Sede electrónica

Boletin Oficial del País Vasco

21. zk., 2021eko urtarrilaren 29a, ostirala

N.º 21, viernes 29 de enero de 2021


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

LEHENDAKARITZA
LEHENDAKARITZA
483
483

5/2021 DEKRETUA, urtarrilaren 19koa, Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko dena.

DECRETO 5/2021, de 19 de enero, por el que se establece la estructura orgánica y funcional de Lehendakaritza.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak arlo hauek esleitzen dizkio Jaurlaritzaren Lehendakaritzari: lehendakariari laguntza ematea Jaurlaritzaren jarduera planifikatzen eta koordinatzen, eta, halaber, gobernu-programa eta plan estrategikoak bultzatzea eta jarraipena egitea; Jaurlaritzaren bozeramailetza; Euskal Autonomia Erkidegoaren kanpoko ordezkaritza- eta proiekzio-politika; Jaurlaritzaren politika Europako gaietan, mugaz gaindiko eta eskualdeen arteko lankidetzan eta euskal gizataldeen eta euskal etxeen arloan; 2030 Agendaren ezarpena bultzatzea, hargatik eragotzi gabe agenda hori Jaurlaritzaren sektore-politiken bidez gauzatzea, prospekzio eta azterketa soziologikoa egitea, zientzia-, teknologia- eta berrikuntza-plana bultzatu eta koordinatzea, eta berrikuntza-funtsa kudeatzea.

El Decreto 18/2020, de 6 de septiembre, del Lehendakari, de creación, supresión y modificación de los Departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de determinación de funciones y áreas de actuación de los mismos, asigna a Lehendakaritza-Presidencia de Gobierno las relativas a la asistencia al Lehendakari en las funciones de planificación y coordinación de la acción del Gobierno, así como el impulso y seguimiento del Programa de Gobierno y de los planes estratégicos del mismo; portavocía del Gobierno, política de representación y proyección de Euskadi en el exterior, política del Gobierno en materia de asuntos europeos, cooperación transfronteriza e interregional y colectividades y centros vascos; el impulso de la implementación de la Agenda 2030, sin perjuicio de su ejecución a través de las distintas políticas sectoriales del Gobierno, la prospección y análisis sociológico y el impulso y coordinación del Plan de Ciencia, Tecnología e Innovación, y gestión del Fondo de Innovación.

Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren antolamenduaren eta egitekoen esparru berrian, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako komisionatua eta hiru idazkaritza daude: Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusia, Kanpo Harremanen Idazkaritza Nagusia, eta Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusia.

El nuevo marco organizativo y funcional de Lehendakaritza-Presidencia de Gobierno, se estructura en tres Secretarías, la Secretaría General de la Presidencia, la Secretaría General de Acción Exterior y la Secretaría General de Transición Social y Agenda 2030; y la persona Comisionada para la Ciencia, la Tecnología y la Innovación.

Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusiari dagokio, oro har, Lehendakaritzaren zerbitzu erkideak koordinatu, zuzendu eta kudeatzea, eta, bereziki, lehendakariari laguntza politikoa eta teknikoa ematea Jaurlaritzaren jarduna zuzendu eta koordinatzeko.

A la Secretaría General de la Presidencia le corresponde la coordinación general, dirección y gestión de los servicios comunes de Lehendakaritza y, en particular, la asistencia política y técnica al Lehendakari para dirigir y coordinar la acción de Gobierno.

Kanpo Harremanen Idazkaritza Nagusiari dagokio Eusko Jaurlaritzaren kanpo-harremanak planifikatu, babestu eta koordinatzea.

A la Secretaría General de Acción Exterior le corresponde la planificación, el apoyo y la coordinación de la acción exterior del Gobierno Vasco.

Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiari dagokio gizarte-agertoki berrien azterketa sustatzea, sailen eta erakundeen arteko jarduera-proposamen berriak identifikatu eta koordinatzea, esperientzia pilotuak bultzatzea, erakundeen, gizartearen eta nazioarteko aliantzak dinamizatzea, eta politika publikoen esparru horren zabalkundea eta gizarte-sustapena egitea.

A la Secretaría General de Transición Social y Agenda 2030 le corresponde promover el análisis de nuevos escenarios sociales, la identificación y coordinación de nuevas propuestas de actuación interdepartamental e interinstitucional, el impulso de experiencias piloto, la dinamización de alianzas institucionales, sociales e internacionales, y la divulgación y promoción social de este ámbito de las políticas públicas.

Ondorioz, eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.c) artikuluak eta irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 3. artikuluak ematen dizkidaten ahalmenen arabera, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko urtarrilaren 19ko bilkuran aztertu ondoren, hau

Por lo expuesto y, en virtud de las facultades que me confieren el artículo 8.c) de la Ley 7/1981, de 30 de junio, de Gobierno, y el artículo 3 del Decreto 18/2020, de 6 de septiembre, y previa deliberación del Consejo de Gobierno en su sesión del día 19 de enero de 2021,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:
I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
LEHENDAKARITZA
LEHENDAKARITZA

1. artikulua.– Jardun-arloak.

Artículo 1.– Áreas de actuación.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 3. artikuluaren arabera, Jaurlaritzaren Lehendakaritzak egiteko eta jardun-arlo hauek ditu esleituta:

Según lo dispuesto en el artículo 3 del Decreto 18/2020, de 6 de septiembre, del Lehendakari, de creación, supresión y modificación de los Departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco, y de determinación de funciones y áreas de actuación de los mismos, Lehendakaritza-Presidencia de Gobierno tiene asignadas las áreas de:

a) Lehendakariari laguntza ematea Jaurlaritzaren jarduera planifikatzen eta koordinatzen; halaber, gobernu-programa eta plan estrategikoak bultzatzea eta jarraipena egitea.

a) La asistencia al Lehendakari en las funciones de planificación y coordinación de la acción del Gobierno, así como el impulso y seguimiento del Programa de Gobierno y de los planes estratégicos del mismo.

b) Jaurlaritzaren bozeramailetza.

b) Portavocía del Gobierno.

c) Erakundeen arteko eta sailen arteko koordinazioa, gizarte- eta sektore-eraldaketei aurre egiteko, lankidetza-gobernantzako eredu batean.

c) Coordinación interinstitucional e interdepartamental, para afrontar las transformaciones sociales y sectoriales, en un modelo de gobernanza colaborativa.

d) Jaurlaritzaren informazio- eta komunikazio-politika.

d) Política informativa y de comunicación del Gobierno.

e) Parte-hartze soziala eta herritarrentzako informazio zuzena, multimedia- eta komunikazio- teknologia berrien bidezko edukiak sortuta, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailarekiko lankidetzan.

e) Participación social e información directa a la ciudadanía mediante generación de contenidos a través de las nuevas tecnologías multimedia y de comunicación, en colaboración con el Departamento de Gobernanza Pública y Autogobierno.

f) Gizarte- eta erakunde-harremanak.

f) Relaciones sociales e institucionales.

g) Euskal Autonomia Erkidearen kanpoko ordezkaritza- eta proiekzio-politika.

g) Política de representación y proyección de Euskadi en el exterior.

h) Jaurlaritzaren politika gai hauetan: Europako gaiak, mugaz gaindiko eta eskualdeen arteko lankidetza, euskal gizataldeak eta euskal etxeak.

h) Política del Gobierno en materia de Asuntos Europeos, Cooperación Transfronteriza e Interregional, y Colectividades y Centros Vascos.

i) 2030 Agendaren ezarpena bultzatzea, hargatik eragotzi gabe agenda hori Jaurlaritzaren sektore-politiken bidez gauzatzea.

i) Impulso de la implementación de la Agenda 2030, sin perjuicio de su ejecución a través de las distintas políticas sectoriales del Gobierno.

j) Prospekzio eta azterketa soziologikoa.

j) Prospección y análisis sociológico.

k) Zientzia-, teknologia- eta berrikuntza-plana bultzatu eta koordinatzea, eta berrikuntza-funtsa kudeatzea.

k) Impulso y coordinación del Plan de Ciencia, Tecnología e Innovación, y gestión del Fondo de Innovación.

l) Legeek eta erregelamenduek ematen dizkioten gainerako ahalmenak.

l) Las demás facultades que le atribuyan las leyes y los reglamentos.

