Sede electrónica

Boletin Oficial del País Vasco

21. zk., 2021eko urtarrilaren 29a, ostirala

N.º 21, viernes 29 de enero de 2021


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

LAN ETA ENPLEGU SAILA
DEPARTAMENTO DE TRABAJO Y EMPLEO
485
485

7/2021 DEKRETUA, urtarrilaren 19koa, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzekoa.

DECRETO 7/2021, de 19 de enero, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Trabajo y Empleo.

Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren arabera –Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena–, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sail-egitura berrantolatu da, eta Administrazioko sailei eskumenak berresleitu zaizkie, legegintzaldi honetan gobernu-programa osatzen duten konpromiso guztiak ahalik eta eraginkortasunik handienarekin burutzeko.

En virtud del Decreto 18/2020, de 6 de septiembre, del Lehendakari, de creación, supresión y modificación de los Departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de determinación de funciones y áreas de actuación de los mismos, se ha procedido a la reordenación de la estructura departamental de la Administración de la Comunidad Autónoma y a la nueva asignación competencial entre los Departamentos de la misma, para llevar a cabo, con la máxima eficacia, el conjunto de compromisos que constituyen el Programa de Gobierno en la presente legislatura.

Dekretu horren 2. artikuluan, Administrazioaren egitura definitzen da, eta, b) letran, Lan eta Enplegu Saila aipatzen da, zeinaren egitekoak eta jardun-arloak 6. artikuluan bilduta baitaude. Horiek horrela, beharrezkoa da Lan eta Enplegu Sailaren egitura antolatzea.

El artículo 2 del citado Decreto define la estructura de la Administración, que incluye en su apartado b) al Departamento de Trabajo y Empleo, con la funciones y áreas de actuación definidas en el artículo 6. Tal previsión pone de manifiesto la necesidad de articular la estructura del Departamento de Trabajo y Empleo.

Sailak bi sailburuordetza izango ditu: Laneko eta Gizarte Segurantzako Sailburuordetza eta Enplegu eta Gizarteratze Sailburuordetza. Sailburuordetza bakoitzean, bestalde, zuzendaritzak egongo dira, bakoitzari dagozkion arlo espezifikoen arabera.

El Departamento se estructura en dos Viceconsejerías: de Trabajo y Seguridad Social y de Empleo e Inclusión; las cuales, a su vez, se organizan en Direcciones en función de cada una de las materias específicas.

Laneko eta Gizarte Segurantzako Sailburuordetzak honako hauek hartuko ditu bere gain: lan-arloko legeek lan-harremanei buruz ezartzen dutena egikaritzea; gizarte-ekonomia –kooperatibak, lan-sozietate anonimoak eta ekonomia solidarioa–; enpresen gizarte-erantzukizuna; eta Gizarte Segurantza, Autonomia Estatutuan aurreikusitako moduan.

La Viceconsejería de Trabajo y Seguridad Social se ocupa de la ejecución de la legislación laboral en materia de relaciones laborales, de la economía social: cooperativas, sociedades anónimas laborales y economía solidaria; de la responsabilidad social empresarial y de la Seguridad Social en los términos previstos en el Estatuto de Autonomía.

Organikoki sailburuordetza horren mende egongo dira Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritza eta Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza.

Dependen orgánicamente de esta Viceconsejería la Dirección de Trabajo y Seguridad Social y la Dirección de Economía Social.

Enplegu eta Gizarteratze Sailburuordetzari dagokio, batetik, enplegu-politikaren eta enplegurako lanbide-heziketaren gaineko eskumenak egikaritzea –hargatik eragotzi gabe Hezkuntza Sailak lanbide-heziketaren arloan esleituta dituen zuzendaritza-, antolamendu- eta plangintza-egitekoak– eta, bestetik, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Sistema.

A la Viceconsejería de Empleo e Inclusión le corresponde el ejercicio de las competencias referidas a la política de empleo, a la formación profesional para el empleo, sin perjuicio de las funciones de dirección, ordenación y planificación en el ámbito de la formación profesional que tiene atribuidas el Departamento de Educación, así como el sistema de Garantía de Ingresos e Inclusión Social.

Sailburuordetza horren mende egongo da Enplegu eta Gizarteratze Zuzendaritza.

Depende de esta Viceconsejería la Dirección de Empleo e Inclusión.

Edonola ere, aintzat hartu behar da Lan eta Enplegu Sailaren egiturak balio behar duela Jaurlaritzako bigarren lehendakariordearen egitekoak garatzeko, hala ezarrita baitago Jaurlaritzako bigarren lehendakariordea eta Lan eta Enpleguko sailburua izendatzeko irailaren 7ko 21/2020 Dekretuaren 3. artikuluan. Bestalde, 2. artikuluak aurreikusten du Jaurlaritzako bigarren lehendakariordeak Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean aurreikusitako egitekoak beteko dituela, bai eta lehendakariak esleitzen edo eskuordetzen dizkionak ere. Agindu horretatik ondorioztatzen da bigarren lehendakariordearen esku utzi nahi direla koordinazio-egitekoak –bai araugintzakoak, bai jarduera esanguratsuenak–, Lehendakariordetzari berezkoak zaizkionak. Egoera hori, beraz, sailaren antolamendu organikoan eta funtzionalean islatu behar da. Egituraren malgutasun funtzional horrek eraginkortasun osoz funtziona dezan, nahitaezkoa da Lan eta Enplegu Sailaren egitura horizontala indartzea; haren esku utziko dira, hain zuzen, sailaren gainerako arloei laguntzeko egitekoak eta sailaren jardunak Jaurlaritzako beste sail batzuekin eta beste administrazio publiko batzuekin planifikatzeko eta koordinatzeko egitekoak, hargatik eragotzi gabe, noski, sail-egitura osoak 21/2020 Dekretuaren 3. artikuluan adierazitakoa bete behar izatea.

En todo caso, ha de tenerse en cuenta que la estructura del Departamento de Trabajo y Empleo ha de servir al desarrollo de las funciones de la Vicepresidencia Segunda del Gobierno, tal y como establece el artículo 3 del Decreto 21/2020, de 7 de septiembre, del Lehendakari, de nombramiento de la Vicepresidenta Segunda del Gobierno y Consejera de Trabajo y Empleo. Por su parte, el artículo 2 prevé que la Vicepresidenta Segunda del Gobierno ejercerá las funciones previstas en la Ley 7/1981, de 30 de junio, de Gobierno, y aquellas otras que el Lehendakari le encomiende o delegue. De este precepto se deduce la vocación de situar en la Vicepresidenta Segunda funciones de coordinación tanto normativas como de actuaciones significativas, ínsitas a la vicepresidencia. Una circunstancia que ha de tener su reflejo en la configuración orgánica y funcional del Departamento. Esta versatilidad funcional de una misma estructura exige, para su plena operatividad, el reforzamiento de la estructura horizontal del Departamento de Trabajo y Empleo a la que se encomiendan funciones de apoyo a las restantes áreas del Departamento, de planificación y coordinación de las actuaciones del Departamento con otros Departamentos del Gobierno y con otras Administraciones Públicas, sin perjuicio, como es obvio, del servicio de toda la estructura departamental al cumplimiento de lo dispuesto en el citado artículo 3 del Decreto 21/2020.

Logika horri jarraituz, eta egitura erabat osatzeko, zuzenean sailburuaren mende dauden organoak daude; hau da, Zerbitzu Zuzendaritza –sailaren gainerako organoei laguntzeko organoa baita, saileko arlo guztiei dagozkien gaietan–; Kabinete Zuzendaritza –zuzeneko laguntza emango baitio sailburuari karguaren arabera dituen egitekoak betetzen, eta, bereziki, sailburuaren lan-programaren plangintza, jarraipena eta koordinazioa egiten eta hari babesa ematen–, eta Komunikazio Zuzendaritza –informazio-harremanak zuzentzea eta sailaren ekintzei buruzko informazioa zabaltzea baitagokio–.

Atendiendo a esta lógica, la estructura culmina con los órganos que se sitúan bajo la dependencia directa de la Consejera o del Consejero: la Dirección de Servicios, como órgano de apoyo a los restantes órganos del Departamento en materias de naturaleza común a las diversas áreas del mismo; la Dirección de Gabinete, en tanto órgano de asistencia directa para el ejercicio de las funciones que tiene encomendadas en virtud de su cargo, singularmente de planificación, seguimiento, coordinación y apoyo del programa de trabajo de la Consejera, y la Dirección de Comunicación, a quien corresponde la dirección de la relaciones informativas y la difusión de la información de las acciones del Departamento.

Horren ondorioz, Lan eta Enpleguko sailburuaren proposamenez, lehendakariak onartuta, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko urtarrilaren 19ko bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

En su virtud, a propuesta de la Consejera de Trabajo y Empleo, previa aprobación del Lehendakari, y deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 19 de enero de 2021,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:
I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
ANTOLAketa OROKORRA
ORGANIZACIÓN GENERAL

1. artikulua.– Egitekoak, jardun-arloak eta eskumenak.

Artículo 1.– Funciones, áreas de actuación y competencias.

Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 6. artikuluan zehaztuta dauden egitekoak eta jardun-arloak dagozkio Lan eta Enplegu Sailari (18/2020 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena). Horretaz gainera, hurrengo artikuluetan bildutako eskumenak ere izango ditu.

Al Departamento de Trabajo y Empleo le corresponden las funciones y áreas de actuación que se determinan en el artículo 6 del Decreto 18/2020, de 6 de septiembre, del Lehendakari, de creación, supresión y modificación de los Departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de determinación de funciones y áreas de actuación de los mismos, así como las competencias contempladas en los artículos siguientes.

2. artikulua.– Lan eta Enplegu Sailaren egitura orokorra.

Artículo 2.– Estructura general del Departamento de Trabajo y Empleo.

1.– Aurreko artikuluan aipatu diren eskumenak egikaritzeko, honako organo hauek izango ditu Lan eta Enplegu Sailak:

1.– Para el ejercicio de las competencias a que se refiere el artículo anterior, el Departamento de Trabajo y Empleo se estructura en los siguientes órganos:

A) Organo zentralak:

A) Órganos Centrales:

1.1.– Lan eta Enpleguko sailburua:

1.1.– Consejera o Consejero de Trabajo y Empleo:

a) Zerbitzu Zuzendaritza.

a) Dirección de Servicios.

b) Kabinete Zuzendaritza.

b) Dirección de Gabinete.

c) Komunikazio Zuzendaritza.

c) Dirección de Comunicación.

1.2.– Laneko eta Gizarte Segurantzako Sailburuordetza:

1.2.– Viceconsejería de Trabajo y Seguridad Social:

a) Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritza.

a) Dirección de Trabajo y Seguridad Social.

b) Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza.

b) Dirección de Economía Social.

1.3.– Enplegu eta Gizarteratze Sailburuordetza:

1.3.– Viceconsejería de Empleo e Inclusión:

a) Enplegu eta Gizarteratze Zuzendaritza.

a) Dirección de Empleo e Inclusión.

B) Organo periferikoak: Laneko eta Gizarte Segurantzako lurralde-ordezkaritzak, lurralde historiko bakoitzekoak.

B) Órganos periféricos: las Delegaciones Territoriales de Trabajo y Seguridad Social de cada uno de los Territorios Históricos.

2.– Organismo autonomo hauek Lan eta Enplegu Sailari atxikita edo lotuta daude:

2.– Están adscritos o vinculados al Departamento de Trabajo y Empleo los siguientes organismos autónomos:

a) Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea.

a) Osalan-Instituto Vasco de Seguridad y Salud Laborales-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea.

b) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua.

b) Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

3.– Honako organo hauek ere Lan eta Enplegu Sailari atxikita edo lotuta daude, sortze-arauek ezartzen dutenaren arabera:

3.– Están, asimismo, adscritos o vinculados al Departamento de Trabajo y Empleo, en los términos que establecen sus normas de creación, los siguientes órganos:

a) Sindikatu Hauteskundeen Bulego Publikoa eta haren lurralde-bulegoak, azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuaren bidez sortuak.

a) Oficina Pública de Elecciones Sindicales y sus oficinas territoriales, creadas por Decreto 237/2000, de 28 de noviembre.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarrizketa Sozialaren Mahaia, urtarrilaren 15eko 3/2019 Dekretuaren bidez sortua.

b) Mesa de Dialogo Social en la Comunidad Autónoma del País Vasco creada por el Decreto 3/2019, de 15 de enero.

c) Gizarteratzeko Euskal Kontseilua, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen bidez arautua.

c) Consejo Vasco para la Inclusión Social, regulado por la Ley 18/2008, de 23 de diciembre, para la Garantía de Ingresos y para la Inclusión Social.

d) Gizarteratzeko Erakunde arteko Batzordea, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen bidez arautua.

d) Comisión Interinstitucional para la Inclusión Social, regulada por la Ley 18/2008, de 23 de diciembre, para la garantía de Ingresos y para la Inclusión Social.

e) Gizarteratzeko Sail arteko Batzordea, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen bidez arautua.

e) Comisión Interdepartamental para la Inclusión Social, regulada por la Ley 18/2008, de 23 de diciembre, para la garantía de Ingresos y para la Inclusión social.

f) Herri Lanetarako Erakunde arteko Batzordea, apirilaren 29ko 74/2008 Dekretuaren bidez sortua.

f) Comisión Interinstitucional de la Obra Pública, creada por Decreto 74/2008, de 29 de abril.

