Sede electrónica

Boletin Oficial del País Vasco

21. zk., 2021eko urtarrilaren 29a, ostirala

N.º 21, viernes 29 de enero de 2021


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
DEPARTAMENTO DE IGUALDAD, JUSTICIA Y POLÍTICAS SOCIALES
488
488

12/2021 DEKRETUA, urtarrilaren 19koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.

DECRETO 12/2021, de 19 de enero, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuari jarraikiz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailen egitura berrantolatu zen, eta Administrazioaren sailen artean eskumenak banatu ziren, hain zuzen ere, Jaurlaritzaren eginkizun politiko-administratiboen etenik gabeko jarraipena bermatzeko, eta aurreko administrazio-antolamendutik dekretu honetan onartzen den antolamendura iragatea antolatzeko, betiere, azken helburua izanik, ahalik eta eraginkortasunik handienarekin garatzea legegintzaldi berriko Jaurlaritzaren Programa.

En virtud del Decreto 18/2020, de 6 de septiembre, del Lehendakari, de creación, supresión y modificación de los Departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de determinación de funciones y áreas de actuación de los mismos, se procedió a la reordenación de la estructura departamental de la Administración de la Comunidad Autónoma y a la nueva asignación competencial entre los Departamentos de la misma, para garantizar la continuidad de las tareas político-administrativas del Gobierno sin provocar interrupciones en las mismas, y ordenar el tránsito de la organización administrativa anterior a la que se aprueba en el citado decreto, todo ello, con el fin último de llevar a cabo con la máxima eficacia el Programa de Gobierno de la nueva legislatura.

Irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 13. artikuluak zehazten ditu Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egitekoak eta jardun-arloak, eta dekretu horren seigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, desagertutako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko organo eta unitate guztiek osatuko dute sail berria, Enplegu eta Gazteria Sailburuordetzako organoek eta unitateek izan ezik, Gazteria Zuzendaritzaren salbuespenarekin. Halaber, xedapen horren bigarren apartatuak dioenez, desagertutako Lan eta Justizia Saileko Justizia Sailburuordetzako organoak eta unitateak gehituko zaizkio, bai eta Lehendakaritzaren aurreko egiturako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusikoak ere.

El artículo 13 del Decreto 18/2020, de 6 de septiembre, determina las funciones y áreas de actuación del Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales, el cual estará formado, de acuerdo con lo dispuesto en la Disposición Adicional Sexta del mencionado Decreto, por todos los órganos y unidades del extinto Departamento de Empleo y Políticas Sociales, con la excepción de los órganos y unidades de la Viceconsejería de Empleo y Juventud, salvo la Dirección de Juventud. Asimismo, de acuerdo al segundo apartado de esta Disposición, se incorporan los órganos y unidades de la Viceconsejería de Justicia del extinto Departamento de Trabajo y Justicia, así como los de la Secretaría General de Derechos Humanos, Convivencia y Cooperación de la anterior estructura de Lehendakaritza.

Bat etorriz irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren azken xedapenetako lehenengoan ezarritakoarekin, non zehazten baitira erregelamendu organikoak gidatu behar dituzten antolamendu-irizpideak, beharrezkoa da jardun-arloak berrantolatzea.

En concordancia con lo dispuesto en la Disposición Final Primera del Decreto 18/2020, de 6 de septiembre, donde se especifican los criterios organizativos que han de guiar los reglamentos orgánicos, se hace necesario proceder a una reordenación de las diversas áreas de actuación.

Azken finean, aipatutako egoera horiek guztiek agerian uzten dute Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organiko eta funtzional berria antolatu beharra.

En definitiva, todas las circunstancias anteriormente reseñadas ponen en evidencia la necesaria articulación de la nueva estructura orgánica y funcional del Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales.

Egitura horrek hiru sailburuordetza izango ditu: Justizia Sailburuordetza; Gizarte Politiketako Sailburuordetza, eta Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetza Sailburuordetza. Sailburuordetzak, orobat, hainbat zuzendaritzatan egituratzen dira, arlo espezifiko bakoitzaren arabera.

Dicha estructura se articula en tres Viceconsejerías, que son la de Justicia, Políticas Sociales y Derechos Humanos, Memoria y Cooperación, las cuales a su vez se estructuran en diversas Direcciones en función de cada una de las materias específicas.

Halaber, eta aurrekoaz gain, sailburuarekiko mendekotasun hierarkiko zuzena duten beste organo batzuk ere badaude: Kabinete Zuzendaritza, Komunikazio Zuzendaritza, Zerbitzu Zuzendaritza eta Gazteria Zuzendaritza.

Asimismo, y aparte de lo anterior, existen otros órganos con dependencia jerárquica directa del Consejero o Consejera del Departamento, que son la Dirección de Gabinete, la Dirección de Comunicación, la Dirección de Servicios y la Dirección de Juventud.

Justizia Sailburuordetzak eskumen hauek izango ditu sailaren barruan: Botere Judizialarekiko harremanak; Justizia Administrazioaren jardunerako baliabideak jartzea; espetxe-establezimenduak eta, bereziki, horien antolaera, funtzionamendua eta espetxe-legeak betetzea, bere gain hartuta lege horiek Espetxe Administrazioko organo zentralei ematen dizkieten ahalmenen egikaritzea; adingabe arau-hausleen arloko eskumenak; notarioak eta jabetza-erregistratzaileak izendatzea, eta euskara normalizatzeko oinarrizko arauetan bildutako eskubideak bermatzea Justizia Administrazioaren esparruan.

En relación a la Viceconsejería de Justicia, le corresponde el ejercicio de las competencias departamentales referidas a la atención de las relaciones con el Poder Judicial; a la provisión de los medios para el funcionamiento de la misma; a los establecimientos penitenciarios, en especial su organización, funcionamiento y ejecución de la legislación penitenciaria, asumiendo el ejercicio de las facultades que éste atribuya a los órganos centrales de la Administración Penitenciaria; al ejercicio de las competencias en materia de menores infractores, al nombramientos en Notarías y Registros de la Propiedad y a garantizar –en el ámbito de la Administración de Justicia– el ejercicio de los derechos recogidos en la normativa básica de normalización del euskera.

Organikoki sailburuordetza horren mende daude Justizia Administrazioko Zuzendaritza, Justizia Digitalaren eta Azpiegituren Zuzendaritza, eta Justizia Zuzendaritza.

Dependen orgánicamente de dicha Viceconsejería la Dirección de Administración de Justicia, la Dirección de Justicia Digital e Infraestructuras y la Dirección de Justicia.

Bestalde, Gizarte Politiketako Sailburuordetzaren egiteko nagusia da honako arlo hauek guztiak planifikatzea, ikuskatzea eta ebaluatzea: gizarte-zerbitzuak eta gizarte-ongizatea, eta, bereziki, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman parte hartzea; familia- eta komunitate-politika; haurtzaro- eta nerabezaro-politika; boluntariotza eta ekintza boluntarioa; migrazioa eta asiloa.

Por su parte, la Viceconsejería de Políticas Sociales tiene como cometido principal la planificación, la supervisión y evaluación, en materia de servicios sociales y bienestar social, y especialmente, su participación en el Sistema Vasco de Servicios Sociales; la política familiar –o de familia– y comunitaria; la política de infancia y adolescencia; el voluntariado y acción voluntaria; inmigración y asilo.

Hiru zuzendaritza daude sailburuordetza horren mende: Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza, Familia eta Haurren Zuzendaritza, eta Migrazio eta Asilo Zuzendaritza.

De la Viceconsejería citada dependen tres direcciones, la de Servicios Sociales y la de Familia e Infancia y la de Migración y Asilo.

Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetza Sailburuordetzak bakea eta bizikidetza sustatuko ditu, Gogora Institutuaren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren planak garatuko eta bultzatuko ditu, eta aniztasuna kudeatzeko politikak bideratuko ditu.

En cuanto a la Viceconsejería de Derechos Humanos, Memoria y Cooperación actuará en el fomento de la paz y la convivencia, en el desarrollo e impulso de los planes de Gogora y la Agencia Vasca de Cooperación para el Desarrollo y en las políticas de gestión de la diversidad.

Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritzak eratuko du sailburuordetza hau.

Esta Viceconsejería estará formada por la Dirección de Derechos Humanos, Víctimas y Diversidad.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari dagokio Generoaren arloko aukera-berdintasunaren jardun-arloa eta genero-indarkeriaren biktimez arduratzeko politikak zuzentzea eta koordinatzea.

El área de actuación de igualdad de oportunidades en materia de género y el de dirección y coordinación de las políticas sobre atención a víctimas de la violencia de género, corresponden al Organismo Autónomo Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer.

Garapenerako lankidetzaren arloa Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari dagokio, berau sortu eta arautzeko ekainaren 19ko 5/2008 Legean xedatutakoa betez.

El área de cooperación para el desarrollo corresponde a la Agencia Vasca de Cooperación para el Desarrollo, en cumplimiento de lo previsto en la Ley 5/2008, de 19 de junio, por la que se crea y regula.

Memoriaren, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloa Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuari dagokio, azaroaren 27ko 4/2014 Legean ezarritakoaren arabera.

El área de memoria, convivencia y derechos humanos corresponde al Instituto de la Memoria, la Convivencia y los Derechos Humanos, en los términos establecidos en la Ley 4/2014, de 27 de noviembre.

Horren ondorioz, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren proposamenez, lehendakariak onartu ondoren eta Gobernu Kontseiluak 2021eko urtarrilaren 19an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

En su virtud, a propuesta de la Consejera de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales, previa aprobación del Lehendakari, y deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 19 de enero de 2021,

XEDATU DUT:
DISPONGO:
I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
ANTOLAKETA OROKORRA
ORGANIZACIÓN GENERAL

1. artikulua.– Egitekoak eta jardun-arloak.

Artículo 1.– Funciones y áreas de actuación.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 13. artikuluan zehaztutako egitekoak eta jardun-arloak dagozkio Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailari.

Al Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales le corresponden las funciones y áreas de actuación que se determinan en el artículo 13 del Decreto 18/2020, de 6 de septiembre, del Lehendakari, de creación, supresión y modificación de los Departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de determinación de funciones y áreas de actuación de los mismos.

2. artikulua.– Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura orokorra.

Artículo 2.– Estructura general del Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, aurreko artikuluan aipatu diren eskumenak baliatzeko, honako organo hauek ditu:

Para el ejercicio de las competencias a que se refiere el artículo anterior, el Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales se estructura en los siguientes órganos:

A) Organo zentralak:

A) Órganos centrales:

1.– Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua.

1.– Consejero o Consejera de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales.

1.1.– Kabinete Zuzendaritza.

1.1.– Dirección de Gabinete.

1.2.– Komunikazio Zuzendaritza.

1.2.– Dirección de Comunicación.

1.3.– Zerbitzu Zuzendaritza.

1.3.– Dirección de Servicios.

1.4.– Gazteria Zuzendaritza.

1.4.– Dirección de Juventud.

2.– Justizia Sailburuordetza.

2.– Viceconsejería de Justicia.

2.1.– Justizia Administrazioko Zuzendaritza.

2.1.– Dirección de la Administración de Justicia.

2.2.– Justizia Digitalaren eta Azpiegituren Zuzendaritza.

2.2.– Dirección de Justicia Digital e Infraestructuras.

2,3.– Justizia Zuzendaritza.

2.3.– Dirección de Justicia.

3.– Gizarte Politiketako Sailburuordetza.

3.– Viceconsejería de Políticas Sociales:

3.1.– Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza.

3.1.– Dirección de Servicios Sociales.

3.2.– Familia eta Haurren Zuzendaritza.

3.2.– Dirección de Familias e Infancia.

3.3.– Migrazio eta Asilo Zuzendaritza.

3.3.– Dirección de Migración y Asilo.

4.– Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetza Sailburuordetza.

4.– Viceconsejería de Derechos Humanos, Memoria y Cooperación.

4.1.– Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritza.

4.1.– Dirección de Derechos Humanos, Victimas y Diversidad.

B) Organo hauek ere Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailari atxikita edo lotuta daude, haien sortze-arauetan ezarritakoaren arabera:

B) Están así mismo adscritos o vinculados al Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales, en los términos que establecen sus normas de creación, los siguientes órganos:

– Euskal Autonomia Erkidegoko Gazte Planaren Zuzendaritza Batzordea, ekainaren 2ko 239/1999 Dekretuaren arabera arautua.

– Junta Rectora del Plan Joven de la Comunidad Autónoma Vasca, regulada por el Decreto 239/1999, de 2 de junio.

– Gizarte Zerbitzuen Erakundearteko Organoa, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen bidez sortua eta martxoaren 30eko 101/2010 Dekretuaren arabera arautua.

– Órgano Interinstitucional de Servicios Sociales, creado por la Ley 12/2008, de 5 de diciembre, de Servicios Sociales, y regulado por el Decreto 101/2010, de 30 de marzo.

– Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseilua, Gizarte Zerbitzuen abenduaren 5eko 12/2008 Legearen bidez sortua, eta aurreko izenarekin, hots, Gizarte Ongizateko Euskal Kontseilu gisa, irailaren 16ko 159/2008 Dekretuak aldatutako ekainaren 13ko 124/2006 Dekretuaren arabera arautua. Eta, Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluaren barruan, Adinekoen Kontseilu Sektoriala.

– Consejo Vasco de Servicios Sociales, creado por la Ley 12/2008, de 5 de diciembre, de Servicios Sociales, regulado con su denominación anterior, como Consejo Vasco de Bienestar Social, por el Decreto 124/2006, de 13 de junio, modificado por el Decreto 159/2008, de 16 de septiembre, y, en el seno del Consejo Vasco de Servicios Sociales, el Consejo Sectorial de Personas Mayores.

– Gizarte Zerbitzuen Euskal Behatokia, urriaren 26ko 225/2011 Dekretu bidez sortua.

– Observatorio Vasco de Servicios Sociales, creado por el Decreto 225/2011, de 26 de octubre.

– Familia Bitartekaritzako Aholku Batzordea, Familia Bitartekaritzari buruzko otsailaren 8ko 1/2008 Legearen bidez sortua eta apirilaren 21eko 84/2009 Dekretuaren arabera arautua.