2. artikulua.– Egitura.

Artículo 2.– Estructura.

1.– Aurreko artikuluan adierazitako arloen inguruko egitekoak betetzeko, organo hauek daude Lehendakaritzan:

1.– Para el ejercicio de las funciones relativas a las áreas señaladas en el artículo anterior, Lehendakaritza se estructura en los siguientes órganos:

1.1.– Lehendakaria:

1.1.– Lehendakari:

Idazkaritzaren eta Erakundeekiko Harremanen Zuzendaritza.

Dirección de Secretaría y Relaciones Institucionales.

1.2.– Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusia:

1.2.– Secretaría General de la Presidencia:

a) Azterlan Kabinetearen Zuzendaritza.

a) Dirección de Gabinete de Estudios.

b) Araubide Juridikoaren Zuzendaritza.

b) Dirección de Régimen Jurídico.

c) Koordinazio Zuzendaritza.

c) Dirección de Coordinación.

d) Zerbitzu Zuzendaritza.

d) Dirección de Servicios.

e) Komunikazio Zuzendaritza.

e) Dirección de Comunicación.

1.3.– Kanpo Harremanen Idazkaritza Nagusia:

1.3.– Secretaría General de Acción Exterior:

a) Kanpo Harremanen Zuzendaritza.

a) Dirección de Relaciones Exteriores.

b) Europako Gaien Zuzendaritza.

b) Dirección de Asuntos Europeos.

c) Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza.

c) Dirección para la Comunidad Vasca en el Exterior.

d) Ordezkaritzak: Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritza, Euskadiren Argentinako Ordezkaritza (Mercosur), Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritza, Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritza eta Euskadiren Mexikoko Ordezkaritza.

d) Delegaciones: Delegación de Euskadi para la Unión Europea, Delegación de Euskadi en Argentina-Mercosur, Delegación de Euskadi en Chile, Perú y Colombia, Delegación de Euskadi en Estados Unidos y Delegación de Euskadi en México.

1.4.– Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusia:

1.4.– Secretaría General de Transición Social y Agenda 2030:

a) Berrikuntza Sozialaren Zuzendaritza.

a) Dirección de Innovación Social.

1.5.– Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako komisionatua.

1.5.– Persona Comisionada para la Ciencia, la Tecnología y la Innovación.

2.– Jaurlaritzaren Lehendakaritzako idazkari nagusiak lehendakariaren mende egongo dira zuzenean eta hierarkikoki, eta, Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legearen ondorioetarako, sailburuordeen maila izango dute.

2.– Las personas titulares de la Secretarías Generales que integran Lehendakaritza-Presidencia de Gobierno actuarán bajo la dependencia directa y jerárquica del Lehendakari y a efectos de lo dispuesto en la Ley 7/1981, de 30 de junio, de Gobierno, tendrán el rango de Viceconsejeros o Viceconsejeras.

3.– Euskadik kanpoan dauzkan ordezkariek zuzendarien maila izango du, ekainaren 30eko 7/1981 Legean xedatutako ondorioetarako.

3.– Las personas titulares de cada una de las Delegaciones de Euskadi en el Exterior tendrán, a los efectos previstos en la Ley 7/1981, de 30 de junio, el rango de Directores o Directoras.

4.– Lehendakaritzaren idazkari nagusiek emandako ebazpenek administrazio-bideari amaiera emango diote.

4.– Las resoluciones dictadas por las personas titulares de la Secretarías Generales que integran Lehendakaritza pondrán fin a la vía administrativa.

3. artikulua.– Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako komisionatua.

Artículo 3.– Persona Comisionada para la Ciencia, la Tecnología y la Innovación.

1.– Lehendakariak, zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren arloan dagozkion eskumenak gauzatzeko, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako komisionatu baten laguntza izango du, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua arautzen duen apirilaren 8ko 49/2014 Dekretuaren 6. artikuluan xedatutakoaren arabera eta bertan ezartzen diren laguntza-funtzioekin bat etorriz.

1.– Para el ejercicio de las atribuciones que corresponden al Lehendakari en materia de Ciencia Tecnología e Innovación, estará asistido por una persona Comisionada para la Ciencia, la Tecnología y la Innovación, de acuerdo con lo dispuesto en el artículo 6 del Decreto 49/2014, de 8 de abril, por el que se regula el Consejo Vasco de Ciencia, Tecnología e Innovación y con las funciones de apoyo que en él se establecen.

2.– Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako komisionatuak sailburuordeen maila izango du, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen ondorioetarako.

2.– La persona Comisionada para la Ciencia, la Tecnología y la Innovación, a efectos de la Ley 7/1981, de 30 de junio, de Gobierno, tendrá el rango de Viceconsejero o Viceconsejera.

4. artikulua.– Atxikipenak.

Artículo 4.– Adscripciones.

Lehendakaritzari atxikita daude, halaber, sortze-arauetan ezarritako baldintzetan, honako organo hauek:

Están así mismo adscritos o vinculados a Lehendakaritza, en los términos que establecen sus normas de creación, los siguientes órganos:

a) Publizitateari buruzko Sailarteko Batzordea, Euskadiko Publizitate eta Komunikazio Instituzionalari buruzko abenduaren 23ko 6/2010 Legeak sortua eta azaroaren 22ko 237/2011 Dekretuak arautua.

a) Comisión Interdepartamental de Publicidad, creada por la Ley 6/2010, de 23 de diciembre, de Publicidad y Comunicación Institucional de Euskadi y regulada por Decreto 237/2011, de 22 de noviembre.

b) Kanpo Harremanetarako Sailarteko Batzordea, abuztuaren 31ko 127/2007 Dekretuak arautua.

b) Comisión Interdepartamental de Acción Exterior, regulada por Decreto 127/2007, de 31 de agosto.

c) Kanpo Harremanetarako Erakundearteko Batzordea, martxoaren 18ko 52/2008 Dekretuak arautua.

c) Comisión Interinstitucional de Acción Exterior, regulada por Decreto 52/2008, de 18 de marzo.

d) Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordea, ekainaren 28ko 96/2016 Dekretuak sortu eta arautua.

d) Consejo Asesor de Acción Exterior, creado y regulado por Decreto 96/2016, de 28 de junio.

e) Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordea, apirilaren 11ko 234/1995 Dekretuak arautua.

e) Consejo Asesor de Relaciones con las Colectividades Vascas, regulado por Decreto 234/1995, de 11 de abril.

f) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua, apirilaren 8ko 49/2014 Dekretuak arautua.

f) Consejo Vasco de Ciencia, Tecnología e Innovación, regulado por Decreto 49/2014, de 8 de abril.

5. artikulua.– Idazkaritza nagusiak.

Artículo 5.– De las Secretarías Generales.