4.– Zuzendaritza Kontseilua ere egongo da, Lan eta Enpleguko sailburua buru duela, hari laguntzeko sailaren politika orokorra planifikatzen eta koordinatzen. Kontseiluaren parte izango dira sailburuordetzen titularrak, Zerbitzu Zuzendaritzaren, Kabinete Zuzendaritzaren eta Komunikazio Zuzendaritzaren titularrak eta, landu beharreko gaiaren arabera, bileran parte hartzeko sailburuak deitzen dituen saileko beste goi-kargudunak edo pertsonak.

4.– Presidido por la Consejera o el Consejero de Trabajo y Empleo, existe un Consejo de Dirección con la función de asistirle en la planificación y coordinación de la política general del Departamento. Formarán parte de este Consejo las personas titulares de las Viceconsejerías y de las Direcciones de Servicios, de Gabinete y de Comunicación, así como aquellos otros altos cargos o personas del Departamento que sean llamadas por la Consejera a asistir a la reunión en función de los asuntos a tratar.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
SAILBURUA ETA SAILEKO GOI-KARGUDUNAK
LA CONSEJERA O EL CONSEJERO Y LOS ALTOS CARGOS DEL DEPARTAMENTO

3. artikulua.– Sailburua.

Artículo 3.– La Consejera o el Consejero.

1.– Honako eskumen hauek dagozkio Lan eta Enpleguko sailburuari: Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. eta 28. artikuluetan aipatzen diren eskumenak, eta indarrean dagoen legeriak esleitzen dizkionak lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 6. artikuluaren arabera sail honi dagozkion egiteko eta jardun-arloen esparruan, dekretu horren bidez sortu, ezabatu eta aldatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak eta finkatzen baitira sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak.

1.– Corresponde a la Consejera o al Consejero de Trabajo y Empleo el ejercicio de las competencias establecidas en los artículos 26 y 28 de la Ley 7/1981, de 30 de junio, sobre Ley de Gobierno y cuantas le atribuya la legislación vigente en el ámbito de las funciones y áreas de actuación asumidas por el Departamento en virtud de lo dispuesto en el artículo 6 del Decreto 18/2020, de 6 de septiembre, del Lehendakari, de creación, supresión y modificación de los Departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de determinación de funciones y áreas de actuación de los mismos.

2.– Honako hauek ere Lan eta Enpleguko sailburuaren egitekoak dira:

2.– Corresponde, asimismo, a la Consejera o al Consejero de Trabajo y Empleo las siguientes funciones:

a) Bere eskumenen esparruko helburu estrategikoak definitzea, gobernu-programan zehaztutako ildo estrategikoen eta programa-konpromisoen arabera.

a) Definir los objetivos estratégicos del ámbito de sus competencias en función de las líneas estratégicas y compromisos programáticos definidos en el Programa de Gobierno.

b) Helburu estrategikoak garatzean lortutako eragin soziala aztertzea, eta saileko jarduera-sektoreen helburuetan beharrezkoak diren aldaketak edo garapenak zehaztea.

b) Analizar el impacto social logrado por el desarrollo de sus objetivos estratégicos y determinar las modificaciones o desarrollo precisos en los objetivos de los distintos sectores de actividad del Departamento.

c) Sailaren organo eta jarduera guztiak programatu, bultzatu, gidatu, koordinatu eta kontrolatzea.

c) Programar, impulsar, dirigir, coordinar y controlar todos los órganos y actividades del Departamento.

d) Izendapen askeko lanpostuak betetzea –aurretik deialdi publikoa eginez–, eta behin-behineko langileak izendatzea.

d) Proveer los puestos de libre designación, previa convocatoria pública, así como la designación del personal eventual.

e) Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan esleitutako dirulaguntza izendunak ematea, sailaren jardun-arloan.

e) Conceder subvenciones asignadas nominativamente en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco, en el área de actuación del Departamento.

f) Saileko organoen arteko eskudantzia-gatazkak ebaztea, eta beste sailekikoak planteatzea.

f) Resolver los conflictos de atribuciones entre órganos del propio Departamento y su planteamiento en relación con otros Departamentos.

g) Ondare-erantzukizuneko prozedurak ebaztea.

g) Resolver los procedimientos de responsabilidad patrimonial.

h) Ofizioz berrikusteko prozedurak hasi eta ebaztea, non eta egiteko horiek ez dauden, arau bidez, beste organo bati esleituta.

h) La incoación y resolución en los procedimientos de revisión de oficio, salvo que, por norma, dichas funciones vengan atribuidas a otro órgano.

i) Zuzenean eta hierarkiaz sailburuaren mende dauden sailburuordetzen eta zuzendaritzen titularrek emandako administrazio-egintzen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.

i) Resolver los recursos que se interpongan contra actos administrativos dictados por las personas titulares de las Viceconsejerías y de las Direcciones que dependan directa y jerárquicamente de la Consejera o Consejero.

j) Ekainaren 11ko 139/1996 Dekretuak xedatzen duen eskumen delegatua egikaritzea (139/1996 Dekretua, zerbitzu publikoak edo premia biziko eta atzeraezineko zerbitzuak eskaintzeko ardura duten enpresa, entitate edo erakundeetan greba-eskubideaz baliatzen direnean, Autonomia Erkidegoko funtsezko zerbitzuei jardunean eutsiko zaiela ziurtatzeko behar diren neurriak hartzeko eskumena Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari eskuordetzan ematen diona).

j) El ejercicio de la competencia delegada a que se refiere el Decreto 139/1996, de 11 de junio, por el que se delega en el Consejero titular del Departamento de Justicia, Economía, Trabajo y Seguridad Social el ejercicio de la competencia para establecer las garantías precisas para asegurar el mantenimiento de los servicios esenciales de la comunidad en los supuestos de ejercicio del derecho de huelga que afecten a Empresas, Entidades o Instituciones encargadas de la prestación de servicios públicos o de reconocida e inaplazable necesidad.

k) Kooperatiben deskalifikazioa eta aldi baterako esku-hartzea erabakitzea, bat etorriz Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen 161. eta 162. artikuluekin.

k) Acordar la descalificación y las medidas de intervención temporal de las cooperativas, de acuerdo con lo dispuesto en los artículos 161 y 162 de la Ley 11/2019, de 20 de diciembre, de Cooperativas de Euskadi.

l) Sozietate kooperatiboen onura publikoaren deklarazioa egitea eta baliogabetzea, bat etorriz otsailaren 2ko 64/1999 Dekretuarekin (dekretu horren bidez, Onura publikoko sozietate kooperatiboei dagozkien prozedura eta betekizunen Erregelamendua onartu zen).

l) Declarar la utilidad pública de las sociedades cooperativas y revocar la declaración de acuerdo de conformidad con el Decreto 64/1999, de 2 de febrero, por el que se aprueba el Reglamento sobre procedimientos y requisitos relativos a las sociedades cooperativas de utilidad pública.

m) Protokolo orokorrak eta hitzarmenak formalizatzea partikularrekin edo pertsonifikazio pribatuaren bidez eratutako entitateekin.

m) La formalización de los Protocolos Generales y los Convenios con particulares o entidades constituidas bajo forma privada de personificación.

n) Indarrean dagoen araudiak sailari esleitzen dizkion eskumenak baliatzea, honako arlo hauetan: funtzio publikoa, ondarea, ekonomia- eta aurrekontu-kudeaketa, eta, oro har, dekretu honen 1. artikuluan aipatutako egiteko eta jardun-arloekin lotuta daudenak, baldin eta dekretuak sailaren egitura organikoa osatzen duten beste organo batzuei egozten ez badizkie.

n) Ejercer las competencias que la normativa vigente atribuye al Departamento en materia de función pública, patrimonio, gestión económico-presupuestaria y, en general, las relacionadas con las funciones y áreas de actuación señaladas en el artículo 1 de este Decreto, que no estén atribuidas por este a otros órganos integrantes de su estructura orgánica.

4. artikulua.– Sailburuordeak.

Artículo 4.– Las Viceconsejeras y los Viceconsejeros.

Lan eta Enplegu Saileko sailburuordeei, zuzenean eta hierarkiaz sailburuaren mende jardunez, honako eskumen hauek dagozkie, oro har:

A las Viceconsejeras y a los Viceconsejeros del Departamento de Trabajo y Empleo, bajo la dependencia directa y jerárquica de la Consejera o el Consejero, con carácter general les corresponde el ejercicio de las siguientes competencias:

a) Sailburuordetzak zuzendaritza bakoitzarentzat dituen kudeaketa publikoko politikak definitzea.

a) Definir las políticas de gestión pública de la Viceconsejería para cada una de las direcciones.

b) Jaurlaritzaren estrategiaren arabera, sailak sailburuordetzari esleitutako helburu estrategikoak garatzea.

b) Desarrollar los objetivos estratégicos asignados a la Viceconsejería por el Departamento, en función de la estrategia del Gobierno.

c) Eragin soziala aztertzea eta sailburuordetzaren zuzendaritzen helburuetarako behar diren aldaketak edo garapenak zehaztea.

c) Analizar el impacto social y determinar las modificaciones o desarrollo precisos en los objetivos de las distintas direcciones de la Viceconsejería.

d) Saila ordezkatzea, haren titularrak eskuordetuta.

d) Representar al Departamento por delegación de su titular.

e) Sailburuordetzako eta haren mende dauden zuzendaritzetako organo eta jarduera guztiak koordinatu, sustatu, programatu eta gainbegiratzea; halaber, mendeko zerbitzuen eta organoen antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko zirkularrak, jarraibideak eta zerbitzu-aginduak ematea.

e) Coordinar, impulsar, programar y supervisar todos los órganos y actividades de la Viceconsejería y de las Direcciones que dependan de la misma, dictando las oportunas circulares, instrucciones y órdenes de servicio sobre la organización y funcionamiento de los servicios y órganos dependientes.

f) Jardun-politikak eta xedapen-proiektuak prestatzea eta sailburuari proposatzea, eta, aginduta dauzkan egitekoen eremuan, hari laguntza teknikoa ematea.

f) Elaborar y proponer a la Consejera o al Consejero políticas de actuación y proyectos de disposiciones, así como la asistencia técnica en el ámbito de las funciones que tenga encomendadas.

g) Sailburuordetzaren mende dauden zerbitzuetako proiektuak proposatzea, behar diren baliabide materialak eta giza baliabideak definituz, aurrekontuen aurreproiektua prestatu ahal izateko.

g) Proponer los proyectos de los servicios dependientes de la Viceconsejería, definiendo las necesidades de recursos materiales y humanos, en orden a la elaboración del Anteproyecto de Presupuestos.

h) Sailburuordetzaren mendeko zuzendaritza-zentroen eta organismoen funtzionamendua ikuskatu eta kontrolatzea.

h) Inspeccionar y controlar el funcionamiento de los centros directivos y organismos dependientes de la Viceconsejería.

i) Sailburuordetzaren mendeko organoek emandako ebazpenen eta administrazio-egintzen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.

i) Resolver los recursos que se interpongan contra resoluciones y actos administrativos dictados por los órganos que dependan de la Viceconsejería.

j) Saileko hizkuntza-normalizazioaren ardura bere gain hartzea eta bere eskumeneko eremuetan euskararen erabilera sustatzea, zerbitzu- eta lan-hizkuntza izan dadin, bat etorriz Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoarekin.

j) Asumir la responsabilidad de la normalización lingüística en su Departamento e impulsar el uso del euskera como lengua de servicio y lengua de trabajo en los ámbitos de su competencia, de conformidad con la Agenda Estratégica del Euskera aprobada por el Consejo de Gobierno.

k) Zehatzeko ahala baliatzea bere eskumen-eremuan, indarrean dagoen legeriari jarraituz oso astuntzat jotzen diren falten kasuan, betiere egiteko hori beste organo bati espresuki esleitzen ez bazaio.

k) Ejercer la potestad sancionadora en el ámbito de su competencia respecto a las faltas tipificadas como muy graves de acuerdo con la legislación aplicable, salvo atribución expresa a otro órgano.

l) Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak espresuki esleitzen dizkien eskumen guztiak, eta, eskumen komunak direlako, oro har sailburuordeei dagozkienak.

l) Las competencias que les atribuya expresamente el ordenamiento jurídico vigente y las que tengan el carácter de comunes por venir atribuidas de forma general a las Viceconsejeras y a los Viceconsejeros.

m) Bere sailean eta bere eskumeneko esparruetan emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko erantzukizuna bere gain hartzea, Gobernu Kontseiluak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean ezarritakoarekin bat etorriz.

m) Asumir la responsabilidad de la promoción de la igualdad de mujeres y hombres en su Departamento y en los ámbitos de su competencia, de conformidad con lo establecido en el Plan para la Igualdad de Mujeres y Hombres de la Comunidad Autónoma de Euskadi aprobado por el Consejo de Gobierno.

