Sede electrónica

Boletin Oficial del País Vasco

47. zk., 2021eko martxoaren 5a, ostirala

N.º 47, viernes 5 de marzo de 2021


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
DEPARTAMENTO DE DESARROLLO ECONÓMICO, SOSTENIBILIDAD Y MEDIO AMBIENTE
1301
1301

68/2021 DEKRETUA, otsailaren 23koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.

DECRETO 68/2021, de 23 de febrero, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente.

Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen ditu eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen ditu. Haren azken xedapenetako lehenengoan ezartzen denez, sailburuek lehendakariari aurkeztuko dizkiote, hala egokituz gero, 2020ko abenduaren 31 baino lehen, beren sailen erregelamendu organikoen proiektuak, berak onar ditzan. Jaurlaritzaren programan sail bakoitzaren jardun-arlo bakoitzari emandako helburuen eta printzipioen arabera egingo dira proiektuok. Horrekin batera, erregelamendu horiek bete behar dituzten erakunde-irizpideak ere ezartzen ditu.

El Decreto 18/2020, de 6 de septiembre, del Lehendakari, de creación, supresión y modificación de los Departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de determinación de funciones y áreas de actuación de los mismos, establece en su Disposición Final Primera que los Consejeros y Consejeras procederán, en su caso, a presentar al Lehendakari para su aprobación, con anterioridad al 31 de diciembre de 2020, los proyectos de reglamentos orgánicos de sus respectivos Departamentos, que se adecuarán a los principios inspiradores y a los objetivos previstos en el programa del Gobierno para cada una de las áreas de actuación asignadas a los mismos y a continuación fija los criterios organizativos que deberán seguir dichos reglamentos.

Horren ostean, lehendakariaren abenduaren 28ko 48/2020 Dekretuak animaliak babesteko jardun-arloa esleitu zion Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari (48/2020 Dekretua, abenduaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen dekretua aldatzen duena).

Con posterioridad, el Decreto 48/2020, de 28 de diciembre, del Lehendakari, de modificación del Decreto de creación, supresión y modificación de los Departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de determinación de funciones y áreas de actuación de los mismos atribuye el área de actuación de «protección de los animales» al Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente.

Dekretu honen 1. artikuluan zehaztutako egitekoak eta jardun-arloak egokitu behar dira praktikan gauzatzea ahalbidetuko duen egitura baten arabera, eta, hortaz, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak aurkeztutako organigrama berria bat dator egokitzapen horrekin. Hala, egitura horrek hauek hartzen ditu barnean: lehengo Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko organo eta unitate guztiak, salbu eta Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetzakoak; Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza izan ezik, eta lehengo Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Sailburuordetzako organo eta unitateak.

El organigrama que presenta el nuevo Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente responde a la necesidad de adecuar las funciones y áreas de actuación desglosadas en el artículo 1 del presente Decreto a una estructura capaz de llevar a la práctica las mismas. Esta estructura se compone de todos los órganos y unidades del extinto Departamento de Desarrollo Económico e Infraestructuras, con excepción de los órganos y unidades de la Viceconsejería de Infraestructuras y Transportes, salvo la Dirección de Puertos y Asuntos Marítimos y por los órganos y unidades de la Viceconsejería de Medio Ambiente del extinto Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda.

Egitura zehazterakoan, irizpide hauek hartu dira aintzat: antolamendu-murrizketa eta austeritatea; egiturak lautzea; jardun-arloak biltzea; eduki zabaleko jardun-arloak antolatzea; egiturazkoak ez diren staff-arloak identifikatzea; eta informazio-teknologiak aprobetxatzea. Hau da, irailaren 6ko 18/2020 Dekretuan ezarritako irizpideei jarraitu zaie.

Para la determinación de la estructura se han tenido en cuenta criterios de austeridad y reducción organizativa, aplanamiento de estructuras, agrupación de áreas funcionales, construcción de áreas funcionales con amplios contenidos, identificación de áreas staff no estructurales y el aprovechamiento de las tecnologías de la información, es decir, se siguen los criterios establecidos en el mencionado Decreto 18/2020, de 6 de septiembre.

Aurreikusitako egituraren bidez, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak garapen industrial eta energetikoa sustatuko du, ekonomiaren motorra eta elementu nagusia den aldetik, eta, horretarako, zenbait garapen-elementu baliatuko ditu: nazioartekotzea; berrikuntza teknologikoa eta industriala; ekintzailetza, eta nekazaritzako elikagaien garapena. Garapen-elementu horiek guztiek etengabeko lotura izango dute motor ekonomiko eta industrialarekin, eta kontuan izango dituzte helburu hauek: ingurumenaren babesa eta jasangarritasuna.

Mediante la estructura prevista, el Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente impulsará el desarrollo industrial y energético como motor y elemento central de la economía, con diversos elementos de desarrollo, como son: la internacionalización, la innovación tecnológica e industrial, el emprendimiento y el desarrollo agroalimentario. Todos estos elementos de desarrollo avanzarán en continua y permanente relación con el motor económico industrial y atendiendo a los objetivos de sostenibilidad y protección del medio ambiente.

Horretarako, honela egituratu da saila: batetik, lau Sailburuordetza ditu eta bakoitzak jardun-arlo jakin bat du; bestetik, bi Zuzendaritza horizontal ditu, sailaren gainerako zuzendaritzei lagunduko dietenak. Halaber, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikita egongo dira sektore publikoko zenbait entitate, sailak gizartean sustatuko dituen politikak garatzeko funtsezko tresna baitira.

Para ello, se ha estructurado el Departamento en cuatro Viceconsejerías, cada una con un determinado ámbito de actuación, así como dos direcciones horizontales que prestan su apoyo al resto de direcciones del Departamento. Asimismo, quedan adscritas al Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente un conjunto de entidades del sector público que constituyen una herramienta fundamental para el desarrollo de las políticas que impulsará el Departamento ante la sociedad.

Ondorioz, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren proposamenez, lehendakariak onartuta, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko otsailaren 23ko bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

En su virtud, a propuesta de la Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, previa aprobación del Lehendakari, y deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 23 de febrero de 2021,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:
I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
ANTOLAKETA OROKORRA
DE LA ORGANIZACIÓN GENERAL

1. artikulua.– Egitekoak eta jardun-arloak.

Artículo 1.– Funciones y áreas de actuación.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Nagusiari dagozkion eskumenen barruan eta lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 8. artikulua garatze aldera (18/2020 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena):

El Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, en desarrollo del artículo 8 del Decreto 18/2020, de 6 de septiembre, del Lehendakari, de creación, supresión y modificación de los Departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de determinación de funciones y áreas de actuación de los mismos, ejercerá sus funciones sobre las siguientes materias, dentro siempre de las competencias que corresponden a la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco:

a) Industria-politika eta enpresa-lehiakortasuna.

a) Política industrial y competitividad empresarial.

b) Berrikuntza eta teknologia.

b) Innovación y tecnología.

c) Euskal gizartean, informazioaren eta jakintzaren gizartea sustatu eta garatzea, hargatik eragotzi gabe administrazio eta gobernu elektronikoaren arloko jarduerak.

c) Promoción y desarrollo de la Sociedad de la Información y del Conocimiento en la sociedad vasca, sin perjuicio de las actuaciones en materia de Administración y gobierno electrónicos.

d) Industria- eta enpresa-nazioartekotzea.

d) Internacionalización industrial y empresarial.

e) Jaurlaritzaren politika proposatzea eta gauzatzea eraldaketa digitalerako eta adimen artifiziala garatu eta sustatzeko.

e) Propuesta y ejecución de la política del Gobierno para la transformación digital y el desarrollo y fomento de la inteligencia artificial.

f) Energia eta meategiak.

f) Energía y minas.

g) Artisautza sustatu eta indartzea.

g) Fomento y promoción de la artesanía.

h) Nekazaritza eta abeltzaintza sustatu eta antolatzea.

h) Promoción y ordenación agrícola y ganadera.

i) Landa-garapena eta dibertsifikazio ekonomikoa.

i) Desarrollo rural y su diversificación económica.

j) Abeltzaintza eta basoak.

j) Ganadería y montes.

j bis) Animalien babesa.

j bis) Protección de los animales.

k) Ehiza eta arrantza kontinentala.

k) Caza y pesca continental.

l) Arrantza.

l) Pesca.

m) Nekazaritzako, arrantzako eta elikagaigintzako industriak eta merkaturatzea.

m) Industrias y comercialización agrarias, pesqueras y alimentarias.

n) Basozaintzako lehen transformazioko industriak.

n) Industrias de primera transformación forestal.

o) Nekazaritzako elikagai-politika: nekazaritza-elikagaiak sustatzea, tipifikatzea, jatorri-deitura ematea eta kalitatea kontrolatzea.

o) Política agroalimentaria: promoción, tipificación, denominación de origen y control de calidad de productos agroalimentarios.

p) Mahastizaintza eta enologia.

p) Viticultura y enología.

q) Nekazaritzako eta itsasketa-arrantzako prestakuntza, lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 10.1.b) artikuluan ezarritakoaren arabera. Nekazaritzako eta itsas arrantzako lanbide-gaikuntza sustatzea. Nekazaritzako eta ozeanografiako ikerketa, hargatik eragotzi gabe lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 10.1.c) artikuluan aurreikusitakoa.

q) Formación agraria y náutico pesquera, de conformidad con lo establecido en el artículo 10.1.b) del Decreto 18/2020, de 6 de septiembre, del Lehendakari. Promoción de la capacitación profesional agraria y marítimo pesquera. Investigación agraria y oceanográfica, sin perjuicio de lo previsto en el artículo 10.1.c) del Decreto 18/2020, de 6 de septiembre del Lehendakari.

r) Trantsizio energetikoa.

r) Transición energética.

s) Ingurumena. Klima-aldaketaren aurkako borroka.

s) Medio ambiente. Lucha contra el cambio climático.

t) Ekonomia zirkularra.

t) Economía circular.

u) Natura-ondarearen kontserbazioa.

u) Conservación del patrimonio natural.

v) Urak. Ubideak eta ureztatzeak.

v) Aguas. Canales y regadíos.

w) Baliabide naturalen antolamendua eta naturaren kontserbazioa.

w) Ordenación de recursos naturales y conservación de la naturaleza.

x) Portuak eta itsas gaiak.

x) Puertos y asuntos marítimos.

y) Sailari atxikita dauden edo haren mendeko diren sektore publikoko entitateak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.

y) Dirigir, de acuerdo con las Leyes y los reglamentos las entidades del sector público de adscritas o dependientes del Departamento.

z) Legeek eta erregelamenduek ematen dizkioten gainerako ahalmenak.

z) Las demás facultades que le atribuyan las leyes y los reglamentos.

2. artikulua.– Egitura orokorra.

Artículo 2.– Estructura general.

Aurreko artikuluan aipaturiko jardun-arloetako eskumenak baliatzeko, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak egitura orokor hau hartuko du:

Para el ejercicio de las competencias relativas a las materias señaladas en el artículo anterior, el Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente adopta la siguiente estructura general:

A) Organo zentralak:

A) Órganos centrales:

1.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua.

1.– Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente.

1.1.– Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritza.

1.1.– Dirección de Gabinete y Comunicación.

1.2.– Zerbitzu Zuzendaritza.

1.2.– Dirección de Servicios.

2.– Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetza.

2.– Viceconsejería de Tecnología, Innovación y Transformación Digital.

2.1.– Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritza.

2.1.– Dirección de Tecnología e Innovación.

2.2.– Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren Zuzendaritza.

2.2.– Dirección de Transformación Digital y Emprendimiento.

3.– Industria Sailburuordetza.

3.– Viceconsejería de Industria.

3.1.– Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritza.

3.1.– Dirección de Industria y Transición Energética.

3.2.– Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza.

3.2.– Dirección de Proyectos Estratégicos y Administración Industrial.

3.3.– Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza.

3.3.– Dirección de Puertos y Asuntos Marítimos.

4.– Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza.

4.– Viceconsejería de Agricultura, Pesca y Política Alimentaria.

4.1.– Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza.

4.1.– Dirección de Desarrollo Rural y Litoral y Políticas Europeas.

4.2.– Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza.

4.2.– Dirección de Agricultura y Ganadería.

4.3.– Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza.

4.3.– Dirección de Pesca y Acuicultura.

4.4.– Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza.

4.4.– Dirección de Calidad e Industrias Alimentarias.

5.– Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza.

5.– Viceconsejería de Sostenibilidad Ambiental.

5.1.– Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritza.

5.1.– Dirección de Calidad Ambiental y Economía Circular.

5.2.– Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza.

5.2.– Dirección de Patrimonio Natural y Cambio Climático.

B) Organo periferikoak:

B) Órganos periféricos:

1.– Industria Administrazioko lurralde-ordezkaritzak, lurralde historiko bakoitzekoak.

1.– Las Delegaciones Territoriales de Administración Industrial de cada uno de los Territorios Históricos.

2.– Ingurumen Jasangarritasuneko lurralde-zerbitzuak.

2.– Los Servicios Territoriales de Sostenibilidad Ambiental.

3.– Urdaibai Biosfera Erreserbako Zerbitzua.

3.– El Servicio de Reserva de la Biosfera de Urdaibai.

C) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitateak.

C) Entidades del Sector Público de la Comunidad Autónoma de Euskadi:

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikita geratzen dira sektore publikoko entitate hauek:

Quedan adscritas al Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, las entidades del sector público que se relacionan a continuación:

1.– Zuzenbide pribatuko ente publikoak:

1.– Entes públicos de derecho privado:

1.1.– SPRI Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia.

1.1.– SPRI- Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial.

1.2.– Energiaren Euskal Erakundea / Ente Vasco de la Energía. (EEE/EVE).

1.2.– Energiaren Euskal Erakundea / Ente Vasco de la Energía (EEE/EVE).

1.3.– Euskadiko Kirol Portuak (EKP).

1.3.– Euskadiko Kirol Portuak (EKP).

1.4.– Uraren Euskal Agentzia.

1.4.– Uraren Euskal Agentzia/Agencia Vasca del Agua.

2.– Sozietate publikoak:

2.– Sociedades públicas:

2.1.– Euskadiko Nazioartekotze Agentzia / Basque Trade And Investment SA, Euskadiko Nazioartekotze Agentzia / Basque Trade And Investment SA sozietate publikoa.

2.1.– Sociedad Pública Agencia Vasca de Internacionalización / Basque Trade And Investment, S.A.

2.2.– Sociedad para la Transformación Competitiva / Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea SA (SPRI), desagerbidean.

2.2.– Sociedad para la Transformación Competitiva / Erakaldeta Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. (SPRI), a extinguir.

2.3.– Zumaiako Kirol Portua SA, desagerbidean.

2.3.– Zumaiako Kirol Portua, S.A., a extinguir.

2.4.– Neiker Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea AB / Instituto Vasco de Investigación y Desarrollo Agrario SA.

2.4.– Neiker, Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea, A.B., Instituto Vasco de Investigación y Desarrollo Agrario, S.A.

2.5.– Ihobe SA Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa.

2.5.– Ihobe, S.A., Sociedad Pública de Gestión Ambiental.

3.– Sektore publikoko fundazioak:

3.– Fundaciones del sector público:

3.1.– Fundación HAZI fundazioa.

3.1.– Fundación HAZI Fundazioa.

3.2.– ELIKA Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa / Fundación Vasca para la Seguridad Alimentaria sektore publikoko fundazioa.

3.2.– ELIKA Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa- Fundación Vasca para la Seguridad Alimentaria.

4.– Sektore publikoko partzuergoak:

4.– Consorcios del sector público:

4.1.– Basque Research and Technology Alliance euskal partzuergo zientifiko-teknologikoa.

4.1.– Consorcio Científico- Tecnológico Vasco-Basque Research And Technology Alliance.

D) Kide anitzeko organoak:

D) Órganos colegiados:

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikita daude, beren sortze-arauetan aurreikusitakoaren arabera, kide anitzeko honako organo hauek:

Están adscritos al Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, en los términos previstos en sus normas de creación, los siguientes órganos colegiados:

1.– Industria Segurtasunerako Euskal Kontseilua.

1.– El Consejo Vasco de Seguridad Industrial.

2.– Euskadiko Agregakinen Mahaia.

2.– La Mesa de los Áridos de Euskadi.

3.– Jasangarritasun Energetikoaren Batzordea.

3.– La Comisión de Sostenibilidad Energética.

4.– Landare Osasunaren Batzorde Tekniko Koordinatzailea.

4.– La Comisión Técnica Coordinadora de Sanidad Vegetal.

5.– Euskadiko Abeltzaintza Arrazen Koordinazio Batzordea.

5.– El Comité de coordinación de razas ganaderas de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

6.– Euskadiko Animalien Elikadurarako Batzordea.

6.– La Comisión de Alimentación Animal de Euskadi.

7.– Baso Osasuneko Mahaia.

7.– La Mesa de Sanidad Forestal.

8.– Ehiza Trofeoak Homologatzeko Batzordea.

8.– La Comisión de Homologación de Trofeos de Caza.

9.– Euskadiko Ekoizpen Integraturako Koordinazio Batzordea.

9.– La Comisión Coordinadora para la Producción Integrada de Euskadi.

10.– Landaberri.

10.– Landaberri.

11.– Sasoikako Lanaren Arretarako Erakunde arteko Mahaia.

11.– La Mesa Interinstitucional de Atención al Trabajo Temporero.

12.– Landa Garapenerako Kontseilu Aholku-emailea.

12.– El Consejo Consultivo de Desarrollo Rural.

13.– Euskadiko Nekazaritza eta Elikagaigintzako Kontseilua.

13.– El Consejo Agrario y Alimentario de Euskadi.

14.– Nekazaritza eta Elikagaigintzako Berrikuntza Foroa.

14.– El Foro de Innovación Agraria y Alimentaria.

15.– Nekazaritza eta Elikadura Politikako Batzordea.

15.– La Comisión de Política Agraria y Alimentaria.

16.– Arrantza-arloko Aholku Batzordea.

16.– El Comité Consultivo de Pesca.

17.– Portuen Aholku Kontseiluak.

17.– Los Consejos Asesores de Puertos.

18.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Batzordea.

18.– La Comisión Ambiental del País Vasco.

19.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumenerako Aholku Kontseilua.

19.– El Consejo Asesor de Medio Ambiente de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

20.– Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Patronatua.

20.– El Patronato de la Reserva de la Biosfera de Urdaibai.

21.– Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Lankidetza Kontseilua.

21.– El Consejo de Cooperación de la Reserva de la Biosfera de Urdaibai.

22.– Naturzaintza Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Aholku Kontseilua.

22.– El Consejo Asesor de Conservación de la Naturaleza del País Vasco-Naturzaintza.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMENEKO SAILBURUA
DE LA CONSEJERA DE DESARROLLO ECONÓMICO, SOSTENIBILIDAD Y MEDIO AMBIENTE

3. artikulua.– Sailburua.

Artículo 3.– La Consejera.

1.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari honako hauek dagozkio: batetik, Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. eta 28. artikuluetan finkaturiko eskumenak baliatzea, eta, bestetik, lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren arabera sailari dagozkion egiteko eta jardun-arloetan indarrean dauden legeek egozten dizkiotenak, betiere saileko beste organoren bati esleitu ez bazaizkio (18/2020 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena).

1.– Corresponde a la Consejera de Desarrollo Económico Sostenibilidad y Medio Ambiente el ejercicio de las competencias establecidas en los artículos 26 y 28 de la Ley 7/1981, de 30 de junio, de Gobierno, y cuantas le atribuya la legislación vigente en el ámbito de las funciones y áreas de actuación que corresponden al Departamento en virtud del Decreto 18/2020, de 6 de septiembre, del Lehendakari, de creación, supresión y modificación de los Departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de determinación de funciones y áreas de actuación de los mismos, y no estén atribuidas a ningún otro órgano del Departamento.

2.– Saileko organo gorena denez, bere gain hartuko ditu saileko organo guztien eta bertako jarduera guztien ordezkaritza, zuzendaritza, koordinazioa eta kontrola.

2.– Como órgano superior del Departamento ejercerá la representación, la dirección, la coordinación y el control de todos los órganos y actividades del mismo.

3.– Sailburuari dagokio, halaber, eskumen hauek erabiltzea:

3.– Corresponden asimismo a la Consejera las siguientes atribuciones:

a) Bere eskumen-eremuko helburu estrategikoak definitu eta haien jarraipena egitea, Gobernu Programan zehaztutako ildo estrategikoen eta programa-konpromisoen arabera.

a) La definición y seguimiento de los objetivos estratégicos del ámbito de sus competencias en función de las líneas estratégicas y compromisos programáticos definidos en el Programa de Gobierno.

b) Izendapen libreko lanpostuak betetzea, aurretiaz deialdi publikoa eginda, bai eta behin-behineko langileak izendatzea ere.

b) La provisión de los puestos de libre designación previa convocatoria pública, así como la designación del personal eventual.

c) Saileko organoen artean eskuduntzei buruz sortzen diren gatazkak ebaztea eta beste sail eta organismo batzuekiko eskumen-gaiak planteatzea.

c) La resolución de los conflictos de atribuciones entre órganos del propio Departamento y el planteamiento de cuestiones de competencia con otros Departamentos y organismos.

d) Sailaren organismo edo agintarien aurka aurkeztutako errekurtsoak ebaztea, non eta beste organo baten eskumena ez diren.

d) Resolver los recursos que se interpongan contra resoluciones de los organismos o autoridades del Departamento cuando no sean competencia de otro órgano.

e) Saileko kontratazio-organo gisa jardutea, 5.000.000 eurotik gorako lizitazio-aurrekontua duten kontratuetan.

e) Actuar como Órgano de contratación del departamento en los contratos cuyo presupuesto base de licitación sea superior a 5.000.000 euros.

Era berean, eta baldintza beretan, baliabide propio pertsonifikatuei enkarguak egiteko eskumena dagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko kontratazio-araubidean aurreikusitako baldintzetan.