1.– Lehendakaritzaren egitura osatzen duen idazkaritza nagusi bakoitzari dagokio, dekretu honetan zehaztutako arlo espezifikoei kalterik egin gabe, kontratazioaren arloko egiteko orokor hauek betetzea:

1.– Corresponde a cada una de las Secretarías Generales que componen la estructura de Lehendakaritza, sin perjuicio de las áreas específicas detalladas en el presente Decreto, las siguientes funciones genéricas en materia de contratación:

a) Kontratazio-organo gisa jardutea esleituta dituzten jardun-arloei dagozkien gaietan, baldin eta indarreko legeen arabera kontratu txikitzat hartzen ez badira. Hala ere, kontratu txikietan ere kontratazio-organo gisa jardungo dute, baldin eta zuzenean mendean dituzten zuzendaritzen jardun-arloa gainditzen badute eta idazkaritzen jardun-arloei dagozkien gaiak badira.

a) Actuar como órganos de contratación en las materias propias de las áreas de actuación que tengan asignadas, que no tengan el carácter de contratos menores conforme a la legislación vigente. No obstante, también actuarán como órganos de contratación en los contratos menores que excedan del ámbito de actuación de las direcciones que dependan directamente de ellas y se trate de materias propias de sus áreas de actuación.

b) Idazkaritzen jardun-arloei dagozkien espedienteak izapidetzeko behar diren gastu-baimenak ematea, 8.2.f) artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe.

b) Realizar las autorizaciones de gasto precisas para la tramitación de expedientes de materias propias de sus áreas de actuación, sin perjuicio de lo dispuesto en el artículo 8.2.f).

c) Idazkaritzen jardun-arloetako berezko gaien esparruan, baliabide propio pertsonifikatuei egindako enkarguak egitea.

c) Celebrar, en el ámbito de las materias propias de sus áreas de actuación, aquellos encargos a medios propios personificados.

2.– Lehendakaritzaren egitura osatzen duen idazkaritza nagusi bakoitzari dagokio, dekretu honen hurrengo kapituluetan zehaztutako arlo espezifikoei kalterik egin gabe, dirulaguntzen arloko egiteko orokor hauek betetzea:

2.– Corresponde a cada una de las Secretarías Generales que componen la estructura de Lehendakaritza, sin perjuicio de las áreas específicas detalladas en los siguientes capítulos del presente Decreto, las siguientes funciones genéricas en materia de subvenciones:

a) Dirulaguntzetarako deialdia egitea eta dirulaguntzok ematea idazkaritza bakoitzaren jardun-arloei dagozkien gaietan, salbu eta indarrean dagoen xedapen orokorren batek kontrakoa ezartzen badu.

a) Convocar y conceder las subvenciones en las materias propias de sus áreas de actuación, salvo que una disposición de carácter general vigente establezca lo contrario.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan esleitutako dirulaguntza izendunak ematea, idazkaritza bakoitzaren jardun-arloei dagozkien gaietan.

b) Conceder subvenciones asignadas nominativamente en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco, en las materias propias de sus áreas de actuación.

3.– Lehendakaritzaren egitura osatzen duen idazkaritza nagusi bakoitzari dagokio Lehendakaritzaren hizkuntza-normalizazioaren erantzukizuna bere gain hartzea, eskumeneko arloetan, eta euskararen erabilera sustatzea, bai zerbitzuak emateko, bai lan-hizkuntza gisa baliatzeko, herritarren hizkuntza-eskubideak bermatze aldera, Jaurlaritzak onartutako euskarari buruzko agenda estrategikoan xedatutakoarekin bat etorriz.

3.– Corresponde a cada una de las Secretarías Generales que componen la estructura de Lehendakaritza, asumir la responsabilidad de la normalización lingüística de Lehendakaritza, en las áreas de su competencia, y fomentar el uso del euskera, tanto en la prestación de servicios como en su utilización como idioma de trabajo, con objeto de garantizar los derechos lingüísticos de la ciudadanía, en consonancia con lo dispuesto en la Agenda estratégica sobre el euskera aprobada por el Gobierno.

4.– Lehendakaritzaren egitura osatzen duen idazkaritza nagusi bakoitzari dagokio bere gain hartzea Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak berdintasun-printzipiorako ezartzen dituen aginduak betetzen direla zaintzeko erantzukizuna, bai eta Eusko Jaurlaritzak onartutako berdintasunerako-planetan ezarritako neurriak betetzen direla zaintzea ere.

4.– Corresponde a cada una de las Secretarías Generales que componen la estructura de Lehendakaritza asumir la responsabilidad de velar por la ejecución de los mandatos que la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres, establece para integrar el principio de igualdad, así como por la ejecución de medidas establecidas en los Planes para la Igualdad aprobados por el Gobierno Vasco.

5.– Lehendakaritzaren egitura osatzen duten idazkari nagusiek beren jardun-arloetako organoek emandako egintzak ofizioz berrikusteko prozedurak hasi eta ebatziko dituzte.

5.– Las personas titulares de cada una de las Secretarías Generales que componen la estructura de Lehendakaritza incoarán y resolverán los procedimientos de revisión de oficio de los actos dictados por los órganos correspondientes a sus áreas de actuación.

6. artikulua.– Zuzendaritzak.

Artículo 6.– De las Direcciones.

Lehendakaritzaren egitura osatzen duten zuzendaritzetako bakoitzari dagokio, dekretu honen hurrengo kapituluetan zehaztutako arlo espezifikoei kalterik egin gabe, egiteko orokor hauek betetzea:

Corresponde a cada una de las direcciones que conforman la estructura de Lehendakaritza, sin perjuicio de las áreas específicas detalladas en los siguientes capítulos del presente Decreto las siguientes funciones genéricas:

a) Kontratazio-organo gisa jardutea esleituta dituzten jardun-arloei dagozkien gaietan, indarreko legeen arabera kontratuak txikitzat jotzen badira.

a) Actuar como órganos de contratación en las materias propias de las áreas de actuación que tengan asignadas, cuando tengan el carácter de contratos menores conforme a la legislación vigente.

b) Indarrean dauden legeetan txikitzat tipifikatutako kontratuen gastu-baimenak ematea zuzendaritzen jardun-arloei dagozkien espedienteetan.

b) Realizar las autorizaciones de gasto de los contratos tipificados como menores en la legislación vigente en los expedientes correspondientes a sus áreas de actuación.

c) Zuzendaritzen eskumen-arloan, Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planean ezarritako helburuak zehaztea eta helburuok ezartzeko eta ebaluatzeko behar diren ekimenak garatzea.

c) Definir en el área de su competencia, en coordinación con la dirección de servicios de Lehendakaritza, los objetivos establecidos en el Plan para la normalización del uso del euskera y desarrollar las iniciativas precisas para su implantación y evaluación.

d) Zuzendaritzen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planaren helburuak definitzea, bai eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak sustatu, gauzatu eta ebaluatzea ere; eta, horretarako, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko politiken kudeaketa integratua egin, Araubide Juridikoaren Zuzendaritzako Berdintasunerako Unitatearen koordinaziopean eta Emakunde–Emakumearen Euskal Erakundearekiko lankidetzan.

d) Definir en su ámbito los objetivos del Plan para la Igualdad de Mujeres y Hombres de la Comunidad Autónoma de Euskadi, así como promover, ejecutar y evaluar las acciones e iniciativas para alcanzar dichos objetivos, llevando a cabo una gestión integrada de las políticas en materia de igualdad de mujeres y hombres; todo ello, bajo la coordinación de la Unidad para la Igualdad de la Dirección de Régimen Jurídico y en colaboración con Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
IDAZKARITZAREN ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANEN ZUZENDARITZA
DIRECCIÓN DE SECRETARÍA Y RELACIONES INSTITUCIONALES

7. artikulua.– Egitekoak.

Artículo 7.– Funciones.