5. artikulua.– Zuzendariak.

Artículo 5.– Las Directoras y los Directores.

Zuzendariek, dagokien sailburuordearen zuzeneko eta hierarkiazko mendetasunez –Zerbitzuen zuzendaria, Kabinetearen zuzendaria eta Komunikazioko zuzendaria izan ezik, zeinak sailburuaren mende baitaude–, eskumen hauek izango dituzte, oro har:

Las Directoras y los Directores tendrán dependencia directa y jerárquica de la persona titular de la Viceconsejería correspondiente, excepto los Directores o las Directoras de Servicios, de Gabinete y de Comunicación, que la tendrán de la Consejera o del Consejero, correspondiéndoles, con carácter general, el ejercicio de las siguientes competencias:

a) Sailburuaren eta sailburuordeen ebazpenak betearaztea eta eskuordetzen zaizkien eskumenak baliatzea.

a) Ejecutar las resoluciones de la Consejera o del Consejero y de las Viceconsejeras y de los Viceconsejeros, así como ejercitar las competencias que les sean delegadas.

b) Saila ordezkatzea, sailburuak eskuordetuta.

b) Representar al Departamento por delegación de la Consejera o del Consejero.

c) Zuzendaritzaren jarduerak programatu, bultzatu, gidatu, koordinatu eta kontrolatzea.

c) Programar, impulsar, dirigir, coordinar y controlar todas las actividades de la Dirección.

d) Espedienteen erregistroak eta artxiboak eta dagokion zuzendaritzako barne-zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea, organo eskudunek ezarritako arauekin bat eginik, eta hargatik eragotzi gabe Zerbitzu Zuzendaritzari esleitutako eskumen orokorrak.

d) Organizar los registros y archivos de expedientes así como los servicios internos y los sistemas de trabajo de la Dirección correspondiente, de acuerdo con las normas establecidas por los órganos competentes y sin perjuicio de las competencias generales atribuidas a la Dirección de Servicios.

e) Goragoko organoei proposamenak egitea, beren eskumeneko gaietan.

e) Realizar propuestas a los órganos superiores en materia de su competencia.

f) Azterketak eta, hala behar bada, txosten tekniko-juridikoak egitea xedapen arauemaileen proiektuei buruz, Gobernu Kontseiluaren erabaki-proposamenei buruz edo sailaren ekimenez sinatzekoak diren hitzarmenei buruz.

f) El estudio y, en su caso, el informe técnico-jurídico de los proyectos de disposiciones normativas, propuestas de Acuerdo de Consejo de Gobierno o convenios a suscribir a iniciativa del Departamento.

g) Errekurtsoak ebaztea, indarrean dagoen legerian agindutako kasuetan.

g) Resolver los recursos en los supuestos previstos en la normativa vigente.

h) Zerbitzu Zuzendaritzari helaraztea zuzendaritza bakoitzaren berezko arloetako estatistika-datuei buruz beharrezkoa den informazioa.

h) Remitir a la Dirección de Servicios la información pertinente sobre los datos estadísticos en materias propias de cada Dirección.

i) Sailari dagozkion egitekoak betetzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten izan beharreko presentzia-modeloari dagokionez, betiere bere zuzendaritzari esleitutako arloetan.

i) Las funciones asignadas al Departamento en relación con el modelo de presencia de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi en Internet en las materias atribuidas a su Dirección.

j) Zehatzeko ahala baliatzea bere eskumen-eremuan, indarrean dagoen legeriari jarraituz arintzat eta astuntzat jotzen diren falten kasuan, betiere egiteko hori beste organo bati espresuki esleitzen ez bazaio.

j) Ejercer la potestad sancionadora en el ámbito de su competencia respecto a las faltas tipificadas como leves y graves de acuerdo con la legislación aplicable, salvo atribución expresa a otro órgano.

k) Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean, indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea berari dagokion alorrean eta horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea, bere Zuzendaritzako zerbitzuburuekin batera euskararen kudeaketa integratua eginez.

k) Definir en su ámbito los objetivos del Plan de Normalización Lingüística en vigor, así como desarrollar y evaluar las iniciativas para alcanzar dichos objetivos llevando a cabo una gestión integrada del euskera en colaboración con las jefaturas de servicio de su Dirección; todo ello bajo la coordinación de la Dirección de Servicios y en colaboración con la Viceconsejería de Política Lingüística.

l) Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak espresuki ematen dizkien gainerako egitekoak, eta, oro har, Jaurlaritzako zuzendariei dagozkienak.

l) Las que les atribuya expresamente el ordenamiento jurídico vigente o tengan el carácter de comunes por venir atribuidas con carácter general a las Directoras o a los Directores del Gobierno.

m) Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planeko helburuak definitzea bere arloan, eta horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatzea eta ebaluatzea, bere Zuzendaritzako zerbitzuburuekin lankidetzan emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez.

m) Definir en su ámbito los objetivos del Plan para la Igualdad de Mujeres y Hombres de la Comunidad Autónoma de Euskadi, así como ejecutar y evaluar las acciones e iniciativas para alcanzar dichos objetivos, llevando a cabo una gestión integrada de las políticas en materia de igualdad de mujeres y hombres en colaboración con las jefaturas de servicio de su Dirección; todo ello, bajo la coordinación de la Dirección de Servicios y en colaboración con Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer.

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
ZERBITZU ZUZENDARITZA, KABINETE ZUZENDARITZA ETA KOMUNIKAZIO ZUZENDARITZA
LAS DIRECCIONES DE SERVICIOS, DE GABINETE Y COMUNICACIÓN

6. artikulua.– Zerbitzu Zuzendaritza.

Artículo 6.– La Dirección de Servicios.

1.– Zerbitzu Zuzendaritzak honako eskumen hauek izango ditu, dekretu honen 5. artikuluan oro har esleitzen zaizkion egitekoez gainera:

1.– A la Dirección de Servicios le corresponde, además de las que con carácter general le atribuye el artículo 5 del presente Decreto, el ejercicio de las siguientes competencias:

a) Sailari atxikitako giza baliabideak kudeatzea, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 10. artikuluak gai horri buruz esleitzen dizkion eskumenak baliatuz.

a) Gestionar los recursos humanos adscritos al Departamento, ejerciendo las competencias que al respecto le atribuye el artículo 10 de la Ley 6/1989, de 6 de julio, de la Función Pública Vasca.

b) Sailaren Segurtasun eta Lan Osasun Unitatearen jarduerak zuzentzea, hargatik eragotzi gabe Prebentzio Zerbitzuari dagozkion eskudantziak.

b) Dirigir las actuaciones de la Unidad de Seguridad y Salud Laboral del Departamento sin perjuicio de las atribuciones que corresponden al Servicio de Prevención.

c) Langileen prestakuntza-planak eta -programak koordinatu eta kudeatzea.

c) Coordinar y gestionar los planes y programas de formación del personal.

d) Sailaren ekonomia- eta aurrekontu-kudeaketa egitea, dagozkion informazio-sistemak, ebaluazio jarraitukoak eta jarraipen-sistemak ezarriz eta mantenduz.

d) La gestión económico-presupuestaria del Departamento, estableciendo y manteniendo los correspondientes sistemas de información, evaluación continuada y seguimiento.

e) Zerbitzuen eta lan-metodoen barne-antolaketari, arrazionalizazioari eta informatizazioari buruzko proposamenak egitea, eta, halaber, zerbitzu publikoetako kalitate-hobekuntzaren eta berrikuntzaren arloan organo eskudunek emandako ekimenak eta jarraibideak sailetako organoek nola betetzen dituzten gainbegiratzea.

e) Elaborar propuestas sobre la organización interna, racionalización e informatización de los servicios y métodos de trabajo, así como efectuar el seguimiento departamental de la ejecución por los órganos departamentales de las iniciativas y directrices dictadas por los órganos competentes en materia de innovación y mejora de la calidad en los servicios públicos.

f) Irizpen teknikoak eta, oro har, aholkularitza juridikoa ematea sailaren berezko arloei dagokienez, saileko organoek proposatuta. Bereziki, honako hauetan aipatzen diren egitekoak: Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legearen 4. artikulua eta 5.3 artikulua, eta Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoari buruzko apirilaren 25eko 144/2017 Dekretuaren 42. artikulua.

f) Elaboración de dictámenes técnicos y asesoramiento jurídico en general en materias propias del Departamento a propuesta de los órganos del mismo. En particular, las funciones a que se refieren los artículos 4 y 5.3 de la Ley 7/2016, de 2 de junio, de Ordenación del Servicio Jurídico del Gobierno Vasco y el artículo 42 del Decreto 144/2017, de 25 de abril, del Servicio Jurídico del Gobierno Vasco.

g) Sailburuak ebatziko dituen ondare-erantzukizuneko espedienteak hasi eta izapidetzea.

g) Incoar y tramitar los expedientes de responsabilidad patrimonial que serán resueltos por la Consejera.

h) Kontratuen arloko aholkuak eta informazioa eman eta espedienteak eta gorabeherak izapidetzea, bai eta kontratazioaren arloko errekurtso arrunten eta apartekoen txostenak egitea ere, kontratazio-organoarentzat, organo sustatzaileentzat eta kontratazio-mahaiarentzat.

h) Asesorar, informar, tramitar expedientes e incidencias en materia contractual, informar los recursos ordinarios y extraordinarios en materia de contratación; tanto al órgano de contratación, como a los órganos promotores y a la mesa de contratación.

i) Izapideak egitea sailaren gaiak Gobernu Kontseilura eta, hala badagokio, Jaurlaritzako batzorde delegatuetara bidaltzeko, baldin eta haiek landu beharrekoak badira.

i) Tramitar la remisión de los asuntos del Departamento que hayan de ser sometidos al Consejo de Gobierno y, en su caso, a las Comisiones Delegadas del Gobierno.

j) Aldizkari ofizialetan argitaratu beharreko gaiak izapidetzea.

j) Tramitar los asuntos que deban ser objeto de publicación en los boletines oficiales.

k) Sailaren informatika-zerbitzu propioen jarraipena egitea eta, hala badagokio, zerbitzu horiek kudeatzea, bai eta datu pertsonalen babesari buruzko araudia betetzen dela ziurtatzea ere, hargatik eragotzi gabe Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko datuak babesteko ordezkariari dagozkion egitekoak.

k) Efectuar el seguimiento y, en su caso, gestionar los servicios informáticos propios del Departamento, así como asegurar el cumplimiento de la normativa referente a la protección de datos de carácter personal, sin perjuicio de las funciones que correspondan al delegado o delegada de protección de datos de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

l) Politika publikoetan eta sailak kudeatzen dituen administrazio-arloko gaietan hizkuntza normalizatzen eta euskara sustatzen laguntzea, hizkuntza-politikaren arloan eskumena duen organoaren irizpideekin bat etorrita.

l) Coadyuvar a la normalización lingüística y promoción del euskara en las políticas públicas y en cualesquiera materias administrativas que gestione el Departamento, todo ello conforme a los criterios del órgano competente en materia de política lingüística.

m) Irailaren 25eko 135/2018 Dekretuaren 9. artikuluan sailari esleitutako argitaratze-egitekoak betetzea (135/2018 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen argitaratze-jarduerari buruzkoa).

m) Ejercer las funciones en materia editorial atribuidas al Departamento en el artículo 9 del Decreto 135/2018, de 25 de septiembre, sobre la actividad editorial de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus organismos autónomos.

n) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitateen informazioaren eta komunikazioaren teknologiak kudeatzeko ereduaren antolamenduari dagokionez Lan eta Enplegu Sailari dagozkion egitekoak garatzea eta, bereziki, martxoaren 10eko 36/2020 Dekretuaren 7. eta 14. artikuluetan ezarrita dauden egitekoak (36/2020 Dekretua, zeinaren bidez arautzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak kudeatzeko eredua).

