Sede electrónica

Boletin Oficial del País Vasco

27. zk., 2021eko otsailaren 8a, astelehena

N.º 27, lunes 8 de febrero de 2021


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
DEPARTAMENTO DE ECONOMÍA Y HACIENDA
673
673

1/2021 DEKRETUA, urtarrilaren 12koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamendua onartzen duena.

DECRETO 1/2021, de 12 de enero, por el que se aprueba el Reglamento de Recaudación de la Hacienda General del País Vasco.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 40. artikuluak Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamendua aurreikusten du (testu bategin hori azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen).

El artículo 40 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco prevé la existencia de un Reglamento de Recaudación de la Hacienda General del País Vasco.

Abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren bidez onartutako Diru-bilketa Erregelamendua 1998ko azaroaren 1ean jarri zen indarrean, eta, harrezkero, aldaketa bakar bat egin zaio, partziala, maiatzaren 2ko 69/2007 Dekretuaren bidez. Diru-bilketari dagokionez, berritasun garrantzitsuak izan dira arau- eta jurisprudentzia-esparruan, eta berritasun horiek zuzeneko eragina izan dute diru-bilketaren arautzean. Horrez gain, antolaketa- eta gardentasun-alderdietan eta bitarteko elektronikoen erabileran ere hainbat gauza aldatu dira. Horren guztiaren ondorioz, beharrezkoa da aipatutako diru-bilketa erregelamendua goitik behera berrikustea, betiere haren egitura errespetatuz eta, nola ez, aipatutako aldaketen eraginpean ez dauden atalei eutsiz, orain arte efikazak, operatiboak eta funtzionalak izan baitira. Horrekin lotuta, kontuan hartu behar da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoa hartzekodun den zuzenbide publikoko sarrera gehienak zergaz kanpokoak direla.

El Reglamento de Recaudación aprobado por Decreto 212/1998, de 31 de agosto, entró en vigor el 1 de noviembre de 1998 y desde entonces ha sido objeto de una única modificación parcial mediante Decreto 69/2007, de 2 de mayo. Las sustanciales novedades que se han venido sucediendo en el ámbito normativo y jurisprudencial con incidencia directa en la regulación de la recaudación, así como las afectantes a los aspectos organizativos y de transparencia y utilización de medios electrónicos, hacen necesario abordar una revisión total del citado Reglamento, respetando su estructura y, naturalmente, conservando las previsiones no afectadas por dichos cambios cuya aplicación se haya revelado eficaz, operativa y funcional; todo ello teniendo en cuenta la naturaleza no tributaria de la mayoría de los ingresos de derecho público de los que se hace acreedora la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Horrela, dekretu honen bidez onartzen den erregelamenduak 108 artikulu ditu, bost titulutan egituratuta. Berritasunen artean, hauek nabarmendu behar dira: i) zuzenbide pribatuko ente publikoak sartzea erregelamenduaren aplikazio-esparruan, ii) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokor eta Administrazio instituzional osoa sartzea ordainketak eta kobrantzak egiteko kudeaketa-tresna automatizatuan, iii) ordainketak egozteko erregimena arautzea ordainarazitako zenbatekoak nahikoak ez direnean zor guztia ordaintzeko, iv) bikoiztutako, gehiegizko edo bidegabeko sarrerak itzultzeko prozedurak eta bidegabeko ordainketak itzultzeko prozedurak v) geroratzeak arautzea, vi) ente publikoen premiamendu-gaitasuna arautzea, konpentsazio-prozedura ezarri ezin denerako, vii) premiamendu-prozedura administratiboa arautzea, viii) erantzukizun subsidiarioa deribatzeko prozedura arautzea, ix) bitarteko elektronikoen bidezko enkanteak arautzea, x) kobratzeko dauden eskubide jakin batzuei baja emateko aukera zehaztea, xi) Administrazioaren aurkako auzilariei ezarritako kostu prozesalak biltzea eta xii) herri-ogasunaren aurkako delitua egiteagatiko erantzukizun zibilaren ordainarazpena.

Así, el Reglamento que se aprueba mediante el presente Decreto consta de 108 artículos estructurados en cinco títulos y entre los aspectos novedosos que se incluyen cabe destacar: i) la inclusión en su ámbito de aplicación de los Entes Públicos de Derecho Privado, ii) la incorporación del conjunto de la Administración General y la Administración Institucional de la Comunidad Autónoma de Euskadi a la herramienta de gestión automatizada de pagos y cobros, iii) la regulación del régimen de imputación de pagos cuando los importes exaccionados resulten insuficientes para saldar la totalidad de la deuda perseguida, iv) los procedimientos de devolución de ingresos duplicados, excesivos o indebidos y de reintegro de pagos indebidos, v) la regulación de los aplazamientos, vi) la apremiabilidad de los entes públicos en los supuestos en los que no quepa aplicar el procedimiento de compensación, vii) la regulación del procedimiento administrativo de apremio, viii) la regulación del procedimiento de derivación de la responsabilidad subsidiaria, ix) las subastas por medios electrónicos, x) la posibilidad de dar de baja determinados derechos pendientes de cobro, xi) la recaudación de las costas procesales impuestas a quienes han litigado contra la Administración y xii) la exacción de la responsabilidad civil por delito contra la Hacienda Pública.

Xedapen gehigarri batekin, bi xedapen iragankorrekin, xedapen indargabetzaile batekin eta azken xedapen batekin osatzen da araua.

La norma se completa con una disposición adicional, dos disposiciones transitorias, una disposición derogatoria y una disposición final.

Horrenbestez, dagozkion izapideen ondoren, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat eta Gobernu Kontseiluak 2021eko urtarrilaren 12an eginiko bilkuran gaia eztabaidatu eta onartu ondoren, hau

En su virtud, previos los trámites oportunos, a propuesta del Consejero de Economía y Hacienda, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 12 de enero de 2021,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

Artikulu bakarra.– Onartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamendua.

Artículo único.– Aprobación del Reglamento de Recaudación de la Hacienda General del País Vasco.

Onartu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamendua, zeinaren testua jarraian txertatzen baita.

Se aprueba el Reglamento de Recaudación de la Hacienda General del País Vasco, cuyo texto se inserta a continuación.

XEDAPEN GEHIGARRIA.– Dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharrak.
DISPOSICIÓN ADICIONAL.– Obligaciones por reintegro de subvenciones.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.4 artikuluan eta 52.1 artikuluaren amaierako paragrafoaren azken tartekian aurreikusita dauden ondoreetarako, pertsonek edo erakundeek dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharren ordainketak egunean dituztela joko da, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren edo haren sektore publikoaren ezein erakundetan dirulaguntzak itzultzearen ondoriozko zorrik ez badute epe exekutiboan edo, premiamendu-bidea aplikatu ezin zaien onuradunen edo erakunde laguntzaileen kasuan, ordaindu gabeko zorrik ez badute borondatezko epean.

1.– A efectos de lo previsto en el artículo 50.4 y en el último inciso del párrafo final del artículo 52.1 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco se considerará que las personas o entidades se encuentran al corriente en el pago de obligaciones por reintegro de subvenciones cuando no tengan deudas frente a cualquiera de las entidades de la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi o su sector público por reintegros de subvenciones en periodo ejecutivo o, en el caso de personas beneficiarias o entidades colaboradoras contra las que no proceda la utilización de la vía de apremio, deudas no atendidas en periodo voluntario.

2.– Pertsonek edo erakundeek dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharren ordainketak egunean dituztela joko da, baldin eta zorrak geroratuta edo bermatuta badaude edo, itzulketaren ebazpena aurkaratu izanagatik, zorra etetea erabaki bada.

2.– Se considerará que las personas o entidades se encuentran al corriente en el pago de obligaciones por reintegro de subvenciones cuando las deudas estén aplazadas y garantizadas o se hubiera acordado su suspensión con ocasión de la impugnación de la correspondiente resolución de reintegro.

LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA.– Izapidetzen ari diren espedienteak.
DISPOSICIÓN TRANSITORIA PRIMERA.– Expedientes en tramitación.

Onartzen den erregelamendua indarrean jartzen denean izapidetzen ari diren espedienteak erregelamenduan xedatutakoaren arabera arautuko dira, hura indarrean jarri osteko jarduerei dagokienez.

Los expedientes en tramitación a la entrada en vigor del Reglamento que se aprueba se regirán por lo dispuesto en el mismo en cuanto a las actuaciones posteriores a la misma.

BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA.– Aurreko likidazio eta ebazpenak.
DISPOSICIÓN TRANSITORIA SEGUNDA.– Liquidaciones y resoluciones anteriores.

Honen bidez onartzen den erregelamendua indarrean jarri aurreko zergaz besteko zorrei buruzko likidazio eta ebazpenen ondoriozko ordainketa likidazio eta ebazpen horietan ezarritakoaren arabera egingo da.

El pago derivado de liquidaciones y de resoluciones sobre deudas no tributarias anteriores a la entrada en vigor del Reglamento que se aprueba se efectuará según lo establecido en dichas liquidaciones y resoluciones.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA.– Arauak indargabetzea.
DISPOSICIÓN DEROGATORIA.– Derogación normativa.

Indargabeturik geratzen dira abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretua (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamendua onartzen duena) eta dekretu honen bidez onartzen den erregelamenduan xedatutakoaren aurkakoak diren maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.

Queda derogado el Decreto 212/1998, de 31 de agosto, por el que se aprueba el Reglamento de Recaudación de la Hacienda General del País Vasco, y cualquier otra disposición del mismo o inferior rango que se oponga a lo dispuesto en el Reglamento que se aprueba.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.
DISPOSICIÓN FINAL.– Entrada en vigor.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bi hilabetera jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor a los dos meses de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko urtarrilaren 12an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 12 de enero de 2021.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

El Consejero de Economía y Hacienda,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO OGASUN NAGUSIAREN DIRU-BILKETA ERREGELAMENDUA
REGLAMENTO DE RECAUDACIÓN DE LA HACIENDA GENERAL DEL PAÍS VASCO,
I. TITULUA
TÍTULO I
XEDAPEN OROKORRAK
DISPOSICIONES GENERALES
I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
DIRU-BILKETAREN KUDEAKETA
LA GESTIÓN RECAUDATORIA

1. artikulua.– Kontzeptua eta aplikazio-eremua.

Artículo 1.– Concepto y ámbito de aplicación.

1.– Diru-bilketaren kudeaketa honetan datza: administrazio-eginkizuna betetzea, zuzenbide publikoko zerga-sarrerak eta zergaz kanpokoak gauzatzeko –Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 40. artikuluaren arabera–, eta, hala badagokio, zergaz kanpoko ondare-prestazio publikoak gauzatzeko, haien titulartasuna Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio orokorrarena, haren organismo autonomoena eta zuzenbide pribatuko ente publikoena bada, haien sarrerak administrazio-ahalak egikaritzetik datozenean.

1.– La gestión recaudatoria consiste en el ejercicio de la función administrativa conducente a la realización de los ingresos de derecho público, tributarios y no tributarios, a que se refiere el artículo 40 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, y, en su caso, de las prestaciones patrimoniales de carácter público no tributarias, cuya titularidad corresponda a la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y a sus organismos autónomos y entes públicos de derecho privado, cuando sus ingresos deriven del ejercicio de potestades administrativas.

2.– Erregelamendu hau Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokor eta instituzional osoan aplikatuko da.

2.– El presente Reglamento será de aplicación al conjunto de la Administración General e Institucional de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

2. artikulua.– Araubidea.

Artículo 2.– Régimen normativo.

Honako hauek arautzen dute Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren diru-bilketaren kudeaketa:

La gestión recaudatoria de la Hacienda General del País Vasco se rige por:

a) euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina,

a) el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco,

b) 1/2007 Legegintzako Dekretua, irailaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena,

b) el Decreto Legislativo 1/2007, de 11 de septiembre, de aprobación del texto refundido de la Ley de Tasas y Precios Públicos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco,

c) estatuaren arauak, haren eskumenekoak diren arloetan, bereziki Aurrekontuen Lege Orokorra eta Tributuen Lege Orokorra, Euskal Autonomia Erkidegoan zuzenean aplikatu behar diren edo oinarrizko izaera duten puntuetan,

c) las normas del Estado en materias competencia del mismo, especialmente la Ley General Presupuestaria y la Ley General Tributaria, en los puntos que sean de carácter básico o de aplicación directa en la Comunidad Autónoma de Euskadi,

d) tratatuak, erabakiak, hitzarmenak eta nazioarteko gainerako arauak edo arlo horretan nazioarteko edo nazioz gaindiko erakundeetatik eratorritakoak,

d) los tratados, acuerdos, convenios y demás normas internacionales o emanadas de entidades internacionales o supranacionales en la materia,

e) erregelamendu hau, berau garatzeko arauak eta arau osagarriak, eta

e) el presente Reglamento y las normas complementarias y de desarrollo del mismo, y,

f) arlo honetan Estatuak eman dituen arauak –aurreko c) letran jasota ez daudenak–, bereziki uztailaren 29ko 939/2005 Errege Dekretuaren bidez onartutako Diru-bilketa Erregelamendu Orokorra, araudi autonomikoan araututa ez badago.

f) las normas del Estado en la materia, no incluidas en la letra c) anterior, especialmente el Reglamento General de Recaudación aprobado mediante Real Decreto 939/2005, de 29 de julio, a falta de regulación en la normativa autonómica.

3. artikulua.– Diru-bilketaren epeak.

Artículo 3.– Períodos de recaudación.

Diru-bilketaren kudeaketa bi epetan egiten da: borondatezkoa eta exekutiboa, erregelamendu honen III. eta IV. tituluetan aurreikusitakoaren arabera, hurrenez hurren.

La gestión recaudatoria se realiza en dos períodos: voluntario y ejecutivo, según lo previsto en los títulos III y IV, respectivamente, del presente Reglamento.

4. artikulua.– Diru-bilketaren kudeaketa zuzentzea.

Artículo 4.– Dirección de la gestión recaudatoria.

Honako hauek zuzendu eta gainbegiratuko dute diru-bilketaren kudeaketa:

La gestión recaudatoria es dirigida y supervisada:

a) zerga-administrazioko gaietan eskumena duen zuzendaritzak, borondatezko epean, zerga-baliabideak, prezio publikoak edo zergaz kanpoko ondare-prestazio publikoak direnean, eta

a) por la dirección competente en materia de administración tributaria, en período voluntario, cuando se trate de recursos tributarios, de precios públicos o de prestaciones patrimoniales de carácter público no tributarias y,

b) gainerakoetan, diruzaintzako gaietan eskumena duen zuzendaritzak.

b) por la dirección competente en materia de tesorería, en los demás casos.

5. artikulua.– Diru-bilketako organoak.

Artículo 5.– Órganos de recaudación.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren diru-bilketaren kudeaketa honako hauei dagokie:

1.– La gestión recaudatoria de la Hacienda General del País Vasco corresponde:

a) Tasen, zergaz kanpoko ondare-prestazio publikoen eta, oro har, zergaz kanpoko zuzenbide publikoko sarreren kudeaketa, borondatezko epean: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko sailetako eta haren organismo autonomoetako organoei, bai eta zuzenbide pribatuko ente publikoetakoei ere, euren eskumen administratiboei dagokienez, non eta egiteko hori ez zaion espresuki organo jakin bati esleitu.

a) La relativa a tasas, a prestaciones patrimoniales de carácter público no tributarias y, en general, a ingresos de derecho público no tributarios, en período voluntario, a los órganos de los departamentos de Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus organismos autónomos y de los entes públicos de derecho privado en relación con sus propias competencias administrativas, salvo cuando haya sido atribuida expresamente a un órgano determinado.

b) Gainerako zerga-sarreren kudeaketa, borondatezko epean: zerga-administrazioaren alorrean eskumena duen zuzendaritzari.

b) La relativa a los demás ingresos tributarios, en período voluntario, a la dirección competente en materia de administración tributaria.

c) Epe exekutiboan eta erantzukizun subsidiarioa deribatzeko arloan: diruzaintza-arloko eskumena duen zuzendaritzari.

c) En período ejecutivo y en materia de derivaciones de responsabilidad subsidiaria, a la dirección competente en materia de tesorería.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren diru-bilketa organoak honako hauek dira: aurreko apartatuaren a) letran aipatzen direnak, eta, apartatu bereko b) eta c) letren kasuan, arau organikoen bidez dagokion eskumena esleituta dutenak.

2.– Son órganos de recaudación de la Hacienda General del País Vasco aquellos a los que se refiere la letra a) del apartado anterior y los que tengan atribuida la respectiva competencia por las normas orgánicas, en el caso de las letras b) y c) del mismo apartado.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administraziotik kanpoko erakundeekin izenpetutako hitzarmenen bidez egin daiteke diru-bilketaren kudeaketa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 40.3 eta 40.4 artikuluen arabera.

3.– La gestión recaudatoria puede llevarse a cabo mediante convenio con entidades ajenas a la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi, de acuerdo con los apartados 3 y 4 del artículo 40 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

6. artikulua.– Diru-bilketa kudeatzen lagunduko duten erakundeak.

Artículo 6.– Entidades colaboradoras en la gestión recaudatoria.

1.– Diruzaintzaren arloan eskumena duen sailarekin hitzarmena sinatu duten kreditu-erakundeek kutxa-zerbitzua eman diezaiekete diru-bilketa organoei.

1.– Las entidades de crédito con las que lo convenga el departamento competente en materia de tesorería pueden prestar el servicio de caja a los órganos de recaudación.

2.– Diruzaintzaren arloan eskumena duen saileko titularrak emandako agindu baten bidez ezarri diren betekizunak betetzen dituzten kreditu-erakundeek lagundu dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren diru-bilketa kudeatzen.

2.– Pueden colaborar en la gestión recaudatoria de la Hacienda General del País Vasco las entidades de crédito que cumplan los requisitos establecidos mediante Orden del titular del departamento competente en materia de tesorería.

3.– Erakunde laguntzaile modura jarduteko baimena hainbat kontzepturi buruzkoa izan daiteke, hots, esparrua, zorraren jatorria edo ordaintzeko epea. Baimen hori erakunde laguntzailearen bulego guztientzat edo batzuentzat izan daiteke.

3.– La autorización para actuar como entidad colaboradora puede referirse a determinados conceptos, ámbito, origen de la deuda, período de pago y para todas o algunas de las oficinas de la entidad colaboradora.

II. KAPITULUA
CAPITULO II
ERREKURTSOAK ETA ERREKLAMAZIOAK
RECURSOS Y RECLAMACIONES

7. artikulua.– Administrazio-errekurtsoak eta erreklamazio ekonomiko-administratiboak.

Artículo 7.– Recursos administrativos y reclamaciones económico-administrativas.

1.– Diru-bilketa kudeatzeko egintzen aurka, berraztertze-errekurtsoa –aukerakoa eta ekonomiko-administratiboaren aurrekoa– eta erreklamazio ekonomiko-administratiboa aurkez daitezke, maiatzaren 13ko 520/2005 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera (520/2005 Errege Dekretua, zeinaren bidez onartzen baita Tributuen abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorra garatzen duen erregelamendu orokorra, administrazio-bidean berrikustearen arloan).

1.– Los actos de gestión recaudatoria podrán ser objeto de recurso de reposición, facultativo y previo al económico-administrativo, y reclamación en vía económico-administrativa, de acuerdo con lo dispuesto en el Real Decreto 520/2005, de 13 de mayo, por el que se aprueba el Reglamento General de desarrollo de la Ley 58/2003, de 17 de diciembre, General Tributaria, en materia de revisión en vía administrativa.

2.– Aurkaratutako egintza eman zuen organo berak izango du berraztertze-errekurtsoa ebazteko eskumena. Diru-bilketaren kudeaketa kanpoko erakunde batekin itundu bada, erakunde horri dagokio berak emandako egintzen aurkako errekurtsoa ebaztea, baldin eta horrela badago hitzartuta. Hitzarmenik ez badago, aurkaratutako egintza emateko eskumena duen organoak ebatzi beharko du.

2.– Es competente para resolver el recurso de reposición el mismo órgano que dictó el acto impugnado. Cuando la gestión recaudatoria se haya concertado con una entidad ajena, corresponderá a la misma resolver dicho recurso frente a los actos dictados por ella cuando así se haya convenido; en otro caso corresponde resolverlo al órgano que hubiera resultado competente para dictar el acto impugnado en el caso de no existir convenio.

3.– Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegiak funtzionamendurako araudi organiko propioa du. Diru-bilketaren kudeaketa beste administrazio publiko batekin itundu bada, bide horretan eskumena duten haren organoei egotz dakieke administrazio horrek emandako egintzen aurkako erreklamazio ekonomiko-administratiboez arduratzea. Horrela ez bada, aipatutako epaitegiari dagokio horretaz arduratzea.

3.– El Tribunal Económico-Administrativo de Euskadi/Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegia se rige por su propia normativa orgánica y de funcionamiento. Cuando la gestión recaudatoria se haya concertado con una administración pública ajena, podrá atribuirse a sus propios órganos competentes en esta vía, el conocimiento de las reclamaciones económico-administrativas frente a actos dictados por la misma; en otro caso dicho conocimiento corresponde al indicado Tribunal.

8. artikulua.– Ebazpena betearaztea.

Artículo 8.– Ejecución de la resolución.

1.– Errekurtsoez eta erreklamazio ekonomiko-administratiboez arduratzeko eskumena duten organoek diru-bilketako organoei jakinaraziko dizkiete horiek garatzen duten diru-bilketaren kudeaketari eragiten dioten erabakiak.

1.– Los órganos competentes para conocer los recursos y reclamaciones económico-administrativas pondrán en conocimiento de los órganos de recaudación las decisiones que afecten a la gestión recaudatoria que estos desarrollan.

2.– Organo ekonomiko-administratibo eskudunak eginiko jakinarazpenaren bidez, berrikusitako egintza eman zuen organoak betearaziko du epaitza materialki, eta administrazio-zuzenbidearen xedapen orokorretan arlo hauei buruz aurreikusita dauden arauak aplikatuko dira: eskualdagarritasuna, egintza akastunen bihurketa, egintzak eta izapideak kontserbatzea, eta baliozkotzea.

2.– Mediante notificación por el órgano económico-administrativo competente, la ejecución material del fallo dictado se llevará a cabo por el órgano que dictó el acto revisado, y serán de aplicación las normas sobre transmisibilidad, conversión de actos viciados, conservación de actos y trámites y convalidación previstas en las disposiciones generales de derecho administrativo.

3.– Borondatezko epean likidazioaren jakinarazpen akastuna egiteagatik errekurtsoa edo erreklamazioa baiesten bada, organo kudeatzaileak atzera eraman beharko ditu jarduketak, jakinarazpenean ustezko akats horiek sortu ziren unera, eta, preskripziorik gertatzen ez bada, beste bat egin beharko du.

3.– En los casos de estimación del recurso o reclamación por notificación defectuosa de la liquidación en periodo voluntario, el órgano gestor deberá retrotraer las actuaciones al momento en que se produjeron los supuestos defectos en las notificaciones practicadas y, salvo que concurra prescripción, deberá efectuar una nueva.

II. TITULUA
TITULO II
BETEBEHARRAK AZKENTZEA
LA EXTINCIÓN DE LAS OBLIGACIONES
I. KAPITULUA.
CAPÍTULO I
ORDAINKETA, ORO HAR
EL PAGO EN GENERAL

9. artikulua.– Ordaintzeko legitimazioa.

Artículo 9.– Legitimación para efectuar el pago.

1.– Kasu bakoitzean aplikatu beharreko arauen indarrez ordaintzeko betebeharra duten pertsona edo erakundeez gain, edozeinek ordain dezake –borondatezko epean edo epe exekutiboan–, pertsona horrek betebeharra betetzeko interesa izan ala ez izan, ordaintzeko betebeharra duen pertsonak jakin ala ez jakin, onartu ala ez onartu.

1.– Además de las personas o entidades obligadas al pago según la normativa aplicable a cada caso, puede efectuar el pago, en período voluntario o en período ejecutivo, cualquier persona, tenga o no interés en el cumplimiento de la obligación, ya lo conozca y lo apruebe, ya lo ignore la persona obligada al pago.

2.– Modu judizialean edo administratiboan kontu hartutako edo administratutako ondasun edo negozioei dagozkien zorrak ordaintzeko legitimazioa horretarako izendatuko diren administratzaileek dute.

2.– Para el pago de deudas correspondientes a bienes o negocios intervenidos o administrados judicial o administrativamente están legitimados los administradores o administradoras que se designen.

3.– Zorra ordaintzen duen hirugarrena, ordea, ez da inolaz ere legitimaturik egongo ordaintzeko betebeharra duenari dagozkion eskubideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren aurrean egikaritzeko. Halere, ordainketaren egintzaren ondorioz bere alde sortzen diren eskubideak egikaritu ahal izango ditu.

3.– En ningún caso el tercero que pague la deuda ostentará legitimación para ejercitar ante la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi los derechos que correspondan a la persona obligada al pago. Sin embargo, podrá ejercitar los derechos que deriven a su favor exclusivamente del acto del pago.

10. artikulua.– Zuzenbide publikoko sarreren erregistro eta kobrantza automatizatua.

Artículo 10.– Registro y cobro automatizado de los ingresos de derecho público.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko sailek eta haren organismo autonomoek –bai eta zuzenbide pribatuko ente publikoek ere, ahal publikoak egikaritzen dituztenean– salbuespenik gabe erabili beharko dituzte diruzaintza-arloko sail eskudunak haien esku jarri dituen programa eta aplikazio elektronikoak zuzenbide publikoko sarreren erregistro eta kobrantza automatizatua egiteko, borondatezko epean zein epe exekutiboan.

1.– Los departamentos de Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus organismos autónomos, así como los entes públicos de derecho privado cuando ejerzan potestades públicas, deberán utilizar, sin excepción, los programas y las aplicaciones electrónicas puestas a su disposición por el departamento competente en materia de tesorería como instrumento para el registro y cobro automatizados de sus ingresos de derecho público, tanto en período voluntario como ejecutivo.

2.– Horretarako, diruzaintzaren arloko zuzendaritza eskudunak diru-bilketako organo bakoitzari atzizki bat emango dio, eta, atzizki horri esker, dokumentuen organo jaulkitzaileak identifikatu ahali zango dira; horrez gainera, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak diru-sarreraren kontzeptu-kode bat emango dio, sarrera behar bezala kontabilizatu dadin.

2.– A estos efectos, a cada órgano de recaudación se le asignará un sufijo por parte de la Dirección competente en materia de tesorería, que permitirá la identificación de los órganos emisores de los documentos, así como un código de concepto de ingreso por parte de la Oficina de Control Económico para la correcta contabilización de los ingresos.

11. artikulua.– Ordainketa jasotzeko legitimazioa eta ordaintzeko lekua.

Artículo 11.– Legitimación para recibir el pago y lugar de pago.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusian diru-bilketako organoari esleituta dauden kutxa edo kontuetan ordaindu beharko dira zorrak; edo, bestela, erregelamendu honen edo arau berezien arabera ordainketa onartzeko baimena duten organoen edo pertsonen kutxa edo kontuetan.

1.– El pago de las deudas debe realizarse en la caja o en la cuenta de la Tesorería General del País Vasco asignadas al órgano recaudador o en las de los órganos o personas autorizadas para admitir el pago en este Reglamento o en normas especiales, según lo previsto para cada caso.

2.– Ordainketak jasotzeko eskumenik ez duten organoei edo horretarako baimenik ez duten pertsonei egindako ordainketek ez diote ordaintzeko betebeharra kenduko zordunari, hargatik eragotzi ordainketa bidegabe jaso duenaren erantzukizuna.

2.– Los pagos realizados a órganos no competentes para recibir pagos o a personas no autorizadas para ello no liberarán a la persona deudora de su obligación de pago, sin perjuicio de las responsabilidades de todo orden en que incurra quien perciba el pago indebidamente.

12. artikulua.– Ordaintzeko epeak.

Artículo 12.– Plazos de pago.

1.– Erregelamendu honen 59. artikuluan borondatezko eperako adierazita dagoen epean ordaindu beharko dira zorrak.

1.– Las deudas deben pagarse en el plazo indicado para el período voluntario en el artículo 59 del presente Reglamento.

2.– Borondatezko epean ordaindu ez diren zorrak epe exekutiboan exijituko dira, premiamendu-prozedura administratiboaren bidez; horrela, epez kanpo ordaindutako zenbatekoak zorraren zenbateko nagusiaren konturako ordainketa gisa zenbatuko dira. Aldez aurretiko errekerimendurik gabe epez kanpo egindako aitorpen-likidazioei edo zerga-autolikidazioei dagozkien sarrerek tributuen araudi orokorrean kasu horietarako zehazten diren errekarguak izango dituzte.

2.– Las deudas no satisfechas en período voluntario se exigirán en período ejecutivo a través del procedimiento administrativo de apremio, computándose como pagos a cuenta del principal las cantidades pagadas fuera de plazo. Los ingresos correspondientes a declaraciones-liquidaciones o autoliquidaciones tributarias realizadas fuera de plazo sin requerimiento previo sufrirán los recargos que para tales casos se determinan en la normativa general tributaria.

3.– Ordainketa geroratzeko edo zatikatzeko eskatu bada, titulu honen II. kapituluan xedatutakoa beteko da.

3.– Si se ha solicitado aplazamiento o fraccionamiento de pago se estará a lo dispuesto en el capítulo II del presente título.

13. artikulua.– Ordainketa-epeak etetea.

Artículo 13.– Suspensión de los plazos de pago.

1.– Modu automatikoan gertatutako eteteek edo eskumena duen organo administratibo, ekonomiko-administratibo edo judizial batek erabakitakoek –borondatezko epeko zorrei dagozkienak– geldiarazi egingo dituzte horretarako finkatutako epeak. Etetea eragin zuen errekurtsoa edo erreklamazio ekonomiko-administratiboa ebatzi ostean, baldin eta erabakiak ez badu deuseztatzen edo aldatzen aurkaratutako likidazioa, erregelamendu honen 59. artikuluaren 1. apartatuko a) edo b) letran jasotako epeetan ordaindu beharko da, emandako ebazpenaren jakinarazpen-dataren arabera. Ebazpenak egintza aldatzea badakar edo prozeduraren atzeraeragina agintzen badu, erabaki hori betetzeko ematen den egintzatik ondorioztatzen den zorra epe berberetan ordaindu beharko da. Errekurtsoari edo erreklamazioari buruzko ebazpena edo egintza berria jakinaraztean, espresuki adieraziko da ordaintzeko epea.

1.– Las suspensiones, producidas automáticamente o acordadas por órgano administrativo, económico-administrativo o judicial competente, en relación con deudas en período voluntario, interrumpirán los plazos fijados para el mismo. Resuelto el recurso o reclamación económico-administrativa que dio lugar a la suspensión, si el acuerdo no anula ni modifica la liquidación impugnada, deberá pagarse en los plazos previstos en las letras a) o b) del apartado 1 del artículo 59 del presente Reglamento, según la fecha de notificación de la resolución adoptada. Si la resolución da lugar a la modificación del acto u ordena la retroacción del procedimiento, la deuda resultante del acto que se dicte en ejecución de dicho acuerdo habrá de ser ingresada en los mismos plazos. La notificación de la resolución del recurso o reclamación o la del nuevo acto indicará expresamente el plazo de pago.

2.– Aurreko apartatuetan adierazitakoa gorabehera, egintzaren exekuzioa etenda egon bada, bide ekonomiko-administratiboa amaitu ondoren, dirua biltzeko organoek, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko epea amaitu ez den bitartean, ez dituzte hasiko edo berriz hasiko premiamendu-prozeduraren jarduerak; horretarako, hasiera batean aurkeztutako bermearen indarraldiak eta eraginkortasunak ordura arte iraun beharko dute. Epe horretan interesdunak organo horri jakinarazten badio errekurtsoa aurkeztu duela, eta eteteko eskaera egin badu eta zorra ordaintzeko bermea eskaini badu, prozeduraren geldialdiari eutsi egingo zaio, administrazio-bidean jarritako bermeak indarrean dirauen artean eta eraginkorra den bitartean. Prozedura berriz hasi edo eten egingo da, organo judizialak etete-piezan hartzen duen erabakiaren arabera.

2.– No obstante lo indicado en los apartados anteriores, cuando la ejecución del acto hubiese estado suspendida, una vez concluida la vía económico-administrativa, los órganos de recaudación no iniciarán o, en su caso, no reanudarán las actuaciones del procedimiento de apremio mientras no concluya el plazo para interponer el recurso contencioso-administrativo, siempre que la vigencia y eficacia de la garantía inicialmente aportada se mantenga hasta entonces. Si durante ese plazo la persona interesada comunicase a dicho órgano la interposición del recurso, con petición de suspensión y ofrecimiento de garantía de pago de la deuda, se mantendrá la paralización del procedimiento en tanto conserve su vigencia y eficacia la garantía aportada en vía administrativa. El procedimiento se reanudará o suspenderá a resultas de la decisión que adopte el órgano judicial en la pieza de suspensión.

3.– Zehapen-prozeduren kasuan, ebazpena betearazlea denean, kautelaz eten ahal izango da, baldin eta interesdunak adierazten badu administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko asmoa duela. Kautelazko etete hori amaitu egingo da, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko legez aurreikusitako epea amaitu denean halakorik jarri gabe; edo errekurtsoa jarrita ere, izapide berean ebazpenaren kautelazko etetea eskatu ez denean; edo organo judizialak irizpena ematen duenean eskatutako kautelazko eteteaz, dagokion ebazpen judizialean aurreikusitako moduan.

3.– En el caso de procedimientos de carácter sancionador, cuando la resolución sea ejecutiva, se podrá suspender cautelarmente si la persona interesada manifiesta su intención de interponer recurso contencioso-administrativo. Dicha suspensión cautelar finalizará cuando haya transcurrido el plazo legalmente previsto sin interposición del recurso contencioso-administrativo, cuando este se haya interpuesto sin haberse solicitado en el mismo trámite de la interposición la suspensión cautelar de la resolución, o cuando el órgano judicial se pronuncie sobre la suspensión cautelar solicitada, en los términos previstos en la resolución judicial correspondiente.

14. artikulua.– Ordainketaren osotasuna.

Artículo 14.– Integridad del pago.

1.– Borondatezko epean, ordainketak berezko ondorioak izan ditzan, zor guztia ordaindu beharko da. Epe exekutiboan, erregelamendu honen 80. artikuluaren 2. apartatuan aurreikusitakoa beteko da.

1.– En período voluntario, para que el pago produzca los efectos que le son propios, lo ha de ser por la totalidad de la deuda. En período ejecutivo se estará a lo previsto en el apartado 2 del artículo 80 de este Reglamento.

2.– Ordainketa zatikatzeko aukera eman bada, titulu honen II. kapituluan xedatutakoa beteko da.

2.– Si se hubiese concedido fraccionamiento de pago se estará a lo dispuesto en el capítulo II del presente título.

15. artikulua.– Ordainketaren betekizun formalak.

Artículo 15.– Requisitos formales del pago.

1.– Dagokion ordainbidearen arau propioek eskatzen badute ordainketa sarrera-dokumentu zehatz batzuk erabiliz egin behar dela, beharrezko betekizuna izango da, hura onartzeko, eskatutako dokumentazioa eranstea.

1.– Cuando las normas propias del recurso de que se trate exijan que el pago se realice en virtud o a la vista de determinados documentos de ingreso, será requisito necesario, para que aquel se admita, que se acompañe la documentación requerida.

2.– Zuzenbide publikoko edozein betebehar ordaintzeko, Administrazioak «Ordainketa Pasabidea» aplikazio informatikoaren bidez sortutako sarrera-dokumentu bat emango dio zergapeko pertsona edo erakundeari. Diruzaintzaren arloko sail eskuduneko titularraren agindu baten bidez ezarritako betekizunak bete beharko ditu dokumentu horrek, honako hauei dagokienez: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren, haren organismo autonomoen eta zuzenbide pribatuko ente publikoen zuzenbide publikoko sarreren erregistro eta kobrantza automatizatuak. Dokumentu horrek organo kudeatzaile guztientzako gutxieneko informazio-eremu komunak izango ditu, bai eta identifikazio-kode bakar bat ere, eta datuak barra-kodeen eta zenbakien bidez adieraziko ditu.

2.– Para efectuar el pago de toda obligación de derecho público, la Administración proporcionará a la persona o entidad obligada un documento de ingreso generado a través de la aplicación informática «Pasarela de Pagos», que deberá cumplir los requisitos establecidos mediante Orden del titular del departamento competente en materia de tesorería relativa al registro y cobro automatizados de los ingresos de derecho público de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi, sus organismos autónomos y entes públicos de derecho privado. Este documento contendrá campos informativos mínimos comunes a todos los órganos gestores y un Código Único Identificativo mediante la representación de datos en simbología de códigos de barras y números.

16. artikulua.– Ordaintzeko moduak.

Artículo 16.– Modalidades de pago.

1.– Zerga-zorrak eta zergaz bestekoak eskudirutan ordaindu beharko dira, zuzenean edo telematikoki, 11. artikuluan adierazitako tokietan.

1.– El pago de las deudas tributarias y no tributarias habrá de realizarse en efectivo, directamente o por vía telemática, en cualquiera de los lugares señalados en el artículo 11.