Egiteko hauek ditu Idazkaritzaren eta Erakundeekiko Harremanen Zuzendaritzak:

Corresponden a la Dirección de Secretaría y Relaciones Institucionales las siguientes funciones:

a) Lehendakariaren gizarte- eta erakunde-harremanak garatu eta sustatzeko irizpide orokorrak ezartzea.

a) Establecer los criterios generales para el desarrollo y fomento de las relaciones sociales e institucionales del Lehendakari.

b) Lehendakariak gizarte-eragile, herritar eta erakundeekin dituen harremanak gauzatzea eta harremanon jarraipena egitea.

b) Proceder a la ejecución y seguimiento de las relaciones del Lehendakari con los agentes sociales, la ciudadanía y con las distintas Instituciones.

c) Lehendakariak parte hartu behar duen ekitaldi ofizialak egoki antolatu eta burutzen direla bermatzea.

c) Garantizar la adecuada organización y desarrollo de los actos oficiales en los que participe el Lehendakari.

d) Idazkaritzaren arlorako eta Lehendakaritzaren harreman publikoetarako behar diren ekintzak burutzea.

d) Llevar a cabo las acciones precisas en el ámbito de la Secretaría y de las relaciones públicas de Lehendakaritza.

e) Kanpo Harremanen Idazkaritza Nagusiarekin koordinaturik, lehendakariari laguntza logistikoa ematea kanpora egin behar dituen bidaietarako.

e) Prestar la cobertura logística oportuna a los viajes del Lehendakari al exterior, en coordinación con la Secretaría General de Acción Exterior.

f) Kanpo Harremanen Idazkaritza Nagusiarekin koordinaturik, kanpoko pertsona ospetsuek Euskadira egiten dituzten bidaietarako laguntza logistikoa ematea.

f) Prestar la cobertura logística oportuna a los viajes de personalidades del exterior a Euskadi, en coordinación con la Secretaría General de Acción Exterior.

g) Lehendakaritzari eta Jaurlaritzako kargu publikodunei protokoloaren araubidea aplikatzea.

g) Aplicar el régimen de protocolo a Lehendakaritza y a cargos públicos del Gobierno.

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
LEHENDAKARITZAREN IDAZKARITZA NAGUSIA
SECRETARÍA GENERAL DE LA PRESIDENCIA

8. artikulua.– Egitekoak.

Artículo 8.– Funciones.

1.– Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusia lehendakariaren mende egongo da zuzen-zuzenean, eta egiteko hauek izango ditu:

1.– Corresponde a la Secretaría General de la Presidencia, bajo la dependencia directa y jerárquica del Lehendakari:

a) 1. artikuluan ezarritakoaren arabera Lehendakaritzari dagozkion jardun-arloak koordinatu eta bultzatzea, eta Lehendakaritza osorako diren zerbitzuen kudeaketa zuzentzea.

a) Coordinar e impulsar las funciones y áreas de actuación que corresponden a Lehendakaritza en virtud de lo previsto en el artículo 1, así como la dirección de la gestión de los servicios comunes.

b) Komunikazio-organo legez jardutea Jaurlaritzaren sailekin eta Jaurlaritzaren Lehendakaritzari loturiko organismoekin, hargatik eragotzi gabe ez Jaurlaritzako kideek Lehendakaritzarekin duten zuzeneko harremana –Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean ezarritakoaren arabera– eta ez dekretu honek Kanpo Harremanen Idazkaritza Nagusiari eta Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiari esleitzen dizkien harremanak.

b) Actuar como órgano de comunicación con los Departamentos del Gobierno y con los organismos que tengan relación con Lehendakaritza-Presidencia de Gobierno, sin perjuicio de la relación directa que con esta mantengan quienes componen el Gobierno, de conformidad con lo establecido en la Ley 7/1981, de 30 de junio, de Gobierno, y de las relaciones que el presente Decreto atribuye a la Secretaría General de Acción Exterior y a la Secretaría General de Transición Social y Agenda 2030.

c) Lehendakariari bere erantzukizunak gauzatzeko behar dituen argibide politiko eta teknikoak eskaintzea, sailburuei dagozkien egitekoak murriztu gabe.

c) Proporcionar al Lehendakari la información política y técnica que le sea precisa, para el ejercicio de sus responsabilidades, sin merma de las funciones que corresponden a las personas titulares de los Departamentos.

d) Lehendakariari Jaurlaritzaren jarduna zuzendu eta koordinatzeko behar duen laguntza ematea. Horrez gain, aholkularitza ere eskainiko dio, hala eskatzen badu.

d) Prestar al Lehendakari el apoyo preciso para dirigir y coordinar la acción de gobierno, así como asesorarle en las materias que se le requieran.

e) Sektoreetako jarduera- eta ekimen-planei buruzko informazio-prozedura egokiak ezartzea eta horiek mantentzea, lehendakariari gobernu-lana koordinatzen laguntzeko.

e) Establecer y mantener los adecuados procedimientos de información sobre los planes de actuación e iniciativas sectoriales, al objeto de facilitar la coordinación de la acción gubernamental por parte del Lehendakari.

f) Jaurlaritzako sailei laguntza eskatzea, halakorik behar bada, lehendakariak erakundeetan parte hartu behar duenean.

f) Recabar de los distintos Departamentos del Gobierno la asistencia que precise el Lehendakari para sus intervenciones institucionales.

g) Sailen jardueren koordinazio orokorrerako eta sektorialerako prozedurak eta tresnak proposatzea, eta jarduera horiek nola gauzatzen diren gainbegiratzea.

g) Proponer procedimientos e instrumentos para la coordinación general y sectorial de las actuaciones departamentales, y supervisar su ejecución.

h) Gobernu-programari lotutako adierazle-sistemaren kudeaketa zuzendu eta koordinatzea, Ekonomia eta Ogasun Sailarekiko lankidetzan.

h) Dirigir y coordinar la gestión del sistema de indicadores vinculados al Programa de Gobierno, en colaboración con el Departamento de Economía y Hacienda.

i) Jaurlaritzaren informazio- eta komunikazio-politika ezarri, diseinatu eta zuzentzea, gizarte-komunikabideez baliatuz.

i) Establecer, diseñar y dirigir la política informativa y de comunicación del Gobierno, a través de los medios de comunicación social.

2.– Lehendakaritzari dagozkion eskumenen esparruan, Lehendakaritzaren idazkari nagusiak honako egiteko hauek izango ditu:

2.– En el ámbito de las competencias que corresponden a Lehendakaritza, quien ostente la titularidad de la Secretaría General de la Presidencia asumirá las siguientes funciones:

a) Xedapen orokorren eta akordioen proiektuak egitea eta lehendakariari proposatzea, eta Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren egitekoen eta jardun-arloen esparruan behar diren zirkularrak, jarraibideak eta egintzak ematea.

a) Elaborar y proponer al Lehendakari los proyectos de disposiciones generales y acuerdos, y dictar las circulares, instrucciones y actos necesarios en el ámbito de las funciones y áreas de actuación de Lehendakaritza-Presidencia de Gobierno.

b) Lehendakariari laguntzea Jaurlaritzaren Lehendakaritzari esleitutako jardun-arloetan, Gobernu Kontseiluak edo horren barnean sortutako batzorde eskuordetuek onartu behar dituzten gaiak aurkeztu, defendatu eta izapidetzen.

b) Asistir al Lehendakari en la presentación, defensa y tramitación de los asuntos que, en las áreas de actuación atribuidas a Lehendakaritza-Presidencia de Gobierno, deban ser aprobados por el Consejo de Gobierno o las Comisiones Delegadas que se creen en su seno.

c) Lehendakaritzaren dirulaguntzetarako deialdia egitea eta dirulaguntzok ematea, baldin eta Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusiaren berezko gaiak badira edo gainerako idazkaritza nagusien jardun-arloak gainditzen badituzte.

c) Convocar y conceder las subvenciones de Lehendakaritza, cuando traten de materias propias de la Secretaria General de la Presidencia o excedan de las áreas de actuación de las demás Secretarías Generales.

d) Idazkaritza nagusietako baten berezko eremua gainditzen duten eta indarrean dauden legeen arabera kontratu txikitzat hartzen ez diren gaietan, kontratazio-organoa izatea, eta, oro har, aurrekontu-araubidearen eta kontratazioaren arloan sailburuei esleitzen zaizkien ahalmenak baliatzea.