n) Desarrollar las funciones que corresponden al Departamento de Trabajo y Empleo dentro de la organización del modelo de gestión de las tecnologías de la información y la comunicación de las entidades del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi y, en particular, las establecidas en los artículos 7 y 14 del Decreto 36/2020, de 10 de marzo, por el que se regula el Modelo de Gestión de las Tecnologías de la Información y la Comunicación en el Sector Público de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

o) Sailaren estatistika-lanak bultzatu, proposatu eta garatzea, hargatik eragotzi gabe Euskal Estatistika Erakundearen (EUSTAT) eskumenak. Sailaren estatistika-organo berezia Zerbitzuen zuzendariaren mende egongo da.

o) El impulso, propuesta y desarrollo de la producción estadística del Departamento, sin perjuicio de las competencias del Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística (Eustat). El Órgano Estadístico Específico del Departamento dependerá del Director o Directora de Servicios.

p) Eusko Jaurlaritzaren ekimen eta jarraibide orokorrak garatzeko eta gauzatzeko beharrezkoa den sostengua bermatzea, arlo hauetan: kudeaketa aurreratua, modernizazioa, administrazio elektronikoa, gobernantza eta berrikuntza. Halaber, ekimen eta jarraibide horiek sustatzea sailaren barruan.

p) Garantizar el soporte necesario para desarrollar y ejecutar las iniciativas y directrices de ámbito general del Gobierno Vasco en las materias de gestión avanzada, modernización, Administración electrónica, gobernanza e innovación, y promoverlas en el Departamento.

q) Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzarekin, gainerako zuzendaritzek hizkuntza-normalizazioan egiten duten lana koordinatzea eta dinamizatzea, eta euskara sustatzea politika publikoetan eta sailak kudeatzen duen beste edozein arlotan.

q) Con ayuda de la Viceconsejería de Política Lingüística, coordinar y dinamizar la labor realizada en materia de normalización lingüística por el resto de direcciones, así como fomentar el euskera en las políticas públicas y en cualquier otro ámbito que gestione el Departamento.

r) Berdintasun Unitatearen jarduerak gidatzea, eta gainerako zuzendaritzekin, Administrazio instituzionaleko entitateekin eta sailari atxikitako organoekin koordinatzea eta lankidetzan jardutea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta Eusko Jaurlaritzak onartutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean aurreikusitako neurriak gauzatzea bultzatzeko.

r) Dirigir las actuaciones de la Unidad de Igualdad e impulsar, coordinar y colaborar con el resto de direcciones y con las entidades de la Administración Institucional y órganos adscritos al Departamento, para promover la ejecución de las medidas previstas en la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres y en el Plan para la Igualdad aprobado por el Gobierno Vasco.

2.– Zerbitzuen zuzendaria izango da sailaren kontratazio-organoa.

2.– El Director o la Directora de Servicios será el órgano de contratación del Departamento.

3.– Zerbitzuen zuzendariaren eskumena izango da, halaber, sailaren gastuak baimentzea, hargatik eragotzi gabe Gobernu Kontseiluaren eskumenak; kreditu-transferentziak ere izapidetuko ditu.

3.– Igualmente le compete la autorización de los gastos del Departamento, sin perjuicio de las competencias del Consejo de Gobierno, así como la tramitación de las transferencias de crédito.

4.– Zerbitzuen zuzendariak eskumena izango du, era berean, entitateekin prestazio jakin batzuk hitzartzeko xedea duten negozio juridikoak sinatzeko. Horretarako, baina, entitateek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren baliabide propioaren eta zerbitzu teknikoaren izaera izan behar dute, sektore publikoko kontratazioa erregulatzen duen araudian ezarritakoarekin bat etorriz.

4.– Corresponderá al Director o Directora de Servicios la competencia para suscribir aquellos negocios jurídicos en cuya virtud se encargue la realización de determinada prestación a una entidad que, de acuerdo con lo establecido en la normativa reguladora de la contratación en el sector público, tenga atribuida la condición de medio propio y servicio técnico de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

7. artikulua.– Kabinete Zuzendaritza.

Artículo 7.– La Dirección de Gabinete.

Sailburuak, bere egitekoak betetzeko, Kabinete Zuzendaritzaren laguntza izango du, eta hark, dekretu honen 5. artikuluan oro har ematen zaizkion eskumenez gainera, honako hauek izango ditu:

Para el ejercicio de sus funciones, la Consejera o el Consejero contará con la asistencia de la Dirección de Gabinete que desarrollará, además de las que con carácter general le atribuye el artículo 5 del presente Decreto, las siguientes competencias:

a) Sailburuaren lan-programa planifikatzea, haren jarraipena egitea eta hari babesa ematea.

a) Planificación, seguimiento y apoyo del programa de trabajo de la Consejera o Consejero.

b) Sailaren ekitaldi publiko eta ofizialak programatu eta antolatzea.

b) Programar y organizar los actos públicos y oficiales del Departamento.

c) Saileko sailburuordetzen arteko koordinazio egokia zaintzea, eta sailak Eusko Legebiltzarrarekin eta Arartekoarekin dituen harremanak bideratzea, organo eskudunen bidez.

c) Velar por la adecuada coordinación entre las Viceconsejerías del Departamento, así como canalizar las relaciones del Departamento con el Parlamento Vasco y el Ararteko a través de los órganos competentes.

d) Sailak beste administrazio publiko batzuekin egin beharreko jarduketak koordinatu eta bideratzea, ezertan eragotzi gabe Jaurlaritzaren beste organo batzuek esleituak dituztenak.

d) Coordinar y canalizar las actuaciones que correspondan al Departamento en relación con otras Administraciones Públicas, sin perjuicio de las asignadas a otros órganos del Gobierno.

e) Sailaren eta Jaurlaritzako beste sailen arteko harremana zaintzea, bere eskumeneko arloetan.

e) Relación del Departamento, en las áreas de su competencia, con el resto de Departamentos del Gobierno.

f) Teknikak eta metodoak proposatzea, sailaren programa eta jarduna garatzera eta betetzera bideratutako arloetan burutu beharreko jarduerak planifikatzeko, programatzeko eta ebaluatzeko. Horretarako, sailburuari dagozkion jarraipen- eta koordinazio-egitekoak errazteko beharrezkoak diren laguntza eta agiriak eskatu ahal izango dizkie arlo horiei.

f) Proponer la aplicación de técnicas y métodos que permitan la planificación, programación y evaluación de las diferentes áreas encaminadas al desarrollo y ejecución del programa y de la acción del Departamento. A estos efectos, podrá recabar de las distintas áreas la asistencia y documentación precisa para facilitar las funciones de seguimiento y coordinación que corresponden a la Consejera o al Consejero.

g) Sailaren plan estrategikoak eta haien jarraipen-txostenak prestatzen laguntzea, sailburuordetzekin koordinatuta.

g) Colaborar en la elaboración de los Planes Estratégicos del Departamento y de los informes de seguimiento correspondientes a los mismos, en coordinación con las Viceconsejerías.

h) Sailaren eginbeharretan eragina duten gaien inguruko informazio egokia bildu, aztertu eta aurkeztea, gaiarekin zerikusia duten saileko beste organo eskudunekin elkarlanean.

h) Recopilar, analizar y trasladar la información pertinente sobre los asuntos que tengan incidencia en el quehacer departamental, requiriendo para ello la colaboración de otros órganos del Departamento competentes por razón de la materia.

i) Europar Batasunaren instituzioen inguruan sailari dagozkion jardueren jarraipena egitea.

i) Efectuar el seguimiento de las actuaciones que al Departamento correspondan en relación con las Instituciones de la Unión Europea.

8. artikulua.– Komunikazio Zuzendaritza.

Artículo 8.– La Dirección de Comunicación.

Sailburuak, bere egitekoak betetzeko, Komunikazio Zuzendaritzaren laguntza izango du, eta hark, dekretu honen 5. artikuluan oro har ematen zaizkion eskumenez gainera, honako hauek izango ditu:

Para el ejercicio de sus funciones, la Consejera o el Consejero contará con la asistencia de la Dirección de Comunicación que desarrollará, además de las que con carácter general le atribuye el artículo 5 del presente Decreto, las siguientes competencias:

a) Informazio-harremanak zuzendu eta izatea komunikabide sozialekin, eta sailari buruzko informazio orokorra zabaltzea, sailaren gainerako organo laguntzaile gisa jardunez.

a) Dirigir y mantener las relaciones informativas con los medios de comunicación social y difundir la información de carácter general del Departamento, actuando como órgano de apoyo al resto de órganos del Departamento.

b) Sailaren akzio publikoen informazio- eta publizitate-estaldura egokia ziurtatzea.

b) Garantizar la adecuada cobertura informativa y publicitaria de las acciones públicas departamentales.

c) Sailaren eginbeharrarekin zerikusia duten gaietan herritarren lankidetza sustatzeko publizitate instituzionaleko kanpainak eta gizartea sentsibilizatzeko beste kanpaina edo neurri batzuk diseinatzea eta gauzatzea, gainerako organo interesdunekin koordinatuta, bat etorriz Euskadiko Publizitate eta Komunikazio Instituzionalari buruzko abenduaren 23ko 6/2010 Legearekin eta Publizitate eta Komunikazio Instituzionalaren Urteko Planarekin.

c) Diseñar y ejecutar las campañas de publicidad institucional y otras campañas o medidas de sensibilización social, destinadas a promover la colaboración ciudadana en materias relacionadas con el quehacer departamental, en coordinación con los demás órganos interesados, de conformidad con la Ley 6/2010, de 23 de diciembre, de publicidad y comunicación institucional de Euskadi y con el Plan anual de publicidad y comunicación institucional.

d) Sailaren komunikazio-politika zehaztu, zuzendu eta koordinatzea, sailaren jarduerak, erabakiak eta politikak behar bezala zabaltzen direla bermatzeko, bai informazio- eta prentsa-kanalen bidez, bai publizitate-kanalen bidez.

d) Definir, dirigir y coordinar la política de comunicación departamental para garantizar una correcta difusión y divulgación de las actividades, decisiones y políticas del Departamento, tanto a través de los canales de información y prensa como de los publicitarios.

e) Sailaren urteko argitalpen-programa prestatzea, Argitalpen Zerbitzu Zentralarekin batera.

e) Elaborar el programa anual de publicaciones del Departamento en colaboración con el Servicio Central de Publicaciones.

f) Sailari dagozkion herritarren arreta- eta informazio-zerbitzuek egoki jarduten dutela ziurtatzea (arreta espezializatua), eta Jaurlaritzak herritarrei arreta emateko duen zerbitzuarekin (Zuzenean zerbitzua) harremanak behar bezala bideratzea, bere eskumenekoak diren arloetan solaskide operatiboak daudela bermatuta.

f) Asegurar el óptimo funcionamiento de los servicios de información y atención a la ciudadanía que corresponden al Departamento (atención especializada), así como articular adecuadamente las relaciones con el servicio de atención a la ciudadanía del Gobierno -Zuzenean- asegurando la existencia de interlocutores operativos en las diferentes materias de su ámbito competencial.

g) Informazioaren argitaratze aktiboa eta sailaren datu publikoen zabalkundea koordinatzea eta horien guztien jarraipena egitea, betiere gardentasun-politikarekin koherente izanik. Orobat, Komunikazio Zuzendaritzak izapidetu eta ebatziko ditu abenduaren 9ko 19/2013 Legeak xedatutakoaren arabera informaziorako irispide-eskubidea erabiltzeko aurkezten diren eskabideak (19/2013 Legea, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa).

g) Coordinar y realizar el seguimiento de la publicación activa de información y de la apertura de datos públicos del Departamento en coherencia con la política de Transparencia. Corresponderá, asimismo, a la Dirección de Comunicación la tramitación y resolución de las solicitudes para el ejercicio del derecho de acceso a la información de acuerdo con lo dispuesto en la Ley 19/2013, de 9 de diciembre, de transparencia, acceso a la información pública y buen gobierno.

h) Sailaren interes orokorreko dokumentu-informazioko zerbitzua kudeatzea, informazio automatizatua emateko, bai bibliografikoa, bai prentsa, irrati, telebistakoa zein Internetekoa.

h) Gestionar el servicio de información documental de interés general del Departamento, a fin de suministrar información automatizada, tanto bibliográfica como de prensa, radio y televisión o de Internet.

i) Behar diren dokumentazio bibliografiko eta tekniko guztiak katalogatzeko organo gisa aritzea, sailaren politika behar bezala gauzatzeko eta administrazio-zerbitzuak optimizatzeko. Zehaztea sailak zer argitalpen dituen aurreikusita kasuan kasuko urterako; hartara, urteko argitalpen-programa prestatu ahal izango da.

i) Actuar como órgano de catalogación de cuanta documentación bibliográfica y técnica sea precisa para el ejercicio de la política departamental y la optimización de los servicios administrativos. Definir la previsión anual de publicaciones correspondiente al Departamento para la elaboración del Programa anual de publicaciones.