– Consejo Asesor de Mediación Familiar, creado por la Ley 1/2008, de 8 de febrero, de Mediación Familiar, regulado por el Decreto 84/2009, de 21 de abril.

– Nazioarteko Adopziorako Batzorde Teknikoa, abenduaren 27ko 277/2011 Dekretuaren arabera arautua.

– Comisión Técnica de Adopción Internacional, regulada por el Decreto 277/2011, de 27 de diciembre.

– Boluntariotzaren Euskal Kontseilua, otsailaren 18ko 30/2003 Dekretuaren arabera arautua.

– Consejo Vasco del Voluntariado, regulado por el Decreto 30/2003, de 18 de febrero.

– Ijito Herriaren Erabateko Sustapenerako eta Partaidetza Sozialerako Kontseilua, azaroaren 25eko 289/2003 Dekretuaren arabera arautua.

– Consejo para la Promoción Integral y Participación Social del Pueblo Gitano, regulado por el Decreto 289/2003, de 25 de noviembre.

– Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko Batzorde Iraunkor Sektoriala, urriaren 2ko 165/2007 Dekretuaren arabera arautua.

– Comisión Permanente Sectorial para la Atención a la Infancia y la Adolescencia, regulada por el Decreto 165/2007, de 2 de octubre.

– Haurren eta Nerabeen Behatokia, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legearen bidez sortua eta abenduaren 4ko 219/2007 Dekretuaren arabera arautua.

– Observatorio de Infancia y Adolescencia, previsto por Ley 3/2005, de 18 de febrero, de Atención y Protección a la Infancia y a la Adolescencia, y regulado por el Decreto 219/2007, de 4 de diciembre.

– Familien Euskal Behatokia, azaroaren 23ko 309/2010 Dekretuaren arabera arautua.

– Observatorio Vasco de las Familias, regulado por Decreto 309/2010, de 23 de noviembre.

– Euskal Autonomia Erkidegoko Herritar Etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroa, 213/2004 Dekretuaren bidez aldatutako abuztuaren 30eko 200/2002 Dekretuaren arabera arautua.

– Foro para la Integración y Participación Social de las ciudadanas y ciudadanos inmigrantes en el País Vasco, regulado por el Decreto 200/2002, de 30 de agosto, modificado por el Decreto 213/2004.

– Familiaren Euskal Kontseilua, Familiei Laguntzeko abenduaren 12ko 13/2008 Legearen bidez sortua eta apirilaren 17ko 53/2012 Dekretuaren arabera arautua.

– Consejo Vasco de Familia, creado por la Ley 13/2008, de 12 de diciembre, de Apoyo a las Familias, y regulado por el Decreto 53/2012, de 17 de abril.

– Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaia, Elkarrizketa Zibilerako Mahaia eratu eta arautzeko abenduaren 11ko 283/2012 Dekretuaren bidez sortua.

– Mesa de Diálogo Civil de Euskadi, creada por el Decreto 283/2012, de 11 de diciembre, por el que se constituye y regula la Mesa del Diálogo Civil.

– Arreta Goiztiarreko Erakundearteko Kontseilua, Euskal Autonomia Erkidegoko Arreta Goiztiarreko esku-hartze integralari buruzko otsailaren 2ko 13/2016 Dekretuaren bidez sortua.

– Consejo Interinstitucional de Atención Temprana, creado por el Decreto 13/2016, de 2 de febrero, de intervención integral en Atención Temprana en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

– Arreta Goiztiarreko Erakundearteko Batzorde Teknikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Arreta Goiztiarreko esku-hartze integralari buruzko otsailaren 2ko 13/2016 Dekretuaren bidez sortua.

– Comisión Técnica Interinstitucional de Atención Temprana, creada por el Decreto 13/2016, de 2 de febrero, de intervención integral en Atención Temprana en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

– Eusko Jaurlaritzaren eta Idazkaritza Judizialaren arteko lankidetza-organoa, Eusko Jaurlaritzaren eta EAErako Idazkaritza Judizialaren arteko elkarlanerako organoa sortzeko maiatzaren 27ko 123/1997 Dekretuaren bidez sortua.

– Órgano de colaboración entre el Gobierno Vasco y el Secretariado Judicial, creado por el Decreto 123/1997, de 27 de mayo, por el que se crea el órgano de colaboración entre el Gobierno Vasco y el Secretariado Judicial destinado en Euskadi.

– Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeak, Doako Laguntza Juridikoko urriaren 30eko 153/2018 Dekretuaren bidez sortuak.

– Comisiones de Asistencia Jurídica Gratuita, del Decreto 153/2018, de 30 de octubre, de Asistencia Jurídica Gratuita.

– Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutua, Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundea sortzeko abenduaren 1eko 328/1998 Dekretuaren bidez sortua, eta Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundea arautzeko azaroaren 21eko 236/2012 Dekretuaren arabera arautua.

– Instituto Vasco de Medicina Legal, creado por el Decreto 328/1998, de 1 de diciembre, por el que se crea el Instituto Vasco de Medicina Legal y regulado por el Decreto 236/2012, de 21 de noviembre, por el que se regula el Instituto Vasco de Medicina Legal.

– Garapenerako Lankidetzaren Erakundearteko Batzordea, Garapenerako Lankidetzari buruzko otsailaren 22ko 1/2007 Legearen bidez sortua eta martxoaren 24ko 71/2009 Dekretuaren arabera arautua.

– Comisión Interinstitucional de Cooperación para el Desarrollo, creada por la Ley 1/2007, de 22 de febrero, de Cooperación para el Desarrollo, y regulada por el Decreto 71/2009, de 24 de marzo.

– Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseilua, otsailaren 22ko 1/2007 Legearen bidez sortua eta irailaren 16ko 158/2008 Dekretuaren arabera arautua.

– Consejo Vasco de Cooperación para el Desarrollo, creado por la citada Ley 1/2007, de 22 de febrero, y regulado por el Decreto 158/2008, de 16 de septiembre.

– Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseilua, Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluaren maiatzaren 17ko 75/2016 Dekretuaren arabera arautua.

– Consejo Vasco de Participación de las Víctimas del Terrorismo, regulado por el Decreto 75/2016, de 17 de mayo, del Consejo Vasco de Participación de las Víctimas del Terrorismo.

– Bake eta Bizikidetza Planaren Aholku Batzordea, uztailaren 29ko 157/2014 Dekretuaren arabera arautua.

– Consejo Consultivo del Plan de Paz y Convivencia, regulado por Decreto 157/2014, de 29 de julio.

3. artikulua.– Sektore publikoko erakundeak.

Artículo 3.– Entidades del Sector Público.

1.– Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea administrazio-erakunde autonomoa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailari atxikita dago. Erakunde horri dagokio generoaren aukera-berdintasunerako politikaren arloa, bai eta genero-indarkeriaren biktimei laguntzeko politikak zuzentzea eta koordinatzea ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 9. artikuluan eta lege hori sortzeko otsailaren 5eko 2/1988 Legean xedatutakoaren arabera.

1.– El organismo autónomo administrativo Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer está adscrito al Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales. A este organismo corresponde el área de política de igualdad de oportunidades en materia de género, así como la dirección y coordinación de las políticas sobre atención a víctimas de la violencia de género de acuerdo con lo dispuesto en el artículo 9 de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres y con la Ley 2/1988, de 5 de febrero, de creación del mismo.

2.– Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia zuzenbide pribatuko erakunde publikoa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailari atxikita dago, Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetza Idazkaritza Nagusiaren bidez, erakunde hori sortzeko ekainaren 19ko 5/2008 Legean ezarritakoaren arabera. Erakunde horri dagokio garapenerako lankidetzaren arloa.

2.– El ente público de derecho privado Agencia Vasca de Cooperación para el Desarrollo está adscrito al Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales a través de la Viceconsejería de Derechos Humanos, Memoria y Cooperación, en los términos establecidos en la Ley 5/2008, de 19 de junio, de creación del mismo. A este organismo corresponde el área de cooperación para el desarrollo.

3.– Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua administrazio-erakunde autonomoa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailari atxikita dago Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetza Idazkaritza Nagusiaren bidez, erakunde hori sortzeko azaroaren 27ko 4/2014 Legean ezarritakoaren arabera. Erakunde horri dagokio honako hauetan datzan politika publikoa garatzeari buruzko administrazio-jarduna: giza eskubideak bermatu, bultzatu eta garatzea, memoria sustatzea, eta bizikidetza demokratikoa garatzea eta bizikidetza horretan aurrera egitea.

3.– El organismo autónomo administrativo Instituto de la Memoria, la Convivencia y los Derechos Humanos está adscrito al Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales a través de la Viceconsejería de Derechos Humanos, Memoria y Cooperación, en los términos establecidos por la Ley 4/2014, de 27 de noviembre, de creación del mismo. A este organismo corresponde la actuación administrativa referida al desarrollo de la política pública consistente en la garantía, impulso y desarrollo de los derechos humanos, promoción de la memoria y en el progreso y desarrollo de la convivencia democrática.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
SAILBURUA ETA SAILEKO GOI-KARGUAK
EL CONSEJERO O LA CONSEJERA Y ALTOS CARGOS DEL DEPARTAMENTO
LEHENENGO ATALA
SECCIÓN PRIMERA
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILBURUA
DEL CONSEJERO O DE LA CONSEJERA DE IGUALDAD, JUSTICIA Y POLÍTICAS SOCIALES

4. artikulua.– Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua.

Artículo 4.– Consejero o Consejera de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales.

1.– Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari dagokio Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. eta 28. artikuluetan ezarritako eskumenak baliatzea, bai eta indarreko legeriak esleitzen dizkionak ere, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren arabera sail honi esleitutako egiteko eta jardun-arloen esparruan.

1.– Corresponde al Consejero o a la Consejera de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales el ejercicio de las competencias establecidas en los artículos 26 y 28 de la Ley 7/1981, de 30 de junio, sobre «Ley de Gobierno» y cuantas le atribuya la legislación vigente en el ámbito de las funciones y áreas de actuación asignadas al Departamento en virtud del Decreto 18/2020, de 6 de septiembre, del Lehendakari, de creación, supresión y modificación de los Departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de determinación de funciones y áreas de actuación de los mismos.

2.– Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari honako egiteko hauek ere badagozkio, besteak beste:

2.– Corresponde, asimismo, al Consejero o Consejera de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales, entre otras, las siguientes funciones:

a) Bere eskumenen esparruko helburu estrategikoak definitzea, Jaurlaritzaren programan zehaztutako ildo estrategikoen eta programa-konpromisoen arabera.

a) Definir los objetivos estratégicos del ámbito de sus competencias en función de las líneas estratégicas y compromisos programáticos definidos en el Programa del Gobierno.

b) Helburu estrategikoak garatzean lortutako eragin soziala aztertzea, eta saileko jarduera-sektoreen helburuetan beharrezko aldaketak edo garapenak zehaztea.

b) Analizar el impacto social logrado por el desarrollo de sus objetivos estratégicos y determinar las modificaciones o desarrollo precisos en los objetivos de los distintos sectores de actividad del Departamento.

c) Ondare-erreklamazioak ebaztea bere sailaren arloetan.

c) Resolver las reclamaciones patrimoniales en las áreas de su Departamento.

d) Saileko 1.000.000 eurotik gorako gastuak baimentzea, hargatik eragotzi gabe Gobernu Kontseiluaren eskumenak.

d) Autorizar los gastos del Departamento de cuantía superior a 1.000.000 de euros, sin perjuicio de las competencias del Consejo de Gobierno.

e) Sailaren kontratazio-organo gisa jardutea, lizitazioaren oinarrizko aurrekontua –sektore publikoko kontratazioa arautzeko araudian ezarritakoaren arabera– 1.000.000 eurotik gorakoa duten kontratuetan. Halaber, eta baldintza beretan, eskumena izango du negozio juridikoak sinatzeko, zeinaren arabera, sektore publikoko kontratazioaren araudian xedatutakoarekin bat, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren baliabide propio pertsonifikatua den entitate bat arduratuko baita prestazio jakin bat egiteaz.

e) Actuar como Órgano de Contratación del Departamento en los contratos cuyo presupuesto base de licitación, en los términos establecidos por la normativa reguladora de la contratación en el sector público, sea superior a 1.000.000 de euros. Igualmente, y en las mismas condiciones, le corresponderá la competencia para suscribir aquellos negocios jurídicos en cuya virtud se encargue a una entidad que, de acuerdo con lo establecido en la normativa reguladora de la contratación en el sector público, tenga atribuida la condición de medio propio personificado de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco, la realización de una determinada prestación.

f) Protokolo orokorrak eta hitzarmenak egitea partikularrekin edo pertsonifikazio pribatuaren bidez eratutako entitateekin.

f) La formalización de protocolos generales y los convenios con particulares o entidades constituidas bajo forma privada de personificación.

g) Ofizioz berrikusteko prozedurak hastea eta ebaztea, betiere, arauz, beste organo bati esleitzen ez bazaizkio egiteko horiek.

g) La incoación y resolución en los procedimientos de revisión de oficio, salvo que, por norma, dichas funciones vengan atribuidas a otro órgano.

h) Sailaren jardun-arloetan zehapen-espedienteak hastea eta ebaztea, betiere, arauz, beste organo bati esleitzen ez bazaizkio egiteko horiek.

h) El inicio y resolución de expedientes sancionadores en las áreas de actuación del Departamento, salvo que, por norma, dichas funciones vengan atribuidas a otro órgano.

i) Egintza deuseztagarriak kaltegarritzat jotzeko espedienteak hastea eta ebaztea.

i) La incoación y resolución en los expedientes de declaración de lesividad de los actos anulables.

j) Eta, oro har, indarreko ordenamendu juridikoak esleitzen dizkion egiteko oro.

j) Y, en general, cuantas funciones le atribuya el ordenamiento jurídico vigente.

3.– Sailburua buru duen Zuzendaritza Kontseilu bat ere badago, sailaren politika orokorra planifikatzen eta koordinatzen laguntzeko. Honako hauek osatuko dute kontseilu hori: Kabinetearen zuzendariak, Komunikazioko zuzendariak, Zerbitzuen zuzendariak, sailburuordeek, Emakunderen zuzendariak eta, landuko diren gaien arabera, sailburuak izendatzen dituen pertsonek.

