por el que se regula la estructura, organización y funcionamiento de los Berritzegunes que queda redactado como sigue:

«Berritzegune Nagusia Hezkuntza Sailburuordetzaren mende egongo da organikoki eta funtzionalki, hargatik eragotzi gabe Hezkuntzako Ikuskaritzari dagozkion gainbegiraketa-funtzioak».

«El Berritzegune Central, dependerá orgánica y funcionalmente de la Viceconsejería de Educación, sin perjuicio de las funciones de supervisión que correspondan a la Inspección de Educación».

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Indarrean jartzea.
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA.– Entrada en vigor.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko otsailaren 23an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 23 de febrero de 2021.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntzako sailburua,

El Consejero de Educación,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala


Análisis documental