IV. KAPITULUA
CAPÍTULO IV
LANEKO ETA GIZARTE SEGURANTZAKO SAILBURUORDETZA
LA VICECONSEJERÍA DE TRABAJO Y SEGURIDAD SOCIAL

9. artikulua.– Laneko eta Gizarte Segurantzako Sailburuordetza.

Artículo 9.– La Viceconsejería de Trabajo y Seguridad Social.

1.– Laneko eta Gizarte Segurantzako Sailburuordetzak honako eskumen hauek izango ditu, dekretu honen 4. artikuluan oro har esleitzen zaizkion eskumenez gainera:

1.– Corresponde a la Viceconsejería de Trabajo y Seguridad Social, además de las que con carácter general le atribuye el artículo 4 del presente Decreto, las siguientes competencias:

a) Sailburuari laguntza teknikoa ematea, haren esku utzi diren egitekoetan eta ordenamendu juridikoak esleitzen dizkion egitekoetan, bai eta horiekin zuzeneko lotura dutenetan ere.

a) Prestar asistencia técnica al Consejero o Consejera en el ámbito de las funciones que tenga encomendadas, así como cuántas le atribuye el ordenamiento jurídico y aquellas que estén directamente relacionadas con las anteriores.

b) Eragile sozialek lanaren arloko topaguneetan egiten dituzten akordioak sustatzea, eta horiek garatzen laguntzea.

b) Impulsar los acuerdos alcanzados por los agentes sociales en los diversos foros de encuentro en materia de trabajo y colaborar en su desarrollo.

c) Lan-harremanen eta laneko segurtasunaren eta osasunaren esparruan eragile sozialek egindako akordioak bultzatu eta babestea.

c) Impulsar y apoyar los acuerdos alcanzados por los agentes sociales en el marco de las relaciones laborales y de seguridad y salud laboral.

d) Enpresa-kultura jakin bat bultzatzea, oinarri izango dituena itunak eta langileen enpresako parte-hartzea.

d) Impulsar una cultura empresarial basada en la concertación y la participación de los trabajadores y trabajadoras en el seno de las empresas.

e) Lanaren antolamenduaren hobekuntza eta modernizazioa bultzatzea, enpresetan produktibitatea eta lehiakortasuna handitzeko.

e) Fomentar la mejora y la modernización de la organización del trabajo con el fin de aumentar la productividad y la competitividad en el seno de las empresas.

f) Ekonomia-garapenaren arloko sail eskudunarekin elkarlanean jardutea, koordinaziorako eta lankidetzarako formulak garatuz, helburu hartuta Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiaren gizarte- eta industria-arloko sarea osatzen duten sektoreen produkzio-prozesuak bultzatzea.

f) Colaborar con el Departamento competente en materia de desarrollo económico, desarrollando fórmulas de coordinación y colaboración para impulsar los procesos productivos de los distintos sectores que conforman el tejido socio-industrial de la economía del País Vasco.

g) Lan Harremanen Euskal Eredua defendatzea.

g) Defender el Modelo Vasco de Relaciones Laborales.

h) Elkarrizketa sozialeko foroetan jardutearen eta parte hartzearen alde egitea.

h) Impulsar la actividad y la participación en los diversos foros de Diálogo Social.

i) Kooperatiben arloan egiten diren arau-hauste oso astunengatik zehapenak ezartzea, Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen 160.6.b) artikuluaren arabera.

i) Imponer sanciones por infracciones muy graves en materia de cooperativas, de conformidad con el artículo 160.6.b) de la Ley 11/2019, de 20 de diciembre, de Cooperativas de Euskadi.

j) Sailburuordetzako zuzendariek hartutako ebazpenen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.

j) Resolver los recursos interpuestos contra las resoluciones adoptadas por las Directoras o los Directores de su Viceconsejería.

k) Gizarte-ekonomiaren, ekonomia solidarioaren eta kooperatibismoaren arloko jarduerak sustatu eta koordinatzea.

k) Promover y coordinar las actuaciones en materia de economía social, solidaria y cooperativismo.

l) Enpresen gizarte-erantzukizunaren arloko jarduerak sustatu eta koordinatzea.

l) Promover y coordinar las actuaciones en materia de responsabilidad social empresarial.

m) Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren goi-mailako koordinazioa eta zuzendaritza bere gain hartzea, eta haren funtzionamendua zaintzea, Euskal Autonomia Erkidegoan.

m) Ostentar la dirección y coordinación superior y velar por el funcionamiento de la Inspección de Trabajo y Seguridad Social en el ámbito de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

2.– Zuzendaritza hauek daude Laneko eta Gizarte Segurantzako Sailburuordetzaren mende:

2.– Dependen de la Viceconsejería de Trabajo y Seguridad Social las siguientes Direcciones:

a) Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritza.

a) Dirección de Trabajo y Seguridad Social.

b) Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza.

b) Dirección de Economía Social.

10. artikulua.– Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritza.

Artículo 10.– La Dirección de Trabajo y Seguridad Social.

1.– Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzak honako egiteko hauek izango ditu, lan-arloko agintaritza den aldetik dekretu honen 5 artikuluak oro har esleitzen dizkion egitekoez gainera:

1.– A la Dirección de Trabajo y Seguridad Social le corresponde, además de las funciones que con carácter general le atribuye el artículo 5 del presente Decreto, en calidad de autoridad laboral, el ejercicio de las siguientes funciones:

a) Indarrean dagoen legeriak lan-arloko legeria betearazteko esleitzen dizkion eskumenak baliatzea.

a) Ejercer las competencias que en materia de ejecución de la legislación laboral le atribuye la legislación vigente.

b) Lurralde-ordezkaritzak zuzendu, koordinatu eta gainbegiratzea. Lurralde-ordezkariek emandako ebazpenen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea ere egokituko zaio, bere eskumeneko arloetan.

b) Dirigir, coordinar y supervisar las Delegaciones Territoriales. Le corresponderá, asimismo, resolver los recursos interpuestos contra las resoluciones adoptadas por las y/o los Delegados Territoriales, en las áreas cuya competencia le corresponda.

c) Euskal Autonomia Erkidegoko Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren jarduera eta funtzionamendua zuzendu, koordinatu eta gainbegiratzea, eta jarduera ikuskatzailearen planak eta programak ezartzea. Orobat, Laneko Ikuskaritzaren jardunari buruzko memoriak eta txostenak prestatuko ditu.

c) Dirigir, coordinar y supervisar la actuación y funcionamiento de la Inspección de Trabajo y Seguridad Social de la Comunidad Autónoma del País Vasco y establecer los planes y programas de la actuación inspectora. Le corresponde, asimismo, la elaboración de las memorias e informes relativos a la actuación de la Inspección de Trabajo.

d) Lan-harremanei buruzko espedienteez arduratzea, haiek tramitatzea eta lehen auzialdian ebaztea, ordenamendu juridikoak gai horretan ematen dizkion ahalmen guztiak baliatuz.

d) Conocer, tramitar y resolver en primera instancia, los expedientes sobre relaciones de trabajo, ejerciendo todas las facultades atribuidas por el ordenamiento jurídico en esta materia.

e) Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren ekimenez, lar-arloko arau-hauste administratibo oso astunengatik zehapenak ezartzea, alde batera utzita Gizarte Segurantzako arau-hausteengatik ezarri behar direnak.

e) Imponer, a iniciativa de la Inspección de Trabajo y Seguridad Social, sanciones por infracciones administrativas en el orden social calificadas como muy graves, excepto las correspondientes a infracciones en materia de Seguridad Social.

f) Kaleratze kolektiboaren, kontratu-eteteen eta lanaldi-murrizketen prozedurak aztertu, izapidetu eta, hala badagokio, ebaztea –halako prozeduren erregelamendua onartzen duen urriaren 29ko 1483/2012 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera–, baldin eta ukitutako enpresak lantegiak baditu lurralde historiko batean baino gehiagotan; halaber, Konkurtso Legearen testu bateginaren 179. artikuluan adierazitako txostena idatziko du –testu bategin hori maiatzaren 5eko 1/2020 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen–.

f) Analizar, tramitar y resolver en los casos que proceda, los procedimientos de despido colectivo y de suspensión de contratos y reducción de jornada, en los términos previstos en el Real Decreto 1483/2012, de 29 de octubre, por el que se aprueba su Reglamento, cuando la empresa afectada tenga centros de trabajo en más de un Territorio Histórico, así como emitir el informe a que se refiere el artículo 179 del texto refundido de la Ley Concursal aprobado por Real Decreto Legislativo 1/2020, de 5 de mayo.

g) COVID-19aren ondoriozko edo alarma-egoeraren deklarazioaren ondoriozko jarduera-galerek zuzenean eragin dituzten kontratu-eteteen eta lanaldi-murrizketen eskabideak izapidetzea eta ebaztea, baldin eta berekin ekarri badute jarduerak etetea edo bertan behera uztea edo lokalak aldi baterako ixtea.

g) Tramitar y resolver las solicitudes de suspensiones de contrato y reducciones de jornada que tengan su causa directa en pérdidas de actividad como consecuencia del COVID-19, incluida la declaración el estado de alarma, que impliquen suspensión o cancelación de actividades, cierre temporal de locales.

h) Ohiko erretiroaren aurreko laguntzak ematea honelako prozesuek ukitutako langileei: Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko kaleratze kolektiboko espedienteen prozeduretatik eratorritako eta ekonomia, teknika, antolaketa eta ekoizpeneko arrazoietan oinarritutako lan-harremanak amaitzeko prozesuak.

h) Otorgar las ayudas previas a la jubilación ordinaria a trabajadores afectados por procesos de extinción de las relaciones laborales fundadas en causas económicas, técnicas, organizativas y de producción derivados de los procedimientos de expedientes de despido colectivo de competencia de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

i) Euskal Autonomia Erkidegoko laneko jaiegunen egutegi ofiziala egin eta izapidetzea.

i) Elaborar y tramitar el Calendario Oficial de Fiestas Laborales de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

j) Euskadiko Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistro telematikoa zuzendu eta kudeatzea, erregistroa arautzen duen dekretuan eta indarrean dagoen gainerako araudian xedatutakoari jarraikiz.

j) Dirigir y gestionar el Registro telemático de Convenios y Acuerdos Colectivos de Trabajo del País Vasco / Euskadiko Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroa, en los términos previstos en el Decreto que lo regula y demás normativa vigente.

k) Lan-hitzarmen kolektiboen hedapen- eta atxikipen-espedienteak ebatzi eta izapidetzea.

k) Resolver y tramitar los expedientes de extensión y adhesión de Convenios Colectivos de Trabajo.

l) Greba-eskubidea baliatzen denean, komunitatearentzako funtsezko zerbitzuak beteko direla bermatzeko neurrien proposamena izapidetzea.

l) Tramitar la propuesta de medidas para garantizar el mantenimiento de los servicios esenciales de la comunidad, con ocasión del ejercicio del derecho de huelga.

m) Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak lan-agintaritzari esleitzen dizkion bitartekaritza-, arbitraje-, eta adiskidetze-egitekoak betetzea, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, hargatik eragotzi gabe Lan Harremanen Kontseiluaren baitan PRECOri dagozkion egitekoak.

m) Ejercer las funciones de mediación, arbitraje y conciliación atribuidas por el ordenamiento jurídico vigente a la autoridad laboral en el ámbito de la Comunidad Autónoma, sin perjuicio de las funciones que correspondan al PRECO en el seno del Consejo de Relaciones Laborales.

n) Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde sindikalen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzen dituen bulego publikoa zuzentzea, eta lurralde-ordezkaritzen bulego publikoak zuzendu eta koordinatzea.

n) Dirigir la Oficina Pública correspondiente al Depósito de los Estatutos de las Organizaciones Sindicales y Empresariales de ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco, así como la dirección y coordinación de las oficinas públicas de las delegaciones territoriales.

o) Sindikatu Hauteskundeen Bulego Publikoa zuzentzea, azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

o) Dirigir la Oficina Pública de Elecciones Sindicales, de conformidad con lo establecido en el Decreto 237/2000, de 28 de noviembre.

p) Laneko segurtasunaren eta osasunaren arloan lan-agintaritzari dagozkion egitekoak betetzea, hargatik eragotzi gabe Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeari esleitutako eskumenak.

p) Ejercer las funciones que corresponden a la autoridad laboral en materia de Seguridad y Salud Laboral, sin perjuicio de las competencias atribuidas a Osalan-Instituto Vasco de Seguridad y Salud Laborales.

q) Laneko Istripuen eta Gaixotasun Profesionalen Tramitazio Telematikorako Erregistroa zuzendu eta kudeatzea.

q) Dirigir y gestionar el Registro para la Tramitación Telemática de Accidentes de Trabajo y Enfermedades Profesionales.

r) Laneko Arriskuen Prebentziorako Ordezkarien Erregistroa zuzendu eta kudeatzea.