3.– Presidido por el Consejero o la Consejera, existe un Consejo de Dirección con la función de asistirle en la planificación y coordinación de la política general del Departamento. Formarán parte de este Consejo el Director o la Directora de Gabinete, el Director o Directora de Comunicación, el Director o Directora de Servicios, los Viceconsejeros o las Viceconsejeras, la Directora o Director de Emakunde y aquellas personas que determine el Consejero o la Consejera en función de los asuntos a tratar.

BIGARREN ATALA
SECCIÓN SEGUNDA
SAILEKO SAILBURUORDEAK
DE LOS VICECONSEJEROS O LAS VICECONSEJERAS DEL DEPARTAMENTO

5. artikulua.– Berdintasun, Justizia eta Gizarte Gaietako Saileko sailburuordeak.

Artículo 5.– Viceconsejeros y Viceconsejeras del Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales.

Oro har, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko sailburuordeei dagokie, zuzenean eta hierarkian dagokien sailburuaren mende direla, honako eskudantzia hauek baliatzea:

A los Viceconsejeros y las Viceconsejeras del Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales, bajo la dependencia directa y jerárquica del Consejero o de la Consejera titular les corresponde, con carácter general, el ejercicio de las siguientes atribuciones:

a) Jaurlaritzaren estrategiaren arabera, sailak sailburuordetzari esleitutako helburu estrategikoak garatzea.

a) Desarrollar los objetivos estratégicos asignados a la Viceconsejería por el Departamento, en función de la estrategia del Gobierno.

b) Sailburuordetzaren eta haren mende dauden zuzendaritzen jarduketak programatu, gidatu, bultzatu, gainbegiratu eta koordinatzea; halaber, mendeko zerbitzuen eta organoen antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko jarraibideak eta zerbitzu-aginduak ematea.

b) Programar, dirigir, impulsar, supervisar y coordinar las actuaciones de la Viceconsejería y de las Direcciones que dependan de la misma, así como la emisión de instrucciones y órdenes de servicio sobre la organización y funcionamiento de los servicios y órganos dependientes.

c) Eragin soziala aztertzea, eta sailburuordetzaren zuzendaritzen helburuetan behar diren aldaketak edo garapenak zehaztea.

c) Analizar el impacto social y determinar las modificaciones o desarrollo precisos en los objetivos de las distintas direcciones de la Viceconsejería.

d) Sailburuordetzarentzako araudia eta jardun-planak proposatzea sailburuari.

d) Proponer al Consejero o a la Consejera la normativa y planes de actuación de la Viceconsejería.

e) Sailburuordetzaren barruan, baliabide materialen eta giza baliabideen beharrizanak definitzea, aurrekontuen-aurreproiektua lantzeko.

e) Definir dentro de la Viceconsejería, las necesidades de recursos materiales y humanos, en orden a la elaboración del Anteproyecto de Presupuestos.

f) Sailburuordetzako zuzendariek emandako ebazpenen aurka jartzen diren errekurtsoak ebaztea.

f) Resolver los recursos interpuestos contra las resoluciones adoptadas por los Directores o las Directoras de la Viceconsejería.

g) Saileko hizkuntza-normalizazioaren ardura bere gain hartzea eta bere eskumeneko esparruetan euskararen erabilera bultzatzea, zerbitzu- eta lan-hizkuntza izan dadin, bat etorriz Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoarekin.

g) Asumir la responsabilidad de la normalización lingüística en su Departamento e impulsar el uso del euskera como lengua de servicio y lengua de trabajo en los ámbitos de su competencia, de conformidad con la Agenda Estratégica del Euskera aprobada por el Consejo de Gobierno.

h) Bere gain hartzea, bere sailean eta bere eskumeneko esparruetan, emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko erantzukizuna, bat etorriz Gobernu Kontseiluak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean ezarritakoarekin.

h) Asumir la responsabilidad de la promoción de la igualdad de mujeres y hombres en su Departamento y en los ámbitos de su competencia, de conformidad con lo establecido en el Plan para la Igualdad de Mujeres y Hombres de la Comunidad Autónoma de Euskadi aprobado por el Consejo de Gobierno.

i) Eta, oro har, indarreko ordenamendu juridikoak esleitzen dien egiteko oro.

i) Y, en general, cuantas funciones les atribuya el ordenamiento jurídico vigente.

HIRUGARREN ATALA
SECCIÓN TERCERA
SAILEKO ZUZENDARIAK
DE LOS DIRECTORES O LAS DIRECTORAS DEL DEPARTAMENTO

6. artikulua.– Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko zuzendariak.

Artículo 6.– Directores y Directoras del Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales.

Saileko zuzendariek honako egiteko hauek izango dituzte, oro har:

Los Directores o las Directoras del Departamento ejercerán con carácter general las siguientes funciones:

a) Zuzendaritzako barne-sistemak eta lan-sistemak antolatzea, hargatik eragotzi gabe Zerbitzu Zuzendaritzari esleitutako eskumen orokorrak.

a) Organizar los servicios internos y sistemas de trabajo de la Dirección, sin perjuicio de las competencias generales atribuidas a la Dirección de Servicios.

b) Zuzendaritzaren jardunak bultzatu, gidatu, koordinatu eta kontrolatzea.

b) Impulsar, dirigir, coordinar y controlar las actividades de la Dirección.

c) Kontratazio-organoak bultzatzea, eta laguntza teknikoa eta materiala ematea.

c) Impulso y apoyo técnico y material a los órganos de contratación.

d) Beren zuzendaritzaren arloarekin zerikusia duten zehapen-espedienteak izapidetzea.

d) La instrucción de los expedientes sancionadores relacionados con la materia de su Dirección.

e) Ofizioz berrikusteko eta kaltegarritasun-deklarazioko prozedurak izapidetzea, dagokion arloan.

e) La tramitación de los procedimientos de revisión de oficio y declaración de lesividad de su área de actuación.

f) Dagokien eskumen-arloan, goragoko organoei proposamenak egitea, Zerbitzu Zuzendaritzarekin elkarlanean, beren zuzendaritzarekin zerikusia duten azterlan orokorrak diseinatzen eta lantzen.

f) Realizar propuestas, en materia de su competencia, a los órganos superiores colaborando con la Dirección de Servicios en el diseño y elaboración de estadísticas y estudios generales relacionados con su Dirección.

g) Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean, indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea beren esparruan eta horiek lortzeko ekimenak garatzea eta ebaluatzea, beren Zuzendaritzako zerbitzuburuekin batera euskararen kudeaketa integratua eginez.

g) Definir en su ámbito los objetivos del Plan de Normalización Lingüística en vigor, así como desarrollar y evaluar las iniciativas para alcanzar dichos objetivos llevando a cabo una gestión integrada del euskera en colaboración con las jefaturas de servicio de su Dirección; todo ello bajo la coordinación de la Dirección de Servicios y en colaboración con la Viceconsejería de Política Lingüística.

Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak ezartzea eta horien jarraipena egitea Zuzendaritzako jardun-esparruetan, besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako jendaurreko ekitaldiak. Halaber, dagokien arloan, hizkuntza-irizpideak txertatzea administrazio-kontratazioan eta dirulaguntza-deialdietan.

Implementar los Criterios de Uso de las Lenguas Oficiales y hacer seguimiento de los mismos en los campos de actuación de la Dirección, tales como: criterios de traducción, formación general continua del personal, nombramientos oficiales y eventos públicos organizados por el Departamento. Así como, en su respectiva área, introducir criterios lingüísticos en la contratación pública y en las convocatorias de subvenciones.

h) Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planeko helburuak definitzea beren arloan, eta horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatzea eta ebaluatzea, beren zuzendaritzako zerbitzuburuekin lankidetzan, emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez.

h) Definir en su ámbito los objetivos del Plan para la Igualdad de Mujeres y Hombres de la Comunidad Autónoma de Euskadi, así como ejecutar y evaluar las acciones e iniciativas para alcanzar dichos objetivos, llevando a cabo una gestión integrada de las políticas en materia de igualdad de mujeres y hombres en colaboración con las jefaturas de servicio de su Dirección; todo ello, bajo la coordinación de la Dirección de Servicios y en colaboración con Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer.

i) Indarreko ordenamendu juridikoak esanbidez esleitzen dizkienak edo ohikotzat hartzen direnak, oro har Jaurlaritzako zuzendariei esleitzeagatik.

i) Las que atribuya expresamente el ordenamiento jurídico vigente o tengan el carácter de comunes por venir atribuidas con carácter general a los Directores o las Directoras del Gobierno.

LAUGARREN ATALA
SECCIÓN CUARTA
SAILEKO ORGANO HORIZONTALAK
DE LOS ÓRGANOS HORIZONTALES DEL DEPARTAMENTO

7. artikulua.– Kabinete Zuzendaritza.

Artículo 7.– Dirección de Gabinete.

Honako egiteko hauek dagozkio Kabinete Zuzendaritzari, organikoki sailburuaren mende dela, dekretu honek oro har esleitzen dizkionez gain:

Bajo la dependencia orgánica del Consejero o Consejera, a la Dirección de Gabinete le corresponde, además de las funciones que con carácter general le atribuye el presente Decreto, el ejercicio de las siguientes funciones:

a) Sailaren lan-egitasmoa planifikatzea, eta horren jarraipena egitea.

a) Planificación y seguimiento del programa de trabajo del Departamento.

b) Solaskide izatea sailak Legebiltzarrarekin, Arartekoarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko eta Estatuko gainerako erakunde eta instituzioekin izaten dituen harremanetan, hargatik eragotzi gabe Eusko Jaurlaritzako beste organo batzuen eskumenak.

b) Interlocución del Departamento con el Parlamento Vasco, el Ararteko y demás Organismos e Instituciones de la Comunidad Autónoma del País Vasco y del Estado, sin perjuicio de las competencias que ostentan otros órganos y Departamentos del Gobierno Vasco.

c) Informazio orokorra herritarrei helarazteko egitekoak koordinatzea, eta sailaren jardun-arloen inguruko kexak eta iradokizunak jasotzea.

c) Coordinación de las funciones de información general a la ciudadanía y la recepción de quejas y sugerencias en relación con las áreas de actuación departamentales.

d) Sailaren kanpo-jardueren eta ekintza publikoen protokoloa eta antolaketa, baita sailak sustatutako kongresu, mintegi, jardunaldi eta hitzaldiena ere.

d) Protocolo y organización de los actos públicos y las actividades externas del Departamento, así como de los Congresos, Seminarios, Jornadas y Conferencias promovidos por aquel.

e) Sailaren argitalpenak kudeatzea eta banatzea, hargatik eragotzi gabe Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusiari dagozkion eskudantziak.

e) Gestión y distribución de las publicaciones departamentales, sin perjuicio de las atribuciones que correspondan al servicio central de publicaciones del Gobierno Vasco.

8. artikulua.– Komunikazio Zuzendaritza.

Artículo 8.– Dirección de Comunicación

Honako egiteko hauek dagozkio Komunikazio Zuzendaritzari, organikoki sailburuaren mende dela, dekretu honek oro har esleitzen dizkionez gain:

Bajo la dependencia orgánica del Consejero o Consejera, a la Dirección de Comunicación le corresponde, además de las funciones que con carácter general le atribuye el presente Decreto, el ejercicio de las siguientes funciones:

a) Gizarte-komunikabideekiko harremanak, sailari lotutako jarduerak, erabakiak eta politikak hedatzen eta zabaltzen laguntzeko.

a) Relaciones con los medios de comunicación social, al objeto de facilitar la difusión y divulgación de las actividades, decisiones y políticas vinculadas al Departamento.

b) Sailaren ekintzen informazio- eta publizitate-estaldura egokia ziurtatzea.

b) Garantizar la adecuada cobertura informativa de las acciones del Departamento.

c) Beharrezko irizpideak eta baliabideak ezartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailen eta erakunde autonomoen prentsa-zerbitzuen nahiz erakunde-izaerako jarduerei eragiten dien zabalkunde- eta informazio-ekintzaren koordinazioa bermatzeko.

c) Establecer los criterios y mecanismos necesarios que aseguren la coordinación de los servicios de prensa de las distintas áreas del Departamento y sus Organismos Autónomos, como de la acción divulgativa e informativa que afecte a actuaciones de carácter institucional.

d) Sailak komunikabideekin dituen harremanak gidatzea.

d) Dirigir las relaciones del Departamento con los medios de comunicación.

e) Sailaren publizitate-kanpainak eta gizartea sentsibilizatzeko neurriak koordinatzea.

e) Coordinar las campañas publicitarias y medidas de sensibilización social del Departamento.

f) Jardun-arloko informazio- eta publizitate-irizpideak eta -politikak ezartzea.

f) Establecer los criterios y las políticas informativas y de publicidad del área de actuación.

g) Komunikatuak, erreferentziak eta prentsa-oharrak egitea.

g) Elaborar comunicados, referencias y notas de prensa.

h) Azterlanak eta txostenak egitea EAEko nahiz nazioarteko aktualitateak komunikabideetan duen islaz, eta politikaren, ekonomiaren eta gizartearen egoera aztertzea, ikuspuntu informatibotik.

h) Elaborar estudios e informes sobre el reflejo informativo de la actualidad vasca e internacional del área de competencia, así como analizar, desde el punto de vista informativo, la coyuntura política, económica y social.

9. artikulua.– Zerbitzu Zuzendaritza.