2.– Gauzatan ordaintzea ere onartu ahal izango da, Euskal Autonomia Erkidegoko Finantzen azaroaren 8ko 8/1996 Legearen hirugarren xedapen gehigarriaren arabera. Xedapen horretan aipatzen den eskaerak datu hauek bilduko ditu, nahitaez:

2.– Podrá admitirse el pago en especie en los términos previstos en la disposición adicional tercera de la Ley 8/1996, de 8 de noviembre, de Finanzas de la Comunidad Autónoma de Euskadi. La solicitud a la que se refiere la citada disposición necesariamente deberá contener los siguientes datos:

a) Ordaintzeko betebeharra duen pertsonaren edo erakundearen izen-abizenak, sozietate-izena edo izen osoa, identifikazio fiskaleko zenbakia eta zerga-egoitza, eta, hala badagokio, haren ordezkariarena.

a) Nombre y apellidos o razón social o denominación completa, número de identificación fiscal y domicilio fiscal de la persona o entidad obligada al pago y, en su caso, de la persona que lo represente.

b) Zorraren identifikazioa, gutxienez hauek adierazita: zenbatekoa, kontzeptua eta borondatezko epean ordaintzeko epea noiz amaitzen den.

b) Identificación de la deuda indicando, al menos, su importe, concepto y fecha de finalización del plazo de ingreso en periodo voluntario.

c) Pertsona edo erakunde zordunak garatzen duen jarduera ekonomikoa larri kaltetu gabe dirutan ordaintzea ezinezkoa dela egiaztatzen duen dokumentazioa, jarduera horren interes publikoa edo EAEko sektore publikoan sustatutako planetan edo programatan sartuta egotea, eta enpresaren bideragarritasuna.

c) Documentación que acredite la imposibilidad de efectuar el pago en dinero sin grave quebranto para la actividad económica que desarrolla la persona o entidad deudora, el interés público que representa dicha actividad o su inclusión en planes o programas fomentados por el sector público vasco, y la viabilidad de la empresa.

d) Ondasunen deskribapena eta balorazioa, eta ordainketa-modu hori onartzeko interesari buruzko txostena; bata zein bestea ondare-arloko sail eskudunak egingo ditu, edo, bestela, kultura-ondarearen arloko sail eskudunak. Txostenik ezean, haiek eskatu izanaren egiaztagiria erantsiko da.

d) Descripción de los bienes y su valoración e informe sobre el interés de aceptar esta forma de pago, emitidos ambos por el departamento competente en materia de patrimonio o, en su caso, por el departamento competente en materia de patrimonio cultural. En defecto de los citados informes deberá acompañarse el justificante de haberlos solicitado.

e) Lekua, data eta eskatzailearen sinadura.

e) Lugar, fecha y firma de la persona solicitante.

3.– Eskudiruzko ordainketa honako modu hauetakoren baten bidez egin beharko da, ordainbide bakoitzaren araudi erregulatzailean eta 17., 18., 19. eta 20. artikuluetan xedatzen diren betekizun eta baldintzekin:

3.– El pago en efectivo ha de realizarse en alguna de las siguientes modalidades, con los requisitos y condiciones que se establezcan en la normativa reguladora de cada recurso y en los artículos 17,18, 19 y 20 siguientes:

a) Legezko dirua, eskudiruzko sarrera baten bidez edo kobratzeko dokumentua aurkezten den erakundearen kontuan zordunduta.

a) Dinero de curso legal, mediante ingreso en efectivo o con adeudo en cuenta en la entidad en la que se presenta el documento cobratorio.

b) Txekea.

b) Cheque.

c) Finantza-erakundeen zordunketa- edo kreditu-txartelak.

c) Tarjetas de débito o de crédito de entidades financieras.

d) Banku-transferentzia.

d) Transferencia bancaria.

e) Banku-helbideratzea.

e) Domiciliación bancaria.

f) Diruzaintza-arloan eskumena duen sailburuaren agindu baten bidez baimentzen den beste edozein.

f) Cualesquiera otras que se autoricen por Orden del Consejero o Consejera competente en materia de tesorería.

4.– Administrazioak bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera sustatuko du ordainketak egiteko, erregelamendu honen aurreikuspenen garapenean ezartzen diren betekizun eta baldintzekin bat. Zuzenbide publikoko sarreren ordainketa online egitea –ordainketa-pasabidearen bitartez– borondatezkoa izango da pertsona fisikoentzat.

4.– La Administración impulsará el uso de los medios electrónicos, informáticos y telemáticos para la realización de pagos de acuerdo con los requisitos y condiciones que se establezcan en desarrollo de las previsiones del presente Reglamento. El pago de los ingresos de derecho público on-line a través de la pasarela de pagos tendrá carácter voluntario para las personas físicas.

17. artikulua.– Legezko dirua.

Artículo 17.– Dinero de curso legal.

Legezko diruz ordaindu ahal izango dira zor guztiak, honako hauek gorabehera: ordainketa jasoko duen diru-bilketako organoa, zein diru-bilketa epetan egiten den eta zorraren zenbatekoa.

Todas las deudas podrán pagarse con dinero de curso legal, cualquiera que sea el órgano de recaudación que haya de recibir el pago, el período de recaudación en que se efectúe y la cuantía de la deuda.

18. artikulua.– Txekea.

Artículo 18.– Cheque.

1.– Arau bereziren batek kontrakoa adierazi ezean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren kutxetan eta kontuetan ordaintzeko erabiliko den txekeak merkataritza-legerian eskatutako baldintza orokorrak bete beharko ditu, eta horrez gainera:

1.– Salvo norma especial en contrario, el cheque mediante el que se efectúe el pago en las cajas y cuentas de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma debe reunir los requisitos generales exigidos por la legislación mercantil, y, además:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren alde egin beharko da, inoiz ere ez entregaren aurreko bigarren eguna baino lehen.

a) ser expedido en favor de la Tesorería General del País Vasco, no antes del segundo día anterior al de entrega, y,

b) Igorlearen izen-abizenak edo sozietate-izena adierazi beharko dira, irakurtzeko moduan, sinaduraren azpian.

b) expresar, de forma legible, el nombre y apellidos o razón social de la persona libradora, debajo de la firma.

2.– Txekea entregatzeak, efektibo egiten bada, libratu egingo du zorduna ordaindutako kopurutik. Kasu horretan, ondorioak izango ditu dagokion kutxan edo kontuan sartu den datatik aurrera.

2.– La entrega del cheque liberará a la persona deudora por el importe satisfecho, si es hecho efectivo. En tal caso, surtirá efectos desde la fecha en que haya tenido entrada en la caja o cuenta correspondiente.

3.– Txekea ez bada efektibo egin kopuru osoan edo zati batean, borondatezko epea igaro ondoren, epe exekutiboari ekingo zaio ordaindu gabeko zatiari dagokionez. Txekea baliozko eran adostuta edo ziurtatuta badago, adostu edo ziurtatu zuen erakundeari exijituko zaio; bestela, zordunari exijituko zaio.

3.– Cuando un cheque no sea hecho efectivo en todo o en parte, una vez transcurrido el período voluntario, se seguirá ejecutivamente por la parte no pagada. Si el cheque estuviera válidamente conformado o certificado, le será exigido a la entidad que lo conformó o certificó; en otro caso, le será exigido a la persona deudora.

19. artikulua.– Finantza-erakundeen zordunketa- edo kreditu-txartelak.

Artículo 19.– Tarjetas de débito o de crédito de entidades financieras.

1.– Diru-bilketa kudeatzeko kreditu-erakunde laguntzaileek unean-unean onartzen dituzten txartelak izango dira egokiak ordainketak egiteko.

1.– Serán aptas para el pago aquellas tarjetas que sean admitidas en cada momento por las entidades de crédito que ostenten la condición de colaboradoras en la gestión recaudatoria.

2.– Zordunketa- eta kreditu-txartelen bidez egin beharreko ordainketen zenbatekoaren muga erakunde emaileak txartel bakoitzari bakarka emandakoa izango da, eta gutxieneko edo gehieneko muga ekonomikoak errespetatu beharko ditu, kobrantzen kudeaketan antiekonomikotasun-, arrisku- eta kostu-irizpideei kasu eginik; hain zuzen ere, diruzaintza-arloan eskumena duen sailburuaren aginduan ezartzen direnei.

2.– El límite de la cuantía de los pagos a realizar mediante tarjetas de débito y crédito será el que la entidad emisora asigne individualmente a cada tarjeta y deberá, en todo caso, respetar los límites económicos mínimos o máximos que atendiendo a criterios de antieconomicidad, riesgos y costes en la gestión de cobros, en su caso, se establezcan por Orden del Consejero o Consejera competente en materia de tesorería.

3.– Ordainketa txartelen bidez egin behar dutenek sarrera-agirian jasotako zenbatekoa osorik eta batera ordaindu beharko dute, eta ezin izango dira zenbatekoak murriztu txartel horiek erabiltzeagatiko deskontuen edo bestelako arrazoien ondorioz. Erakunde laguntzaileek halako ordainketen ondoriozko komisioak jaso ahal izango dituzte, berariaz hala aurreikusten bada laguntzaren baldintzak arautzen dituen aginduan eta bertan ezartzen diren baldintzetan, erregelamendu honen 6. artikuluarekin bat etorriz.

3.– Los importes ingresados por las personas obligadas al pago a través de tarjetas deberán serlo unitariamente por la totalidad del importe consignado en el documento de ingreso y no podrán ser minorados como consecuencia de descuentos en la utilización de tales tarjetas o por cualquier otro motivo. Las entidades colaboradoras solo podrán percibir comisiones por este tipo de pago si así se prevé expresamente en la orden que regule los términos de la colaboración y en las condiciones que en ellas se fijen, de conformidad con el artículo 6 de este Reglamento.

20. artikulua.– Banku-helbideratzea.

Artículo 20.– Domiciliación bancaria.

1.– Eskudirutan ordaintzeko modu gisa banku-helbideratzea erabili ahal izango da, zordun berak ordainketak ohikotasunez egiten dituenean, eta nahitaezkoa izango da ordainketa geroratuak edo zatikatuak egiteko.

1.– Se podrá utilizar la domiciliación bancaria como modalidad de pago en efectivo cuando una misma persona deudora realice pagos habitualmente y será obligatoria para la realización de pagos aplazados o fraccionados.

2.– Helbideratzeak betekizun hauek bete beharko ditu:

2.– La domiciliación deberá ajustarse a los siguientes requisitos:

a) Kontuaren titularrak espresuki adierazi beharko dio Administrazioari, horretarako ezarritako prozeduren bidez, kontu horretan zordunduko diren ordainketen helbideratzea bere gain hartzeko nahia.

a) Que la persona titular de la cuenta manifieste y comunique expresamente a la Administración a través de los procedimientos establecidos al efecto su voluntad de asumir la domiciliación de los pagos que se le vayan a cargar en la misma.

b) Ordaintzeko betebeharra duen pertsonak edo erakundeak espresuki jakinarazi beharko dio Administrazioari helbideratze-agindua, horretarako ezarritako prozeduren bidez.

b) Que la persona o entidad obligada al pago comunique expresamente su orden de domiciliación a la Administración a través de los procedimientos establecidos al efecto.

3.– Ordaintzeko modua banku-helbideratzea denean, ordaintzeko epea amaitzean egingo da zordunketa adierazitako kontuan.

3.– Cuando la modalidad de pago sea la domiciliación bancaria, el cargo en la cuenta designada se efectuará en la fecha de finalización del plazo de pago.

4.– Kontuko zordunketa egiten ez bada edo dagokion egunaren biharamunean egiten bada, eta horren arrazoia ezin bazaio egotzi ordaintzeko betebeharra duen pertsonari edo erakundeari, ez zaio errekargurik, ez berandutze-interesik, ez zehapenik ezarriko, hargatik eragotzi gabe sarrera ez egitearen edo berandu egitearen erantzule den erakundeari berandutze-interesak exijitzea eta likidatzea.

4.– En aquellos casos en los que el cargo en cuenta no se realice o se realice en día posterior al debido por causa no imputable a la persona o entidad obligada al pago, no se exigirán a esta recargos, intereses de demora, ni sanciones, sin perjuicio de los intereses de demora que, en su caso, corresponda liquidar y exigir a la entidad responsable de la falta o retraso en el ingreso.

21. artikulua.– Ordaintzeko unea.

Artículo 21.– Momento del pago.

1.– Zor bat eskudirutan ordaindutzat joko da, zorraren zenbatekoa sartu denean ordainketa jasotzeko organo eskudunen edo pertsona baimenduen kutxetan.

1.– Se entiende pagada en efectivo una deuda cuando se ha realizado el ingreso de su importe en las cajas de los órganos competentes o personas autorizadas para recibir el pago.

2.– Ordainketa kreditu-erakundeen bidez egiten denean, sarreraren ziurtagiria zordunari emateak libratu egingo du azken hori ziurtagirian jartzen den datatik aurrera eta ziurtagirian ageri den zenbatekoagatik. Une horretatik aurrera, erakundea edo bitartekaria izango da betebeharpekoa Administrazioaren aurrean.

2.– Cuando el pago se realice a través de entidades de crédito, la entrega a la persona deudora del justificante de ingreso liberará a esta desde la fecha que se consigne en el justificante y por el importe que figure en el mismo, quedando desde ese momento obligadas ante la Administración la entidad o la persona intermediaria.

3.– Zordunak kreditu-erakundeari ematen dizkion ordainketa-aginduek ez dute, berez, ondoriorik Administrazioaren aurrean. Horrek ez du kentzen agindu-emaileak erakundearen aurkako egintzak abiarazi ahal izatea, erakunde horrek agindua bete ez duelako.

3.– Las órdenes de pago dadas por la persona deudora a la entidad de crédito no surten efectos por sí solas frente a la Administración, sin perjuicio de las acciones que puedan corresponder a quien ordena el pago frente a la entidad por el incumplimiento de esta.

22. artikulua.– Ordainketa-ziurtagiriak.

Artículo 22.– Justificantes de pago.

1.– Erregelamendu honetan xedatutakoaren arabera zor bat ordaintzen duenak eskubidea izango du eginiko ordainketaren ziurtagiria jasotzeko.

1.– Quien pague una deuda conforme a lo dispuesto en este Reglamento tendrá derecho a que se le entregue un justificante del pago realizado.

2.– Kasuaren arabera, hauek izango dira ordainketa-ziurtagiriak:

2.– Serán justificantes del pago, según los casos:

a) ordainagiriak,

a) los recibos,

b) organo eskudunek edo ordainketa jasotzeko baimendutako erakundeek baliozkotutako edo sinatutako ordainketa-gutunak,

b) las cartas de pago suscritas o validadas por órganos competentes o por entidades autorizadas para recibir el pago,

c) eginiko sarrera egiaztatzeko ziurtagiriak. Zordunak Administrazioari eskatu ahal izango dizkio, eta, horrek, ziurtagiri horiek egin beharko ditu, sarreraren kontabilitate-idatzoharrari erreferentzia eginez, eta

c) las certificaciones acreditativas del ingreso efectuado, que la persona deudora podrá solicitar de la Administración, y esta deberá expedir con referencia a la correspondiente anotación contable de ingreso, y,

d) diruzaintzaren arloan eskumena duen sailburuaren agindu baten bidez –Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua– espresuki ordainketa-ziurtagiriaren izaera eman zaion bestelako edozein dokumentu.

d) cualquier otro documento al que se otorgue expresamente el carácter de justificante de pago por Orden del Consejero o de la Consejera competente en materia de tesorería, publicada en el Boletín Oficial del País Vasco.

3.– Ordainketa-ziurtagiri orok, gutxienez, datu hauek adierazi beharko ditu:

3.– Todo justificante de pago deberá indicar, al menos, las siguientes circunstancias:

a) Zordunaren izen-abizenak, sozietate-izena edo izena, identifikazio fiskaleko zenbakia –jasota badago–, herria eta helbidea.

a) Nombre y apellidos, razón social o denominación, número de identificación fiscal si consta, localidad y domicilio de la persona deudora.

b) Kontzeptua, zorraren zenbatekoa eta zein eperi dagokion.

b) Concepto, importe de la deuda y período a que se refiere.

c) Kobrantza-data.

c) Fecha de cobro.

d) Ziurtagiria egiten duen organoa, pertsona edo erakundea.

d) Órgano, persona o entidad que lo expide.

4.– Ordainketa-ziurtagiriak baliabide mekanikoen edo informatikoen bidez egiten badira, honen aurretik aipatu diren datuak zorduna eta ordaindutako zorra behar bezala identifikatzeko moduko gakoez edo laburdurez adieraz daitezke.

4.– Cuando los justificantes de pago se extiendan por medios mecánicos o informáticos, las circunstancias anteriormente mencionadas podrán expresarse en clave o abreviatura suficientemente identificadoras, en su conjunto, de la persona deudora y de la deuda satisfecha a que se refieran.

23. artikulua.– Ordainketaren ondorioak.

Artículo 23.– Efectos del pago.

1.– Erregelamendu honek eskatutako betekizunekin eginiko ordainketak zorra azkentzen du, eta zorduna eta gainerako erantzuleak libratzen ditu.

1.– El pago realizado con los requisitos exigidos por este Reglamento extingue la deuda y libera a la persona deudora y demás responsables.

2.– Geroagoko epemuga duen zordunketa bat ordaintzeak ez du esan nahi aurrekoak ordaindu direnik, eta ez du azkentzen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak, haren organismo autonomoek eta zuzenbide pribatuko ente publikoek duten eskubidea zorpekoan daudenak jasotzeko, hargatik eragotzi gabe preskripzioak dituen ondorioak.

2.– El pago de un débito de vencimiento posterior no presupone el pago de los anteriores, ni extingue el derecho de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi, sus organismos autónomos y de los entes públicos de derecho privado a percibir aquellos que estén en descubierto, sin perjuicio de los efectos de la prescripción.

24. artikulua.– Ordainketak egoztea.

Artículo 24.– Imputación de pagos.

1.– Zorrak autonomotzat hartzen dira.

1.– Las deudas se presumen autónomas.

2.– Hainbat zor dituen zordunak, ordainketa egiterakoan, berak nahi duen zorrari –edo zorrei– egotzi ahal izango dio ordainketa.

2.– Quien adeude varias deudas podrá, al realizar el pago, imputarlo a aquella o aquellas que libremente determine.

3.– Ordaintzeko betebeharra duen pertsona edo erakunde beraren hainbat zor pilatu badira –jarraipen exekutiboa izan dutenak– eta ezinezkoa bada guztiak ordaintzea, zenbait kredituren hurrenkera ezartzen duten arauak alde batera utzi gabe, zordunaren borondaterik gabe lortutako ordainketa antzinatasun handienetik txikienera ezarritako hurrenkera erabiliz aplikatuko zaie zorrei, eta, antzinatasun hori finkatzeko, zor bakoitza ordaintzeko borondatezko epearen muga-eguna hartuko da oinarritzat.

3.– Si se hubieran acumulado varias deudas, seguidas ejecutivamente, de una misma persona o entidad obligada al pago y no pudieran satisfacerse totalmente, sin perjuicio de las normas que establecen la prelación de determinados créditos, el pago obtenido sin la voluntad de la persona deudora se aplicará a las deudas por orden de mayor a menor antigüedad, determinada esta por la fecha de vencimiento del período voluntario para el pago de cada una.

4.– Ordainketak ez badu zor guztia estaltzen, bildutako zatiagatik bakarrik azkenduko da zor hori. Ordaindu gabe geratu den zatiari dagokionez, epe exekutiboa hasiko da, bidezko errekargu eta interesekin. Premiamendu-prozeduran lortutako zenbatekoak ez badira nahikoak zor osoa kitatzeko, lehenengo prozeduraren beraren kostuak kitatu beharko dira, eta, gero, zorraren zenbateko nagusiarekin jarraitu beharko da. Ondoren, premiamendu-errekargu arrunta kitatuko da, eta, azkenik, sortutako interesak.

4.– Si el pago no llega a cubrir el total de la deuda, esta quedará extinguida únicamente por la parte recaudada, iniciándose el período ejecutivo, con sus recargos e intereses, por la parte restante. Si las cuantías obtenidas en el procedimiento de apremio no resultaran suficientes para saldar la totalidad de la deuda perseguida, se deberá empezar por saldar las costas del propio procedimiento siguiéndose por el principal. A continuación, se saldará el recargo de apremio ordinario y, por último, los intereses devengados.

5.– Zorra borondatezko epean badago eta, hura amaitzean, zor osoa ordaindu ez bada edo zorra geroratzeko edo zatikatzeko eskatu ez bada, premiamendu-bideari ekingo zaio, ordaintzeko dagoen zenbatekoari dagokionez. Zorra premiamendu-bidean badago, jarduketek aurrera jarraituko dute, ordaintzeko dagoen saldoari dagokionez.

5.– Si la deuda se encuentra en período voluntario y al concluir el mismo no se ha hecho efectiva la totalidad de la deuda o solicitado su aplazamiento o fraccionamiento, se iniciará la vía de apremio por la cantidad pendiente. Si la deuda se encuentra en vía de apremio, proseguirán las actuaciones por el saldo pendiente.

25. artikulua.– Ez ordaintzearen ondorioak.

Artículo 25.– Consecuencias de la falta de pago.

1.– Erregelamendu honetan eskatutako epeetan eta betekizunekin ez ordaintzeak premiamendu-prozedura eragingo du, ordenamendu juridikoan xedatutako ondorioekin, eta Administrazioak prozedura hori zuzenduko du ordaintzeko betebeharra duten pertsonen edo erakundeen aurka.

1.– La falta de pago en los plazos y con los requisitos exigidos en este Reglamento origina el procedimiento de apremio, con los efectos dispuestos en el ordenamiento jurídico, procedimiento que la Administración dirigirá contra las personas o entidades obligadas al pago.

2.– Premiamendu-prozedura amaitutakoan oraindik ere ordaindu ez bada, kobraezintzat deklaratuko dira zordun nagusia eta erantzule solidarioa –halakorik bada–, eta, hala badagokio, administrazio-egintza erantzule subsidiarioaren aurka bideratuko da.

2.– La falta de pago una vez agotado el procedimiento de apremio originará la declaración de fallido de la persona deudora principal, de la responsable solidaria, si la hay, y, en su caso, la derivación de la acción administrativa contra la persona responsable subsidiaria.

26. artikulua.– Kontsignazioa.

Artículo 26.– Consignación.

1.– Ordaintzeko betebeharra duen pertsonak edo erakundeak eskudirutan kontsignatu ahal izango du zorraren eta, hala badagokio, kostuen zenbatekoa:

1.– La persona o entidad obligada al pago podrá consignar en efectivo el importe de la deuda, y de las costas en su caso:

a) Bidezko errekurtsoak edo erreklamazioak jartzen direnean, aurkaratutako egintzaren exekuzioa eteteko ondorioekin, araudi erregulatzailearen arabera.

a) Cuando se interpongan los recursos o las reclamaciones procedentes, con efectos suspensivos de la ejecución del acto impugnado, de acuerdo con su normativa reguladora.

b) Diru-bilketako organo eskudunak edo ordainketa jasotzeko baimena duen erakundeak ez duenean onartu, bidegabeki, edo ezin duenean onartu, ezinbesteko arrazoiren batengatik. Kontsignazioak zor osoa hartzen badu eta diru-bilketako organoari jakinarazten bazaio, kontsignazioa egiten den datatik aurrera izango ditu ordainketatik libratzeko ondorioak.

b) Cuando el órgano de recaudación competente o entidad autorizada para recibir el pago no lo haya admitido, indebidamente, o no pueda admitirlo por causa de fuerza mayor. Si la consignación alcanza a la totalidad de la deuda y se comunica al órgano de recaudación tendrá efectos liberatorios del pago desde la fecha en que haya sido efectuada.

2.– Kontsignazioa diruzaintzaren arloan eskumena duen sailean egin behar da, arlo horretan indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera. Diru-bilketaren kudeaketa itundu egin denean, erakunde horren alde egindakoetarako eskumena duen zerbitzuan egin beharko da kontsignazioa.

2.– La consignación debe realizarse en el departamento competente en materia de tesorería, según lo dispuesto en la normativa vigente al respecto en dicha materia. Cuando la gestión recaudatoria haya sido concertada, la consignación deberá realizarse en el servicio competente para las efectuadas en favor de dicha entidad.

27. artikulua.– Bikoiztutako, gehiegizko edo bidegabeko sarrerak itzultzea.

Artículo 27.– Devolución de ingresos duplicados, excesivos o indebidos.

1.– Kasu hauetan aplikatuko da bikoiztutako, gehiegizko edo bidegabeko sarrerak itzultzeko eskubidea onartzeko prozedura:

1.– El procedimiento para el reconocimiento del derecho a la devolución de ingresos duplicados, excesivos o indebidos se aplicará en los siguientes supuestos:

a) Ordainketa bi aldiz egin denean.

a) Cuando se haya producido una duplicidad del pago.

b) Sartutako zenbatekoa beharrezkoa zena baino handiagoa izan denean.

b) Cuando el importe ingresado haya sido superior al debido.

c) Sartutako zenbatekoa ezein zorrekin bat ez datorrenean.

c) Cuando el importe ingresado no corresponda a ninguna deuda.

d) Kobratzeko eskubidearen preskripzio-epea igaro ondoren ordaindu direnean zorren zenbatekoak.

d) Cuando se hayan ingresado cantidades correspondientes a deudas una vez transcurrido el plazo de prescripción del derecho a cobrarlas.

e) Kobrantza legez ez zegozkien exekuzio-jarduketen ondorioz gertatu denean, dela enbargaezinak diren ondasun edo eskubideak izateagatik, dela Prozedura Zibilaren Legean aurreikusitako eskala gainditu izanagatik, eta jarduketa horiek administrazio-prozedura erkidearen araudiarekin bat etorriz errebokatzen direnean.

e) Cuando el cobro se haya producido por actuaciones ejecutivas que legalmente no correspondían, bien por tratarse de bienes o derechos inembargables o por haber superado la escala prevista en la Ley de Enjuiciamiento Civil, y sean objeto de revocación conforme a la normativa de procedimiento administrativo común.

f) Administrazio-errekurtso edo erreklamazio ekonomiko-administratibo baten ebazpen irmoaren arabera erabakitzen denean, edo ebazpen judizial irmo bati jarraikiz.

f) Cuando se acuerde en virtud de resolución de un recurso administrativo o reclamación económico-administrativa o en virtud de una resolución judicial firme.

g) Diru-bilketako araudian edo araudi zibilean aurreikusitako beste arrazoi batzuk daudenean.

g) Cuando concurran otras causas previstas en la normativa recaudatoria o civil.

2.– Diru-bilketa kudeatzeko arloan eskumena duen sailak, zorra ordaindu den epearen arabera, bidegabeko sarreren itzulketa izapidetuko die hartzekodunei edo haien oinordekoei, ofizioz edo interesdunek eskatuta.

2.– El departamento competente en materia de gestión recaudatoria, en función del período en que se hubiera ingresado la deuda, tramitará la devolución de ingresos indebidos a las personas acreedoras o quienes les sucedan, de oficio o a solicitud de las personas interesadas.

3.– Itzultzeko eskaera ordainketaren egiaztagiriekin batera aurkeztuko da, eta itzulketa eskatzeko eskubidea izango dute ordainketa-betebeharrak betetzean bidegabeko edo bikoiztutako sarrerak egin dituztenek, bai eta haien oinordekoek ere.

3.– La solicitud de devolución se presentará acompañándose de los documentos acreditativos del pago y tendrán derecho a solicitarla quienes hubieran realizado ingresos indebidos o duplicados con ocasión del cumplimiento de sus obligaciones de pago, así como sus sucesores o sucesoras,

4.– Diru-sarreraren titularraren heriotzagatiko oinordetza-kasuetan, honako hauek aurkeztu beharko dira: heriotza-ziurtagiria; jaraunspena onartzeko titulua, eta kontuaren titulartasunaren banku-ziurtagiria, zeina itzulketa kobratuko duten pertsonen izenean egongo baita.

4.– En el supuesto de sucesión por fallecimiento de la persona titular del ingreso, deberá aportarse certificado de defunción, título de aceptación de herencia y certificado bancario de titularidad de la cuenta a nombre de las personas que van a cobrar la devolución.

5.– Ofiziozko itzulketak izapidetzean, interesdunei eskatuko zaie itzulketa egiteko kontu-zenbakia eman dezatela. Kobrantza bikoiztua banku-helbideratzearen bidez egin bazen, itzulketa helbideratze-kontu berean egingo da. Bikoiztutako edo bidegabeko kobrantza kontu korronteetako enbargo baten ondorioz gertatu bada, itzulketa, izapide gehiagorik gabe, traba egin zen kontu berean egingo da.

5.– En la tramitación de devoluciones de oficio, se requerirá a las personas interesadas para que aporten número de cuenta en el que practicar la devolución. Si el cobro duplicado tuvo lugar por medio de domiciliación bancaria, la devolución se realizará en la misma cuenta de domiciliación. Si el cobro duplicado o indebido se produjo como consecuencia de un embargo en cuentas corrientes, la devolución se hará, sin más trámites, en la misma cuenta en que se realizó la traba.

6.– Bidegabeko sarrera baten ondorioz itzuli beharreko zenbatekoa honako zenbateko hauen baturak osatuko du:

6.– El importe a devolver como consecuencia de un ingreso indebido estará constituido por la suma de las siguientes cantidades:

a) Bidegabe egindako diru-sarreraren zenbatekoa.

a) El importe del ingreso indebidamente efectuado.

b) Ordaindutako kostuak, bidegabeko sarrera premiamendu-prozeduran egin bada.

b) Las costas satisfechas cuando el ingreso indebido se hubiera realizado durante el procedimiento de apremio.

c) Bidegabe sartutako kopuruen gainean galdagarria den epean indarrean dagoen berandutze-interesa, betebeharpeko pertsonak edo erakundeak eskatu beharrik izan gabe. Ondorio horietarako, berandutze-interesa sortuko da bidegabeko sarrera egin den egunetik itzulketa ordaintzeko agintzen den egunera arte.

c) El interés de demora vigente a lo largo del período en que resulte exigible, sobre las cantidades indebidamente ingresadas, sin necesidad de que la persona o entidad obligada lo solicite. A estos efectos, el interés de demora se devengará desde la fecha en que se hubiese realizado el ingreso indebido hasta la fecha en que se ordene el pago de la devolución.

7.– Bidegabeko sarrerak itzultzeko prozeduraren izapidetzeak urrats hauek izango ditu:

7.– La tramitación del procedimiento de devolución de ingresos indebidos consistirá en:

a) eskubidea onartzeko ebazpena, eta

a) resolución de reconocimiento del derecho, y,

b) bidegabeko sarrerari dagozkion berandutze-interesak kalkulatzea. Horretarako, formula hau erabiliko da: I = C × i × t / B.

b) cálculo de los intereses de demora correspondientes al ingreso indebido, que se realiza empleando la siguiente fórmula: I = C × i × t / B.

Non:

Siendo:

I = epe bateko interesa.

I = interés de un período.

C = ordaindu beharreko zenbatekoa.

C = Cantidad que debe pagarse.

i = aplikatutako interes-tasa, bateko hainbestean.

i = tipo de interés aplicado en tanto por uno.

B = oinarria: 365 (366 bisurteetan).

B = Base: 365 (366 en años bisiestos).

Denbora (t) interesak zenbatzen hasten diren egunaren eta amaieraren arteko aldea da.

El tiempo (t) es la diferencia entre el día inicio de cómputo de los intereses y el final.

8.– Itzuli beharreko sarrera horiei zorren konpentsazioari buruzko guztia aplikatuko zaie.

8.– Será de aplicación a estos ingresos a devolver todo lo relativo a la compensación de deudas.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
ORDAINKETA GERORATZEA ETA ZATIKATZEA
APLAZAMIENTO Y FRACCIONAMIENTO DEL PAGO

28. artikulua.– Xedapen orokorrak.

Artículo 28.– Disposiciones generales.

1.– Zorraren ordainketa geroratu edo zatikatu ahal izango da, bai borondatezko epean bai epe exekutiboan, betebeharpeko pertsonak edo erakundeak aldez aurretik hala eskatuta, baldin eta bere egoera ekonomiko-finantzarioak, Administrazioaren iritziaren arabera, behin-behinean zorrak ordaintzea eragozten badio. Aurrekoa gorabehera, ezin izango da geroratu edo zatikatu trafiko-isunen ordainketa borondatezko epean.

1.– Podrá aplazarse o fraccionarse el pago de la deuda, tanto en período voluntario como ejecutivo, previa solicitud de la persona o entidad obligada, cuando la situación económico-financiera de esta, discrecionalmente apreciada por la Administración, le impida transitoriamente efectuar el pago de sus débitos. No obstante lo anterior, no podrá aplazarse o fraccionarse el pago de multas de tráfico en período voluntario.

2.– Ordainketa zatikatzea, geroratzeko modalitate gisa, ordainketa zatikatzeari aplikatu beharreko arauek eraenduko dute bereziki araututa ez dagoen guztian.

2.– El fraccionamiento de pago, como modalidad del aplazamiento, se regirá por las normas aplicables a este en lo no regulado especialmente.

3.– Ordaintzeko nahitaezko modalitatea, geroratze edo zatikatze kasuetan, banku-helbideratzea izango da.

3.– La modalidad obligatoria de pago en los supuestos de aplazamiento o fraccionamiento será la domiciliación bancaria.

4.– Ordaintzeko atzeratzen diren zenbatekoek, hala badagokio premiamendu-errekargua kenduta, erregelamendu honen 42. artikuluaren arabera legez ezarritako berandutze-interesa sortuko dute.

4.– Las cantidades cuyo pago se aplace, excluido, en su caso, el recargo de apremio, devengarán el interés de demora establecido legalmente, según el artículo 42 del presente Reglamento.

5.– Muga-eguna igaro eta ez badira ordaindu geroratutako edo zatikatutako zenbatekoak, ondorioak erregelamendu honen 46. artikuluan ezarritakoak izango dira.

5.– Las consecuencias en caso de falta de pago, a su vencimiento, de cantidades aplazadas o fraccionadas serán las establecidas en el artículo 46 de este Reglamento.

29. artikulua.– Eskumena.

Artículo 29.– Competencia.

1.– Zorrak geroratzeko eskaerak izapidetzea eta ebaztea diruzaintzaren arloan eskumena duen sailari dagokio, hargatik eragotzi gabe Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek duten zehatzeko ahalari buruzko legerian ondorio horietarako xedatuta dagoena.

1.– La tramitación y resolución de solicitudes de aplazamiento de las deudas corresponde al departamento competente en materia de tesorería, sin perjuicio de lo dispuesto a estos efectos en la legislación en materia de potestad sancionadora de las Administraciones Públicas de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2.– Diru-bilketaren kudeaketa kanpoko erakunde batekin itundu bada, erakunde horri dagokio geroratze-eskaerak izapidetzea eta ebaztea, baldin eta hala hitzartu bada.

2.– Cuando la gestión recaudatoria se haya concertado con entidad ajena, corresponderá a esta tramitar y resolver las solicitudes de aplazamiento, siempre que así se haya convenido.

30. artikulua.– Bermeei buruzko arau orokorrak.

Artículo 30.– Normas generales sobre garantías.

1.– Oro har, diruzaintzaren arloan eskumena duen sailburuaren agindu baten bidez ezarritako zenbatekoa gainditzen duten zorren kasuan, geroratzea eraginkorra izan dadin, kreditu-erakundearen edo elkar bermatzeko sozietatearen abal solidario gisako bermea edo kauzio-aseguruaren ziurtagiria eratu beharko da, salbu eta zorduna lurralde-administrazio publiko bat edo zuzenbide publikoko ente bat bada.

1.– Con carácter general, en el caso de deudas por importe superior al establecido por Orden del Consejero o Consejera competente en materia de tesorería, la efectividad del aplazamiento quedará condicionada a la constitución de garantía en forma de aval solidario de entidad de crédito o sociedad de garantía recíproca, o certificado de seguro de caución, salvo que el deudor sea una Administración Pública Territorial o un ente sometido a derecho público.

2.– Justifikatzen bada abal edo ziurtagiri hori lortzea ezinezkoa dela edo horrekin enpresa baten bideragarritasuna arriskuan jartzen dela, berme hauetakoren bat onartu ahal izango da:

2.– Cuando se haya justificado que no es posible obtener dicho aval o certificado, o que con ello se compromete seriamente la viabilidad de una empresa, se podrá admitir alguna de las siguientes garantías:

a) Higiezinen edo higigarrien hipoteka.

a) Hipoteca inmobiliaria o mobiliaria.

b) Bahia, lekualdaketarekin edo lekualdaketarik gabe.

b) Prenda con o sin desplazamiento.

c) Fidantza pertsonal edo solidarioa, edo

c) Fianza personal y solidaria.

d) Nahikotzat jotzen den beste edozein.

d) Cualquier otra que se estime suficiente.

3.– Abala edo kauzio-asegurua ez den beste berme bat jartzeko aurkeztutako justifikazioa nahikotzat jotzen ez bada, geroratzea izapidetzeko eskumena duen organoak eskatzaileari jakinaraziko dio hori, eta izapidea emango dio konpromiso errebokaezina edo abal edo poliza irmoa aurkez dezan, eta ohartaraziko dio, hala egin ezean, eskaera ezetsi egingo dela.

3.– Si la justificación presentada para la aportación de garantía distinta de aval o de seguro de caución no se estimase suficiente, el órgano competente para la tramitación del aplazamiento lo pondrá en conocimiento del solicitante, concediéndole el trámite para que presente compromiso irrevocable o aval o póliza en firme, con advertencia de que, si no lo hace así, se desestimará la solicitud.

4.– Zorraren zenbateko nagusia eta geroratzeak sortzen dituen berandutze-interesak estaliko ditu bermeak, gehi bi partiden baturaren % 20. Zatikatzearen kasuan, epe baterako edo batzuetarako berme partzialak aurkeztu ahal izango dira, honako hauek estaltzeko: dagokion zatikia eta sortzen dituen berandutze-interesak, gehi % 20.

4.– La garantía cubrirá el importe del principal y de los intereses de demora que genere el aplazamiento, más un 20 por 100 de la suma de ambas partidas. En el caso de fraccionamiento, podrán aportarse garantías parciales para uno o varios plazos, cubriendo la fracción correspondiente y los intereses de demora que genere, más un 20 por 100.

31. artikulua.– Abal baten bidez gauzatutako bermeak.

Artículo 31.– Garantías instrumentadas mediante aval.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari buruz indarrean dagoen araudian onartutako eredua bete beharko du abalak, erregelamendu honen edukira egokitzeko beharrezko aldaketak eginda. Eredu hori betetzen ez duten abalen ordez, abal egokiak jarri ahal izango dira zuzenketa-izapidean.

1.– El aval deberá atenerse al modelo aprobado en la normativa vigente sobre la Tesorería General del País Vasco, con las necesarias adaptaciones al contenido del presente Reglamento. Los avales que no se atengan a dicho modelo podrán ser sustituidos por los adecuados, en el trámite de subsanación.