Igualmente, y en las mismas condiciones, le corresponderá la competencia para realizar los encargos a medios propios personificados, en los términos previstos en la normativa reguladora del régimen de la contratación del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

f) Plan, programa eta jarduera garrantzitsuak onartzea, Gobernu Kontseiluak onartu behar dituenak izan ezik.

f) Aprobar los planes, programas y actuaciones significativas, salvo aquellos cuya aprobación corresponda al Consejo de Gobierno.

g) Sailburuordetzek, Zerbitzu Zuzendaritzak eta Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzak emandako egintza deuseztagarrien kaltegarritasuna deklaratzeko espedienteak ireki eta ebaztea.

g) Incoar y resolver los expedientes de declaración de lesividad de los actos anulables dictados por las Viceconsejerías, la Dirección de Servicios y la Dirección de Gabinete y Comunicación.

h) Sailburuordetzek, Zerbitzu Zuzendaritzak eta Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzak emandako administrazio-egintza deusezak eta deuseztagarriak ofizioz berrikusteko espedienteak ireki eta ebaztea.

h) Incoar y resolver los expedientes de revisión de oficio de los actos administrativos nulos y anulables dictados por las Viceconsejerías, la Dirección de Servicios y la Dirección de Gabinete y Comunicación.

i) Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailea behar bezala dabilela gainbegiratzea, «agintaritza eskudun» gisa, bai eta baimen-irizpideak betetzen direla zaintzea ere. Hori guztia, Europar Batasunak horretarako ezartzen dituen prozeduren arabera.

i) Realizar, como «autoridad competente», la supervisión del correcto funcionamiento del Organismo Pagador de la Comunidad Autónoma del País Vasco, así como del mantenimiento en el cumplimiento de los criterios de autorización. Todo ello, de conformidad con los procedimientos que establezca la Unión europea para ello.

j) Saileko 5.000.000 eurotik gorako gastuak baimentzea, hargatik eragotzi gabe Gobernu Kontseiluaren eskumenak.

j) Autorizar los gastos del Departamento de cuantía superior a 5.000.000 de euros, sin perjuicio de las competencias del Consejo de Gobierno.

4. artikulua.– Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritza.

Artículo 4.– La Dirección de Gabinete y Comunicación.

1.– Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzari eskudantzia hauek dagozkio:

1.– Corresponde a la Dirección de Gabinete y Comunicación el ejercicio de las siguientes atribuciones:

a) Behar duen laguntza eta aholkularitza ematea sailburuari, sailari esleitutako egiteko instituzionaletan eta orokorretan.

a) Prestar a la Consejera la asistencia y asesoramiento necesario para el ejercicio de sus funciones institucionales y generales atribuidas al Departamento.

b) Sailaren komunikazio-politika zehaztu, zuzendu eta koordinatzea eta, ildo horretan, gizarte-komunikabideekiko harremanak garatu eta zaintzea, sailari lotutako jardueren, erabakien eta politiken hedapena eta zabalkundea errazteko.

b) Definir, dirigir y coordinar la política de comunicación del Departamento y, en este sentido, desarrollar y atender las relaciones con los medios de comunicación social para facilitar la difusión y divulgación de las actividades, decisiones y políticas vinculadas al Departamento.

c) Sailburuaren lan-programan (Agenda) zuzeneko laguntza ematea eta programa horren plangintza eta jarraipena egitea, erakundea ordezkatzeko egintzak bereziki kontuan hartuta.

c) Apoyo directo, planificación y seguimiento del programa de trabajo (Agenda) de la Consejera, con especial atención a los actos de representación institucional.

d) Sailaren organoen ekitaldi publikoak, kanpoko jarduerak eta protokoloa programatzea.

d) Programar los actos públicos y las actividades externas de los órganos del Departamento, así como el protocolo.

e) Bere eskumeneko arloetan, bera izango da sailaren eta gainerako sailen arteko harremanetarako organoa. Bera izango da, halaber, gai material horren inguruan eratutako sailen arteko koordinazio-organoekiko harremanetarako organoa.

e) Ser el órgano de relación del Departamento, en las áreas de su competencia, con el resto de los Departamentos; así como con los órganos de coordinación interdepartamental constituidos en relación a dicho ámbito material.

f) Organo eskudunaren bitartez, sailaren eta Eusko Legebiltzarraren arteko harremanak koordinatzea eta zaintzea.

f) Coordinar y atender, a través del órgano competente, las relaciones del Departamento con el Parlamento Vasco.

g) Sailaren eta Arartekoaren arteko harremanak bideratzea, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren organo eskudunaren bitartez.

g) Canalizar las relaciones del Departamento con el Ararteko a través del órgano competente del Departamento de Gobernanza Pública y Autogobierno.

h) Sailak administrazio, erakunde eta antolakunde desberdinekin dituen elkarrizketa eta, orokorrean, harremanak bideratzea, bai Euskal Autonomia Erkidegoan, bai eta Estatu edo Europar Batasunean ere, beste organo batzuei berariaz esleitutakoak salbu.

h) Canalizar la interlocución y, en general, las relaciones que desde el Departamento se mantengan con las distintas Administraciones, Instituciones y organizaciones, tanto de la Comunidad Autónoma de Euskadi, como estatales o comunitarias, con la salvedad de las específicamente asignadas a otros órganos.

i) Sailaren argitalpenak koordinatzea.

i) Coordinar las publicaciones del Departamento.

j) Sailaren jardunaldiak, biltzarrak, aurkezpenak eta bestelako jarduera dibulgatzaileak koordinatzea.

j) Coordinar la organización de jornadas, congresos, presentaciones y otras actuaciones divulgativas del Departamento.

2.– Kabinete eta Komunikazioaren zuzendariari dagokio bere jardun-eremuko espedienteen ondoriozko gastua baimentzea, baldin eta baimen hori ez bada beste organo baten eskumenekoa.

2.– Corresponde al Director o Directora de Gabinete y Comunicación autorizar el gasto derivado de los expedientes incluidos en su área de actuación, salvo que dicha autorización sea competencia de otro órgano.

5. artikulua.– Zerbitzu Zuzendaritza.

Artículo 5.– La Dirección de Servicios.

1.– Zerbitzu Zuzendaritzari eskudantzia hauek dagozkio:

1.– Corresponde a la Dirección de Servicios el ejercicio de las siguientes atribuciones:

a) Sailburuari ikuspegi bateratua ematea sailaren estrategiei eta funtzionamenduari buruz, hain zuzen ere baliabideak nola esleitu eta politika publikoak eta programak nola ebaluatu erabakitzen laguntzeko, ikuspegi orokor batetik.

a) Proporcionar a la Consejera una visión conjunta de las estrategias y funcionamiento del Departamento, facilitando, desde una perspectiva global, el marco de decisión para la asignación de recursos y la evaluación de programas.

b) Sailaren aholkularitza juridikoa, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legearen 4. eta 5,3. artikuluetan xedatutakoaren arabera, gainerako zuzendaritzekin koordinatuta. Egiteko horrek hauek ere hartzen ditu barnean: a) sailari eragiten dioten gaiei buruzko araudia, aurretiazko azterlan tekniko-juridikoak eta txosten juridikoak zuzendu eta egitea; b) dokumentazio-zerbitzuak eta izaera juridikoko dokumentu-oinarriak kudeatzea; c) nahitaezko txosten juridikoak egitea, beste organo batzuei esleitu zaizkienak izan ezik, eta d) Zerbitzu Juridiko Nagusiarekiko solaskidea izatea eta Koordinazio Juridikoaren Batzordean saila ordezkatzea. Hala badagokio, aholkularitza-organoei eta sailera atxikitako gainerako entitateei lankidetza eta babesa emango die.

b) La asesoría jurídica del Departamento, en los términos establecidos en los artículos 4 y 5.3 de la Ley 7/2016, de 2 de junio, de Ordenación del Servicio Jurídico del Gobierno Vasco, en coordinación con las demás Direcciones. Esta función comprende: a) la dirección y realización de la normativa sobre las materias que afecten al Departamento, estudios técnico-jurídicos previos e informes jurídicos, b) la gestión de los servicios de documentación y bases documentales de carácter jurídico c) la emisión de informes jurídicos preceptivos, a excepción de los que estén atribuidos a otros órganos y d) la interlocución con el Servicio Jurídico Central y la representación en la Junta de Coordinación Jurídica. En su caso, prestará su colaboración y apoyo a los órganos consultivos y demás entidades adscritas al Departamento.

c) Jurisdikzio-prozeduren jarraipena eta kontrola egitea, eta Auzibide Zuzendaritzarekiko harremana zaintzea, sailak parte hartzen duen gaietan, eta, hala badagokio, gai horien gaineko ebazpenen jarraipena eta kontrola egitea, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoaren apirilaren 25eko 144/2017 Dekretuaren 42.3 artikuluan ezarritako baldintzetan.

c) El seguimiento y el control de los procedimientos jurisdiccionales y la relación con la Dirección de lo Contencioso en los asuntos en los que intervenga el Departamento y, en su caso, el de las resoluciones recaídas en ellos, en los términos establecidos en el artículo 42.3 del Decreto 144/2017, de 25 de abril, del Servicio Jurídico del Gobierno Vasco.

d) Gobernu Kontseiluari edo bere organo eskuordetuei aurkeztu behar zaizkien espediente eta gaiak izapidetu eta kontrolatzea, bai eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste edozein egunkari ofizialetan argitaratu behar diren xedapenak eta administrazio-egintzak izapidetu eta kontrolatzea ere.

d) La tramitación y control de los expedientes y asuntos que hayan de ser sometidos al Consejo de Gobierno o a sus órganos delegados, así como la de aquellas disposiciones y actos administrativos que hayan de publicarse en el Boletín Oficial del País Vasco o en cualquier otro diario oficial.

e) Saileko zerbitzu orokorrak antolatzea eta administratzea, Sailburuordetza eta zuzendaritzen sistemak eta lan-metodoak koordinatzea, eta sailak Jaurlaritzako beste atalekin dituen administrazio-harremanak koordinatzea.

e) La organización y administración de los servicios generales del Departamento, la coordinación de los sistemas y métodos de trabajo de las Viceconsejerías y Direcciones y de las relaciones administrativas del Departamento con el resto del Gobierno.

f) Kontratazio-espedienteak eta baliabide propio pertsonifikatuei eta zerbitzu teknikoei egin beharreko enkarguak izapidetzea.

f) Tramitar los expedientes de contratación y los encargos a medios propios personificados y servicios técnicos.

g) Sailaren eskumeneko arloetan, ekonomiari buruzko azterlan eta memoriak programatzea, koordinatzea, eta, hala badagokio, egitea.

g) La programación, coordinación y, en su caso, elaboración de estudios y memorias de contenido económico en las áreas de competencia del Departamento.

h) Itsaso eta Arrantzako Europako Funtsaren egiaztatze-organismo bitartekari gisa jardutea.

h) Actuar como organismo intermedio de certificación del Fondo Europeo Marítimo y de la Pesca.

i) Sailburuari bere egitekoetarako laguntza teknikoa ematea, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailea behar bezala dabilela gainbegiratzeko agintaritza eskuduna den aldetik, bai eta baimen-irizpideak betetzen direla zaintzeko ere.

i) Prestar el apoyo técnico a la Consejera en sus funciones como autoridad competente para la supervisión del correcto funcionamiento del Organismo Pagador de la Comunidad Autónoma del País Vasco, así como del mantenimiento en el cumplimiento de los criterios de autorización.

j) Dirulaguntzen egitarauekin bat etorriz, laguntza edo dirulaguntzen banaketa sailaren ardura izanez gero, delako laguntza edo dirulaguntza horien erabilera egokia bermatzeko behar diren ekintza guztien kudeaketa proposatu eta gauzatzea, saileko zuzendaritzekiko lankidetzan.

j) En colaboración con las Direcciones del Departamento, proponer y realizar la gestión de cuantas acciones sean precisas para garantizar el buen fin de las ayudas y subvenciones cuya concesión corresponda al Departamento, de acuerdo con los programas subvencionales.

k) Sailari dagozkion eskumenak kudeatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiarekin, antolaketarekin eta informatikarekin lotutako gaietan, bai eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiarekiko harremanak kudeatzea ere.

k) La gestión de las competencias que correspondan al Departamento en relación con las materias propias de la Hacienda General del País Vasco, Organización e Informática, así como las relaciones con el Tribunal Vasco de Cuentas Públicas.

l) Sailaren jarduna dela-eta sortzen diren ondare-erantzukizuneko prozedurak hasi eta instruitzea, eragindako zuzendaritzekin batera, eta zuzendaritza horiekin lankidetzan aritzea administrazio-errekurtsoak ebazteko lanetan.

l) Incoar e instruir los procedimientos de responsabilidad patrimonial que se susciten en relación con la actividad del Departamento, en coordinación con las Direcciones afectadas y colaborar con estas en la resolución de recursos administrativos.

m) Sailari atxikitako giza baliabideak kudeatzea, eta, horretarako, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeak eta indarrean dauden gainerako arauek esleitzen dizkioten eskumenak erabiltzea, eta, era berean, langileak prestatzeko eta hobetzeko planak lantzea, betiere, Funtzio Publikoko Zuzendaritzari eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari (IVAP) dagozkien eskumenak eragotzi gabe.

m) Gestionar los recursos humanos adscritos al Departamento ejerciendo las competencias que al respecto le atribuye el artículo 10 de la Ley 6/1989, de 6 de julio, de la Función Pública Vasca y demás normativa vigente, así como elaborar planes de formación y perfeccionamiento del personal, sin perjuicio de las competencias correspondientes a la Dirección de Función Pública y al Instituto Vasco de Administración Pública (HAEE/IVAP).

n) Euskara-atalaren bitartez, sailean euskararen erabileraren normalizazioa eta langileen euskalduntze-prozesua sustatzea. Euskara-atalak aplikatu beharreko hizkuntza-irizpideak zehaztuko ditu eta horien jarraipena egingo, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren irizpideei jarraikiz. Atal horrek, halaber, eta sailari dagokionez, Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Erabilera Normalizatzeko indarrean dagoen VI. Planaren jarraipena eta ebaluazioak egingo ditu, bai eta Urteko Kudeaketa Planarenak ere, eta, gainera, VI. Normalizazio Planaren helburuak zehaztuko ditu.

n) Promover la normalización del uso del euskera y el proceso de euskaldunización del personal del Departamento a través de la unidad de euskera del Departamento, la cual definirá los criterios lingüísticos a aplicar y realizará su seguimiento, aplicando los criterios de la Viceconsejería de Política Lingüística. Esta unidad definirá, desarrollará y realizará el seguimiento y las evaluaciones del Plan de Normalización del Uso del Euskera vigente en el Gobierno Vasco y del Plan de Gestión anual y definirá los objetivos del VI Plan de Normalización, todo ello en lo referido a este Departamento.

ñ) Sailak langile-premien inguruan egindako aurreikuspenak ebaluatzea, eta sailaren langile-taldeak eta lanpostu-zerrendak prestatzeko proposamenak egitea.

ñ) Evaluar las previsiones de necesidades de personal efectuadas por el Departamento, y realizar las propuestas para la elaboración de las plantillas y de relaciones de puestos de trabajo en el mismo.

o) Lanpostuen banaketa fisikoarekin, ekipamenduarekin eta eraberritze-lanekin zerikusia duten saileko unitate guztien jardunak zuzentzea; hala ere, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari gai horretan esleitutako eskumenak errespetatuko dira. Saileko bulegoen barne-araubidea zaindu eta babestea, eta sailari atxikitako ondarea eta ekipamenduak administratu eta kontserbatzea.

o) Dirigir las actuaciones de las distintas unidades del Departamento relacionadas con la distribución física y equipamiento de puestos de trabajo y obras de reforma, sin perjuicio de las competencias asignadas en esta materia al Departamento de Gobernanza Pública y Autogobierno. Atender y cuidar el régimen interior de las dependencias del Departamento y la administración y conservación del patrimonio adscrito al mismo y de sus equipamientos.

p) Proposamenak egitea saileko zerbitzuen eta sailean erabiltzen diren lan-sistemen eta -metodoen barne-antolaketaz, arrazionalizazioaz, aplikazio informatikoez, administrazio digitalaz eta informatizazioaz, saileko beste organoekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko organo eskudunekin batera koordinatuta.

p) Elaborar propuestas sobre la organización interna, racionalización, aplicaciones informáticas y administración digital e informatización de los servicios del Departamento y de los sistemas y métodos de trabajo en el mismo, en forma coordinada con los demás órganos del Departamento y con los órganos competentes de la Administración de la Comunidad Autónoma.

q) Erregistro Orokorra, Artxibategia, Liburutegia eta sailaren gainerako dokumentazio-zentroak kudeatzea.

q) Gestionar el Registro General, el Archivo, la Biblioteca y los demás centros de documentación del Departamento.

r) Sailean kalitate-ereduak diseinatu eta garatzea.

r) Diseñar y desarrollar modelos de calidad en el Departamento.

s) Eusko Jaurlaritzak kudeaketa-aurreratuaren, modernizazioaren, administrazio elektronikoaren, gobernantzaren eta berrikuntzaren arloetan garatutako proiektu orokorretan parte hartzea, eta proiektu horiek sailean sustatzea.

s) Participar en los proyectos de ámbito general del Gobierno Vasco en las materias de gestión avanzada, modernización, administración electrónica, gobernanza e innovación, y promoverlos en el Departamento.

t) Sailean herritarrentzako informazio- eta arreta-zerbitzuek egokiro funtzionatzen dutela bermatzea (arretarako 2. eta 3. maila), eta Zuzenean Herritarren Arreta Zerbitzuarekiko harremanak egokiro antolatzea, era bakoitzaren eskumeneko arloetan solaskide operatiboak daudela bermatzea.

t) Asegurar el óptimo funcionamiento de los servicios de información y atención al ciudadano del Departamento (niveles 2 y 3 de atención), así como articular adecuadamente las relaciones con el Servicio de Atención al Ciudadano del Gobierno-Zuzenean, asegurando la existencia de interlocutores operativos en las diferentes materias de su ámbito competencial.

u) Informazio-, estatistika-, azterketa- eta analisi-sistemen arloan kudeaketa eta koordinazioa gauzatzea.

u) Llevar a cabo la gestión y coordinación en materia de sistemas de información, estadística, estudios y análisis.

v) Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta, hala egokituz gero, Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legean aurreikusitako neurriak ezartzeko, neurri horien jarraipena egiteko eta ebaluatzeko sustatzea, koordinatzea eta lankidetzan aritzea sailaren Sailburuordetza eta zuzendaritzekin, bai eta sailari atxikitako entitateekin ere, Eusko Jaurlaritzak onetsitako berdintasun-planean jasotako jarraibideak eta gidalerroak kontuan hartuta.

v) Impulsar, coordinar y colaborar con las distintas Viceconsejerías y Direcciones del Departamento y con las entidades adscritas al mismo, para implementar, hacer seguimiento y evaluar las medidas previstas en la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres y, en su caso, en la Ley 8/2015, del Estatuto de las Mujeres Agricultoras, siguiendo las líneas de intervención y directrices recogidas en el Plan para la Igualdad aprobado por el Gobierno Vasco.

w) Informazioaren argitaratze aktiboa, informazio publikoa eskuragarri izateko eskubidea baliatuz egindako eskaerei ematen zaizkien erantzunak eta sailaren datu publikoen zabalkundea koordinatu eta guztien jarraipena egitea, betiere gardentasun-politikarekiko koherentziaz. Horrekin batera, bermatzea datu pertsonalak babesteko arauak betetzen direla.

w) Coordinar y efectuar el seguimiento de la publicación activa de información, de la respuesta a las solicitudes de derecho de acceso a la información pública, y de la apertura de datos públicos del Departamento en coherencia con la política de Transparencia, así como asegurar el cumplimiento de la normativa referente a la protección de datos de carácter personal.

x) Koordinatzea sailak herritarrekin interakzioan aritzeko jarritako bide elektronikoak, eta bide presentzial edo birtualak sustatzea herritarrek parte har dezaten arauak planifikatzeko eta prestatzeko prozesuetan, bai eta politikak eta zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzeko prozesuetan ere. Halaber, bide horien guztien jarraipena egitea.

x) Coordinar y efectuar el seguimiento del uso del departamento de los canales electrónicos puestos al servicio de la interacción con la ciudadanía y estímulo a la apertura de canales presenciales o virtuales de participación en los procesos de planificación, de elaboración de normas y de evaluación de las políticas y de la calidad de los servicios públicos.

y) Sailaren Segurtasun eta Osasun Unitatearen jardunak zuzentzea, betiere eragotzi gabe Prebentzio Zerbitzuak bere eskumenak betetzea.

y) Dirigir las actuaciones de la Unidad de Seguridad y Salud del Departamento, sin perjuicio de las atribuciones que correspondan al Servicio de Prevención.

z) Jardun-arloaren barneko espedienteen ondoriozko gastua baimentzea, baimen hori beste organo baten eskumena ez bada. Halaber, transferentzia-gastuak baimenduko ditu, 5.000.000 euroko mugaraino.

z) Autorizar el gasto derivado de los expedientes incluidos en su área de actuación, salvo que dicha autorización sea competencia de otro órgano. Así mismo, autorizará los gastos de transferencias hasta el límite de 5.000.000 euros.

2.– Zerbitzuen zuzendaria sailaren kontratazio-organoa izango da, 5.000.000 euroko eta hortik beherako oinarrizko lizitazio-aurrekontua duten kontratuetan; halaber, eskuduna izango da, baldintza beretan, baliabide propio pertsonifikatuei enkarguak egiteko, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren kontratazioaren araubidean aurreikusitakoari jarraituz.

2.– El Director o Directora de Servicios será el órgano de contratación del Departamento en los contratos cuyo presupuesto base de licitación no exceda de 5.000.000 euros y será también competente, en las mismas condiciones, para los encargos a medios propios personificados, en los términos previstos en la normativa reguladora del régimen de la contratación del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

3.– Zerbitzu Zuzendaritzari atxikitzen zaio sailaren berariazko estatistika-organoa.

3.– Se adscribe a la Dirección de Servicios, el Órgano Estadístico Específico del Departamento.

4.– Zerbitzuen zuzendariari hauek dagozkio: sailaren aurrekontu-aurreproiektua prestatzea, jarraipena koordinatzea, gastuak xedatzeko eta obligazioak hartzeko eragiketak gauzatzea, eta, oro har, sailaren ekonomia eta aurrekontua kudeatzea. Orobat, organismo autonomoen, zuzenbide pribatuko ente publikoen eta sailari atxikitako gainerako sozietate publikoen aurrekontu-proiektuak koordinatu beharko ditu, eta sailaren aurrekontuarekin bat datozela zaindu.

4.– Corresponde al Director o Directora de Servicios la elaboración del Anteproyecto de Presupuesto del Departamento, la coordinación del seguimiento del mismo, la materialización de las operaciones atinentes a la disposición del gasto y contracción de la obligación y, en general, la gestión económica y presupuestaria del Departamento. Así mismo, le corresponde la coordinación de los proyectos de Presupuestos de los Organismos Autónomos, Entes Públicos de derecho privado y demás entidades del sector público adscritos al Departamento y su consolidación con el del Departamento.

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
SAILBURUORDETZAK ETA ZUZENDARITZAK
DE LAS VICECONSEJERÍAS Y DIRECCIONES
1. ATALA
SECCIÓN 1.ª
EGITEKO OROKORRAK
FUNCIONES GENERALES

6. artikulua.– Saileko sailburuordeak.