Articulo 9.– Dirección de Servicios:

1.– Honako egiteko hauek dagozkio Zerbitzu Zuzendaritzari, organikoki sailburuaren mende dela, dekretu honek oro har esleitzen dizkionez gain, salbu dekretu honetan beste organo bati esleitzen bazaizkie:

1.– Bajo la dependencia orgánica del Consejero o la Consejera, a la Dirección de Servicios le corresponde, además de las funciones que con carácter general le atribuye el presente Decreto, el ejercicio de las siguientes funciones, salvo cuando estén atribuidas a otros órganos en este Decreto:

a) Batetik, sailaren aurrekontu-aurreproiektua lantzea, eta haren segimendua eta aldaketak egitea, eta, bestetik, sailari atxikitako sektore publikoko erakundeen aurrekontu-proiektuak koordinatzea, eta horiek sailaren aurrekontuarekin bateratzea.

a) Elaborar el Anteproyecto de Presupuestos del Departamento y realizar su seguimiento y modificaciones, y la coordinación de los proyectos de Presupuestos de las entidades del sector público adscritas al Departamento y su consolidación con el del Departamento.

b) Sailaren kudeaketa ekonomikoa egitea, aurrekontu-betearazpenaren faseak izapidetzea. Zerbitzuen zuzendariak sailaren 1.000.000 eurora arteko gastuak baimenduko ditu.

b) Realizar la gestión económica departamental y tramitar las diferentes fases de ejecución presupuestaria. El Director o Directora de Servicios autorizará los gastos del Departamento cuya cuantía no exceda de 1.000.000 de euros.

c) Sailaren eskumeneko gaiei lotutako aurrekontuetan ondorio ekonomikoak dituzten xedapenen proiektuak izapidetzea, eta Gobernu Kontseiluari aurkeztu behar zaizkion gai ekonomikoak eta aurrekontuarekin zerikusia duten gaiak prestatzea.

c) Tramitar los proyectos de disposiciones con repercusión económica en los Presupuestos en materias competencia del Departamento, y preparar los asuntos de contenido económico-presupuestario del Departamento que hayan de ser sometidos al Consejo de Gobierno.

d) Langileen prestakuntza- eta hobekuntza-planak lantzea, Justizia Administrazioko langileena salbu, eta hargatik eragotzi gabe Funtzio Publikoko Zuzendaritzari eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari dagozkien eskumenak, eta sailari atxikitako giza baliabideak planifikatzea eta kudeatzea, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 10. artikuluak eta indarreko gainerako araudiak Zerbitzuen zuzendariari esleitzen dizkion eskumenak baliatuz.

d) Elaborar planes de formación y perfeccionamiento del personal, con excepción del personal de Administración de Justicia y sin perjuicio de las competencias correspondientes a la Dirección de Función Pública y al Instituto Vasco de Administración Pública, y planificar y gestionar los recursos humanos adscritos al Departamento, ejerciendo el Director o Directora de Servicios las competencias que al Departamento atribuye el artículo 10 de la Ley 6/1989, de 6 de julio, de la Función Pública Vasca, y demás normativa vigente.

e) Sailak langile-beharrizanei buruz egiten dituen aurreikuspenak ebaluatzea, eta proposamenak egitea plantilla eratzeko eta lanpostu-zerrendak egiteko, Justizia Administrazioko langileei buruzkoak salbu.

e) Evaluar las previsiones de necesidades de personal efectuadas por el Departamento y realizar las propuestas para la elaboración de la plantilla y de relaciones de puestos de trabajo en el mismo, salvo las relativas al personal de Administración de Justicia.

f) Berdintasun Unitatearen jarduerak gidatzea, eta gainerako zuzendaritzekin, Administrazio Instituzionaleko erakundeekin eta sailari atxikitako organoekin koordinatzea eta lankidetzan jardutea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta Eusko Jaurlaritzak onartutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean aurreikusitako neurriak gauzatzea bultzatzeko.

f) Dirigir las actuaciones de la Unidad de Igualdad e impulsar, coordinar y colaborar con el resto de direcciones y con las entidades de la Administración Institucional y órganos adscritos al departamento, para promover la ejecución de las medidas previstas en la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres y en el Plan para la Igualdad aprobado por el Gobierno Vasco.

g) Sailaren Segurtasun eta Osasun Unitatearen jardunak gidatzea, hargatik eragotzi gabe Prebentzio Zerbitzuari edo Justizia Administrazioko Zuzendaritzari haien esparru propioan dagozkien eskudantziak.

g) Dirigir las actuaciones de la Unidad de Seguridad y Salud del Departamento, sin perjuicio de las atribuciones que corresponden al Servicio de Prevención o la dirección de Administración de Justicia en su ámbito propio.

h) Sailaren lege-aholkularitza eta araugintza, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legearen 4. artikuluan eta Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoari buruzko apirilaren 25eko 144/2017 Dekretuaren 42. artikuluan ezarritakoaren arabera.

h) La asesoría jurídica y la actividad de producción normativa del Departamento, en los términos del artículo 4 de la Ley 7/2016, de 2 de junio, de Ordenación del Servicio Jurídico del Gobierno Vasco y del artículo 42 del Decreto 144/2017, de 25 de abril, del Servicio Jurídico del Gobierno Vasco.

i) Gobernu Kontseilura eta Batzordeetara eraman beharreko sailaren gaiak helaraztea, baita Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste aldizkari ofizial batzuetan argitaratu beharreko xedapenak eta administrazio-egintzak ere.

i) Tramitar la remisión de los asuntos del Departamento que hayan de ser sometidos al Consejo de Gobierno y a las Comisiones del Gobierno, así como la de aquellas disposiciones y actos administrativos que hayan de publicarse en el Boletín Oficial del País Vasco o en cualquier otro diario oficial.

j) Proposamenak lantzea saileko zerbitzuen eta lan-sistemen eta -metodoen barne-antolakuntzari, arrazionalizazioari eta informatizazioari buruz, saileko gainerako organoekin eta Euskal Autonomia Erkidegoan eskumena duten beste organoekin lankidetzan. Hori guztia, Justizia Sailburuordetzako organoek beren esparru erreserbatuetan dituzten berezko eskudantziak alde batera utzi gabe.

j) Elaborar propuestas sobre la organización interna, racionalización e informatización de los servicios del Departamento y de los sistemas y métodos de trabajo en el mismo, en forma coordinada con los demás órganos del Departamento y con los órganos competentes de la Administración de la Comunidad Autónoma. Todo ello sin perjuicio de las atribuciones propias de los órganos de la Viceconsejería de Justicia en sus ámbitos reservados.

k) Eusko Jaurlaritzak kalitatearen, etengabeko hobekuntzaren, modernizazioaren, Administrazio elektronikoaren, eta I+G eta Berrikuntzaren arloetan garatutako proiektu orokorretan parte hartzea, eta proiektu horiek sailean sustatzea.

k) Participar en los proyectos de ámbito general del Gobierno Vasco en las materias de calidad, mejora continua, modernización, Administración electrónica, I+D e Innovación, y promoverlos en el Departamento.

l) Erregistro Orokorra, Artxiboa eta saileko gainerako dokumentazio-zentroak kudeatzea.

l) Gestionar el Registro General, Archivo y demás centros de documentación del Departamento.

m) Saileko bulegoen barne-erregimena zaindu eta babestea, bai eta sailari atxikitako ondarea eta bere ekipamendua administratzea eta kontserbatzea ere.

m) Atender y cuidar el régimen interior de las dependencias del Departamento y la administración y conservación del patrimonio adscrito al mismo y de su equipamiento.

n) Herritarrei informazioa eta laguntza emateko zerbitzuen funtzionamendua kudeatzea (2. eta 3. mailak), eta Zuzenean-Herritarrei Laguntzeko Zerbitzuarekiko harremanak ezartzea.

n) Gestionar el funcionamiento de los servicios de información y atención a la ciudadanía (niveles 2 y 3) y articular las relaciones con el Servicio de Atención a la Ciudadanía-Zuzenean.

o) Herritarrek beren eskubideen eta betebeharren inguruan egiten dituzten iradokizun, kexa eta erreklamazioen kudeaketaren koordinazioa eta jarraipena egitea, sailaren jardun-esparruetan.

o) La coordinación y seguimiento de la gestión de las sugerencias, quejas y reclamaciones de la ciudadanía relativas a sus derechos y obligaciones en los ámbitos de actuación del Departamento.

p) Honako hauen koordinazioa eta jarraipena egitea: informazioa aktiboki argitaratzearena, informazio publikoaren sarbide-eskubideari buruzko eskabideen erantzunena, eta sailaren datu publikoen irekitzearena gardentasun politikarekin bat etorrita.

p) Coordinación y seguimiento de la publicación activa de información, de la respuesta a las solicitudes de derecho de acceso a la información pública, y de la apertura de datos públicos del Departamento en coherencia con la política de Transparencia.

q) Sailak herritarrekiko interakzioaren zerbitzura jarritako kanal elektronikoen erabileraren koordinazioa eta jarraipena, eta plangintzarako, araugintzarako eta politiken eta zerbitzu publikoen kalitatearen ebaluaziorako kanal presentzialak edo birtualak irekitzea suspertzea.

q) Coordinación y seguimiento del uso del Departamento de los canales electrónicos puestos al servicio de la interacción con la ciudadanía y estímulo a la apertura de canales presenciales o virtuales de participación en los procesos de planificación, de elaboración de normas y de evaluación de las políticas y de la calidad de los servicios públicos.

r) Sailaren Estatistika Plana lantzea, eta Euskal Estatistika Erakundearekin batera lan egitea Euskal Estatistika Plana eta urteko Estatistika Programak lantzen. Zerbitzu Zuzendaritzak, halaber, sailaren estatistika-organo bereziari esleitutako eskumenak eta ahalmenak baliatuko ditu, eta, saileko estatistikekin lotutako gaietan, laguntza teknikoa emango dio saileko organo orori. Sailaren estatistika-organo berezia Zerbitzuen zuzendariaren mende egongo da.

r) Elaboración del Plan Estadístico Departamental colaborando con el Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadística en la elaboración del Plan Vasco de Estadística y de los Programas Estadísticos anuales. Asimismo, la Dirección de Servicios ejercerá las competencias y facultades atribuidas al órgano estadístico específico del Departamento y prestará apoyo técnico a cualquier órgano del Departamento en materias relacionadas con las estadísticas departamentales. El Órgano Estadístico Específico del Departamento dependerá del Director o Directora de Servicios.

s) Sailburuari laguntza tekniko-juridikoa eta administratiboa ematea.

s) La asistencia técnico-jurídica y administrativa al Consejero o Consejera del Departamento.

t) Ebazpen-proposamenak egitea, saileko organo interesdunek –euren ebazpenen aurkako errekurtsoak direla-eta– izapidetzen dituzten espedienteak eta ematen dituzten txostenak ikusi ondoren.

t) Elevar propuestas de resolución, a la vista del expediente tramitado y del informe emitido por los órganos departamentales interesados, en relación con los recursos que se formulen contra las resoluciones de dichos órganos.

u) Sailean sortzen diren gaien gaineko azterketak eta txostenak egitea (bereziki, ekonomia-gaien ingurukoak), eta sailaren jarduera ekonomikorako ildoak planifikatzea eta programatzea, beste sail edo administrazio batzuek lantzen dituzten eta ondorio ekonomikoak dituzten planen prestakuntza-prozesuetan, baldin eta euren jardun-arloetan eragiten badute, eta, betiere, beste zuzendaritza batzuei esleitu ez bazaizkie.

u) La realización de estudios e informes en asuntos que se susciten en el Departamento, especialmente los de naturaleza económica y social, así como planificar y programar líneas de actuación económica del Departamento en los procesos de formación de los planes con repercusión económica que elaboren otros departamentos o administraciones y que incidan en sus áreas de actuación, cuando no estén atribuidos a otras Direcciones.

v) Saileko zerbitzu orokorrak antolatzea eta administratzea, sailburuordetza eta zuzendaritzen lanerako sistema eta metodoak koordinatzea, eta saileko administrazio-unitateen banaketa espaziala eta ekipamendu materiala antolatzea, hargatik eragotzi gabe Jaurlaritzako beste sail batzuei esleitutako eskumenak.

v) La organización y administración de los servicios generales del Departamento, la coordinación de los sistemas y métodos de trabajo de las Viceconsejerías y Direcciones, y la ordenación de la distribución espacial de las distintas unidades administrativas del Departamento, así como su equipamiento material, sin perjuicio de las competencias atribuidas a otros departamentos del Gobierno.

w) Sailaren eskumeneko gaiak koordinatzeko neurriak gauzatzea, Eusko Jaurlaritzak Europar Batasuneko araudia eta politikak lantzeko eta aplikatzeko izan beharreko esku-hartzea garatu ahal izateko, indarreko arauak betez. Horren haritik, saileko organoen eta Batasuneko erakundeen arteko gaiak eta harremanak bideratuko ditu, Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren eskumeneko organoaren bitartez.

w) La ejecución de medidas de coordinación en materias cuya competencia corresponde al Departamento a fin de desarrollar la intervención del Gobierno Vasco en la elaboración y aplicación de la normativa y de las políticas de la Unión Europea, de conformidad con las normas en vigor, canalizando la tramitación de los asuntos y relaciones de los órganos del Departamento con las Instituciones Comunitarias a través del órgano competente de la Presidencia de Gobierno.

x) Ondare-erantzukizuneko prozedurak hastea eta instruitzea.

x) El inicio y la instrucción de los procedimientos de responsabilidad patrimonial.

y) Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzarekin, gainerako zuzendaritzek hizkuntza-normalizazioan egiten duten lana koordinatzea eta dinamizatzea, baita euskara sustatzea ere politika publikoetan eta sailak kudeatzen dituen bestelako esparruetan.

y) Con ayuda de la Viceconsejería de Política Lingüística, coordinar y dinamizar la labor realizada en materia de normalización lingüística por el resto de direcciones, así como fomentar el euskera en las políticas públicas y en cualquier otro ámbito que gestione el Departamento.

2.– Zerbitzuen zuzendaria izango da honako hauetarako eskumena duen organoa:

2.– El Director o Directora de Servicios será el Órgano competente para:

a) Kontratazio-espedienteak eta baliabide propioei eta zerbitzu teknikoei egindako enkarguak izapidetzea.

a) Tramitar los expedientes de contratación y los encargos a medios propios y servicios técnicos.

b) Sailaren kontratazio-organo gisa jardutea, lizitazioaren oinarrizko aurrekontua –sektore publikoko kontratazioa arautzeko araudian ezarritakoaren arabera– 1.000.000 eurora artekoa denean.

b) Actuar como órgano de Contratación del Departamento en los contratos cuyo presupuesto base de licitación, en los términos establecidos por la normativa reguladora de la contratación en el sector público, no exceda de 1.000.000 de euros.

Halaber, eta baldintza beretan, eskumena izango du negozio juridikoak sinatzeko, zeinaren arabera, sektore publikoko kontratazioaren araudian xedatutakoarekin bat, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren baliabide propio pertsonifikatua den entitate bat arduratuko baita prestazio jakin bat egiteaz.