d) Ejercer de órgano de contratación de aquellas materias que excedan del ámbito propio de alguna de las Secretarías Generales y no tengan el carácter de contratos menores conforme a la legislación vigente, así como ejercer, con carácter general, las facultades que se atribuyen a las personas titulares de los Departamentos en materia de régimen presupuestario y de contratación.

e) Era berean, idazkaritza nagusitako baten eremua gainditzen duten gaietan, baliabide propio pertsonifikatuei egindako enkarguak izenpetzeko eskumena izango du.

e) Igualmente será competente para suscribir, en aquellas materias que excedan del ámbito propio de alguna de las Secretarías Generales, encargos a medios propios personificados.

f) Dekretu honetan beste organo batzuei esleitu ez zaizkien Lehendakaritzaren eskumeneko espedienteak izapidetzeko behar diren gastu-baimenak ematea, hargatik eragotzi gabe zenbatekoa dela-eta Gobernu Kontseiluari dagozkionak.

f) Realizar las autorizaciones de gasto precisas para la tramitación de expedientes competencia de Lehendakaritza que no hayan sido atribuidas a otros órganos en el presente Decreto, y sin perjuicio de las que por razón de la cuantía correspondan al Consejo de Gobierno.

g) Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 10. artikuluak sail bakoitzari esleitzen dizkion eskumenak erabiltzea, Lehendakaritzari atxikitako behin-behineko langileak izendatzea barne.

g) Ejercer las competencias que el artículo 10 de la Ley 6/1989, de 6 de julio, de la Función Pública Vasca, atribuye a cada Departamento, incluyendo el nombramiento del personal eventual adscrito a Lehendakaritza.

h) Ondare-erantzukizuneko espedienteak ebaztea, bai eta idazkaritza nagusi baten jardun-arloa gainditzen dutenak ere.

h) Resolver expedientes de responsabilidad patrimonial, así como aquellos que excedan del ámbito de actuación de una Secretaría General.

9. artikulua.– Azterlan Kabinetearen Zuzendaritza.

Artículo 9.– Dirección de Gabinete de Estudios.

Azterlan Kabinetearen Zuzendaritzari egiteko hauek dagozkio:

Corresponden a la Dirección de Gabinete de Estudios las siguientes funciones:

a) Lehendakariaren lan-programaren jarraipena egitea.

a) Realizar el seguimiento del programa de trabajo del Lehendakari.

b) Lehendakariari laguntza zuzena ematea karguaren arabera esleituta dituen egitekoetan.

b) Prestar asistencia directa al Lehendakari para el ejercicio de las funciones que tiene encomendadas en virtud de su cargo.

c) Prospekzio Soziologikoen Kabinetearen bidez, behar diren azterlanak, txostenak eta jarduerak egitea, Jaurlaritzaren Lehendakaritzak gizarte-errealitatearen egoeraren eta bilakaeraren berri izan dezan.

c) Realizar cuantos estudios, informes y acciones sean precisos para mantener informada a Lehendakaritza-Presidencia de Gobierno de la situación y evolución de la realidad social, a través del Gabinete de Prospección Sociológica.

10. artikulua.– Araubide Juridikoaren Zuzendaritza.

Artículo 10.– Dirección de Régimen Jurídico.

Araubide Juridikoaren Zuzendaritzari egiteko hauek dagozkio:

Corresponden a la Dirección de Régimen Jurídico las siguientes funciones:

a) Lehendakaritzaren eskumen-eremuan, Gobernu Kontseiluak erabaki beharreko gaiak prestatu eta koordinatzea, bai eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharrekoak ere.

a) Preparar y coordinar los asuntos, en el ámbito de la competencia de Lehendakaritza, cuya deliberación corresponde al Consejo de Gobierno, así como de los que deban ser objeto de publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

b) Legebiltzarreko agerraldiak lantzen laguntzea Jaurlaritzaren Lehendakaritzako organoei, bai eta Lehendakaritzak Arartekoarekin, Herri Kontuen Euskal Epaitegiarekin nahiz beste erakunde publiko batzuekin dituen harremanak koordinatu eta bideratzea ere, organo eskudunen bidez.

b) Asistir a los órganos de Lehendakaritza-Presidencia de Gobierno en la elaboración de intervenciones parlamentarias, así como coordinar y canalizar, a través de los órganos competentes, las relaciones de Lehendakaritza con el o la Ararteko, el Tribunal Vasco de Cuentas Públicas y otras Instituciones Públicas.

c) Lehendakaritzaren lege-aholkularitza eta araugintza, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legearen 4. artikuluan eta Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoari buruzko apirilaren 25eko 144/2017 Dekretuaren 42. artikuluan ezarritakoaren arabera.

c) La asesoría jurídica y la actividad de producción normativa de Lehendakaritza, en los términos establecidos en el artículo 4 de la Ley 7/2016, de 2 de junio, de Ordenación del Servicio Jurídico del Gobierno Vasco y en el artículo 42 del Decreto 144/2017, de 25 de abril, del Servicio Jurídico del Gobierno Vasco.

d) Saileko organoei aholku ematea sektore publikoko kontratuei buruzko legeei buruz, lege horietan bertan araututako edozein prozeduratan zuzen aplikatzeari buruz eta kontratuak gauzatzeari buruz, beste organo batzuei esleitutako eskumenei kalterik egin gabe.

d) Asesorar a los órganos del departamento sobre la legislación de contratos del sector público, sobre la correcta aplicación de dicha legislación en cualesquiera procedimientos regulados en la misma y sobre la ejecución de los contratos, sin perjuicio de las competencias atribuidas a otros órganos.

e) Lehendakaritzarentzat interesgarriak diren legeen, jurisprudentziaren eta doktrinaren jarraipena egitea.

e) Realizar el seguimiento de la legislación, jurisprudencia y doctrina de interés para Lehendakaritza.

f) Berdintasunerako Unitatearen jarduerak zuzentzea eta Lehendakaritzako organoekiko lankidetzan aritu, koordinatu eta bultzatzea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta Eusko Jaurlaritzak onartutako berdintasun-planean aurreikusitako neurriak betearaztea sustatzeko.

f) Dirigir las actuaciones de la Unidad para la Igualdad e impulsar, coordinar y colaborar con los distintos órganos de Lehendakaritza-Presidencia, para promover la ejecución de las medidas previstas en la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres y en el Plan para la Igualdad aprobado por el Gobierno Vasco.

g) Euskadiren kanpoko ordezkariekiko lankidetzan aritzea ordezkaritza horiek ondo funtzionatzeko behar diren ekintzetan, betiere Zuzendaritzako gaietan.

g) Efectuar el seguimiento de los intereses de Lehendakaritza en procedimientos judiciales y cooperar en su defensa a través del órgano competente.

h) Euskadiren kanpoko ordezkariekiko lankidetzan aritzea, funtzionamendu normalerako behar diren ekintzak gauzatzeko, Zuzendaritzaren berezko gaietan.

h) Colaborar con las personas titulares de las Delegaciones de Euskadi en el Exterior en el desempeño de cuantas acciones sean precisas para el normal funcionamiento, en materias propias de la Dirección.

11. artikulua.– Koordinazio Zuzendaritza.

Artículo 11.– Dirección de Coordinación.