Artículo 6.– Viceconsejeras y Viceconsejeros del Departamento.

Saileko sailburuordeei dagokie, zuzenean eta hierarkian sailburuaren menpe, eskudantzia hauek erabiltzea:

Corresponde a las Viceconsejeras y a los Viceconsejeros del Departamento, bajo la dependencia directa y jerárquica de la Consejera, el ejercicio de las siguientes atribuciones generales:

a) Kasuan kasuko jardun-arloari dagozkion kudeaketa-politikak zehaztea, helburu estrategikoak garatzea eta gizartean izandako eragina neurtzea.

a) Definir las políticas de gestión asignadas a su área funcional, desarrollar los objetivos estratégicos y medir el impacto social logrado.

b) Sailburuordetzaren jarduerak antolatu eta zuzentzea, bai eta zuzendaritzenak eta sailburuordetzaren mendeko gainerako organo eta unitate administratiboenak ere, horretarako behar diren jarraibideak emanez.

b) Planificar y dirigir las actuaciones de la Viceconsejería, así como de las Direcciones y demás órganos y unidades administrativas dependientes de la misma, dictando las oportunas instrucciones de servicio para tal fin.

c) Sailburuordetzari dagokion jardun-eremuan, jardun-politikak prestatzea eta sailburuari horiek proposatzea eta laguntza teknikoa ematea.

c) Elaborar y proponer a la Consejera políticas de actuación y prestarle asistencia técnica en el ámbito de las funciones que tenga encomendadas.

d) Harremanak izatea Europar Batasuneko, Estatuko, autonomia-erkidegoetako eta foru-aldundietako organoekin, bai eta tokiko entitate eskudunekin ere, bere jardun-arloko gaiei dagokienez.

d) Mantener las relaciones con los órganos de la Unión Europea, Estado, Comunidades Autónomas y Diputaciones Forales y entidades locales competentes, en relación a las materias de su área funcional.

e) Europako eta nazioarteko antolakunde publiko nahiz pribatuekiko harremanak eta lankidetza sustatzea.

e) Fomentar la interlocución y la colaboración con las organizaciones europeas e internacionales, tanto públicas como privadas.

f) Sailburuordetzaren zuzendaritza eta administrazio-unitateen antolaketa operatiboa proposatzea, betiere ezarritako antolaketa-irizpideen esparruan; eta jarraibideak eta zerbitzu-aginduak ematea, egoki jardun dezaten.

f) Proponer la organización operativa de la Viceconsejería en Direcciones y Unidades administrativas en el marco de los criterios organizativos establecidos y dictar instrucciones y órdenes de servicio para el correcto funcionamiento de las mismas.

g) Plan, programa eta jarduera garrantzitsuak sustatzea. Plan horien prestaketa-lana eta jarraipen-txostenak koordinatzea, dagozkien jardun-eremuetan.

g) Promover planes, programas y actuaciones significativas. Coordinar la elaboración de los mismos y sus informes de seguimiento en sus respectivas áreas de actuación.

h) Hainbat Sailburuordetzek proiektu edo prozedura batean batera jardun behar dutenean, Sailburuordetza bakoitzak gainerakoekiko dituen jarduketak koordinatuko ditu, Jaurlaritzaren jarduketa politiko eta administratiboaren koherentzia zaintze aldera, hargatik eragotzi gabe Jaurlaritzak koordinazio-ekintza orokorra betetzea.

h) Coordinar las actuaciones de su Viceconsejería en relación con las demás Viceconsejerías, cuando hayan de intervenir varias en un proyecto o procedimiento, a fin de mantener la coherencia de la actuación política y administrativa del Gobierno, sin perjuicio de la acción coordinadora general de Gobierno.

i) Dagokion eskumen-arloan, azterlanak eta txostenak egitea eta horiek analizatzea, eta xedapen orokorren proiektuak proposatzea, ezarritako jardun-politikari jarraituz.

i) Realizar estudios e informes y su análisis en su ámbito competencial y efectuar la propuesta de proyectos de disposiciones de carácter general, de conformidad con la política de actuación establecida.

j) Sailburuordetzaren mendeko zuzendariek emandako ebazpenen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.

j) Resolver los recursos interpuestos contra las resoluciones adoptadas por los Directores dependientes de su Viceconsejería.

k) Enpresa, entitate eta korporazioekiko akordioak edo hitzarmenak izenpetzea, kasuan kasuko eskumena beste organo bati esleitu ez bazaio.

k) Firmar acuerdos o convenios con empresas, entidades y corporaciones en el ejercicio de sus respectivas competencias cuando la misma no sea atribuida a otro órgano.

l) Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan dagokien jardun-arloan esleitutako dirulaguntza izendunak ematea.

l) Conceder las subvenciones asignadas nominativamente en los presupuestos generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco en sus respectivas áreas de actuación.

m) Oso astun gisa tipifikatutako arau-hausteei buruzko zehapen-espedienteak hasi eta ebaztea, baldin eta arloko legeek ez badiote esleitzen eskumen hori beste organo bati.

m) Iniciar y resolver los expedientes sancionadores relativos a infracciones tipificadas como muy graves, salvo que la legislación sectorial atribuya esta competencia a otro órgano.

n) Jardun-arloaren barneko espedienteen ondoriozko gastua baimentzea, baimen hori beste organo baten eskumena ez bada.

n) Autorizar el gasto derivado de los expedientes incluidos en su área de actuación, salvo que dicha autorización sea competencia de otro órgano.

ñ) Sailburuordetzaren arlo eta egitekoekin lotutako ondare-erantzukizuneko prozedurak ebaztea.

ñ) Resolver los procedimientos de responsabilidad patrimonial relacionados con las áreas y funciones de su Viceconsejería.

o) Beren eskumeneko arloetan, eurak izango dira sailaren eta gainerako sailen arteko harremanetarako organoa. Eurak izango dira, halaber, gai material horren inguruan eratutako sailen arteko koordinazio-organoekiko harremanetarako organoa.

o) Ser el órgano de relación del Departamento, en las áreas de su competencia, con el resto de los Departamentos; así como con los órganos de coordinación interdepartamental constituidos en relación a dicho ámbito material.

p) Sailburuordetzak osatzen dituzten zuzendaritzek emandako egintza deuseztagarrien kaltegarritasuna deklaratzeko espedienteak ireki eta ebaztea.

p) Incoar y resolver los expedientes de declaración de lesividad de los actos anulables dictados por las Direcciones que las integran.

q) Sailburuordetzak osatzen dituzten zuzendaritzek emandako administrazio-egintza deusez eta deuseztagarriak ofizioz berrikusteko espedienteak ireki eta ebaztea.

q) Incoar y resolver los expedientes de revisión de oficio de los actos administrativos nulos y anulables dictados por las Direcciones que las integran.

r) Bere gain hartzea, bere Sailburuordetzan eta bere eskumeneko esparruetan, emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko erantzukizuna, bat etorriz Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta, hala egokituz gero, Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko 8/2015 Legean ezarritakoarekin.

r) Asumir la responsabilidad de la promoción de la igualdad de mujeres y hombres en su Viceconsejería y en los ámbitos de su competencia, de conformidad con lo establecido en la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres y, en su caso, en la Ley 8/2015, del Estatuto de las Mujeres Agricultoras.

s) Arloko hizkuntza-normalizazioaren ardura bere gain hartzea eta bere eskumeneko eremuetan euskararen erabilera sustatzea, zerbitzu- eta lan-hizkuntza izan dadin, bat etorriz Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoarekin.

s) Asumir la responsabilidad de la normalización lingüística en su área y fomentar el uso del euskera como lengua de servicio y lengua de trabajo en los ámbitos de su competencia, de conformidad con la Agenda estratégica del Euskera aprobada por el Consejo de Gobierno.

t) Ordenamendu juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, orokorrean, Jaurlaritzako sailburuordeei dagozkienak.

t) Cualesquiera otras funciones que les atribuya el ordenamiento jurídico vigente o tengan el carácter de comunes por venir atribuidas con carácter general a las Viceconsejeras y Viceconsejeros del Gobierno.

7. artikulua.– Saileko zuzendariak.

Artículo 7.– Directoras y Directores del Departamento.

Saileko zuzendariei dagokie, zuzenean eta hierarkian dagokien sailburuordearen mende, edo sailburuaren mende baldin eta Kabinete eta Komunikazioaren zuzendaria eta Zerbitzuen zuzendaria badira, eskudantzia orokor hauek baliatzea:

Corresponde a las Directoras y a los Directores del Departamento, bajo la dependencia directa y jerárquica de la Viceconsejera o Viceconsejero correspondiente, o de la Consejera en el caso del Director o Directora de Gabinete y Comunicación y del Director o Directora de Servicios, el ejercicio de las siguientes atribuciones generales:

a) Beren jardun-arloetan, kudeaketa publikoko politikak garatzea, eta egin beharreko jardunak zehaztea.

a) Desarrollar las políticas de gestión pública correspondientes a sus áreas de actuación, determinando las actuaciones a realizar.

b) Nork bere jardun-arloari dagozkion helburuak zabaltzea, horretarako jarduerak eta erantzukizunak esleitzea, eta kudeaketan behar diren zuzenketak egitea.

b) Desplegar los objetivos asignados a sus áreas de actuación, asignando actividades y responsabilidades, controlando logros, y estableciendo las correcciones necesarias en la gestión.

c) Nork bere jardun-arloaren antolamendu operatiboa proposatzea, eta barruko lan-sistemak zehaztea.

c) Proponer la organización operativa de sus áreas de actuación y definir los sistemas internos de trabajo.

d) Nork bere jardun-arloaren jarduerak programatu, sustatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea.

d) Programar, impulsar, dirigir, coordinar y controlar las actividades de sus áreas de actuación.

e) Nork bere jardun-arloaren jarduketak koordinatzea gainerako Zuzendaritzak tartean daudenean, prozeduraren batean batek baino gehiagok parte hartu behar dutenean.

e) Coordinar las actuaciones en sus áreas de actuación en relación con las demás áreas, cuando hayan de intervenir varias en un procedimiento.

f) Nork bere jardun-arloko arauak garatzeko proposamenak egitea.

f) Proponer el desarrollo normativo en sus áreas de actuación.

g) Zuzendaritzari dagozkion gaietarako dirulaguntzak emateko bideak proposatzea.

g) Proponer la articulación de subvenciones en materias propias de la Dirección.

h) Esleituak dituzten egitekoak gauzatzeko beharrezkoak diren administrazio-egintzak ematea.

h) Dictar los actos administrativos correspondientes para la ejecución de las funciones a ellos atribuidas.

i) Arin eta astun gisa tipifikatutako arau-hausteei buruzko zehapen-espedienteak hasi eta ebaztea. Horretaz gain, zehapen-espedienteak instruitzea ere badagokie. Hori guztia hala izango da, alde batera utzita Industria Administrazioko lurralde-ordezkaritzei dagozkienak.

i) Iniciar y resolver los expedientes sancionadores relativos a infracciones tipificadas como leves y graves. Les corresponde además la instrucción de los expedientes sancionadores. Todo ello con excepción de los que corresponden a las Delegaciones Territoriales de Administración Industrial.

j) Errekurtsoak ebaztea, indarreko legerian aurreikusitako kasuetan.

j) Resolver recursos en los supuestos previstos en la normativa vigente.

k) Eskaini beharreko zerbitzu eta jarduerei dagozkien tasa eta prezio publikoak kudeatu, likidatu, administratu eta, borondatez ordaintzeko epean, kobratzea.

k) Proceder a la gestión, liquidación, administración y cobro en periodo voluntario de las tasas y precios públicos respecto a las actividades o servicios que deban prestar.

l) Zuzendaritzaren arlo funtzionaletako irizpenak, txostenak eta azterlanak prestatzea.

l) Elaborar dictámenes, informes y estudios en las áreas funcionales de la Dirección.

m) Informazio publikoa eskuratzeko eskubideari buruzko eskaerak ebaztea.

m) Resolver las solicitudes del derecho de acceso a la información pública.

n) Euskararen erabilera normalizatzeko planean ezarritako helburuak definitzea bere eskumeneko arloan, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta, eta helburu horiek ezarri eta ebaluatzeko behar diren ekimenak garatzea.

n) Definir en el área de su competencia, y en coordinación con la Dirección de Servicios, los objetivos establecidos en el Plan para la normalización del uso del euskera y desarrollar las iniciativas precisas para su implantación y evaluación.

ñ) Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planaren helburuak definitzea dagokion alorrean, eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatua.

ñ) Definir en su ámbito los objetivos del Plan para la Igualdad de Mujeres y Hombres de la Comunidad Autónoma de Euskadi, así como ejecutar y evaluar las acciones e iniciativas para alcanzar dichos objetivos, llevando a cabo una gestión integrada de las políticas en materia de igualdad de mujeres y hombres, en coordinación con la Dirección de Servicios.

o) Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, egiteko komunak, oro har, Jaurlaritzako zuzendariei atxikitzen zaizkienak.

o) Cualesquiera otras funciones que les atribuya el ordenamiento jurídico vigente o tengan el carácter de comunes por venir atribuidas con carácter general a las Directoras y Directores del Gobierno.

2. ATALA
SECCIÓN 2.ª
TEKNOLOGIAKO, BERRIKUNTZAKO ETA ERALDAKETA DIGITALEKO SAILBURUORDETZA
VICECONSEJERÍA DE TECNOLOGÍA, INNOVACIÓN Y TRANSFORMACIÓN DIGITAL

8. artikulua.– Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetza.

Artículo 8.– La Viceconsejería de Tecnología, Innovación y Transformación Digital.

1.– Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetzaren egitekoak dira bai 6. artikuluan adierazitakoak, bai jarduketa-arlo hauek zuzendu eta koordinatzea:

1.– Corresponde a la Viceconsejería de Tecnología, Innovación y Transformación Digital, además de las funciones previstas en el artículo 6, la dirección y coordinación de las siguientes áreas de actuación:

a) Teknologia.

a) Tecnología.

b) Berrikuntza.

b) Innovación.

c) Plangintza eta estrategia.

c) Planificación y Estrategia.

d) Eraldaketa digitala.

d) Transformación Digital.

e) Euskal gizartean, informazioaren eta ezagutzaren arloko gizartea sustatu eta garatzea, betiere alde batera utzi gabe administrazio eta gobernu elektronikoaren arloko jarduerak.

e) Promoción y desarrollo de la Sociedad de la Información y del Conocimiento en la sociedad vasca, sin perjuicio de las actuaciones en materia de administración y gobierno electrónicos.

f) Enpresa-ekintzailetza.

f) Emprendimiento empresarial.

2.– Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetzaren mende daude, hierarkikoki, Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritza, eta Eraldatze Digitalaren eta Ekintzailetzaren Zuzendaritza.

2.– De la Viceconsejería de Tecnología, Innovación y Transformación Digital, dependen jerárquicamente la Dirección de Tecnología e Innovación y la Dirección de Transformación Digital y Emprendimiento.

3.– Basque Research And Technology Alliance zuzenbide publikoko entitatea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikiko zaio, eta atxikipen horren ondoriozko eskumenak egikarituko ditu Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetzak.

3.– La Viceconsejería de Tecnología, Innovación y Transformación Digital ejercerá las competencias que derivan de la adscripción al Departamento de Desarrollo Económico Sostenibilidad y Medio Ambiente de la entidad de derecho público Consorcio Científico-Tecnológico Vasco – Basque Research And Technology Alliance.

9. artikulua.– Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritza.

Artículo 9.– La Dirección de Tecnología e Innovación.

Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritzaren egitekoak dira bai dekretu honen 7. artikulua adierazitakoak, bai honako hauek:

La Dirección de Tecnología e Innovación, además de las señaladas en el artículo 7 del presente Decreto, realizará las siguientes funciones:

a) Lehiakortasun-politikaren eta I+G+b politikaren gidalerro eta orientazio estrategikoak proposatzea, lehiakortasun-planen diseinua eta garapena barne, I+G+b hobetzeari dagokionez eta, bereziki, enpresa-berrikuntzari dagokionez; bai eta plan horien jarraipen- eta ebaluazio-txostenak ere egitea.

a) Proponer las directrices y orientaciones estratégicas de la política de competitividad y de la política de I+D+i, incluyendo el diseño y desarrollo de los planes de competitividad en lo que se refiere a la mejora de la I+D+i y específicamente, en lo que se refiere a la innovación empresarial, así como la elaboración de los informes de seguimiento y evaluación de estos planes.

b) Barneko kudeaketa-planak eta haien jarraipen-txostenak prestatzeko koordinazio-lanak egitea.

b) Coordinar la elaboración de los planes de gestión internos y de los informes de seguimiento de los mismos.

c) Europar Batasuneko politikak eta, bereziki, lehiakortasun-politika eta I+G+b politika prestatzeko eta aplikatzeko beharrezko diren koordinazio-neurriak gauzatzea, eta sailaren organoen eta Europar Batasuneko erakundeen arteko harremanak bideratzea, betiere beste organo batzuei dagozkien eskumenak errespetatuta.

c) Ejecutar las medidas de coordinación necesarias para la elaboración y aplicación de las políticas de la Unión Europea, en especial de la política de competencia y de la política de I+D+i, así como canalizar las relaciones de los órganos del Departamento con las Instituciones de la Unión Europea, sin perjuicio de las competencias que corresponden a otros órganos.

d) I+G+b hobetzeko tresna berriak diseinatzera bideratutako jarduerei buruzko azterlanak, txostenak eta proposamenak egitea, antolakunde- eta negozio-arloko enpresa-berrikuntza barne, bai eta erakundeen arteko beste edozein berrikuntza ere, Zuzendaritza honen eskumeneko gaien barruan.

d) Elaborar estudios, informes y propuestas de actuaciones encaminadas a diseñar nuevos instrumentos para la mejora de la I+D+i, incluida la innovación empresarial en materia organizacional y de negocio y cualesquiera otros en el ámbito interinstitucional dentro de las materias de competencia de esta Dirección.

e) I+G+b arloan, sailaren jarduketa-programak lantzea, gauzatzea eta ebaluatzea, I+G+b proiektuak babesteko eta finantzatzeko, enpresa-, antolakunde- eta negozio-berrikuntza barne.

e) Elaborar, ejecutar y evaluar programas de actuación del Departamento en materia de I+D+i, de apoyo y financiación de proyectos de I+D+i, incluida la innovación empresarial, organizacional y de negocio.

f) Sentsibilizazioko, dibulgazioko eta prestakuntzako planak egitea berrikuntzaren arloan.

f) Elaborar y desarrollar de planes de sensibilización, divulgación y formación en materia de innovación.

g) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planaren ondoriozko programak kudeatzea, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetzari badagozkio, eta programa horien ondoriozko jarduerak koordinatzea eraginpean hartutako sailekin.

g) Gestionar los programas derivados del Plan de Ciencia, Tecnología e Innovación que corresponden a la Viceconsejería de Tecnología, Innovación y Transformación Digital y coordinar las actividades que deriven de los mismos con los Departamentos afectados.

h) Zientzia- eta teknologia-politikari lotutako azpiegitura estrategiko teknologikoak eta berritzaileak EAEn sortzeko eta ezartzeko ekintzak sustatzea eta ekintza horietan parte hartzea.

h) Promover y participar en las acciones vinculadas a la creación e implantación en el territorio de infraestructuras estratégicas tecnológicas e innovadoras vinculadas a la política de ciencia y tecnología del País Vasco.

i) Industria-lehiakortasuna hobetzen lagunduko duen azpiegitura teknologiko eraginkorrak sortzeko eta finkatzeko programak prestatu eta gauzatzea.

i) Elaborar y ejecutar programas para el fomento de la creación y consolidación de infraestructuras tecnológicas eficientes al servicio de la mejora de la competitividad industrial.

j) Ikerketa teknologikoko proiektuen eta berrikuntzako proiektuen azterketa, ebaluazio eta jarraipena egitea.

j) Llevar a cabo el análisis, evaluación y seguimiento de proyectos de investigación tecnológica y de proyectos de innovación.

k) Teknologia eskaintzen duten entitateen eta enpresen arteko teknologia-transferentzia sustatzea.

k) Fomentar la transferencia tecnológica entre las empresas y las entidades oferentes de tecnología.

l) Ikertzaileak prestatzeko, erakartzeko eta garatzeko jarduna bultzatzea.

l) Apoyar la formación, captación y desarrollo de personal investigador.

m) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarean dauden eragile zientifiko eta teknologikoekiko harremanetarako organo izatea, bai eta teknologiako eta berrikuntzako erakundearteko topaketa-foroekiko harremanetarako organo ere.

m) Ser órgano de relación con los Agentes Científico Tecnológicos integrados en la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación, así como con los foros de encuentro interinstitucionales en materia de tecnología e innovación.

n) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Eragileen Erregistro Publikoa kudeatzea.

n) Gestionar el Registro Público de Agentes de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación.

ñ). Basque Research and Technology Alliance BRTA euskal partzuergo zientifiko-teknologikoa babestea.

ñ). Apoyar la consolidación del Consorcio Científico-Tecnológico Vasco – Basque Research and Technology Alliance, BRTA.

10. artikulua.– Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren Zuzendaritza.