Igualmente, y en las mismas condiciones, le corresponderá la competencia para suscribir aquellos negocios jurídicos en cuya virtud se encargue a una entidad que, de acuerdo con lo establecido en la normativa reguladora de la contratación en el sector público, tenga atribuida la condición de medio propio personificado de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco, la realización de una determinada prestación.

10. artikulua.– Gazteria Zuzendaritza.

Articulo 10.– Dirección de Juventud.

1.– Dekretu honek oro har esleitzen dizkion egitekoez gain, euskal gazteriaren emantzipazio- eta garapen-politikak bultzatzeko xedearekin, honako hauek ere badagozkio Gazteria Zuzendaritzari, organikoki sailburuaren mende dela:

1.– Con el objetivo de impulsar las Políticas de emancipación y de desarrollo de la juventud vasca, la Dirección de Juventud se ubica bajo la dependencia orgánica del Consejero o la Consejera, además de las funciones que con carácter general le atribuye el presente Decreto, el ejercicio de las siguientes funciones:

a) Gainerako erakunde publikoekin eta gizarte-eragileekin batera, gazteak behar bezala gizarteratzea ahalbidetzeko politikak bultzatzea.

a) Impulsar, en colaboración con otras instituciones públicas y agentes sociales, políticas orientadas a posibilitar una adecuada inserción de las personas jóvenes en la sociedad.

b) Gazteriako politika integralak garatzea, erakundearteko eta sailarteko lantaldeak koordinatuz.

b) Desarrollar políticas integrales de juventud, coordinando los grupos de trabajo interinstitucionales e interdepartamentales.

c) Gazteriaren egoeraren gaineko informazioa eta dokumentazioa biltzea eta hedatzea, bai eta horren gainean egoki iritzitako ikerketa eta azterlanak egitea ere.

c) Recoger y difundir información y documentación que puede dar cuenta de la situación del mundo juvenil, así como realizar las investigaciones y estudios que al respecto se consideren oportunos.

d) Arlo hauetako beharrizanak aztertzea, eta arauzko neurriak proposatzea: gazteria; denbora librea eta aisialdia, eta haurtasuna zaintzeko eta haurtzaroan denbora librea erabiltzeko sustapen-politikak.

d) Analizar las necesidades y proponer las medidas normativas en materia de juventud, en materia de ocio y esparcimiento, y en materia de política de fomento de la condición infantil y utilización del tiempo libre de la infancia.

e) Aisiaren erabilera soziala, kulturala eta hezitzailea sustatzeko planak lantzea, bereziki zainduz hizkuntza-normalizazioaren ikuspegia.

e) Elaborar planes destinados a fomentar la utilización social, cultural y educativa del ocio, cuidando especialmente la perspectiva de normalización lingüística.

f) Arlo hauetan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin lotutako zuzeneko ekintzari dagozkion egitekoak betetzea:

f) Ejercer las funciones de acción directa que a la Administración de la Comunidad Autónoma correspondan relativas a:

1) Gazteentzako informazioa eta dokumentazioa, haur eta gazteentzako aterpetxeak eta instalazioak, gazteentzako turismoa eta gazteentzako gainerako zerbitzuak.

1) Información y documentación juvenil, albergues e instalaciones para la infancia y la juventud, turismo juvenil y demás servicios para la juventud.

2) Gazteentzako Europako programak eta gazteen arteko trukeak.

2) Programas europeos para la juventud e intercambios juveniles.

3) Gazteriaren esparruari dagokion egiteko oro.

3) Cuantas otras le correspondan en el ámbito de la juventud.

g) Haur eta gazteen aisialdiko hezkuntzan, dinamizazio soziokulturalean eta haur eta gazteei zerbitzuak emateko zentroetan lan egiten duten pertsonen ezaugarriak zehaztea, eta horien prestakuntza bultzatzea.

g) Impulsar la formación y definir el perfil de las personas que trabajan en la educación de tiempo libre infantil y juvenil, en la dinamización sociocultural y en los centros de prestación de servicios a la infancia y a la juventud.

h) Gazteen artean asoziazionismoa eta boluntariotza sustatzea, Gizarte Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta.

h) Promocionar el asociacionismo y el voluntariado juvenil, en coordinación con la Dirección de Servicios Sociales.

i) Gazteriako politika integralen jarraipena eta ebaluazioa egiteko, Gazteriaren Euskal Behatokiari esleitutako egitekoak gauzatzea.

i) Desarrollar las funciones atribuidas al Observatorio Vasco de la Juventud para el seguimiento y evaluación de las políticas integrales de juventud.

j) Gazteriaren arloan interes komunekoak diren jardueretan, Estatuko, Europako eta Europaz gaindiko erakundeekin lankidetzan jardutea.

j) Cooperar con entidades y organismos estatales, europeos y supraeuropeos en actuaciones que resulten de interés común en materia de juventud.

2.– Gazteria Zuzendaritzari atxikita egongo da Euskal Autonomia Erkidegoko Gazte Informazio eta Dokumentaziorako Zentro Koordinatzailea, otsailaren 2ko 14/1998 Dekretuaren arabera arautua.

2.– Queda adscrito a la Dirección de Juventud el Centro Coordinador de Información y Documentación Juvenil de Euskadi, regulado por Decreto 14/1988, de 2 de febrero.

3.– Gazteria Zuzendaritzak antolatuko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren arteko harremanak. Hori dela eta, Gazteriako zuzendaria izango da Eusko Jaurlaritzaren ordezkaria, maiatzaren 27ko 6/1986 Legearen 14. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

3.– La Dirección de Juventud es el órgano llamado a articular las relaciones entre la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y el Consejo de la Juventud de Euskadi / Euskadiko Gazteriaren Kontseilua. En tal sentido el Director o Directora de Juventud representará al Gobierno Vasco a los efectos establecidos en el artículo 14 de la Ley 6/1986, de 27 de mayo.

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
JUSTIZIA SAILBURUORDETZA
VICECONSEJERÍA DE JUSTICIA

11. artikulua.– Justizia Sailburuordetza.

Artículo 11.– La Viceconsejería de Justicia.

1.– Honako eskumen hauek izango ditu Justizia Sailburuordetzak, dekretu honen 5. artikuluan oro har esleitzen zaizkionez gain:

1.– Corresponde a la Viceconsejería de Justicia, además de las que con carácter general le atribuye el artículo 5 del presente Decreto, las siguientes competencias:

a) Botere Judizialean, Justizia Ministerioan eta Justizia Administrazioan diharduten gainerako instituzioekiko eta organoekiko harremanez arduratzea, baita notarioen, erregistratzaileen, abokatuen, prokuradoreen, epaileen, magistratuen, fiskalen eta idazkari judizialen korporazioekiko eta ordezkaritza-antolakundeekiko harremanez ere.

a) Atender las relaciones con el Poder Judicial, el Ministerio de Justicia y demás Instituciones y Órganos que actúan en la Administración de Justicia, así como con las corporaciones y organizaciones representativas del notariado, registradores y registradoras, abogacía, procuraduría, procuradores, judicatura, fiscalía y letrados y letradas de la Administración de Justicia.

b) Justizia Administrazioaren funtzionamendurako giza baliabideak eta baliabide materialak eskuratzea, oro har, eta haren antolamendua eta jarduerak planifikatzea.

b) Proveer, en general, de medios personales y materiales necesarios para el funcionamiento de la Administración de Justicia, así como planificar su organización y el desempeño de actividades.

c) Euskal Autonomia Erkidegoan Zuzenbidezko Estatua garatzea, eta Justizia sendotzeko neurriak bultzatzea.

c) Impulsar las medidas que contribuyan al desarrollo del Estado de Derecho y a la consolidación de la Justicia en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

d) Euskararen Erabilera Arautzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak herritarrei ematen dizkien eskubideak Justizia Administrazioaren esparruan erabiltzen direla bermatzea, eta Justizia Administrazioaren euskalduntze-prozesua bultzatzea.

d) Garantizar, en el ámbito de la Administración de Justicia, el ejercicio de los derechos reconocidos a la ciudadanía por la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera, así como impulsar el proceso de euskaldunización de la Administración de Justicia.

e) Agintaritza Judizialak xedatzen dituen neurri guztien betearazpena koordinatzea, bereziki adingabeko arau-hausleei dagokienez.

e) Coordinar la ejecución de las medidas dispuestas por la Autoridad Judicial, especialmente respecto a las personas menores infractoras.

f) Espetxeen gaian EAEri dagozkion eskumenen erabilera planifikatzea.

f) Planificar el ejercicio de las competencias autonómicas en materia de Instituciones y Establecimientos penitenciarios.

2.– Honako zuzendaritza hauek egongo dira Justizia Sailburuordetzaren mende:

2.– De la Viceconsejería de Justicia dependen las siguientes Direcciones:

a) Justizia Administrazioko Zuzendaritza.

a) Dirección de la Administración de Justicia.

b) Justizia Digitalaren eta Azpiegituren Zuzendaritza.

b) Dirección de Justicia Digital e Infraestructuras.

c) Justizia Zuzendaritza.

c) Dirección de Justicia.

12. artikulua.– Justizia Administrazioko Zuzendaritza.

Articulo 12.– Dirección de la Administración de Justicia.

1.– Honako egiteko hauek dagozkio Justizia Administrazioko Sailburuordetzari:

1.– A la Dirección de la Administración de Justicia le corresponde, el ejercicio de las siguientes funciones:

a) Organo eskudunari plantilla organikoa, langileen antolamendua eta horiek, lanpostuen zerrenden bidez, egitura-unitateetan nola txertatu proposatzea, eta, ondoren, zerrenda horiek kudeatzea eta hornitzea.

a) Proponer al órgano competente la plantilla orgánica, la ordenación del personal y su integración en las distintas unidades de la estructura, a través las relaciones de puestos de trabajo, y su posterior gestión y provisión.

b) Organo eta bulego judizialak, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutua barne, langilez hornitzea, haien egitekoak bete ditzaten errazteko. Horretarako, lan-araubideko kontratuak egingo dira, eta/do Euskal Autonomia Erkidegoko kidegoetako funtzionarioak atxikiko.

b) Dotar de personal de apoyo a los órganos y a las oficinas judiciales, incluido el Instituto Vasco de Medicina Legal, para facilitar el desempeño de sus funciones mediante la contratación en régimen laboral y/o adscripción de personal funcionario de los distintos Cuerpos de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

c) Justizia Administrazioaren esparruetako langileei buruzko politika planifikatzea, gidatzea eta bultzatzea, hauek, besteak beste: prestakuntza, gizarte-politika, sustapena, arriskuen prebentzioa, diziplina eta ordainsariak, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen-esparruaren arabera, betiere.

c) Planificar, dirigir e impulsar la política de personal en los diferentes ámbitos de la Administración de Justicia, entre otros, de formación, social, fomento, prevención de riesgos, disciplinario y retributivo, de acuerdo al marco competencial de la Comunidad Autónoma.

d) Justizia Administrazioan hizkuntza-normalizazioa bultzatzea, hizkera juridikoa bateratuz eta euskararen ezarpen dokumentala garatuz, baita haren zerbitzuko langileen euskalduntzea eta alfabetatzea antolatu eta kudeatzea ere.

d) Impulsar la normalización lingüística en la Administración de Justicia, desarrollando la unificación del lenguaje jurídico y la implantación documental del euskera, así como organizar y gestionar la euskaldunización y alfabetización del personal a su servicio.

e) Lanbide juridikoetara eta Justizia Administrazioarekin lotutako lanbideetara sartzeko prestakuntzarako laguntza-sistema bat planifikatzea eta garatzea.

e) Planificar y desarrollar un sistema de ayuda a la formación para el acceso a profesiones jurídicas y relacionadas con la Administración de Justicia.

f) Bake-epaitegiei laguntzeko programak kudeatzea, eta Bake Justiziaren gaian ekintzak bultzatzea.

f) Gestionar programas de ayudas a los Juzgados de Paz e impulsar actuaciones en materia de Justicia de Paz.

g) Justizia Administrazioaren zerbitzura dauden peritu judizialen eta euskara-itzultzaileen sarea antolatzea eta gidatzea.

g) Organizar y dirigir la red de peritaje judicial y traducción de euskera al servicio de la Administración de Justicia.

h) Destinoa Euskal Autonomia Erkidegoan duten epaile, magistratu, fiskal eta letraduentzako prestakuntza programatzea erkidego horretan.

h) Programar la formación en el ámbito de la Comunidad Autónoma de los y las Jueces, Magistrados y Magistradas, Fiscales y Letrados y Letradas de la Administración de Justicia con destino en la misma.

i) Organo eta zerbitzu judizialen eta haien instalazioen segurtasuna zaintzea, eta haietarako larrialdi-planak prestatzea eta gainbegiratzea.

i) Velar por la seguridad de los Órganos y Servicios Judiciales y de sus instalaciones, así como elaborar y supervisar los Planes de Emergencia de los mismos.

j) Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako Prebentzio Zerbitzu Propioko langileak.

j) Gestionar el Servicio de Prevención propio de la Administración de Justicia.

2.– Eraentzako Antolapide Teknikoak (EAT) izeneko administrazio-unitateak lurralde historiko bakoitzeko hiriburuetako justizia-jauregietan daude, eta Justizia Sailburuordetzatik deszentralizatutako lurralde-zerbitzu gisa eratzen dira. Organikoki, Justizia Administrazioko Zuzendaritzaren mende daude, eta, egitekoei dagokienez, arloan arloko eskumena duen Justizia Sailburuordetzako zuzendaritzaren mende.

2.– Las Unidades Técnicas de Gestión / Eraentzarako Antolapide Teknikoak, EAT, ubicadas en los Palacios de Justicia radicados en cada capital de los Territorios Históricos, se configuran como Servicios Territoriales descentralizados de la Viceconsejería de Justicia y dependen orgánicamente de la Dirección de la Administración de Justicia y funcionalmente de la Dirección de la Viceconsejería de Justicia que resulte competente por razón de la materia.