2.– Abal baten bidez gauzatutako bermeek betekizun hauek bete beharko dituzte:

2.– Las garantías instrumentadas mediante aval deberán reunir los siguientes requisitos:

a) Abalak solidarioa izan behar du zordun nagusiarekiko; lehenengo errekerimenduan ordaintzekoa izan behar du, eta espresuki uko egin behar die eskusio-, zatiketa- eta hurrenkera-onurei.

a) El aval ha de ser solidario con respecto a la persona deudora principal, con renuncia expresa de los beneficios de excusión, división y orden y a pagar al primer requerimiento.

b) Iraupen mugagabea izan beharko du, edo, gutxienez, geroratzeko adierazitako epea gehi sei hilabetekoa.

b) Deberá ser de duración indefinida o, como mínimo, por el plazo señalado para el aplazamiento más seis meses.

c) Abaldunaren izen-abizenak edo, hala badagokio, sozietate-izena eta IFZ bat etorri beharko dira zatikatutako edo geroratutako zorraren titularrarenekin.

c) El nombre, apellidos o, en su caso, denominación social y NIF de la persona avalada deberán coincidir con los del o de la titular de la deuda fraccionada o aplazada.

d) Abalaren xede den zorra identifikatzea.

d) Identificación de la deuda objeto del aval.

e) Abalaren onuraduna diruzaintzaren arloan eskumena duen saila izango da.

e) El beneficiario del aval deberá ser el Departamento competente en materia de tesorería.

32. artikulua.– Kauzio-aseguru baten bidez gauzatutako bermeak.

Artículo 32.– Garantías instrumentadas mediante seguro de caución.

Kauzio-aseguruaren bidezko bermearen modalitatea erabili ahal izango da, baldin eta Aseguruen Zuzendaritza Nagusiak baimendutako aseguru-entitate batek ematen badu, eta kauzio-aseguruaren kontratu horrek ezaugarri hauek izango ditu:

Podrá utilizarse la modalidad de garantía mediante seguro de caución siempre que sea otorgada por entidad de seguros autorizada por la Dirección General de Seguros y ese contrato de seguro de caución tendrá las siguientes características:

a) Bermea ematera behartuta dagoen pertsona edo erakundea aseguru-hartzailea izango da, eta, Administrazioa, berriz, aseguratua.

a) La persona o entidad obligada a prestar garantía tendrá la condición de tomadora del seguro y la Administración de asegurado.

b) Honako inguruabar hauek berariaz jaso beharko dira:

b) Hará constar de forma expresa las circunstancias siguientes:

1) Aseguru-entitateak ezingo dio aurkaratu ebazteko eskumena duen organoari hartzaileak prima ez ordaintzea, ez eta harekiko harremanetik eratorritako beste edozein salbuespen ere.

1) La entidad aseguradora no podrá oponer al órgano competente para resolver el impago de la prima por la tomadora o cualquier otra excepción derivada de su relación con esta.

2) Prima ez ordaintzeak –bakarra izan, lehenbizikoa izan edo ondorengoak izan– ez dio aseguratzaileari eskubiderik emango kontratua suntsiarazteko; asegurua ez da azkenduko, aseguruaren babesa ez da etengo, eta aseguratzailea ez da aske geratuko bermea ordaintzeko betebeharretik, berak ordaindu behar badu bermea.

2) La falta de pago de la prima, sea única, primera o siguiente, no dará derecho a la aseguradora a resolver el contrato, ni extinguirá el seguro; tampoco suspenderá la cobertura, ni liberará a la aseguradora de su obligación, en el caso de que esta deba hacer efectiva la garantía.

3) Aseguru-kontratuaren iraupena bat etorriko da bermatutako betebeharraren iraupenarekin.

3) La duración del contrato de seguro coincidirá con la de la obligación garantizada.

33. artikulua.– Berme errealak.

Artículo 33.– Garantías reales.

1.– Geroratzeak ebaztea diruzaintzaren arloan eskumena duen sailari badagokio, orduan, ondarearen arloan eskumena duen organoari dagokio besteren gauzaren gaineko eskubide errealak dituzten bermeak onartzea eta berme horiek ekonomikoki eta juridikoki nahikoak diren aztertzea. Fede-emaile publikoaren aurrean egingo du hori, edo, bestela, administrazio-agiri baten bidez. Agiri hori, hala badagokio, kasuan kasuko erregistro publikoetako arduradunei bidaliko zaie, agiriaren edukia erregistroetan jasota gera dadin.

1.– En el caso de aplazamientos cuya resolución corresponde al departamento competente en materia de tesorería, la apreciación de la suficiencia económica y jurídica así como la aceptación, de garantías consistentes en derechos reales sobre cosa ajena corresponde al órgano competente en materia de patrimonio, que la efectuará ante fedatario público o mediante documento administrativo que, en su caso, será remitido a los encargados de los Registros Públicos correspondientes para que se haga constar en los mismos su contenido.

2.– Ondarearen arloan eskumena duen zuzendaritzak, aurkeztu den dokumentazioa ikusita, txosten espezifikoa egingo du, eta, txosten horretan, zordunak proposatutako berme errealak estaltzen duen zenbatekoa kuantifikatuko du.

2.– La dirección competente en materia de patrimonio, a la vista de la documentación aportada, procederá a emitir informe específico en el que cuantificará el importe que cubre la garantía real propuesta por la persona deudora.

34. artikulua.– Bermeen ordez, kautelazko neurriak hartzea.

Artículo 34.– Adopción de medidas cautelares en sustitución de garantías.

1.– Aseguramendu-bide tradizionalen gehiegizko kostuak zordunari kalte egin diezaiokeenean eta jarduera ekonomikoaren bideragarritasuna arrisku larrian jar dezakeenean, zordunak, kautelazko neurri gisa, bere ondasunetako baten prebentziozko enbargoa eskatu ahal izango du, dagokion Jabetza Erregistroan idatzoharra eginez.

1.– Cuando el coste excesivo de los medios de aseguramiento tradicionales pueda irrogar un perjuicio a la persona deudora, comprometiendo gravemente la viabilidad de la actividad económica, esta podrá solicitar como medida cautelar el embargo preventivo de alguno de sus bienes, mediante anotación en el correspondiente Registro de la Propiedad.

2.– Kautelazko neurri hori hartzeko eskaera idatziz egingo da, eta, geroratzea edo zatikatzea betetzen ez bada, zorra kobratuko dela ziurtatzeko gaitasunaren eta betearazpenaren ikuspegitik egokia den aztertu beharko da. Eskaera onartuz gero, zordunaren kontura izango dira hura hartzeko sortutako gastuak.

2.– La petición de adopción de esta medida cautelar se realizará por escrito, debiendo considerarse su idoneidad desde la perspectiva de su ejecución y de la capacidad para asegurar el cobro de la deuda en caso de incumplimiento del aplazamiento o fraccionamiento. En caso de acceder a su solicitud, serán a cargo de la persona deudora los gastos generados para su adopción.

3.– Organo eskudunak kautelazko neurria onartu ahal izateko, nahitaezkoa izango da prebentziozko enbargoa dagokion erregistroan inskribatuta egotea aurretiaz. Horretarako, errekerimendua egingo zaio, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita hamabost egun balioduneko epe luzaezinean dagokion erregistro-egiaztagiria aurkez dezan, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, kautelazko neurriak hartzeko eskaera ukatzea proposatuko dela. Geroratzea ebazteko eskumena duen organoaren balorazioa kontrakoa bada, eskaera ukatzeko proposamena egingo da.

3.– La concesión de la medida cautelar por el órgano competente estará supeditada a la inscripción previa del embargo preventivo en el correspondiente registro. Para ello, se le requerirá para que, en el plazo improrrogable de quince días hábiles, contados a partir del siguiente a la recepción de la notificación, aporte la correspondiente acreditación registral, con advertencia de que, si así no lo hiciere, se propondrá la denegación de la solicitud de adopción de medidas cautelares. Si la valoración del órgano competente para resolver el aplazamiento es negativa, se formulará propuesta de denegación de la solicitud.

4.– Halakoetan, geroratzearen indarraldi osoan eutsiko zaie kautelazko neurriei.

4.– En estos casos, las medidas cautelares se mantendrán durante todo el período de vigencia del aplazamiento.

35. artikulua.– Bermeen dispentsa.

Artículo 35.– Dispensa de garantías.

Bermea eratzetik erabat edo partzialki dispentsatu ahal izango da honako kasu hauetan:

Podrá dispensarse total o parcialmente de la constitución de garantía en los siguientes casos:

a) Ordaintzeko betebeharra duen pertsonak edo erakundeak zorra bermatzeko behar adina ondasunik ez badu eta haren ondarea exekutatzeak nabarmen eragin badiezaieke kasuan kasuko jarduera ekonomikoaren ekoizpen-ahalmenari eta enplegu-mailari, edo kalte larriak eragin badiezazkieke Ogasun Publikoaren interesei, betiere geroratzea ebazteko eskumena duen organoaren aholkularitza juridikoaren aldeko txostena jaso ondoren. Txosten horrek argi eta garbi egiaztatuko du, batetik, ez dagoela nahikoa ondasunik berme gisa aurkezteko, eta, bestetik, ondarea exekutatuz gero, horrek eragina izango lukeela zatikatzea eskatu duen enpresaren ekoizpen-ahalmenean eta enplegu-mailan.

a) Cuando la persona o entidad obligada al pago carezca de bienes suficientes para garantizar la deuda y la ejecución de su patrimonio pudiera afectar sustancialmente al mantenimiento de la capacidad productiva y del nivel de empleo de la actividad económica de que se trate, o pudiera producir graves quebrantos para los intereses de la Hacienda Pública, previo informe favorable de la Asesoría Jurídica del órgano competente para resolver el aplazamiento. Dicho informe verificará con claridad tanto la insuficiencia de bienes a aportar en garantía como la afectación de su capacidad productiva y del mantenimiento del nivel de empleo de la empresa solicitante del fraccionamiento en el supuesto de que su patrimonio fuera ejecutado.

b) Salbuespenezko inguruabarrek justifikatzen dutenean eta horiek espedientean egiaztatuta daudenean, geroratzea ebazteko eskumena duen organoko aholkularitza juridikoaren aldeko txostena jaso ondoren, salbuespenezko inguruabar horiek badaudela justifikatzeko.

b) Cuando circunstancias excepcionales lo justifiquen y queden acreditadas en el expediente, previo informe favorable de la Asesoría Jurídica del órgano competente para resolver el aplazamiento, justificativo de la concurrencia de tales circunstancias excepcionales.

c) Ordainketa zatikatzeko eskaerek hileko epemuga dutenean, zorren zenbateko osoa 500.000 eurokoa edo txikiagoa denean, zatikatzeko epea urtebetekoa edo laburragoa denean eta eskatzaileak, eskaera egitean, zatikatu beharreko zorraren ehuneko 20 gutxienez ordaintzen duenean.

c) Cuando se trate de solicitudes de fraccionamiento de pago con vencimiento mensual, en los que el importe total de las deudas no supere los 500.000 euros, el plazo de fraccionamiento no exceda de un año y la persona solicitante ingrese al realizar la solicitud un importe mínimo del 20 por ciento de la deuda a fraccionar.

36. artikulua.– Hasiera. Eskaera.

Artículo 36.– Iniciación. Solicitud.

1.– Ondasun enbargatuak besterentzeko erabakiaren aurreko edozein unetan aurkeztu ahal izango da geroratzeko eskaera, premiamendu-prozeduraren barruan. Premiamenduzkoa ez den hipoteka exekutatzeko prozedura bat bideratzen ari denean, geroratze-eskaera enkanterako deialdia egin aurretik aurkeztu ahal izango da.

1.– Podrá presentarse solicitud de aplazamiento en cualquier momento anterior al acuerdo de enajenación de los bienes embargados, dentro del procedimiento de apremio. Cuando se esté siguiendo un procedimiento de ejecución hipotecaria distinto del de apremio, la solicitud de aplazamiento podrá presentarse con anterioridad a la convocatoria de subasta.

2.– Geroratzeko eskaerak aurkezteko, diru-bilketako organoak emango duen eredu normalizatua bete beharko da. Eredu hori interesdunen eskura dago Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren egoitza elektronikoan, eta datu hauek jaso beharko ditu nahitaez:

2.– Las solicitudes de aplazamiento se presentarán cumplimentando el modelo normalizado que se facilitará por el órgano recaudador y que se encuentra a disposición de las personas interesadas en la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi, y que, en todo caso, contendrá necesariamente los siguientes datos:

a) Ordaintzeko betebeharra duen pertsonaren edo erakundearen izen-abizenak, sozietate-izena edo izen osoa, identifikazio fiskaleko zenbakia eta zerga-egoitza, eta, hala badagokio, haren ordezkariarena –egiaztatu egin beharko da–.

a) Nombre y apellidos o razón social o denominación completa, número de identificación fiscal y domicilio fiscal de la persona o entidad obligada al pago y, en su caso, de la persona que la represente, lo que deberá acreditarse.

b) Geroratzeko edo zatikatzeko eskatzen den zorraren identifikazioa, gutxienez hauek adierazita: zenbatekoa, kontzeptua eta borondatez ordaintzeko epea noiz amaitzen den.

b) Identificación de la deuda cuyo aplazamiento o fraccionamiento se solicita, indicando al menos su importe, concepto y fecha de finalización del plazo de ingreso en período voluntario.

c) Geroratzeko edo zatikatzeko eskaera eragin duten arrazoiak.

c) Causas que motivan la solicitud de aplazamiento o fraccionamiento.

d) Eskatzen den geroratzearen edo zatikatzearen epeak eta gainerako baldintzak.

d) Plazos y demás condiciones del aplazamiento o fraccionamiento que se solicita.

e) Telefono mugikorraren zenbaki bat edo helbide elektroniko bat, zeinetara interesdunari bidaliko baitzaizkio geroratzeari edo zatikatzeari buruzko izapide hutseko komunikazioak, bai eta eskatzailearen zerga- eta ondare-datuak biltzeko berariazko baimena ere, zorra geroratzeko edo zatikatzeko eskaera eragin duen ordaintzeko zailtasun iragankorreko egoera zehazteko.

e) Un teléfono móvil o correo electrónico para enviar a la persona interesada las comunicaciones de mero trámite relativas al aplazamiento o fraccionamiento, así como para recabar la autorización expresa para obtener datos tributarios y patrimoniales del solicitante a efectos de determinar la situación de dificultad transitoria de pago que motiva la solicitud de aplazamiento o fraccionamiento de la deuda.

f) Hala badagokio, eskaintzen den bermea.

f) Garantía que se ofrece, en su caso.

g) Banku-helbideratzearen agindua, zordunketa egin behar den kontuaren IBAN kodea adierazita.

g) Orden de domiciliación bancaria, indicando el IBAN en el que deba efectuarse el cargo en cuenta.

h) Data eta eskatzailearen sinadura.

h) Fecha y firma de la persona solicitante.

3.– Eskaerarekin batera, honako hauek aurkeztu beharko dira:

3.– Junto con la solicitud se deberá acompañar:

a) kreditu-erakundearen edo elkar bermatzeko sozietatearen abal solidarioaren edo kauzio-aseguruaren ziurtagiriaren konpromiso errebokaezina,

a) compromiso irrevocable de aval solidario de entidad de crédito o sociedad de garantía recíproca o de certificado de seguro de caución,

b) kreditu-erakunde baten edo elkar bermatzeko sozietate baten abala edo kauzio-aseguruaren ziurtagiria ez den bermea onartzeko eskatzen denean, honako agiri hauek aurkeztuko dira geroratze- edo zatikatze-eskaerarekin batera:

b) cuando se solicite la admisión de garantía que no consista en aval de entidad de crédito o sociedad de garantía recíproca o certificado de seguro de caución, se aportará, junto a la solicitud de aplazamiento o fraccionamiento la siguiente documentación:

1) Abala edo kauzio-aseguruaren ziurtagiria lortzea ezinezkoa izan dela dioen erantzukizunpeko adierazpena eta hori agiri bidez justifikatzea, hura lortzeko egin diren kudeaketak jasota. Ondorio horietarako, interesdunak jardun ohi duen kreditu- edo kauzio-erakundeetako batek gutxienez egindako txosten negatiboa eskatuko da.

1) Declaración responsable y justificación documental de la imposibilidad de obtener dicho aval o certificado de seguro de caución, en la que consten las gestiones efectuadas para su obtención. A estos efectos, se exigirá informe negativo emitido por al menos una de las entidades de crédito o caución con las que habitualmente opere la persona interesada.

2) Berme gisa eskainitako ondasunen balorazioa, enpresa edo profesional espezializatu eta independenteek egina. Ondasun mota jakin baten balorazioan espezializatutako enpresen edo profesionalen erregistro bat dagoenean, tasazioa, ahal dela, erregistro horretan inskribatutako pertsona fisiko edo juridiko batek egin beharko du. Berme gisa eskaintzen diren ondasun higigarri edo higiezinen tasazio-txostena edo -ziurtagiria 6 hilabetera iraungiko da, egiten den datatik kontatzen hasita, salbu eta bertan iraungitze-epe laburragoa adierazten bada. Sei hilabetetik gorako eta lau urtetik beherako antzinatasuna duten tasazioen kasuan, nahikoa izango da tasazioa eguneratzea.

2) Valoración de los bienes ofrecidos en garantía efectuada por empresas o profesionales especializados e independientes. Cuando exista un registro de empresas o profesionales especializados en la valoración de un determinado tipo de bienes, la tasación deberá efectuarse, preferentemente, por persona física o jurídica inscrita en dicho registro. El informe o certificado de tasación de aquellos bienes muebles o inmuebles ofrecidos en garantía caducará a los 6 meses contados desde la fecha de su emisión, salvo que en el mismo se indique un plazo de caducidad más breve. En el caso de tasaciones con una antigüedad superior a seis meses e inferior a cuatro años, bastará con una actualización de la misma.

3) Eskainitako bermea higiezinen hipoteka bada, aipatutako balorazioarekin batera ondasunei dagozkien jabetzaren eta zamen ziurtagiri eguneratua aurkeztu beharko da, Jabetza Erregistroak emana, eta, hipoteka-kredituen kasuan, finantza-erakundearen ziurtagiri eguneratua, amortizatzeko dagoen zenbatekoari buruzkoa, edo ordaintzeko dagoen zenbatekoa adierazten duen azken hiru ordainagirien kopia, mailegua amortizatzeko falta den hilabete-kopuruarekin batera.

3) Si la garantía ofrecida consiste en hipoteca inmobiliaria, junto con la referida valoración se deberá presentar certificado actualizado de propiedad y cargas que pudieran recaer sobre los bienes, expedido por el Registro de la Propiedad y, tratándose de créditos hipotecarios, certificado actualizado de la entidad financiera sobre la cuantía pendiente de amortizar o copia de los tres últimos recibos de pago en que conste la cuantía pendiente, así como el número de meses que faltan para la amortización del préstamo.

4) Eskainitako bermea ondasun higigarrien hipoteka edo bahia bada, aipatutako balorazioaz gain, hauek aurkeztuko dira: eskainitako ondasun edo eskubideen ezaugarrien xehetasuna, horien zerrenda eta non dauden, ondasunak eskuratu izanaren faktura eta eskubideen balioa, beste berme bati lotuta edo konprometituta ez daudela dioen adierazpena eta Ondasun Higigarrien Erregistroaren ziurtagiria, ondasunak kargatuta eta inskribatuta dauden adierazita.

4) Si la garantía ofrecida consiste en hipoteca mobiliaria o prenda, además de la antedicha valoración se aportará detalle de las características de los bienes o derechos ofrecidos, relación de los mismos y lugar donde se encuentran, factura de adquisición de los bienes y valor de los derechos, así como declaración de no hallarse afectos o comprometidos a otra garantía y Certificado del Registro de Bienes Muebles donde se exprese si los bienes se hallan gravados y si figuran inscritos o no.

5) Eskainitako bermea fidantza pertsonal eta solidarioa bada, kaudimen ekonomiko nahikoa duen pertsona fisiko edo juridiko baten edo batzuen fidantza-konpromisoa, zeinak egunean izan behar baititu zerga-betebeharrak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoarekiko betebeharrak. Kaudimena egiaztatzeko, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan aurkeztutako azken aitorpena hartuko da kontuan, eta, hala badagokio, ondarearen gaineko zergarena, edo, pertsona juridikoa bada, sozietateen gaineko zergarena. Abal-emaileak pertsona fisikoak badira, gainera, enplegu-harremana dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria eskatu ahal izango da, eta, pertsona juridikoak badira, haien ibilgetua osatzen duten ondasun guztien xehetasuna.

5) Si la garantía ofrecida consiste en fianza personal y solidaria, compromiso de fianza de una o varias personas físicas o jurídicas de solvencia económica suficiente y que se encuentren al corriente de sus obligaciones tributarias y con la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco. A efectos de acreditar la solvencia, se tendrá en cuenta la última declaración presentada por IRPF y, en su caso, por el Impuesto sobre el Patrimonio, o, tratándose de personas jurídicas, la última declaración presentada por el Impuesto sobre Sociedades. Si los avalistas fueran personas físicas, podrá solicitarse, además, certificado que acredite la existencia de relación de empleo y, si fueran personas jurídicas, detalle de todos los bienes integrantes de su inmovilizado.

6) Itxitako azken ekitaldiko balantzea eta emaitzen kontua eta auditoretza-txostena, halakorik badago, legez kontabilitatea eramatera behartuta dauden enpresaburuen edo profesionalen kasuan.

6) Balance y cuenta de resultados del último ejercicio cerrado e informe de auditoría, si existe, en caso de empresarios o profesionales obligados por ley a llevar contabilidad.

c) bermearen dispentsa osoa edo partziala eskatzen denean, aurreko apartatuan aipatutako agiriez gain, honako agiri hauek ere aurkeztu beharko dira eskaerarekin batera:

c) cuando se solicite la dispensa total o parcial de garantía, se aportará junto a la solicitud, además de los documentos a que se refiere el apartado anterior la siguiente documentación:

1) Erantzukizunpeko adierazpena eta agiri bidezko justifikazioa, ondasunik ez duela edo berme gisa eskainitakoez gaiz bestelakorik ez duela adierazten duena.

1) Declaración responsable y justificación documental manifestando carecer de bienes o no poseer otros que los ofrecidos en garantía.

2) Azken hiru urteetako balantzea eta emaitzen kontua eta auditoretza-txostena, halakorik badago, legez kontabilitatea eramatera behartuta dauden enpresaburuen edo profesionalen kasuan.

2) Balance y cuenta de resultados de los tres últimos años e informe de auditoría, si existe, en caso de empresarios o profesionales obligados por ley a llevar contabilidad.

3) Bideragarritasun-plana eta eskatutako geroratzea edo zatikatzea betetzeko aukera justifikatzen duen beste edozein informazio.

3) Plan de viabilidad y cualquier otra información que justifique la posibilidad de cumplir el aplazamiento o fraccionamiento solicitado.

d) ebazpena emateko egokitzat jotzen denean, geroratzeko edo zatikatzeko eskaera ebazteko beharrezkotzat hartzen den informazioa eta dokumentazioa eskatu ahal izango zaizkio eskatzaileari, eta

d) cuando se considere oportuno a efectos de dictar resolución, se podrá requerir a la persona solicitante la información y documentación que se considere necesaria para resolver la solicitud de aplazamiento o fraccionamiento, y,

e) enpresaburu edo profesional diren eskatzaileen betebeharra izango da merkataritza-legeriaren arabera nahitaez aurkeztu behar duten dokumentazioa aurkeztea, likideziarik ezaren egoera hori adierazteko. Jarduera ekonomikorik egiten ez duten partikularren kasuan, ekonomia-, finantza- eta ondare-arloko garrantzia duen edozein agiri aurkeztu beharko dute.

e) los solicitantes que sean empresarios o profesionales aportarán la documentación que obligatoriamente deban llevar según la legislación mercantil y que revele tal situación de iliquidez. Cuando se trate de particulares que no ejerzan actividades económicas, la documentación a aportar será cualquiera que tenga trascendencia económico-financiero-patrimonial.

37. artikulua.– Eskaeretako akatsak zuzentzea.

Artículo 37.– Subsanación de defectos de la solicitud.

1.– Eskaeran edo harekin batera aurkeztutako dokumentazioan ikusten bada zuzendu beharreko akatsen bat dagoela edo nahitaez aurkeztu beharreko dokumenturen bat falta dela, interesdunari errekerimendua egingo zaio, eta hamar egun balioduneko epea emango zaio, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, atzemandako akatsak zuzen ditzan edo eskatutako dokumentazioa aurkez dezan. Halaber, adieraziko zaio errekerimenduari adierazitako epean erantzuten ez badio, eskaera ez duela aurkeztu ulertuko dela. Ondorioz, eskaera artxibatu egingo da, bestelako izapiderik gabe.

1.– Cuando se advierta la existencia de algún defecto subsanable en la solicitud o en la documentación que se acompañe, o bien la falta de algún documento de obligatoria aportación, se requerirá a la persona interesada concediéndole un plazo de diez días hábiles contados a partir del día siguiente al de su notificación, para que subsane los defectos observados o aporte la documentación requerida, con indicación de que, de no atender el requerimiento en el plazo señalado, se tendrá por no presentada la solicitud y se archivará sin más trámite.

2.– Ordaintzeko borondatezko epean aurkeztu bada geroratze- edo zatikatze-eskaera, eta zuzentzeko errekerimenduari erantzuteko epea borondatezko epean ordaintzekoa baino geroago amaitzen bada eta errekerimenduari erantzuten ez bazaio, premiamendu-prozedura hasiko da, dagokion premiamendu-probidentzia jakinaraziz.

2.– Si la solicitud de aplazamiento o fraccionamiento se hubiese presentado en periodo voluntario de ingreso y el plazo para atender el requerimiento de subsanación finalizase con posterioridad al plazo de ingreso en período voluntario y aquel no fuese atendido, se iniciará el procedimiento de apremio mediante la notificación de la oportuna providencia de apremio.

3.– Interesdunak epe barruan erantzun badio zuzentzeko errekerimenduari baina akatsak zuzendu ez direla ondorioztatu bada, ukatu egingo zaio geroratu edo zatikatzeko eskaera.

3.– Cuando el requerimiento de subsanación haya sido objeto de contestación en plazo por la persona interesada, pero no se entiendan subsanados los defectos observados, procederá la denegación de la solicitud de aplazamiento o fraccionamiento.

38. artikulua.– Eskaera aurkeztearen ondorioak.

Artículo 38.– Efectos de la presentación de la solicitud.

1.– Borondatezko epean geroratze- edo zatikatze-eskaera aurkeztuz gero, ezingo da epe exekutiboa hasi. Horretarako, eskaera jaso ondoren, kobrantza-akzioa berehala etengo da, eta hori espedientean jasoko da. Geroratze- edo zatikatze-eskaera epe exekutiboan aurkezten bada, kobrantza-jarduketak ez dira etengo prozedura amaitu arte, salbu eta hura emateko organo eskudunak uste badu behar beste arrazoi dagoela kobrantza-jarduketak kautelaz etetea justifikatzeko. Hori guztia espedientean arrazoitu behar da.

1.– La presentación de una solicitud de aplazamiento o fraccionamiento en período voluntario impedirá el inicio del período ejecutivo. Para ello, recibida la solicitud se procederá a la inmediata suspensión de la acción de cobro, dejando constancia de ello en el expediente. Cuando la solicitud de aplazamiento o fraccionamiento se presente en período ejecutivo, no se suspenderán las actuaciones de cobro hasta la terminación del procedimiento, salvo que se estimara por el órgano competente para su concesión que concurren motivos suficientes que pudieran justificar su suspensión cautelar, lo que se motivará en el expediente.

2.– Zorraren zenbatekoa dela-eta bermea jartzea nahitaezkoa duten espedienteak ebazteko, betiere balizko dispentsa alde batera utzita, horiek ebazteko eskumena duen organoak zera ebaluatuko du: ordaintzeko betebeharra duen pertsona edo erakundearen zailtasun ekonomiko-finantzarioak iragankorrak diren ala ez. Zailtasun iragankortzat joko da baliabide likido nahikorik ez izatea –koiunturazko egoera, ez egiturazkoa– eta, horren ondorioz, ordainketa-betebeharrak ezarrita dauden epeetan ezin kitatzea.

2.– Para la resolución de los expedientes en los que, al margen de su eventual dispensa, por la cuantía de la deuda sea preceptiva la aportación de garantía, el órgano competente para su resolución evaluará el carácter transitorio de las dificultades económico-financieras de la persona o entidad obligada al pago, debiendo entenderse por tales la ausencia o escasez de recursos líquidos suficientes, con carácter coyuntural y no estructural, que impida la cancelación de sus obligaciones de pago en los plazos establecidos para ello.

39. artikulua.– Ordainketen behin-behineko egutegia.

Artículo 39.– Calendario provisional de pagos.

1.– Espedientearen konplexutasunaren ondorioz eskaeraren ebazpena atzeratu badaiteke, geroratzea ebazteko eskumena duen organoak behin-behineko ordainketa-egutegi bat ezartzea baloratuko du, dagokion erabakia hartu arte.

1.– Cuando la resolución de la solicitud pueda verse demorada como consecuencia de la complejidad del expediente, el órgano competente para resolver el aplazamiento valorará el establecimiento de un calendario provisional de pagos hasta que se dicte el acuerdo correspondiente.

2.– Ordainketen behin-behineko egutegiak 6 hilabeteko iraupena izango du, gehienez ere, jakinarazten den egunetik aurrera. Hileko ordainketak ezarriko dira, eta epemuga hurrengo hilaren 5ean edo 20an izango dute. Zordunari jakinaraziko zaio, egutegi hori ezartzeko arrazoiak eta ez-betetzearen ondorioak adierazita. Era berean, adieraziko zaio ezen, izapide-egintza bat denez, ezin dela jarri haren aurkako errekurtsorik edo erreklamaziorik, hargatik eragotzi gabe bere garaian emango den ebazpenaren aurka jar daitezkeenak.

2.– El calendario provisional de pagos podrá tener una duración máxima de 6 meses, contados a partir de su fecha de notificación. Se establecerán pagos de carácter mensual y con fecha de vencimiento el día 5 o 20 del mes siguiente. Será notificado a la persona deudora indicando las causas que motivan su establecimiento y las consecuencias de su incumplimiento. Asimismo, se le indicará que al tratarse de un acto de trámite no cabe interponer frente al mismo recurso o reclamación alguna, sin perjuicio de los que puedan interponerse contra la resolución que en su día se dicte.

3.– Geroratzea ebazteko eskumena duen organoak berehala aplikatuko du ordainketen zenbatekoa, zor nagusiaren konturako sarrera gisa. Ordainketen behin-behineko egutegia ondoriorik gabe geratu eta gero, dagozkion etendura-interesak likidatu eta jakinaraziko dira.

3.– El órgano competente para resolver el aplazamiento aplicará de inmediato el importe de los pagos como ingresos a cuenta de la deuda principal. Una vez haya quedado sin efecto el calendario provisional de pagos, se liquidarán y notificarán los intereses suspensivos que procedan.

40. artikulua.– Kautelazko neurriak hartzea.

Artículo 40.– Adopción de medidas cautelares.

Geroratze-eskaera bat aurkezten denean, ebazteko eskumena duen organoak uste badu diru-bilketako arriskua dagoela, egokitzat jotzen dituen behin-behineko neurriak hartu ahal izango ditu geroratzea izapidetzen ari den bitartean zorra kobratuko dela bermatzeko, hargatik eragotzi gabe egindako eskaerari dagokionez eman daitekeen ebazpena, hura izapidetzen ari den bitartean.

Cuando se presente una solicitud de aplazamiento, si el órgano competente para su resolución estima que existe una situación de riesgo recaudatorio, podrá adoptar las medidas provisionales que considere oportunas para garantizar el cobro de la deuda durante la tramitación del aplazamiento, sin perjuicio de la resolución que pueda recaer en relación con la solicitud realizada y en tanto esta se tramita.

Horretarako, besteak beste, honako neurri hauek agindu ahal izango dira: Kontrol Ekonomikoko Bulegoak zordunari egin beharreko ordainketak kautelaz atxikitzea edo dagozkion erregistro publikoetan zordunaren ondasunak prebentzioz enbargatzeko idatzoharra egitea. Neurri horiek behin betikoak izan daitezke premiamendu-prozeduraren esparruan.

A tal fin, podrán ordenarse, entre otras medidas, la retención cautelar por la Oficina de Control Económico de los pagos que deban efectuarse a la persona deudora o la anotación de embargo preventivo de bienes del mismo en los Registros Públicos correspondientes, medidas que podrán convertirse en definitivas en el marco del procedimiento de apremio.

41. artikulua.– Prozedura ebaztea.

Artículo 41.– Resolución del procedimiento.

1.– Prozedura modu hauetako batean amaituko da: eskaera ez onartuta, artxibatuta, ukatuta edo baietsita.

1.– El procedimiento podrá concluir con la inadmisión de la solicitud, con su archivo, con su denegación o con su estimación.

2.– Eskaera ez onartzea. Aurkezten diren geroratze- edo zatikatze-eskaerak aldez aurretik ukatu diren beste eskaera batzuen errepikapenak badira, eskaera horiek ez dira onartuko, baldin eta ez badute funtsezko aldaketarik aurrez ukatutako eskaerarekin alderatuta, eta, bereziki, diruzaintzaren arloko zuzendaritza eskudunaren iritziz errepikatze horren helburua bada diru-bilketaren kudeaketa luzatzea, zailtzea edo eragoztea. Eskaera onartzen ez bada, geroratzea edo zatikatzea ez dela aurkeztu ulertuko da ondorio guztietarako, eta interesdunari jakinaraziko zaio. Orobat, horrek zer ondorio dituen ohartaraziko zaio, eta azalduko zaio horren aurka berraztertze-errekurtsoa edo erreklamazio ekonomiko-administratiboa aurkez dezakeela Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegian.

2.– Inadmisión de la solicitud. La presentación de solicitudes de aplazamiento o fraccionamiento reiterativas de otras anteriores que hayan sido objeto de denegación previa implicará su inadmisión cuando no contengan modificación sustancial respecto de la solicitud previamente denegada y, en particular, cuando dicha reiteración tenga por finalidad, a juicio de la dirección competente en materia de tesorería, dilatar, dificultar o impedir el desarrollo de la gestión recaudatoria. La inadmisión de la solicitud determinará que el aplazamiento o fraccionamiento se tenga por no presentado a todos los efectos y se notificará a la persona interesada, advirtiéndole de sus efectos y de la posibilidad de interponer recurso de reposición o reclamación económico-administrativa ante el Tribunal Económico Administrativo de Euskadi.

3.– Eskaera artxibatzea. Interesdunak ez badio erantzuten erregelamendu honen 37. artikuluko baldintzetan egindako zuzenketa-errekerimenduari, eskaera ez duela aurkeztu joko da, eta, bestelako izapiderik gabe, artxibatuko da. Nolanahi ere, izapidetzeko eskumena duen organoak, dituen ahalmenez baliatuta, beste edozein dokumentazio osagarri aurkezteko eskatzen badio ordaintzeko betebeharra duenari, betiere erregelamenduz nahitaezkoa ez den dokumentazioa bada, errekerimendu hori ez betetzeak edo horri ez erantzuteak ez du ekarriko eskaera artxibatzea; aitzitik, hala badagokio, Administrazioak bere esku dituen datuetan oinarrituta eskaera ebazteko duen betebeharretik erator daitezkeen ondorioak soilik izango ditu.

3.– Archivo de la solicitud. En el supuesto de no atender la persona interesada al requerimiento de subsanación que se le realice en los términos del artículo 37 de este Reglamento, se tendrá por no presentada la solicitud y se archivará sin más trámite. No obstante, si el órgano competente para tramitar, en uso de sus facultades, requiriese al obligado al pago la aportación de cualquier otra documentación complementaria, en cualquier caso distinta a la reglamentariamente obligatoria, el incumplimiento del requerimiento o incluso su inatención total no tendrá como consecuencia el archivo de la solicitud, sino solo, en su caso, las que puedan derivarse de la obligación de resolver la solicitud con fundamento, exclusivamente, en los datos que la Administración tenga en su poder.

4.– Eskaera ukatzea. Kasu hauetan, ebazteko eskumena duen organoak geroratze- edo zatikatze-eskaerak ukatu ahal izango ditu:

4.– Denegación de la solicitud. El órgano competente para resolver, podrá denegar las solicitudes de aplazamiento o fraccionamiento cuando se trate de:

a) baietsitako geroratze- edo zatikatze-eskaera errepikatuak, behar bezala oinarrituak ez badaude eta helburu bakarra betebeharra betetzea atzeratzea bada,

a) solicitudes reiteradas de aplazamientos o fraccionamientos estimados y que no estén debidamente fundadas, teniendo como única finalidad demorar el cumplimiento de la obligación,

b) onartutako geroratzeak behin eta berriz bete ez dituzten zordunek aurkeztutako eskaerak, edo bermeak formalizatu ez dituztenek aurkeztutakoak,

b) solicitudes presentadas por personas deudoras que hayan incumplido reiteradamente aplazamientos concedidos, o no hayan formalizado las garantías,

c) eskatzailearen errenta erabilgarriarekin alderatuta oso zenbateko txikia duten zorrei dagozkien eskaerak, eta betiere 100 eurotik beherakoak,

c) solicitudes que correspondan a deudas cuyo importe sea mínimo en relación con la renta disponible del peticionario, y en cualquier caso las inferiores a 100 euros,

d) finantza-egoerari dagokionez oinarririk ez duten eskaera lauso eta zehaztugabeak,

d) solicitudes vagas e inconcretas, carentes de fundamentación en cuanto a su situación financiera,

e) egiturazko zailtasun ekonomiko-finantzarioak dituzten eskaerak,

e) solicitudes en las que se aprecien dificultades económico-financieras de carácter estructural,

f) interesdunak eskaeran behar bezala ez justifikatzea, errekerimendua egin ondoren, ezin duela eskaini kreditu-erakundearen edo elkar bermatzeko sozietatearen abal solidariorik edo kauzio-aseguruaren ziurtagiririk, edota ez erantzutea berme osagarria aurkezteko errekerimenduari,

f) solicitudes en las que la persona interesada no justifique debidamente, tras el oportuno requerimiento, la imposibilidad de ofrecer aval solidario de entidad de crédito o sociedad de garantía recíproca o certificado de seguro de caución, así como aquellas en que haya desatendido el requerimiento de aportación de garantía complementaria,

g) dispentsa duten geroratze- edo zatikatze-eskaerak, baldin eta, ondasunak egonik eta errekerimenduaren ondoren, eskatzaileak bermerik aurkezten ez badu,

g) solicitudes de aplazamiento o fraccionamiento con dispensa en las que, existiendo bienes, y tras el oportuno requerimiento, el peticionario no aporte garantía,

h) borondatezko epeko eskaerak, baldin eta ordaintzeko betebeharra duten pertsonak edo erakundeak –etendura, geroratze edo zatikatzerik izan gabe– Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren zordunak badira epe exekutiboko zordunketengatik, eta

h) solicitudes en período voluntario en las que las personas o entidades obligadas al pago, sin mediar suspensión, aplazamiento o fraccionamiento, sean deudoras de la Hacienda General del País Vasco por débitos en periodo ejecutivo, y,

i) epe exekutiboko eskaerak, baldin eta ordaintzeko betebeharra duten pertsonak –etendura, geroratze edo zatikatzerik izan gabe– Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren zordunak badira eskaeran jasotakoak baino zordunketa gehiagorengatik, epe exekutibokoak betiere.

i) solicitudes en período ejecutivo en las que las personas obligadas al pago, sin mediar suspensión, aplazamiento o fraccionamiento, sean deudoras con la Hacienda General del País Vasco por más débitos en período ejecutivo que los incluidos en la solicitud.