Artículo 10.– La Dirección de Transformación Digital y Emprendimiento:

Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren Zuzendaritzaren egitekoak dira bai dekretu honen 7. artikuluan adierazitakoa, bai hauek:

La Dirección de Transformación Digital y Emprendimiento, además de las señaladas en el artículo 7 del presente Decreto, realizará las siguientes funciones:

a) Gobernuaren politikaren estrategia definitzea, eraldaketa digitalerako, inplikatutako agenteen lankidetzarako eta agente horiei jarraipena egiteko.

a) Definir la estrategia de la política del Gobierno para la transformación digital, promover la colaboración de los agentes implicados y realizar el seguimiento de sus actuaciones.

b) Enpresaren esparruan eraldaketa digitalerako eta EIKTen sektoreko enpresak sustatzeko Gobernuaren politika gauzatzea, bai eta teknologia digital berriak (adimen artifiziala, big data, gauzen Interneta, 5G teknologiak, sistema ziberfisikoak eta zibersegurtasuna, besteak beste) euskal gizartean sar daitezen sustatzea ere.

b) Ejecutar la política del Gobierno para la transformación digital en el ámbito empresarial y en la promoción de las empresas del sector TEIC, así como promocionar la introducción de las tecnologías digitales emergentes (inteligencia artificial, big data, internet de las cosas, tecnologías 5G, sistemas ciberfísicos y ciberseguridad, entre otras) en la sociedad vasca.

c) Adimen artifiziala garatzeko eta sustatzeko neurriak bultzatzea.

c) Impulsar medidas para el desarrollo y fomento de la inteligencia artificial.

d) Ekintzailetza-kultura eta baloreak sustatzea, eta ekintzailetzarako prestakuntza eta, bereziki, ekintzaileen gaitasuna hobetzeko neurriak garatzea.

d) Fomentar la cultura y valores emprendedores y desarrollar medidas tendentes a mejorar la formación para la acción emprendedora y, específicamente, la capacitación de personas emprendedoras.

e) Proiektu ekintzaileak, bereziki etorkizuneko sektoreetan potentzial handiena dutenak, merkatura sartzeko aukerak sor daitezen sustatzea, finantza-laguntza barnean hartuta.

e) Promover la generación de oportunidades de acceso al mercado a los proyectos emprendedores, incluyendo el apoyo financiero, especialmente a los de mayor potencial en sectores de futuro.

f) Beste erakunde eta agente batzuekin lankidetzan, ekimen ekintzaile berriei laguntzeko zentroen sare bat garatzea.

f) Desarrollar, en colaboración con otras instituciones y agentes implicados, una red de centros de apoyo a las nuevas iniciativas emprendedoras.

g) Enpresa-ingurunean kultura ekintzailea sustatzeko ekimenak eta laguntza-programak bultzatzea.

g) Impulsar iniciativas y programas de apoyo para la promoción de la cultura emprendedora en el entorno empresarial.

h) Gure ekintzailetza-sistemaren irudia eta posizionamendua indartzeko jarduerak garatzea, bai barnean, bai beste ingurune batzuetan.

h) Desarrollar actuaciones para el refuerzo de la imagen y el posicionamiento de nuestro sistema de emprendimiento, tanto internamente como en otros entornos.

i) Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren eta Hezkuntza Sailaren organo eskudunekin harremanak ezartzeko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren organoa izatea, hain zuzen ere modu koordinatuan bultzatzeko enplegurako lanbide-heziketaren arloko jardunak eta enpresek lanbide-gaikuntzaren inguruan duten eskariaren eta prestakuntza-eskaintzaren arteko bateratze egokia.

i) Ser el órgano de relación del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente con los órganos competentes de los Departamentos de empleo, políticas sociales y educación, para impulsar de forma coordinada las actuaciones en materia de formación profesional para el empleo, la adecuada integración entre la demanda empresarial sobre capacitación profesional y la oferta formativa.

j) Erakundeen arteko jarduerak gauzatzeko planak, azterlanak, txostenak eta proposamenak egitea, Zuzendaritza honen eskumeneko gaietan.

j) Elaborar planes, estudios, informes y propuestas de actuación en el ámbito interinstitucional dentro de las materias de competencia de esta Dirección.

3. ATALA
SECCIÓN 3.ª
INDUSTRIA SAILBURUORDETZA
VICECONSEJERÍA DE INDUSTRIA

11. artikulua.– Industria Sailburuordetza.

Artículo 11.– La Viceconsejería de Industria.

1.– Industria Sailburuordetzaren egitekoak dira bai 6. artikuluan adierazitakoak, bai jarduketa-arlo hauek zuzendu eta koordinatzea:

1.– Corresponde a la Viceconsejería de Industria, además de las funciones previstas en el artículo 6, la dirección y coordinación de las siguientes áreas de actuación:

a) Industria-sustapena.

a) Promoción Industrial.

b) Industria-antolamendua.

b) Ordenación Industrial.

c) Energia-trantsizioa.

c) Transición energética.

d) Energia-efizientzia.

d) Eficiencia Energética.

e) Industria-administrazioa.

e) Administración Industrial.

f) Industria-segurtasuna.

f) Seguridad Industrial.

g) Instalazio erradioaktiboak.

g) Instalaciones Radiactivas.

h) Energia-instalazioak.

h) Instalaciones de energía.

i) Jasangarritasun energetikoa.

i) Sostenibilidad energética.

j) Meategiak.

j) Minas.

k) Nazioartekotzea.

k) Internacionalización.

l) Portuak eta itsas gaiak.

l) Puertos y asuntos marítimos.

2.– Industria Sailburuordetzak ordeztuko du Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila Estatuko birmoldatze-sektoreei lotutako organo edo batzordeetan.

2.– La Viceconsejería de Industria representará al Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente en los órganos y/o comisiones ligados a sectores de reconversión de ámbito estatal.

3.– Industria Sailburuordetzak sailari atxikita dauden zuzenbide pribatuko ente publiko hauen atxikipenaren ondoriozko eskumenak baliatuko ditu: SPRI Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia, Energiaren Euskal Erakundea / Ente Vasco de la Energía (EEE/EVE) eta Euskadiko Kirol Portuak (EKP), bai eta sozietate publiko hauek ere: Euskadiko Nazioartekotze Agentzia / Basque Trade And Investment SA, Euskadiko Kirol Portua SA eta Zumaiako Kirol Portua SA, azken biak desagerbidean.

3.– La Viceconsejería de Industria ejercerá las competencias que se derivan de la adscripción al Departamento de los siguientes entes públicos de derecho privado: SPRI-Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Energiaren Euskal Erakundea / Ente Vasco de la Energía (EEE/EVE y Euskadiko Kirol Portuak (EKP), así como de las siguientes sociedades públicas: Sociedad Pública Agencia Vasca de Internacionalización / Basque Trade And Investment, S.A., Euskadiko Kirol Portua S.A. y Zumaiako Kirol Portua, S.A., estas dos últimas a extinguir.

4.– Industria Sailburuordetzaren mende daude, hierarkikoki, Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritza, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza eta Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza.

4.– De la Viceconsejería de Industria dependen jerárquicamente la Dirección de Industria y Transición Energética, la Dirección de Proyectos Estratégicos y Administración Industrial y la Dirección de Puertos y Asuntos Marítimos.

12. artikulua.– Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritza.

Artículo 12.– La Dirección de Industria y Transición Energética.

Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritzaren egitekoak dira bai dekretu honen 7. artikuluan adierazitakoak, bai hauek:

La Dirección de Industria y Transición Energética, además de las señaladas en el artículo 7 del presente Decreto, realizará las siguientes funciones:

a) Industriaren inbertsioa, garapena, dibertsifikazioa eta lehiakortasuna helburu duten industriaren eremuko sektoreei eta enpresei zuzendutako finantza-tresnak eta laguntza-neurriak sustatzea.

a) Promover instrumentos financieros y medidas de apoyo para los sectores y empresas industriales que tengan por objeto la inversión, el desarrollo, la diversificación y la competitividad industrial.

b) Atzerriko industria-inbertsioa sustatzea, balio erantsi handia duten eta enplegua sortzen duten proiektu bultzatzaileetan.

b) Promover la inversión industrial extranjera en proyectos tractores de alto valor añadido y generadores de empleo.

c) Berrindustrializatzeko edo industria-arloan jardunak egiteko premia berezia duten Euskal Autonomia Erkidegoko eremuetan, industriaren sustapena eta antolamendua bultzatzea, beste erakunde eskudun batzuekin lankidetzan.

c) Impulsar la promoción y ordenación industrial de zonas del País Vasco con especiales necesidades de reindustrialización o de actuación en materia industrial, en colaboración con otras instituciones competentes.

d) Enpresetan, taldeetan edo sektoreetan, zuzenean edo zeharka, lehiakortasun-dimentsionamendu egokiagoa sustatzea, teknologiaren eta merkatuaren esparruko eskakizunen arabera.

d) Promover, directa o indirectamente, en empresas, grupos o sectores, un más adecuado dimensionamiento competitivo en función de los requerimientos tecnológicos y de mercado.

e) Enpresen arteko talde egonkorrak sortzen lagunduko duten programak, tresnak edo jardunak garatzea.

e) Desarrollar programas, instrumentos o actuaciones que promuevan la creación de agrupaciones interempresariales de carácter estable.

f) Egoeraren araberako zailtasunak dituzten enpresei dagokienez, jarduteko programak eta proposamenak prestatzea eta, enpresa horiei, etorkizuna dutenean, bultzada ematea, lanpostuei eta industria-jarduera lehiakorrari eutsi diezaieten.

f) Elaborar programas y propuestas de actuación en relación con las empresas en dificultades coyunturales y promover su relanzamiento cuando tengan futuro, para el mantenimiento de puestos de trabajo y actividad industrial competitiva.

g) Erakundeen arteko jarduerak gauzatzeko planak, azterlanak, txostenak eta proposamenak egitea, Zuzendaritza honen eskumeneko gaietan.

g) Elaborar planes, estudios, informes y propuestas de actuación en el ámbito interinstitucional dentro de las materias de competencia de esta Dirección.

h) Euskal Autonomia Erkidegoko, Estatuko eta Europako energia-plangintzan parte hartzea eta haren berri ematea.

h) Participar e informar en la planificación energética de la Comunidad Autónoma de Euskadi, estatal y europea.

I) Aurrezteko eta energia-efizientziarako eta energia berriztagarrietarako jarduerak sustatzeko planak eta programak lantzerakoan parte hartzea.

i) Participar en la elaboración de planes y programas para el fomento de actuaciones de ahorro y eficiencia energética y de energías renovables.

j) Energiaren alorrean laguntzak kudeatzea.

j) Gestionar las ayudas en materia energética.

k) Klusterren politika garatzea, klusterrak sortzen direnetik, klusterren funtzionamendu-hitzarmenak eta harremanak barnean hartuta, eta klusterren plan estrategikoak eta jardunak sailaren politikekin eta arloekin koordinatzea.

k) Desarrollar la política de clústeres, desde su creación, convenios de funcionamiento y relaciones con los mismos, así como la coordinación de sus planes estratégicos y actuaciones con las distintas políticas y áreas del Departamento.

l) Zuzendaritzako egitekoekin zerikusia duten interes-talde anitzekin harremanak izatea.

l) Mantener relaciones con los diferentes grupos de interés relacionados con las funciones de la Dirección.

m) Autonomia-erkidegoko energia-trantsizioa gidatu, bultzatu eta koordinatzea.

m) Dirigir, impulsar y coordinar la transición energética de la Comunidad Autónoma.

n) Sailaren jarduerak koordinatzea nazioartekotze-arloan.

n) Coordinar las actuaciones del Departamento en el área de internacionalización.

13. artikulua.– Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza.

Artículo 13.– La Dirección de Proyectos Estratégicos y Administración Industrial.

1.– Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzak, dekretu honen 7. artikuluan aipatutako egitekoez gain, hauek ere izango ditu:

1.– La Dirección de Proyectos Estratégicos y Administración Industrial, además de las señaladas en el artículo 7 del presente Decreto, realizará las siguientes funciones:

a) Proiektu industrial estrategikoak sustatu eta garatzea.

a) Promocionar y desarrollar proyectos estratégicos de carácter industrial.

b) Jarraibideak ematea eta lurralde-ordezkaritzen jardunak koordinatzea, Zuzendaritzak arlo hauetan egiten dituen jardunetan: metrologia; industria-kalitaterako eta -segurtasunerako azpiegitura; industria-jabetza; industria-produktu eta makinen segurtasuna kontrolatzea; industria-administrazioa; energia, eta meategiak.

b) Dictar instrucciones y coordinar las actuaciones de las Delegaciones Territoriales en todas aquellas actuaciones relacionadas con las funciones de la Dirección en metrología, infraestructura para la calidad y seguridad industrial, propiedad industrial, control de la seguridad de los productos industriales y máquinas, administración industrial, energía y minas.

c) Hauek baimendu eta kontrolatzea: 2. eta 3. kategoriako instalazio erradioaktiboak; medikuntzako X izpiak; ingurumeneko erradiologia-ikuskapena, eta arlo horretan esleituta dituen beste egiteko guztiak, bai hala araututa dagoelako, bai Segurtasun Nuklearrerako Batzordeak hala agindu diolako, hargatik eragotzi gabe Osasun Sailak arlo horretan esleituta dituen eskumenak.

c) Autorizar y controlar las instalaciones radiactivas de 2.ª y 3.ª categoría, RX médicos, vigilancia radiológica ambiental y cuantas otras funciones le vengan atribuidas en esta materia tanto por norma como por encomienda de gestión con el Consejo de Seguridad Nuclear, sin perjuicio de las competencias asignadas en esta materia al Departamento de Salud.

d) Instalazio erradioaktiboen arloan aldez aurreko administrazio-baimena behar duten espediente guztiak kudeatu, izapidetu eta ebaztea.

d) Gestionar, tramitar y resolver todos aquellos expedientes que en materia de instalaciones radiactivas deban ser objeto de autorización administrativa previa.

e) Aho batez, Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legetik eratortzen diren obligazioak sustatzea, kontrolatzea eta obligazio horien jarraipena egitea.

e) Impulsar y efectuar el control y seguimiento de las obligaciones derivadas de la Ley 4/2019, de 21 de febrero, de Sostenibilidad Energética de la Comunidad Autónoma Vasca.

f) Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legeak ezartzen dizkion jarduerak koordinatzea, sailaren barruan.

f) Coordinar, dentro del Departamento, las actuaciones que la Ley 4/2019, de 21 de febrero, de Sostenibilidad Energética de la Comunidad Autónoma Vasca le impone.

g) Jasangarritasunaren eta energia-efizientziaren arloko metodoak, administrazio-prozedurak eta irizpide teknikoak definitu eta homogeneizatzea.

g) Definir y homogeneizar métodos, procedimientos administrativos y criterios técnicos en materia de sostenibilidad y eficiencia energética.

h) Eraikinen energia-efizientziaren ziurtapenaren eta auditoretza energetikoen arloan araudia betetzen den kontrolatzea eta horren jarraipena egitea.

h) Efectuar el control y seguimiento del cumplimiento reglamentario en materia de certificación de la eficiencia energética de los edificios y de auditorías energéticas.

i) Euskadiko Energia-efizientziaren Ziurtagirien Erregistroa kudeatzea.

i) Gestionar el Registro de Certificados de Eficiencia Energética de País Vasco.

j) Hidrokarburoen arloan indarrean dauden oinarrizko legeetan aurreikusitako parte-hartzeak betetzea.

j) Efectuar las funciones de participación previstas en la legislación básica vigente en materia de hidrocarburos.

k) Mineral-hobien eta gainerako erreserba geologiko eta geotermikoen meatze-araubidea, ikerketa eta aprobetxamendua.

k) Régimen minero, investigación y aprovechamiento de yacimientos minerales y demás reservas geológicas y geotérmicas.

l) Plan sektorialak egitea Zuzendaritzaren jardun-arloen barruan.

l) Elaborar planes sectoriales dentro de las áreas de actuación de la Dirección.

2.– Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari hauek atxikitzen zaizkio: Industria Segurtasunerako Euskal Kontseilua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Sektore Publikoaren Jasangarritasun Energetikoaren Batzordea eta Euskadiko Agregakinen Mahaia.

2.– Se adscribe a la Dirección de Proyectos Estratégicos y Administración Industrial el Consejo Vasco de Seguridad Industrial, la Comisión para la Sostenibilidad Energética del Sector Público de la Comunidad Autónoma de Euskadi y la Mesa de los Áridos de Euskadi.

14. artikulua.– Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza.

Artículo 14.– La Dirección de Puertos y Asuntos Marítimos.

1.– Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzaren egitekoak dira bai dekretu honen 7. artikuluan adierazitakoak, bai hauek:

1.– La Dirección de Puertos y Asuntos Marítimos, además de las señaladas en el artículo 7 del presente Decreto, realizará las siguientes funciones:

a) Portu-agintaritzari dagozkion eskudantziak, Portu Jardueren Erregelamendua onartzen duen urriaren 21eko 236/1986 Dekretuarekin bat etorriz.

a) Las que corresponden a la Autoridad Portuaria conforme al Reglamento de Actividades Portuarias, aprobado por Decreto 236/1986, de 21 de octubre.

b) Portutetako jabari publikoa planifikatzea, honako hauek idatziz eta proposatuz: Portuetako Lurralde Plan Sektoriala, plan bereziak eta portuetako jabari publikoa erabiltzeko planak.

b) La planificación del dominio público portuario, mediante la redacción y formulación del Plan Territorial Sectorial de Puertos, de los planes especiales y de utilización del dominio público portuario.

c) Autonomia-erkidegoaren titulartasuneko portu-azpiegituretan egindako inbertsioak eta mantentze-lanak planifikatu eta programatzea, bai eta portu-azpiegitura berriak planifikatu eta garatzea.

c) La planificación y programación de inversiones en infraestructuras portuarias de titularidad autonómica y de su mantenimiento, así como la planificación y desarrollo de nuevas infraestructuras portuarias.

d) Portu bakoitzaren zerbitzu- eta polizia-erregelamenduak prestatzea eta araudi hori betetzen dela egiaztatzea, eraginpean dauden administrazio eskudunekin koordinatuta.

d) La elaboración de los Reglamentos de Servicios y Policía de cada puerto, y vigilancia de su cumplimiento en coordinación con las administraciones afectadas y competentes.

e) Portuen arloko jardunen plangintza egitea.

e) La planificación de las actuaciones en materia de puertos.

f) Portuetako jabari publikoa kudeatzea, eraikitzea, ustiatzea, kontserbatzea, babestea, defendatzea eta bertan diziplina ezartzea.

f) La gestión, construcción, explotación, conservación, protección, defensa y disciplina del dominio público portuario.

g) Euskal Autonomia Erkidegoko portuetan emakidak eta baimenak eman, aldatu eta azkentzea.

g) El otorgamiento, modificación y extinción de las concesiones y autorizaciones en los puertos de la Comunidad Autónoma.

h) Portu berriak eta portuetako azpiegiturak eta ekipamenduak eraikitzeko edo handitzeko proiektuak onartzea.

h) La aprobación de proyectos para la construcción o ampliación de nuevos puertos e infraestructuras y equipamientos portuarios.

i) Portu-zerbitzuak ematea.

i) La prestación de servicios portuarios.

j) Portuko espazioen eta erabileren mugaketa, portu bakoitzaren zerbitzu eta polizia-erregelamenduak eta portuen hondakin-planak onartzea.

j) La aprobación de las delimitaciones de los espacios y usos portuarios, de los reglamentos de servicios y policía de cada puerto y de sus respectivos planes de residuos.

g) Portuetako zerbitzuak, eragiketak, okupazioak eta jarduerak ikuskatu eta kontrolatzeko ahala izatea, zernahi delarik ere portuko espazioa erabiltzeko araudia edo modua.

k) La potestad de inspección y control en relación con los servicios, operaciones, ocupaciones y actividades en general que se desarrollen en los puertos, cualquiera que sea el régimen de uso del espacio portuario o la forma.

l) Zehatzeko ahala egikaritzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legearen 71. artikuluarekin bat etorriz.

l) El ejercicio de la potestad sancionadora en los términos establecidos en el artículo 71 de la Ley 2/2018, de 28 de junio, de Puertos y Transporte Marítimo del País Vasco.

m) Portuei zuzenean eragiten dien hirigintza-plangintzako tresna onartzeari edo berritzeari buruzko nahitaezko txosten arrazoitua ematea. Txostenean soilik balioetsiko dira portua ustiatzeko eskumenei eragiten dieten zehaztapenak, eta txostena aldekotzat joko da bi hilabeteko epean eman eta jakinarazten ez bada.

m) La emisión de informe preceptivo y motivado en relación con la aprobación o innovación del instrumento de planeamiento urbanístico que incida directamente sobre los puertos. El informe se limitará a valorar aquellas determinaciones que supongan una afección en las competencias de explotación portuaria y se entenderá positivo si no se emite y notifica en el plazo de dos meses.

n) Barruko larrialdietako planak, portuen istripuzko itsas kutsadurari aurre egiteko kontingentzia-planak eta portu-instalazioak babesteko planak onartzea.

n) La aprobación de planes de emergencia interior, planes de contingencia por contaminación marina accidental y planes de protección de las instalaciones portuarias.

ñ) Portu-garraioaren azpiegituraren arloan ikerketa eta garapen teknologikoa sustatzea.

ñ) La promoción de la investigación y el desarrollo tecnológico en materia de infraestructura del transporte portuario.

o) Desjabetzeko ahalmena baliatzea, Zuzendaritzari dagozkion jardunak gauzatzeko, ezertan eragotzi gabe Gobernu Kontseiluaren eskumenak.

o) Ejercer la potestad expropiatoria por la ejecución de las actuaciones atribuidas a la Dirección, sin perjuicio de las competencias del Consejo de Gobierno.

p) Saileko gainerako Zuzendaritzek hala eskatuz gero, proiektuak ikuskatzeko bulego gisa jardutea eta obra-proiektuak erredaktatu eta zuzentzeko laguntza teknikoa ematea.

p) A instancia de las demás Direcciones del Departamento, actuar como oficina de supervisión de proyectos y prestar apoyo técnico para la redacción de proyectos y la dirección de obras.

q) Gainerako sailek eskatuz gero, eraikuntzakoak ez diren herri-lanen proiektuak eta kontratuak egiteko laguntza teknikoa ematea.

q) A petición de los demás Departamentos, colaborar técnicamente con los mismos en la proyección y contratación de obras públicas que no sean de edificación.

2.– Itsas Arduralaritza Eskola Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzari atxikita dago eta azaroaren 5eko 616/1991 Dekretuak ematen dizkion egitekoak garatuko ditu.

2.– Adscrita a la Dirección de Puertos y Asuntos Marítimos, la Escuela de Administración Marítima desarrollará las funciones que le atribuye el Decreto 616/1991, de 5 de noviembre.

4. ATALA
SECCIÓN 4.ª
NEKAZARITZAKO, ARRANTZAKO ETA ELIKAGAI POLITIKAKO SAILBURUORDETZA
VICECONSEJERÍA DE AGRICULTURA, PESCA Y POLÍTICA ALIMENTARIA

15. artikulua.– Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza.

Artículo 15.– La Viceconsejería de Agricultura, Pesca y Política Alimentaria.