Koordinazio Zuzendaritzari egiteko hauek dagozkio:

Corresponden a la Dirección de Coordinación las siguientes funciones:

a) Gobernu-jardunaren prestakuntza koordinatzea eta jarraipena egitea, bai eta informazio-prozeduren proposamena egitea eta prozeduren jarraipena egitea ere.

a) Coordinar la elaboración y realizar el seguimiento de la acción de Gobierno, así como formular la propuesta de procedimientos de información y seguimiento de los mismos.

b) Sailekiko lankidetzarako mekanismoak eta koordinazio-estrategiak zehaztea, gobernu-jardun bateratu baterantz jotzeko.

b) Formular estrategias de coordinación y mecanismos de trabajo conjunto entre los Departamentos, orientados hacia una acción conjunta de Gobierno.

c) Sailei aholkularitza ematea euren jardunak planifikatu, programatu eta ebaluatzeko, bereziki sailarteko eta erakundearteko eragina badute. Jardun horietan, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailarekin eta Ekonomia eta Ogasun Sailarekin koordinatuta jardungo du.

c) Asesorar a los Departamentos en la planificación, programación y evaluación de sus actuaciones, en particular, cuando tengan una incidencia interdepartamental o interinstitucional. En lo que se refiere a estas actividades, se actuará en coordinación con los Departamentos de Gobernanza Pública y Autogobierno y de Economía y Hacienda.

d) Sailarteko edo erakundearteko organoetan parte hartzea, organoen jarduera gobernu-jardunerantz bideratzeko, eta koordinazioa sustatzea funtzionamendua hobetu eta ahalik eta efikazia eta efizientzia handiena izan dezaten.

d) Participar en órganos de carácter interdepartamental o interinstitucional para orientar su actividad hacia la acción de gobierno, y promover su coordinación para mejorar el funcionamiento de los mismos de manera eficaz y eficiente.

12. artikulua.– Zerbitzu Zuzendaritza.

Artículo 12.– Dirección de Servicios.

1.– Zerbitzu Zuzendaritzari, zeharkako kudeaketako organo gisa, egiteko hauek dagozkio:

1.– Corresponden a la Dirección de Servicios las siguientes funciones como órgano de gestión transversal:

a) Aurrekontuaren aurreproiektua egitea, aurrekontuaren jarraipena egitea eta Lehendakaritzaren kudeaketa ekonomiko-administratiboa gauzatzea.

a) Elaborar el anteproyecto de presupuesto, ejercer el seguimiento del presupuesto y llevar a cabo la gestión económico-administrativa de Lehendakaritza.

b) Lehendakaritzako bulegoen barne-araubideari eustea, bulegoak administratzea eta bertako ondarea eta ekipamendua zaintzeaz arduratzea.

b) Mantener el régimen interior de las dependencias de Lehendakaritza, llevar su administración y velar por la conservación de su patrimonio y equipamiento.

c) Sortzen diren ondare-erantzukizuneko espedienteak hastea, izapidetzea, eta Lehendakaritzaren idazkari nagusiari helaraztea, berak ebatzi ditzan.

c) Incoar y tramitar los expedientes de responsabilidad patrimonial que se susciten, para su posterior elevación a la persona titular de la Secretaría General de la Presidencia, que los resolverá.

d) Euskadiren kanpoko ordezkariekin koordinatzea eta lankidetzan aritzea, egoitzek behar bezala funtziona dezaten, Zuzendaritzaren berezko gaietan.

d) Coordinar y colaborar con las personas titulares de las Delegaciones de Euskadi en el Exterior en el desempeño de cuantas actuaciones sean precisas para el normal funcionamiento de sus sedes, en las materias propias de la Dirección.

e) Euskadiren kanpoko ordezkaritzek behar bezala funtzionatzeko behar diren jarduerak gauzatzen lagundu eta ziurtatzea, batez ere ondare, obra eta altzari, baliabide informatiko eta telekomunikazio, ibilgailu eta langileei dagokienez.

e) Asistir y asegurar la ejecución de cuantas actuaciones sean precisas para el buen funcionamiento de las Delegaciones de Euskadi en el Exterior, especialmente en las materias referidas a patrimonio, obras y mobiliario, recursos informáticos y telecomunicaciones, vehículos y personal, entre otras.

f) Laneko Segurtasun eta Osasun Unitatearen jarduerak zuzendu eta antolatzea.

f) Dirigir y organizar las actuaciones de la unidad de Seguridad y Salud laboral.

g) Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa aurreratuko, modernizazioko, administrazio elektronikoko, gobernantzako eta berrikuntzako proiektu orokorretan parte hartzea, eta Lehendakaritzan sustatzea.

g) Participar en los proyectos de ámbito general del Gobierno Vasco en las materias de gestión avanzada, modernización, administración electrónica, gobernanza e innovación, y promoverlos en Lehendakaritza.

h) Lehendakaritzako herritarrentzako informazio- eta arreta-zerbitzuen funtzionamendu egokia ziurtatzea (arretarako 2. eta 3. mailak), Zuzenean–Eusko Jaurlaritzako Herritarrentzako Arreta Zerbitzuarekiko harremanak behar bezala antolatzea eta, horretarako, eskumen-eremuko gaietan solaskide operatiboak daudela ziurtatzea.

h) Asegurar el óptimo funcionamiento de los servicios de información y atención a la ciudadanía de Lehendakaritza (niveles 2 y 3 de atención), así como articular adecuadamente las relaciones con el Servicio de Atención Ciudadana del Gobierno Vasco (Zuzenean), asegurando la existencia de interlocutores operativos en las diferentes materias de su ámbito competencial.

i) Lehendakaritzari dagozkion informazio publikoa eskuratzeko eskabideak izapidetu eta ebaztea, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legean xedatutakoaren arabera.

i) Tramitar y resolver las solicitudes de acceso a la información pública referidas a Lehendakaritza, de conformidad con lo dispuesto en el Ley 19/2013, de 9 de diciembre, de transparencia, acceso a la información pública y buen gobierno.

j) Gardentasun-politikarekin bat etorriz, hauek koordinazioa eta jarraipena egitea: informazioaren argitalpen aktiboa, informazio publikoa eskuratzeko eskubidearen eskabideei emandako erantzunak eta Lehendakaritzaren datu publikoen irekiera.

j) Coordinación y seguimiento de la publicación activa de información, de la respuesta a las solicitudes de derecho de acceso a la información pública, y de la apertura de datos públicos de Lehendakaritza en coherencia con la política de Transparencia.

k) Lehendakaritzako Erregistro Orokorra eta Artxiboa kudeatzea.

k) Gestionar el Registro General y el Archivo de Lehendakaritza.

2.– Langileen arloan, egiteko hauek dagozkio Zerbitzu Zuzendaritzari:

2.– En materia de personal corresponden a la Dirección de Servicios las siguientes funciones:

a) Jaurlaritzaren Lehendakaritzari atxikitako langileak administratu eta kudeatzea, eta diziplina-espedienteak izapidetzeko eskumena duen administrazio-organoa izatea.

a) Administrar y gestionar el personal adscrito a Lehendakaritza-Presidencia de Gobierno, siendo el órgano administrativo competente para la tramitación de los expedientes disciplinarios.

b) Langileen beharrizanak ebaluatzea eta Lehendakaritzako lanpostuen zerrendaren proposamena egitea.

b) Evaluar las necesidades de personal y elaborar la propuesta de relación de puestos de trabajo de Lehendakaritza.

c) Langileen gizarte-ekintzako, prestakuntzako eta hobekuntzako planak eta programak prestatzea, hargatik eragotzi gabe Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak arlo horretan dituen eskumenak.

c) Preparar planes y programas de acción social, formación y perfeccionamiento del personal, sin perjuicio de las atribuciones del Instituto Vasco de Administración Pública en esta materia.

d) Lehendakaritzako zerbitzuen eta lan-sistema eta -metodoen barne-antolaketari, arrazionalizazioari, aplikazio informatikoei, administrazio digitalari eta informatizazioari buruzko proposamenak egitea, Lehendakaritzaren gainerako organoekin eta Autonomia Erkidegoko Administrazioko organo eskudunekin koordinatuta.

d) Elaborar propuestas sobre la organización interna, racionalización, aplicaciones informáticas y administración digital e informatización de los servicios de Lehendakaritza y de los sistemas y métodos de trabajo en la misma, de forma coordinada con los demás órganos de Lehendakaritza y con los órganos competentes de la Administración de la Comunidad Autónoma.

e) Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren zerbitzuko langileen euskalduntze-prozesua eta hizkuntza-normalizazioa koordinatzea, eta euskararen erabilera sustatzea, Euskara Unitatearen bidez, hizkuntza-normalizazioaren arloko eskumena duten organo zentralekiko lankidetzan.

e) Coordinar el proceso de euskaldunización y normalización lingüística del personal al servicio de Lehendakaritza-Presidencia de Gobierno, así como fomentar el uso del euskera, a través de la correspondiente unidad de euskera, en colaboración con los órganos centrales que tengan atribuida la competencia en materia de normalización lingüística.