5.– Eskaera baiestea. Eskatzaileak alegatutako inguruabarrak aztertu ondoren uste bada eskaera baietsi egin behar dela, ordainketen geroratzeak eta zatikatzeak onartzen dituzten ebazpenetan zehaztuko dira horien epeak, zenbatekoak eta gainerako baldintzak, bai eta bermea eratzen ez bada edo ordaintzen ez bada sortuko diren ondorioak eta interesen kalkulua ere. Ebazpen horrek eskatutakoez bestelako epeak eta baldintzak zehaztu ahal izango ditu, eta haren edukiak honako irizpide hauek bete beharko ditu:

5.– Estimación de la solicitud. Si una vez analizadas las circunstancias alegadas por el solicitante se considera que procede la estimación de la solicitud, las resoluciones que concedan aplazamientos y fraccionamientos de pago especificarán los plazos, cuantías y demás condiciones de los mismos, los efectos que se producirán de no constituirse la garantía, o en caso de falta de pago, y el cálculo de los intereses. Dicha resolución podrá señalar plazos y condiciones distintos de los solicitados y su contenido se atendrá a los siguientes criterios:

a) Geroratzeak, guztira, ezin izango du bost urte baino gehiago iraun, behar bezala egiaztatutako ezohiko kausak daudenean izan ezik.

a) La duración total del aplazamiento salvo cuando concurran causas de carácter extraordinario debidamente acreditadas, no podrá exceder de cinco años.

b) Gabealdiak ematea salbuespenezkoa izango da, eta, edonola ere, ezin izango dira 3 hilabete baino gehiagokoak izan, geroratzeko erabakia hartzen denetik kontatzen hasita.

b) La concesión de períodos de carencia deberá ser excepcional y en todo caso, no podrá ser superior a 3 meses, contados a partir de la resolución del acuerdo de aplazamiento.

c) Ordainketa-kuotak konstanteak izango dira. Hala ere, diru-bilketako organoak beharrezkotzat jotzen badu kuota ez-konstanteak ezartzea, baldintza hau bete beharko da: geroratze- edo zatikatze-erabakian emandako epearen erdia igaro ondoren, ordaintzeko betebeharra duen pertsonak edo erakundeak erabakian jasotako zorraren zenbateko osoaren % 50 ordainduta izan beharko du gutxienez.

c) Las cuotas de pago serán constantes. No obstante, si el órgano de recaudación considera necesario establecer cuotas no constantes, se deberá cumplir la condición de que una vez transcurrida la mitad del plazo concedido en el acuerdo de aplazamiento o fraccionamiento, la persona o entidad obligada al pago ha de haber satisfecho al menos, el 50 por 100 del importe total de la deuda incluida en el acuerdo.

d) Zatikatzeetan, zatikiak nagusiki hilero ordainduko dira, hilaren 5ean edo 20an.

d) La periodicidad de pago en los fraccionamientos deberá ser preferentemente mensual, con vencimiento los días 5 o 20 del mes.

e) Emandako epeak ezin du inola ere gainditu interesdunak proposatutakoa.

e) En ningún caso el plazo concedido puede superar el propuesto por la persona interesada.

42. artikulua.– Interesak kalkulatzea.

Artículo 42.– Cálculo de intereses.

1.– Ordainketak geroratzen edo zatikatzen badira, zenbateko horiek –epe exekutiboko errekarguak kenduta, hala badagokio– zergen berandutze-interesa, diruaren legezko interesa edo dirulaguntzen arloko legeriaren interes espezifikoa sortuko dute, aplikatu behar den Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean aurreikusitakoarekin bat etorriz, kontuan hartuta zerga-zorrak, zergaz kanpoko zorrak edo dirulaguntzak itzultzekoak diren, hurrenez hurren. Interes horiek egunero sortzen dira, kapitalizazio sinplearen arauei jarraituz, eta honako apartatu hauen arabera kalkulatuko dira:

1.– Las cantidades cuyo pago se aplace o fraccione, excluidos, en su caso, los recargos del período ejecutivo, devengarán el interés de demora tributario, el legal del dinero o el específico de la Legislación en materia de subvenciones, de acuerdo con lo previsto en la Ley de Presupuestos Generales del Estado que resulte aplicable, según se trate de deudas tributarias, no tributarias o por reintegros de subvenciones, respectivamente. Estos intereses se devengan diariamente, lo hacen siguiendo las reglas de capitalización simple y se calcularán de acuerdo con los apartados siguientes:

a) Ematen bada:

a) En la concesión:

1) Geroratzea ematen bada, geroratutako zorraren gaineko berandutze-interesak kalkulatuko dira, denbora-tarte honi dagokionez: borondatezko epea amaitzen den egunaren biharamunetik, emandako geroratze-epea amaitzen den egunera arte. Geroratzea epe exekutiboan eskatu bada, interesak kalkulatzeko oinarriak ez du barnean hartuko dagokion epe exekutiboko errekargua.

1) En caso de concesión del aplazamiento, se calcularán intereses de demora sobre la deuda aplazada, por el tiempo comprendido entre el día siguiente al vencimiento del período voluntario hasta la fecha del vencimiento del plazo del aplazamiento concedido. Si el aplazamiento ha sido solicitado en período ejecutivo, la base para el cálculo de intereses no incluirá el recargo del período ejecutivo que corresponda.

2) Zor-zatiki bakoitzeko berandutze-interesak kalkulatuko dira. Borondatezko epean eskatu bada, zatiki bakoitzeko sortutako interesak zenbatuko dira, borondatezko epea amaitu eta biharamunetik, emandako epeak amaitu arte. Zatikatzea epe exekutiboan eskatu bada, interesak kalkulatzeko oinarriak ez du barnean hartuko dagokion epe exekutiboko errekargua.

2) Se calcularán intereses de demora por cada fracción de deuda. Si se solicitó en período voluntario se computarán los intereses devengados por cada fracción desde el día siguiente al vencimiento del período voluntario hasta el vencimiento de los plazos concedidos. Si el fraccionamiento ha sido solicitado en período ejecutivo, la base para el cálculo de intereses no incluirá el recargo del período ejecutivo que corresponda.

b) Zorrak geroratzea edo zatikatzea ukatzen bada:

b) En caso de denegación del aplazamiento o fraccionamiento de deudas:

1) Borondatezko epean eskatu bada, berandutze-interesak likidatuko dira borondatezko epea amaitzen denetik ukatzeko ebazpena ematen den egunera arte igarotako aldiagatik.

1) Si se solicitó en período voluntario, se liquidarán intereses de demora por el período transcurrido desde el vencimiento del período voluntario hasta la fecha de la resolución denegatoria.

2) Epe exekutiboan eskatu bada, ordainketa egin ondoren likidatuko dira interesak.

2) Si se solicitó en período ejecutivo, se liquidarán intereses una vez realizado el pago.

c) Geroratzea edo zatikatzea izapidetzean, interesdunak edozein unetan ordainketak egiten baditu organo izapidegileak edo interesdunak berak proposatutako egutegi baten arabera, diru-sarrera horiek zorraren zenbateko nagusia kitatzeari egotziko zaizkio.

c) Si en cualquier momento durante la tramitación del aplazamiento o fraccionamiento la persona interesada efectúa pagos en función de un calendario propuesto por el órgano tramitador o por él mismo, dichos ingresos se imputarán a la cancelación del principal de la deuda.

2.– Interesa sortzen den aldian indarrean dagoena izango da aplikatu beharreko tasa. Geroratzea edo zatikatzea indarrean dagoen bitartean interes-tasa aldatzen bada urteko aurrekontu-legeek egindako aldaketen arabera, mugaeguneratu gabe dauden epeen interesak berriro kalkulatuko dira, erreferentzia gisa hartuta aldaketa hori indarrean jarri den data eta epemuga horien datak. Horrenbestez, indarrean dagoen tasa berria aplikatuko da, eta, hala badagokio, dagozkion doikuntzak egingo dira. Interesdunari horren berri emango zaio, zatikatzea emateko erabakiaren jakinarazpenean.

2.– El tipo aplicable será el interés vigente a lo largo del período en que aquel se devengue. Si durante la vigencia del aplazamiento o fraccionamiento variara el tipo de interés en función de las modificaciones introducidas por las sucesivas leyes anuales de presupuestos, se procederá a un nuevo cálculo de los intereses de los plazos pendientes de vencimiento, tomando como referencia la fecha de la entrada en vigor de dicha modificación y las fechas de dichos vencimientos, aplicando el nuevo tipo en vigor y practicándose, en su caso, los ajustes que procedan. La persona interesada será advertida de este extremo en la notificación del acuerdo de concesión del fraccionamiento.

3.– Aritmetikoki, interesen zenbatekoa formula hau erabiliz kalkulatuko da: kalkulu-oinarria edo zati zatikatua x interesaren % x /365 (366 bisurteetan).

3.– Aritméticamente el cálculo del importe de los intereses se realizará empleando la siguiente fórmula: base de cálculo o porción fraccionada x % Interés x /365 (366 en años bisiestos).

43. artikulua.– Ebazpena jakinaraztea.

Artículo 43.– Notificación de la resolución.

1.– Behin erabakia harturik, interesdunak eskaeran adierazitako helbidera bidaliko da jakinarazpena, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40.2 artikuluarekin.

1.– Adoptado el acuerdo, se notificará a la persona interesada en el domicilio señalado al efecto en la solicitud, de conformidad con el artículo 40.2 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

2.– Ebazpena jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa da, eskaera sail eskudunaren erregistroan sartzen den egunetik kontatzen hasita. Epe hori igaro eta ebazpen espresurik jakinarazi ez bada, eskaera ezetsitzat joko da, eta dagokion errekurtsoa abiarazi hala izango da, hargatik eragotzi gabe prozedura espresuki ebazteko eginbeharra.

2.– El plazo máximo para notificar la resolución es de seis meses, contado desde la fecha en que la solicitud haya tenido entrada en el registro del Departamento competente. Transcurrido el citado plazo sin que haya sido notificada la resolución expresa, se entenderá desestimada la solicitud a los efectos de promover el recurso procedente, todo ello sin perjuicio del deber de resolver expresamente el procedimiento.

Jakinarazpenean, erabakiaren testu osoa ez ezik, honako hauek ere jasoko dira:

La notificación contendrá, además del texto íntegro del acuerdo, las siguientes indicaciones:

a) Ebazpena ematekoa edo ukatzekoa izan, ebazpenaren aurka jar daitezkeen errekurtsoak eta horretarako ezarritako epeak adieraziko dira beti, erregelamendu honetan ezarritakoaren arabera.

a) En todo caso, ya se trate de acuerdo de concesión o denegación, los recursos que pueden interponerse contra la resolución y los plazos establecidos para ello, de conformidad con lo establecido en el presente Reglamento.

b) Emateko erabakia bada, erregelamendu honen 41.5 artikuluan adierazitako alderdi guztiak eta epe edo zatiki bakoitzaren berandutze-interesen likidazioa. Era berean, adieraziko da bermea epe barruan ez formalizatzeak eta erabakian jasotako epemugetako edozein ez ordaintzeak zer ondorio izango dituen.

b) Si se trata de acuerdo de concesión, todos los extremos a los que se refiere el artículo 41.5 del presente Reglamento y la liquidación de los intereses de demora incluidos en cada plazo o fracción. Asimismo, se indicarán las consecuencias de la falta de formalización de la garantía en plazo y de la falta de pago de cualquiera de los vencimientos incluidos en el acuerdo.

c) Ebazpenak eskaera ukatzen badu, interesen likidazioaz gain, ordainketa adierazitako epeetan egin beharko dela jakinaraziko da.

c) Si la resolución fuera denegatoria, además de la liquidación de intereses, se trasladará que el ingreso deberá efectuarse en los plazos que se le indiquen.

44. artikulua.– Bermeak formalizatu ezean egin beharreko jarduketak.

Artículo 44.– Actuaciones en caso de falta de formalización de las garantías.

1.– Bermeak beren izaera juridikoaren arabera formalizatu beharko dira, eta zuzenbide zibil, merkataritza-zuzenbide edo administrazio-zuzenbideko arauek ezartzen dituzten irismen, forma eta edukiekin egin beharko dira, kasuaren arabera. Bi hilabeteko epean formalizatu beharko dira, geroratzea edo zatikatzea emateko erabakia jakinarazten den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, eta bermeak formalizatzea beharrezkoa izango da geroratzeak edo zatikatzeak eragina izan dezan.

1.– Las garantías deberán formalizarse conforme a su naturaleza jurídica y con el alcance, forma y contenido que resulte de las normas de derecho civil, mercantil o administrativo, según proceda, en el plazo de dos meses contados desde el día siguiente a la fecha de notificación del acuerdo de concesión del aplazamiento o fraccionamiento, cuya eficacia quedará condicionada a dicha formalización.

2.– Ezarritako epe horretan bermea formalizatzen ez bada –erabakia horren baldintzapean dago–, erabakia ondoriorik gabe geratuko da. Emandako epea betetzen ez bada, automatikoki irekiko da epe exekutiboa.

2.– Si en el plazo establecido para ello, no se formalizara la garantía a que queda condicionado el acuerdo, este quedará sin efecto. El incumplimiento del plazo conferido originará la apertura automática del período ejecutivo.

3.– Bermeak formalizatzeko epea amaitu eta hurrengo egunean hasiko da epe exekutiboa; premiamendu-prozedura hasi beharko da, eta zorraren zenbateko nagusia eta epe exekutiboko errekargua ordaindu beharko dira. Borondatezko epean ordaintzeko epea mugaeguneratu eta hurrengo egunetik aurrera eta bermeak formalizatzeko epea amaitu arte sortu diren berandutze-interesak likidatuko dira.

3.– Se iniciará el periodo ejecutivo al día siguiente de aquel en que finalizó el plazo para la formalización de las garantías, debiendo iniciarse el procedimiento de apremio, exigiéndose el ingreso del principal de la deuda y el recargo del período ejecutivo. Se procederá a la liquidación de los intereses de demora devengados a partir del día siguiente al del vencimiento del plazo de ingreso en período voluntario hasta la fecha de fin del plazo para la formalización de las garantías.

45. artikulua.– Geroratzearen jarraipena.

Artículo 45.– Seguimiento del aplazamiento.

1.– Organo eskudunak, geroratzea eskatu zen unearen arabera, geroratutako zorra biltzeko egiaztatu beharko du geroratzea ematerakoan adierazi ziren ordainketa-baldintzak betetzen direla.

1.– El órgano competente, según el momento en que se solicitó el aplazamiento, para la recaudación de la deuda aplazada deberá comprobar el cumplimiento de las condiciones de pago señaladas en la concesión.

2.– Geroratze bermedunak betetzen ez badira, egoera hori jakinaraziko zaio organo emaileari.

2.– En el caso de incumplimiento de aplazamientos en que se haya aportado garantía, se comunicará tal circunstancia al órgano concedente.

46. artikulua.– Ordaindu ezean bete beharreko prozedura.

Artículo 46.– Procedimiento en caso de falta de pago.

1.– Geroratzeetan, emandako epea igaro eta ordaintzen ez bada, honela jokatuko da:

1.– En los aplazamientos, si llegado el vencimiento del plazo concedido no se efectúa el pago, se procederá de la siguiente manera:

a) Borondatezko epean eskatu bada, premiamendu-prozeduraren bidez exijituko dira geroratutako zorra eta dagozkion interesak eta errekargua.

a) Si fue solicitado en período voluntario, se exigirá, por el procedimiento de apremio, la deuda aplazada y los intereses y recargo correspondientes.

b) Geroratzea epe exekutiboan eskatu bada, premiamendu-prozedurarekin jarraituko da, eta, lehenik eta behin, dagoen bermea exekutatuko da.

b) Si el aplazamiento fue solicitado en período ejecutivo, proseguirá el procedimiento de apremio, ejecutando en primer lugar la garantía que exista.

2.– Ordainketen zatikatzeetan, epeetako baten epemuga iritsita ordainketa egiten ez bada, honela jokatuko da:

2.– En los fraccionamientos de pago, si llegado el vencimiento de uno cualquiera de los plazos no se efectuara el pago, se procederá como sigue:

a) Zatikatzea borondatezko epean eskatu bada, premiamendu-prozedura hasteko jarduketak egingo dira, ordaindu gabeko zatikiari dagokionez, sortutako interesekin eta errekarguarekin. Bigarren zatiki bat ordaintzen ez bada, ordaindu gabe dauden zatikiak aurretiaz mugaeguneratuko dira. Bigarren ez-betetzearen berri izatean, ordaindu gabeko lehenengo zatikiaren premiamendu-prozedura hasteko jarduketak egin ez badira, jarduketa horiek batera egin ahal izango dira.

a) Si el fraccionamiento fue solicitado en período voluntario, se realizarán las actuaciones para el inicio del procedimiento de apremio, por la fracción no pagada, con sus intereses devengados y recargo correspondientes. Si fuese impagada una segunda fracción se producirá el vencimiento anticipado de las fracciones pendientes. En los casos en que, al conocerse el segundo incumplimiento, no se hubieran realizado las actuaciones para el inicio del procedimiento de apremio por la primera fracción impagada, podrán realizarse conjuntamente dichas actuaciones.

b) Zatikatzea epe exekutiboan eskatu bada, premiamendu-prozedurarekin jarraituko da ordaindu gabe dagoen zor guztiagatik, eta, lehenik eta behin, dagoen bermea exekutatuko da.

b) Si el fraccionamiento fue solicitado en período ejecutivo, proseguirá el procedimiento de apremio por la totalidad de la deuda pendiente de pago, ejecutando en primer lugar la garantía que exista.

c) Aurrekoaren ondorioz ordaindu gabe dauden zatikiak aurretiaz mugaeguneratzen badira, horiei dagozkien interesak, emandako epeen gainean aldez aurretik kalkulatuak, deuseztatu egingo dira, eta aurreko 42. artikuluan ezarritako kasu eta moduetan likidatuko dira.

c) Cuando, como consecuencia de lo anterior, se produzca el vencimiento anticipado de las fracciones pendientes, los intereses correspondientes a las mismas, previamente calculados sobre los plazos concedidos, serán anulados y se liquidarán en los casos y forma establecidos en el artículo 42 anterior.

3.– Ordainketa-zatikatzeetan epe bakoitzerako berme partzial eta independenteak eratu badira, honela jokatuko da:

3.– En los fraccionamientos de pago en que se hayan constituido garantías parciales e independientes por cada uno de los plazos se procederá como sigue:

a) Zatikatzea borondatezko epean eskatu bada, zatiki baten ordainketa ez betetzeak premiamendu-prozedura hastea ekarriko du, betiere soilik zatiki horri dagokionez eta horri lotutako berandutze-interesekin eta errekarguarekin.

a) Cuando el fraccionamiento haya sido solicitado en período voluntario, el incumplimiento del pago de una fracción determinará el inicio del procedimiento de apremio exclusivamente por dicha fracción y sus intereses de demora y recargo correspondientes.

b) Zatikatzea epe exekutiboan eskatu bada, berehala exekutatuko dira ordaindu gabeko zatikiari dagokion bermea gehi dagozkion berandutze-interesak eta errekargua.

b) Cuando el fraccionamiento haya sido solicitado en período ejecutivo, se procederá a la inmediata ejecución de la garantía correspondiente a la fracción impagada más los intereses de demora y recargo correspondientes.

c) Bi kasuetan, zatikatzearen gainerakoa eman zen moduan mantenduko da.

c) En ambos casos, el resto del fraccionamiento subsistirá en los términos en los que se concedió.

47. artikulua.– Geroratzea aldatzea.

Artículo 47.– Modificación del aplazamiento.

1.– Zordunak emandako geroratzearen baldintzak aldatzeko eskatu arren, hasierako baldintzak bete behar ditu, horiek aldatzeko ebazpena ematen ez den bitartean.

1.– Aunque la persona deudora solicite una modificación de las condiciones del aplazamiento concedido, debe cumplir las iniciales mientras no se dicte resolución modificándolas.

2.– Hasierako ebazpena emateko eskumena duen organoari dagokio aukerako eskaera horiek izapidetzea eta ebaztea.

2.– Corresponde tramitar y resolver estas peticiones graciables al órgano competente para la resolución inicial.

3.– Geroratzea emateko ebazpenean jasotako epeak eta interesak ofizioz aldatuko dira, ebazpena lehenengo epea mugaeguneratu baino lehen jakinarazi ez bada.

3.– Los plazos y los intereses recogidos en la resolución concediendo aplazamiento se modificarán, de oficio, cuando no haya sido notificada antes del vencimiento del primer plazo.

III. KAPITULUA
CAPITULO III
KONPENTSAZIOA
COMPENSACIÓN

48. artikulua.– Zor konpentsagarriak.

Artículo 48.– Deudas compensables.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren edo haren organismo autonomoen aldeko zorrak –borondatezko epean zein epe exekutiboan egon– guztiz edo zati batean azkendu ahal izango dira konpentsazio bidez, Administrazio hartzekodunak zordunaren alde aitortutako kredituekin, zenbateko mugaeguneratu, likido eta galdagarri batean.

1.– Las deudas a favor de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi o de sus organismos autónomos que se encuentren tanto en período voluntario como en ejecutivo, podrán extinguirse total o parcialmente mediante compensación con créditos reconocidos por la Administración acreedora en favor de la persona deudora, el uno del otro en una cantidad vencida, líquida y exigible concurrente.

2.– Zordun baten betebeharra deklaratzen duen ebazpen bat edo likidazio bat –zeinaren zenbatekoa guztiz edo zati batean ordaindu baita– deuseztatu eta beste batekin ordezten denean, zorra gutxitu ahal izango da, aldez aurretik ordaindutako kopurua bezainbeste.

2.– Cuando una liquidación o una resolución declarando la obligación de una persona deudora, cuyo importe haya sido ingresado total o parcialmente, sea anulada y sustituida por otra, se podrá disminuir la deuda en la cantidad previamente ingresada.

49. artikulua.– Eskumena.

Artículo 49.– Competencia.

Zordunaren aldeko kredituaren ondoriozko ordainketa-agindua emateko eskumena duen organoak emango du zorra konpentsatzeari buruzko ebazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari aplikatu beharreko araudian eta araudi organikoan ezarritakoaren arabera.

La resolución sobre compensación de deuda será dictada por el órgano competente para el mandamiento de pago derivado del crédito a favor de la persona deudora, de conformidad con lo establecido en la normativa orgánica y en la aplicable a la Tesorería General del País Vasco,

50. artikulua.– Erakunde publikoen zorrak ofizioz konpentsatzea.

Artículo 50.– Compensación de oficio de deudas de entidades públicas.

1.– Zuzenbide pribatuaren pean ez dauden beste administrazio eta erakunde publiko batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrarekin edo haren organismo autonomoekin dituzten zor irmo eta mugaeguneratuen kasuan, zor horiek –osorik edo zati batean– konpentsazio bidez kobratu ahal izango dira, borondatez ordaintzeko epea igaro eta gero.

1.– En caso de deudas firmes y vencidas que tengan con la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi o sus organismos autónomos, otras administraciones y entidades públicas que no se rijan por el derecho privado, su cobro podrá realizarse, total o parcialmente, por vía de compensación, una vez que haya transcurrido el plazo de ingreso en período voluntario.

2.– Aurreko apartatuan aipatutako erakunde publikoen zorrak azkentzeko bitarteko gisa konpentsazioa aplikatu ezin denean –erakunde horiek ez dutelako krediturik Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren edo haren organismo autonomoen aurka–, premiamendu-bidea aplikatuko da haien zorrak ordainarazteko, eta ondasunak enbargatzeko aukera egongo da, salbu eta jabari publikokoak eta erabilera edo zerbitzu publiko bati lotuta dauden ondare-ondasunak.

2.– Cuando no fuera posible aplicar la compensación como medio de extinción de las deudas de las entidades públicas reseñadas en el apartado anterior, por no ostentar las mismas crédito alguno contra la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi o sus organismos autónomos, resultará de aplicación la vía de apremio para la exacción de sus deudas, con posibilidad de proceder al embargo de sus bienes, con exclusión de los de dominio público y los patrimoniales afectos a un uso o servicio público.

51. artikulua.– Beste hartzekodun batzuen zorrak ofizioz konpentsatzea.

Artículo 51.– Compensación de oficio de deudas de otras personas acreedoras.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren edo haren organismo autonomoen zordun bat –aurreko artikuluan aipatzen ez dena– aldi berean haren hartzekodun ere bada, kreditu aitortu bat duelako, orduan, borondatezko epea igarotakoan, zorra ofizioz konpentsatuko da kredituarekin, errekargua eta, hala badagokio, dagozkion berandutze-interesak barnean direla.

Cuando una persona deudora de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi o de sus organismos autónomos, no comprendida en el artículo anterior, sea, a la vez, acreedor de la misma por un crédito reconocido, transcurrido el período voluntario, se compensará de oficio la deuda, incluyendo el recargo y, en su caso, los intereses de demora correspondientes, con el crédito.

52. artikulua.– Ordaintzeko betebeharra duen pertsonak edo erakundeak eskatuta konpentsatzea.

Artículo 52.– Compensación a instancia de la persona o entidad obligada al pago.

1.– Bere alde kreditu bat aitortuta duen zordunak zorra konpentsatzeko eskatu ahal izango du, ebazteko eskumena duen organoari idazki bat bidalita, honako betekizun hauekin:

1.– La persona deudora que tenga reconocida un crédito a su favor podrá solicitar la compensación de deuda, dirigiendo escrito al órgano competente para resolverla, con los siguientes requisitos:

a) Ordaintzeko betebeharra duen pertsonaren edo erakundearen izen-abizenak, sozietate-izena edo izena, zerga-egoitza eta identifikazio fiskaleko zenbakia, eta jakinarazpenetarako adierazitako tokia.

a) Nombre y apellidos, razón social o denominación, domicilio fiscal y número de identificación fiscal de la persona o entidad obligada al pago y el lugar señalado a efectos de notificación.

b)Konpentsatu nahi den zorraren identifikazioa, gutxienez honako hauek adierazita: zenbatekoa, kontzeptua, eta zorra edo horren likidazioa deklaratzeko ebazpena eman duen organoa.

b) Identificación de la deuda cuya compensación se solicita, indicando, al menos, su importe, concepto y órgano que ha dictado la resolución declarando la deuda o la liquidación de la misma.

c) Eskatzailearen alde aitortutako kredituaren identifikazioa, zeinaren konpentsazioa eskaintzen baita, gutxienez zenbatekoa, kontzeptua, eta kreditu hori deklaratzeko ebazpena eman duen organoa adierazita.

c) Identificación del crédito reconocido a favor de la solicitante, cuya compensación se ofrece, indicando al menos su importe, concepto y órgano que ha dictado la resolución declarándolo.

d) Kreditua eskualdatu edo laga ez dela adierazten duen deklarazio espresua.

d) Declaración expresa de no haber sido transmitido o cedido el crédito.

e) Eskaeraren tokia eta data, eta eskatzailearen sinadura.

e) Lugar y fecha de la solicitud y firma de la persona solicitante.

2.– Konpentsatu nahi den zerga-zorra autolikidazio bidez zehaztu bada, konpentsazio-eskaerarekin batera aitorpen-likidazioaren edo autolikidazioaren eredu ofiziala aurkeztuko da, behar bezala beteta, zeina subjektu pasiboak edo atxikitzaileak aurkeztu behar baitu tributua erregulatzen duen araudian xedatutakoaren arabera.

2.– Si la deuda tributaria cuya compensación se solicita ha sido determinada mediante autoliquidación, a la solicitud de compensación se acompañará el modelo oficial de declaración-liquidación o autoliquidación, debidamente cumplimentado, que el sujeto pasivo o persona retenedora deba presentar conforme a lo dispuesto en la normativa reguladora del tributo.

3.– Konpentsazioa eskatu ondoren, kreditua ordaintzeko izapideak eten egingo dira, konpentsazioa ebatzi arte.

3.– Solicitada la compensación, se suspenderán los trámites para el abono del crédito hasta la resolución de aquella.

4.– Konpentsazio-eskaera borondatezko epean aurkezten denean, epe hori amaitzean ebazpenaren zain badago, ez dira egingo premiamendu-prozedura hasteko jarduketak. Epe exekutiboan aurkezten bada, prozedura ez etetea eragotzi gabe, ondasun enbargatuak besterentzeko jarduketak geldiarazi ahal izango dira, eskaera ebatzi arte.

4.– Cuando la solicitud de compensación se presente en período voluntario, si al término de dicho plazo estuviese pendiente de resolución, no se realizarán las actuaciones para el comienzo del procedimiento de apremio. Cuando se presente en período ejecutivo, sin perjuicio de la no suspensión del procedimiento, podrán paralizarse las actuaciones de enajenación de los bienes embargados hasta la resolución de la solicitud.

5.– Eskaerak betekizunak betetzen ez baditu edo artikulu honetan adierazten diren agiriak eransten ez badira, administrazio-prozedura erkidearen araudian ezarritako izapideak egingo dira. Zehazki, eskaera zorra ordaintzeko borondatezko epearen barruan aurkeztu bada, hau ohartaraziko da: ordainketa egiteko arauzko epea igaro bada zuzentzeko epea amaitzean eta ordainketa egin ez bada eta agiriak aurkeztu ez badira, zor hori premiamendu-prozeduraren bidez eskatuko da, dagozkion errekargu eta interesekin.

5.– Si la solicitud no reúne los requisitos, o no se acompañan los documentos que se señalan en el presente artículo, se seguirán los trámites establecidos en la normativa de procedimiento administrativo común. En particular, si se hubiera presentado la solicitud dentro del período voluntario para el ingreso de la deuda, se advertirá que, si el plazo reglamentario de ingreso hubiera transcurrido al finalizar el plazo de subsanación no habiéndose efectuado el pago ni aportado los documentos, se exigirá dicha deuda por el procedimiento de apremio, con los recargos e intereses correspondientes.

6.– Konpentsazioa ebazteko eskumena duen organoak konpentsazioa erabakiko du, baldin eta tributu-araudian eta araudi zibilean edo, hala badagokio, aplikatu behar den legeria espezifikoan oro har ezarrita dauden betekizunak betetzen badira.

6.– El órgano competente para resolver acordará la compensación cuando concurran los requisitos establecidos con carácter general en la normativa tributaria y civil o, en su caso, en la legislación aplicable con carácter específico.

7.– Konpentsazioa ukatzen bada eta borondatezko epean eskatu bada, ebazpenaren jakinarazpenean, zeina arrazoitua izango baita, eskatzaileari ohartaraziko zaio zorra ordaindu beharko dela, ebazpenaren egunera arte sortutako interesekin batera, erregelamendu honen 59. artikuluaren 1. eta 3. apartatuetan ezarritako epean. Epe hori igarotakoan, diru-sarrera egiten ez bada, ordaintzeko dagoen zorra eskatuko da premiamendu-prozeduraren bidez. Konpentsazioa epe exekutiboan eskatu bada eta ukatu egiten bada, premiamendu-prozedurak aurrera jarraituko du.

7.– Si se deniega la compensación y esta se hubiese solicitado en período voluntario, en la notificación de la resolución, que será motivada, se advertirá al solicitante que la deuda deberá pagarse, junto con los intereses devengados hasta la fecha de la resolución, en el plazo establecido en los apartados 1 y 3 del artículo 59 del presente Reglamento. Transcurrido dicho plazo, si no se produce el ingreso, se exigirá la deuda pendiente por el procedimiento de apremio. Si la compensación se hubiese solicitado en período ejecutivo y se deniega, continuará el procedimiento de apremio.

8.– Eskaera aurkeztu eta sei hilabeteko epean eman beharko da ebazpena. Epe hori igaro eta ebazpenik eman ez bada, eskaera ezetsitzat jo ahal izango da, administrazio-prozedura erkidearen araudian aurreikusitako moduan eta ondorioekin.

8.– La resolución deberá adoptarse en el plazo de seis meses a partir de la presentación de la solicitud. Transcurrido dicho plazo sin que haya recaído resolución se podrá entender desestimada la solicitud en la forma y con los efectos previstos en la normativa de procedimiento administrativo común.

53. artikulua.– Konpentsazioaren ondorioak.

Artículo 53.– Efectos de la compensación.

1.– Konpentsazio-ebazpenean, zorrak eta kredituak azkendutzat deklaratuko dira horiek bat datozen kopuruan.

1.– En la resolución de compensación se declararán extinguidas las deudas y créditos en la cantidad concurrente.

2.– Kreditua zorra baino txikiagoa bada, premiamendu-prozedura hasi edo horrekin jarraituko da, kreditua gainditzen duen zorraren zatiagatik; hala ere, aurrerantzean ere konpentsazioak egin ahal izango dira.

2.– En el caso de que el crédito sea inferior a la deuda, se iniciará o continuará el procedimiento de apremio, por la parte de deuda que exceda del crédito; sin perjuicio de que puedan practicarse sucesivas compensaciones.

3.– Kreditua zorra baino handiagoa bada, bien arteko aldea interesdunari ordainduko zaio.

3.– En el caso de que el crédito sea superior a la deuda, la diferencia se abonará a la persona interesada.

IV. KAPITULUA
CAPITULO IV
BETEBEHARRAK AZKENTZEKO BESTE ZENBAIT ERA
OTRAS FORMAS DE EXTINCIÓN DE LAS OBLIGACIONES

54. artikulua.– Preskripzioa.

Artículo 54.– Prescripción.

1.– Zorrak kudeatzen dituen araudi partikularrean zehaztuta dago zein den zorrak preskribatzeko epea, noiz geldiarazten den eta preskripzioaren ondorioak zein diren. Halako araudirik ezean, Euskal Autonomia Erkidegoaren Ogasun Nagusia erregulatzen duen araudia aplikatuko da, honako kasu hauetarako:

1.– El plazo de prescripción de las deudas, su interrupción y efectos son los previstos en la normativa particular que regule la gestión de las mismas. En su defecto rige la normativa reguladora de la Hacienda General del País Vasco, para:

a) izaera publikoko kredituak aitortu edo likidatzeko: eskubide hori egikaritu zitekeen egunetik hasiko da zenbatzen preskripzio-epea, eta

a) reconocer o liquidar créditos de naturaleza pública, contándose el plazo de prescripción desde el día en que el derecho pudo ejercitarse, y,

b) aitortutako edo likidatutako izaera publikoko kredituak kobratzeko: kreditu horiek jakinarazten diren egunetik edo, jakinarazpena nahitaezkoa ez bada, epemugatik hasiko da zenbatzen.

b) cobrar los créditos de naturaleza pública reconocidos o liquidados, a contar desde la fecha de su notificación o, si esta no fuera preceptiva, desde su vencimiento.

2.– Diru-bilketaren kudeaketa garatzeko eskumena duen organoak deklaratuko du, ofizioz, preskripzioa.

2.– La prescripción será declarada, de oficio, por el órgano competente para desarrollar la gestión recaudatoria.

3.– Preskripzio-epea geldiarazi egingo da, arrazoi hauek tarteko: ordaintzeko betebeharra duen pertsonak edo erakundeak egindako jarduketaren bat, zorra azkentzea helburu duena, edo erreklamazio edo errekurtsoren bat aurkeztu izana; eta diru-bilketako organoen jarduketaren bat, ordaintzera behartuta dagoena formalki jakitun dela egina, zorra ordainaraztera edo aseguratzera bideratuta dagoena. Behin geldiarazita, preskripzio-epearen zenbaketa berriz hasiko da, betebeharpekoaren edo Administrazioaren azken jarduketatik aurrera.

3.– El plazo de prescripción se interrumpirá por cualquier actuación de la persona o entidad obligada al pago conducente a la extinción de la deuda o interposición de reclamación o recurso; y por cualquier actuación de los órganos de recaudación, realizada con conocimiento formal de la persona obligada, encaminada a la realización o aseguramiento de la deuda. Producida la interrupción, se iniciará de nuevo el cómputo del plazo de prescripción a partir de la última actuación del obligado o de la Administración.

4.– Espediente kolektibo bidez izapidetu daitezke aldi jakin batean preskribatutako zorrak, baldin eta haien preskripzioa banaka deklaratu ez bada.

4.– Podrán instruirse expedientes colectivos para deudas prescritas en un determinado período que no hayan sido declaradas así individualmente.

55. artikulua.– Kaudimengabezia.

Artículo 55.– Insolvencia.

Premiamendu-prozedura erregulatzen duten arauekin bat etorriz, behin-behinean azkendutzat joko dira zorren ordaindu gabeko zenbatekoak, baldin eta ordaintzera behartuta daudenak edo zorren erantzuleak kobraezinak direla deklaratu bada. Preskripzio-epea bukatu aurretik zorra birgaitu ez bada, azkenduta geratuko da behin betiko.