1.– Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren egitekoak dira bai 6. artikuluan adierazitakoak, bai jarduketa-arlo hauek zuzendu eta koordinatzea:

1.– Corresponde a la Viceconsejería de Agricultura, Pesca y Política Alimentaria, además de las funciones previstas en el artículo 6, la dirección y coordinación de las siguientes áreas de actuación:

a) Nekazaritza sustatu eta antolatzea.

a) Promoción y ordenación agrarias.

b) Nekazaritzako eta abeltzaintzako egiturak berritzea.

b) Reforma de las estructuras agrícolas y ganaderas.

c) Merkatuetan esku hartzea, Erakunde Ordaintzailearen eskumenen arloan.

c) Intervención de los mercados en el marco de las competencias asumidas por el Organismo Pagador.

d) Erkidegoko ordainketak eta laguntzak.

d) Pagos y ayudas comunitarias.

e) Landa-garapenerako programak kudeatzea, sailaren eskumenen arloan.

e) Gestión de los programas de desarrollo rural en el ámbito de las competencias del Departamento.

f) Landa-garapenarekin eta nekazaritzako sektorearen izaera funtzioaniztunarekin zerikusia duten politika eta erregelamendu europarrak garatu eta kudeatzea.

f) Desarrollo y gestión de las políticas y reglamentos europeos relacionados con el desarrollo rural y el carácter multifuncional del sector agrario.

g) Landa-garapenari buruzko ekimenak egiteko eskumena duten erakundeei proposamenak egitea, Landa Ingurunearen Garapenari buruzko apirilaren 8ko 10/1998 Legean aurreikusitako helburuekin lotuta, eta Landaberrin sortzen diren lantaldeen jarduerak sustatzea.

g) Realización de propuestas a las instituciones competentes de iniciativas sobre desarrollo rural en relación con los objetivos previstos en la Ley 10/1998, de 8 de abril, de Desarrollo Rural, así como el impulso de la actividad de los grupos de trabajo que se creen en el seno de Landaberri.

h) Landaberrik jakinarazi behar dituen gaiak prestatu eta sustatzea, Landa Garapenari buruzko apirilaren 8ko 10/1988 Legearekin bat etorriz.

h) Elaboración e impulso de los asuntos que tienen que ser informados por Landaberri con arreglo a la Ley 10/1998, de 8 de abril, de Desarrollo Rural.

i) Mahastizaintzaren antolamendua eta araubidea.

i) Ordenación y régimen de la viticultura.

j) Animaliak eta gune zoologikoak babestu eta kontrolatzeko araubidea.

j) Régimen de protección y control de los animales y de los núcleos zoológicos.

k) Nekazaritzako ekoizle-taldeak eta landa-garapenerako elkarteak sustatzea eta haiekiko harremanak izatea.

k) Promoción y relación con agrupaciones de productores agrarios y asociaciones de desarrollo rural.

l) Nekazaritzako eta arrantzako produktuen kalitatea eta bermea sustatu eta defendatzea.

l) Promoción y defensa de la calidad y garantía de los productos agropesqueros.

m) Nekazaritzako eta arrantzako produktuen jatorri-deitura eta kalitate- eta berme-bereizgarriak.

m) Denominaciones de origen y distintivos de calidad y garantía de los productos agropesqueros.

n) Elikadura-segurtasuna sustatzea.

n) Impulso de la seguridad alimentaria.

ñ) Ehiza arloko arauak garatu eta koordinatzea, alde batera utzi gabe lurralde historikoen eskumenak.

ñ) El desarrollo y coordinación normativa en materia de caza, sin perjuicio de las competencias de los Territorios Históricos.

o) Baso-antolamendua.

o) Ordenación forestal.

p) Euskal Autonomia Erkidegoko uretako arrantza, itsaski-bilketa, akuikultura eta arrantza kontinentala antolatzea.

p) La ordenación de la pesca en aguas territoriales de la Comunidad Autónoma del País Vasco, el marisqueo, la acuicultura y la pesca continental.

q) Arrantza-egituren plangintza eta sustapena.

q) La planificación y el fomento de las estructuras pesqueras.

r) Urpeko igeriketa profesionala.

r) El buceo profesional.

s) Arrantzaleen kofradiak, arrantzako antolakunde profesionalak eta arrantzako ekoizleen elkarteak.

s) Las Cofradías de Pescadores, organizaciones profesionales pesqueras y agrupaciones de productores pesqueros.

t) Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eskumenen barruan, arrantza-guneetako azpiegiturak eta zerbitzuak garatzea.

t) El desarrollo, dentro de las competencias del Departamento de Desarrollo Económico Sostenibilidad y Medio Ambiente, de las infraestructuras y servicios de las zonas pesqueras.

u) Nekazaritzarako eta itsas arrantzarako prestakuntza. Nekazaritzarako eta itsas arrantzarako gaikuntza profesionala sustatzea. Kirol-nabigazioko irakaskuntza.

u) Formación agraria y náutico pesquera. Promoción de la capacitación profesional agraria y náutico-pesquera. Enseñanzas náutico-recreativas.

v) Nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-industriak sustatzea.

v) Promoción de las industrias agrarias, pesqueras y alimentarias.

w) Nekazaritza-, arrantza- eta elikadura-produktuak merkaturatzea.

w) Comercialización de productos agrarios, pesqueros y alimentarios.

x) Enologia.

x) Enología.

y) Teknologiak ikertzea eta sustatzea, nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-industrian eta zuraren basogintza-sektorean.

y) Investigación e Impulso de las tecnologías en la industria agraria, pesquera, alimentaria y en el sector forestal de la madera.

z) Elikagaien balio-katea egituratu eta sustatzea, ekoizpen primariotik gastronomiara.

z) Estructuración y fomento de la cadena de valor alimentaria desde la producción primaria hasta la gastronomía.

2.– Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzak bere gain hartuko ditu sozietate eta sektore publikoko fundazio hauek sailari atxikitzearen ondoriozko eskumenak: Neiker Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea AB / Instituto Vasco de Investigación y Desarrollo Agrario SA; Fundación HAZI fundazioa, eta ELIKA Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa / Fundación Vasca para la Seguridad Alimentaria.

2.– La Viceconsejería de Agricultura, Pesca y Política Alimentaria ejercerá las competencias que se derivan de la adscripción al Departamento de la sociedad pública Neiker, Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea, A.B., Instituto Vasco de Investigación y Desarrollo Agrario, S.A. y de las fundaciones del sector público Fundación HAZI Fundazioa y ELIKA Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa – Fundación Vasca para la Seguridad Alimentaria.

3.– Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren mende daude, hierarkikoki, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza eta Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza.

3.– De la Viceconsejería de Agricultura, Pesca y Política Alimentaria dependen jerárquicamente la Dirección de Desarrollo Rural y Litoral y Políticas Europeas, la Dirección de Agricultura y Ganadería, la Dirección de Pesca y Acuicultura y la Dirección de Calidad e Industrias Alimentarias.

16. artikulua.– Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza.

Artículo 16.– La Dirección de Desarrollo Rural y Litoral y Políticas Europeas.

1.– Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzaren egitekoak dira bai dekretu honen 7. artikuluan adierazitakoak, bai egiteko hauek:

1.– La Dirección de Desarrollo Rural y Litoral y Políticas Europeas, además de las señaladas en el artículo 7 del presente Decreto, realizará las siguientes funciones:

a) Lurralde parte-hartzeak diseinatzea, Nekazaritza Politika Bateratuko bigarren zutabearen esparruan finantzatutako neurriekin lotuta, eta Europar Batasunaren helburuei eragiten dieten plan eta programak izapidetzea, sailak nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-arloetan dituen berezko eskumenen barruan.

a) Diseñar las intervenciones territoriales financiadas en el marco del segundo pilar de la Política Agrícola Común (PAC) y tramitar los Planes y Programas que, dentro de las competencias propias del Departamento en las áreas de agricultura, pesca y alimentación, afecten a los distintos objetivos de la Unión Europea.

b) Eusko Jaurlaritzaren esku-hartzea garatzeko koordinazio-neurriak hartzea, Europar Batasunaren nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-arloetako arau eta politikak landu eta aplikatzean, betiere indarrean dauden hitzarmen eta arauen arabera.

b) Ejecutar las medidas de coordinación para desarrollar la intervención del Gobierno Vasco en la elaboración y aplicación de la normativa y de las políticas de la Unión Europea en las áreas de agricultura, pesca y alimentación, de conformidad con los acuerdos y normas en vigor.

c) Landa Ingurunearen Garapenari buruzko apirilaren 8ko 10/1998 Legean xedatutakoaren ondorioz sailari dagozkion eskumenak bultzatu, gauzatu eta koordinatzea.

c) Impulsar, ejecutar y coordinar cuantas competencias correspondan al Departamento en aplicación de lo prescrito en la Ley 10/1998, de 8 de abril, de Desarrollo Rural.

d) Landa-garapeneko laguntza-programak prestatu eta koordinatzea, Europar Batasunaren arau eta ekimenen barruan.

d) Elaborar y coordinar los programas de ayudas en materia de desarrollo rural encuadrados en las normas e iniciativas de la Unión Europea.

e) Eragile ekonomiko eta sozialek landa-garapeneko plan eta programetan parte hartzeko modua bultzatu eta garatzea.

e) Impulsar y desarrollar la participación de los agentes económicos y sociales en los Planes y Programas de Desarrollo Rural.

f) Landa-eremuen eta bertako biztanleen dibertsifikazioa eta garapen ekonomikoa sustatzea, landa-ingurunearen funtzioaniztasunari eutsita.

f) Fomentar la diversificación y desarrollo económico sostenible de las zonas rurales y su población manteniendo la multifuncionalidad del medio rural.

g) Landa-inguruetan, enpresa-ekimen berriak, enpresa txiki eta ertainen sorkuntza, elkarteen eraketa eta aukera-berdintasuna aldeztea.

g) Propiciar y apoyar las nuevas iniciativas empresariales, la creación de pequeñas y medianas empresas, la constitución de asociaciones en el medio rural y la igualdad de oportunidades.

h) Landa-garapeneko elkarteak bultzatu eta koordinatzea, eragile ekonomiko eta sozialek landa-garapeneko jardunetan parte hartzeko tresna eta eskualde-erreferente diren aldetik.

h) Impulsar y coordinar a las asociaciones de desarrollo rural, como referentes comarcales e instrumentos de participación de los agentes económicos y sociales en las actuaciones de desarrollo rural.

i) Nekazaritza-arloan prestakuntza ematea. Nekazaritza-arloan eta landa-inguruetan, lanbide-gaikuntza sustatzea eta, beste erakunde eta eragile batzuekin koordinatuta, lanbide-prestakuntzaren arloan jardunak bultzatzea, hain zuzen ere enplegua sortzeko eta enpresek lanbide-trebakuntzaren inguruan egindako eskariaren eta prestakuntza-eskaintzaren arteko integrazio egokia bultzatzeko.

i) Formación agraria. Promoción de la capacitación profesional en materia agraria, y del medio rural e impulso, de forma coordinada con otras instituciones y agentes implicados, de las actuaciones en materia de formación profesional para el empleo y la adecuada integración entre la demanda empresarial sobre capacitación profesional y la oferta formativa.

j) Hezkuntza Sailari nekazaritza- eta landa-gaietako prestakuntza arautuko ikasketa-programak proposatzea.

j) Proponer al Departamento de Educación los programas curriculares de formación reglada agraria y rural.

k) EAEko landa-eremuan berrikuntza aldeztea.

k) Apoyar la innovación en el medio rural vasco.

l) Enpresa-arloko ekintzailetza-kultura sustatzea nekazaritza- eta elikagai-sektoreetan, eta ekintzailetzarako prestakuntza eta, bereziki, ekintzaileen gaitasuna hobetzeko neurriak garatzea.

l) Fomentar la cultura emprendedora empresarial en los sectores de la agricultura y la alimentación y desarrollar medidas tendentes a mejorar la formación para la acción emprendedora y específicamente la capacitación de las personas emprendedoras.

m) Lana antolatzeko eredu berrien garapena proposatzea, informazioaren teknologia berriak aplikatuz, landa-inguruneko enpleguaren lan-baldintzak eta bizi-kalitatea hobetze aldera.

m) Proponer el desarrollo de nuevos modelos de organización del trabajo, aplicando las nuevas tecnologías de la información, que posibiliten la mejora de condiciones laborales y calidad de vida del empleo rural.

n) Landa-ingurunean turismoa sustatzea, turismo-arloko eskumena duen sailarekin lankidetzan; horretarako, ekimen endogenoak, landa-turismoa eta nekazaritza- eta arrantza-jardueraren dibertsifikazio-ekimenak baliatzea.

n) Impulsar el turismo en el medio rural, en coordinación con el Departamento competente en materia de turismo, a través de iniciativas endógenas, agroturismo e iniciativas de diversificación de la actividad agraria y pesquera.

ñ) Entitate publikoetarako jardun-programak prestatu, proposatu eta garatzea, arrantza-guneen gainbeherari aurre egiteko eta gune horiek Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako guneen pareko garapen ekonomiko, sozial eta kulturalaren mailan jartzeko.

ñ) Elaborar, proponer y desarrollar programas de actuaciones para entidades públicas con el fin de detener el declive de las zonas pesqueras y dotarlas de un nivel de desarrollo económico, social y cultural equivalente a las restantes zonas del País Vasco.

o) Landaguneetan banda zabaleko sareak hedatzeko laguntza ematea.

o) Contribuir al despliegue de la banda ancha en las zonas rurales.

p) Emakume Nekazarien Estatutuaren urriaren 15eko 8/2015 Legearen garapena bultzatzea.

p) Impulsar el desarrollo de la Ley 8/2015, de 15 de octubre, del Estatuto de las Mujeres Agricultoras.

2.– Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzak hauei emango die beharrezkoa den laguntza tekniko eta administratiboa: Landaberri, Euskadiko Nekazaritza eta Elikagaigintzako Kontseilua, Nekazaritza eta Elikadura Politikako Batzordea, Landa Garapenerako Kontseilu Aholku-emailea, eta Sasoikako Lanaren Arretarako Erakundearteko Mahaia.

2.– La Dirección de Desarrollo Rural y Litoral y Políticas Europeas prestará el apoyo técnico y administrativo necesario a Landaberri, al Consejo Agrario y Alimentario de Euskadi, a la Comisión de Política Agraria y Alimentaria, al Consejo Consultivo de Desarrollo Rural y a la Mesa Interinstitucional de Atención al Trabajo Temporero.

17. artikulua.– Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza.

Artículo 17.– La Dirección de Agricultura y Ganadería.

1.– Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzaren egitekoak dira bai dekretu honen 7. artikuluan adierazitakoak, bai hauek:

1.– La Dirección de Agricultura y Ganadería, además de las señaladas en el artículo 7 del presente Decreto, realizará las siguientes funciones:

a) Programak eta jarduerak prestatu eta koordinatzea, sustapenekoak barne, nekazaritzako ustiategien ekoizpen-egituren lehiakortasuna hobetzeko.

a) Elaborar y coordinar programas y actuaciones, incluidas las de fomento, dirigidas a la mejora de la competitividad de las estructuras productivas de las explotaciones agrarias.

b) Landare eta animalien ekoizpen eta osasunari buruzko programa eta jardunak prestatu eta koordinatzea, hargatik eragotzi gabe lurralde historikoen eskumenak.

b) Elaborar y coordinar programas y actuaciones en materia de producción y sanidad vegetal y animal, sin perjuicio de las competencias de los Territorios Históricos.

c) Nekazaritzako produktuen, prezioen eta konpentsazio-neurrien merkatu antolaketa bateratuari buruz Europar Batasunak egiten dituen politiken jarraipena eta proposamenak egitea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzarekin koordinaturik.

c) Elaborar las propuestas y efectuar el seguimiento de las políticas de la Unión Europea en materia de la Organización Común de Mercados de productos agrarios, precios y medidas compensatorias, en coordinación con la Dirección de Calidad e Industrias Alimentarias.

d) Nekazaritza politika erkidearen (NPE) barruko kudeaketa-programak prestatu eta koordinatzea, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzarekin koordinatuta.

d) Elaborar y coordinar programas de gestión de la Política Agrícola Común (PAC). en coordinación con la Dirección de Desarrollo Rural y Litoral y Políticas Europeas.

e) Europar Batasuneko Nekazaritza Politika Bateratuak Euskal Autonomia Erkidegoan eragindako gastuen Erakunde Ordaintzailearen Zuzendaritza-organoa izatea. Europar Batasunaren Nekazaritza Politika Bateratuak eragindako gastuen Erakunde Ordaintzailearen kontabilitatea eta barne-auditoretza egitea, arau komunitarioen eremuaren barruan.

e) Actuar como órgano de dirección del Organismo Pagador de los gastos de la Política Agrícola Común (PAC) de la Unión Europea en la Comunidad Autónoma del País Vasco. Realizar la contabilidad y la auditoria interna del Organismo Pagador de los gastos de la Política Agrícola Común de la Unión Europea, en el ámbito exclusivo de la normativa comunitaria.

f) Animaliak babesteko neurriak garatzea, barnean hartuta txakurrak izateko eta identifikatzeko arauak, eta EAEko Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorra kudeatzea.

f) Desarrollar las medidas de protección de los animales, incluyendo la regulación de la tenencia de perros, de su identificación y la gestión del Registro General de Identificación de Animales de Compañía (REGIA).

g) Beste entitate eta erakunde batzuekin koordinatuta, ekoizpen ekologikoaren garapena bultzatzea eta horretan parte hartzea.

g) Impulsar y participar, de forma coordinada con otras entidades e instituciones, en el desarrollo de la producción ecológica.

h) Baliabide naturalak kutsatzen ez dituzten edo kutsadura hori murrizten duten nekazaritza-praktiken programak prestatu eta koordinatzea, bereziki Nekazaritzako Jardunbide Egokien Kodeak ezartzea; eta Uraren Euskal Agentziarekin (URA) ekintza-planak egiten eta koordinatzen parte hartzea, nekazaritza-jatorriko nitratoek ura kutsatzeko arriskua duten eremuetan; betiere, lurralde historikoen eskumenak eragotzi gabe.

h) Elaborar y coordinar programas de prácticas agrarias que eviten o reduzcan la contaminación de los recursos naturales, incluyendo específicamente el establecimiento de los Códigos de Buenas Prácticas Agrarias y la elaboración en coordinación con la Agencia Vasca del Agua (URA), de los planes de acción en las zonas vulnerables a la contaminación de las aguas por nitratos de origen agrario, sin perjuicio de las competencias de los Territorios Históricos.

i) Animalien osasun eta ongizateari buruzko erkidego-arauetan oinarritutako praktikak ezartzen laguntzea, eta animaliak identifikatzeko erregistroak eta animalia-trazabilitaterako sistema integralaren mendeko erregistroak kudeatzea.

i) Promover la implantación de las prácticas de las normativas comunitarias sobre salud y bienestar animal, gestionar los registros de identificación animal y los dependientes del sistema integral de trazabilidad animal.

j) Hazien eta mintegiko landareen antolamendu, kontrol eta ekoizpenerako jarduerak gauzatzea.

j) Ejecutar actuaciones de ordenación, control y producción de semillas y plantas de vivero.

k) Araudian aurreikusitako baimenak ematea, nekazaritza- eta abeltzaintza-ekoizpenera bideratuta dauden genetikoki aldatutako organismoei dagokienez; hala ere, lurralde historikoen eskumenak errespetatu egingo dira.

k) Conceder las autorizaciones previstas en la normativa en relación con los organismos modificados genéticamente que estén destinados a la producción agrícola y ganadera, sin perjuicio de las competencias de los Territorios Históricos.

l) Eraldaketako nekazaritza-sozietateen eraketa, erregistroa eta kontrola kudeatzea, bai eta honako hauek kudeatzea ere: Nekazaritzako Ustiategien Erregistro Orokorra eta Landa Errentamenduen Erregistro Berezia.

l) Gestionar la constitución, registro y control de las Sociedades Agrarias de Transformación, así como gestionar el Registro General de Explotaciones Agrarias y el Registro Especial de Arrendamientos Rústicos.

m) Nekazaritzako aseguruak kudeatzeko koordinazio eta elkarrizketa instituzionala, lurralde historikoen eskumenei kalterik egin gabe.

m) La coordinación e interlocución institucional para la gestión de los seguros agrarios, sin perjuicio de las competencias de los Territorios Históricos.

n) Ehizaren arloko arauak garatu eta koordinatzea, lurralde historikoen eskumenei kalterik egin gabe.

n) El desarrollo y coordinación normativa en materia de caza, sin perjuicio de las competencias de los Territorios Históricos.

ñ) Mahastizaintza kudeatzea, mahastizaintza-potentzialari eta mahastizaintzarekin lotutako sektoreari laguntzeko programei dagokienez, lurralde historikoen eskumenei kalterik egin gabe.