3.– Kontratazioaren esparruan, egiteko hauek dagozkio Zerbitzu Zuzendaritzari:

3.– En el ámbito de la contratación corresponden a la Dirección de Servicios las siguientes funciones:

a) Sektore publikoko kontratuen legeen mendeko prozedurak izapidetzea, hargatik eragotzi gabe Kontratazio Batzorde Nagusiaren eskumenak eta Lehendakaritzako beste organo batzuei arauz esleitutako eskumenak (Euskadiren kanpoko ordezkariak).

a) Tramitar los procedimientos sujetos a la legislación de contratos del sector público, sin perjuicio de las competencias de la Comisión Central de Contratación y de las competencias normativamente atribuidas a otros órganos de Lehendakaritza (Delegados y Delegadas de Euskadi en el Exterior).

b) Idazkaritza nagusietako baten eremua gainditzen duten gaietan kontratazio-organo gisa jardutea, baldin eta indarreko legeen arabera kontratu txikitzat jotzen badira.

b) Actuar como órgano de contratación de aquellas materias que excedan del ámbito propio de alguna de las Secretarías Generales cuando, de conformidad con la legislación vigente, tengan el carácter de contratos menores.

13. artikulua.– Komunikazio Zuzendaritza.

Artículo 13.– Dirección de Comunicación.

Komunikazio Zuzendaritzari egiteko hauek dagozkio:

Corresponden a la Dirección de Comunicación las siguientes funciones:

a) Jaurlaritzaren jardunaren berri behar bezala ematen dela ziurtatzea, bai eta lehendakariaren eta Jaurlaritzaren bozeramailearen jardunaren berri ere.

a) Garantizar la adecuada cobertura informativa de las acciones del Gobierno, incluidas las relativas al Lehendakari y el área de portavocía del Gobierno.

b) Beharrezko irizpide eta baliabideak ezartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sail eta organismo autonomoen prentsa-zerbitzuak eta erakunde-izaerako jarduerei loturiko zabalkunde- eta informazio-ekintzak koordinatuta egon daitezen bermatzeko.

b) Establecer los criterios y mecanismos necesarios que aseguren la coordinación de los servicios de prensa de los distintos Departamentos y Organismos Autónomos de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi, y la acción divulgativa e informativa que afecte a actuaciones de carácter institucional.

c) Jaurlaritzak komunikabideekin dituen harremanak zuzentzea.

c) Dirigir las relaciones del Gobierno con los medios de comunicación.

d) Gizartea sentsibilizatzeko publizitate-kanpainak eta neurriak koordinatzea, bai eta Eusko Jaurlaritzaren eta sailen jardueren zabalkundea egitea ere, Publizitate Instituzionalari buruzko Sailarteko Batzordearen bidez.

d) Coordinar las campañas publicitarias y medidas de sensibilización social, así como la difusión de las acciones del Gobierno Vasco y de sus Departamentos, a través de la Comisión Interdepartamental de Publicidad Institucional.

e) Euskadiren irudi instituzionala kanpoan zabaltzeko informazio- eta publizitate-irizpideak eta -politikak ezartzea.

e) Establecer los criterios y las políticas informativas y de publicidad en orden a divulgar la imagen institucional de Euskadi en el exterior.

f) Gobernuaren komunikatuak, erreferentziak eta prentsa-oharrak egitea.

f) Elaborar comunicados, referencias y notas de prensa del Gobierno.

g) Euskadiko nahiz nazioarteko gaurkotasunak komunikabideetan duen islaz azterlanak eta txostenak burutzea, eta politikaren, ekonomiaren eta gizartearen egoera aztertzea, ikuspuntu informatiboa erabiliz.

g) Elaborar estudios e informes sobre el reflejo informativo de la actualidad vasca e internacional, así como analizar, desde el punto de vista informativo, la coyuntura política, económica y social.

h) Herritarrei gobernu-ekintzaren berri informazioa zuzenean ematea, edukiak sortuz.

h) Información directa a la ciudadanía de la acción de gobierno mediante generación de contenidos.

IV. KAPITULUA
CAPÍTULO IV
KANPO HARREMANEN IDAZKARITZA NAGUSIA
SECRETARÍA GENERAL DE ACCIÓN EXTERIOR

14. artikulua.– Egitekoak.

Artículo 14.– Funciones.

1.– Kanpo Harremanen Idazkaritza Nagusia lehendakariaren mende egongo da zuzenean eta hierarkikoki, eta laguntza emango dio lehendakariari Euskal Autonomia Erkidegoaren kanpo-harremanetarako estrategia politiko eta instituzionala zehaztu eta zuzentzeko.

1.– La Secretaría General de Acción Exterior, bajo la dependencia directa y jerárquica del Lehendakari, es el órgano que le asiste en la definición y dirección de la estrategia político-institucional de la acción exterior de la Comunidad Autónoma.

2.– Kanpo Harremanen Idazkaritza Nagusiak honako egiteko hauek ditu Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenen esparruan:

2.– La Secretaría General de Acción Exterior tiene atribuidas, en el marco de las competencias de la Comunidad Autónoma, las siguientes funciones:

a) Eusko Jaurlaritzaren kanpo-harremana programatu, sustatu eta koordinatzea.

a) Programar, impulsar y coordinar la acción exterior del Gobierno Vasco.

b) Euskadi nazioartekotzeko esparru-estrategia zehaztu eta abian jartzeko ekintzak bultzatu eta koordinatzea, bai eta kanpo-harremanen plan estrategikoa ere.

b) Impulsar y coordinar la definición y puesta en marcha de la Estrategia marco de internacionalización de Euskadi, así como del correspondiente plan estratégico de acción exterior.

c) Jaurlaritzari kanpo-harremanen arloan lagundu eta aholku ematea, eta lehendakariaren jarraibideak betearaztea esparru horretan. Ildo horretan, Lehendakaritzari laguntzea, Eskualdeetako Lantaldean eta beste eskualde-organo edo -erakunde batzuetan Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezkari instituzionala den heinean dituen egitekoetan. Horrez gain, lehendakariaren ordezkoa izango da Eskualdeetako Lantaldean eta beste eskualde-organo edo -erakunde batzuetan.

c) Apoyar y asesorar al Gobierno en materia de acción exterior y ejecutar las instrucciones del Lehendakari en este ámbito. En este sentido, ejercerá funciones de apoyo a Lehendakaritza, en la representación institucional de la Comunidad Autónoma de Euskadi en el Comité de las Regiones y en otros órganos u organizaciones regionales. Además, ejercerá la suplencia del Lehendakari en el Comité de las Regiones y en otros órganos u organizaciones regionales.

d) Kanpoko pertsona ospetsuen presentzia planifikatu, sustatu eta koordinatzea Euskadin.

d) Planificar, apoyar y coordinar la presencia en Euskadi de personalidades del exterior.

e) Europako erakundeei buruzko jardun-politika definitzea, batez ere Europar Batasunari eta Europako Kontseiluari buruzkoa.

e) Definir la política de actuación en relación con las Instituciones Europeas, en particular con la Unión Europea y con el Consejo de Europa.