De acuerdo con las normas reguladoras del procedimiento de apremio, se declararán provisionalmente extinguidas, en la cuantía que no se hayan hecho efectivas, las deudas cuyos obligados al pago y responsables sean declarados fallidos. Transcurrido el plazo de prescripción sin que se haya rehabilitado la deuda quedará definitivamente extinguida.

56. artikulua.– Zorra barkatzea.

Artículo 56.– Condonación.

Legedian ezarritakoaren arabera soilik barkatu ahal izango dira zorrak, eta, betiere, han ezarritako zenbateko eta irizpideekin bat etorriz.

Las deudas solo podrán ser objeto de condonación en virtud de ley, en la cuantía y términos que en la misma se determinen.

57. artikulua.– Nahasketa.

Artículo 57.– Confusión.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorra edo haren organismo autonomoak edo zuzenbide pribatuko ente publikoak aldi berean hartzekodun eta zordun izateak ez du eragotziko kontabilitate-araudia aplikatzea; ulertu beharra dago, ondore horietarako, betebeharra sortzen dela, ez baita azkentzen aipatutako konkurrentzia dela eta.

La concurrencia del carácter de persona acreedora y deudora en la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi o en sus organismos autónomos o entes públicos de derecho privado, no impide la aplicación de la normativa contable, entendiéndose a estos efectos que nace la obligación, la cual no se extingue solo por la concurrencia referida.

III. TITULUA
TÍTULO III
BORONDATEZKO EPEAN DIRUA BILTZEA
RECAUDACION EN PERÍODO VOLUNTARIO

58. artikulua.– Hasiera.

Artículo 58.– Iniciación.

1.– Data hauetatik aurrera hasiko dira biltzen zerga-zorrak borondatezko epean:

1.– La recaudación en período voluntario de deudas tributarias se inicia a partir de:

a) likidazioaren jakinarazpen indibiduala edo kolektiboa egiten den egunetik,

a) la fecha de notificación, individual o colectiva, de la liquidación,

b) diru-bilketa egiteko dagokion epea hasten den egunetik, baldin eta aldian-aldian edo kolektiboki jakinarazten diren baliabideak badira, eta

b) la apertura del respectivo plazo recaudatorio cuando se trate de los recursos que sean objeto de notificación colectiva o periódica, y,

c) aitorpen-likidazio edo autolikidazioen kasuan, erregelamendu bidez haiek aurkezteko ezarritako epea hasten den egunetik.

c) la fecha de comienzo del plazo señalado reglamentariamente para su presentación, tratándose de declaraciones-liquidaciones o autoliquidaciones.

2.– Zergaz besteko zorrak biltzeko borondatezko epea, berriz, ordaintzeko betebeharra duen pertsona edo erakundeari ebazpen exekutiboa jakinarazten zaion egunetik hasiko da, arlo horretan indarrean dagoen araudiari jarraituz. Ebazpen hori, zehazki, honelakoa izango da:

2.– La recaudación en período voluntario de deudas no tributarias se inicia a partir de la fecha en que se notifica la resolución ejecutiva a la persona o entidad obligada al pago, según la normativa vigente en esta materia. En particular, dicha resolución será:

a) zehapen-arloan, zehapen exekutiboa ezartzen duen ebazpena, administrazio-bideari amaiera ematen diolako edo garaiz eta forman aurkaratu ez delako; edo, bestela, errekurtsoa ebazten duena, zehapena berretsiz. Diru-bilketa hasiko da, era berean, ordainketa egiten denean, aplikatzekoa den zehapen-prozedurari jarraituz eta salaketa baten ondorioz, zehapen-ebazpena eman baino lehen,

a) en materia de sanciones, la que impone sanción ejecutiva, por poner fin a la vía administrativa o por no haber sido impugnada en tiempo y forma, o la resolución de recurso confirmatoria de la sanción. También se iniciará la recaudación cuando, conforme al procedimiento sancionador aplicable, se produzca el pago como consecuencia de denuncia, previamente a la resolución sancionadora,

b) emandako mailegu eta bermeen arloan, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 32.l) artikuluan zehazten diren zenbatekoak ordaintzeko eskatuz ematen den ebazpena,

b) en materia de préstamos y garantías concedidos, la dictada requiriendo el pago de los importes a que se refiere el artículo 32.l) del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco,

c) dirulaguntzen arloan, aurretik jasotako diru-zenbatekoak Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiari itzuli beharra ezartzen duen ebazpena, ez-betetze baten ondoriozkoa, eta

c) en materia de subvenciones, la que declara la obligación de devolver a la Hacienda General del País Vasco cantidades previamente percibidas, como consecuencia de incumplimiento, y

d) diru-bilketa egiteko epea irekitzen duena, baldin eta borondatezko epean egindako birjartzeak badira edo erantzukizun subsidiarioa deribatzeko egintzen ondoriozko likidazioak badira.

d) la de apertura del respectivo plazo recaudatorio, cuando se trate de reposiciones a período voluntario o de liquidaciones consecuencia de actos de derivación de responsabilidad subsidiaria.

59. artikulua.– Borondatezko epean ordaintzeko epea.

Artículo 59.– Plazo de pago en período voluntario.

1.– Administrazioak egindako likidazioen ondoriozko zerga-zorrak epe hauetan ordainduko dira:

1.– Las deudas tributarias resultantes de liquidaciones practicadas por la Administración deberán pagarse:

a) Jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egiten bada, jakinarazpena jasotzen den egunetik hurrengo hilaren 20ra arte, edo, hilaren 20a balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.

a) Las notificadas entre los días 1 y 15 de cada mes, desde la fecha de recepción de la notificación hasta el día 20 del mes posterior o, si este no fuera hábil, hasta el inmediato hábil siguiente.

b) Jakinarazpena hilaren 16tik hilaren azken egunera bitartean egiten bada, jakinarazpena jasotzen den egunetik hurrengo bigarren hilaren 5era arte, edo, hil horren 5a balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.

b) Las notificadas entre los días 16 y último de cada mes, desde la fecha de recepción de la notificación hasta el día cinco del segundo mes posterior o, si este no fuera hábil, hasta el inmediato hábil siguiente.

2.– Aldian-aldian eta kolektiboki jakinarazten diren zerga-zorrak eta aitorpen-likidazio edo autolikidazio bidez ordaindu behar direnak zerga bakoitzaren arauetan zehaztutako epe edo egunetan ordaindu beharko dira.

2.– Las deudas tributarias que sean de notificación colectiva y periódica o que deban pagarse mediante declaración-liquidación o autoliquidación deberán satisfacerse en los plazos o fechas que señalan las normas reguladoras de cada tributo.

3.– Zergaz besteko zorrak, berriz, artikulu honen 1. apartatuan ezarritako epeetan ordaindu beharko dira, non eta zorrak exijitzen dituzten arauek bestelako epeak ezartzen ez dituzten.

3.– Las deudas no tributarias deberán pagarse en los plazos establecidos en el apartado 1 del presente artículo, salvo que las normas con arreglo a las cuales se exijan determinen plazos distintos.

4.– Zehapen-ebazpenek amaiera ematen ez badiote administrazio-bideari, eta gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea oro har ezarritako ordainketa-epea baino geroago amaitzen bada, luzatu egingo da ordaintzeko epea, errekurtsoa aurkezteko epea amaitu ondorengo lehen egun baliodunera arte, baldin eta ez bada errekurtsorik aurkezten.

4.– En el caso de resoluciones sancionadoras que no pongan fin a la vía administrativa, cuando el plazo para la interposición de recurso de alzada frente a la misma finalice con posterioridad al plazo de pago establecido con carácter general, este plazo de pago se extenderá hasta el día hábil siguiente a la finalización del plazo de interposición de recurso, siempre que no se produzca dicha interposición.

5.– Zehapena zatikatu, eten, murriztu edo ordezten baldin bada, zehapen-araudiarekin bat etorriz, neurri horiek hartzeko ezarritako baldintzak hartuko dira aintzat.

5.– Cuando la sanción sea objeto de fraccionamiento, suspensión, reducción o sustitución, según la normativa sancionadora, se atenderá a los términos en que se hayan establecido los mismos.

60. artikulua.– Borondatezko epean diru-sarrerak egitea.

Artículo 60.– Ingresos en período voluntario.

1.– Honela ordainduko dira zorren zenbatekoak borondatezko epean:

1.– En período voluntario, el importe de las deudas se ingresará:

a) euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoak diru-bilketako organoaren eskura jarritako kutxan,

a) en la caja de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi a disposición del órgano recaudador para este fin,

b) diruzaintza-arloko eskumena duen sailak helburu horretarako baimendutako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren kontuan,

b) en la cuenta de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi que el departamento competente en materia de tesorería haya autorizado para este fin,

c) kasuan kasuko zuzenbide pribatuko ente publikoak bidalitako itzulketa-betebeharrari buruzko jakinarazpenean ageri den sarrera-kontuan, eta

c) en la cuenta de ingreso que, en su caso, el ente público de derecho privado de que se trate indique en la notificación de la obligación de reintegro, y,

d) kreditu-erakunde laguntzaile baten bidez, erregelamendu honen 6. artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriz.

d) a través de entidad de crédito colaboradora, conforme a lo establecido en el artículo 6 del presente Reglamento.

2.– Zerga-likidazioen eta ebazpenen jakinarazpenean –58.2 artikuluan aipatua– zehaztuko da ordaintzeko betebeharra duen pertsonak edo erakundeak zein bide erabili behar duen lehenago adierazitakoen artetik, kasuan-kasuan aplikatu beharreko xedapenen arabera.

2.– En la notificación de las liquidaciones tributarias y de las resoluciones a que se refiere el apartado 2 del artículo 58, se indicará el medio, entre los anteriormente indicados, que ha de utilizar la persona o entidad obligada, según las disposiciones aplicables al caso.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren kontuan dirua sartzeko, bide hauek erabil daitezke: transferentzia, beste kontu batetik egindako intsuldaketa, edo bankuen jardueran onartutako beste edozein prozedura, hargatik eragotzi gabe 21. artikuluan aurreikusitako ondorioak.

3.– El ingreso en cuenta de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi podrá efectuarse mediante transferencia, traspaso desde otra cuenta o cualquier otro procedimiento admitido en la práctica bancaria, sin perjuicio de los efectos previstos en el artículo 21.

61. artikulua.– Diru-bilketa itundua.

Artículo 61.– Recaudación concertada.

Diru-bilketa itundu baldin bada, zorrei dagozkien erakunde laguntzaileetan, hala badagokio, eta bide berak erabilita ordainduko dira zenbatekoak, kudeaketaren ardura duen erakundearen alde.

Cuando la recaudación haya sido concertada, los ingresos deberán efectuarse por los mismos medios y en las entidades colaboradoras, en su caso, aplicables a las deudas en favor de la entidad que desarrolla la gestión.

62. artikulua.– Borondatezko epearen amaiera.

Artículo 62.– Terminación del período voluntario.

1.– Diru-sarrerak egiteko 59. artikuluan zehaztutako epeak amaitzen diren egunean bukatuko da diru-bilketa egiteko borondatezko epea.

1.– La recaudación en período voluntario concluirá el día del vencimiento de los correspondientes plazos de ingreso señalados en el artículo 59 anterior.

2.– Borondatezko epean, honako jarduketa hauek gauzatu daitezke, berez aldi horri dagozkion jarduketez gainera:

2.– La competencia para recaudar en período voluntario, además de a las actuaciones a desarrollar en el mismo, se extiende a:

a) preskripzio-deklarazioa, baldin eta premiamendu-prozedurari hasiera emateko jarduketak egin ez badira,

a) la declaración de prescripción, cuando no se hubieran realizado las actuaciones para el inicio del procedimiento de apremio,

b) epe exekutiboan diru-bilketari ekiteko beharrezkoak diren jarduketak,

b) las actuaciones necesarias para iniciar la recaudación en período ejecutivo,

c) beharrezkoak diren jarduketak, behin borondatezko epea amaiturik egin diren diru-sarrerei erregelamenduzko destinoa eman eta epe exekutiboko organo eskudunen eskura jartzeko, eta

c) las actuaciones necesarias para dar su destino reglamentario a los ingresos efectuados, después de concluido el mismo, a disposición de los órganos competentes en dicho período, y,

d) bidegabe jasotako zenbatekoak itzultzeko ebazpenak, borondatezko epean agindutako egintzen efikaziarik ezaren ondorio direnak.

d) la resolución sobre devolución de cantidades indebidamente percibidas, en la medida en que derive de la ineficacia de actos dictados en período voluntario.

63. artikulua.– Zenbateko txikiko eskubide ekonomikoak.

Artículo 63.– Derechos económicos de baja cuantía.

1.– Diruzaintzaren arloko eskumena duen sailburuak erabaki dezake zor jakin batzuk ez likidatzea edo, hala badagokio, deuseztatu eta kontabilitatean baja ematea; hain zuzen ere, hala jokatu ahal izango du eskubide publikoetatik eratorritako zorrekin, baldin eta haien zenbatekoa txikiagoa bada zorra ordainarazteak eta biltzeak berekin dakarren kostua estaltzeko ez-nahikotzat jotzen dena baino.

1.– La persona titular del departamento competente en materia de tesorería podrá no liquidar o, en su caso, anular y dar de baja en contabilidad todas aquellas deudas, derivadas de derechos de naturaleza pública, de las que resulten cuantías inferiores al importe que se fije como insuficiente para la cobertura del coste que su exacción y recaudación representan.

2.– Aurreko apartatuan xedatutakoa gorabehera, organo eskudunek zenbateko txikiagoak likidatu ahal izango dituzte, baldin eta hala egitea komeni bada zorren izaera edo ondorio ekonomikoak direla-eta.

2.– No obstante, lo dispuesto en el apartado anterior, los órganos competentes podrán practicar liquidaciones por importes inferiores cuando la naturaleza de las deudas o los efectos económicos así lo aconsejen.

3.– Horrek guztiak ez du ezertan eragotziko premiatutako zorrei buruz erregelamendu honetan xedatutakoa.

3.– Lo anterior se entiende sin perjuicio de lo dispuesto en este Reglamento respecto de las deudas apremiadas.

IV. TITULUA
TÍTULO IV
EPE EXEKUTIBOAN DIRUA BILTZEA
RECAUDACIÓN EN PERIODO EJECUTIVO
I. KAPITULUA
CAPITULO I
EPE EXEKUTIBOA
EL PERIODO EJECUTIVO

64. artikulua.– Epe exekutiboaren hasiera.

Artículo 64.– Inicio del período ejecutivo.

1.– Borondatezko epean ordaindu ez diren zenbatekoekin lotuta hasiko da epe exekutiboa, automatikoki, eta premiamendu-prozedura hasi aurreko denboraldia da.

1.– El período ejecutivo se abre automáticamente en relación con los importes no satisfechos en periodo voluntario y constituye el presupuesto temporal para la iniciación del procedimiento de apremio.

2.– Noiz hasten den epe exekutiboa:

2.– El período ejecutivo se inicia:

a) aldez aurretik jakinarazitako zorren kasuan, borondatezko epean dirua sartzeko jarritako epemugaren hurrengo egunean, dirua sartu ez bada, edo eskaerarik egin ez bada ordainketa geroratzeko edo zatikatzeko edo zorra konpentsatzeko,

a) para las deudas previamente notificadas, el día siguiente al vencimiento del plazo de ingreso en período voluntario, sin haberse producido este ni haber mediado solicitud de aplazamiento o fraccionamiento de pago o de compensación de la deuda,

b) aitorpen-likidazio edo autolikidazio bidez ordaindu beharreko zorren kasuan, epearen barruan aurkeztu badira baina diru-sarrera partez edo osorik egin ez bada, edo ordainketa geroratzeko edo zatikatzeko edo zorra konpentsatzeko eskaerarik egin ez bada, diru-sarrera hori egiteko ezarritako arauzko epea amaitzen denean,

b) en el caso de deudas a ingresar mediante declaración-liquidación o autoliquidación, cuando estas se hayan presentado en plazo sin realizar el ingreso correspondiente en todo o en parte, ni solicitar aplazamiento o fraccionamiento de pago ni compensación de la deuda, cuando finalice el plazo reglamentario determinado para dicho ingreso, y,

c) aitorpen-likidazioak garaiz kanpo egin badira, diru-sarrerarik gabe, edo ordainketa geroratu edo zatikatzeko edo zorra konpentsatzeko eskaerarik gabe, aitorpen-likidazio horiek aurkezten direnean.

c) en el caso de declaraciones-liquidaciones extemporáneas sin ingreso, ni simultánea petición de aplazamiento o fraccionamiento de pago o de compensación de deuda, al presentar aquella.

3.– Epe exekutiboaren hasierak berekin dakar epe horretako errekarguak eskatzea eta Administrazioak ahalmena izatea zorrak derrigorrean kobratzeko premiamendu-prozeduraren bidez.

3.– Los efectos directamente derivados de la iniciación del período ejecutivo, son la exigencia de los recargos del período ejecutivo y la facultad de la Administración de proceder al cobro coactivo de las deudas a través del procedimiento de apremio.

65. artikulua.– Errekarguak.

Artículo 65.– Recargos.

1.– Epe exekutiboaren hasierak epe horri dagozkion errekarguak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusia arautzen duen legedian aurreikusitako berandutze-interesak sortuko ditu, era honetan:

1.– El inicio del período ejecutivo determinará el devengo de los recargos del período ejecutivo y de los intereses de demora previstos en la legislación reguladora de la Hacienda General del País Vasco, en los siguientes términos:

a) Errekargu exekutiboa % 5 izango da, baldin eta zordunak borondatezko epean ordaindu ez duen zorra osorik ordaintzen badu premiamendu-probidentzia jakinarazi aurretik. Horretarako, epe exekutiboko diru-bilketaren kudeaketa zuzentzeko eskumena duen organoak ordainketa-gutuna egingo du.

a) Se exigirá el recargo ejecutivo del 5 por 100 cuando la persona deudora satisfaga la totalidad de la deuda no ingresada en período voluntario antes de la notificación de la providencia de apremio. A estos efectos, el órgano competente para la dirección de la gestión recaudatoria en período ejecutivo expedirá la correspondiente carta de pago.

b) % 10eko premiamendu-errekargu murriztua aplikatuko da, baldin eta borondatezko epean ordaindu gabeko zorra, osorik, eta errekargua ordaintzen badira erregelamendu honen 77. artikuluan zehaztutako epea bukatu baino lehen.

b) Se aplicará el recargo de apremio reducido del 10 por 100 cuando se satisfaga la totalidad de la deuda no ingresada en período voluntario y el propio recargo antes de la finalización del plazo previsto en el artículo 77 del presente Reglamento.

c) % 20ko premiamendu-errekargu arrunta aplikatuko da, baldin eta a) eta b) apartatuetan aipatutako baldintzak betetzen ez badira.

c) Se aplicará el recargo de apremio ordinario del 20 por 100 cuando no concurran las circunstancias a las que se refieren los apartados a) y b) anteriores.

2.– Premiamendu-errekargu arrunta bateragarria da berandutze-interesekin. Errekargu exekutiboa edo premiamendu-errekargu murriztua eskatu behar direnean, ez dira eskatuko epe exekutiboaren hasieratik sortutako berandutze-interesak.

2.– El recargo de apremio ordinario es compatible con los intereses de demora. Cuando resulte exigible el recargo ejecutivo o el recargo de apremio reducido no se exigirán los intereses de demora devengados desde el inicio del período ejecutivo.

3.– Borondatezko epean geroratze-, zatikatze- edo konpentsatze-eskaera bat aurkeztuz gero, ezin izango da epe exekutiboa hasi espediente horiek izapidetu bitartean, baina horrek ez du eragotziko dagozkion berandutze-interesak sortzea.

3.– La presentación de una solicitud de aplazamiento, fraccionamiento o compensación en período voluntario impedirá el inicio del período ejecutivo durante la tramitación de dichos expedientes, pero no el devengo de los intereses de demora que en su caso correspondan.

4.– Zehapen baten aurka errekurtso edo erreklamazio bat garaiz eta forman aurkezteak eragotzi egingo du epe exekutiboari hasiera ematea, harik eta zehapena administrazio-bidean irmoa izan arte eta ordainketa borondatez egiteko epea bukatu arte.

4.– La interposición de un recurso o reclamación en tiempo y forma contra una sanción impedirá el inicio del período ejecutivo hasta que la sanción sea firme en vía administrativa y haya finalizado el plazo para el ingreso voluntario del pago.

66. artikulua.– Borondatezko epean ordaindu gabeko zorren zerrenda kolektiboa.

Artículo 66.– Relación colectiva de deudas impagadas en período voluntario.

1.– Borondatezko epean dirua biltzen duten organoek, zuzenbide publikoko sarreren erregistro eta kobrantza automatikorako tresnaren bidez –erregelamendu honen 10. artikuluan jasoa–, diru-bilketarako epe exekutiboa hasita duten zorren zerrenda kolektiboak prestatuko dituzte hilero, eta diruzaintzaren arloko eskumena duen organora bidaliko. Zerrenda horiek barnean hartuko dituzte epe exekutiboko diru-bilketa kudeatzeko beharrezkoak diren datuak eta datu osagarriak, aipatutako zuzendaritza-organoak onartzen duen formatuan emanak.

1.– Los órganos recaudadores en período voluntario, a través del instrumento para el registro y cobro automatizado de los ingresos de derecho público a que se refiere el artículo 10 de este Reglamento, elaborarán y remitirán, con carácter mensual, al órgano competente en materia de tesorería las relaciones colectivas de las deudas para cuya recaudación se ha iniciado el período ejecutivo. Dichas relaciones incluirán los datos necesarios y complementarios para la gestión recaudatoria en período ejecutivo, en el formato que apruebe el citado órgano directivo.

2.– Era berean, jasota geratuko dira, hala badagokio, zordunen erantzule solidario eta subsidiarioen identifikazioa, zorren eraginpeko ondasun eta eskubideak, aurkeztutako bermeak eta kobrantza kudeatzeko esanguratsua den beste edozein informazio.

2.– Deberán hacerse constar, en su caso, la identificación de las personas responsables solidarias o subsidiarias de quienes resulten ser deudores o deudoras, así como los bienes o derechos afectos a las deudas, las garantías aportadas y cualquier otra información relevante para la gestión de cobro.

3.– Kontrol Ekonomikoko Bulegoari emango zaio zerrenda horien edukiaren berri, eta hark, ezarritako kontabilitate- eta ekonomia-kontrola egin ondoren, neurri egokiak hartuko ditu, erregelamendu honen 48. artikuluan eta hurrengoetan araututako konpentsazioa gauzatu dadin, zordunaren aldeko betebehar bat aitortzen denean.

3.– El contenido de dichas relaciones se comunicará a la Oficina de Control Económico, que, previo el control económico y contable establecido, adoptará las medidas adecuadas para posibilitar, cuando se reconozca una obligación en favor de la persona deudora, la práctica de la compensación regulada en los artículos 48 y siguientes del presente Reglamento.

4.– Bai epe exekutiboko diru-bilketa zuzentzeko eskumena duen organoak bai Kontrol Ekonomikoko Bulegoak atzera bidaliko dizkiete borondatezko epeko kudeatzaileei legezko eta arauzko baldintzak betetzen ez dituzten zerrendak. Betiere, funtsezko datuak izango dira: ordaintzera behartuta dagoenaren izen osoa edo sozietate-izena, IFZ/IFK edo pasaportea eta helbidea.

4.– Tanto el órgano competente para la dirección de la recaudación en período ejecutivo como la Oficina de Control Económico devolverán a los gestores en período voluntario las relaciones que no cumplan los requisitos legales y reglamentarios. En cualquier caso, se considerarán datos esenciales el nombre completo o razón social, el NIF/CIF o pasaporte y el domicilio de la persona obligada al pago.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
PREMIAMENDU-PROZEDURA
EL PROCEDIMIENTO DE APREMIO
LEHEN ATALA
SECCIÓN PRIMERA
ARAUBIDE JURIDIKOA
RÉGIMEN JURÍDICO

67. artikulua.– Hasiera.

Artículo 67.– Inicio.

Ordaintzeko betebeharra duen pertsonari probidentzia bat jakinarazita hasten da premiamendu-prozedura. Probidentzia horretan, ordaindu gabeko zorra zehaztuko da, errekarguak likidatuko dira eta ordainketa egiteko errekerimendua egingo da. Premiamendu-probidentzian eskatutakoa bete ezean, bermeak exekutatuko dira; hala ere zorrak ordaindu gabe jarraitzen badu, haren zenbatekoa estaltzeko behar beste ondasun enbargatu, eta enkante bidez besterenduko dira.

El procedimiento de apremio se inicia mediante providencia notificada a la persona obligada al pago en la que se identificará la deuda pendiente, se liquidarán los recargos y se le requerirá para que efectúe el pago. De no atender dicha persona a lo requerido en la providencia de apremio, se procederá a continuación a la ejecución de las garantías y, en el caso de que la deuda siga aún sin satisfacer, al embargo de bienes en cuantía suficiente y su enajenación en subasta.

68. artikulua.– Premiamendu-prozedura erabiltzeko ahala.

Artículo 68.– Potestad de utilizar el procedimiento de apremio.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak eta haren organismo autonomoek dute premiamendu-prozedura administratiboa baliatzeko ahala, zuzenbide publikoko zorren diru-bilketa exekutiboan, hala ezarrita baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 40. artikuluan. Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren sailei atxikitako zuzenbide pribatuko ente publikoek premiamendu-probidentziak emango dituzte, administrazio-ahalak baliatzetik eratorritako eduki ekonomikoko eskubideei dagokienez, eskubide horiek borondatezko epean ordaindu ez badira.

1.– La Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus organismos autónomos tienen la potestad de utilizar el procedimiento administrativo de apremio en la recaudación ejecutiva de deudas de derecho público, conforme al artículo 40 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco. Asimismo, los entes públicos de derecho privado adscritos a departamentos de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi dictarán providencias de apremio respecto de aquellos de sus derechos de contenido económico, impagados en período voluntario, que deriven del ejercicio de potestades administrativas.

2.– Baldin eta, kudeaketa-gomendiorako hitzarmen baten ondorioz, beste erakunde publiko batzuen aldeko kredituen bilketa egiten bada premiamendu-bide administratiboaren bidez, erregelamendu honetan ezarritako prozedurari jarraituko zaio, hitzarmenean bertan berariaz arautu gabe dagoen guztian.

2.– Cuando, en virtud de convenio de encomienda de gestión, se realice la recaudación en vía administrativa de apremio de créditos a favor de otras entidades públicas, se seguirá el procedimiento regulado en el presente Reglamento en todo aquello que no esté expresamente regulado en el propio convenio.

3.– Zorduna ente publiko bat baldin bada (Estatua; autonomia-erkidegoak eta toki-erakundeak; foru-aldundiak, eta organismo autonomoak eta gainerako enpresa-erakunde publikoak, aurreko horien egitura organikoaren parte izan daitezkeenak), eta erregelamendu honen 48. artikuluan aipatzen den ofiziozko konpentsazioa posible izan ez bada, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak eta, hala badagokio, haren organismo autonomoek eta zuzenbide pribatuko ente publikoek premiamendu-prozedura erabiliko dute beren kreditu publikoak kobratzeko. Bide exekutiboa ondorio guztiekin agortu arte luzatuko da prozedura hori; areago, ente publiko zordunaren ondasun eta eskubideak enbargatu ere egingo dituzte, salbu eta jabari publikoko ondasunak edo ondare-ondasunak badira, erabilera edo zerbitzu publiko bati materialki lotuta daudenak.

3.– Cuando el deudor sea un ente público (Estado, Comunidades Autónomas y Entidades Locales, Diputaciones Forales e igualmente los organismos autónomos y demás entidades públicas empresariales que puedan formar parte de la estructura orgánica de aquellos) y no hubiera sido posible la compensación de oficio a la que se refiere el artículo 48 del presente Reglamento, la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y, en su caso, sus organismos autónomos y entes públicos de derecho privado, utilizarán para el cobro de sus créditos públicos el procedimiento de apremio. Dicho procedimiento se extenderá hasta agotar la vía ejecutiva con todas sus consecuencias, llegando a embargar los bienes y derechos del ente público deudor, con excepción de aquellos que sean demaniales o patrimoniales afectos materialmente a un uso o servicio público.

69. artikulua.– Premiamendu-prozeduraren izaera.

Artículo 69.– Carácter del procedimiento de apremio.

1.– Premiamendu-prozedura administrazio-mailakoa da soil-soilik, eta Administrazioari baino ez dagokio hartaz arduratzeko eta haren gorabehera guztiak ebazteko eskumena.

1.– El procedimiento de apremio es exclusivamente administrativo; la competencia para entender del mismo y resolver todos sus incidentes es exclusiva de la Administración.

2.– Premiamendu-prozedura ezin zaie metatu prozedura judizialei, ez eta bestelako exekuzio-prozedurei ere. Ofizioz hasi eta jarraituko du izapide guztietan, eta ez da etengo beste prozedura horiek hasteagatik, salbu eta hala behar badu jurisdikzio-gatazkei buruzko araudian edo hurrengo artikuluan ezarritakoaren arabera.

2.– El procedimiento de apremio no es acumulable a los judiciales ni a otros procedimientos de ejecución. Su iniciación o continuación se impulsará de oficio en todos sus trámites y no se suspenderá por la iniciación de aquellos, salvo cuando proceda de acuerdo con la normativa de conflictos jurisdiccionales o con el artículo siguiente.

70. artikulua.– Zenbait prozedura batera gertatzea.

Artículo 70.– Concurrencia de procedimientos.

Alde batera utzi gabe legediak kredituak haien izaeraren arabera kobratzeko ezartzen duen lehentasun-hurrenkera, premiamendu-prozedurarekin batera beste exekuzio-prozedura batzuk gertatzen direnean –berezi, unibertsal, judizial edo ez-judizial–, honako arau hauekin bat etorriz finkatuko da prozeduran trabatutako ondasunak exekutatzeko lehentasuna:

Sin perjuicio del respeto al orden de prelación que para el cobro de los créditos viene establecido por la ley en atención a su naturaleza, en el caso de concurrencia del procedimiento de apremio con otros procedimientos de ejecución, ya sean singulares o universales, judiciales o no judiciales, la preferencia para la ejecución de los bienes trabados en el procedimiento vendrá determinada con arreglo a las siguientes reglas:

a) Premiamendu-prozedurak, beste exekuzio-prozesu edo -prozedura berezi batzuekin batera gertatzen denean, lehentasuna izango du, baldin eta prozedura horretan zehar egindako enbargoa zaharrena bada.

a) Cuando concurra con otros procesos o procedimientos singulares de ejecución, el procedimiento de apremio será preferente cuando el embargo efectuado en el curso del mismo sea el más antiguo.

b) Premiamendu-prozedurak, beste exekuzio-prozedura edo -prozesu konkurtsalekin edo unibertsalekin batera gertatzen denean, lehentasuna izango du prozeduran zehar enbargatutako ondasun eta eskubideak exekutatzeko, baldin eta enbargo hori prozesu konkurtsala hasi baino lehenago burutu bada.

b) En los supuestos de concurrencia del procedimiento de apremio con procesos o procedimientos concursales o universales de ejecución, aquel procedimiento tendrá preferencia para la ejecución de los bienes o derechos que hayan sido objeto de embargo en el curso del mismo, siempre que dicho embargo se hubiera efectuado con anterioridad a la fecha de inicio del proceso concursal.

71. artikulua.– Jarduketei eustea.

Artículo 71.– Conservación de actuaciones.

Zehapenak, errekarguak edo kuotaz besteko zor-osagai batzuk deuseztatzeak –zerga-zorren kasuan– edo zor nagusiz bestekoak deuseztatzeak –zergaz besteko zorren kasuan– ez du berekin ekarriko kuota edo zor nagusia deuseztatzea, deuseztapenaren kausak ukitzen ez dituen gainerako osagaiak deuseztatzea, ez eta deuseztatu gabeko elementuei dagozkien errekarguak, interesak eta kostuak deuseztatzea ere.

La anulación de sanciones, recargos u otros componentes de la deuda distintos de la cuota en el caso de deudas tributarias, o distintos de la deuda principal en las no tributarias, no supondrá la anulación de la cuota o deuda principal y demás componentes no afectados por la causa de la anulación, ni de los recargos, intereses y costas que correspondan a los elementos no anulados.

72. artikulua.– Egiazkotasun-presuntzioa.

Artículo 72.– Presunción de certeza.

Egiazkotzat joko dira premiamendu-prozeduran jasotako eginbideak, gertakariei, datei eta bertaratutakoek egindako adierazpenei dagokienez, baldin eta diru-bilketako organoek edo agenteek beren eskumenak betetzen dihardutela ikusitakoak badira.

Las diligencias suscritas en el procedimiento de apremio que consignen hechos presenciados por el órgano o agente de recaudación en el ámbito de sus competencias, se presumen ciertas en cuanto a los hechos, su fecha y manifestaciones de los comparecientes.

73. artikulua.– Jakinarazpenak.

Artículo 73.– Notificaciones.

1.– Premiamendu-prozedurako jakinarazpenei tributuen legeria orokorra edo administrazio-prozedura erkidearena aplikatuko zaie, aintzat hartuta bildu beharreko zuzenbide publikoko sarrerak zerga-sarrerak edo zergaz kanpokoak diren.

1.– A las notificaciones practicadas en el procedimiento de apremio se aplicará la legislación general tributaria o la de procedimiento administrativo común, en función de la naturaleza tributaria o no tributaria de los ingresos de derecho público a recaudar.

2.– Zordunari jakinarazpen bat bidaliko zaio premiamendu-probidentziaren berri emateko, eta han alderdi hauek jasoko dira:

2.– La providencia de apremio se comunicará a la persona deudora mediante notificación que contendrá además los siguientes extremos:

a) Zorra ordaintzeko epea eta modua.

a) Plazo y forma de pago de la deuda.

b) Geroratzea edo zatikatzea eskatzeko aukera.

b) Posibilidad de solicitar aplazamiento o fraccionamiento.

c) Informazio-atal bat, non adieraziko baita etendura soilik onartuko dela indarrean dagoen araudian zehaztutako kasuetan eta baldintzetan.

c) Información en la que se indique que solo se producirá la suspensión en los casos y condiciones previstos en la normativa vigente.

d) Aurkez daitezkeen errekurtsoak, eta zer organotan eta epetan aurkeztu behar diren.

d) Recursos que contra la misma procedan, órganos ante los que puedan interponerse y plazo para su interposición.

BIGARREN ATALA
SECCIÓN SEGUNDA
PREMIAMENDU-PROBIDENTZIA
PROVIDENCIA DE APREMIO

74. artikulua.– Aurretiazko jarduketak eta gutxieneko edukia.

Artículo 74.– Actuaciones previas y contenido mínimo.

1.– Erregelamendu honen 66. artikuluan aipatzen den zordunen zerrenda kolektiboak jaso ondoren, epe exekutiboan dirua biltzeko eskumena duen organoak premiamendu-probidentzia emango du, aldian-aldian eta kolektiboki, zerrendak erregelamendu honek xedatutakora egokitzen direla egiaztatu eta gero. Titulu hori nahikoa izango da premiamendu-prozedura hasteko, eta epai judizial baten betearazte-indar bera izango du, ordaintzeko betebeharra duten pertsonen ondasun eta eskubideen aurka jarduteko.

1.– Recibidas las relaciones colectivas de personas deudoras a que se refiere el artículo 66 del presente Reglamento, el órgano competente para la recaudación en período ejecutivo, tras la verificación de su adecuación a lo previsto en el presente Reglamento, dictará, colectiva y periódicamente, providencia de apremio. Esta resultará título suficiente que inicia el procedimiento de apremio y tiene la misma fuerza ejecutiva que la sentencia judicial para proceder contra los bienes y derechos de las personas obligadas al pago.

2.– Ez da premiamendu-probidentziarik emango, kasu eta zor hauek tarteko direla:

2.– No se dictará providencia de apremio respecto de los siguientes supuestos y deudas:

a) Diru-bilketa exekutiboaren eskumena duen sailaren iritziz, zorduna eta zorra identifikatzeko beharrezkoak diren baldintzak betetzen ez dituztenak. Halakoetan, atzera bidaliko zaio espedientea borondatezko epeko kudeaketaren arduradunari.

a) Las que a juicio del departamento competente en recaudación ejecutiva no reúnan los requisitos precisos para identificar a la persona deudora y la deuda, por lo que se devolverá el expediente a quien resulte responsable de la gestión en periodo voluntario.

b) Inguruabarren bat ezagutzen bada, likidazioaren exekuzioa edo ordaintzeko betebeharra deklaratzeko ebazpena eteten duena, edo, ordenamendu juridikoaren arabera, galarazten duena ordaintzeko borondatezko epea amaitutzat hartzea.

b) Aquellas en que se conozca una circunstancia que suspende la ejecución de la liquidación o resolución que declaraba la obligación de pago o que impide, según lo dispuesto en el ordenamiento jurídico, tener por finalizado el período voluntario de pago.

c) Ordainduta daudenak, errekargu eta guzti, hala badagokio; legez azkendu direnak, edo ordaintzeko betebeharra duen pertsona edo erakundea eta gainerako erantzuleak erreferentziaz kobraezintzat deklaratu behar direnak, erregelamendu honen 99. artikuluan ezarritakoaren arabera.

c) Las que hayan sido satisfechas, incluido, en su caso, el recargo, se hayan extinguido legalmente o la persona o entidad obligada al pago y los demás responsables deban ser declarados fallidos por referencia, conforme a lo previsto en el artículo 99 del presente Reglamento.

d) Premiamendu-probidentzia jakinarazi aurretik preskribaturik egon daitezkeenak, non eta ez dagoen preskripzio-epea geldiaraziko duen administrazio-jarduketaren bat.

d) Las que previsiblemente prescriban con anterioridad a la notificación de la providencia de apremio, salvo que vaya a existir actuación administrativa que interrumpa la prescripción.

e) Premiamendu-prozedurarekin jarraitzea legez galarazten duten egoeretan daudenak.

e) Las que se encuentren en situaciones que impidan legalmente la prosecución del procedimiento de apremio.

f) Kobratu gabe dagoen zorraren zenbatekoak, alde batera utzita premiamendu-errekargua, gainditzen ez badu diruzaintza-arloko eskumena duen sailaren titularrak aginduz ezarritako zenbatekoa; halakoetan, izan ere, zorra ez da nahikotzat jotzen hura jaulkitzeko, jakinarazteko eta ordainarazteko kostua estaltzeko, eta, horregatik, kontuetan baja emango zaio. Zenbateko hori kalkulatzeko, betebeharra duen pertsona edo erakundearen zor guztiak zenbatuko dira, metatuta. Halere, zenbateko txikiagoengatik ere eman ahal izango dira premiamendu-probidentziak, baldin eta hala egitea komeni bada zorren izaera edo ondorio ekonomikoak direla eta.

f) Aquellas cuya cuantía pendiente de cobro, excluido el recargo de apremio, no exceda en su importe de la cuantía que se establezca mediante Orden de la persona titular del departamento competente en materia de tesorería, al estimarse insuficiente para la cobertura del coste de emisión, notificación y exacción de las mismas, por lo que se procederá a su baja en cuentas. A los efectos del cómputo de la citada cantidad, se tendrán en consideración de manera acumulada todas las deudas de una misma persona o entidad obligada. No obstante, podrán dictarse providencias por importes inferiores cuando la naturaleza de las deudas o los efectos económicos así lo aconsejen.