ñ) La gestión de la viticultura, en lo referido al potencial vitícola y a los programas de apoyo al sector relacionados con el cultivo del viñedo, sin perjuicio de las competencias de los Territorios Históricos.

o) Pentsuen kontrol ofiziala egitea, sendagarriak barne, honako fase hauetan: ekoizpen, eraldaketa, ontziratze, biltegiratze, garraio eta handizkako zein txikizkako merkaturatzean. Pentsuak merkaturatzeko beharrezkoak diren ziurtagiri eta agiriak ematea.

o) Llevar a cabo el control oficial en piensos, incluidos los medicamentosos, en las fases de producción, transformación, envasado, almacenamiento, transporte y comercialización mayorista y minorista. Expedir los certificados y documentos de acompañamiento que sean necesarios para su comercialización.

p) Animalia-jatorriko azpiproduktuak kudeatzeko programak eta jarduerak egitea, dagozkien erakunde edo organoekin lankidetzan.

p) Elaborar programas y actuaciones, en colaboración con los órganos institucionales correspondientes, para la gestión de subproductos de origen animal.

q) Nekazaritzako eta abeltzaintzako hondakinen arloan, ekintzak garatu eta planifikatzea.

q) Desarrollar y planificar acciones en materia de residuos agropecuarios.

r) Gizakien kontsumorako ez diren animalia-jatorriko azpiproduktuekin lan egiten duten establezimenduen, instalazioen eta garraio-enpresen erregistroa kudeatzea, bai eta animalien elikadura-sektoreko establezimendu eta operadoreen erregistroa eta Zuzendaritzaren eskumeneko gainerako erregistro, errolda eta zerrendak ere.

r) Gestionar el registro de establecimientos, plantas y empresas de transporte que operen con subproductos de origen animal no destinados a consumo humano y el registro de los establecimientos y operadores del sector de la alimentación animal y los demás registros, censos y listados del ámbito de competencia de la Dirección.

s) Abereen elikadura-segurtasuna sustatzea trazabilitate-sistemen arloan, ekoizpeneko abereen identifikazioa eta erregistroa, eta EAEko abelzaintzaren datu-basearen kudeaketa barne.

s) Impulsar la seguridad alimentaria animal en materia de los sistemas de trazabilidad, incluyendo la identificación y registro de los animales de producción, y la gestión de la base de datos de ganadería de la Comunidad Autónoma del País Vasco (CAPV).

t) Euskal Autonomia Erkidegoko bertako abere-arrazei buruzko ikerketa sustatu eta garatzea. Abere-arrazak sustatzen dituzten elkarteen erregistroa kudeatzea, bai eta abere-genetikako laborategien erregistroa ere; Euskal Autonomia Erkidegoko abere-arraza autoktonoak kontserbatzeko, hobetzeko eta sustatzeko oinarrizko arauak ezartzea, eta abeltzaintza-arraza autoktonoen araudi zooteknikoa, Abeltzaintza Arrazen Koordinazio Batzordearen bitartez.

t) Impulsar la investigación sobre razas animales autóctonas vascas y su desarrollo. Gestionar el registro de asociaciones de fomento de razas animales y el registro de laboratorios de genética animal, así como establecer las normas básicas para la conservación, mejora y fomento de las razas animales autóctonas del País Vasco y la regulación zootécnica de los animales de las razas ganaderas autóctonas, a través del Comité de Coordinación de Razas Ganaderas.

u) Animalien gaixotasunen aurkako borrokan dagozkion analitikak egiten direla kontrolatu eta kudeatzea.

u) Llevar a cabo el superior control y gestión de la realización de las analíticas que le correspondan en la lucha contra las enfermedades animales.

v) Nekazaritza eta Basozaintzako Lurralde Arloko Planean aurreikusitako jarduerak gauzatzea, lurralde-antolamenduaren arloko eskumena duen sailarekiko lankidetzan.

v) Llevar a cabo las actuaciones previstas en el Plan Territorial Sectorial Agroforestal, en coordinación con el Departamento competente en planificación territorial.

w) Euskadiko Nekazaritza Elikagai Katearen Plan Ofiziala garatu eta koordinatzea, bai eta, inplikatutako beste erakunde batzuekin batera, nekazaritzako higienearekin eta osasunarekin, animalien elikadurarekin, animalien ongizatearekin, animalien higienearekin eta osasunarekin eta giza kontsumorako ez diren azpiproduktuekin (Sandach) lotutako kontrol ofizialeko programak koordinatu eta gauzatzea ere.

w) Desarrollar y coordinar el Plan Oficial de Control de la Cadena Agroalimentaria de Euskadi, así como la coordinación y ejecución, junto con otros organismos implicados, de los programas de control oficial relacionados con la higiene y sanidad agrícola, alimentación animal, bienestar animal, higiene y sanidad animal y subproductos no destinados al consumo humano (Sandach).

x) Autonomia-erkidegoko federazioek abere-arraza garbiak kontserbatzeko eta hautatzeko egiten dituzten jarduerak bultzatzea.

x) Impulsar las actividades de conservación y selección de las razas ganaderas puras desarrolladas por las federaciones de ámbito autonómico.

y) Esnearen Kontrolerako Euskal Zentroa koordinatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko behi- eta ardi-aziendaren esne-errendimenduaren kontrol ofiziala antolatzeaz eta gauzatzeaz arduratzen den kide anitzeko organo gisa.

y) Coordinar el Centro Vasco de Control Lechero, como órgano colegiado responsable de la organización y de la ejecución del control oficial del rendimiento lechero en ganado bovino y ovino en la Comunidad Autónoma de Euskadi.

2.– Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak hauei emango die beharrezkoa duten laguntza tekniko eta administratiboa: Landare Osasunaren Batzorde Tekniko Koordinatzailea, Euskadiko Animalien Elikadurarako Batzordea, Ehizako Trofeoak Homologatzeko Batzordea eta Euskadiko Abeltzaintza Arrazen Koordinazio Batzordea.

2.– La Dirección de Agricultura y Ganadería prestará el apoyo técnico y administrativo necesario a la Comisión Técnica Coordinadora de Sanidad Vegetal, a la Comisión de Alimentación Animal de Euskadi, a la Comisión de Homologación de Trofeos de Caza y al Comité de Coordinación de Razas Ganaderas de la CAPV.

18. artikulua.– Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza.

Artículo 18.– La Dirección de Pesca y Acuicultura.

1.– Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzaren egitekoak dira bai dekretu honen 7. artikuluan adierazitakoak, bai hauek:

1.– La Dirección de Pesca y Acuicultura, además de las señaladas en el artículo 7 del presente Decreto, realizará las siguientes funciones:

a) Arrantzako enpresen lehiakortasuna hobetzeko dirulaguntzen dibertsifikaziora bideratutako programak diseinatu eta gauzatzea.

a) Diseñar y ejecutar programas dirigidos a la diversificación de ayudas económicas para la mejora de la competitividad de las empresas pesqueras.

b) Dirulaguntzen antolamendua proposatzea, eta esku-hartzeko eremu guztietan programa eta jarduerak prestatu eta gauzatzea, Europar Batasunaren araudiaren arabera.

b) Proponer la articulación de subvenciones y elaborar y ejecutar programas y actuaciones en todos sus ámbitos de intervención, de acuerdo con la reglamentación de la Unión Europea.

c) Itsas arrantza, itsaski, akuikultura eta arrantza kontinentaleko baliabideen ustiapenak antolatu, kudeatu eta sustatzea.

c) Ordenar, gestionar y promover la explotación de los recursos marítimo-pesqueros, marisqueros, de la acuicultura y de la pesca continental.

d) Esperimentuzko proiektuak sustatu eta onestea arrantza, itsaski eta akuikulturan.

d) Promover y aprobar proyectos de carácter experimental en materia de pesca, marisqueo y acuicultura.

e) Kirol-arrantza antolatu eta kudeatzea, eta dagozkion lizentziak ematea.

e) Ordenar y gestionar la pesca deportiva y expedición de las correspondientes licencias.

f) Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza-ontzidia babestu eta laguntzea premiazko egoera berezietan.

f) Asistir y apoyar a la flota pesquera de la Comunidad Autónoma del País Vasco en situaciones especiales que lo hagan preciso.

g) Dagozkion neurriak kudeatu eta sustatzea, arrantza-sektorerako ezarritako tresna eta bermeei dagokienez, eta, bereziki, arrantzako eskubideak eta antzekoak taldeka erabiltzeari dagokionez.

g) Gestionar y promover las medidas correspondientes en relación con los instrumentos y garantías establecidos para el sector pesquero y, en especial, en lo relativo a la utilización colectiva de derechos de pesca y similares.

h) Arrantzaleen kofradiekin harremana izateko organoa izatea eta haien erregistroa kudeatzea, eta arrantzako erakunde profesionalekin eta arrantzako ekoizle-taldeekin harremana izateaz arduratzea.

h) Ser el órgano de relación con las Cofradías de Pescadores y gestionar su Registro, así como con las organizaciones profesionales pesqueras y agrupaciones de productores pesqueros.

i) Arrantzako sektoreko behar eta zehaztapenetara egokitzen diren finantza-tresnak aztertu eta sustatzea.

i) Analizar y promover los instrumentos financieros adecuados a las necesidades y especificidades del sector pesquero.

j) Itsaso eta Arrantzako Europako Funtsa aplikatzea Euskal Autonomia Erkidegoan, eta dagokion jarraipen-batzordean Euskal Autonomia Erkidegoa ordezkatzea.

j) Aplicar el Fondo Europeo Marítimo y de la Pesca en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco, representando a esta en el correspondiente Comité de Seguimiento.

k) Itsas arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legeak ezartzen dituen lizentziak, baimenak eta emakidak ematea, eta lege horrek jasotzen dituen erregistroak eta gainerako tresnak kudeatzea.

k) Otorgar las licencias, autorizaciones y concesiones que establece la Ley 6/1998, de 13 de marzo, de Pesca Marítima, así como gestionar los registros y demás instrumentos que la citada Ley contempla.

l) Arrantza Ikuskaritzako Zerbitzua planifikatu eta zuzentzea; horretarako, funtzionamendu eraginkorra duela bermatzeko behar diren jarduerak gauzatzea.

l) Planificar y dirigir el Servicio de Inspección Pesquera, realizando las actuaciones necesarias para garantizar un funcionamiento eficaz del mismo.

m) Portu edota itsasertzei buruzko sektore-araudiak arrantza-arloko administrazio eskudunari esleitzen dizkion txostenak egitea.

m) Emitir aquellos informes que la normativa sectorial de puertos y/o costas atribuye a la Administración competente en materia de pesca.

n) Arrantza-guneetako azpiegitura eta zerbitzuak hobetzeko plan eta programak prestatu eta proposatzea.

n) Elaborar y proponer planes y programas en materia de mejora de las infraestructuras y servicios de las zonas pesqueras.

ñ) Itsas arrantzarako gaikuntza profesionala sustatzea.

ñ) Promover la capacitación profesional náutico-pesquera.

o) Nabigazio eta arrantzako prestakuntza. Arrantza-arloan lanbide-gaikuntza sustatzea eta, beste erakunde eta eragile batzuekin koordinatuta, lanbide-prestakuntzaren arloan jardunak bultzatzea, hain zuzen ere enplegua sortzeko eta enpresek lanbide-trebakuntzaren inguruan egindako eskariaren eta prestakuntza-eskaintzaren arteko integrazio egokia bultzatzeko.

o) Formación náutico-pesquera. Promoción de la capacitación profesional en materia pesquera e impulso, de forma coordinada con otras instituciones y agentes implicados, de las actuaciones en materia de formación profesional para el empleo y la adecuada integración entre la demanda empresarial sobre capacitación profesional y la oferta formativa.

p) Hezkuntza Sailari arrantza-gaietako prestakuntza arautuko ikasketa-programak proposatzea.

p) Proponer al Departamento de Educación los programas curriculares de formación reglada pesquera.

q) Enpresa-arloko ekintzailetza-kultura sustatzea arrantza-sektorean, eta ekintzailetzarako prestakuntza eta, bereziki, ekintzaileen gaitasuna hobetzeko neurriak garatzea.

q) Fomentar la cultura emprendedora empresarial en el sector de la pesca y desarrollar medidas tendentes a mejorar la formación para la acción emprendedora y específicamente la capacitación de las personas emprendedoras.

r) Kirol-nabigazioko titulazio eta irakaskuntzak antolatu eta kudeatzea.

r) Llevar a cabo la ordenación y gestión en materia de titulaciones y enseñanzas náutico-recreativas.

s) Urpekaritza profesionaleko titulazioen arloko prestakuntza, antolamendua eta kudeaketa. Urpeko jarduera profesionaletarako baimena.

s) Formación, ordenación y gestión en materia de titulaciones de buceo profesional. Autorización de actividades subacuático-profesionales.

t) Europar Batasuneko arau, plan eta programak garatzeko ezartzen diren batzorde eta kide anitzeko organismoetan, saila ordezkatzea eta haren funtzioak betetzea, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari dagozkion gaietan.

t) Asumir la representación y funciones que correspondan al Departamento en las comisiones y organismos colegiados que se establezcan para el desarrollo de las normas, planes y programas de la Unión Europea en las materias atribuidas a la Dirección de Pesca y Acuicultura.

u) Arrantzaren hondakin eta errefusak minimizatzeko ekintzak planifikatu eta garatzea.

u) Planificar y desarrollar acciones para minimizar los residuos y descartes de la pesca.

v) Arrantza-sektoreko produktuen lehen merkaturatzean jarduten duten industrien inbertsioetarako, enpresa-kudeaketarako eta lehiakortasuna hobetzeko laguntza-programak prestatu eta gauzatzea, proiektu berrien garapena eta ezarpena sustatuz.

v) Elaborar y ejecutar programas de ayuda a la inversión, gestión empresarial, mejora de la competitividad de la industria de primera comercialización de productos del sector pesquero, promoviendo el desarrollo e implantación de nuevos proyectos.

w) Enpresa- edo sektore-ekimenei eta -proiektuei eskaintzen zaien aholkularitza babestea, arrantza-produktuen lehen merkaturatzea garatze aldera.

w) Apoyar el asesoramiento a las iniciativas y proyectos sectoriales o empresariales para el desarrollo de la primera comercialización de productos pesqueros.

2.– Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak beharrezkoa den laguntza tekniko eta administratiboa emango dio Arrantza-arloko Aholku Batzordeari.

2.– La Dirección de Pesca y Acuicultura prestará el apoyo técnico y administrativo necesario al Comité Consultivo de Pesca.

19. artikulua.– Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza.

Artículo 19.– La Dirección de Calidad e Industrias Alimentarias.

1.– Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren egitekoak izango dira bai dekretu honen 7. artikuluan adierazitakoak, bai hauek:

1.– La Dirección de Calidad e Industrias Alimentarias, además de las señaladas en el artículo 7 del presente Decreto, realizará las siguientes funciones:

a) Programak, planak, plan estrategiko eta sektorialak eta bestelako jarduerak prestatu eta gauzatzea, betiere helburu hartuta nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-industrien lehiakortasuna hobetzea, elikagaien artisau-ekoizpenarekin batera, eta elikagaien balio-katea sustatzea ekoizpen primariotik gastronomiara.

a) Elaborar y ejecutar programas, planes estratégicos y sectoriales, así como otras actuaciones dirigidas a la mejora de la competitividad de las industrias agrarias, pesqueras y alimentarias, así como de la producción alimentaria artesanal y al fomento de la cadena de valor alimentaria desde la producción primaria hasta la gastronomía.

b) EAEko Nekazaritza eta Elikagai Industrien Erregistroa kudeatzea, bai eta haren barruan dauden erregistro eta errolda hauek ere: Ardo eta Edari Alkoholdunen Botilatzaileen eta Ontziratzaileen EAEko Erregistroa; EAEko Nekazaritza eta Elikagaigintza Produktuen Kontrol eta Egiaztapenerako Erakundeen Erregistroa; EAEko Artisautza Ekoizleen Erregistroa; EAEko Nekazaritza eta Elikagai Elkarteen Errolda; EAEko Ekoizpen Integratuko Operadoreen Erregistroa, eta Zuzendaritzaren eskumeneko gainerako erregistro, errolda eta zerrendak kudeatzea –barnean hartuta mahastizaintza eta ardogintza sektoreko eta sektore eolikoaren nahitaezko aitorpenen erregistroa, INFOVI eta SIMO aplikazioak, hurrenez hurren–.

b) Gestionar el Registro de Industrias Agrarias y Alimentarias de la CAPV, en el que está integrado el Registro de Embotelladores y Envasadores de Vinos y Bebidas Alcohólicas de la CAPV; el Registro de Entidades de Control y Certificación de Productos Agrarios y Alimentarios de la CAPV; el Registro de Productores Artesanales de la CAPV; el Censo de las Asociaciones Agrarias y Alimentarias de la CAPV, el Registro de Operadores de Producción integrada de Euskadi, y los demás registros, censos y listados del ámbito de competencia de la Dirección, incluidos el registro de declaraciones obligatorias de sectores productivos vitivinícola (aplicación INFOVI) y oleico (aplicación SIMO).

c) Nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-sektoreetako produktuak eraldatzen eta merkaturatzen jarduten duten industrien inbertsioetarako, enpresa-kudeaketarako eta lehiakortasuna hobetzeko laguntza-programak eta finantzaketarako tresnak prestatu eta gauzatzea, nekazaritza- eta elikagai-sektoreetako produktuen proiektu berrien garapena eta ezarpena sustatuz.

c) Elaborar y ejecutar programas de ayuda e instrumentos de financiación dirigidos a la inversión, gestión empresarial y mejora de la competitividad de las industrias de transformación y comercialización de productos de los sectores agrario, pesquero y alimentario, promoviendo el desarrollo e implantación de nuevos proyectos de productos de los sectores agrario y alimentario.

d) Enpresa- edo sektore-ekimenei eta -proiektuei eskaintzen zaien aholkularitza babestea, nekazaritza- eta elikagai-produktuen merkaturatzea garatze aldera.

d) Apoyar el asesoramiento a las iniciativas y proyectos sectoriales o empresariales para el desarrollo de la comercialización de productos agrarios y alimentarios.

e) Zuzendaritzaren berezko jardun-arloetan, Europar Batasunak eta nazioarteko beste organismo batzuek burutzen dituzten jardueren ondoriozko programak idazten laguntzea eta programok gauzatzea, kasuan-kasuan kudeaketaren ardura duen agintaritzarekin lankidetzan.

e) Colaborar en la redacción y ejecutar con la correspondiente Autoridad Responsable de Gestión, programas derivados de las actuaciones de la Unión Europea u otros organismos internacionales, en las materias propia de la Dirección.

f) Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-produktuen informazioari, sustapenari eta publizitateari buruzko programak eta jardunak prestatu, kudeatu eta laguntzea, ekoizpen primariotik gastronomiara.

f) Elaborar, gestionar y colaborar en programas y actuaciones relativas a la información, promoción y publicidad de los productos agrarios, pesqueros y alimentarios de la Comunidad Autónoma de Euskadi, desde la producción primaria hasta la gastronomía.

g) Euskal nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-sektoreen parte-hartzea sustatu eta kudeatzea azoketan, erakusketetan, merkataritza-ekimenetan eta promozioetan, bai Euskal Autonomia Erkidegoan, bai eta kanpoan ere.

g) Promover y gestionar la participación del sector agrario, pesquero y alimentario vasco en ferias, exposiciones, misiones comerciales y promociones tanto en la Comunidad Autónoma del País Vasco como en el exterior.

h) Nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-sektoreetako industriek eraldatutako eta merkaturatutako produktuak dibertsifikatzeko eta sustatzeko laguntza-programak prestatu eta gauzatzea.

h) Elaborar y ejecutar programas de ayuda a la diversificación y promoción de los productos transformados y comercializados por las industrias en los sectores agrario, pesquero y alimentario.

i) Ardo eta edari alkoholdunen industrietan, praktika enologikoak sustatu eta kudeatzea, eta garapen enoturistiko jasangarria sustatzea.

i) Promover y gestionar las prácticas enológicas en las industrias de vinos y bebidas alcohólicas, así como fomentar el desarrollo enoturístico sostenible.

j) Nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-industrietan asoziazionismoa, profesionaltasuna eta enpresa-lankidetza babesteko eta sustatzeko politikak eta, oro har, sektorea egituratzeko praktikak ezartzea, nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaien lanbide-arteko antolakundeak barne hartuta.

j) Establecer políticas de apoyo y fomento del asociacionismo, profesionalidad y cooperación empresarial de la industria agraria, pesquera y alimentaria; y, en general, de aquellas prácticas que fomentan la vertebración del sector, incluidas las organizaciones interprofesionales agrarias y alimentarias.

k) Lehenengo eta bigarren baso-eraldakuntzako industriak antolatu eta sustatzea.

k) Ordenación forestal y promoción de las Industrias de primera y segunda transformación del sector forestal de la madera.

l) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planaren barruan, nekazaritza-, elikagai- eta arrantza-arloetako I+G+b nahiz elikagai-produktuen osasun- eta kalitate-baldintzak planifikatu, programatu eta bultzatzea, arlo horretan hainbat jardun-ildo sustatuz eta kudeatuz, gainerako Zuzendaritzekin lankidetzan, betiere haien eskumeneko esparruetan. Horrekin batera, elikagai-industriatik datozen hondakinak kudeatzea.

l) Planificar, programar e impulsar en el marco del PCTI la I+D+i agraria, alimentaria, pesquera, así como las condiciones de sanidad y calidad de los productos alimentarios, coordinando, impulsando y gestionando las diferentes líneas de actuación en dicha materia, en colaboración con el resto de Direcciones, en los ámbitos de sus competencias, así como la gestión de los residuos provenientes de la industria alimentaria.

m) Elikagai-segurtasunari eta elikagai iraunkorren ekoizpen eta kontsumoari buruzko ikerketa sustatu eta koordinatzea.

m) Impulsar y coordinar la investigación en seguridad alimentaria y en la producción y consumo de alimentos sostenibles.

n) Nekazaritza-, arrantza-, elikagai- eta gastronomia-ikerketako zentroen eta I+Gko zentroen arteko lankidetza zientifikoa sustatu eta sendotzea, Europar Batasunaren edo ikerketa finantzatzen duten beste organismo batzuen programetan batera parte hartuz.

n) Promover y reforzar la cooperación científica de los Centros de Investigación agraria, pesquera, alimentaria y gastronómica con otros Centros de I+D, participando conjuntamente en programas de la Unión Europea, o de otros organismos que financian la investigación.

ñ) Nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-arloetan, ikertzaileen eta teknologoen prestakuntza sustatzea, eta arlo horietako eta ozeanografiako ikerketaren emaitzak ezagutaraztea, ekoizpen-sistema primarioetan eta eraldaketa-sistemetan aplika daitezen.