Hauek dira unitate horien egitekoak:

Estas Unidades ejercen las funciones de:

a) Etengabeko lotura egitea sailburuordetzako zuzendaritza guztien eta organo eta zerbitzu judizialen artean.

a) Enlace permanente entre todas las Direcciones de la Viceconsejería y los Órganos y Servicios Judiciales.

b) Dagokion lurraldeko organo eta zerbitzu judizialen beharrizanak kudeatzea.

b) Gestión de las necesidades de los Órganos y Servicios Judiciales de su ámbito territorial.

c) Bulego eta zerbitzu erkideen antolaketa-plana ezartzeko laguntza zuzena ematea.

c) Apoyo directo en orden a la implantación del Plan organizativo de Oficinas y Servicios Comunes.

d) Kontratazio-espedienteen sustapena, laguntza eta jarraipena.

d) Impulso, apoyo y seguimiento de los expedientes de contratación.

e) Funts aurreratuen araubidearen barnean beharrezkoak diren funtzionamendu-gastuak onartzea; araubide hori Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren irailaren 30eko 211/1997 Dekretuaren II. kapituluaren bigarren sekzioan arautzen da.

e) Aprobación de los gastos de funcionamiento necesarios dentro del régimen de fondos anticipados, regulado en la Sección Segunda del Capítulo II del Decreto 211/1997, de 30 de septiembre, de la Tesorería General del País Vasco.

13. artikulua.– Justizia Digitalaren eta Azpiegituren Zuzendaritza.

Articulo 13.– Dirección de Justicia Digital e Infraestructuras.

Honako egiteko hauek dagozkio Justizia Digitalaren eta Azpiegituren Zuzendaritzari:

A la Dirección de Justicia Digital e Infraestructuras le corresponde el ejercicio de las siguientes funciones:

a) Justizia Administrazioa hobetzeko eta modernizatzeko programak eta planak lantzea eta gauzatzea.

a) Elaborar y ejecutar programas y planes de modernización y mejora de la Administración de Justicia.

b) Justizia Administrazioari dagokion informatika-plana lantzea, eta plan horren ondoriozko informatika-zerbitzuak ematea.

b) Elaborar el Plan Informático correspondiente a la Administración de Justicia, prestando los servicios informáticos derivados del referido Plan.

c) Bulego eta Zerbitzu Judizialak, Fiskaltzak eta Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundea Antolatzeko Plana lantzea proposatzea eta ezartzea, eta haren jarduerak koordinatzea.

c) Elaborar, proponer e implantar el Plan Organizativo de las Oficinas y Servicios Judiciales, Fiscalías e Instituto Vasco de Medicina Legal y coordinar sus actividades.

d) Euskal Autonomia Erkidegoan organo eta zerbitzu judizial berriak sortzeko beharrizan materialak planifikatzea.

d) Planificar las necesidades materiales de creación de nuevos órganos y servicios judiciales con sede en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

e) Justizia Administrazioaren funtzionamendurako beharrezkoak diren baliabide materialak eta ekonomikoak planifikatu, eskuratu eta antolatzea.

e) Planificar, proveer y organizar los medios materiales y económicos necesarios para el funcionamiento de la Administración de Justicia.

14. artikulua.– Justizia Zuzendaritza.

Articulo 14.– Dirección de Justicia.

Honako egiteko hauek dagozkio Justizia Zuzendaritzari:

A la Dirección de Justicia le corresponde el ejercicio de las siguientes funciones:

a) Laguntza juridikoaren arloan, doako laguntza juridikoko zerbitzuak antolatzea eta ematea, Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeen euskarriaren bitartez, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Abokatuen eta Prokuradoreen Elkargoek orientazio juridikoko eta doako laguntza juridikoko zerbitzuen ezarpena, arreta eta funtzionamendua finantzatzea.

a) En materia de asistencia jurídica, la organización y prestación de los servicios de asistencia jurídica gratuita, a través del soporte de las Comisiones de Asistencia Jurídica Gratuita y la financiación de la implantación, atención y funcionamiento de los servicios de orientación jurídica y asistencia jurídica gratuita por los Colegios de la Abogacía y la procura del País Vasco.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko Abokatuen eta Prokuradoreen Elkargoekin adostea beren profesionalak prestatzeko eta espezializatzeko baldintza orokorrak, doako laguntza juridikoa behar bezala eman dezaten.

b) Acordar con los Colegios de la Abogacía y de la Procura del País Vasco los requisitos generales de formación y especialización de sus profesionales para la adecuada prestación de asistencia jurídica gratuita.

c) Justizia Administrazioari buruzko informazioa eta ezagutza zabaltzeko eta hura herritarrengana hurbiltzeko planak sustatzea eta gauzatzea.

c) Promover y ejecutar planes de información, conocimiento y acercamiento de la Administración de Justicia a la ciudadanía.

d) Justizia konpontzailea eta gatazken konponbide alternatiboa sustatzea eta garatzea Justizia Administrazioaren esparruan.

d) Fomentar y desarrollar la Justicia Restaurativa y la resolución alternativa de conflictos en el marco de la Administración de Justicia.

e) Delituen biktimen eskubideak bermatzea eta sustatzea, bat etorriz Delituen Biktimen Estatutuari buruzko apirilaren 27ko 4/2015 Legean eta haren garapen-araudian ezarritakoarekin, eta, bereziki, emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei dagokienez.

e) Garantizar y promover los derechos de las personas víctimas de delitos de acuerdo a lo establecido en la Ley 4/2015, de 27 de abril, del Estatuto de la víctima del delito, y en su normativa de desarrollo y, en particular, de las víctimas de la violencia contra las mujeres.

f) Bere eskumenen esparruan, zehapen- eta espetxe-legeria betearaztea, Jaurlaritzak eremu horietan egiten dituen gainerako jarduerekin koordinatuta.

f) Ejecutar, en su ámbito competencial, la legislación penal y penitenciaria en coordinación con el resto de actuaciones del Gobierno en dichos ámbitos.

g) Gazte-justiziaren arloko jarduerak diseinatzea, planifikatzea, antolatzea eta ebaluatzea, Jaurlaritzako sailen lana koordinatuz.

g) Diseñar, planificar, organizar y evaluar las actuaciones en materia de justicia juvenil, coordinando la labor de los distintos Departamentos del Gobierno.

h) Lantalde psikosozial judizialen antolaketari eta funtzionamenduari laguntza ematea, eta lantalde horiek osatzen dituzten langileen prestakuntza zaintzea.

h) Proveer a la organización y funcionamiento de los equipos psicosociales judiciales y atender a la formación del personal integrante de los mismos.

i) Deribazio judizialaren bidezko Familia Elkarguneak sortzea eta kudeatzea.

i) Crear y gestionar los Puntos de Encuentro Familiar por derivación judicial.

IV. KAPITULUA
CAPITULO IV
GIZARTE POLITIKETAKO SAILBURUORDETZA
VICECONSEJERÍA DE POLITICAS SOCIALES

15. artikulua.– Gizarte Politiketako Sailburuordetza.

Artículo 15.– Viceconsejería de Políticas Sociales.

1.– Honako egiteko hauek dagozkio Gizarte Politiketako Sailburuordetzari, dekretu honek oro har esleitzen dizkionez gain:

1.– Corresponden a la Viceconsejería de Políticas Sociales, además de las funciones que con carácter general le atribuye el presente Decreto, las siguientes:

a) Politika publikoa planifikatzea, ikuskatzea eta ebaluatzea, honako jardun-arlo hauetan: gizarte-zerbitzuak eta gizarte-ongizatea; zahartzea eta erronka demografikoa; familia-politika eta komunitate-politika; haurtzaroari eta nerabezaroari buruzko politika; boluntariotza; migrazioa eta asiloa; nazioarteko babesa eskatzen dutenei arreta, eta migrazioak.

a) La planificación, supervisión y evaluación de la política pública en las siguientes áreas de actuación: servicios sociales y bienestar social, envejecimiento y reto demográfico, política familiar y comunitaria, política de infancia y adolescencia; voluntariado, inmigración y asilo, la atención a personas solicitantes de protección internacional y las migraciones.

b) Sailburuordetzaren erantzukizunpeko sektoreko politiken eta zeharkako politiken arteko koordinazioa.

b) La coordinación entre las políticas sectoriales y las políticas transversales responsabilidad de la Viceconsejería.

c) Erakundearteko eta sailarteko lankidetza sailburuordetzaren erantzukizunpekoak diren jardun-arloetan.

c) Colaboración interinstitucional e interdepartamental en las áreas de actuación que son responsabilidad de la Viceconsejería.

d) Erakundearteko adostasuna, elkarrizketa soziala, lankidetza profesionala, elkartasun zibikoa, sareko lana, ezagutzaren kudeaketa, eta herritarren parte-hartzea sustatzea esku-hartzearen eta gizarte-politiken esparruan.

d) La promoción del consenso interinstitucional, el diálogo social, la colaboración profesional, la solidaridad cívica, el trabajo en red, la gestión del conocimiento y la participación ciudadana en el ámbito de la intervención y las políticas sociales.

e) Legediaren garapena, aplikazioa, eta, hala badagokio, aldaketa bultzatzea sailburuordetzaren eskumenekoak diren gaietan.

e) El impulso del desarrollo, aplicación y, en su caso, modificación de la legislación en las materias de competencia de la Viceconsejería.

f) Gizarte-bazterketa eta pobrezia forma ezberdinak analizatzea, eta horien jarraipena egitea.

f) El análisis y seguimiento de las distintas formas de exclusión social y pobreza.

g) Gizarteratzeko Euskal Planari lotutako jarduketak bultzatzea, arlo horretan eskumena duen sailburuordetzarekin koordinatuta.

g) Impulsar las actuaciones en relación con el Plan Vasco de Inclusión Social en coordinación con la Viceconsejería competente en la materia.

2.– Honako zuzendaritza hauek daude Gizarte Politiketako Sailburuordetzaren mende:

2.– De la Viceconsejería de Políticas Sociales dependen las siguientes Direcciones:

a) Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza.

a) Dirección de Servicios Sociales.

b) Familia eta Haurren Zuzendaritza.

b) Dirección de Familias e Infancia.

c) Migrazio eta Asilo Zuzendaritza.

c) Dirección de Migración y Asilo.

3.– Gizarte Politiketako Sailburuordetzari atxikitzen zaio Gizarte Zerbitzuen Goi Ikuskaritza, zeinak, organikoki eta funtzionalki sailburuordearen mende dela, goi-ikuskaritzako egitekoak burutuko baititu, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legean ezarritakoaren arabera.

3.– Se adscribe a la Viceconsejería de Políticas Sociales la Alta Inspección de Servicios Sociales, que bajo la dependencia orgánica y funcional del o de la titular de la citada Viceconsejería, ejercerá las funciones de alta inspección en los términos establecidos en la Ley 12/2008, de 5 de diciembre, de Servicios Sociales.

16. artikulua.– Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza.

Articulo 16.– Dirección de Servicios Sociales

Honako egiteko hauek dagozkio Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzari, dekretu honek oro har esleitzen dizkionez gain:

A la Dirección de Servicios Sociales le corresponde, además de las funciones que con carácter general le atribuye el presente Decreto, el ejercicio de las siguientes funciones:

a) Gizarte-zerbitzuen arloko analisiak, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen erregelamendu bidezko garapenerako araudi-proposamenak eta, oro har, gizarte-zerbitzuei buruzko araudia lantzea.

a) La elaboración de análisis en materia de servicios sociales, y de propuestas de normativa de desarrollo reglamentario de la Ley 12/2008, de 5 de diciembre, de Servicios Sociales, así como de normativa relativa a servicios sociales en general.

b) Gizarte-zerbitzuen arloan, prestazioak eta zerbitzuak kudeatzea, abenduaren 5eko 12/2008 Legean ezarritakoaren arabera. Halaber, solaskidetza eta koordinazioa gizarte-zerbitzuen arloko beste erakundeekin eta eragileekin, gizarte-politikari dagokionez.

b) La gestión de las prestaciones y servicios en materia de servicios sociales, en los términos establecidos por la Ley 12/2008, de 5 de diciembre. Asimismo, y la interlocución y coordinación con las otras instituciones y agentes del ámbito de los servicios sociales en relación con la política social.

c) Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Zorroa garatzea.

c) Desarrollar la Cartera de Prestaciones y Servicios del Sistema Vasco de Servicios Sociales.

d) Gizarte Zerbitzuen Erregistro Orokorra, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko Erakundeen Errolda eta Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorra kudeatzea eta mantentzea.

d) La gestión y mantenimiento del Registro General de Servicios Sociales, del Censo de organizaciones del tercer sector social de Euskadi y del Censo General de Organizaciones del Voluntariado.

e) Gizarte-zerbitzuen planifikazioa eta ebaluazio orokorra egitea Euskal Autonomia Erkidegoan, abenduaren 5eko 12/2008 Legean ezarritakoaren arabera.

e) La planificación y evaluación general de los servicios sociales en el territorio de la Comunidad Autónoma del País Vasco, en los términos establecidos por la Ley 12/2008, de 5 de diciembre.

f) Elkarlana zeharkako politiken garapenean, eta Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen esparruko jarduerak garatzen laguntzea.

f) La colaboración en el desarrollo de políticas transversales, así como el apoyo al desarrollo de actividades en el ámbito de los servicios sociales de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

g) Gizarte-zerbitzuetako profesionalen prestakuntza eta trebakuntza bultzatzea eta sustatzea, abenduaren 5eko 12/2008 Legean ezarritakoaren arabera.

g) El fomento y la promoción, en los términos establecidos por la Ley 12/2008, de 5 de diciembre, de la formación y cualificación de las y los profesionales de los servicios sociales.

h) Gizarte-zerbitzuen arloko irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-intereseko erakunde deklaratzeko prozedurak bideratzea, eta horiei buruzko ebazpen-proposamenak egitea.

h) La instrucción y la propuesta de resolución de los procedimientos relativos a la declaración de interés social de las entidades sin ánimo de lucro de servicios sociales.

i) Laguntza eta babesa ematea Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluari; Gizarte Zerbitzuen Erakundearteko Organoari, Adinekoen Kontseilu Sektorialari; Boluntariotzaren Euskal Kontseiluari; Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiari; Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluari, Osasun Sailarekin koordinatuta.

i) El apoyo y asistencia al Consejo Vasco de Servicios Sociales, al Órgano Interinstitucional de Servicios Sociales, al Consejo Sectorial de Personas Mayores; al Consejo Vasco del Voluntariado; a la Mesa de Diálogo Civil de Euskadi; al Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria, en coordinación con el Departamento competente en materia de Sanidad.