3.– Premiamendu-probidentzian datu hauek jaso beharko dira, gutxienez:

3.– La providencia de apremio deberá contener, al menos:

a) premiatuaren identifikazio osoa, NAN, IFZ, AIZ edo pasaportea eta helbidea emanda,

a) identificación completa de la persona apremiada con mención del DNI, NIF, NIE o pasaporte y domicilio,

b) premiatutako zorraren edo zorren kontzeptua, zenbatekoa eta epealdia,

b) concepto, importe y período al que corresponde la deuda o deudas apremiadas,

c) berariaz adieraziko da zorra ez dela ordaindu borondatezko epean eta berandutze-interesak sortzen hasi direla.

c) indicación expresa de que la deuda no ha sido satisfecha en período voluntario y del comienzo del devengo de los intereses de demora,

d) epe exekutiboko errekarguaren likidazioa,

d) liquidación del recargo del período ejecutivo,

e) errekerimendua, zorra eta premiamendu-errekargu murriztua ordaindu ditzan erregelamendu honen 77. artikuluan ezarritako epeetan. Gainera, berariaz ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, bere ondasunak enbargatuko direla edo izan daitezkeen bermeak exekutatuko, % 20ko errekargua aplikatuta eta zorra kitatu arte sortutako berandutze-interesak ezarrita, eta

e) requerimiento para que efectúe el pago de la deuda y del recargo de apremio reducido en los plazos del artículo 77 del presente Reglamento, con la advertencia expresa de que de no hacerlo se procederá al embargo de sus bienes o a la ejecución de las garantías que en su caso existieran con aplicación del recargo del 20 por 100 y de los intereses de demora que se devenguen hasta la fecha de cancelación de la deuda, y,

f) premiamendu-probidentziaren jaulkipen-data.

f) fecha de expedición de la providencia de apremio.

75. artikulua.– Premiamendu-bidea aurkaratzea.

Artículo 75.– Impugnación de la vía de apremio.

1.– Premiamendu-bidearen bidezkotasunaren aurka egiteko, honako arrazoi hauek baino ez dira onartuko:

1.– Contra la procedencia de la vía de apremio solo son admisibles los siguientes motivos de oposición:

a) Zorra erabat azkentzea, edo ordainketa eskatzeko eskubidea preskribatzea.

a) Extinción total de la deuda o prescripción del derecho a exigir el pago.

b) Zorra geroratzeko, zatikatzeko edo konpentsatzeko eskatzea borondatezko epean, eta diru-bilketako prozedura eteteko beste zenbait arrazoi.

b) Solicitud de aplazamiento, fraccionamiento o compensación en período voluntario y otras causas de suspensión del procedimiento de recaudación.

c) Zergaz besteko zorra deklaratzen duen ebazpenaren edo likidazioaren berri ez ematea.

c) Falta de notificación de la liquidación o de la resolución que declara la deuda no tributaria.

d) Zergaz besteko zorra deklaratzen duen ebazpena edo likidazioa deuseztatzea.

d) Anulación de la liquidación o de la resolución que declara la deuda no tributaria.

e) Premiamendu-probidentziaren edukian egindako akatsa edo omisioa, zorduna edo premiatutako zorra identifikatzea eragozten duena.

e) Error u omisión en el contenido de la providencia de apremio que impida la identificación de la persona deudora o de la deuda apremiada.

2.– Premiamendu-prozeduraren zenbait jarduketa deusezak direla deklaratzen bada, deuseztapena eragin duen kausaren pean ez dauden jarduketei eutsiko zaie. Zorraren errekarguak edo kuotaz besteko osagaiak deuseztatzeak ez ditu baliogabetuko premiamendu-prozeduran zehar egindako jarduketak, betebehar nagusitik eratortzen diren eta bete beharrekoak diren zorraren osagai deuseztatu gabeei dagokienez.

2.– Cuando se declare la nulidad de determinadas actuaciones del procedimiento de apremio se dispondrá la conservación de las no afectadas por la causa de nulidad. La anulación de los recargos u otros componentes de la deuda diferentes de la cuota, no afectará a la validez de las actuaciones realizadas en el curso del procedimiento de apremio, respecto a los componentes de la deuda no anulados y exigibles derivados de la obligación principal.

3.– Zehapen-arloan, ebazpena preskribatzeko eta ez jakinarazteko arrazoiak zehapenari buruzkoak dira, eta inola ere ez zehapen-ebazpen exekutiboaren aurreko arau-hausteari, salaketari edo izapideei buruzkoak, hala xedatzen baita administrazio-prozedurari buruzko araudian; hala ere, arrazoi horiek baliatu ahal izango dira eskumena duen organoaren aurrean, behar den unean eta forman.

3.– En el ámbito sancionador, los motivos de prescripción y falta de notificación de la resolución se refieren a la sanción y, en ningún caso, en relación con la infracción, denuncia o trámites anteriores a la resolución sancionadora ejecutiva, según la normativa de procedimiento administrativo; sin perjuicio de que puedan hacerse valer ante el órgano competente en el momento y forma establecidos.

4.– Premiamendu-probidentzia ez jakinaraztea arrazoi izango da premiamendu-prozeduran zehar burututako egintzak aurkaratzeko.

4.– La falta de notificación de la providencia de apremio será motivo de impugnación de los actos que se produzcan en el curso del procedimiento de apremio.

76. artikulua.– Premiamendu-prozedura etetea.

Artículo 76.– Suspensión del procedimiento de apremio.

1.– Errekurtso eta erreklamazio ekonomiko-administratiboak arautzen dituzten xedapenetan aurreikusitako moduan eta baldintzetan etengo da premiamendu-prozedura.

1.– El procedimiento de apremio se suspenderá en la forma y con los requisitos previstos en las disposiciones reguladoras de los recursos y de las reclamaciones económico-administrativas.

2.– Berehala etengo da premiamendu-prozedura, bermea jarri beharrik gabe, interesdunak frogatzen badu zorra zehazterakoan bere kalterako huts materiala, aritmetikoa edo egitatezkoa gertatu dela; berdin gertatuko da zor hori ordaindu, barkatu, konpentsatu, geroratu edo eten denean, edo ordainketa eskatzeko eskubidea preskribatu denean.

2.– Se suspenderá inmediatamente el procedimiento de apremio, sin necesidad de prestar garantía, cuando la persona interesada demuestre que se ha producido en su perjuicio error material, aritmético o de hecho en la determinación de la deuda, o bien que dicha deuda ha sido satisfecha, condonada, compensada, aplazada o suspendida, o que ha prescrito el derecho a exigir su pago.

3.– Zergaz besteko zorrak biltzen direnean, erregelamendu honen 58. artikuluko 2. apartatuan aipatzen diren ebazpenak emateko eskumena duen organoari edo ebazpenok berrikusteko eskumena duenari dagokio aztertzea ebazpenotan akatsik egin ote den, administrazio-prozedurari buruzko arauekin bat etorriz.

3.– En el caso de recaudación de deudas no tributarias, corresponde al órgano competente para dictar las resoluciones a que se refiere el apartado 2 del artículo 58 del presente Reglamento o al competente para revisarlas, examinar la concurrencia de error en las mismas, de acuerdo con la normativa de procedimiento administrativo,

77. artikulua.– Epe exekutiboan dirua sartzeko epeak.

Artículo 77.– Plazos de ingreso en período ejecutivo.

1.– Behin epe exekutiboa hasita eta premiamendu-probidentzia jakinarazita, zorra epe hauetan ordaindu beharko da:

1.– Una vez iniciado el período ejecutivo y notificada la providencia de apremio, el pago de la deuda deberá efectuarse en los siguientes plazos:

a) Probidentziaren jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egiten bada, jakinarazpena jasotzen den egunetik hil horren 20ra arte, edo, hilaren 20a balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.

a) Si la notificación de la providencia se realiza entre los días uno y 15 de cada mes, desde la fecha de recepción de la notificación hasta el día 20 de dicho mes o, si este no fuera hábil, hasta el inmediato hábil siguiente.

b) Probidentziaren jakinarazpena hilaren 16tik azken egunera bitartean egiten bada, jakinarazpena jasotzen den egunetik hurrengo hilaren 5era arte, edo, hil horren 5a balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.

b) Si la notificación de la providencia se realiza entre los días 16 y último de cada mes, desde la fecha de recepción de la notificación hasta el día cinco del mes siguiente o, si este no fuera hábil, hasta el inmediato hábil siguiente.

2.– Betebeharpeko pertsonak edo erakundeak ez badu ordaintzen aurreko apartatuan aipatutako epean, haren ondasunak enbargatu egingo dira.

2.– Si la persona o entidad obligada no efectuara el pago dentro del plazo al que se refiere el apartado anterior se procederá al embargo de sus bienes.

3.– Zordun batek hainbat zor baldin baditu, premiamendu-prozedura berean metatuko dira, eta hark egindako ordainketak zor guztiak estaltzen ez baditu, zor zaharrenei aplikatuko zaie. Antzinatasuna zehazteko, borondatezko epearen muga-eguna hartuko da kontuan.

3.– Si existieran varias deudas de una misma persona deudora se acumularán en un mismo procedimiento de apremio y en el supuesto de realizarse un pago que no cubra la totalidad de aquellas, se aplicará a las deudas más antiguas, determinándose la antigüedad en función de la fecha de vencimiento del período voluntario.

78. artikulua.– Berme pertsonalak eta eskudiruzko gordailuak exekutatzea.

Artículo 78.– Ejecución de garantías personales y de depósitos en efectivo.

1.– Zorra abal bidez, kauzio-aseguruko poliza bidez edo beste edozein berme pertsonalen bidez bermatuta badago, premiamendu-probidentzia eman eta berehala, epe exekutiboan dirua biltzeko eskumena duen organoak bermea exekutatuko du, salbu eta bermea ez denean zor bermatuarekiko proportzionala edo ordaintzeko betebeharra duen pertsonak edo erakundeak hala eskatzen duenean, horretarako nahikoa ondasun zehaztuta. Halakoetan, diru-bilketako organoak erabaki dezake beste ondasun edo eskubide batzuk enbargatu eta besterentzea.

1.– Si la deuda estuviese garantizada mediante aval, póliza de seguro de caución, o cualquier otra garantía personal, se procederá, inmediatamente después de dictada la providencia de apremio, a ejecutar la garantía por el órgano competente para la recaudación en período ejecutivo, salvo cuando la garantía no sea proporcionada a la deuda garantizada o cuando la persona o entidad obligada al pago lo solicite, señalando bienes suficientes al efecto. En tal caso el órgano de recaudación podrá optar por el embargo y enajenación de otros bienes o derechos.

2.– Aurreko apartatuan aipatzen den kasuan, errekerimendua helaraziko zaio bermatzaileari, zenbateko bermatua estaltzeko bezainbeste diru sar dezan. Erregelamendu honen 59.1 artikuluan ezarritako epean egin beharko da diru-sarrera hori, bermearen idazkian bestelakorik ezarri ezean.

2.– En el caso a que se refiere el párrafo anterior, se dirigirá a la persona garante requerimiento de ingreso, hasta el límite del importe garantizado, ingreso que se deberá realizar en el plazo establecido en el apartado 1 del artículo 59 del presente Reglamento, salvo que se haya estipulado otro diferente en el instrumento de la garantía.

3.– Aurreko apartatuan adierazitako epean egiten ez bada diru-sarrera, bermatzailearen ondasunen aurka egingo da premiamendu-prozeduraren bidez, zordun nagusiaren aurka dagoen premiamendu-probidentzia berari jarraituz.

3.– De no realizarse el ingreso en el plazo indicado en el párrafo anterior, se procederá por el procedimiento de apremio contra los bienes del garante, en virtud de la misma providencia de apremio existente contra el deudor o deudora principal.

4.– Bermatzailea kaudimengabea dela jakinez gero, artikulu honetan ezarritako izapideen ordez, 79. artikuluan aurreikusita daudenak aplikatuko dira.

4.– Cuando sea conocida la situación de insolvencia de la persona garante podrán sustituirse los trámites establecidos en el presente artículo por los señalados en el artículo 79.

5.– Bermeak zorraren zati bat baino hartzen ez badu, hasiera emango zaie 79. artikuluan aurreikusitako izapideei.

5.– Cuando la garantía cubra parcialmente la deuda, podrán iniciarse los trámites previstos en el artículo 79.

6.– Dirutan egindako gordailuren bat badago, gordailuzainari bidaliko zaio aurreko 2. apartatuan ezarritako errekerimendua. Gordailuzaina Administrazioa bera bada, zorra kitatzeko erabiliko da.

6.– En el caso de existir depósito en efectivo, se dirigirá a la persona depositaria el requerimiento establecido en el apartado 2 anterior. Si el depositario es la propia Administración, se aplicará el mismo a cancelar la deuda.

79. artikulua.– Premiamendu-probidentziaren ondorengo izapideak.

Artículo 79.– Trámites posteriores a la providencia de apremio.

1.– Aurreko artikuluan aipatutako bermerik edo gordailurik ez dagoenean, edo artikulu horren 4. eta 5. apartatuak aplikatu behar direnean, exekuzioa premiamendu-prozeduraren bidez egingo da, baldin eta hipoteka- edo bahi-bermeak edo beste berme erreal batzuk badaude, zordunaren edo zorduna ez den beste norbaiten ondasun edo eskubideen gainean eratuak. Zorduna ez den beste norbaitenak baldin badira ondasunak edo eskubideak, haien titularrari errekerimendua egingo zaio, diru-bilketako organoaren esku jar ditzan edo zorra ordain dezan, erregelamendu honen 59.1 artikuluan ezarritako epean. Berme errealik ez dagoenean, zordunaren ondasunak enbargatzeko jarduketei ekingo zaie.

1.– Cuando no existan garantías ni depósitos a los que se refiere el artículo anterior, o sean de aplicación los apartados 4 y 5 del mismo, se procederá a la ejecución por el procedimiento de apremio de existir garantías consistentes en hipoteca, prenda, u otra de carácter real, constituidas por o sobre bienes o derechos de la persona deudora o de persona distinta. En este último caso se requerirá a la persona titular de dichos bienes o derechos para que, en el plazo establecido en el apartado 1 del artículo 59 del presente Reglamento ponga los mismos a disposición del órgano de recaudación o bien pague la deuda. Cuando no existan garantías de carácter real se iniciarán las actuaciones tendentes al embargo de los bienes de la persona deudora.

2.– Epe exekutiboko diru-bilketa itundu bada Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokor edo instituzionaletik kanpoko erakundeekin, erakunde horietako organoek egingo dituzte aurreko apartatuan aipaturiko kudeaketak, izenpetutako hitzarmenean aurreikusitakoari jarraikiz; horretarako, itun horretan aurreikusitako agiriak bidaliko zaizkie.

2.– Cuando haya sido concertada la recaudación en período ejecutivo con entidades ajenas a la Administración General o Institucional de la Comunidad Autónoma de Euskadi, las gestiones a las que se refiere el apartado anterior serán realizadas por los órganos de la entidad correspondiente, según lo previsto en el respectivo convenio suscrito, a cuyo efecto se le remitirá la documentación prevista en el mismo.

3.– Ez zaie hasiera emango artikulu honen 1. apartatuan aipatutako izapideei, eta ez zaizkio bidaliko dena delako hitzarmenean aurreikusitako agiriak diru-bilketaren kudeaketa itundua duen erakundeari, baldin eta hipoteka- eta bahi-bermeen edo beste berme erreal batzuen exekutatzen hasi badira, premiamendu administratiboaz besteko prozeduren bidez, edo hasita badago finantza-arloko araudian zorrak ondasun edo eskubideen bitartez ordaintzeko aurreikusita dagoen prozedura. Halakoetan, hasiera emango zaie izapide horiei, edo aipatutako agiriak erakundeari bidaliko zaizkio, zorra erabat azkendu gabe amaitu bada diru-bilketakoa ez den prozedura.

3.– No se iniciarán las gestiones a que se refiere el apartado primero del presente artículo, ni se remitirá la documentación prevista en el respectivo convenio a la entidad con que se haya concertado la gestión recaudatoria en el ámbito correspondiente, cuando se haya iniciado la ejecución de las garantías consistentes en hipoteca, prenda, u otra de carácter real, por procedimientos distintos al administrativo de apremio, o cuando se haya iniciado el procedimiento previsto en la normativa en materia de finanzas para el pago de deudas mediante bienes o derechos. En estos casos, se procederá a iniciar aquellas gestiones, o a remitir a la entidad la citada documentación, cuando finalice el procedimiento no recaudatorio sin haberse extinguido íntegramente la deuda.

80. artikulua.– Zorren zenbatekoa sartzea.

Artículo 80.– Ingreso de las deudas.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoak finantza-erakunde laguntzaileetan epe exekutiboko diru-sarrerak biltzeko izendatuak dituen banku-kontuetan egingo dira premiamendu-prozedura bidezko diru-sarrerak.

1.– Los ingresos en procedimiento de apremio se efectuarán en las cuentas bancarias de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi asignadas al efecto en las diferentes entidades financieras colaboradoras para la recaudación de los ingresos en periodo ejecutivo.

2.– Premiamendu-prozeduraren edozein unetan onartuko da ordainketa. Prozedura horrek aurrera jarraituko du, ordaindu gabeko gainerako zenbatekoetarako, baldin eta egindako ordainketak estaltzen ez baditu zorraren zenbateko nagusia eta, hala badagokio, errekarguak, berandutze-interesak eta sortutako kostuak.

2.– Será admitido el pago en cualquier momento del procedimiento de apremio, que continuará por el resto impagado cuando no incluya el principal de la deuda y, en su caso, los recargos, los intereses de demora y las costas devengadas.

81. artikulua.– Epe exekutiboko berandutze-interesak.

Artículo 81.– Interés de demora del período ejecutivo.

1.– Zordundutako zenbatekoek, errekarguak izan ezik, berandutze-interesa sortuko dute, zor motaren arabera, epe exekutiboaren hasieratik zenbatekoak ordaindu arte. Interesa zehazteko, aintzat hartuko da epean zehar indarrean dagoen interes-tasa.

1.– Las cantidades adeudadas, excepto el recargo, devengarán interés de demora, en función del tipo de deuda, desde el inicio del período ejecutivo hasta la fecha de su ingreso y se determinarán teniendo en cuenta el tipo de interés vigente a lo largo del período.

2.– Zor bat osorik ordaintzen bada –eten, geroratu edo zatikatu gabe– premiatutako zorrak ordaintzeko 77.1 artikuluan ezarritako epea amaitu baino lehen, ez dira eskatuko epe exekutiboaren hasieratik sortutako berandutze-interesak.

2.– Cuando sin mediar suspensión, aplazamiento o fraccionamiento una deuda se satisfaga totalmente antes de que concluya el plazo establecido en el apartado 1 del artículo 77 para el pago de las deudas apremiadas no se exigirán los intereses de demora devengados desde el inicio del periodo ejecutivo.

3.– Zerga- eta aurrekontu-arloko lege orokorrek xedatutakoaren arabera ezarriko da interesen likidazioa, aintzat hartuta zer motatako zorra den: zerga-zorra edo zergaz besteko zorra.

3.– La liquidación de intereses se fijará de acuerdo con lo establecido en la legislación general en materia tributaria y presupuestaria, según la naturaleza tributaria o no de la deuda.

4.– Berandutze-interesak ez dira likidatuko, baldin eta haien zenbatekoa txikiagoa bada diruzaintza-arloko eskumena duen sailburuak agindu bidez ezarritako gutxieneko zenbatekoa baino.

4.– No se practicará liquidación de interés de demora cuando la cantidad por este concepto sea inferior a la cuantía que se establezca mediante Orden del Consejero o Consejera competente en materia de tesorería, como mínima.

HIRUGARREN ATALA
SECCIÓN TERCERA
ENBARGO-JARDUKETAK
ACTUACIONES DE EMBARGO

82. artikulua.– Enbargo-eginbidea.

Artículo 82.– Diligencia de embargo.

1.– Zorraren zenbatekoa, interesak, epe exekutiboko errekarguak eta prozeduraren kostuak estaltzeko beharrezkoak diren ondasun guztiak enbargatuko zaizkio zordunari, proportzionaltasun-printzipioa errespetatuz; prozedura garatuko da Tributuen Lege Orokorrak, Diru-bilketa Erregelamendu Orokorrak eta aplikatu behar diren gainerako arauek arlo horretarako ezartzen dutenaren arabera.

1.– El embargo se realizará sobre los bienes de la persona deudora en cuantía suficiente para cubrir el importe de la deuda, los intereses, los recargos del periodo ejecutivo y las costas del procedimiento, respetando siempre el principio de proporcionalidad y el procedimiento se desarrollará de acuerdo con lo regulado para la materia en la Ley General Tributaria, en el Reglamento General de Recaudación y demás normas que le puedan ser de aplicación.

2.– Administrazioak eta betebeharpeko pertsona edo erakundeak beste hurrenkera bat adostu ezean, lehenik, besterentzen errazen diren eta betebeharpeko pertsona edo erakundearentzat kalte txikiena dakarten ondasunak enbargatuko dira.

2.– Si la Administración y la persona o entidad obligada no hubieran acordado otro orden diferente, el embargo se realizará teniendo en cuenta la mayor facilidad de los bienes para su enajenación y la menor onerosidad de esta para la persona o entidad obligada.

3.– Ez dira enbargatuko legeek oro har enbargaezin deklaratutako ondasun eta eskubideak, eta ez da enbargorik egingo, orobat, uste baldin bada ondasunak diru bihurtuta ez dela aterako haren kostua estaltzeko adina.

3.– No se embargarán los bienes o derechos declarados inembargables con carácter general por las leyes ni aquellos de cuya realización se presuma que resultaría insuficiente para la cobertura del coste de la misma.

4.– Jarduketa bakoitzerako enbargo-eginbide bat emango da, eta dagokionari jakinaraziko zaio, exekuzioa gauzatzeko. Ondasun eta eskubideak enbargatu ondoren, eginbidea zordunari jakinaraziko zaio, bai eta, hala badagokio, honako hauei ere: ondasunen hirugarren titularrari, edukitzaileari edo gordailuzainari, bide exekutiboko zordunaren ezkontideari edo legez eratutako izatezko bikoteko kideari, eta ondasunen titularkideei. Enbargoa nahikoa ez bada zor osoa estaltzeko, jakinarazpenean zehaztuko da zenbat den ordaindu gabeko zorra, zeinaren gainean premiamendu-prozedura abiaraziko baita.

4.– Para cada actuación, se dictará la correspondiente diligencia de embargo, que será notificada con quien deba entenderse para hacer efectiva la ejecución. Una vez efectuado el embargo de los bienes o derechos, la diligencia se notificará a la persona deudora y, en su caso al tercero titular, poseedor o depositario de los bienes, así como al cónyuge o a la pareja de hecho, constituida en legal forma, del deudor o deudora en ejecutiva, así como a los cotitulares de los referidos bienes. En caso de que el embargo practicado no sea suficiente para cubrir el total de la deuda, en la notificación se le comunicará la deuda pendiente, sobre la que se seguirá procedimiento de apremio.

5.– Enbargo-eginbidea aurkaratzeko, arrazoi hauek bakarrik onartuko dira:

5.– Contra la diligencia de embargo solo se admitirán los siguientes motivos de oposición:

a) Premiamendu-probidentzia ez jakinaraztea.

a) Falta de notificación de la providencia de apremio.

b) Zorra azkentzea edo ordainketa eskatzeko eskubidea preskribatzea.

b) Extinción de la deuda o prescripción del derecho a exigir el pago.

c) Diru-bilketako prozedura etetea.

c) Suspensión del procedimiento recaudatorio.

d) Enbargoen arauak ez betetzea.

d) Incumplimiento de las normas reguladoras de los embargos.

e) Ordainketa geroratzeko edo zatikatzeko baimena izatea.

e) Tener concedido un aplazamiento o fraccionamiento de pago.

6.– Enbargoa kenduko da, baldin eta frogatzen bada badela arrazoi horietako baten bat, edo zordunak ordaintzeko modu bat proposatzen badu, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren interesak hobeki defendatzen dituena.

6.– El levantamiento del embargo se producirá únicamente si se demuestra la realización de alguno de estos motivos, o bien porque la persona deudora propone una forma de pago que mejor defienda los intereses de la Hacienda General del País Vasco.

83. artikulua.– Banku-kontuak enbargatzea.

Artículo 83.– Embargo de cuentas bancarias.

1.– Banku-kontuak enbargatzeko, enbargo-prozedura zentralizatuari jarraituko zaio nagusiki, banku-araudiarekin bat etorriz. Nolanahi ere, banakako enbargo-aginduak eman ahal izango dira, baldin eta uste bada horrela hobeki defendatzen direla Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren eskubideak.

1.– Para el embargo de cuentas bancarias se seguirá preferentemente el procedimiento centralizado de embargos, de conformidad con la normativa bancaria. No obstante lo anterior, podrán efectuarse órdenes de embargo individualizadas, cuando se estime que se defienden mejor los derechos de la Hacienda General del País Vasco.

2.– Trabak kentzea. Legez ezarritako epean, prozedura exekutiboko diru-bilketarako eskumena duen organoak trabak kentzeko agindua eman dezake. Agindu hori betetzen ez bada, bidegabeko sarrerak itzultzeko prozeduraren bidez itzularaziko da trabatutako zenbatekoa.

2.– Levantamiento de trabas. En el plazo previsto legalmente, el órgano competente para la recaudación en procedimiento ejecutivo podrá dar orden del levantamiento de la traba. Si la orden de levantamiento no es cumplida, la devolución de la cantidad trabada se realizará por medio del procedimiento de devolución de ingresos indebidos.

3.– Soldaten edo pentsioen moduko diru-sarrerak bakarrik dituzten kontu korronteetan enbargoa egiteko, Prozedura Zibilaren Legearen 607. artikuluan aurreikusitako eskala aplikatuko da. Interesdunak, egoera hori frogatzeko, baliozko frogabideren bat erabili beharko du. Traba osorik edo partez kenduko da, legez enbargatu daitekeen zenbatekoa gainditzen badu.

3.– En el caso de cuentas corrientes donde solo se realicen ingresos de tipo salarial o pensiones, se seguirá para el embargo la escala prevista en el artículo 607 de la Ley de Enjuiciamiento Civil. La persona interesada deberá demostrar por cualquier medio válido de prueba, que se da dicha circunstancia. Si la traba supera la cantidad legalmente embargable, se le levantará total o parcialmente la misma.

4.– Enbargatutako kontu korrontea titulartasun solidariokoa edo mankomunatua baldin bada, zordunari dagokion saldoaren proportzioa errespetatu beharko du enbargoak. Ondore horietarako, saldoa parte berdinetan zatituko da titularren artean, non eta ez den frogatzen proportzio desberdin bat dagoela. Enbargatutako titularrak frogatu beharko du hori. Finantza-erakundeak ez badu proportzionaltasuna aplikatzen trabaren unean, traba partez kenduko da, dagokion zenbatekoaren arabera. Interesdunak, kontua partitua dela frogatzeko, banku-ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, edo legezko beste edozein frogabide. Baterako kontuen kasuan, titularrak izatezko bikote baldin badira, Eusko Legebiltzarraren 2/2003 Legearen arabera eratua, edo senar-emazteak baldin badira, irabazpidezko araubidean edo ondasunen komunikazioko araubidean, bi kasuetan, saldoa osorik enbargatuko da. Aitzitik, ondasunak banatzeko araubidea ezarria badute, saldoa zati berdinetan banatuta dagoela joko da, eta, hortaz, zordunari dagokion saldoaren proportzioan egingo da traba. Betiere, interesdunek frogatu beharko dute araubide hori, agiri bidez.

4.– Tanto si la cuenta corriente embargada es de titularidad indistinta como mancomunada, el embargo deberá respetar la proporción del saldo que corresponde a la persona deudora. A estos efectos, el saldo se presumirá dividido en partes iguales entre quienes sean titulares, salvo que se demuestre una proporción diferente, correspondiendo la prueba al titular embargado. Si la entidad financiera no aplica la proporcionalidad en el momento de la traba, se hará levantamiento parcial por lo que corresponda. La persona interesada deberá aportar certificado bancario de que la cuenta está compartida o cualquier otro medio legal de prueba. En el supuesto de cuentas conjuntas cuyos titulares sean pareja de hecho constituida conforme a la Ley del Parlamento Vasco 2/2003 o matrimonio, en ambos supuestos, en régimen de gananciales o comunicación de bienes, se realizará el embargo total del saldo existente. Por el contrario, si el régimen que les rige es el de separación de bienes, se presumirá el saldo dividido en partes iguales, realizándose la traba únicamente en proporción del saldo que pertenezca a la persona deudora. Corresponde en todo caso a las personas interesadas, la acreditación documental de dicho régimen.

5.– Aldez aurretik horretarako zehaztu den diru-bilketako kontuan sartu beharko ditu finantza-erakundeak trabatutako zenbatekoak, enbargo-prozedura zentralizatuaren protokoloan ezarritako epeetan. Banakako enbargo-aginduak direnean, traba-egunaren biharamunetik hogei egun igarotakoan sartu beharko da dirua. Epe exekutiboan dirua biltzeko eskumena duen organoak diru-sarrera efektiboa egiten den egunean aplikatuko ditu enbargatutako zenbatekoak, diru-bilketaren ondore guztietarako (interesen-likidazioa, itzulketak, etab.).

5.– El importe de las cantidades trabadas deberá ser ingresado por la entidad financiera, en la cuenta de recaudación previamente señalada al efecto, dentro de los plazos establecidos en el protocolo del procedimiento centralizado de embargos. Cuando se trate de órdenes de embargo individualizadas el ingreso deberá efectuarse una vez transcurridos veinte días naturales desde el día siguiente a la fecha de la traba. El órgano competente de la recaudación en período ejecutivo aplicará las cantidades embargadas en la fecha del ingreso efectivo, a todos los efectos recaudatorios (la liquidación de intereses, y las devoluciones, entre otros).

6.– Eperako kontuen kasuan, aurreko apartatuan adierazitako egunean egin beharko da diru-sarrera, edo epea amaitu eta hurrengo egunean, bi datetatik zein den geroagokoa. Gordailugileak ahalmena badu gordailututako dirua aurretiaz erabiltzeko, enbargo-eginbidea jakinarazten denean, ordaintzeko betebeharra duen pertsona edo erakundeari ohartaraziko zaio ahalmen hori balia dezakeela entitate gordailuzainaren aurrean, ezarrita dauden baldintzen arabera; halako kasuetan, ezereztearen hurrengo egunean sartu beharko da dirua.

6.– Si se trata de cuentas a plazo, el ingreso deberá realizarse en la fecha indicada en el apartado anterior o al día siguiente del fin del plazo, según qué fecha sea posterior. No obstante, si el depositante tiene la facultad de disponer anticipadamente del dinero depositado, al notificar la diligencia de embargo se advertirá a la persona o entidad obligada al pago la posibilidad que tiene de hacer uso de tal facultad frente a la entidad depositaria, según las condiciones que se hubieran establecido; en este caso, el ingreso se producirá al día siguiente de la cancelación.

7.– Enbargoa zabaldu ahal izango da, aurretik identifikatu beharrik izan gabe, ordaintzeko betebeharra duen pertsona edo erakundea titular den eta kreditu-erakunde horretan diren gainerako ondasun eta eskubideetara, ordaindu gabeko zorraren zenbatekoa osorik estali arte, honako hauek barnean direla: epe exekutiboko errekargua, interesak eta, hala badagokio, eragindako kostuak.

7.– El embargo podrá extenderse, sin necesidad de identificación previa, al resto de los bienes y derechos de que sea titular la persona o entidad obligada al pago existentes en dicha entidad de crédito, hasta alcanzar el importe de la deuda pendiente, más el recargo del periodo ejecutivo, intereses y, en su caso, las costas producidas.

84. artikulua.– Soldatak, lansariak eta pentsioak enbargatzea.

Artículo 84.– Embargo de sueldos, salarios y pensiones.

1.– Prozedura Zibilaren Legearen 607. artikuluan ezarritako atxikipen-eskalari jarraituz enbargatuko dira soldata, lansari eta pentsioak; ezin izango dira enbargatu, ordea, lanbide arteko gutxieneko soldata baino txikiagoak diren zenbatekoak. Hala ere, zordunak soldata, lansari edo pentsio bat baino gehiago jasotzen badu, metatu egingo dira denak, enbargatu daitekeen zatia zehazte aldera.

1.– El embargo de sueldos, salarios y pensiones se realizará respetando la escala de retenciones establecida en el artículo 607 de la Ley de Enjuiciamiento Civil, resultando inembargables las cuantías inferiores al salario mínimo interprofesional. No obstante, si la persona deudora es beneficiaria de más de un sueldo, salario o pensión, a efectos de determinar la parte embargable se acumularán.

2.– Enbargoa eginbidean dokumentatuko da, eta zordunari eta soldata, lansaria edo pentsioa ordaintzen duen pertsona edo erakundeari jakinaraziko zaie.

2.– El embargo se documentará en la correspondiente diligencia, que será notificada tanto al deudor o deudora como a la persona o entidad que realiza el pago del sueldo, salario o pensión.

3.– Pertsona edo erakunde ordaintzailea behartuta egongo da enbargatutako zenbatekoak atxikitzera eta eginbidean jakinaraziko zaion diru-bilketa kontuan sartzera. Epe exekutiboan dirua biltzeko eskumena duen organoak diru-sarrera efektiboa egiten den egunean aplikatuko ditu enbargatutako zenbatekoak, diru-bilketaren ondore guztietarako (interesen-likidazioa, itzulketak, etab.). Zenbatekoak atxikitzeko eta atxikitakoa sartzeko betebeharra ez betetzeak erantzukizun solidarioa eragin dezake. Behin zorra osorik ordainduta, atxikipenak etenda geratzen direla jakinaraziko dio epe exekutiboan dirua biltzeko eskumena duen organoak pertsona edo erakunde ordaintzaileari.

3.– La persona o entidad pagadora estará obligada a retener las cantidades embargadas y a proceder a su ingreso en la cuenta de recaudación que le será notificada en la diligencia. El órgano competente de la recaudación en período ejecutivo aplicará las cantidades embargadas en la fecha del ingreso efectivo a todos los efectos recaudatorios, tales como liquidación de intereses o devoluciones. El incumplimiento de la obligación de retener o de ingresar las cantidades retenidas podrá dar lugar a responsabilidad solidaria. Una vez satisfecha la totalidad de la deuda, el órgano competente de la recaudación en período ejecutivo comunicará a la persona o entidad pagadora la suspensión de las retenciones.

85. artikula.– Pentsio-funtsetako edo gizarte-aurreikuspeneko entitate edo erakundeetako partaide edo bazkideek jasotzen dituzten zenbatekoak enbargatzea.

Artículo 85.– Embargo de percepciones que puede recibir la persona partícipe o socia de fondos de pensiones o entidades o instituciones de previsión social.

1.– Pentsio-plan, mutualitate edo borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakunde bateko partaideek, edo gizarte-aurreikuspeneko beste tresna alternatibo batzuetako partaideek, jasotzen dituzten edo jaso ditzaketen hartzekoetarako eskubidea enbargatu ahal izango da, kasuan kasuko araudian baimendutakoari jarraikiz. Enbargoa honela exekutatuko da: bazkide arruntek dagokion kontingentziatik eratorritako diru-prestazioa ordain diezaieten eskatzen dutenean, edo bazkide aktiboek edo suspentsuan daudenek dagokien erreskate aurreratua baliatzetik eratorritako prestazioa ordain diezaieten eskatzen dutenean.

1.– En los términos que permite su normativa reguladora, será embargable el derecho a las percepciones que reciba o pueda recibir el o la partícipe en un plan de pensiones, mutualidad o entidad de previsión social voluntaria, u otros instrumentos alternativos de previsión social, y su ejecución se efectuará bien cuando la persona socia ordinaria solicite el pago de la prestación dineraria derivada del acaecimiento de la correspondiente contingencia, o bien cuando la persona socia activa o en suspenso solicite el pago de la prestación derivada del ejercicio del derecho de rescate anticipado que le corresponda.

2.– Aurreko apartatuan adierazten den enbargo-eginbidea ematen den unetik, dagokion araudian aurreikusitako baldintzak betetzeagatik enbargoa exekutatu daitekeen arte, geldiarazitzat joko dira izaera publikoko kredituak kobratzeko preskripzio-epeak, eta ez da premiarik izango aurrerago beste geldiarazte-jarduketa exekutiborik egiteko.

2.– Desde el momento en que se dicte la diligencia de embargo a que se refiere el párrafo anterior hasta que el mismo pueda ser ejecutado por concurrir los supuestos previstos en su normativa reguladora, se considerarán interrumpidos los plazos de prescripción para el cobro de esos créditos de naturaleza pública, sin que sean necesarias ulteriores actuaciones ejecutivas interruptivas.