ñ) Promover la formación de personas investigadoras y tecnólogas en las materias agropesqueras y alimentarias y divulgar los resultados de la investigación agraria, alimentaria, pesquera y oceanográfica para su aplicación en los sistemas productivos primarios y de transformación.

o) Nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-sektoreetako enpresekin lankidetza sustatzea, I+G+B proiektuak sortzeko.

o) Impulsar la colaboración con empresas del sector agropesquero, alimentario y gastronómico en la generación de proyectos de I+D+I.

p) Elikagaien kontrol ofiziala egitea fase hauetan: ekoizpen, eraldaketa, ontziratze, biltegiratze, garraio eta handizkako zein txikizkako merkaturatzean.

p) Llevar a cabo el control oficial de los productos alimentarios y fertilizantes en las fases de producción, transformación, envasado, almacenamiento, transporte y comercialización mayorista y minorista.

q) Elikagaien ekoizpen-katean nahiz kontsumoan eta elikagaien bermearekin lotutako gainerako alderdietan dauden arriskuen ebaluazioari buruzko azterketak egitea.

q) Elaborar estudios de evaluación de riesgos en la cadena de producción y consumo de productos alimentarios, y demás aspectos relacionados con la garantía alimentaria.

r) Elikagai-krisien egoeretan jardun-prozedurak ezartzea, gaian parte hartzen duten sailekin eta organo eskudunekin koordinaturik.

r) Establecer los procedimientos de actuación ante situaciones de crisis alimentarias, conjunta y coordinadamente con los Departamentos y órganos competentes implicados en la materia.

s) Erkidegoaren jardunetatik eratorritako programak egiten parte hartzea, Zuzendaritzaren berezko gaietan, bai eta programa horiek gauzatzen ere. Besteak beste, nekazaritza-ekoizleen elkarte eta antolakundeei lotutako jarduerak, beren ekoizpenak merkaturatzera bideratutakoak, eraldaketa-, sustapen– eta merkaturatze-eremuko ardoaren MAEri lotutakoak, eta MAE bakarrean egindako esku-hartzeen eta merkatu-erregulazioen ondoriozko jarduerak.

s) Participar en la elaboración de programas derivados de las actuaciones comunitarias en materias propias de la Dirección así como en la ejecución de las mismas, incluyendo las actuaciones ligadas a las Agrupaciones y Organizaciones de productores agrarios orientadas a la comercialización de sus producciones, las ligadas a la OCM del vino en el ámbito de transformación, promoción y comercialización, y las actuaciones derivadas de intervenciones y regulaciones de mercado en la OCM única.

t) Nekazaritzako eta arrantzako produktuen jatorri-deiturak eta kalitate– eta berme-bereizgarriak ezarri eta kontrolatzea, ekoizpen integratua barne, sektoreko enpresek horiek erabiltzea sustatuz, dagozkion kontseilu arautzaileak eta kontrol eta kudeaketarako organismoak sortuz eta kontrolatuz, eta Euskal Autonomia Erkidegoaz gaindiko kontseilu arautzaileetan parte hartuz.

t) Llevar a cabo el establecimiento y control de denominaciones de origen y distintivos de calidad y garantía de los productos agropesqueros, incluida la producción integrada, fomentando su utilización por empresas del sector, constituyendo y controlando los Consejos Reguladores y organismos de gestión y control correspondientes y participando en los Consejos Reguladores de ámbito superior al de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

u) Arauak egokitzearekin loturiko jarduerak gidatzea, nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-ekoizpenaren kalitatearen ezaugarriak normalizatu, tipifikatu eta arautzeari dagokionez. Nekazaritza- eta elikagai-ekoizpenaren kalitatearen eta iruzur-kontrolaren aldeko jardunak planifikatu eta zuzentzea.

u) Dirigir actuaciones relacionadas con la adecuación de la normativa reguladora en materia de normalización, tipificación y regulación de las características de calidad de la producción agropesquera y alimentaria. Planificar y dirigir las actuaciones en defensa de la calidad y de control de fraudes de la producción agroalimentaria.

v) Nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-enpresei eta kontsumitzaileei zuzendutako sentsibilizazio-kanpainak sustatzea, elikagaien bermearekin zerikusia duten alderdiak eta elikagai-krisien egoeren aurreko jardun-prozedurak betetze aldera.

v) Impulsar las campañas de sensibilización dirigidas a empresas agrarias, pesqueras y alimentarias y personas consumidoras con objeto de que se cumplan los aspectos relacionados con la garantía alimentaria y los procedimientos de actuación ante situaciones de crisis alimentarias.

w) Kontsumitzaileen elkarte eta elkarte profesionalekin lankidetzan aritzea, elikagaien ekoizpen-katean eta kontsumoan kalitatea kontrolatzen dela bermatze aldera.

w) Colaborar con las asociaciones de consumidores y asociaciones profesionales con el objeto de garantizar los controles de calidad en la cadena de producción y consumo de productos alimentarios.

x) Elikagaiak alferrik gal daitezen saihestea eta elikagintzaren balio-katearen jasangarritasuna sustatzea.

x) Impulsar la prevención del desperdicio alimentario y la sostenibilidad en la cadena de valor de la alimentación.

y) Nekazaritzako eta abeltzaintzako merkatuetan esku hartzeko eta merkatuok arautzeko jarduna kudeatzea, ikuskatze-ahalmena baliatuz.

y) Gestionar la intervención y regulación de mercados agrícolas y ganaderos ejerciendo las facultades de inspección correspondiente.

z) Euskal Autonomia Erkidegoko nekazari-taldeak eta horien elkarteak aitortu, erregistroetan jaso eta sustatzea.

z) Efectuar el reconocimiento, registro y promoción de agrupaciones de productores agrarios y sus uniones en la Comunidad Autónoma.

2.– Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak beharrezkoa den laguntza tekniko eta administratiboa emango die bai Baso Osasuneko Mahaiari, bai Euskadiko Ekoizpen Integraturako Koordinazio Batzordeari, eta bai Nekazaritza eta Elikagaigintzako Berrikuntza Foroari.

2.– La Dirección de Calidad e Industrias Alimentarias prestará el apoyo técnico y administrativo necesario a la Mesa de Sanidad Forestal, a la Comisión Coordinadora para la producción integrada de Euskadi y al Foro de Innovación Agraria y Alimentaria.

5. ATALA
SECCIÓN 5.ª
INGURUMEN JASANGARRITASUNEKO SAILBURUORDETZA
VICECONSEJERÍA DE SOSTENIBILIDAD AMBIENTAL

20. artikulua.– Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza.

Artículo 20.– La Viceconsejería de Sostenibilidad Ambiental.

1.– Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzaren egitekoa izango da jardun-arlo hauek zuzendu eta koordinatzea:

1.– Corresponde a la Viceconsejería de Sostenibilidad Ambiental, la dirección y coordinación de las siguientes áreas de actuación:

a) Ingurumen-politika planifikatzea.

a) Planificación de la Política ambiental.

b) Ingurumenari eragiten dioten jarduerak antolatu eta ebaluatzea.

b) Ordenación y evaluación de las actividades con incidencia en el medio ambiente.

c) Ingurumenari eragiten dioten jarduerak zaindu, ikuskatu eta kontrolatzea.

c) Vigilancia, inspección y control de las actividades con incidencia en el medio ambiente.

d) Klima-aldaketa eta ekonomia zirkularra.

d) Cambio climático y Economía circular.

e) Atmosfera eta lurzorua babestea.

e) Protección de la atmósfera y del suelo.

f) Uren politika.

f) Política de Aguas.

g) Ur-aprobetxamenduak, kanalak eta ureztatzeak.

g) Aprovechamientos hidráulicos, canales y regadíos.

h) Ingurumenari buruzko informazioa, parte-hartzea eta prestakuntza.

h) Información, participación y formación ambiental.

i) Natura-ingurunearen ondarea babestea eta kontserbatzea.

i) Protección y conservación del patrimonio del medio natural.

j) Ingurumen-ebaluazioa.

j) Evaluación ambiental.

k) Garapen jasangarria bermatu eta sustatzea.

k) Garantía y fomento del desarrollo sostenible.

l) Ingurumeneko erantzukizuna eta diziplina.

l) Responsabilidad y disciplina ambiental.

m) Ekoberrikuntza sustatzea.

m) Fomento de la ecoinnovación.

2.– Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzaren egitekoak dira bai 6. artikuluan adierazitakoak, bai hauek:

2.– A la Viceconsejería de Sostenibilidad Ambiental, además de las previstas en el artículo 6, le corresponde el ejercicio de las siguientes funciones:

a) Ingurumen-politika antolatu, programatu eta koordinatzea.

a) Planificar, programar y coordinar la política ambiental.

b) Ingurumenaren eta uren arloko arauen lanketa sustatzea.

b) Promover la elaboración de normativa en materia de medio ambiente y aguas.

c) Ingurumenaren prebentzioa, babesa eta leheneratzea lortzeko tresnak diseinatu eta garatzea.

c) Diseñar y desarrollar los instrumentos dirigidos a la prevención, protección y recuperación ambiental.

d) Klima-aldaketari egokitu eta horren aurka borroka egiteko politikak formulatzea.

d) Formular las políticas para la adaptación y lucha contra el cambio climático.

e) Ingurumenari eragiten dioten jarduerak antolatzea, jarduerok izan ditzaketen eragin kutsagarrien kontrol bateratua eginez.

e) Ordenar las actividades con incidencia en el medio ambiente, efectuando un control integrado de sus posibles efectos contaminantes.

f) Bere eskumen-eremuko baimenak eta ebazpenak ematea, ingurumeneko legerian daudenak, baldin eta beste organoren bati esleitu ez bazaizkio, betiere.

f) Otorgar autorizaciones y resoluciones atribuidas a su ámbito competencial y contempladas en la legislación ambiental, cuando no estén atribuidas a otro órgano distinto.

g) Ingurumen-arloko elkargune-foroetan parte hartzea.

g) Participar en foros de encuentro en materia de medio ambiente.

h) Ingurumen-arloko informazioa eta beraren eskurapena sustatzea.

h) Fomentar la información ambiental y el acceso a la misma.

i) Ingurumen-arloan sentsibilizazio- eta kontzientziatze-jarduerak sustatzea.

i) Impulsar las actuaciones de sensibilización y concienciación en materia ambiental.

j) Administrazioaren sailek sustatutako ingurumen-jasangarritasuneko jarduerak bultzatu eta koordinatzea.

j) Impulsar las actuaciones de sostenibilidad ambiental promovidas y coordinarlas por los distintos Departamentos de la Administración.

3.– IHOBE SA Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa eta Uraren Euskal Agentzia / Agencia Vasca del Agua sailari atxikitzearen ondoriozko eskumenak baliatuko ditu Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak.

3.– La Viceconsejería de Sostenibilidad Ambiental ejercerá las competencias que se derivan de la adscripción al Departamento de Ihobe, S.A., Sociedad Pública de Gestión Ambiental y de Uraren Euskal Agentzia / Agencia Vasca del Agua.

4.– Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzaren mende daude hierarkian Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritza eta Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza.

4.– De la Viceconsejería de Sostenibilidad Ambiental dependen jerárquicamente la Dirección de Calidad Ambiental y Economía Circular y la Dirección de Patrimonio Natural y Cambio Climático.

21. artikulua.– Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritza.

Artículo 21.– Dirección de Calidad Ambiental y Economía Circular.

1.– Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzak Sailburuordetzaren jardun-arlo hauetan garatzen ditu bere egitekoak:

1.– La Dirección de Calidad Ambiental y Economía Circular desarrolla sus funciones en las siguientes áreas de actuación de la Viceconsejería:

a) Ingurumenari eragiten dioten jarduerak antolatu eta ebaluatzea.

a) Ordenación y evaluación de las actividades con incidencia en el medio ambiente.

b) Ingurumenari eragiten dioten jarduerak zaindu, ikuskatu eta kontrolatzea.

b) Vigilancia, inspección y control de las actividades con incidencia en el medio ambiente.

c) Atmosfera babestea.

c) Protección de la atmósfera.

d) Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa.

d) Prevención y corrección de la contaminación del suelo.

e) Ingurumen-ebaluazioa.

e) Evaluación ambiental.

f) Ingurumeneko erantzukizuna eta diziplina.

f) Responsabilidad y disciplina ambiental.

g) Ekonomia zirkularra.

g) Economía circular.

2.– Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzak, dekretu honetako 7. artikuluan adierazitakoez gain, egiteko hauek izango ditu:

2.– En estas áreas, la Dirección de Calidad Ambiental y Economía Circular, además de las señaladas en el artículo 7 del presente Decreto, realizará las siguientes funciones:

a) Ingurumen-baimen integratuen baimen-proposamena izapidetu eta lantzea eta horien jarraipena egitea eta sailkatutako jarduerei lizentzia emateko prozeduretan neurri zuzentzaileak ezartzeko txostena ematea.

a) Tramitar, elaborar la propuesta de autorización y realizar el seguimiento de las autorizaciones ambientales integradas, y emitir el informe de imposición de medidas correctoras en los procedimientos de concesión de licencia de actividades clasificadas.

b) Planen eta programen ingurumen-ebaluazio estrategikoko prozedurak eta proiektuen ingurumen-inpaktua ebaluatzeko prozedurak izapidetu eta ebaztea.

b) Tramitar y resolver los procedimientos de evaluación ambiental estratégica de planes y programas y los procedimientos de evaluación de impacto ambiental de proyectos.

c) Atmosfera kutsa dezaketen jarduerek bete behar dituzten ingurumen-prozedurak izapidetu eta ebaztea eta atmosfera-ingurumenaren kalitatea, kutsadura akustikoa, argi-kutsadura eta usain-kutsadura barne, ebaluatu eta kontrolatzea.

c) Tramitar y resolver los procedimientos ambientales a los que están sujetas las actividades potencialmente contaminadoras de la atmósfera y la evaluación y control de la calidad del medio ambiente atmosférico, incluyendo la contaminación acústica, lumínica y olfativa.

d) Hondakinak ekoitzi eta kudeatzeko jarduerek eta produktuaren ekoizlearen erantzukizun zabalduaren eremuko jarduerek bete behar dituzten ingurumen-prozedurak izapidetu eta ebaztea, bai eta hondakinak prebenitu eta balioztatzeko jarduerak bultzatzea ere.

d) Tramitar y resolver los procedimientos ambientales a los que están sujetas las actividades de producción y gestión de residuos, incluidas las actuaciones en el ámbito de la responsabilidad ampliada del productor del producto, así como el impulso a las actuaciones de prevención y valorización de residuos.

e) Lurzoruaren kalitatearen arloko prozedurak izapidetu eta ebaztea, eta, horretarako, prebentzio-, defentsa- eta leheneratze-neurriak definitzea.

e) Tramitar y resolver procedimientos en materia de la calidad del suelo, definiendo las medidas de prevención, defensa y recuperación.

f) Ingurumen-erantzukizuneko prozedurak izapidetu eta ebaztea.

f) Tramitar y resolver los procedimientos en materia de responsabilidad ambiental.

g) Berotegi-efektuko gasak igortzeko baimenak emateko prozedurak eta berotegi-efektuko gasak igortzeko eskubideak salerosteko prozedurak izapidetu eta ebaztea.

g) Tramitar y resolver los procedimientos de autorización de emisión de gases de efecto invernadero y del comercio de derechos de emisión de gases de efecto invernadero.

h) Batasunaren Ingurumen Kudeaketako eta Ikuskaritzako Sisteman (EMAS) izena emateko proposatzea eta berau izapidetzea.

h) Tramitar y proponer la inscripción en el sistema comunitario de gestión y auditorias medioambientales (EMAS).

i) Europar Batasunaren etiketa ekologikoa emateko prozedura izapidetu eta ebaztea.

i) Tramitar y resolver el procedimiento de concesión de etiqueta ecológica de la Unión Europea.

j) Ingurumen-lankidetzako entitateek, lurzoruaren kalitatea ikertzeko entitateak barne, bete beharreko ingurumen-prozedurak izapidetu eta ebaztea.

j) Tramitar y resolver los procedimientos ambientales a los que están sujetas las entidades de colaboración ambiental, incluidas las entidades para la investigación de la calidad del suelo.

k) Ingurumen-planak landu eta izapidetzea Zuzendaritzaren eskumen-esparruetan: hondakinak, lurzoru-planak eta ekonomia zirkularra.

k) Elaborar y tramitar los planes ambientales en los ámbitos competencia de la Dirección: planificación en materia de residuos, plan de suelos y economía circular.

l) Euskal Autonomia Erkidegoko aire-kalitatearen sarearen mantentze-lanak eta kudeaketa egitea.

l) Realizar el mantenimiento y la gestión de la red de calidad del aire de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

m) Hondakinak mugaz gaindi mugitzeko baimenak izapidetu eta ebaztea eta horren ikuskapena eta kontrola egitea, Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean zehaztu irismenaren arabera.

m) Tramitar y resolver las autorizaciones de traslados transfronterizos de residuos y efectuar su inspección y control, según el alcance determinado en la Ley 22/2011, de 28 de julio, de residuos y suelos contaminados.

n) Zuzendaritzaren eskumen-esparruetan, inbentarioak landu eta zabaltzea: hondakinak, berotegi-efektuko gasak eta lurzoruak.

n) Elaborar y difundir los inventarios en los ámbitos competencia de la Dirección: residuos, gases de efecto invernadero y suelos.

ñ) Ingurumena zaindu eta ikuskatzeko lanak egitea, bai eta ingurumen-kontrola fiskalizatzea ere.

ñ) Realizar las labores de vigilancia e inspección ambiental, así como fiscalizar el control ambiental.

o) Ingurumenaren gaineko ondorioak prebenitu, murriztu eta arintzeko tekniken aplikazioa sustatzea ekoizpen-prozesuetan, dagozkion funts eta laguntzen kudeaketaren bitartez.

o) Impulsar la aplicación sobre los procesos productivos de técnicas para la prevención, reducción y mitigación de las repercusiones sobre el medio ambiente mediante la gestión de los fondos y ayudas correspondientes.

p) Ekonomia zirkularraren estrategiarekin zerikusia duten ekintzak definitu eta garatzea, Zuzendaritzaren eskumenekoak diren arloen esparruan, eta ekoberrikuntza sustatzea.

p) Definir y desarrollar acciones relacionadas en la Estrategia de Economía Circular, en el marco de las materias competentes de la Dirección, y fomentar la ecoinnovación.

q) Zuzendaritzaren gaietan aholkularitza juridikoa ematea eta arau-proiektuak egitea, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta.

q) Proporcionar el asesoramiento jurídico y elaborar los proyectos normativos en materias propias de la Dirección, en coordinación con la Dirección de Servicios.

r) Ingurumen-arloko prozedurak eta zerbitzu elektronikoen kudeaketa eta zabaltze-lanak koordinatzea.

r) Coordinar la gestión y el despliegue de los procedimientos y servicios electrónicos del área de medio ambiente.

s) Zuzendaritzaren eskumeneko gaietako zehapen-espedienteak instruitzea.

s) Instruir los expedientes sancionadores en materias competencia de la Dirección.

t) Ingurumenean Eragina duten Instalazioen Erregistroaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Lankidetzako Erakundeen Erregistroaren administrazio-kudeaketa egitea.

t) Realizar la gestión administrativa del Registro de instalaciones con incidencia ambiental y del Registro de Entidades de Colaboración Ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

u) Beste administrazio batzuekin eta gainerako pertsona publiko nahiz pribatuekin Zuzendaritzaren gaietan lankidetzarako egindako hitzarmen eta tresnen jarraipena egitea eta hitzarmen eta tresna horiek gauzatzea.

u) Ejecutar y realizar el seguimiento de los convenios y los instrumentos de cooperación con otras administraciones y demás personas públicas o privadas en las materias propias de la Dirección.

22. artikulua.– Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza.

Artículo 22.– Dirección de Patrimonio Natural y Cambio Climático.

1.– Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzak Sailburuordetzaren jardun-arlo hauetan garatzen ditu bere egitekoak:

1.– La Dirección de Patrimonio Natural y Cambio Climático desarrolla sus funciones en las siguientes áreas de actuación de la Viceconsejería:

a) Ingurumen-politika planifikatzea.

a) Planificación de la Política Ambiental.

b) Natura-ondarea babestea.

b) Protección del patrimonio natural.

c) Garapen jasangarria bermatu eta sustatzea.

c) Garantía y fomento del desarrollo sostenible.

d) Klima-aldaketa.

d) Cambio climático.

e) Ingurumenari buruzko informazioa, parte-hartzea, sentsibilizazioa, hezkuntza eta prestakuntza.

e) Información, participación, sensibilización, educación y formación ambiental.

2.– Arlo horietan, Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzari, dekretu honen 7. artikuluan adierazitako egitekoez gain, hauek ere badagozkio:

2.– En estas áreas, corresponde a la Dirección de Patrimonio Natural y Cambio Climático, además de las señaladas en el artículo 7, el ejercicio de las siguientes funciones:

a) Garapen Jasangarrirako Euskal Ingurumen Estrategian eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Esparru Programan ezarritako ingurumen-politika lantzea.

a) Elaborar la política ambiental recogida en la Estrategia Ambiental Vasca de Desarrollo Sostenible y en el Programa Marco Ambiental del País Vasco.

b) Azterlanak, txostenak, planak eta estrategiak egitea natura-ondarea kontserbatzeko eta babesteko eta haren elementuak modu jasangarrian erabiltzeko, natura-balio handiko eremuak zainduz.

b) Elaborar estudios, informes, planes y estrategias dirigidos a la conservación y protección del patrimonio natural y al uso sostenible de sus elementos, preservando las zonas de alto valor natural.

c) Natura-ingurunea babesteko eta kontserbatzeko arau-proiektuak eta plan zuzentzaile eta sektorialak egitea.

c) La elaboración de los proyectos normativos y de los planes directores y sectoriales de protección y conservación del medio natural.

d) EAEko Naturagune Babestuen proposamenak egitea eta izapidetzea, barnean hartuta Batasunaren Intereseko Leku (GKL) berrien proposamenak, eta Natura 2000 Sareko Kontserbazio Bereziko Eremuak (KBE) eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuak (HBBE) izendatzeko proposamenak.

d) Elaborar y tramitar las propuestas de los Espacios Naturales Protegidos de la CAPV, incluyendo las propuestas de nuevos Lugares de Interés Comunitario (LIC) y de designación de las Zonas de Especial Conservación (ZEC) y de las Zonas de Especial Protección para las Aves (ZEPA) de la Red Natura 2000.

e) Natura-baliabideen antolamendu-planak eta Natura 2000 Sareko KBEen eta BBEen helburuei eta horiek babesteko neurriei buruzko planak landu eta izapidetzea.

e) La elaboración y tramitación de los Planes de Ordenación de los Recursos Naturales y la de los Planes relativos a los objetivos y medidas de conservación de las ZEC y ZEPA de la Red Natura 2000.

f) Arauak izapidetzea eta Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Planak argitaratzea.

f) La tramitación de la parte normativa y la publicación de los Planes Rectores de Uso y Gestión.

g) Naturagune babestuen informazio ekologikoa eguneratzea eta Natura 2000 Sareko lekuei buruzko informazioa Europako Batzordeari helaraztea.

g) La actualización de la información ecológica de los Espacios Naturales Protegidos y la transmisión a la Comisión Europea de la información relativa a los lugares de la Red Natura 2000.

h) Habitatei eta Hegaztiei buruzko Zuzentaraua aplikatzeari eta Natura 2000 Sareko kontserbazio-neurriak aplikatzeari buruzko txostenak eta Batasunaren intereseko habitaten eta espezieen jarraipena egitea Europako Batzordearentzat.

h) La elaboración de los informes para la Comisión Europea de aplicación de la Directiva Hábitats y Aves y los relativos a la aplicación de las medidas de conservación de la Red Natura 2000 y el seguimiento de los hábitats y especies de interés comunitario.

i) EAEko hezeguneen plangintza eta kudeaketa; hezegune horiek nazioarteko garrantzia duten Ramsar hezeguneen zerrendan sartzeko proposatzea, EAEko Gune Hezeen Inbentarioaren mantenimendua eta Hezeguneen Inbentario Nazionalari buruzko lanak egitea.

i) La planificación y gestión de las Zonas Húmedas de la CAPV, incluyendo las de la Lista Ramsar de Humedales de Importancia Internacional, el mantenimiento del Inventario de Zonas Húmedas de la CAPV y las labores relativas al Inventario Nacional de Humedales.

j) Estatuaren eta autonomia-erkidegoen arteko koordinazio-batzordeetan parte hartzea (naturaguneena, hezeguneena, eta basabauna eta basaflorako espezieena), bai eta batzorde horietan sortzen diren landataldeetan eta naturagune babesuak kudeatzeko organoetan ere.

j) La participación en los Comités de coordinación entre el Estado y las Comunidades Autónomas: Comité de Espacios Naturales, Comité de Humedales y Comité de Especies de Fauna y Flora Silvestre y en los grupos de trabajos creados en el seno de los mismos y la participación en los órganos de gestión de los Espacios Naturales Protegidos.

k) Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrenda kudeatzea.

k) Gestionar el Catálogo Vasco de Especies Amenazadas de la Fauna y Flora, Silvestre y Marina.

l) Foru-aldundiekin koordinatuta, arriskuan dauden fauna eta flora basatiko espezieak berreskuratzeko eta kudeatzeko plan komunak egitea.

l) Elaborar en coordinación con las Diputación Forales los Planes comunes de recuperación y gestión de especies de fauna y flora silvestre amenazada.

m) Fauna eta flora basatiko espezieen eta habitaten jarraipena planifikatzea EAEko lurraldean, xede horretara bideratutako sareak diseinatu, ezarri eta koordinatuz eta habitat eta espezie talde ezberdinei egokitutako metodologia komunak ezarriz.

m) Planificar el seguimiento de los hábitats y especies de fauna y flora silvestre en el territorio de la CAPV, diseñando, estableciendo y coordinando las redes dirigidas a este fin y fijando metodologías comunes adaptadas a los diferentes grupos de hábitats y especies.

n) Basoko fauna- eta flora-espezie mehatxatuen jarraipena egiteko araudiak eskatzen dituen txostenak egitea.

n) Elaborar los informes exigidos por la normativa en relación al seguimiento de las especies de fauna y flora silvestre amenazas.