j) Fundazioak gobernatzea, ordezkatzea eta administratzea, baldin eta Eusko Jaurlaritza, gizarte-politiken arloan eskumena duen sailaren bitartez, fundazio horien patronatuko kide bada.

j) El gobierno, representación y administración de las fundaciones de cuyo patronato sea miembro el Gobierno Vasco a través del Departamento competente en materia de políticas sociales.

k) Gizarte Zerbitzuen Euskal Behatokia eta Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokia gidatzea eta bultzatzea.

k) La dirección e impulso del Observatorio Vasco de Servicios Sociales y del Observatorio Vasco del Tercer Sector Social.

l) Genero Indarkeriaren Biktimentzako Telefono Bidezko Arreta Zerbitzua, ordainketa bakarreko dirulaguntzak eta emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei arreta eskaintzen dien profesionalei aholkua eta laguntza emateko kudeaketa integratua.

l) El Servicio de Atención Telefónica a Mujeres Víctimas de Violencia de Género (SATEVI), las ayudas económicas de pago único y la gestión integrada de asesoramiento y atención a las y los profesionales que atienden a las víctimas de violencia contra las mujeres.

m) Irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimena sustatzea, eta laguntzak kudeatzea Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako Prestazio eta Zerbitzuen Katalogoan sartuta ez dauden prestazioak eta zerbitzuak garatzeko eta jarduerak egiteko.

m) El fomento de la iniciativa social sin ánimo de lucro, y la gestión de ayudas para el desarrollo de prestaciones y servicios no incluidos en el Catálogo de Prestaciones y Servicios del Sistema Vasco de Servicios Sociales y para la realización de actividades.

n) Borondatezko ekintza eta boluntarioen erakundeak eta agentziak bultzatzea oro har.

n) El impulso general de la acción voluntaria y las organizaciones y agencias del voluntariado.

o) Telelaguntzako zerbitzu publikoa ematea, araudian ezarritakoaren arabera.

o) Prestación del servicio público de teleasistencia, en los términos establecidos en la normativa.

p) Desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartela arautzen duen martxoaren 22ko 50/2016 Dekretuan gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen sailari esleitzen zaizkion egitekoak betetzea.

p) El ejercicio de las funciones que se asignan al Departamento competente en materia de Servicios Sociales en el Decreto 50/2016, de 22 de marzo, por el que se regula la tarjeta de estacionamiento para personas con discapacidad.

17. artikulua.– Familia eta Haurren Zuzendaritza.

Articulo 17.– Dirección de Familias e Infancia.

Honako egiteko hauek dagozkio Familia eta Haurren Zuzendaritzari, dekretu honek oro har esleitzen dizkionez gain:

A la Dirección de Familias e Infancia le corresponde, además de las funciones que con carácter general le atribuye el presente Decreto, el ejercicio de las siguientes funciones:

a) Politika publikoetan familia- eta komunitate-ikuspegia sustatzea, eta familia, haurtzaroa eta nerabezaroari buruzko politikak planifikatzea, koordinatzea eta ebaluatzea, Euskal Autonomia Erkidegoan. Zehazki, eta Familiei Laguntzeko abenduaren 12ko 13/2008 Legean ezarritakoaren arabera, Familiei Laguntzeko Erakundearteko Plana lantzea, garatzea eta ebaluatzea dagokio.

a) Promoción en las políticas públicas de los enfoques familiar y comunitario, y planificación, coordinación y evaluación general de las políticas de familia, infancia y adolescencia en la Comunidad Autónoma del País Vasco. En particular, y en los términos establecidos en la Ley 13/2008, de 12 de diciembre, de Apoyo a las Familias, le corresponderá la elaboración, desarrollo y evaluación del Plan Interinstitucional de Apoyo a las Familias.

b) Honako gai hauei dagokienez, erregelamendu bidezko garapeneko araudiari buruzko analisiak eta proposamenak lantzea, sailaren eskumenen esparruan, eta bat etorriz horiei buruzko EAEko legediarekin: familia-laguntza, haurtzaroa eta nerabezaroa.

b) La elaboración de análisis y propuestas de normativa de desarrollo reglamentario en las siguientes materias, en el ámbito de las competencias del Departamento, y de conformidad con la legislación autonómica relativa a las mismas: apoyo a las familias; infancia y adolescencia.

c) Familia-politikaren arloko zuzeneko ekintzaren prestazioak eta jarduerak kudeatzea, abenduaren 12ko 13/2008 Legean ezarritakoaren arabera.

c) La gestión de las prestaciones y actividades de acción directa en materia de política familiar, en los términos recogidos en la Ley 13/2008, de 12 de diciembre.

d) Familia ugariaren txartela ematea kudeatzea, familia ugarientzako baliabideen gida eguneratzea eta banatzea, eta familia ugarien arloan erakundearteko koordinazioa kudeatzea.

d) Gestionar la emisión del carné de familia numerosa; actualizar y distribuir la guía de recursos para familias numerosas, y la coordinación interinstitucional en materia de familias numerosas.

e) Pertsona Bitartekarien Erregistroa eta Izatezko Bikoteen Erregistroa kudeatzea eta mantentzea; Izatezko Bikoteen Erregistroan izapidetu daitezkeen prozedurei buruzko gidalerro komunak koordinatzea, haiei buruzko informazioa ematea eta onartzea.

e) La gestión y mantenimiento del Registro de Personas Mediadoras y del Registro de Parejas de Hecho; la coordinación e información y la aprobación de las directrices comunes sobre los procedimientos que se pueden tramitar ante el Registro de Parejas de Hecho.

f) Haurren eta Nerabeen Behatokia eta Familien Euskal Behatokia gidatzea eta bultzatzea.

f) La dirección e impulso del Observatorio de Infancia y Adolescencia y del Observatorio Vasco de las Familias.

g) Honako organo hauei laguntza eta babesa ematea: Familiaren Euskal Kontseilua eta haren batzordeak; Familia Bitartekaritzako Aholku Batzordea; Arreta Goiztiarreko Erakundearteko Kontseilua; Arreta Goiztiarreko Erakundearteko Batzorde Teknikoa; Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko Batzorde Iraunkor Sektoriala; EAEko Nazioarteko Adopziorako Batzorde Teknikoa.

g) El apoyo y asistencia a los siguientes órganos: Consejo Vasco de Familia y sus comisiones; Consejo Asesor de Mediación Familiar; Consejo Interinstitucional de Atención Temprana; Comisión Técnica Interinstitucional de Atención Temprana, Comisión Permanente Sectorial para la Atención a la Infancia y a la Adolescencia; Comisión Técnica de Adopción Internacional de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

h) Nazioarteko adopziorako bitartekaritza-zereginak egiteko organismoak akreditatzea; organismo horiek egiten duten jardunaren kontrola, ikuskapena eta jarraipena egitea, Nazioarteko Adopzioari buruzko abenduaren 28ko 54/2007 Legean eta arlo horretan aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan ezarritakoaren arabera, eta, hala badagokio, bat etorriz Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileen akreditazioa eta funtzionamendua arautzen dituen abenduaren 27ko 277/2011 Dekretuan ezarritakoarekin; eta organismo akreditatu horiei dagokien erregistroa kudeatzea.

h) La acreditación de organismos para realizar la función de intermediación en la adopción internacional; el control, inspección y seguimiento de la actividad que desarrollen, en los términos previstos en la Ley 54/2007, de 28 de diciembre, de Adopción Internacional y demás disposiciones concordantes en la materia que resulten de aplicación, y, en su caso, de conformidad con lo establecido en el Decreto 277/2011, de 27 de diciembre, de acreditación y funcionamiento de las Entidades Colaboradoras de Adopción Internacional; y la gestión del registro correspondiente a tales organismos acreditados.

i) Zeuk esan, haur eta nerabeei laguntzeko zerbitzua.

i) El Servicio de Ayuda a la Infancia y Adolescencia, Zeuk Esan.

j) Familia Bitartekaritzako Euskal Zerbitzua.

j) El Servicio Integral de Mediación Familiar.

18. artikulua.– Migrazio eta Asilo Zuzendaritza.

Articulo 18.– Dirección de Migración y Asilo.

Honako egiteko hauek dagozkio Migrazio eta Asilo Zuzendaritzari, dekretu honek oro har esleitzen dizkionez gain:

A la Dirección de Migración y Asilo le corresponde, además de las funciones que con carácter general le atribuye el presente Decreto, el ejercicio de las siguientes funciones:

a) Migrazio-politiken planifikazioa, koordinazioa eta ebaluazio orokorra.

a) Planificación, coordinación y evaluación general de las políticas de inmigración.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko herritar etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroa babestea eta laguntzea.

b) El apoyo y asistencia al Foro para la Integración y Participación Social de las ciudadanas y ciudadanos inmigrantes en el País Vasco.

c) Immigrazioaren arloan, etorkinei gizarteratzen eta bertan parte hartzen laguntzeko politika integral eta zeharkakoa bultzatzea eta koordinatzea; migrazio-fenomenoak Euskal Autonomia Erkidegoan izan duen bilakaeraren jarraipena eta azterketa egitea; eta beste Administrazio Publiko batzuekin koordinatzeko mekanismoak eta tresnak proposatzea, Eusko Jaurlaritzaren eskumenen esparruan.

c) En materia de inmigración, el impulso y coordinación de la política integral y transversal en relación con la integración y participación social de las personas inmigrantes; el seguimiento y estudio de la evolución del fenómeno migratorio en la Comunidad Autónoma de Euskadi; y la propuesta de mecanismos e instrumentos de coordinación con otras Administraciones Públicas, dentro del ámbito de las competencias del Gobierno Vasco.

d) Etorkinentzako harrera-sareari eta etorkinen asoziazionismoa indartzeari laguntza ematea.

d) El apoyo a la red de acogida de personas inmigrantes y al fortalecimiento del asociacionismo de las personas inmigrantes.

e) Integratzeko ahaleginari buruzko txostena egitea, aldi baterako bizileku-baimenak berritzeko prozedurekin lotutakoa, Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren 31.7 artikuluan arautua; eta integrazio hori egiaztatzeko sustraitze-txostena egitea, urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren 68.3 artikuluan eta lege organiko horren erregelamendua onartzen duen 557/2011 Errege Dekretuaren 124.2.c) artikuluan arautua.

e) La realización del Informe de esfuerzo de integración vinculado a los procedimientos de renovación de autorizaciones de residencia temporal, regulado en el artículo 31.7 de la Ley Orgánica 4/2000, de 11 de enero, sobre derechos y libertades de los extranjeros en España y su integración social; y del Informe de arraigo que acredite su integración social, regulado en los artículo 68.3 de la Ley Orgánica 4/2000, de 11 de enero, y 124.2.c) del Real Decreto 557/2011, por el que se aprueba el Reglamento de dicha Ley Orgánica.

f) Asiloaren arloan, errefuxiatuak hartzeko eta gizarteratzeko jarduera-programak eta behar diren erantzunak koordinatzea.

f) En materia de asilo, coordinar los programas de actuación y las respuestas necesarias para la acogida e integración de las personas refugiadas.

V. KAPITULUA
CAPITULO V
GIZA ESKUBIDE, MEMORIA ETA LANKIDETZA SAILBURUORDETZA
VICECONSEJERÍA DE DERECHOS HUMANOS, MEMORIA Y COOPERACIÓN

19. artikulua.– Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetza Sailburuordetza.

Articulo 19.– Viceconsejería de Derechos Humanos, Memoria y Cooperación.

1.– Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetza Sailburuordetzari dagokio:

1.– Corresponde a la Viceconsejería de Derechos Humanos, Memoria y Cooperación:

a) Giza duintasunean eta giza eskubideekiko konpromisoan oinarritutako bakearen eta bizikidetzaren kultura sustatzeko sailarteko estrategia diseinatzea eta gidatzea.

a) Diseñar y dirigir una estrategia interdepartamental de fomento de una cultura de paz y convivencia fundamentada en la dignidad humana y en el compromiso con los derechos humanos.

b) Biktima guztien elkartasun-, aitortza- eta arreta-politiken jarraitutasuna, garapena eta hedapena diseinatzea eta sustatzea.

b) Diseñar y promover la continuidad, desarrollo y ampliación de las políticas de solidaridad, reconocimiento y atención a todas las víctimas.

c) Giza eskubideen, bizikidetzaren eta aniztasunaren kudeaketa positiboaren arloan sortzen ari diren erronkei erantzuteko jarduera-programak diseinatzea eta gidatzea.

c) Diseñar y dirigir programas de actuación centrados en la respuesta a los retos emergentes de los derechos humanos, la convivencia y la gestión positiva de la diversidad.

d) Hezkuntza-, sentsibilizazio- edo prestakuntza-politikak diseinatzea eta sustatzea aurreko apartatuetan aipatutako esparruetan.

d) Diseñar y promover políticas educativas, de sensibilización, o formación en los ámbitos relacionados con los apartados precedentes.

e) Gogora-Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren jarduera-planaren diseinua eta garapena sustatzea.

e) Impulsar el diseño y desarrollo del Plan de actuación del Instituto de la Memoria, la Convivencia y los Derechos Humanos, Gogora.

f) Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren gida-planaren diseinua eta garapena sustatzea.

f) Impulsar el diseño y desarrollo del Plan Director de la Agencia Vasca de Cooperación para el Desarrollo.

g) Entitate, elkarte eta erakundeekin lankidetzan jardutea eta elkarri eragitea helburu berak gauzatzeko, batez ere Eusko Legebiltzarrarekin.

g) Colaborar e interactuar con entidades, asociaciones e instituciones en el desarrollo de los mismos fines, especialmente con el Parlamento Vasco.

2.– Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzaren sailburuordea izango da Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lehendakariorde.

2.– La persona titular de la Viceconsejería de Derechos Humanos, Memoria y Cooperación ejercerá la vicepresidencia de la Agencia Vasca de Cooperación para el Desarrollo.

3.– Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzaren sailburuordea izango da Garapenerako Lankidetzaren Erakundearteko Batzordearen lehendakari.

3.– La persona titular de la Viceconsejería de Derechos Humanos, Memoria y Cooperación ejercerá la presidencia de la Comisión Interinstitucional de Cooperación al Desarrollo.