3.– Enbargo-eginbidea dagokien erakundeei aurkeztuko zaie, premiatuaren aldeko eskubideak zein diren identifikatu beharrik izan gabe, eta ordaindu gabeko zorraren zenbatekoa estali arte gauzatuko da. Erakunde horiek enbargoaren jakitun egingo dira, eta haren berri emango diote diru-bilketako organo jarduleari, hamar eguneko epean gehienez; gainera, beharrezkoa den informazioa emango dute alderdi hauei buruz: kontratatutako planaren edo funtsaren ezaugarriak; eskubide kontsolidatuak, aurretiazko erreskatea gauzatzeko aukera eta data; zer prestazio hartzen dituen barnean, eta exekuziorako esanguratsua den beste edozein datu ekonomiko. Lehendik trabaren bat egonez gero, horren berri emango diote diru-bilketako organoari, jakinarazpen horretan bertan, trabaren ezaugarriak aletuta.

3.– La diligencia de embargo se presentará a las entidades correspondientes sin necesidad de identificación de los derechos a favor de la persona apremiada y se efectuará hasta el importe de la deuda pendiente. Dichas entidades tomarán nota del embargo, de lo que darán traslado al órgano de recaudación actuante en el plazo máximo de diez días, remitiendo la información necesaria relativa a las características del plan o fondo contratado, derechos consolidados, posibilidad y fecha de ejercicio de rescate anticipado, prestaciones que comprende y cualquier otro dato de relevancia económica para la ejecución. En caso de que existiera una traba previa lo pondrán en conocimiento del órgano de recaudación en dicha comunicación, debiendo especificar los extremos de la misma.

4.– Erakunde kudeatzaile eta gordailuzainek, enbargoaren berri ematen zaien unetik diru-bilketako organoak hura kendu dela jakinarazi arte, nahitaez atxiki beharko dituzte ordaintzeko betebeharra duen pertsona edo erakundearen alde aurrerago sor litezkeen zenbatekoak, eta, halaber, atxikipen horren berri eman beharko diote aipatutako organoari.

4.– Las entidades gestoras y depositarias, desde el momento de la comunicación del embargo, y hasta tanto por el órgano de recaudación no se comunique el levantamiento del mismo, estarán obligadas a retener las cantidades que en el futuro se puedan devengar a favor de la persona o entidad obligada al pago y ponerlo en conocimiento de dicho órgano.

5.– Eskubide kontsolidatuak beste plan batera aldatuz gero, erakunde kudeatzaileak horren berri eman beharko dio diru-bilketako organoari, eta haren aurrean egiaztatu beharko du enbargoa jakinarazi diela destino-planaren erakunde kudeatzaileei eta gordailuzainei.

5.– En caso de que se produzca la movilización de los derechos consolidados a otro plan, la entidad gestora deberá comunicarlo al órgano de recaudación, ante el que deberá acreditar la comunicación del embargo a las entidades gestoras y depositarias del plan de destino.

86. artikulua.– Bestelako kreditu, efektu eta eskubideak enbargatzea.

Artículo 86.– Embargo de otros créditos, efectos y derechos.

1.– Honela jardungo da aurreko artikulukoez besteko kreditu, efektu edo eskubideen kasuan:

1.– Cuando se trate de otros créditos, efectos y derechos distintos de los del artículo anterior, se procederá como sigue:

a) Bermerik ez duten kreditu, efektu eta eskubideak baldin badira, ordaintzeko betebeharra duen pertsona edo erakundearen zordunari –pertsona zein erakunde– aurkeztuko zaio enbargo-eginbidea, eta ohartaraziko zaio ezen, handik aurrera, betebeharpeko pertsonari edo erakundeari egindako ordainketek ez dutela kitatzeko ahalmenik izango. Enbargatutako kreditua edo eskubidea mugaeguneratuta badago, ordaintzeko betebeharra duen pertsona edo erakundearen zordunak –pertsona zein erakunde– zorra estaltzeko bezainbesteko zenbateko bat sartu beharko du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren kontuetan. Mugaeguneratu gabeko kredituak, berriz, zorrari atxikita geratuko dira, mugaeguneratu arte, non eta zorra ez den lehenago kitatzen. Ondoz-ondoko ordainketetan oinarritutako kredituak edo eskubideak badira, pertsona edo erakunde ordaintzaileari aginduko zaio haien zenbatekoa sartzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren kontuetan, zorraren zenbatekoaren mugara arte.

a) Si se trata de créditos, efectos y derechos sin garantía, se presentará la diligencia de embargo a la persona o entidad deudora de la persona o entidad obligada al pago, apercibiéndole de que, a partir de ese momento, no tendrá carácter liberatorio el pago efectuado a la persona o entidad obligada. Cuando el crédito o derecho embargado haya vencido, la persona o entidad deudora de la persona o entidad obligada al pago deberá ingresar en las cuentas de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi el importe hasta cubrir la deuda. En otro caso, el crédito quedará afectado a dicha deuda hasta su vencimiento, si antes no resulta solventada. Si el crédito o derecho consiste en pagos sucesivos, se ordenará a la persona o entidad pagadora ingresar en las cuentas de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi su importe hasta el límite de la cantidad adeudada.

b) Kreditu bermatuen kasuan, bermatzaileari ere jakinarazi beharko zaio enbargo-eginbidea, edo, hala badagokio, berme gisara eskainitako ondasunaren edo eskubidearen edukitzaileari; kreditua mugaeguneratu arte gordailutu ahal izango da bermea. Behin kreditua mugaeguneratuta zorra ordaintzen ez bada, bermearen exekuzioa sustatuko da, erregelamendu honen 78. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz.

b) Si se trata de créditos garantizados, deberá notificarse la diligencia de embargo también a la persona garante o, en su caso, a quien posea el bien o derecho ofrecido en garantía, que podrá depositarse hasta el vencimiento del crédito. Vencido el crédito, si no se paga la deuda se promoverá la ejecución de la garantía conforme previene el artículo 78 del presente Reglamento.

2.– Enbargoaren ondorioz zenbait kreditu edo eskubide sortzen badira jarduera profesional, autonomo edo merkataritzako batetik datozen ordainsarietatik eratorriak, 84. artikuluan xedatutakoa bete beharko da.

2.– Si de lo embargado resultasen créditos o derechos derivados de retribuciones procedentes una actividad profesional, mercantil o autónoma, se estará a lo dispuesto en el artículo 84.

87. artikulua.– Ondasun higiezinak eta haien gaineko eskubideak enbargatzea.

Artículo 87.– Embargo de bienes inmuebles y de derechos sobre estos.

1.– Enbargoa eginbidearen bidez gauzatuko da, eta eginbide horretan inguruabar hauek bilduko dira, jasota badaude:

1.– El embargo se efectuará mediante diligencia que especificará, si constan, las circunstancias siguientes:

a) Enbargatutako finkaren titularraren eta, hala badagokio, edukitzailearen izen-abizenak, sozietate-izena edo izena, identifikazio fiskaleko zenbakia eta identifikaziorako erabilgarria izan daitekeen datu oro.

a) Nombre y apellidos, razón social o denominación de la persona titular y, en su caso, de la poseedora de la finca embargada, número de identificación fiscal y cuantos datos puedan contribuir a su identificación.

b) Landa-finkak badira, finkaren izaera eta izena, zein udal-mugartetan kokatuta dagoen, kokaleku horri herrian nola esaten zaion, mugak, azalera eta edukiera, eta erregistroko identifikazioa edo, halakorik ezean, katastroko identifikazioa.

b) Si se trata de fincas rústicas, naturaleza y nombre de dicha finca, término municipal donde radique y situación según se nombre en la localidad, linderos, superficie y cabida, e identificación registral o, en su defecto, catastral.

c) Hiri-finkak badira, herria, kalea eta zenbakia, hura osatzen duten lokalak eta pisuak, azalera, eta erregistroko identifikazioa edo, halakorik ezean, katastrokoa.

c) Tratándose de fincas urbanas, localidad, calle y número, locales y pisos de que se componen y superficie, e identificación registral o, en su defecto, catastral.

d) Enbargatutako higiezinen gainean zordunak dituen eskubideak.

d) Derechos de la persona deudora sobre los inmuebles embargados.

e) Zorraren zenbateko osoa, haren kontzeptua edo kontzeptuak eta higiezinari lotzen zaion erantzukizunaren zenbatekoa, zorraren zenbateko nagusia, errekarguak, interesak eta kostuak direla eta.

e) Importe total del débito, concepto o conceptos a que corresponda e importe de la responsabilidad a que se afecta el inmueble por principal, recargos, intereses y costas.

f) Ohartarazpena, adierazten duena enbargoaren prebentziozko idatzoharra egingo dela jabetza-erregistroan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren alde edo, bestela, exekuzioa eragin duen kredituaren erakunde edo organismo titularraren alde.

f) Advertencia de que se tomará anotación preventiva del embargo en el Registro de la Propiedad a favor de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco o, en su caso, de la entidad u organismo titular del crédito que motiva la ejecución.

2.– Enbargo-eginbidea jakinarazten den unean, jabetza-tituluak eskatuko zaizkie ondasun edo eskubideen titularrei.

2.– En el momento de notificarse la diligencia de embargo se requerirán los títulos de propiedad a los titulares de los bienes o derechos.

3.– Mugaketarik egin behar izanez gero, epe exekutiboan dirua biltzeko eskumena duen organoak erabakiko du sail horri atxikita dagoen funtzionario teknikari bat izendatu edo enpresa espezializatuen zerbitzuak kontratatu. Kasu batean zein bestean, gomendioan emandako kudeaketa 15 eguneko epean egin beharko da.

3.– Si debiera practicarse deslinde, el órgano competente para la recaudación en periodo ejecutivo decidirá nombrar un funcionario técnico adscrito a ese Departamento o contratar los servicios de empresas especializadas. En ambos casos la gestión encomendada se realizará en el plazo de 15 días.

88. artikulua.– Jabetza-erregistroan enbargoaren prebentziozko idatzoharra egitea.

Artículo 88.– Anotación preventiva de embargo en el Registro de la Propiedad.

1.– Ondasun higiezinen enbargoaz prebentziozko idatzoharra egingo da dagokion jabetza-erregistroan.

1.– El embargo de bienes inmuebles se tomará anotación preventiva en el Registro de la Propiedad que corresponda.

2.– Horretarako, diru-bilketako organo eskudunak manamendua bidaliko dio erregistratzaileari, hipoteka-legeriak xedatutakoari eta hurrengo artikuluek ezartzen dutenari jarraikiz, eta, horrez gainera, eskatuko dio erregistroan finka bakoitzari buruz jasota dauden zamen ziurtagiria egin dezala, zehatz-mehatz adierazita zer zama diren, titularrak nor diren eta ziurtagiria egin den unean finkaren jabea eta haren egoitza zein diren.

2.– A tal efecto, el órgano de recaudación competente expedirá mandamiento dirigido al Registrador con sujeción a lo dispuesto en la legislación hipotecaria y a lo que se previene en los artículos siguientes, interesando, además, que se libre certificación de las cargas que figuren en el Registro sobre cada finca, con expresión detallada de las mismas y de sus titulares, incluyendo en la certificación al propietario de la finca en ese momento y su domicilio.

Ziurtagiria ikusirik, begiratuko da ea titular guztiei jakinarazi zaien enbargoa, eta, hala ez bada, dagozkion jakinarazpenak bidaliko dira.

A la vista de tal certificación, se comprobará si a alguno de los titulares no se le ha notificado el embargo, practicando, en tal caso, las notificaciones pertinentes.

89. artikulua.– Enbargoaren prebentziozko idatzoharra egiteko manamenduen baldintzak.

Artículo 89.– Requisitos de los mandamientos para la anotación preventiva de embargo.

1.– Ondasun higiezinen eta haien gaineko eskubide errealen enbargoaren prebentziozko idatzoharra bitarteko elektronikoen bidez egin ahal izango da, baldin eta hala adosten badute erregistroen titularrek eta diru-bilketako organo eskudunak.

1.– La anotación preventiva de embargo de bienes inmuebles y de derechos reales sobre los mismos podrá efectuarse por medios electrónicos cuando así lo acuerden las personas titulares de los registros y el órgano de recaudación competente.

Premiamendu-prozeduraren jarduketek horretara behartuz gero, enbargoaren prebentziozko idatzoharren luzapena eskatuko da, hipoteka-legeriak xedatutakoaren arabera.

Cuando lo exijan las actuaciones del procedimiento de apremio se solicitará la prórroga de las anotaciones preventivas de embargo, de acuerdo con lo dispuesto en la legislación hipotecaria.

2.– Diru-bilketako organo eskudunak higiezinen enbargoaren prebentziozko idatzoharra egiteko ematen duen manamenduak baldintza hauek bete behar ditu:

2.– Los mandamientos para la anotación preventiva de embargo de inmuebles expedidos por el órgano de recaudación competente contendrán los requisitos siguientes:

a) Premiamendu-probidentziaren kopia eta kasuan kasuko higiezinaren edo higiezinen enbargo-eginbidearen kopia, non adieraziko baita nori eta zer gisara jakinarazi zitzaion enbargoa.

a) Copia de la providencia de apremio y de la diligencia de embargo del inmueble o inmuebles de que se trate, indicando a quienes y en calidad de qué se notificó el embargo.

b) Ondasun enbargatuen gainean zordunak duen eskubideari buruzko azalpena.

b) Descripción del derecho que tenga la persona deudora sobre los bienes embargados.

c) Manamendua zer finkari buruzkoa den, finka horren edukitzailearen izena eta abizenak, hala badagokio.

c) Nombre y apellidos, en su caso, de la persona poseedora de las fincas sobre las que verse el mandamiento.

d) Zorraren zenbateko osoa, haren kontzeptua edo kontzeptuak eta higiezinari lotzen zaion erantzukizunaren zenbatekoa, zorraren zenbateko nagusia, errekarguak, interesak eta kostuak direla eta.

d) Importe total del débito, concepto o conceptos a que corresponda e importe de la responsabilidad a que se afecta el inmueble por principal, recargos, intereses y costas.

e) Aipamen bat, azaltzen duena idatzoharra Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren alde edo ente publiko hartzekodunaren alde egin beharko dela.

e) Mención de que la anotación habrá de hacerse a favor de la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi o ente público acreedor.

f) Aipamen bat, adierazten duena manamendua egin den unean Administrazioak ezin duela bestelako daturik eman ondasun edo eskubide enbargatuei buruz.

f) Expresión de que la Administración no puede facilitar, en el momento de la expedición del mandamiento, más datos respecto de los bienes o derechos embargados que los contenidos en este.

90. artikulua.– Enbargoaren prebentziozko idatzoharra egiteko manamendua aurkeztea.

Artículo 90.– Presentación del mandamiento para la anotación preventiva de embargo.

1.– Behin manamendua jabetza-erregistroan aurkeztu denean, manamendua aurkeztu izanaren idazpenari dagokion oharra entregatuko du erregistroak, bai eta idatzoharra egin dela edo hura egitea ezinezkoa izan dela ziurtatzen duen oharra ere, eta zehatz azalduko du zer akats atzeman diren eta horiek zuzentzeko zer modu eta bitarteko dagoen.

1.– Presentados los mandamientos en los Registros de la Propiedad, estos entregarán nota de referencia al asiento de presentación del mandamiento y nota acreditativa de haber quedado extendida la anotación oportuna o de no haber podido practicarse, expresando detalladamente los defectos advertidos y la forma y medios de subsanarlos.

2.– Finka edo finkak ez badaude inskribatuta, edo ezinezkoa bada idatzoharra egitea zuzendu beharreko akats bat dagoelako, enbargoa kontuan hartuko da, eta hala jasota geratuko da manamenduaren erantzunean.

2.– Si la finca o fincas no constasen inscritas o no fuese posible extender la anotación por defecto subsanable, se tomará razón del embargo y se hará constar así en la contestación al mandamiento.

91. artikulua.– Enbargoaren prebentziozko idatzoharren gorabeherak.

Artículo 91.– Incidencia en las anotaciones preventivas de embargo.

1.– Jabetza-erregistroek manamendua itzultzen badute esanez idatzoharra eten dutela zuzendu beharreko akats bat dagoelako, akats hori berehala zuzenduko da, ahal izanez gero; bestela, aurrerago zuzenduko da.

1.– En el caso de que los Registros de la Propiedad devuelvan el mandamiento manifestando haber suspendido la anotación por defecto subsanable, se procederá a subsanarlo en el acto, si es posible, o en un momento posterior.

2.– Hipoteka-legerian ezarritakoaren arabera zuzendu beharreko akatsak daudelako idatzoharra iraungi ez dadin, diru-bilketako organo eskudunak luzapena eskatuko du, beharrezkoa bada; izan ere, legeriak aukera hori baimentzen du.

2.– Con el fin de evitar la caducidad de la anotación efectuada por defectos subsanables establecida en la legislación hipotecaria, el órgano de recaudación competente solicitará, en caso necesario, la prórroga que la misma autoriza.

3.– Ukoaren arrazoia bada ondasunak hirugarren baten izenean inskribatuta daudela, eta isilbidezko lege-hipoteka batez ari bagara, hirugarren horri eskatuko zaio zorra kita dezala –errekargurik gabe– horretarako ezarriko den borondatezko epean; hala egiten ez badu, premiamendu-probidentzia emango da haren aurka, bai eta ondoren prozedura bideratuko ere.

3.– Si la causa de la denegación consiste en que los bienes se hallan inscritos a nombre de una tercera persona y se trata de un caso de hipoteca legal tácita, se le requerirá para que solvente el débito sin recargo alguno en el plazo de pago voluntario que se le habilite y, si no lo hiciere, se dictará providencia de apremio contra la misma, siguiendo luego contra esta el procedimiento.

4.– Jabetza-erregistroaren erabakiekin ados egon ezean, erregistro-kalifikazioaren aurkako errekurtsoa jarriko da, hala badagokio.

4.– En caso de disconformidad con las decisiones del Registro de la Propiedad se interpondrá, si procede, recurso contra la calificación registral.

92. artikulua.– Gainerako ondasun higigarriak eta aziendak enbargatzea.

Artículo 92.– Embargo de los restantes bienes muebles y semovientes.

1.– Ordaintzeko betebeharra duen pertsona edo hirugarrenak lokaletan pertsonatuta eta edukitzaileari ondasunak entrega ditzala aginduta enbargatu ahal izango dira gainerako ondasun higigarriak eta aziendak. Hori guztia eginbidean jasota geratuko da.

1.– El embargo de los restantes bienes muebles y semovientes se podrá llevar a cabo mediante personación en los locales de la persona obligada al pago o de terceros, ordenando al poseedor de los citados bienes su entrega. Este hecho se detallará en la correspondiente diligencia.

2.– Enbargoaren xedea Ondasun Higigarrien Erregistroan inskriba daitezkeen ondasunak badira, diru-bilketako organoak enbargo-manamendua emango du, dagokion herriko erregistroan prebentziozko idatzoharra egin dadin. Manamenduak beren araudi erregulatzailean ezarritakoaren arabera izapidetuko dira.

2.– Siempre que el embargo afecte a bienes inscribibles en el Registro de Bienes Muebles, el órgano de recaudación expedirá seguidamente mandamiento de embargo para su anotación preventiva en el registro de la localidad correspondiente. Estos mandamientos se tramitarán de acuerdo con lo establecido en su normativa reguladora.

3.– Autoak, kamioiak, motozikletak, ontziak, aireontziak edo beste ibilgailu batzuk enbargatu behar direnean, aurreko apartatuetan adierazitakoaren arabera jokatuko da, eta, enbargoaren berri eman ondoren, ordaintzeko betebeharra duen pertsonari eskatuko zaio diru-bilketako organo eskudunaren esku utz ditzala bost eguneko epean; dokumentazioa eta giltzak ere entregatu beharko ditu. Esandakoa betetzen ez badu, zirkulazioa zaintzeaz arduratzen diren agintariei eta egoki direnei aginduko zaie aipatutako ondasunak atzeman, gordailutu eta zigilatu ditzatela topatzen dituzten lekuan bertan eta galaraz dezatela ondasunen eskualdatzea edo Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren eskubideen kalterako den beste edozein jarduketa.

3.– Cuando se trate de automóviles, camiones, motocicletas, embarcaciones, aeronaves u otros vehículos se procederá según lo dispuesto en los apartados anteriores, notificándose el embargo a la persona obligada al pago y requiriéndole para que en un plazo de cinco días lo ponga a disposición de los órganos de recaudación competentes, con su documentación y llaves. Si no lo efectúa se dará orden a las autoridades que tengan a su cargo la vigilancia de la circulación y a las demás que proceda, para la captura, depósito y precinto de los bienes citados en el lugar donde los hallen y para que impidan la transmisión o cualquier otra actuación en perjuicio de los derechos de la Hacienda General del País Vasco.

4.– Epekako salmentaren sistema erabiliz eskuratu diren ondasunak enbargatzeko, sistema horren araudi erregulatzailearen xedapenak hartuko dira kontuan.

4.– Cuando se trate de embargo de bienes adquiridos por el sistema de ventas a plazo, se tendrán en cuenta las disposiciones de su normativa reguladora.

5.– Patenteak, markak, izen komertzialak eta erabilgarritasun-ereduak enbargatu behar direnean, haien araudi erregulatzailearen xedapenak hartuko dira kontuan.

5.– Cuando se trate de embargo de patentes, marcas, nombres comerciales y modelos de utilidad, se tendrán en cuenta las disposiciones de su normativa reguladora.

93. artikulua.– Baloreak enbargatzea.

Artículo 93.– Embargo de valores.

1.– Funtsak, baloreak, tituluak, efektu publiko zein pribatuak edo kreditu-erakunde bati edo beste pertsona edo erakunde gordailuzain edo kudeatzaile bati entregatutako edo haren esku utzitako beste ondasun batzuk enbargatzeko, enbargo-eginbidea aurkeztu behar da erakundean; enbargoa zabaldu ahal izango da, aurretik identifikatu beharrik izan gabe, ordaintzeko betebeharra duen pertsona edo erakundearen gainerako ondasun eta eskubideetara, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiarentzat ezagun edo ezezagun izan, ordaindu gabeko zorraren zenbatekoa estali arte, premiamendu-errekargua, interesak eta, hala badagokio, eragindako kostuak barnean hartuta.

1.– El embargo de fondos, valores, títulos, efectos públicos o privados u otros bienes entregados o confiados a una entidad de crédito u otra persona o entidad depositaria o gestora se efectuará mediante la presentación de la diligencia de embargo en la entidad y podrá extenderse, sin necesidad de identificación previa, a los demás bienes y derechos de la persona obligada al pago, sean o no conocidos por la Hacienda General del País Vasco, hasta alcanzar el importe de la deuda pendiente, más el recargo de apremio, intereses y, en su caso, las costas producidas.

2.– Aurkezpen-egintzan bertan, erakundeak diru-bilketako organoari jakinarazi beharko dio Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiak enbargatutako baloreak dauden ala ez. Nolanahi ere, enbargatutako baloreak trabatutzat hartuko dira enbargo-eginbidea aurkezten den egunean.

2.– En el mismo acto de presentación, la entidad deberá comunicar al órgano de recaudación la existencia o no de los valores embargados por la Hacienda General del País Vasco. En todo caso, los valores embargados se considerarán trabados el día de la presentación de la diligencia de embargo.

LAUGARREN ATALA
SECCIÓN CUARTA
ONDASUN ENBARGATUEN GORDAILUA
DEPÓSITO DE BIENES EMBARGADOS

94. artikulua.– Ondasunen gordailua, oro har.

Artículo 94.– Depósito de bienes en general.

1.– Bide exekutiboan dirua biltzeko eskumena duen organoak zehaztuko du, hala badagokio, non gordailutuko diren ondasun enbargatuak diru bihurtu arte, artikulu honetan ezarritako irizpideei jarraikiz.

1.– El órgano competente para la recaudación en vía ejecutiva designará, en su caso, el lugar en que los bienes embargados deban ser depositados hasta su realización, siguiendo los criterios que se fijan en este artículo.

2.– Ondasun enbargatuak gordailu-erakundeetan baldin badaude edo, diru-bilketako organoaren iritziz, segurtasun- eta kaudimen-bermeak eskaintzen dituzten beste erakunde batzuetan, erakunde horietan jarraituko dute gordailututa, organo horren eskura.

2.– Los bienes que al ser embargados se encuentren en entidades de depósito u otras que, a juicio del órgano de recaudación, ofrezcan garantías de seguridad y solvencia, seguirán depositados en las mismas a disposición de dicho órgano.

3.– Gainerako ondasunak, berriz, diru-bilketako organoak erabakitzen duen tokirik egokienean gordailutuko dira; hona hemen:

3.– Los demás bienes se depositarán, según mejor proceda, a juicio del órgano de recaudación:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren lokaletan, baldin eta ondasunak gordailutzeko baldintza egokiak badituzte.

a) en locales de la propia Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi, cuando existan y reúnan condiciones adecuadas para el depósito de dichos bienes,

b) zuzenbide pribatuko beste ente publiko batzuen lokaletan, betiere gordailu gisa erabiltzen badira edo horretarako baldintzak betetzen badituzte, ibilgailuen edo antzekoen gordailuak barnean direla,

b) en locales de otros entes públicos de derecho privado, dedicados a depósito o que reúnan condiciones para ello, incluidos depósitos de vehículos o similares,

c) gordailutze-lanetan jardun ohi duten enpresen lokaletan,

c) en locales de empresas dedicadas habitualmente a depósito,

d) aipatutakoetatik bat ere ez badago, zordunaz besteko pertsona fisiko edo juridikoen lokaletan, baldin eta segurtasun- eta kaudimen-bermeak eskaintzen badituzte, eta

d) en defecto de los anteriores, en locales de personas físicas o jurídicas, distintas del deudor, que ofrezcan garantías de seguridad y solvencia, y,

e) salbuespenez, zordunaren lokaletan, baldin eta garraiatzen edo lekualdatzen zailak diren ondasunak badira. Halakoetan, zigilatu egingo dira, edo haien segurtasuna eta osotasuna bermatzen duten neurriak hartuko, eta zorduna gordailuzainaren eginbehar eta erantzukizunen mende geratuko da; erregelamendu honen 95. eta 96. artikuluetan aipatzen dira eginbehar eta erantzukizunok.

e) excepcionalmente, en locales de la persona deudora, cuando se trate de bienes de difícil transporte o movilidad, en cuyo caso se procederá a su precinto o a la adopción de medidas que garanticen su seguridad e integridad, quedando el deudor sujeto a los deberes y responsabilidades del depositario, citados en los artículos 95 y 96 del presente Reglamento.

4.– Aurreko apartatuko c) eta d) letren kasuetan, sektore publikoko kontratuei buruzko legediaren arabera arautuko dira diru-bilketa exekutiboaren ardura duen organoaren eta gordailuzainaren arteko harremanak, atal honetan aurreikusita ez dagoen guztian.

4.– En los casos de las letras c) y d) del apartado anterior las relaciones entre el órgano responsable de la recaudación ejecutiva y la persona depositaria se regirán por la legislación de contratos del sector público, en lo no previsto en esta Sección.

95. artikulua.– Gordailuzainaren eginkizunak.

Artículo 95.– Funciones de la persona depositaria.

1.– Pertsona fisiko edo juridiko gordailuzainak nahitaez zaindu eta kontserbatu behar ditu ondasun enbargatuak, eta, gainera, itzuli egin beharko ditu, hala eskatzen zaionean. Behar den arduraz bete beharko du zeregin hori.

1.– La persona física o jurídica depositaria está obligada a custodiar y conservar los bienes embargados y a devolverlos cuando sea requerida para ello. En el desempeño de tal cometido deberá actuar con la diligencia debida.

2.– Pertsona horrek beste eginkizun batzuk bete behar baditu, ondasun enbargatuak zaindu, kontserbatu eta itzultzeko lan soilez harago doazenak, epe exekutiboko diru-bilketaren gaineko eskumena duen organoaren baimena beharko du.

2.– Cuando las funciones de dicha persona impliquen actos que excedan de la mera custodia, conservación y devolución de los bienes embargados, tales actuaciones precisarán autorización del órgano competente para la recaudación en vía ejecutiva.

3.– Aurreko artikuluan ezarritako kasuan gordailuzain edo administratzaile bat izendatuz gero, haren eginkizunetako bat ondasun eta negozioen ohiko kudeaketa egitea izango da, 1. apartatuan adierazitako eginkizunez gainera, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusian sartu beharko ditu kudeaketa horretatik erator daitezkeen zenbatekoak.

3.– Si, en el supuesto contemplado en el artículo anterior, se nombrase una persona depositaria o administradora, sus funciones, además de las señaladas en el apartado 1, comprenderán las habituales de gestión de bienes y negocios, debiendo ingresar en la Tesorería General del País Vasco las cantidades que puedan resultar de dicha gestión.

Izendapenean zehaztuko da zer eragiketa motatan eta zer zenbatekotan beharko den diru-bilketako organoaren baimena.

En el nombramiento se fijará la clase y cuantía de las operaciones que requerirán autorización del órgano de recaudación.

96. artikulua.– Ondasun enbargatuen gordailuzainaren eskubideak, eginbeharrak eta erantzukizuna.

Artículo 96.– Derechos, deberes y responsabilidad de la persona depositaria de bienes embargados.

1.– Pertsona fisiko edo juridiko gordailuzainak, salbu eta zorduna bera bada, eskubidea izango du bere zerbitzuen truke itundutako ordainsariak jasotzeko eta gordailua dela-eta izan dituen gastuak bueltan eskuratzeko, baldin eta ordainsarien barruan sartuta ez badaude.

1.– La persona física o jurídica depositaria, salvo en los casos en que lo sea el propio deudor o deudora, tiene derecho a la retribución convenida por la prestación de sus servicios y al reembolso de los gastos que haya soportado por razón del depósito, cuando no estén incluidos en dicha retribución.

2.– Gordailuzain gisa eta, hala badagokio, administratzaile gisa berez dagozkion eginbeharrez gainera, kontuak eman behar ditu, diru-bilketako organoak hala eskatzen dionean, eta organo horrek erabakitako neurriak bete beharko ditu, ondasunak hobeki administratu eta kontserbatze aldera.

2.– Además de los deberes inherentes a sus funciones de depósito y, en su caso, administración, tiene el deber de rendir las cuentas que le sean ordenadas por el órgano de recaudación y cumplir las medidas que, en orden a la mejor administración y conservación de los bienes, sean acordadas por el mismo órgano.

3.– Gordailuzainak erantzukizun zibila edo penala izango du, dagozkion betebeharrak ez betetzeagatik. Gainera, zorraren erantzule solidarioa izango da, ostendutako –ostutako edo ezkutatutako– zenbatekoaren mugaraino, baldin eta ondasun enbargatuak ostentzen laguntzen badu edo horretarako oniritzia ematen badu.

3.– La depositaria incurrirá en responsabilidad civil o penal por incumplimiento de las obligaciones que le incumben como tal. Asimismo, será responsable de la deuda con carácter solidario hasta el límite del importe levantado –sustraído u ocultado– cuando colabore o consienta en el alzamiento de los bienes embargados.

BOSGARREN ATALA
SECCIÓN QUINTA
ONDASUN ENBARGATUAK BESTERENTZEA
ENAJENACIÓN DE LOS BIENES EMBARGADOS

97. artikulua.– Enkantea iragartzea eta enkante-mahaia.

Artículo 97.– Anuncios de subasta y Mesa de subasta.

1.– Ondasun enbargatuak edo bermea eratuta daukaten ondasunak besterentzeko, enkante publikoa, lehiaketa publikoa edo zuzeneko adjudikazioa baliatuko da.

1.– La enajenación de los bienes embargados o sobre los que se haya constituido una garantía se llevará a cabo mediante subasta pública, concurso público, o adjudicación directa.

2.– Enkante publikoa izango da halako ondasunak adjudikatzeko prozedura arrunta. Diru-bilketaren Erregelamendu Orokorrean ezarritako kasuetan soilik besterenduko dira ondasunak lehiaketaren edo zuzeneko adjudikazioaren bidez, eta erregelamendu horretan adierazitako xedapenak bete beharko dira.

2.– El procedimiento ordinario de adjudicación de esos bienes será la subasta pública. La alienación por concurso o por adjudicación directa solo procederá en los supuestos previstos en el Reglamento General de Recaudación y deberá desarrollarse de acuerdo con sus previsiones.

3.– Estatuko Aldizkaria Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragarriko da enkantea, eta han zehaztuko da noiz hasiko den. Posible izango da, halaber, iragarkia zabalkunde handiko komunikabideetan agertzea, edo argitalpen espezializatu batean, ondasunen izaera aintzat hartuta, diruzaintzaren arloko eskumena duen zuzendaritzak komenigarria dela uste badu. Interesdunek bitarteko elektronikoak erabiliz parte hartuko dute enkantean, eta, horretarako, Estatuko Aldizkari Ofizialaren Estatu Agentziaren Enkanteen Ataria edo, haren baliokide, autonomia-erkidego honetan ezar daitekeen ataria erabiliko dute, epe exekutiboko diru-bilketaren kudeaketan enbargatu diren ondasun eta eskubideak besterentzeko.

3.– La subasta se anunciará mediante su publicación en el Boletín Oficial del Estado y en el Boletín Oficial del País Vasco y comenzará en la fecha señalada en ellos. Además, podrá acordarse su publicación en medios de comunicación de gran difusión, o en alguna publicación especializada, cuando a juicio de la Dirección competente en materia de tesorería resulte conveniente por la naturaleza de los bienes. Las personas interesadas deberán participar en la subasta a través de medios electrónicos, utilizando para ello el Portal de Subastas de la Agencia Estatal Boletín Oficial del Estado (AEBOE) u otro equivalente que se implemente en esta Comunidad Autónoma para la enajenación de los bienes y derechos embargados en la gestión recaudatoria en periodo ejecutivo.

4.– Eskaintza elektronikoak egiteko, 20 eguneko epea egongo da, aurreko apartatuan adierazitako egunetik zenbatzen hasita. Eskaintzak dagokion enkanteen atarira bidaliko dira elektronikoki, komunikazio-sistema seguruen bidez, eta atari horrek hartu izanaren mezua bidaliko du bueltan, eskaintza zehazki noiz jaso duen eta zenbatekoa den zehaztuta. Elektronikoki argitaratuko da eskaintza, eta beste handiagoa bat jasoz gero, hala jakinaraziko zaio eskaintzaileari. Lehendik egindako eskaintza handiena baino eskaintza handiagoak, berdinak edo txikiagoak onartuko dira.

4.– Las pujas electrónicas se podrán realizar durante un plazo de 20 días naturales desde la fecha señalada en el apartado anterior. Las pujas se enviarán electrónicamente, a través de sistemas seguros de comunicaciones, al Portal de Subastas que corresponda, que devolverá el acuse del momento exacto de la recepción y su cuantía, publicándose electrónicamente y advirtiendo al postor que viera superada su puja. Serán admisibles pujas por un importe superior, igual o inferior a la más alta ya realizada.

5.– Enkantea ez da itxiko, harik eta ordubete igaro arte azken eskaintza egin denetik, nahiz eta, horren ondorioz, aurretiaz ezarritako epea zabaldu behar izan; gehienez, 24 orduz zabalduko da.

5.– La subasta no se cerrará hasta que haya trascurrido una hora desde la realización de la última puja, aunque ello conlleve la ampliación del plazo fijado, con un límite máximo de 24 horas.

6.– Enkantearen funtsezko datuak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren egoitza elektronikoan argitaratu ahal izango dira.

6.– Los datos esenciales de la subasta podrán ser publicados en la sede electrónica de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

7.– Ondasunak dauden tokiko udalari eta erakunde hartzekodunari eskatu ahal izango zaie enkantearen berri emateko haien ediktu-taulan edo egoitza elektronikoan.

7.– Se podrá solicitar al Ayuntamiento del lugar donde estén ubicados los bienes y al ente acreedor que publiquen en su tablón de edictos, o sedes electrónicas, la celebración de la subasta.

8.– Ondasunen enkate-mahaia hauek osatuko dute: Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren arduradunak, zeina mahaiburu izango baita, eta bi bokalek, zeinetatik bat idazkari-lanetan arituko baita. Kontrol Ekonomikoko Bulegoak izendatutako pertsona bat, eta ondarearen arloko eskumena duen zuzendaritzak izendatutako beste bat. Norbaitek ezin badu bertaratu, dagokion unitateko beste funtzionario bat eskuordetu beharko du.

8.– La mesa de subasta de bienes estará integrada por la persona responsable de la Tesorería General del País Vasco que ostentará la presidencia y por dos vocales, uno de los cuales actuará como secretario o secretaria. Una persona designada por la Oficina de Control Económico y otra por la dirección competente en materia de patrimonio. Si fuera imposible su asistencia podrán delegar en otro funcionario o funcionaria de la respectiva unidad.

98. artikulua.– Enkantea eta adjudikazioa egitea.

Artículo 98.– Celebración de subasta y adjudicación.

1.– Enkante bakarra egingo da ondasunak adjudikatzeko, bitarteko elektronikoak erabiliz, aurreko artikuluan aipatutako Enkanteen Atarian.

1.– La subasta de los bienes será única y se realizará por medios electrónicos en el Portal de Subastas previsto en el artículo anterior.

2.– Behin enkantea Enkanteen Atarian hasita, eskaintza elektronikoak baino ezingo dira egin. Enkantean parte hartu nahi dutenek alta emanda egon behar dute sistemaren erabiltzaile gisa, eta hara sartzeko, identitatea egiaztatzeko legez onartu dagoen bitarteko elektronikoren bat erabiliko dute.

2.– Una vez abierta la subasta en el Portal de Subastas solamente se podrán realizar pujas electrónicas. Las personas interesadas que quieran participar en la subasta deberán estar dados de alta como usuarios del sistema y accederán al mismo por alguno de los medios electrónicos de acreditación de la identidad admitidos legalmente.

3.– Lizitatzaileek, halakotzat onartuak izateko, gordailu bat egin beharko dute, eskaintzen bidez eskuratu nahi dituzten ondasunen enkante-tasaren ehuneko 5ekoa.

3.– Todo licitador, para ser admitido como tal, constituirá un depósito del 5 por ciento del tipo de subasta de los bienes por los que desee pujar.