ñ) Espezie inbaditzaileen katalogoa kudeatzea, arlo horretako ikerketa sustatzea eta, gainerako administrazio publikoekin koordinatuta, espezieak desagerrarazteko planak egitea, habitaten kontserbaziorako eta basabizitzarako duten mehatxuaren arabera.

ñ) Gestionar el catálogo de especies invasoras, impulsar la investigación en esta materia y elaborar en coordinación con el resto de las administraciones públicas los planes de erradicación de las especies en función de su amenaza para la conservación de los hábitats y la vida silvestre.

o) Urdaibaiko Biosfera Erreserba babestu eta antolatzeari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legean aurreikusitako zehaztapenak eta bere garapen-araudia betetzeko beharrezkoak diren jarduerak sustatu eta kontrolatzea, horren kudeaketa sustatu eta koordinatuz. Arlo horretan, zuzendariari dagokio ingurumen-organoaren baimenari atxikitako Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Planeko jarduerak baimentzea.

o) Promover y controlar las acciones necesarias para el cumplimiento de las determinaciones previstas en la Ley 5/1989, de 6 de julio, de Protección y Ordenación de la Biosfera de Urdaibai y su normativa de desarrollo, impulsando y coordinando la gestión de la misma. En este ámbito, corresponde al Director la autorización de las actuaciones que el Plan Rector de Uso y Gestión de la Reserva sujeta a autorización del órgano ambiental.

p) Aldaketaren inguruko ingurumen-politika planifikatu, programatu eta koordinatzea, eta helburuak definitzera bideratutako azterketak, txostenak, planak eta estrategiak lantzea.

p) Planificar, programar y coordinar la política ambiental en relación con el cambio, y elaborar estudios, informes, planes y estrategias dirigidos a la definición del cumplimiento de objetivos.

q) Klima-aldaketaren euskal estrategiarekin zerikusia duten ekintzak definitu eta garatzea, Zuzendaritzaren eskumenekoak diren arloen esparruan.

q) Definir y desarrollar acciones relacionadas en la Estrategia Vasca de Cambio Climático, en el marco de las materias competentes de la Dirección.

r) EAEko geodibertsitatearen babesa eta leheneratzea sustatzea, bai eta Geodibertsitatearen Euskal Estrategiarekin zerikusia duten helburuak eta ekintzak bultzatzea ere sailaren eskumenekoak diren arloen esparruan.

r) Promover la protección y restauración de la geodiversidad del País Vasco, así como impulsar los objetivos y acciones relacionadas en la Estrategia Vasca de Geodiversidad en el marco de las materias competencia del Departamento.

s) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren I+G jarduerak sustatzea, baldin eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari badagokio jarduera horiek gauzatzea.

s) Promover las actividades de I+D enmarcadas en el Plan de Ciencia, Tecnología e Innovación, cuya ejecución corresponde a la Viceconsejería de Sostenibilidad Ambiental.

t) Hezkuntza, prestakuntza eta ingurumen-sentsibilizazioaren arloko planak lantzea eta ekintzak koordinatu eta burutzea.

t) Elaborar los planes pertinentes y coordinar y llevar a cabo la ejecución de acciones en el ámbito de la educación, formación y sensibilización ambiental.

u) Ingurumenaren jasangarritasuna sustatzea, udal mailan Agenda 2030 delakoaren bidez, eta lurralde mailan, beste erakunde batzuekiko elkarlanean.

u) Impulsar la sostenibilidad en el medio ambiente a nivel municipal a través de la Agenda 2030 y a nivel territorial en colaboración con otras instituciones.

v) Euskal Autonomia Erkidegoko naturaren informazio-sistema, eta, oro har, ingurumen-informazioa eta informazio hori eskuratzeko modua kudeatzea eta jendeak ingurumen arloan duen parte-hartzea sustatzea.

v) Gestionar el sistema de información de la naturaleza de Euskadi y, en general, la información ambiental y el acceso a la misma y fomentar la participación pública en materia ambiental.

3.– Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzak idazkaritza eta laguntza teknikoa emango die Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Batzordeari, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumenerako Aholku Kontseiluari eta Naturzaintza-Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Babesteko Aholku Kontseiluari.

3.– La Dirección de Patrimonio Natural y Cambio Climático prestará el apoyo técnico y la secretaría de la Comisión Ambiental del País Vasco, del Consejo Asesor de Medio Ambiente del País Vasco y del Consejo Asesor de Conservación de la Naturaleza-Naturzaintza.

IV. KAPITULUA
CAPÍTULO IV
ORGANO PERIFERIKOAK
DE LOS ORGANOS PERIFÉRICOS

23. artikulua.– Industria Administrazioaren lurralde-ordezkaritzak.

Artículo 23.– Las Delegaciones Territoriales de Administración Industrial.

1.– Zuzenean eta hierarkian Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzaren menpe. lurralde historiko bakoitzean Industria Administrazioaren lurralde-ordezkaritza bat egongo da. Ordezkaritza horietariko bakoitzak funtzio betearazleak izango ditu Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzaren eskumeneko gaietan, bakoitzak jarduteko duen lurralde-eremuan.

1.– Bajo la dependencia directa y jerárquica de la Dirección de Proyectos Estratégicos y Administración Industrial, en cada uno de los Territorios Históricos existirá una Delegación Territorial de Administración Industrial que ejercerá las funciones ejecutivas en las materias de competencia de la Dirección de Proyectos Estratégicos y Administración Industrial, dentro de su respectivo ámbito territorial de actuación.

2.– Artikulu honetan xedatzen diren egitekoak burutzeko, lurralde-ordezkaritzak jardun-arlo hauetan egituratzen dira:

2.– Para el ejercicio de las funciones previstas en este artículo, las Delegaciones Territoriales de Administración Industrial se estructuran en las siguientes áreas de actuación:

a) Zerbitzu orokorren arloa.

a) Área de Servicios Generales.

b) Energiaren arloa.

b) Área de Energía.

c) Industriaren arloa.

c) Área de Industria.

d) Industria-segurtasunaren arloa.

d) Área de Seguridad Industrial.

e) Meategien arloa.

e) Área de Minas.

3.– Industria Administrazioko lurralde-ordezkariek egiteko hauek izango dituzte:

3.– Los Delegados y Delegadas Territoriales de Administración Industrial ejercerán las siguientes funciones:

a) Lurralde Ordezkaritzako barne-zerbitzuak eta lan-sistemak gidatzea eta antolatzea.

a) Dirigir y organizar los servicios internos y sistemas de trabajo de la Delegación Territorial.

b) Bakoitzaren lurralde-eremuan behar diren funtzionamendu-gastuak onartzea, indarrean dagoen funts aurreratuen araubidearen esparruan.

b) Aprobar los gastos de funcionamiento necesarios que en su ámbito territorial procedan, en el marco del régimen de fondos anticipados vigente.

c) Lurralde Ordezkaritzaren jarduerak programatu, bultzatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariak emandako jarraibideen arabera.

c) Programar, impulsar, dirigir, coordinar y controlar las actividades de la Delegación Territorial, de conformidad con las instrucciones recibidas del Director o Directora de Proyectos Estratégicos y Administración Industrial.

d) Lurralde-ordezkaritzaren aurrekontu-betearazpenaren jarraipena.

d) Seguimiento de la ejecución presupuestaria de la Delegación Territorial.

e) Atxikita dauzkan langileak antolatu eta kontrolatzea, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta.

e) Organización y control del personal adscrito a la misma, en coordinación con la Dirección de Servicios.

f) Lurralde-ordezkaritzei esleitutako egitekoak betetzeko behar diren administrazio-egintzak ematea.

f) Dictar los actos administrativos necesarios para la ejecución de las funciones asignadas a las Delegaciones Territoriales.

g) Erreklamazioei, kexei eta salaketei buruzko administrazio-espedienteak ebatzi edo artxibatzea.

g) Resolución o archivo de los expedientes administrativos relativos a reclamaciones, quejas y denuncias.

h) Arin eta astun gisa tipifikatutako arau-hausteei buruzko zehapen-espedienteen aurretiazko eginbideak, hasiera eta ebazpena.

h) Diligencias previas, incoación y resolución de expedientes sancionadores relativos a infracciones tipificadas como leves y graves.

i) Hertsapen-isunak jartzea.

i) Imposición de multas coercitivas.

j) Berariaz esleitzen zaion beste edozein egiteko.

j) Cualesquiera otras funciones que les sean expresamente atribuidas.

4.– Zerbitzu orokorren arloan, egiteko hauek gauzatuko dira:

4.– En el Área de Servicios Generales se ejercerán las siguientes funciones:

a) Langileak eta diru-sarrerak eta gastuak kudeatu eta administratzea, Zerbitzu Zuzendaritzak ebazpena eman edo proposamena egin arte.

a) Gestión y administración hasta la resolución o propuesta a la Dirección de Servicios en las materias de personal y de ingresos y gastos.

b) Barne-antolaketa; egitekoak eta atazak banatu eta esleitzea lurralde-ordezkaritzako arlo eta zerbitzuetan.

b) Organización interna; distribución y asignación de funciones y tareas en las diferentes áreas y servicios de la Delegación Territorial.

c) Sailaren informazio-sistemak nork bere lurralde-eremuan aplikatzea.

c) Aplicación en su ámbito territorial de los sistemas de información del Departamento.

d) Aholkularitza, proposamenak eta txosten juridikoak egitea administrazio-prozeduraren aplikazioari buruz eta zehapen-espedienteak bideratzea.

d) Asesoramiento, elaboración de propuestas y de informes jurídicos con relación a la aplicación del procedimiento administrativo e instrucción de expedientes sancionadores.

e) Herritarrei arreta emateko zerbitzuak, orientazio eta aholkularitza espezializatuaren bidezkoak.

e) Servicios de atención a la ciudadanía, mediante la orientación y asesoramiento especializado.

f) Bi sektore-arlo edo gehiagorako zerbitzu komunen kudeaketa bateratua.

f) Gestión unificada de servicios comunes a dos o más áreas sectoriales.

g) Erregistro orokorrak kudeatzea.

g) Gestión de los registros generales.

5.1.– Energiaren arloan honako hauei buruzko espediente guztiak izapidetuko dira, ebazpena eman arte:

5.1.– En el Área de Energía se tramitarán hasta su resolución todos los expedientes relativos a:

a) Elektrizitatea.

a) Electricidad.

b) Erregai gaseosoen banaketa.

b) Distribución de combustibles gaseosos.

5.2.– Hala badagokio, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzaren dirulaguntza-programak izapidetuko dituzte energiaren arloan.

5.2.– En su caso, llevarán a cabo la tramitación de programas subvencionales de la Dirección de Administración Industrial y Proyectos Estratégicos en el área de energía.

6.– Industriaren arloan, honako hauei buruzko espediente guztiak izapidetuko dira, ebazpena eman arte:

6.– En el Área de Industria se tramitarán hasta su resolución todos los expedientes relativos a:

a) Erregistro industriala.

a) Registro industrial.

b) Kalitate eta segurtasun industrialerako azpiegitura.

b) Infraestructura para la calidad y seguridad industrial.

c) Merkatua zaintzea.

c) Vigilancia de mercado.

d) Makinen segurtasuna.

d) Seguridad de máquinas.

e) Metrologia.

e) Metrología.

f) Jabetza industriala.

f) Propiedad industrial.

g) Ibilgailuak.

g) Vehículos.

h) Suteen aurkako babesa.

h) Protección contra incendios.

i) Erregai likidoak.

i) Combustibles líquidos.

7.– Industria-segurtasunaren arloan, hauei buruzko espediente guztiak izapidetuko dira, ebazpena eman arte:

7.– En el Área de Seguridad Industrial se tramitarán hasta su resolución todos los expedientes relativos a:

a) Gas-erregaiak eta produktu kimikoak biltegiratzea.

a) Almacenamiento de combustibles gaseosos y de productos químicos.

b) Gaseko, berokuntzako, klimatizazioko eta ur bero sanitarioko instalazioak.

b) Instalaciones de gas, de calefacción, de climatización y de agua caliente sanitaria.

c) Hozteko instalazioak.

c) Instalaciones frigoríficas.

d) Jasogailuak.

d) Aparatos elevadores.

e) Presio-aparatuak.

e) Aparatos a presión.

f) Istripu larrien prebentzioa.

f) Prevención de accidentes graves.

g) Industria-segurtasunaren araudia bete behar duten beste aparatu eta ekipo batzuk.

g) Otros aparatos y equipos sometidos a reglamentación de seguridad industrial.

8.– Meategien arloan, honako hauei buruzko espediente guztiak izapidetuko dira, ebazpena eman arte:

8.– En el Área de Minas se tramitarán hasta su resolución todos los expedientes relativos a:

a) Meatzaritza-segurtasuna.

a) Seguridad minera.

b) Meategietako jarduera eta ustiapenen funtzionamenduaren kontrola eta jarraipena.

b) Control y seguimiento del funcionamiento de las actividades y explotaciones mineras.

c) Meatze-jarduerek kaltetutako naturaguneak leheneratzea.

c) Restauración de espacios naturales afectados por actividades mineras.

24. artikulua.– Ingurumen Jasangarritasuneko lurralde-zerbitzuak.

Artículo 24.– Los Servicios Territoriales de Sostenibilidad Ambiental.

Ingurumen Jasangarritasuneko lurralde-zerbitzuek, Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzaren mende funtzionalki eta hierarkian, egiteko hauek izango dituzte:

Bajo la dependencia funcional y jerárquica de la Dirección de Calidad Ambiental y Economía Circular, los Servicios Territoriales de Sostenibilidad Ambiental realizarán las siguientes funciones:

a) Zuzendaritzaren zerbitzuei laguntza ematea.

a) Dar apoyo a los diferentes servicios de la Dirección.

b) Neurri zuzentzaileak ezartzeko txostenaren proposamena lantzea sailkatutako jarduerei lizentzia emateko prozeduretan.

b) Elaborar la propuesta de informe de imposición de medidas correctoras en los procedimientos de concesión de licencia de actividades clasificadas.

c) Ingurumena zaindu, ikuskatu eta kontrolatzeko lanak egitea bere lurralde-eremuan.

c) Realizar las labores de vigilancia, inspección y control ambiental en su ámbito territorial.

25. artikulua.– Urdaibai Biosfera Erreserbako Zerbitzua.

Artículo 25.– El Servicio de la Reserva de la Biosfera de Urdaibai.

Urdaibai Biosfera Erreserbako Zerbitzuak, Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzaren mende funtzionalki eta hierarkian, egiteko hauek izango ditu:

Bajo la dependencia funcional y jerárquica de la Dirección de Patrimonio Natural y Cambio Climático, el Servicio de la Reserva de la Biosfera de Urdaibai realizará las siguientes funciones:

a) Baimen-espedienteetan txosten teknikoak eta proposamenak lantzea eta Urdaibai Biosfera Erreserbako lurzoruaren erabilera-ekintzen eta eraikuntza-lanen txostenak egitea.

a) Elaborar las ponencias técnicas y propuestas en los expedientes de autorización e informe de los actos de uso del suelo y construcción en el ámbito de la Reserva de la Biosfera de Urdaibai.

b) Urdaibaiko Biosfera Erreserba babestu eta antolatzeari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legean aurreikusitako zehaztapenak eta bere garapen-araudia betetzeko beharrezkoak diren jarduerak sustatu eta kontrolatzea, horren kudeaketa bultzatu eta koordinatuz.

b) Promover y controlar las acciones necesarias para el cumplimiento de las determinaciones previstas en la Ley 5/1989, de 6 de julio, de Protección y Ordenación de la Biosfera de Urdaibai y su normativa de desarrollo, impulsando y coordinando la gestión de la misma.

c) Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Lankidetza Kontseiluaren laguntza teknikoa eta idazkaritza ematea.

c) Proporcionar el apoyo técnico y la secretaría del Patronato y Consejo de Cooperación de la Reserva de la Biosfera de Urdaibai.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA.– Ordezkapenen araubidea.
DISPOSICIÓN ADICIONAL PRIMERA.– Régimen de suplencias.

Dekretu honek aipatutako organoen titularrak ez badaude edo gaixorik badaude, edo karguak hutsik badaude, edo abstenitzeko edo errefusatzeko adierazpena egin bada, sailburuak berariazko ebazpenik eman ezean, titularrok ordezkatzeko arau hauek beteko dira:

En los casos de vacante, ausencia o enfermedad de las personas titulares de los órganos a los que se refiere este Decreto, así como en los casos en que haya sido declarada su abstención o recusación, se seguirán las siguientes reglas de suplencia en defecto de resolución expresa de la titular del Departamento:

a) Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearen ordezkoa Industriako sailburuordea izango da, eta alderantziz.

a) La suplencia de la persona titular de la Viceconsejería de Tecnología, Innovación y Transformación Digital corresponderá a la Viceconsejera o Viceconsejero de Industria, y viceversa.

b) Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ordezkoa Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea izango da, eta alderantziz.

b) La suplencia de la persona titular de la Viceconsejería de Agricultura, Pesca y Política Alimentaria corresponderá a la Viceconsejera o Viceconsejero de Sostenibilidad Ambiental, y viceversa.

c) Zerbitzuen zuzendariaren ordezkoa Kabinete eta Komunikazioaren zuzendaria izango da, eta alderantziz.

c) La suplencia de la persona titular de la Dirección de Servicios corresponderá a la Directora o Director de Gabinete y Comunicación, y viceversa.

d) Saileko gainerako zuzendarien ordezkoak bakoitzaren gaineko sailburuordeak izango dira.

d) La suplencia de las personas titulares de las demás direcciones del Departamento corresponderá a la persona titular de la Viceconsejería de la que dependan.

e) Organo periferikoetako titularren ordezkoak bakoitzaren gaineko zuzendariak izango dira.

e) La suplencia de las personas titulares de los órganos periféricos corresponderá a la Directora o Director de quien dependan.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Dirulaguntzak emateko programak.
DISPOSICIÓN ADICIONAL SEGUNDA.– Programas subvencionales.

Dirulaguntzak emateko programetako egitekoak saileko zenbait organori esleitu zitzaizkien, hala ezarrita baitzegoen Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuan eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuan. Aurrerantzean, berriz, dekretu honen aplikazioaren ondorioz eskumena duten organoei esleituko zaizkie egiteko horiek.

La asignación de funciones que, en los diferentes programas subvencionales, se realizaba a los distintos órganos conforme al Decreto 74/2017, de 11 de abril, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Desarrollo Económico e Infraestructuras y al Decreto 77/2017, de 11 de abril, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda, deberá entenderse realizada a los órganos que en aplicación del presente Decreto sean competentes.

HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Ingurumen-organoa.
DISPOSICIÓN ADICIONAL TERCERA.– Órgano ambiental.

Dekretu honetako egiteko-banaketaren arabera gauzatuko dira hainbat arauk Euskal Autonomia Erkidegoaren ingurumen-organoari esleitzen dizkioten egitekoak, eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari dagozkio berariaz beste organo bati esleitu ez zaizkionak.

La asignación de funciones que las distintas normas atribuyen al órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco se ejercerá de conformidad con la distribución de funciones que se realiza en este Decreto, correspondiendo a la Viceconsejería de Sostenibilidad Ambiental aquellas que no se hallen atribuidas específicamente a otro órgano.

XEDAPEN IRAGANKORRA.– Estatistika-organoa.
DISPOSICIÓN TRANSITORIA.– Órgano estadístico.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumenaren Sailaren berariazko estatistika-organo bat sortzeko dekretua onesten ez den bitartean, indarrean jarraituko dute uztailaren 30eko 202/1996 Dekretuak (Industria, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren estatistika-organoa sortu zen haren bidez) eta urriaren 3ko 189/2006 Dekretuak (Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren estatistika-organoa sortu eta organo horren antolamendu eta funtzionamendua ezarri zen haren bidez). Hartara, sailaren jardun-arloei dagozkien estatistika-lanak beteko dira.

Mientras no se apruebe el Decreto de creación del órgano estadístico específico del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, mantendrán su vigencia el Decreto 202/1996, de 30 de julio, de creación del Órgano Estadístico Específico del Departamento de Industria, Agricultura y Pesca y el Decreto 189/2006, de 3 de octubre, por el que se crea el Órgano Estadístico Específico del Departamento de Industria, Comercio y Turismo y se establece su organización y funcionamiento, a fin de dar cobertura a las actuaciones estadísticas correspondientes a todas las áreas de actuación del Departamento.

LEHENENGO XEDAPEN INDARGABETZAILEA.
DISPOSICIÓN DEROGATORIA PRIMERA.

Indargabetuta geratzen dira Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretua eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretua, Ingurumen Sailburuordetzari dagokienez.

Quedan derogados el Decreto 74/2017, de 11 de abril, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Desarrollo Económico e Infraestructuras y el Decreto 77/2017, de 11 de abril, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda en la parte que hace referencia a la Viceconsejería de Medio Ambiente.

BIGARREN XEDAPEN INDARGABETZAILEA.
DISPOSICIÓN DEROGATORIA SEGUNDA.

Indarrik gabe geratuko da Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2006ko abenduaren 4ko Agindua, zeinaren bidez arautu baitzen Industria, Merkataritza eta Turismoko lurralde-bulegoen egitura organikoa eta funtzionala.

Queda derogada la Orden de 4 de diciembre de 2006, de la Consejera de Industria, Comercio y Turismo, por la que se regula la estructura orgánica y funcional de las Oficinas Territoriales de Industria, Comercio y Turismo.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.
DISPOSICIÓN FINAL.– Entrada en vigor.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko otsailaren 23an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 23 de febrero de 2021.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

La Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala


Análisis documental