r) Dirigir y gestionar el Registro de Delegadas y Delegados de Prevención de Riesgos Laborales.

s) Erakunde espezializatuak akreditatzea, enpresaz kanpoko prebentzio-zerbitzu gisa jardun dezaten, eta, halaber, pertsona eta erakunde espezializatuak akreditatzea, prebentzio-sistemaren gaineko auditoria-jarduerak burutu ditzaten. Horretaz gainera, akreditazio horiei buruzko aldaketa- eta etete-espedienteak ebaztea.

s) Acreditar a las entidades especializadas para actuar como servicios de prevención ajenos a las empresas, así como a las personas o entidades especializadas para desarrollar actividades de auditoria del sistema de prevención, y resolver los expedientes de modificación y suspensión de las citadas acreditaciones.

t) Kanpoko Prebentzio Zerbitzuen eta Auditorien Erregistroa zuzendu eta kudeatzea.

t) Dirigir y gestionar el Registro de los Servicios de Prevención Ajenos y Auditorias.

u) Lan-arriskuen prebentzioaren arloan arau-hauste oso astunak egiteagatik zehatutako enpresen erregistroa zuzendu eta kudeatzea.

u) Dirigir y gestionar el Registro de empresa sancionadas por infracciones muy graves en materia de prevención de riesgos laborales.

v) Euskal Autonomia Erkidegoko Eraikuntzako Enpresa Bermatuen Erregistroa zuzentzea.

v) Dirigir el Registro de Empresas Acreditadas en el Sector de la Construcción de la Comunidad.

w) Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko batean baino gehiagotan lantokiak dituzten Aldi Baterako Laneko Enpresen Erregistroa zuzendu eta kudeatzea, halako enpresei administrazio-baimena ematea eta haien gainean lan-agintaritzari esleitutako eskumenak baliatzea.

w) Dirigir y gestionar el Registro de las Empresas de Trabajo Temporal que posean centros de trabajo en varios Territorios Históricos de la Comunidad Autónoma Vasca, conceder autorización administrativa y ejercer, respecto de las mismas, las competencias que se atribuyen a la autoridad laboral.

x) Laguntza teknikoa ematea enpresei, langileei, entitateei eta organismoei, lan-agintaritzaren egitekoak betetzeko zereginaren barruan.

x) Prestar asistencia técnica a empresas y a trabajadores y trabajadoras, entidades y organismos dentro del ejercicio de las funciones de la autoridad laboral.

y) Eragile sozialek dituzten giza baliabideen kualifikazioa sustatzea, zenbait prestakuntza-planen bitartez, zehazki giza baliabide horiek gizartearen garapen ekonomikoaren eta ongizatearen alde egin dezaten sustatuko duten prestakuntza-planen bitartez.

y) Promover la cualificación de los recursos humanos de los agentes sociales a través del fomento de planes formativos que potencien la contribución de los mismos al desarrollo económico y bienestar de la sociedad.

z) Administrazio publikoetako beste organo batzuei informazioa, laguntza eta lankidetza ematea, lan-arloko arauen aplikazioari buruz edo laguntza eta dirulaguntza publikoen zaintza eta kontrolari buruz.

z) Informar, asistir y colaborar con otros órganos de las Administraciones públicas respecto a la aplicación de normas de orden social o a la vigilancia y control de ayudas y subvenciones públicas.

2.– Laneko Ikuskaritzaren Zuzendariordetzak, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren mendekotasun organikoa, funtzionala eta hierarkikoa duela, bere gain hartuko du lurralde-ikuskaritzen zuzendaritza tekniko eta administratiboa.

2.– La Subdirección de la Inspección de Trabajo, bajo la dependencia orgánica, funcional y jerárquica de la Directora o el Director de Trabajo y Seguridad Social, ejercerá la dirección técnica y de carácter administrativo de las Inspecciones Territoriales.

11. artikulua.– Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza.

Artículo 11.– Dirección de Economía Social.

Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak honako egiteko hauek izango ditu, dekretu honen 5. artikuluak oro har esleitzen dizkion egitekoez gainera:

A la Dirección de Economía Social le corresponde, además de las funciones que con carácter general le atribuye el artículo 5 del presente Decreto, el ejercicio de las siguientes funciones:

a) Gizarte-ekonomia sustatu eta bultzatzea.

a) Fomentar y promocionar la Economía Social.

b) Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legea betetze aldera ikuskaritza-egitekoa gauzatzea eta kooperatiben arloko arau-hauste arinak eta astunak egiteagatik zehapenak ezartzea, aipatutako legearen 160.6.a) artikuluan xedatutakoaren arabera.

b) Ejercer la función inspectora en relación con el cumplimiento de la Ley 11/2019, de 20 de diciembre, de Cooperativas de Euskadi e imponer sanciones por infracciones leves y graves en materia de cooperativas, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 160.6.a) de la citada Ley.

c) Euskadiko Kooperatiben Erregistroa zuzendu eta kudeatzea, betiere Euskadiko Kooperatiben Erregistroaren Antolaketa eta Funtzionamenduaren Erregelamendua onartzen duen martxoaren 29ko 59/2005 Dekretuan ezarritako baldintzen arabera.

c) Dirigir y gestionar el Registro de Cooperativas de Euskadi en los términos del Decreto 59/2005, de 29 de marzo, por el que se aprueba el Reglamento de organización y funcionamiento del Registro de Cooperativas de Euskadi.

d) Lan Sozietateen eta Partaidetzako Sozietateen urriaren 14ko 44/2015 Legean ezarritako betekizunak betetzen direla kontrolatzea, eta halako sozietateen kalifikazioari eta deskalifikazioari buruz ebaztea. Halaber, lege horren garapena bultzatuko du.

d) Controlar el cumplimiento de los requisitos establecidos en la Ley 44/2015, de 14 de octubre, de Sociedades Laborales y Participadas, y resolver su calificación o descalificación. Asimismo, impulsará el desarrollo de esta Ley.

e) Baimena ematea lan-sozietateei, kontratu mugagabeak dituzten langileek –bazkide ez direnek– urtean lan egin behar duten ordu-kopuruaren gainean legez ezarritako mugak gainditzeko.

e) Autorizar a las Sociedades Laborales para exceder los límites establecidos legalmente sobre el número de horas/año trabajadas por las personas trabajadoras contratadas por tiempo indefinido que no sean socias.

f) Zenbait baimen-espedientez arduratzea –zehazki, hirugarren batzuekin jarduerak eta zerbitzuak hasteko edo gehitzeko baimen-espedienteez, eta inoren konturako langileen lanaldien urteko ordu-kopurua gainditzeko baimen-espedienteez–, haiek izapidetzea eta haien gaineko ebazpenak sailburuari proposatzea, betiere Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen 5.2 eta 103.4 artikuluetan –hurrenez hurren– ezarritakoaren arabera.

f) Conocer, tramitar y proponer al Consejero o a la Consejera la resolución de expedientes de autorización para iniciar o aumentar actividades y servicios con terceros así como la autorización para superar el número de horas/año realizadas por trabajadores y trabajadoras por cuenta ajena, de conformidad con lo establecido, respectivamente, en los artículos 5.2 y 103.4 de la Ley 11/2019, de 20 de diciembre, de Cooperativas de Euskadi.

g) Sozietate kooperatiboak onura publikoko deklaratzeko espedienteez arduratzea, haiek izapidetzea eta ebazpena sailburuari proposatzea, otsailaren 2ko 64/1999 Dekretuan ezarritako moduan, Onura publikoko sozietate kooperatiboei dagozkien prozedura eta betekizunen Erregelamendua onartzen baitu dekretu horrek.

g) Conocer, tramitar y proponer al Consejero o a la Consejera la resolución de expedientes de declaración de utilidad pública de las sociedades cooperativas, de acuerdo con lo establecido en el Decreto 64/1999, de 2 de febrero, por el que se aprueba el reglamento sobre procedimientos y requisitos relativos a las Sociedades Cooperativas de utilidad pública.

h) Kooperatibak «gizarte-ekimeneko kooperatiba» gisa sailkatzea, Gizarte Ekimeneko Kooperatibak arautzen dituen apirilaren 4ko 61/2000 Dekretuan xedatutakoaren arabera, bai eta gizarteratzea bultzatzea ere.

h) Calificar cooperativas de «iniciativa social», de acuerdo con lo previsto en el Decreto 61/2000, de 4 de abril, por el que se regulan las Cooperativas de Iniciativa Social y fomentar la integración social.

i) Lurralde-ordezkaritzek emandako ebazpenen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea, bere eskumeneko arloetan.

i) Resolver los recursos interpuestos contra las resoluciones adoptadas por las Delegaciones Territoriales, en las áreas cuya competencia le corresponda.

j) Langileek enpresetan parte har dezaten bultzatzea.

j) Impulsar la participación de los trabajadores y las trabajadoras en las empresas.

k) Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Autonomoaren Elkarteen Erregistro Berezia zuzendu eta kudeatzea; erregistro hori Langile Autonomoaren Estatutuari buruzko uztailaren 11ko 20/2007 Legean jasota dago.

k) Dirigir y gestionar el Registro Especial de Asociaciones de Trabajo Autónomo en la Comunidad contemplado en la Ley 20/2007, de 11 de julio, del Estatuto del Trabajador Autónomo.

l) Enpresen gizarte-erantzukizuna sustatu eta bultzatzea.

l) Fomento y promoción de la Responsabilidad Social Empresarial.

m) Gizarte Ekonomiaren martxoaren 29ko 5/2011 Legea garatzea eta betearaztea, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen-eremuan, Estatuarekin koordinatuta.

m) Desarrollo y ejecución de la Ley 5/2011, de 29 de marzo, de Economía Social, en el ámbito de las competencias del Comunidad Autónoma del País Vasco, en coordinación con el Estado.

V. KAPITULUA
CAPÍTULO V
ENPLEGU ETA GIZARTERATZE SAILBURUORDETZA
LA VICECONSEJERÍA DE EMPLEO E INCLUSIÓN

12. artikulua.– Enplegu eta Gizarteratze Sailburuordetza.

Artículo 12.– La Viceconsejería de Empleo e Inclusión.

1.– Enplegu eta Gizarteratze Sailburuordetzak honako egiteko hauek izango ditu, dekretu honen 4. artikuluak oro har esleitzen dizkion egitekoez gainera:

1.– Corresponden a la Viceconsejería de Empleo e Inclusión, además de las funciones que con carácter general le atribuye el artículo 4 del presente Decreto, las siguientes funciones:

a) Sailburuari laguntza teknikoa ematea, haren esku utzi diren egitekoetan eta ordenamendu juridikoak esleitzen dizkion egitekoetan, bai eta azken horiekin zuzeneko lotura dutenetan ere.

a) Prestar asistencia técnica al Consejero o Consejera en el ámbito de las funciones que tenga encomendadas, así como cuántas le atribuye el ordenamiento jurídico y aquellas que estén directamente relacionadas con las anteriores.

b) Sektore publikoko politikak indartzea, enplegua sortzeko.

b) Reforzar las políticas del sector público a favor del empleo.

c) Eragile sozialek enpleguaren arloko topaguneetan egiten dituzten akordioak sustatzea, eta horiek garatzen laguntzea.

c) Impulsar los acuerdos alcanzados por los agentes sociales en los diversos foros de encuentro en materia de empleo, y colaborar en su desarrollo.

d) Enpleguko eta lan-bitartekaritzako politika aktiboen plangintza estrategikoa, diseinua eta gidalerroak lantzea, lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 6.1.a) artikuluan ezarritako eran (18/2020 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena).

d) Elaborar la planificación estratégica, el diseño y las directrices en materia de políticas activas de empleo e intermediación laboral, en los términos establecidos en el artículo 6.1.a) del Decreto 18/2020, de 6 de septiembre, del Lehendakari, de creación, supresión y modificación de los Departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de determinación de funciones y áreas de actuación de los mismos.

e) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera, esku-hartze integraleko ekintzak ezartzea, Euskadin –enpleguari, gainbeherari eta bazterketari dagokienez– egoerarik ahulenean dauden eremuetan.

e) Colaborar con Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, en el establecimiento de acciones de intervención de carácter integral en las zonas más desfavorecidas de Euskadi en términos de empleo, declive y marginación.

f) Enpleguaren eta gizarteratzearen eremuan jarduten duten organismo publikoen eta pribatuen jarduerak sustatzea eta koordinatzea.

f) Promover y coordinar las actuaciones de los organismos públicos y privados que actúen en el ámbito del Empleo y de la Inclusión Social.

g) Baztertzeko arrisku larrian dauden talde eta pertsona guztiak gizarteratzearekin lotura duen ekintza oro bultzatzea.

g) Impulsar acciones vinculadas a la consecución de la inclusión social de todos los colectivos y personas en riesgo grave de exclusión.

h) Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Gizarte Politiketako Sailburuordetzarekin lankidetzan jardutea, pertsona ororen gizarteratzea helburu duten ekimenak diseinatzen eta garatzen.

h) Colaborar con la Viceconsejería de Políticas Sociales del Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales en el diseño y desarrollo de iniciativas dirigidas a la Inclusión Social de todas las personas.

i) Gizarteratzearen eremuko batzorde eta foro sektorial guztien ekimenak bultzatzea, eta Gizarteratzeko Erakunde arteko Batzordeari, Gizarteratzeko Sail arteko Batzordeari eta Gizarteratzeko Euskal Kontseiluari babesa eta laguntza ematea.

i) Impulsar las iniciativas de las distintas comisiones y foros sectoriales en el ámbito de la inclusión social y proporcionar apoyo y asistencia a la Comisión Interinstitucional para la Inclusión Social, Comisión Interdepartamental para la Inclusión Social y al Consejo Vasco para la Inclusión Social.

j) Gizarteratzeko Euskal Plana bultzatzea.

j) Impulso del Plan Vasco para la Inclusión Social.

k) Sailburuordetzako zuzendariek emandako ebazpenen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.

k) Resolver los recursos interpuestos contra las resoluciones adoptadas por las o los Directores de su Viceconsejería.