4.– Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetza Sailburuordetzaren mende dago zuzendaritza hau:

4.– De la Viceconsejería de Viceconsejería de Derechos Humanos, Memoria y Cooperación depende la siguiente Dirección:

– Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritza.

– Dirección de Derechos Humanos, Victimas y Diversidad.

20. artikulua.– Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritza.

Articulo 20.– Dirección de Derechos Humanos, Victimas y Diversidad.

Honako egiteko hauek dagozkio Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritzari, dekretu honek oro har esleitzen dizkionez gain:

A la Dirección de Derechos Humanos, Victimas y Diversidad le corresponde, además de las funciones que con carácter general le atribuye el presente Decreto, el ejercicio de las siguientes funciones:

a) Biktimekiko elkartasuna eta horien aitortza publikoa eta soziala sustatzea, bakearen aldeko kultura eta giza eskubideekiko eta askatasunekiko errespetua zabalduz.

a) Promover la solidaridad con las víctimas y su reconocimiento público y social, extendiendo la cultura a favor de la paz, el respeto a los derechos humanos y las libertades.

b) Biktimez zuzenean eta banaka arduratzea, kasu bakoitzaren beharrizanak zein diren jakiteko; indarreko legeriaren arabera dagozkien eskubideen eta baliabideen berri emango zaie, eta horiek gauzatzen lagunduko.

b) Atender de forma directa e individualizada a las víctimas, a fin de conocer, en cada caso, sus necesidades, informándoles de los derechos y recursos que les asisten, conforme a la legislación vigente y asistiéndoles para posibilitar la materialización de los mismos.

c) Indarreko legerian erreparatze- eta laguntza-prestazioetarako eskabideak izapidetzea, eta, hala badagokio, ebaztea.

c) Tramitar y, en su caso, resolver, las solicitudes de prestaciones reparadoras y asistenciales reguladas en la normativa en vigor.

d) Giza eskubideen urraketa ororen biktimen eskubideak gauzatzeko ekimenak eta jarduerak laguntzea eta bultzatzea.

d) Apoyar e impulsar aquellas iniciativas y actividades tendentes a hacer efectivos los derechos de las víctimas de todas las vulneraciones de derechos humanos.

e) Lankidetza- eta informazio-harremanak izatea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko erakundeekin, baita bestelako instituzio, erakunde eta administrazio publikoekin ere, bakoitzaren eskumenen esparruan, biktimei laguntza osoa eta egokia emateko.

e) Mantener relaciones de colaboración e información con los diferentes órganos de la Administración General de la Comunidad Autónoma, así como con otras instituciones, entidades y administraciones públicas, a fin de prestar, desde cada ámbito competencial, una ayuda integral y adecuada a las víctimas.

f) Biktimei giza laguntza eta laguntza psikosoziala ematea eta haien eskubideen alde egitea oinarrizko xede duten elkarte, fundazio eta gizarte-mugimenduekin lankidetza-harremanak indartzea.

f) Potenciar las relaciones de colaboración con aquellas asociaciones, fundaciones y movimientos sociales entre cuyos objetivos básicos se encuentre el apoyo humano y psicosocial a la víctima y la defensa de sus derechos.

g) Giza eskubideak eta bizikidetza-kultura sustatzeko politika publikoa bultzatzea.

g) Impulsar una política pública de promoción de los Derechos Humanos y de fomento de una cultura de convivencia.

h) Jaurlaritzako sailen ekintzak koordinatzea giza eskubideen eta bizikidetzaren arloan.

h) Coordinar las acciones de los distintos Departamentos del Gobierno en materia de derechos humanos y convivencia.

i) Giza eskubideen eta bizikidetzaren arloan sortzen ari diren erronkei erantzuteko jarduketa-programak koordinatzea.

i) Coordinar programas de actuación centrados en la respuesta a los retos emergentes de los derechos humanos y la convivencia.

j) Aurreko apartatuetan zerrendatutako gaietan sentsibilizazio- eta prestakuntza-ekintzak sustatzea Euskal Autonomia Erkidegoan.

j) Promover acciones de sensibilización y formación en el ámbito de la Comunidad Autónoma en los asuntos relacionados en los apartados precedentes.

k) Giza eskubideen alde egitea eta horiek sustatzea oinarrizko xede duten elkarte, fundazio eta gizarte-mugimenduekin lankidetza-harremanak indartzea.

k) Potenciar las relaciones de colaboración con aquellas asociaciones, fundaciones y movimientos sociales entre cuyos objetivos básicos se encuentre la defensa y promoción de los derechos humanos.

l) Euskal Autonomia Erkidegoan aniztasunaren kudeaketa positiboa eta politika publikoak sustatzea.

l) Promoción en las políticas públicas y gestión positiva de la diversidad en la Comunidad autónoma del País Vasco.

m) Erlijioen arteko bizikidetza eta erlijio-askatasunerako eskubidearen erabilera eraginkorra sustatzen duten ekimenak eta jarduerak babestea eta bultzatzea.

m) Apoyar e impulsar aquellas iniciativas y actividades que promuevan la convivencia interreligiosa y el ejercicio efectivo del derecho a la libertad religiosa.

n) Ijito Herriaren Erabateko Sustapenerako eta Partaidetza Sozialerako Kontseiluari babesa eta laguntza ematea.

n) El apoyo y asistencia al Consejo para la Promoción Integral y Participación Social del Pueblo Gitano.

o) Askatasun afektibo-sexualaren esparruan, aniztasuna kudeatzea eta herritarren benetako berdintasun eraginkorra sustatzea. Esparru horretan, LGTBI pertsonen elkarteekiko lankidetzan eta, hala badagokio, LGTBIren eta genero-identitatearen esparruan lan egiten duten erakundeekin lankidetzan:

o) La gestión de la diversidad y la promoción de la igualdad real y efectiva de las personas en el ámbito de la libertad afectivo-sexual. En dicho ámbito, y en colaboración con asociaciones de personas LGTBI y, en su caso, con las organizaciones que trabajan en el ámbito LGTBI y de la identidad de género:

i) LGTBI pertsonek behar dituzten laguntzei dagokienez, sistematikoki, politika proaktiboa diseinatzea, ezartzea eta ebaluatzea.

i) El diseño, implementación y evaluación, sistemáticamente, de una política proactiva en relación con los apoyos necesitados por las personas LGTBI.

ii) Gaitze-, sentsibilizatze-programak edo beste batzuk garatzea eta ezartzea, genero-identitatearen gaineko jarrera diskriminatzaileei, aurreiritziei eta estereotipoei aurre egiteko, eta, horrela, pertsonei beren burua aurkitzen, harremanak izaten eta positiboki baloratzen laguntzeko, autoestimua eta duintasuna sustatuz.

ii) El desarrollo e implementación de programas de capacitación, sensibilización u otros dirigidos a contrarrestar las actitudes discriminatorias, los prejuicios y los estereotipos dominantes por motivos de identidad de género, contribuyendo de esta manera a que las personas puedan descubrirse, relacionarse y valorarse positivamente, y fomentando la autoestima y la dignidad.

iii) Sentsibilizazio-kanpainak abian jartzea, orokorrean herritarrei zuzenduak, genero-identitatearekin lotutako indarkeriaren atzean dauden aurreiritziei aurre egiteko eta LGTBI pertsonen genero-identitatea errespetatzea bultzatzeko.

iii) Emprender campañas de sensibilización, dirigidas al público en general, a fin de combatir los prejuicios subyacentes a la violencia relacionada con la identidad de género y para promover el respeto de la identidad de género de las personas LGTBI.

p) Pertsona transexualei buruzko abenduaren 22ko 234/2015 Dekretuan aratutako dokumentazio administratiboa izapidetzea eta jaulkitzea.

p) La tramitación y expedición de la documentación administrativa regulada en el Decreto 234/2015, de 22 de diciembre, relativa a las personas transexuales.

XEDAPEN GEHIGARRIA.– Ordezkapenen araubidea.
DISPOSICIÓN ADICIONAL.– Régimen de suplencias.

Sailburuordetza eta zuzendaritzetako titularren postua hutsik badago edo titularra bera falta bada nahiz gaixorik badago, ordezkapenak arau hauei jarraikiz egingo dira:

En los casos de vacante, ausencia o enfermedad de los o de las titulares de las Viceconsejerías y Direcciones, se seguirán las siguientes reglas de suplencia:

a) Sailburuordetzei esleitutako eskumen eta egitekoak sailburuordetza horietako zuzendariek beteko dituzte, egiturako hurrenkeraren arabera.

a) Las competencias y funciones atribuidas a las Viceconsejerías serán ejercidas por los Directores o las Directoras de las mismas, por el mismo orden en que aparecen en su respectiva estructura.

b) Zuzendaritzei emandako eskumenak eta egitekoak hierarkian gainetik dagoenak beteko ditu.

b) Las competencias y funciones atribuidas a las Direcciones serán ejercidas por el superior jerárquico inmediato.

LEHEN XEDAPEN IRAGANKORRA.– Izapidetzen ari diren espedienteak.
DISPOSICIÓN TRANSITORIA PRIMERA.– Expedientes en tramitación.

Dekretu hau indarrean jartzen denean izapidetzen ari diren espedienteak dagokion arloaren arabera eskumena duten organoek izapidetuko eta ebatziko dituzte.

Los expedientes que a la entrada en vigor del presente Decreto se encuentren en tramitación, se tramitarán y resolverán por los órganos que resulten competentes por razón de la materia.

BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA.– Estatistika-organoa.
DISPOSICIÓN TRANSITORIA SEGUNDA.– Órgano Estadístico.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren estatistika-organo berezia sortzeko dekretua onesten ez den artean, xedapen hauetan esleitutako eskumenak baliatzen jarraituko du Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Estatistika Organo Espezifikoak, jardun-arlo hauei dagokienez: 179/2017 Dekretua, ekainaren 20koa, Lan eta Justizia Sailaren estatistika-organo espezifikoa sortzekoa eta haren antolaketa eta funtzionamendua zehaztekoa, eta 472/2013 Dekretua, abenduaren 30ekoa, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren estatistika-organo espezifikoa sortzekoa eta haren antolaketa eta funtzionamendua zehaztekoa (apirilaren 11ko 76/2017 Dekretuaren bidez aldatua):

Mientras no se apruebe el Decreto de creación del nuevo órgano estadístico específico del Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales, el Órgano Estadístico Específico del Departamento de Empleo y Políticas Sociales, establecido en el Decreto 472/2013, de 30 de diciembre, por el que se crea el Órgano Estadístico Específico del Departamento de Empleo y Políticas Sociales y se establece su organización y funcionamiento, modificado por el Decreto 76/2017, de 11 de abril, seguirá ejerciendo las competencias atribuidas respecto a las siguientes áreas de actuación:

a) Gazteria.

a) Juventud.

b) Gizarte-zerbitzuak, familia, haurtzaroa eta komunitate-garapena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko immigrazio-politikei buruzkoak barne.

b) Servicios sociales, familia, infancia y desarrollo comunitario, incluidos los referidos a las políticas de inmigración de competencia de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Estatistika-organo berezi horrek garatuko ditu, halaber, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren jardun-arlo berriei eragiten dieten estatistika-eskumenak.

El mencionado Órgano Estadístico Específico desarrollará igualmente las competencias estadísticas que afecten a las nuevas áreas de actuación del Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales.

472/2013 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoaren arabera, Lan eta Enplegu Sailaren estatistika-organo berezi berria sortzeko Dekretua onartzen ez den bitartean, eta aipatutako xedapen gehigarrian aurreikusitako esparruan, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Estatistika Organo Bereziak jarraituko du egungo Lan eta Enplegu Sailaren berezko arloei dagokienez esleitutako estatistika-eskumenak gauzatzen.

En virtud de lo previsto en la Disposición Adicional Tercera del Decreto 472/2013, mientras no se apruebe el Decreto de creación del nuevo órgano estadístico específico del Departamento de Trabajo y Empleo, y en el marco previsto en la mencionada disposición adicional, el Órgano Estadístico Específico del Departamento de Empleo y Políticas Sociales mantendrá igualmente el ejercicio de las competencias estadísticas atribuidas en relación con áreas propias del actual Departamento de Trabajo y Empleo.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA
DISPOSICIÓN DEROGATORIA

Xedapen hauek indargabetuta geratzen dira:

Quedan derogadas las siguientes disposiciones:

a) 75/2017 Dekretua, apirilaren 11koa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.

a) El Decreto 75/2017, de 11 de abril, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Empleo y Políticas Sociales.

b) Lan eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 84/2017 Dekretuaren eta Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 70/2017 Dekretuaren xedapenek Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailari esleitutako organoei, egitekoei eta jardun-arloei buruz egindakoak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 13. artikuluan xedatutakoarekin bat, eta dekretu honetan ezarritakoaren aurka doan maila bereko edo beheragoko xedapen oro.

b) Aquellas disposiciones del Decreto 84/2017, de 11 de abril, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Trabajo y Justicia y el Decreto 70/2017, de 11 de abril, por el que se establece la estructura orgánica y funcional de Lehendakaritza realizan respecto a los órganos, funciones y áreas de actuación atribuidas al Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales conforme al artículo 13 del Decreto 18/2020, de 6 de septiembre, del Lehendakari, de creación, supresión y modificación de los Departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de determinación de funciones y áreas de actuación de los mismos y cualquier otra disposición de igual o inferior rango que se oponga a lo establecido en el presente Decreto.

c) 383/1994 Dekretua, urriaren 4koa, Euskal Autonomia Erkidegoan Zuzentza Administrazioa Informatizatzeko Planaren Jarraipenerako Bitariko Batzordea sortzeko dena.

c) El Decreto 383/1994, de 4 de octubre, de creación de la Comisión Mixta de Seguimiento del Plan de Informatización de la Administración de Justicia en el País Vasco.

d) 81/2001 Dekretua, maiatzaren 8koa, Justizia Administrazioaren EAEko Aztergunea sortu eta arautzen duena.

d) El Decreto 81/2001, de 8 de mayo, de creación y regulación del Observatorio Vasco de la Administración de Justicia.

AZKEN XEDAPENA
DISPOSICIÓN FINAL

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko urtarrilaren 19an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 19 de enero de 2021.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

La Consejera de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.


Azterketa dokumentala


Análisis documental