Sede electrónica

Boletin Oficial del País Vasco

31. zk., 2021eko otsailaren 12a, ostirala

N.º 31, viernes 12 de febrero de 2021


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

LEHENDAKARITZA
LEHENDAKARITZA
784
784

58/2021 DEKRETUA, otsailaren 9koa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua arautzen duen dekretua aldatzeko dena.

DECRETO 58/2021, de 9 de febrero, de modificación del Decreto por el que se regula el Consejo Vasco de Ciencia, Tecnología e Innovación.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluaren osaera apirilaren 8ko 49/2014 Dekretuaren bidez arautu zen (49/2014 Dekretua, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua arautzen duena).

La composición del Consejo Vasco de Ciencia, Tecnología e Innovación se reguló mediante el Decreto 49/2014, de 8 de abril, por el que se regula el Consejo Vasco de Ciencia, Tecnología e Innovación.

Eusko Jaurlaritzak, ikerketa eta berrikuntzaren alde egindako apustu estrategikoaren barruan, Euskadiko I+G+b politika sustatzen jarraitu nahi du, eta, horrela, euskal gizartearen bizi-maila eta enpleguaren kalitatea hobetu, aurrean ditugun erronka nagusiak ebatzi, eta Euskadin garapen ekonomiko eta sozial orekatua eta iraunkorra bermatu.

El Gobierno Vasco, como parte de su apuesta estratégica por la Investigación e Innovación, quiere seguir impulsando la política de I+D+i de Euskadi, mejorando el nivel de vida y la calidad del empleo de la sociedad vasca y resolviendo los principales retos a los que nos enfrentamos y garantizar un desarrollo económico y social equilibrado, y sostenible en Euskadi.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana Eusko Jaurlaritzaren oinarrizko tresna da Euskadiko I+G+b politika bultzatzeko. Plan hori testuinguru estrategikoa osatzen duten plan eta estrategia batzuen parte da.

El Plan de Ciencia, Tecnología e Innovación es la herramienta básica del Gobierno Vasco para impulsar la política de I+D+i de Euskadi. Este Plan forma parte de un conjunto de planes y estrategias que conforman el contexto estratégico.

Testuinguru estrategiko horretan daude: Euskadi Basque Country 2030 Agenda –Euskadik garapen jasangarriaren helburuekin duen konpromisoa jasotzen duena–, Horizonte Europa –Europako esparru-programa berria, Europaren gaitasun berritzailean sakontzera bideratutakoa, oinarri zientifikoak eta teknologikoak indartzea edo berrikuntza, lehiakortasuna eta enplegu-gaitasuna bultzatzea lehenetsita–, Europako Itun Berdea –klima-aldaketari eta ingurumen-degradazioari lotutako erronkak gainditzeko–, eta Eusko Jaurlaritzaren Berpiztu Programa –pairatzen ari garen osasun-krisiaren ondorio ekonomikoei aurre egiteko, ekonomia eta enplegua suspertuz–.

En este contexto estratégico se encuentran la Agenda Euskadi Basque Country 2030, que recoge el compromiso de Euskadi con los Objetivos de desarrollo Sostenible, el nuevo programa marco europeo, Horizonte Europa enfocado a profundizar en la capacidad innovadora de Europa y que prioriza reforzar las bases científicas y tecnológicas, o impulsar la capacidad de innovación, competitividad y empleo, el Pacto verde Europeo para superar los desafíos en relación al cambio climático y a la degradación medioambiental, y el Programa Berpiztu del Gobierno Vasco para la Reactivación Económica y el Empleo, para hacer frente a las consecuencias económicas de la crisis sanitaria que está atravesando Euskadi.

Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Espezializazio Adimenduneko Estrategiaren barruan, espezializazio adimenduneko arloak egokitzeko prozesuan sakondu behar da.

En este sentido, como parte de la Estrategia de Especialización Inteligente impulsada por el Gobierno Vasco, es preciso profundizar en el proceso de adaptación de las áreas de especialización inteligente.

Horregatik guztiagatik, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sistemaren gobernantza indartzeko, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua arautzen duen dekretua eguneratu behar da, eta, zehatzago esanda, kontseiluaren osaerari dagokionez, parte hartzaileen zerrenda zabaldu beharra dago.

Por todo ello y con el objetivo de reforzar la gobernanza del Sistema Vasco de Ciencia, Tecnología e Innovación, es necesario actualizar el Decreto regulador del Consejo Vasco de Ciencia, Tecnología e Innovación, y más concretamente en el ámbito de su composición, ampliando la participación del mismo.

Era berean, ordenamendu juridikoan, apirilaren 8ko, 49/2014 Dekretua onartu zenetik gaurdaino egondako aldaketak aintzat hartuta, azken xedapenetako lehenengoan egiten den lege-erreferentzia gaurkotu beharra dago.

Asimismo, teniendo en cuenta las modificaciones operadas en el ordenamiento jurídico desde la aprobación del Decreto 49/2014, de 8 de abril, hasta la actualidad, procede actualizar la referencia legal que se realiza en la disposición final primera.