2.– Enplegu eta Gizarteratze Sailburuordetzaren mende dago Enplegu eta Gizarteratze Zuzendaritza.

2.– De la Viceconsejería de Empleo e Inclusión depende la Dirección de Empleo e Inclusión.

13. artikulua.– Enplegu eta Gizarteratze Zuzendaritza.

Artículo 13.– Dirección de Empleo e Inclusión.

Enplegu eta Gizarteratze Zuzendaritzak honako egiteko hauek izango ditu, dekretu honen 5. artikuluak oro har esleitzen dizkion egitekoez gainera:

A la Dirección de Empleo e Inclusión le corresponde, además de las funciones que con carácter general le atribuye el artículo 5 del presente Decreto, el ejercicio de las siguientes funciones:

a) Enplegu-planen eta -ekimenen plangintza eta diseinua zuzentzea, horien ezarpena koordinatzea, horien jarraipena egitea, eta horrek guztiak enpleguan dituen emaitzak eta inpaktua ebaluatzea.

a) Dirigir la planificación y diseño de los Planes e Iniciativas de Empleo, coordinar su implementación, realizar su seguimiento y evaluar sus resultados e impacto en el empleo.

b) Ikerketak, azterlanak, analisiak eta txostenak egitea enplegu- eta prestakuntza-berrikuntzarako, eta prestakuntza eta enpleguaren arloko plangintza estrategikorako, lan-merkatuaren, enpleguaren eta prestakuntzaren arteko harreman-ikuspuntu berriak zehaztuz.

b) Realizar investigaciones, estudios, análisis e informes para la innovación en el empleo y la formación, y para la planificación estratégica en materia de formación y empleo, definiendo nuevas perspectivas de relación entre el mercado de trabajo, el empleo y la formación.

c) Enplegu- eta prestakuntza-berrikuntzako proiektuak garatzea, zeharka, beste sail, administrazio edo entitateekin.

c) Desarrollar proyectos de innovación en el empleo y la formación de forma trasversal con otros Departamentos, administraciones o entidades.

d) Enpleguaren, prestakuntzaren, diru-sarrerak bermatzearen eta gizarteratzearen arloko arau-proposamenak egitea.

d) Elaborar propuestas de normativa en materia de Empleo, Formación, Garantía de Ingresos e Inclusión Social.

e) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin koordinatzea eta, hala dagokionean, koordinazio-jarduerak egitea beste enplegu-zerbitzu publiko batzuekin.

e) Coordinarse con el Servicio Vasco de Empleo-Lanbide y llevar a cabo, en su caso, actuaciones de coordinación con otros servicios públicos de empleo.

f) Lan-merkatuaren joerak aztertu eta ebaluatzea.

f) Analizar y evaluar las tendencias del mercado de trabajo.

g) Formula berritzaileak ikertzea zailtasunak dituzten kolektiboko kideek –besteak beste, gazteek, desgaitasuna duten pertsonek, emakumeek eta diru-sarrerak bermatzeko errentaren hartzaileek– enplegurako sarbidea izan dezaten, eta, horretarako, enpresa-munduarekin lankidetzan jarduteko formulak aztertzea.

g) Investigar fórmulas innovadoras en el campo del acceso al empleo de colectivos con dificultades como jóvenes, personas con discapacidad, mujeres, y personas perceptoras de renta de garantía de ingresos, estudiando fórmulas de colaboración con el mundo de la empresa.

h) Enplegagarritasun-politikak eraberritzea, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan langileen eta enpresen arteko bitartekotza- eta komunikazio-bideak hobetuz.

h) Innovar en el diseño de políticas de empleabilidad, colaborando con Lanbide-Servicio Vasco de Empleo en la mejora de los canales de mediación y comunicación entre las personas trabajadoras y las empresas.

i) Enpleguari, prestakuntzari, diru-sarrerak bermatzeari eta gizarteratzeari dagokienez, administrazio publikoen politikak behatzea, europar estrategian arreta berezia jarriz, eta nazioarte-mailan sektoreak dituen joerak aztertuz.

i) Observar las políticas de las administraciones públicas en materia de empleo, formación, garantía de ingresos e inclusión social, con especial atención a la estrategia europea y analizando las tendencias del sector a nivel internacional.

j) Enpresaren eta hezkuntzaren munduarekin lankidetzan jardutea, enpleguari eta prestakuntzari buruzko ikerketarako, arlo horretan konponbide berritzaileen ezarpena sustatuz.

j) Colaborar con el mundo empresarial y educativo, para la investigación en materia de empleo y formación, apoyando la aplicación de soluciones innovadoras en este ámbito.

k) Langabeek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin ezartzen dituzten laneratze aktiboko hitzarmenen aplikazioa aztertzea, eta horien emaitzei buruzko ikerketa egitea.

k) Analizar la aplicación de los convenios de inclusión activa que las personas desempleadas establezcan con Lanbide-Servicio Vasco de Empleo e investigar sobre sus resultados.

l) Enpleguak eta prestakuntzak gainerako sistemekin duten koordinazioa aztertzea; besteak beste, Hezkuntzarekin, Osasunarekin edo Gizarte Zerbitzuekin.

l) Analizar la coordinación entre el empleo y la formación con el resto de sistemas como la Educación, la Salud o los Servicios Sociales.

m) Europako Gizarte Funtsetik eta enpleguarekin eta gizarte-kohesioarekin lotura duten Europako beste funts batzuetatik datozen laguntzak planifikatzea, kudeatzea, kontrolatzea eta ebaluatzea.

m) Planificar, gestionar, controlar y evaluar las ayudas procedentes del Fondo Social Europeo y de otros fondos europeos relacionados con el empleo y la cohesión social.

n) Enpleguaren eta prestakuntzaren arloan plangintza berritzailea ahalbidetzen duen antzeko beste edozein egiteko.

n) Cualquier otra función de naturaleza análoga que permita la planificación innovadora en materia de empleo y formación.

VI. KAPITULUA
CAPÍTULO VI
LANEKO ETA GIZARTE SEGURANTZAKO LURRALDE-ORDEZKARITZAK
DELEGACIONES TERRITORIALES DE TRABAJO Y SEGURIDAD SOCIAL

14. artikulua.– Laneko eta Gizarte Segurantzako lurralde-ordezkaritzak.

Artículo 14.– Delegaciones Territoriales de Trabajo y Seguridad Social.

1.– Lurralde historiko bakoitzean Laneko eta Gizarte Segurantzako lurralde-ordezkaritza bat egongo da. Lurralde-ordezkaritzako buru lurralde-ordezkaria izango da, zeina, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarekiko mendekotasun organikoa duela, bere lurraldeko lan-arloko agintaria izango baita. Hauek dira lurralde-ordezkariaren ahalmenak:

1.– En cada uno de los Territorios Históricos existirá una Delegación Territorial de Trabajo y Seguridad Social, a cuyo frente figurará un Delegado o Delegada Territorial que, bajo la dependencia orgánica del Director o Directora de Trabajo y Seguridad Social será la autoridad laboral en su demarcación territorial, y tendrá las facultades siguientes:

a) Lan-legeria eta laneko segurtasunaren eta osasunaren legeria betearaztearen arloko arauek esleitzen dizkioten eskumenak baliatzea, dagokion lurralde historikoan.

a) Ejercer en su respectivo Territorio Histórico las competencias que le atribuyen las normas en materia de ejecución de la legislación laboral y de seguridad y salud en el trabajo.

b) Dagokion lurralde-eremuan, lan-harremanei buruzko espedienteez arduratzea eta haiek lehenengo auzialdian ebaztea, gai horri buruz indarrean dagoen ordenamendu juridikoak ematen dizkion ahalmenez baliatuz.

b) Conocer y resolver en primera instancia, dentro de su ámbito territorial, los expedientes sobre relaciones de trabajo ejerciendo todas las facultades atribuidas por el ordenamiento jurídico en esta materia.

c) Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren ekimenez, lar-arloko arau-hauste administratibo arin edo astunengatik zehapenak ezartzea, alde batera utzita Gizarte Segurantzako araubide ekonomikoarekin zerikusia duten arau-hausteengatik ezarri behar direnak.

c) Imponer, a iniciativa de la Inspección de Trabajo y Seguridad Social, sanciones por infracciones administrativas en el orden social calificadas como leves o graves, excepto las correspondientes a infracciones en materia del régimen económico de la Seguridad Social.

d) Dagokion lurralde-eremuko kaleratze kolektiboen, kontratu-eteteen eta lanaldi-murrizketen prozedurak aztertu, izapidetu eta, hala badagokio, ebaztea –halako prozeduren erregelamendua onartzen duen urriaren 29ko 1483/2012 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera–, eta, Konkurtso Legearen testu bateginaren 179. artikuluan adierazitako kasuetan, prozedurei buruzko txostena idaztea –testu bategin hori maiatzaren 5eko 1/2020 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen–.

d) Analizar, tramitar y resolver en los casos que proceda los procedimientos de despido colectivo y de suspensión de contratos y reducción de jornada, de su ámbito territorial, en los términos previstos en el Real Decreto 1483/2012, de 29 de octubre, por el que se aprueba su Reglamento, así como emitir informe sobre estos procedimientos, en los supuestos a que se refiere el artículo 179 del texto refundido de la Ley Concursal aprobado por Real Decreto Legislativo 1/2020, de 5 de mayo.

e) Banakako gatazketan nahitaezko adiskidetze-lanak egitea, azaroaren 23ko 2756/1979 Errege Dekretuan ezarritako moduan (2756/1979 Errege Dekretua, zeinaren bidez Bitartekaritza, Arbitraje eta Adiskidetze Institutuak bere gain hartzen baititu esleituta dituen egiteko batzuk).

e) Ejercer las funciones de conciliación obligatoria en conflicto individual en los términos previstos en el Real Decreto 2756/1979, de 23 de noviembre, por el que el Instituto de Mediación, Arbitraje y Conciliación asume parte de las funciones que tiene encomendadas.

f) Dagokion lurralde historikoko tokiko jaiegunen egutegia ezartzea.

f) Establecer el calendario de fiestas locales en su respectivo Territorio Histórico.

g) Euskadiko Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistro telematikoaren lurralde-sekzioa kudeatzea.

g) Gestionar la sección territorial del Registro telemático de Convenios Colectivos y Acuerdos Colectivos de Trabajo del País Vasco / Euskadiko Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroa.

h) Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak lan-agintaritzari esleitzen dizkion bitartekaritza-, arbitraje-, eta adiskidetze-egitekoak betetzea, dagokion lurralde-eremuan, hargatik eragotzi gabe Lan Harremanen Kontseiluaren baitan PRECOri dagozkion egitekoak.

h) Ejercer las funciones de mediación, arbitraje y conciliación atribuidas por el ordenamiento jurídico vigente a la autoridad laboral dentro de su ámbito territorial sin perjuicio de las funciones que correspondan al PRECO en el seno del Consejo de Relaciones Laborales.

i) Dagokion lurralde-eremuan, erakunde sindikalen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzen dituen bulego publikoa kudeatzea.

i) Gestionar la Oficina Pública correspondiente al depósito de los Estatutos de Organizaciones Sindicales y Empresariales en el ámbito territorial correspondiente.

j) Sindikatu-hauteskundeen lurralde-bulegoen egitekoak burutzea, azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

j) Desarrollar las funciones correspondientes a las Oficinas Territoriales de Elecciones Sindicales, de conformidad con lo establecido en el Decreto 237/2000, de 28 de noviembre.

k) Laneko segurtasunaren eta osasunaren alorrean lan-agintaritzari dagozkion egitekoak betetzea, dagokion lurralde historikoan, hargatik eragotzi gabe Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeari esleitutako eskumenak.