4.– Lizitatzaileak, eskaintza egiteaz batera, adierazi beharko du bere gordailua erreserbatuta utzi nahi duen, badaezpada enkanteko eskaintzailerik onenak betetzen ez badu adjudikazio-prezioaren gainerako zenbatekoa sartzeko betebeharra horretarako ezarritako epean.

4.– Al realizar la puja, el licitador deberá declarar si desea que su depósito quede reservado para el caso de que el mejor postor de la subasta no cumpliera la obligación de ingresar el resto del precio de adjudicación en el plazo concedido a estos efectos.

5.– Enkantearen iragarkian adierazitako egunean hasiko da enkantea. Behin hasita, hogei egun naturaleko epean egin daitezke eskaintza elektronikoak, enkantea hasten den egunetik aurrera. Elektronikoki helaraziko dira eskaintzak Enkanteen Atarira, komunikazio-sistema seguruen bitartez.

5.– La subasta comenzará en la fecha señalada en el anuncio de la subasta. Una vez abierta la subasta se podrán realizar pujas electrónicas durante un plazo de veinte días naturales desde su apertura. Las pujas se enviarán electrónicamente a través de sistemas seguros de comunicaciones al Portal de Subastas.

6.– Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurreko edozein unetan, edo, hala badagokio, salmenta-eskritura publikoa egiletsi aurreko edozein unetan, zordunak bere ondasunak askatu ahal izango ditu, osorik ordainduz zorraren zenbatekoa, sortutako interesak, epe exekutiboko errekarguak eta premiamendu-prozeduraren kostuak.

6.– En cualquier momento anterior a la emisión de la certificación del acta de adjudicación de bienes, o en su caso, al otorgamiento de la escritura pública de venta, podrá el deudor liberar sus bienes pagando íntegramente la cuantía de la deuda, los intereses que se hayan devengado, los recargos del período ejecutivo y costas del procedimiento de apremio.

7.– Eskaintzak aurkezteko fasea bukatu ondoren, mahaiak bilera egingo du 15 egun naturaleko epean, eta ondasunak edo sortak adjudikatuko ditu.

7.– Finalizada la fase de presentación de ofertas la Mesa se reunirá en el plazo máximo de 15 días naturales y se procederá a la adjudicación de los bienes o lotes.

8.– Enkanteko tasa honako hau izango da, gutxienez:

8.– El tipo para la subasta será, como mínimo el siguiente:

a) Kargarik edo zamarik ez badago, balorazioaren zenbatekoa.

a) Si no existen cargas o gravámenes, el importe de la valoración.

b) Ondasun enbargatuen gainean lehendik karga edo zama errealak baldin badaude:

b) Si sobre los bienes embargados existen cargas o gravámenes de carácter real anteriores:

1) karga edo zamak handiagoak ez badira ondasunaren balorazioa baino, idatzoharrean jasotako eskubidea baino lehenagoko kargen edo zamen egungo balioaren eta balorazio horren arteko aldea, eta

1) si las cargas o gravámenes no exceden de la valoración del bien, la diferencia entre dicha valoración y el valor actual de las cargas o gravámenes anteriores al derecho anotado, y,

2) Karga edo zamek ondasunaren balorazioa gainditzen badute, zordunketen eta kostuen zenbatekoa izango da tasa, non eta ez duen ondasunari ezarritako balioa gainditzen; gainditzen badu, berriz, ondasunaren balorazioa izango da tasa.

2) si las cargas o gravámenes exceden de la valoración del bien, el tipo será el importe de los débitos y costas en tanto no supere el valor fijado al bien, o la valoración del bien si lo supera.

Lehenagoko karga eta zamek indarrean jarraituko dute, eta, azkentzen direnean, ez zaie erremateko prezioa aplikatuko.

Las cargas y gravámenes anteriores quedarán subsistentes sin aplicar a su extinción el precio del remate.

9.– Enkante-tasan ez dira sartzen ondasun horien eskualdatzea kargatzen duten zeharkako zergak. Adjudikaziodunaren kontura izango dira eskualdatzetik eratorritako gastu eta zerga guztiak, barnean hartuta geroagoko zamak ezerezteko manamendua dagokion erregistroan inskribatzearen ondoriozkoak.

9.– El tipo de subasta no incluye los impuestos indirectos que gravan la transmisión de dichos bienes. Todos los gastos e impuestos derivados de la transmisión, incluidos los derivados de la inscripción en el registro correspondiente del mandamiento de cancelación de cargas posteriores, será por cuenta de la persona adjudicataria.

10.– Eskala hauetara egokitu beharko da lizitazio-tarteen zenbatekoa:

10.– El importe de los tramos de licitación, deberá adecuarse a las siguientes escalas:

a) 6.000 eurotik beherako enkante-tasetarako, 100 euro.

a) Para tipos de subasta inferiores a 6.000 euros, 100 euros.

b) 6.000 eurotik 30.000 eurora bitarteko enkante-tasetarako, 300 euro.

b) Para tipos de subasta desde 6.000 euros hasta 30.000 euros, 300 euros.

c) 30.000 eurotik 150.000 eurora bitarteko enkante-tasetarako, 600 euro.

c) Para tipos de subasta entre 30.000 euros y 150.000 euros, 600 euros.

d) 150.000 eurotik gorako enkante-tasetarako, 1.000 euro.

d) Para tipos de subasta superiores a 150.000 euros, 1.000 euros.

11.– Ondasunak edo sortak arau hauen arabera adjudikatuko dira:

11.– La adjudicación de los bienes o lotes se realizará de acuerdo con las siguientes reglas:

a) Aurkeztutako eskaintzarik onena ondasunaren enkante-tasaren ehuneko 50 edo handiagoa bada, mahaiak eskaintza hori egin duen lizitatzaileari adjudikatuko dio ondasuna edo sorta.

a) En caso de que la mejor oferta presentada fuera igual o superior al 50 por ciento del tipo de subasta del bien, la Mesa adjudicará el bien o lote al licitador que hubiera presentado dicha postura.

b) Aurkeztutako eskaintzarik onena ondasunaren enkante-tasaren ehuneko 50 baino txikiagoa bada, mahaiak, interes publikoa aintzat hartuta, eta adjudikaziorako gutxieneko preziorik ez badago, erabakiko du eskaintza hori nahikoa den, hau da, ondasuna edo sorta adjudikatuko duen, ala enkantea adjudikatu gabe utziko duen.

b) Cuando la mejor de las ofertas presentadas fuera inferior al 50 por ciento del tipo de subasta del bien, la Mesa, atendiendo al interés público y sin que exista precio mínimo de adjudicación, decidirá si la oferta es suficiente, acordando la adjudicación del bien o lote o declarando desierta la subasta.

c) Zordun baten hainbat ondasun batera enkantean jartzea erabakitzen bada, eta, eskaintza elektronikoak egiteko epea bukatuta, eskainitako zenbatekoak kontuan hartuta beharrezkoa ez bada ondasun guztiak adjudikatzea erreklamatutako zorra osorik estaltzeko, mahaiak jarraitu beharreko adjudikazio-hurrenkera Diru-bilketa Erregelamendu Orokorraren 99. artikuluan jasotako arauen arabera zehaztuko da.

c) Si para una misma persona deudora se hubiera acordado la subasta de varios bienes simultáneamente y, finalizado el plazo de realización de pujas electrónicas, en virtud de las cuantías ofrecidas no fuera necesaria la adjudicación de todos los bienes para cubrir la deuda reclamada en su totalidad, el orden de adjudicación a seguir por la Mesa se determinará de conformidad con las reglas contenidas en el artículo 99 del Reglamento General de Recaudación.

12.– Kasuan kasuko erabakia hartuta, enkantea bukatutzat joko da, eta mahaiko idazkariak akta egingo du.

12.– Adoptado el acuerdo correspondiente, se entenderá finalizada la subasta y se procederá a levantar acta por el Secretario o Secretaria de la Mesa.

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
ZORDUN KOBRAEZINAK, KREDITU KOBRAEZINAK ETA ERANTZUKIZUNA DERIBATZEA
DEUDORES FALLIDOS, CRÉDITOS INCOBRABLES Y DERIVACIÓN DE RESPONSABILIDAD

99. artikulua.– Kobratzeko ezintasuna deklaratzeko prozedura.

Artículo 99.– Procedimiento de declaración de incobrabilidad.

1.– Kreditu kobraezinak dira diru-bilketako prozeduran gauzatu ezin direnak, ordaintzeko betebeharra duten pertsonak eta gainerako erantzuleak, halakorik balego, kobraezinak direlako, guztiz edo partzialki.

1.– Son créditos incobrables aquellos que no pueden hacerse efectivos en el procedimiento de recaudación por resultar fallidas total o parcialmente las personas obligadas al pago y los demás responsables, si los hubiere.

2.– Behin premiamendu-prozeduran egiaztatu denean zordun nagusiak eta erantzule solidarioak kaudimengabeak direla guztiz edo partzialki, hurrengo artikuluaren arabera, kobraezin deklaratuko ditu diru-bilketako organoak, eta ez da nahitaezkoa izango horren berri ematea.

2.– Una vez comprobada en el curso del procedimiento de apremio la insolvencia total o parcial de los deudores o deudoras principales y de quienes tengan la responsabilidad solidaria, de conformidad al artículo siguiente, serán declarados fallidos por el órgano de recaudación, sin que sea preceptiva su notificación.

3.– Ondoren, ikertuko da ba ote dagoen erantzule subsidiariorik. Halakorik ez badago, edo haiek ere kobraezinak badira, epe exekutiboan dirua biltzeko eskumena duen organoak kreditua kobraezina dela deklaratuko du, salbu eta diru-bilketa beste erakunde batekin itundu bada eta eskumena hari esleitu bazaio dagokion hitzarmenari jarraituz.

3.– A continuación, se indagará la existencia de personas con responsabilidad subsidiaria. Si no existieran, o si resultasen, a su vez, fallidas, el crédito será declarado incobrable por el órgano competente en recaudación en período ejecutivo, salvo que se hubiera atribuido la competencia al ente con el que se concierte la recaudación, según el respectivo convenio.

4.– Kreditua guztiz edo partzialki kobraezina dela deklaratzeak berekin dakar hari baja ematea kontabilitatean. Deklarazio horrek ez du eragotziko legeen arabera egikaritu daitezkeen akzioak egikaritzea, kobratzeko administrazio-akzioa azkentzen ez den bitartean.

4.– La declaración de crédito incobrable total o parcial motiva la baja del crédito en la contabilidad. Esta declaración no impide el ejercicio de las acciones que puedan ejercitarse con arreglo a las leyes, en tanto no se extinga la acción administrativa para el cobro.

5.– Prozeduraren legezkotasun-printzipioarekiko errespetua bateragarri izan dadin administrazio-proportzionaltasunaren, -efikaziaren eta -efizientziaren printzipioarekin, diruzaintzaren arloan eskumena duen sailari dagokio, titularraren agindu baten bidez, kreditu kobraezinen deklarazioa justifikatzeko kontuan hartu beharko diren jardun-irizpide orokorrak finkatzea. Hala badagokio, zorduna kobraezina dela dioen deklarazioa ez ezik, administrazio-kudeaketaren egokitasun- eta efikazia-irizpideak ere hartuko dira kontuan, hala nola zorren zenbatekoak, enbargo-prozeduraren faseen kostu zenbatetsia, jarduketen eta lortu nahi den helburuaren arteko proportzionaltasuna, eta zorrak baliogabetzeko moduko inguruabarrak baloratzea –esaterako, ez jakitea zein den zorduna–.

5.– Con la finalidad de conjugar el respeto al principio de legalidad procedimental con el de proporcionalidad, eficacia y eficiencia administrativa, corresponde al departamento competente en materia de tesorería determinar, mediante Orden de su titular, los criterios generales de actuación que habrán de tenerse en cuenta a efectos de justificar la declaración de crédito incobrable. En su caso, se tomarán en consideración no solo la declaración de fallido de la persona deudora, sino también criterios de oportunidad y eficacia en la gestión administrativa tales como cuantías de las deudas, coste estimado de las diferentes fases del procedimiento de embargo, proporcionalidad de las actuaciones de acuerdo con el fin perseguido, así como la valoración en las deudas de circunstancias invalidantes tales como la ausencia de identificación de la persona deudora.

6.– Kobraezin deklaratutako kredituak, Merkataritza Erregistroan inskribatutako pertsona fisiko edo juridikoei dagozkienak, erregistro horretan jasoko dira, diru-bilketako organoak emandako manamenduari jarraituz. Merkataritza Erregistroak organo horri jakinaraziko dio delako pertsona horri buruz inskribatzeko aurkezten zaion edozein egintza.

6.– Los créditos declarados incobrables, correspondientes a personas físicas o jurídicas inscritas en el Registro Mercantil, serán anotados en el citado Registro, en virtud de mandamiento expedido por el órgano de recaudación. El Registro Mercantil comunicará a dicho órgano cualquier acto que se le presente a inscripción relativo a aquella persona.

7.– Ordaintzeko betebeharra duen pertsona edo erakunde bat kobraezintzat deklaraturik, iraungitzat joko dira deklarazioaren ondoren mugaeguneratzen diren zorrak, eta baja eman ahal izango zaie deklarazioari erreferentzia eginez, ez badago beste pertsona edo erakunderik ordaintzera behartuta.

7.– Declarada fallida una persona o entidad obligada al pago, las deudas de vencimiento posterior a la declaración se considerarán vencidas y podrán ser dadas de baja por referencia a dicha declaración, si no existen otras personas o entidades obligadas al pago.

8.– Baldin eta kobraezin deklaratutako betebeharpeko pertsona edo erakunde bat edo erantzule bat kaudimendun gertatzen bada preskripzio-epearen barruan, kobratu gabeko kredituak edo erreferentziaz baja emanda daudenak birgaitu egingo dira. Birgaitzearen ondorioz, berriro irekiko da premiamendu-prozedura, eta dirua biltzeko jarduketek aurrera jarraituko dute, beste premiamendu-probidentzia bat eman beharrik izan gabe.

8.– En caso de sobrevenir la solvencia de un persona o entidad obligada o responsable declarada fallida, dentro del plazo de prescripción, procederá la rehabilitación de los créditos incobrados o dados de baja por referencia. Como consecuencia de la rehabilitación se reabrirá el procedimiento de apremio, continuándose las actuaciones recaudatorias sin necesidad de dictar nueva providencia de apremio.

IV. KAPITULUA
CAPÍTULO IV
ERANTZULEEN AURKA ETA OINORDETZA-KASUETAN APLIKATU BEHARREKO PROZEDURA
PROCEDIMIENTO FRENTE A RESPONSABLES Y EN SUPUESTOS DE SUCESIÓN

100. artikulua.– Zorrak ordaintzeko erantzukizun solidarioa eta subsidiarioa.

Artículo 100.– Responsabilidad solidaria y subsidiaria en el pago de las deudas.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren aldeko zerga-zorrak ordaintzean sortzen den erantzukizun solidarioa eta subsidiarioa arautzeko, tributuei buruzko arau orokorrak eta tributu bakoitzaren arau espezifikoak aplikatuko dira.

1.– La responsabilidad solidaria y subsidiaria del pago de deudas tributarias a favor de la Hacienda General del País Vasco se regirá por las normas tributarias generales y las específicas de cada tributo.

2.– Dirulaguntzen eta bidegabeko ordainketen itzulketa-betebeharretik eratorritako zorrak eta diruzko zehapenak nahiz zergaz besteko zorrak ordaintzeko erantzukizun solidarioa eta subsidiarioa arautzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginean eta araudi espezifikoan gai horietarako aurreikusitako araubideari jarraituko zaio.

2.– La responsabilidad solidaria y subsidiaria del pago de deudas derivadas de la obligación de reintegro de subvenciones y de pagos indebidos, del pago de sanciones pecuniarias y de cualquier otra deuda no tributaria se regirá por el régimen previsto para dichas materias en el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco y en su normativa específica.

101. artikulua.– Erantzukizuna deribatzeko prozedura.

Artículo 101.– Procedimiento de derivación de la responsabilidad.

1.– Interesdunei jakinarazten zaien erabakiaren bidez hasten da erantzuleen aurka erantzukizuna deribatzeko prozedura. 15 eguneko entzunaldi-izapidea emango zaie interesdun horiei, egokitzat jotzen dituzten alegazioak eta beharrezkotzat jotzen dituzten agiriak aurkez ditzaten.

1.– El procedimiento de derivación de responsabilidad frente a quienes resulten responsables se inicia mediante acuerdo notificado a las personas interesadas concediéndoles un trámite de audiencia por un plazo de 15 días, en el que podrán formular las alegaciones que estimen pertinentes y aportar la documentación que consideren necesaria.

2.– Erantzukizuna deklaratzeko egintza erantzuleari jakinaraziko zaio, eta eduki hau izango du:

2.– El acto de declaración de responsabilidad será notificado a la persona responsable, con el siguiente contenido:

a) Erantzukizuna deklaratzeko erabakiaren testu osoa, hauek adierazita: erantzukizuna deklaratzeko egitatezko premisa eta hark hartzen dituen likidazioak.

a) Texto íntegro del acuerdo de declaración de responsabilidad, con indicación del presupuesto de hecho habilitante y las liquidaciones a las que alcanza dicho presupuesto.

b) Zer aurkaratze-bide balia daitekeen egintza horren aurka, zer organotan aurkeztu behar den eta zer epetan.

b) Medios de impugnación que pueden ser ejercidos contra dicho acto, órgano ante el que hubieran de presentarse y plazo para interponerlos.

c) Non, zer epetan eta nola ordaindu behar den erantzuleari eskatzen zaion zenbatekoa.

c) Lugar, plazo y forma en que deba ser satisfecho el importe exigido al responsable.

3.– Erantzukizuna deklaratzeko erabakiaren aurkako errekurtsoan edo erreklamazioan, erantzukizuna deklaratzeko egitatezko premisa eta hark hartzen dituen likidazioak aurkaratu ahal izango dira. Errekurtso edo erreklamazio horiek ebaztearen ondorioz, ezin izango dira berrikusi ordaintzeko betebeharra duten beste pertsona edo erakunde batzuentzat irmo bihurtu diren likidazioak, baizik eta errekurtsoa edo erreklamazioa jarri duen erantzulearen betebeharraren zenbatekoa soilik.

3.– En el recurso o reclamación contra el acuerdo de declaración de responsabilidad podrá impugnarse el presupuesto de hecho habilitante y las liquidaciones a las que alcanza dicho presupuesto, sin que como consecuencia de la resolución de estos recursos o reclamaciones puedan revisarse las liquidaciones que hubieran adquirido firmeza para otras personas o entidades obligadas al pago, sino únicamente el importe de la obligación del responsable que haya interpuesto el recurso o reclamación.

102. artikulua.– Dirua biltzeko prozedura oinordetza-kasuetan.

Artículo 102.– Procedimiento de recaudación en supuestos de sucesión.

Pertsona fisiko zein juridikoen eta nortasun juridikorik gabeko erakundeen oinordekoei aplikatu behar zaien diru-bilketako prozedura Diru-bilketa Erregelamendu Orokorrak eta aplikatu behar diren gainerako arauek arlo horretarako arautzen dutenaren arabera gauzatuko da.

El procedimiento de recaudación frente a los sucesores de personas físicas o de personas jurídicas y entidades sin personalidad jurídica, se llevará a cabo de acuerdo con lo regulado para la materia en el Reglamento General de Recaudación y demás normas que le puedan ser de aplicación.

V. KAPITULUA
CAPÍTULO V
PREMIAMENDU-PROZEDURA AMAITZEA
TERMINACIÓN DEL PROCEDIMIENTO DE APREMIO

103. artikulua.– Premiamendu-prozedura amaitzea.

Artículo 103.– Conclusión del procedimiento de apremio.

1.– Honela amaituko da premiamendu-prozedura:

1.– El procedimiento de apremio termina:

a) epe exekutiboko zorra, interesak, kostuak eta errekarguak ordainduta,

a) con el pago del débito, intereses, costas y recargos del periodo ejecutivo,

b) kreditua guztiz edo partez kobraezina dela deklaratzen duen erabakiaren bidez, ordaintzeko betebeharra duten pertsona edo erakunde guztiak kobraezin deklaratu ondoren, edo kreditua kobraezin deklaratu ondoren, oinarri hartuta administrazio-kudeaketaren arloko egokitasun- eta efikazia-irizpideak, o

b) con el acuerdo que declare el crédito total o parcialmente incobrable, una vez declarados fallidos todos las personas o entidades obligadas al pago o una vez declarado el crédito incobrable en base a criterios de oportunidad y eficacia en la gestión administrativa, o,

c) honako baja-arrazoi hauetakoren bat dela-eta zorra azkendu dela dioen deklarazioaren bidez:

c) con la declaración de haber quedado extinguido el débito por alguna de las siguientes causas de baja:

1) Deuseztapen administratibo edo judiziala.

1) Anulación administrativa o judicial.

2) Kobratzeko eskubidearen preskripzioa.

2) Prescripción del derecho a cobrar.

3) Datu-falta edo balioetan egindako akatsak, diru-bilketa eragozten dutenak.

3) Falta de datos o errores de los valores que no permitan la actividad recaudatoria.

4) Heriotza, oinordekoei eskatu ezin zaizkien administrazio- eta zerga-zehapenak azkentzen diren kasuetan.

4) Fallecimiento en casos de extinción de sanciones administrativas y tributarias que no sean susceptibles de ser requeridas a los sucesores.

5) Bide exekutiboan dirua biltzeko eskumena duen organoak behin betiko azkentzea ekitaldi itxietan kobratzeke dauden eta kontabilitatean alta emanda dauden kredituak, kontuan hartuta zein den eragindako zorren zenbatekoa, jatorria, izaera eta antzinatasuna. Deklarazio hori modu kolektiboan egin ahal izango da, hargatik eragotzi gabe kasuan-kasuan aplikatu beharreko kontabilitate-araudia.

5) Extinción definitiva, por el órgano competente para recaudación en vía ejecutiva, de créditos pendientes de cobro de ejercicios cerrados que figuren de alta en su contabilidad, en consideración de la cuantía, origen, naturaleza y antigüedad de las deudas afectadas. Esta declaración podrá efectuarse de forma colectiva, sin perjuicio de la normativa contable aplicable al caso.

6) Beste arrazoi batzuk.

6) Otros motivos.

VI. KAPITULUA
CAPÍTULO VI
HIRUGARRENGOTZAK
TERCERÍAS

104. artikulua.– Hirugarrengotzak.

Artículo 104.– Tercerías.

1.– Epaitegi eta auzitegi zibiletan hirugarrengotza-egintza egikaritzeko, ezinbestekoa da aldez aurretik administrazio-bidean erreklamatzea.

1.– La reclamación en vía administrativa es requisito previo para el ejercicio de la acción de tercería ante los juzgados y tribunales civiles.

2.– Hirugarrengotza bakarrik oinarritu ahalko da zordunari enbargatutako ondasunen jabarian, edo hirugarrengotza aurkezten duenak bere kreditua berreskuratzeko daukan eskubidean, premiamendu-espedientean bilatutakoaren aurretik.

2.– La tercería solo podrá fundarse en el dominio de los bienes embargados al deudor o en el derecho del tercerista a ser reintegrado de su crédito con preferencia al perseguido en el expediente de apremio.

3.– Hirugarrengotzak ebazteko eskumena diru-bilketa exekutiboa egiteko eskumena duen organoari dagokio. Epe exekutiboan dirua biltzeko kudeaketa itundu bada Euskal Autonomia Erkidegoko Administraziotik kanpoko erakundeekin, organo eta erakunde horiek ebatziko dituzte hirugarrengotzak, dagokion hitzarmenean ezarritakoaren arabera.

3.– La competencia para la resolución de las tercerías corresponde al órgano competente para la recaudación ejecutiva. Cuando la gestión recaudatoria en período ejecutivo haya sido concertada con entidades ajenas a la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi, la resolución de las tercerías corresponde a dicho órgano o a la entidad, según se establezca en el respectivo convenio.

4.– Hirugarrengotza ebatzi baino lehen, araudietan ezarritako izapideak beteko dira. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari badagokio ebazteko eskumena, egoki ikusten diren txosten juridikoak edo teknikoak eska daitezke.

4.– Previamente a la resolución de la tercería se seguirán los trámites establecidos normativamente. En el caso de que la competencia para resolver corresponda al órgano de la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi, se podrán solicitar los informes jurídicos o técnicos que se consideren oportunos.

5.– Ondasunak enbargatzerakoan gertatzen bada haiek dagoeneko enbargatuta daudela beste prozedura exekutibo, judizial edo administratibo baten ondorioz, eta oraingo enbargoa lehentasunezkoa dela aitortuz gero, horren berri emango zaio diru-bilketa exekutiboko zuzendaritza-organoari, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kasuan kasuko organo eskudunari eska diezaion Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren eskubide onena defendatzeko ekintzak egikaritu ditzala.

5.– Cuando al efectuarse el embargo de bienes resulte que estos ya están embargados a resultas de otro procedimiento ejecutivo, judicial o administrativo, debiendo ser reconocida la preferencia de aquel, se pondrá en conocimiento del órgano director de la recaudación ejecutiva, para que este inste del órgano competente, en cada caso, de la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi, el ejercicio de las acciones en defensa del mejor derecho de la Hacienda General del País Vasco.

VII. KAPITULUA
CAPÍTULO VII
PROZEDURAREN KOSTUAK
COSTAS DEL PROCEDIMIENTO

105. artikulua.– Zerrendatzea.

Artículo 105.– Enumeración.

1.– Premiamendu-prozeduraren kostutzat hartuko dira prozedura horretan zehar sortutako gastuak. Ordaintzeko betebeharra duen pertsona edo erakundeari eskatuko zaizkio kostu horiek, ordaindu gabeko zorrarekin batera.

1.– Tienen la consideración de costas del procedimiento de apremio los gastos que se originen durante su desarrollo. Estas costas serán exigidas a la persona o entidad obligada al pago y se exigirán junto con la deuda pendiente.

2.– Besteak beste, honako hauek dira prozedura-kostuak:

2.– Bajo el concepto de costas del procedimiento están comprendidas, entre otras, las siguientes:

a) Premiamendu-prozeduran posta-zerbitzuaren bidez ezinbestez egin beharreko jakinarazpenen gastuak.

a) Los gastos consecuencia de las notificaciones a través de servicio postal que imprescindiblemente hayan de realizarse en el procedimiento de apremio.

b) Ondasun enbargatuen balorazioetan, mugaketetan eta besterentzean esku hartzen duten enpresen edo profesionalen ordainsariak.

b) Los honorarios de empresas o profesionales que intervengan en valoraciones, deslindes y enajenación de los bienes embargados.

c) Erregistratzaileen ordainsariak eta erregistro publikoetako jarduketengatik ordaindu beharreko gainerako gastuak.

c) Los honorarios de los Registradores y demás gastos que deban abonarse por las actuaciones en los registros públicos.

d) Ondasun enbargatuak gordailutu eta administratzeagatik ordaindu beharrekoak.

d) Los que deban abonarse por depósito y administración de los bienes embargados.

e) Exekuzioak ezinbestez eta zehazki eskatzen dituen gainerako gastuak, Administrazioaren gastu arrunt gisa hartu ezin direnak, zorra bera kudeatzetik zuzenean eratortzen direlako.

e) Los demás gastos que, imprescindible y concretamente exija y requiera la propia ejecución y que, al derivar directamente de la gestión de la propia deuda, no puedan ser considerados gastos ordinarios de la Administración.

V. TITULUA
TÍTULO V
BESTE ZENBAIT EXEKUZIO-PROZEDURA
OTROS PROCEDIMIENTOS DE EJECUCIÓN

106. artikulua.– Partikularrei ezarritako prozesuko kostuak ordainaraztea.

Artículo 106.– Exacción de costas procesales impuestas a particulares.

1.– Borondatezko epean dirua biltzeko eskumena duen organoak bilduko ditu prozesuko kostuak, baldin eta, dagokion organo judizialaren erabakien arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren, haren organismo autonomoen edo zuzenbide pribatuko ente publikoen aurka auzitan aritu den alderdia kondenatzen bada kostu horiek ordaintzera.

1.– El órgano competente para la recaudación en período voluntario recaudará las costas procesales a cuyo pago, conforme a los pronunciamientos del correspondiente órgano judicial, fuere condenada la parte que hubiera litigado contra la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi, sus organismos autónomos o los entes públicos de derecho privado.

2.– Justizia Administrazioaren letraduak kostuen tasazioari buruz emandako dekretua irmoa denean, ez da beharrezkoa izango borondatezko epean egindako likidazioaren jakinarazpenik egitea, ezta premiamendu-probidentziarena ere, premiamendu-prozedura hasteko egintza gisa, zordunaren ondasunak eta/edo eskubideak enbargatzeko, trabatzeko eta besterentzeko eginbideak gauzatze aldera.

2.– Una vez firme el decreto del Letrado de la Administración de Justicia aprobatorio de la tasación de costas, no resultará necesaria notificación alguna de liquidación en periodo voluntario, ni de la providencia de apremio como acto de inicio del procedimiento de apremio a los efectos de la práctica de diligencias de embargo, trabas y enajenación de bienes y/o derechos de la persona deudora.

107. artikulua.– Herri-ogasunaren aurkako delituagatiko erantzukizun zibila ordainaraztea.

Artículo 107.– Exacción de la responsabilidad civil por delito contra la Hacienda Pública.

1.– Administrazio orokorreko edo instituzionaleko zorduna erantzule zibila bada herri-ogasunaren aurkako delitu batengatik, behin kondena-epaia irmoa denean, eta epai horren lekukotza Administrazioari igorri ondoren, Administrazioak erantzukizun zibil hori eta epaileak edo auzitegiak erabakitako isun zigorra ordainaraziko ditu, zuzenean premiamendu-prozeduraren bidez.

1.– Si la persona deudora a la Administración General o Institucional fuese responsable civil por delito contra la Hacienda Pública, una vez firme la sentencia condenatoria y remitido testimonio de la misma a la Administración, esta procederá a la recaudación de la citada responsabilidad civil y de la pena de multa que haya acordado el juez o tribunal, directamente por el procedimiento de apremio.

2.– Kasu horretan, herri-ogasunaren aurkako delituagatik emandako epai irmoa bera hartuko da exekuzio-titulutzat, eta, beraz, ez da beharrezkoa izango borondatezko epean egindako likidazioaren jakinarazpenik egitea, ezta premiamendu-probidentziarena ere, premiamendu-prozedura hasteko egintza gisa, zordunaren ondasunak eta/edo eskubideak enbargatzeko, trabatzeko eta besterentzeko eginbideak gauzatze aldera.

2.– En este caso, el propio título ejecutivo lo constituye la sentencia firme por delito contra la Hacienda Pública, por lo que no resultará necesaria notificación alguna de liquidación en periodo voluntario, ni de la providencia de apremio como acto de inicio del procedimiento de apremio a los efectos de la práctica de diligencias de embargo, trabas y enajenación de bienes y/o derechos de la persona deudora.

3.– Erantzukizun zibilaren eta isun zigorraren zenbatekoa ezin izango da handitu epe exekutiboko errekarguak gehituta, baina administrazio hartzekodunak zenbateko horrek sortzen diren interesak eskatuko ditu, ebazpen judiziala irmo bihurtzen denetik Administrazioan sartzen den egunera artekoak, bai eta premiamendu-prozeduraren kostuak ere, organo judizialak besterik erabaki ezean.

3.– El importe derivado de la responsabilidad civil y de la pena de multa no podrá incrementarse en los recargos del período ejecutivo pero la Administración acreedora exigirá los intereses que se devenguen sobre su importe desde la fecha de la firmeza de la resolución judicial hasta la fecha de ingreso en la Administración y las costas del procedimiento de apremio, salvo que el órgano judicial hubiese acordado otra cosa.

4.– Administrazioaren diru-bilketako organoek herri-ogasunaren aurkako delituagatiko erantzukizun zibila eta isuna ordainarazteko emandako premiamendu-prozedura administratiboko egintzen aurka, berraztertze-errekurtsoa edo erreklamazio ekonomiko-administratiboa aurkeztu ahal izango da, salbu eta aurkaratzeko emandako arrazoien oinarria hau bada: aurkaratutako exekuzio-egintzak bat datozen edo egokitzen diren epaiarekin, hau da, herri-ogasunaren aurkako delituagatiko erantzukizun zibila –premiamendu-prozedura bidez ordainaraztekoa dena– finkatu zuen epaiarekin; kasu horretan, gaia exekuziorako organo judizial eskudunaren aurrean planteatu beharko da.

4.– Contra los actos del procedimiento administrativo de apremio dictados por los órganos de recaudación de la Administración para la exacción de la responsabilidad civil y de la multa por delito contra la Hacienda Pública, podrá interponerse recurso de reposición o reclamación económico-administrativa, salvo que los motivos de impugnación aducidos se refieran a la adecuación o conformidad de los actos de ejecución impugnados con la sentencia que hubiese fijado la responsabilidad civil por delito contra la Hacienda pública objeto de exacción por el procedimiento de apremio; en este caso, la cuestión deberá plantearse ante el órgano judicial competente para la ejecución.

5.– Zigor Kodearen 125. artikuluaren arabera organo judizialak erabakitako erantzukizun zibilaren edo isunaren ordainketa zatikatua betetzen ez bada, ordaintzeke dagoen zenbateko osoa eskatuko da, premiamendu-prozeduraren bidez. Halakoetan, ez da aplikatuko epe exekutiboko errekargurik, baina dagozkion interesak eskatuko dira.

5.– En caso de incumplimiento del fraccionamiento de pago de la responsabilidad civil o de la multa acordada por el órgano judicial conforme al artículo 125 del Código Penal, se exigirá la totalidad del importe pendiente por el procedimiento de apremio. En este caso, no procederá aplicar recargos del periodo ejecutivo, pero se exigirán los intereses que correspondan.

108. artikulua.– Bidegabeko ordainketak eta itzulketak.

Artículo 108.– Pagos indebidos y reintegros.

1.– Erregelamendu honen ondorioetarako, bidegabeko ordainketatzat hartuko da akats material, aritmetiko edo egitatezkoengatik egiten dena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren aldetik zenbateko hori kobratzeko eskubiderik ez duen pertsonaren alde, edo hartzekodunaren eskubidea aitortu zuen egintzan edo agirian kontsignatutakoa gainditzen duen zenbatekoan.

1.– A los efectos del presente Reglamento se entiende por pago indebido el realizado por error material, aritmético o, de hecho, en favor de persona en quien no concurra derecho alguno de cobro frente a la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi con respecto a dicho pago o en cuantía que excede de la consignada en el acto o documento que reconoció el derecho de la persona acreedora.

2.– Bidegabeko ordainketa bat –osoa edo zati bat– jasotzen duenak hura itzuli egin behar du nahitaez. Bidegabeko ordainketa eragin duen egintza edo jarduketa egin duen organoak berehala xedatuko du, ofizioz, bidegabe ordaindutako zenbatekoak itzultzea, itzulketa-prozedura honen arabera:

2.– Quien perciba un pago indebido total o parcial queda obligado a su restitución. El órgano que haya dictado el acto o realizado la actuación que origina el pago indebido dispondrá de inmediato, de oficio, la restitución de las cantidades indebidamente pagadas conforme al siguiente procedimiento de reintegro:

a) Itzulketa-prozedura hasteko erabakia ofizioz emango du, behar bezala arrazoituta; interesdunari jakinaraziko dio, eta hamabost eguneko epea emango dio alegazioak egin eta egoki iritzitako agiri edo egiaztagiriak aurkez ditzan.

a) Dictará de oficio el acuerdo de inicio del procedimiento de reintegro, debidamente motivado, notificándolo a la persona interesada y concediéndole un plazo de quince días para que formule alegaciones y aporte cuantos documentos o justificantes estime oportunos.

b) Aurreko letran aurreikusitako epea igarotakoan, organo eskudunak prozeduran sortzen diren arazoak ebatziko ditu, eta ebazpena emango du; hala badagokio, bidegabeko ordainketa deklaratu eta itzulketa erabakiko du, sartu beharreko zenbatekoa zehaztuta, legezko interesak barnean direla. Halaber, ordainketa-gutuna egingo du, ebazpenean agertzen den zenbatekoan, eta interesdunari jakinaraziko zaio ebazpenarekin batera. Aurrekoa gorabehera, ordaintzeko betebeharra duen pertsonak edo erakundeak bidegabe jaso duen zenbatekoa ordainketa bakarrean ordaindu ahal izango du, prozeduraren edozein unetan.

b) Transcurrido el plazo previsto en la letra anterior, el órgano competente resolverá las cuestiones que se planteen en el procedimiento y dictará resolución declarando, en su caso, el pago indebido y acordando el reintegro mediante la determinación de la cuantía a ingresar, que incluirá intereses legales. Asimismo, expedirá carta de pago por el importe que conste en la resolución, que se notificará a la persona interesada simultáneamente a dicha resolución. Sin perjuicio de lo anterior, la persona o entidad obligada al pago podrá, en cualquier momento del procedimiento, abonar en un solo pago la cuantía percibida indebidamente.

c) Ebazpena emateko eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, itzulketa-prozedura hasteko erabakia hartzen den egunetik zenbatzen hasita.

c) El plazo máximo para dictar y notificar la resolución será de seis meses contados desde la fecha de la adopción del acuerdo de inicio del procedimiento de reintegro.

d) Ebazpenean, honako hauek jasoko dira: diru-sarrera borondatezko epean egiteko epea eta ebazpenaren aurka jar daitezkeen administrazio-errekurtsoak edo, hala badagokio, administrazioarekiko auzi-errekurtsoak, administrazio-prozeduraren arloko legeriarekin bat etorriz, bai eta horiek zein organotan eta epetan aurkeztu behar diren ere.

d) La resolución incluirá el plazo para efectuar el ingreso en período voluntario y los recursos administrativos o, en su caso, contencioso-administrativos que se puedan interponer contra la misma, de acuerdo con la legislación en materia de procedimiento administrativo, así como el órgano ante el que hubieran de presentarse y plazo para interponerlos.


Azterketa dokumentala


Análisis documental