Horrenbestez, lehendakariaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak otsailaren 9an egindako bilkuran gaia aztertu eta onartu ondoren, hau

En su virtud, a propuesta del Lehendakari, previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el 9 de febrero de 2021,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

Lehen artikulua.– Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua arautzen duen apirilaren 8ko 49/2014 Dekretuaren laugarren artikuluaren lehenengo apartatua aldatzea. Honenbestez, honela geldituko da:

Artículo primero.– Modificar el apartado 1 del artículo 4 del Decreto 49/2014, de 8 de abril de, por el que se regula el Consejo Vasco de Ciencia, Tecnología e Innovación, que queda redactado de la siguiente forma:

«4. artikulua.– Osaera.

«Artículo 4.– Composición.

1.– Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluko kideak hauek izango dira:

1.– Son miembros del Consejo Vasco de Ciencia, Tecnología e Innovación:

a) Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, kontseiluburua izango dena.

a) El Lehendakari del Gobierno Vasco, que lo preside.

b) Eusko Jaurlaritzan ogasunaren alorreko eskumena duen sailburua.

b) La persona titular del Departamento competente en el área de Hacienda del Gobierno Vasco.

c) Eusko Jaurlaritzan garapen ekonomikoaren alorreko eskumena duen sailburua.

c) La persona titular del Departamento competente en el área de Desarrollo Económico del Gobierno Vasco.

d) Eusko Jaurlaritzan hezkuntzaren eta unibertsitateen alorreko eskumena duen sailburua.

d) La persona titular del Departamento competente en el área de Educación y Universidades del Gobierno Vasco.

e) Eusko Jaurlaritzan osasunaren alorreko eskumena duen sailburua.

e) La persona titular del Departamento competente en el área de Salud del Gobierno Vasco.

f) Lurralde-plangintzaren eta etxebizitzaren alorreko eskumena duen sailburua.

f) La persona titular del Departamento competente en Planificación Territorial y Vivienda.

g) Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua.

g) La persona titular del Departamento de Cultura y Política Lingüística.

h) Lurralde historikoetako foru-aldundietako diputatu nagusiak.

h) El Diputado o Diputada General de la Diputación Foral de cada Territorio Histórico.

i) Euskal Unibertsitate Sistema osatzen duten Euskal Herriko Unibertsitateko, Deustuko Unibertsitateko, eta Mondragon Unibertsitateko errektoreak.

i) Las tres personas que ostentan el cargo de Rector o Rectora de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), de la Universidad de Deusto y de la Universidad de Mondragón, que conforman el Sistema Universitario Vasco.

j) Basque Researche and Technology Allianceren (BRTA) zuzendaria.

j) El Director o Directora del Basque Researche and Technology Alliance (BRTA).

k) BRTAko Zuzendaritza Batzordeko teknologia-zentroen eta ikerketa kooperatiboko zentroen (IKZ) ordezkari bat.

k) Una persona en representación de los Centros Tecnológicos y los Centros de Investigación Colaborativa (CICs) del Comité Directivo de BRTA.

l) Bikaintasuneko oinarrizko ikerketa-zentroen (BERC) ordezkari bat, lehendakariak izendatua.

l) Una persona en representación de los Centros de Investigación Básica Excelente (BERCs), nombrada por el Lehendakari.

m) Ikerbasque Zientziaren Euskal Fundazioaren ordezkari bat.

m) Una persona en representación de la Fundación Vasca para la Ciencia-Ikerbasque.

n) Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren ordezkari bat.

n) Una persona en representación de la Agencia Vasca de Innovación-Innobasque.

o) Ikerketan eta garapenean inbertsio pribatua egiten duten sektore eta enpresa eragileen lau ordezkari, lehendakariak izendatuak.

o) Cuatro personas en representación de los sectores y empresas tractoras de la inversión privada en I+D, nombradas por el Lehendakari.

p) Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiaren presidentea.

p) El Presidente o Presidenta de Jakiunde, Academia de las Ciencias, de las Artes y de las Letras.

q) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako komisionatua.»

q) La persona Comisionada para la Ciencia, la Tecnología y la Innovación.»

Bigarren artikulua.– Azken xedapenetako lehenengoa aldatzea. Honela idatzita geratuko da:

Artículo segundo.– Modificar la disposición final primera que queda redactada de la siguiente forma:

«Dekretu honetan jasotzen ez diren prozedura-arlo guztietan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean eta, hala badagokio, horien ordezko arauetan xedatutakoa beteko da.»

«En todas las materias de orden procedimental no contempladas en el presente Decreto se estará a lo dispuesto en la Ley 39/2015, de 1 de octubre del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, y en la Ley 40/2015, de 1 de octubre, del Régimen Jurídico del sector Público, y en su caso, de las disposiciones que las sustituyan.»

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean sartzea.
DISPOSICIÓN FINAL.– Entrada en vigor.

Dekretu hau indarrean sartuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko otsailaren 9an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 9 de febrero de 2021.

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Análisis documental