k) Ejercer las funciones que corresponden a la autoridad laboral en materia de seguridad y salud laboral en su respectivo Territorio Histórico, sin perjuicio de las competencias atribuidas a Osalan-Instituto de Seguridad y Salud Laborales.

l) Laneko istripuei eta gaixotasun profesionalei buruzko parteen jakinarazpenak jaso eta erregistratzea.

l) Recepcionar y registrar las comunicaciones de partes de accidente y enfermedad profesional.

m) Laneko Arriskuen Prebentziorako Ordezkarien Erregistroaren lurralde-sekzioa kudeatzea.

m) Gestionar la sección territorial del Registro de Delegadas y Delegados de Prevención de Riesgos Laborales.

n) Bere lurralde-eremuan lantokiak dituzten enpresen artean amianto-arriskua dutenen erregistroa kudeatzea, haiei administrazio-baimena ematea eta halako enpresen gainean lan-agintaritzak dituen eskumenak baliatzea.

n) Gestionar el Registro de empresas con riesgo de amianto que posean su centro de trabajo dentro de su ámbito territorial, conceder autorización administrativa y ejercer, respecto de las mismas, las competencias que se atribuyen a la autoridad laboral.

o) Euskal Autonomia Erkidegoko Eraikuntzako Enpresa Bermatuen Erregistroa kudeatzea bere lurralde-eremuan, egoitza soziala bere lurralde historikoan duten enpresen espedienteak ebaztea –inskripzio-espedienteak, datu-aldaketen jakinarazpenenak eta inskripzioak berritu eta ezeztatzearenak–, behar diren ziurtagiriak egitea, eta halako enpresen gainean lan-agintaritzak dituen eskumenak baliatzea.

o) Gestionar el Registro de Empresas Acreditadas en el Sector de la Construcción del País Vasco dentro de su ámbito territorial, resolviendo los expedientes de inscripción, comunicación de variación de datos, renovación y cancelación de las inscripciones de empresas con domicilio social en el respectivo Territorio Histórico, así como la emisión de las pertinentes certificaciones y ejercer, respecto de las mismas, las competencias que se atribuyen a la autoridad laboral.

p) Lantokiak irekitzeko jakinarazpenak jaso eta izapidetzea.

p) Recepcionar y tramitar las comunicaciones de apertura de centros de trabajo.

q) Lantokia bere lurralde-eremuan duten Aldi Baterako Laneko Enpresen Erregistroa kudeatzea, haiei administrazio-baimena ematea eta halako enpresen gainean lan-agintaritzak dituen eskumenak baliatzea.

q) Gestionar el Registro de empresas de trabajo temporal que posean su centro de trabajo dentro de su ámbito territorial, conceder autorización administrativa y ejercer, respecto de las mismas, las competencias que se atribuyen a la autoridad laboral.

r) Salbuespeneko baimena ematea, hamasei urtetik beherakoek jendaurreko ikuskizunetan parte har dezaten.

r) Conceder autorización excepcional para la participación de menores de dieciséis años en espectáculos públicos.

s) Nazioz gaindiko zerbitzu-prestazioen esparruan, joan-etorrien jakinarazpenez arduratzea eta horiek izapidetzea, bai eta, hala badagokio, horiek jasotzea ere, bat etorriz azaroaren 29ko 45/1999 Legearen 5. artikuluan ezarritakoarekin (45/1999 Legea, nazioz gaindiko zerbitzu-prestazioetan langileek egiten dituzten lekualdatzeei buruzkoa).

s) Informar y tramitar las comunicaciones de desplazamiento en el marco de una prestación de servicios transnacional así como recepcionarlas en su caso, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 5 de la Ley 45/1999, de 29 de noviembre, sobre el desplazamiento de trabajadores en el marco de una prestación de servicios transnacional.

t) Kontuak gaitzeari, legeztatzeari eta gordailutzeari eta sinadurak autentifikatzeari dagozkion egitekoak burutzea, martxoaren 29ko 59/2005 Dekretuan ezarritako moduan (59/2005 Dekretua, Euskadiko Kooperatiben Erregistroaren Antolaketa eta Funtzionamenduaren Erregelamendua onartzen duena).

t) Ejercer las funciones relativas a las habilitaciones, legalizaciones, depósitos de cuentas y autenticación de firmas, en los términos del Decreto 59/2005, de 29 de marzo, por el que se aprueba el Reglamento de organización y funcionamiento del Registro de Cooperativas de Euskadi.

u) Zerbitzuen zuzendariari kontratazio-arloan dagozkion ahalmenak gorabehera, lurralde-ordezkaritzetako titularrek eskumena izango dute beren eremuan beharrezkoak diren funtzionamendu-gastuak onartzeko, indarrean den funts aurreratuen araubidearen barruan betiere.

u) No obstante las facultades que corresponden a la persona titular de la Dirección de Servicios en materia de contratación, quien ostente la titularidad de las Delegaciones Territoriales será competente dentro del régimen de fondos anticipados vigente para la aprobación de los gastos de funcionamiento necesarios que en su ámbito procedan.

v) Eta, oro har, indarrean dagoen ordenamendu juridikoak esleitzen dizkien egiteko guztiak, eta espresuki eskuordetzen zaizkienak.

v) Y, en general, cuantas funciones les atribuya el ordenamiento jurídico vigente y las que expresamente se les delegue.

2.– Laneko eta Gizarte Segurantzako lurralde-ordezkaritza bakoitzean, lurralde-ordezkariarekiko zuzeneko mendekotasuna duela, Administrazio eta Zerbitzuen arduradunak lurralde-ordezkaria ordezkatuko du, behin-behinean, baldin eta postua hutsik badago, edo titularra absente edo gaixorik badago.

2.– En cada una de las Delegaciones Territoriales de Trabajo y Seguridad Social y bajo la dependencia directa del Delegado o Delegada Territorial, la persona responsable de Administración y Servicios sustituirá temporalmente al Delegado o Delegada Territorial en caso de vacante, ausencia o enfermedad.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA.– Ordezkapenen araubidea.
DISPOSICIÓN ADICIONAL PRIMERA.– Régimen de suplencias.

Saileko sailburuordeen edo zuzendarien karguak hutsik badaude edo titularrak absente edo gaixorik badaude, haien eskumenak honela beteko dira, non eta saileko titularrak ebazpen espresua ematen ez duen:

En los casos de vacante, ausencia o enfermedad de las personas titulares de las Viceconsejerías o Direcciones del Departamento, las competencias atribuidas a las mismas, en defecto de resolución expresa de la titular del Departamento, serán ejercidas de la siguiente forma:

a) Sailburuordetzei esleitutako eskumenak sailburuordetza horien mendeko zuzendariek beteko dituzte, dekretu honetan jasotzen den hurrenkeraren arabera.

a) Las competencias atribuidas a las Viceconsejerías serán ejercidas por los Directores o las Directoras dependientes de las mismas, por el orden en que aparecen en el presente Decreto.

b) Zuzendaritzei esleitutako eskumenak sailburuordetza bereko zuzendariek beteko dituzte, egituran ageri den hurrenkeraren arabera.

b) Las competencias atribuidas a las Direcciones serán ejercidas por los Directores o las Directoras de la misma Viceconsejería por el orden en que aparecen en su respectiva estructura.

c) Zerbitzu Zuzendaritzari esleitutako eskumenak Kabinete Zuzendaritzako titularrak beteko ditu; Kabinete Zuzendaritzari eta Komunikazio Zuzendaritzari esleitutakoak, berriz, dekretu honetako hurrenkeran aurretik ageri den zuzendaritzak beteko ditu.

c) Las competencias atribuidas a la Dirección de Servicios serán ejercidas por la persona titular de la Dirección de Gabinete y las atribuidas a esta y a la Dirección de Comunicación, por la Dirección que aparece citada en el orden inmediatamente anterior en el presente Decreto.

d) Aurreko arauak nahikoa ez direnetan, gainetik dagoen hurrengo administrazio-organoak erabakitzen duenak beteko ditu administrazio-organoaren eskumenak.

d) Cuando las anteriores reglas no bastaren, las competencias del órgano administrativo serán ejercidas por quien designe el órgano administrativo inmediatamente superior de quien dependa.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Araudi-erreferentziak.
DISPOSICIÓN ADICIONAL SEGUNDA.– Referencias normativas.

Enplegu-arloan indarrean dagoen araudiak lehengo Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailari egiten dizkion aipamenak Lan eta Enplegu Sailari egiten zaizkiola ulertuko da, lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak sail horri esleitutako egitekoei eta jardun-arloei dagokienez (18/2020 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena).

Las alusiones que la normativa vigente en materia de empleo realiza al extinto Departamento de Empleo y Políticas Sociales se entenderán realizadas al Departamento de Trabajo y Empleo en lo que se refiera a las funciones y áreas de actuación atribuidas a este Departamento por el Decreto 18/2020, de 6 de septiembre, del Lehendakari, de creación, supresión y modificación de los Departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de determinación de funciones y áreas de actuación de los mismos.

HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Jaurlaritzako bigarren lehendakariordetzaren egitekoak garatzea.
DISPOSICIÓN ADICIONAL TERCERA.– Desarrollo de las funciones de la Vicepresidencia Segunda del Gobierno.

Dekretu honetan definitu den egitura organikoak Jaurlaritzako bigarren Lehendakariordetzaren egitekoak garatzeko balioko du.

La estructura orgánica definida en el presente Decreto servirá al desarrollo de las funciones de la Vicepresidencia Segunda del Gobierno.

LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA
DISPOSICIÓN TRANSITORIA PRIMERA

Lan eta Enplegu Sailaren estatistika-organo berezia sortzeko dekretua onesten ez den bitartean, indarrean jarraituko dute bi dekretu hauek: ekainaren 20ko 179/2017 Dekretua (Lan eta Justizia Sailaren estatistika-organo espezifikoa sortzekoa eta haren antolaketa eta funtzionamendua zehaztekoa) eta abenduaren 30eko 472/2013 Dekretua (Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren estatistika-organo espezifikoa sortzekoa eta haren antolaketa eta funtzionamendua zehaztekoa; apirilaren 11ko 76/2017 Dekretuaren bidez aldatua). Hartara, Lan eta Enplegu Sailaren jardun-arloei dagozkien estatistika-lanak bete ahal izango dira.

Mientras no se apruebe el Decreto de creación del órgano estadístico específico del Departamento de Trabajo y Empleo, mantendrán su vigencia el Decreto 179/2017, de 20 de junio, por el que se crea el Órgano Estadístico Específico del Departamento de Trabajo y Justicia y se establece su organización y funcionamiento y el Decreto 472/2013, de 30 de diciembre, por el que se crea el Órgano Estadístico Específico del Departamento de Empleo y Políticas Sociales y se establece su organización y funcionamiento, modificado por el Decreto 76/2017, de 11 de abril, a fin de dar cobertura a la actividad estadística correspondiente a las áreas de actuación del Departamento de Trabajo y Empleo.

BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA
DISPOSICIÓN TRANSITORIA SEGUNDA

Dekretu honetan ezarri diren organoek izapidetuko eta ebatziko dituzte abian dauden espedienteak, kasuan kasuko gaiaren arabera.

Los expedientes que se encuentren en curso se tramitarán y resolverán por los órganos que se establecen en el presente Decreto, en función de la materia de que se trate.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA
DISPOSICIÓN DEROGATORIA

Indargabetuta geratzen dira honako hauek: 84/2017 Dekretua, apirilaren 11koa, Lan eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; 75/2017 Dekretua, apirilaren 11koa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena, lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 6. artikuluan Lan eta Enplegu Sailari esleitutako egiteko eta jardun-arloei dagozkien organo eta aurreikuspenei dagokienez (18/2020 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena), eta dekretu honetan ezarritakoaren kontra doan maila bereko edo beheragoko beste edozein xedapen.

Quedan derogados el Decreto 84/2017, de 11 de abril, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Trabajo y Justicia y el Decreto 75/2017, de 11 de abril, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Empleo y Políticas Sociales, respecto a los órganos y previsiones relativas a las funciones y áreas de actuación atribuidas al Departamento de Trabajo y Empleo en el artículo 6 del Decreto 18/2020, de 6 de septiembre, del Lehendakari, de creación, supresión y modificación de los Departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de determinación de funciones y áreas de actuación de los mismos; así como cualquier otra disposición de igual o inferior rango que se oponga a lo establecido en el presente Decreto.

AZKEN XEDAPENA
DISPOSICIÓN FINAL

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko urtarrilaren 19an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 19 de enero de 2021.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,

La Vicelehendakari Segunda y Consejera de Trabajo y Empleo,

IDOIA MENDIA CUEVA.

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala


Análisis documental