f) Eusko Jaurlaritzak Europako eskualde-mugimenduan duen ekimena zuzentzea, batez ere Eskualdeetako Lantaldean eta Euskadik parte hartzen duen eskualdearteko erakundeetan.

f) La dirección de la acción del Gobierno Vasco en el movimiento regional europeo, en particular, en el Comité de las Regiones y en aquellos órganos y entidades interregionales en las que participe Euskadi.

g) Mugaz gaindiko eta eskualdeen arteko lankidetza-harremanak zuzendu, bultzatu eta koordinatzea, eta, bereziki, lurralde-artikulaziorako harremanetan sakontzea Nafarroako Foru Komunitatearekin eta «Euskal Hirigune Elkargoa–Communauté d'agglomération du Pays basque»arekin, oinarri hartuta Euskal Autonomia Erkidegoarekin dituzten harreman-lotura bereziak.

g) Dirigir, impulsar y coordinar las relaciones de cooperación transfronteriza e interregional, y en particular profundizar en las relaciones de articulación territorial con la Comunidad Foral de Navarra y «Euskal Hirigune Elkargoa- Communauté d'agglomération du Pays basque», en base a sus especiales vínculos de relación con la Comunidad Autónoma del País Vasco.

h) Kanpoan diren euskal gizataldeekiko harreman-politika planifikatu, gauzatu eta kudeatzea.

h) Planificar, ejecutar y gestionar la política de relación con las colectividades vascas en el exterior.

i) Eusko Jaurlaritzak beste herri, eskualde edo erakunde azpiestatal batzuekin edo nazioarteko antolakundeekin dituzten aldebiko harremanak eta aldeaniztunak sustatu, garatu eta koordinatzea.

i) Impulsar, desarrollar y coordinar las relaciones bilaterales y multilaterales que el Gobierno Vasco pueda mantener con otros países, regiones o entidades subestatales, así como con Organizaciones Internacionales.

j) Estatuko Administrazioarekiko koordinazio instituzionalean aritzea, Europako politikaren, Eusko Jaurlaritzaren kanpo-harremanen eta Estatuaren nazioarteko politikaren jarraipena egitea Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenei eragiten dieten gaietan, ahalik eta kanpo-harreman hoberena bermatzeko.

j) La coordinación institucional con la Administración del Estado respecto al seguimiento de la política europea, de la acción exterior del Gobierno Vasco y de la política internacional del Estado, en los asuntos que afecten a las competencias de la Comunidad Autónoma de Euskadi, a fin de garantizar la mejor realización de la acción exterior.

k) Nazioarteko tratatuak egin eta negoziatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoak izan behar duen parte-hartzea zuzendu eta koordinatzea, Estatuko Administrazioarekin adostutako bideetatik.

k) Dirigir y coordinar la participación de la Comunidad Autónoma en la elaboración y negociación de Tratados Internacionales, mediante los cauces acordados con la Administración del Estado.

l) Gai horietan Estatuaren borondatea zehazteko eratzen diren konferentzia, batzorde edo organoetan Euskal Autonomia Erkidegoaren presentzia eta parte-hartzea koordinatzea.

l) Coordinar la presencia y participación de la Comunidad Autónoma en las Conferencias, Comisiones u órganos que se constituyan, a los efectos de proceder a la formación de la voluntad del Estado en estas materias.

m) Kanpo-harremanetan eragina duten jarduerak gauzatzen dituzten erakunde publikoekiko edo pribatuekiko harremanak izatea.

m) El desarrollo de las relaciones con aquellas entidades públicas o privadas de Euskadi cuando realicen actuaciones de relevancia exterior.

n) Euskal erakundeen arteko kooperazioa eta lankidetza sustatzea, Kanpo Harremanetarako Erakundearteko Batzordearen eremuan, kanpo-harremanen eremuko proiektuak bateratzeko.

n) Impulsar, en el marco de la Comisión Interinstitucional de Acción Exterior, la cooperación y colaboración entre distintas Instituciones Vascas, para la puesta en común de proyectos en el ámbito de la acción exterior.

o) Europako Batzordearen eta Europako Parlamentuaren Estatuko Ordezkaritzarekiko harremanak garatzea.

o) El desarrollo de las relaciones con la Representación de la Comisión Europea y del Parlamento Europeo en el Estado.

3.– Jaurlaritzaren kanpo-harreman bateratua izan dadin, Kanpo Harremanen Idazkaritza Nagusia eta organoak elkarlanean arituko dira Eusko Jaurlaritzako sailekin, organismo autonomoekin, sozietate publikoekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko ente publikoekin, lehen aipatutako egiteko horietarako. Kanpo-harremanen esparruan arau eta xedapenak eman behar direnean, Kanpo Harremanen Idazkaritza Nagusiak arau eta xedapen horien proiektuen gaineko txostena emango du.

3.– La Secretaría General de Acción Exterior y sus órganos, a fin de asegurar una acción exterior integrada del Gobierno, ejercerán estas funciones en relación con los Departamentos del Gobierno Vasco, sus Organismos Autónomos, Sociedades Públicas y Entes Públicos de la Administración General de la Comunidad Autónoma, e informarán los proyectos de normas y disposiciones que se dicten en relación con la acción exterior.

4.– Kanpo Harremanen Idazkaritza Nagusiari eta organoei esleitutako egitekoek lurralde historikoen eta lurralde-erakundeen jardunari eragiten badiote, lankidetza- eta elkarlan-bitarteko egokiak ezarriz gauzatuko dira.

4.– Cuando las funciones atribuidas a la Secretaría General de Acción Exterior y sus órganos incidan en la actividad de los Territorios Históricos y Entes Locales se llevarán a cabo mediante el establecimiento de los oportunos cauces de cooperación y colaboración.

15. artikulua.– Kanpo Harremanen Zuzendaritza.

Artículo 15.– Dirección de Relaciones Exteriores.

Kanpo Harremanen Zuzendaritzak bete behar ditu Kanpo Harremanen Idazkaritza Nagusiak jardun-eremuan esleituta dituen egitekoak, eta, bereziki, honako hauek:

Corresponde a la Dirección de Relaciones Exteriores ejecutar las funciones que tiene encomendadas la Secretaría General de Acción Exterior en su ámbito de actuación, y en especial:

a) Kanpo Harremanen idazkari nagusiari laguntzea kanpo-harremanen politika kudeatu eta gauzatzen.

a) Asistir a la persona titular de la Secretaría General de Acción Exterior en la gestión y ejecución de la política vinculada a las relaciones exteriores.

b) Kanpo Harremanen Idazkaritza Nagusiak definitzen duen kanpo-harremanen plan estrategikoko jardun- eta ekintza-lerroak prestatu, sustatu, koordinatu, gauzatu eta ebaluatzea.

b) Elaborar, impulsar, coordinar, ejecutar y evaluar las líneas de actuación y acciones contenidas en el plan estratégico de acción exterior que defina la Secretaría General de Acción Exterior.

c) Jaurlaritzaren kanpo-harremanen estrategia politikoa eta instituzionala ziurtatzeko, Kanpo Harremanen Idazkaritza Nagusiak kanpoan gauzatutako jarduerak koordinatzeko tresnak proposatu eta kudeatzea.

c) Proponer y gestionar los instrumentos de coordinación de las actividades realizadas en el exterior por la Secretaría General de Acción Exterior en orden a asegurar la estrategia político-institucional de la acción exterior del Gobierno.

d) Eusko Jaurlaritzako sailek, organismo autonomoek eta sozietate publikoek Europar Batasunetik kanpo egiten dituzten ekintzak bultzatzea, jarraipena egitea eta koordinatzea, Euskadiko ekonomia-, enpresa- eta kultura-sustapenaren koherentzia eta eraginkortasuna bermatzeko.

d) Impulsar, realizar el seguimiento y coordinar las acciones fuera de la Unión Europea de los distintos Departamentos, Organismos Autónomos y Sociedades Públicas del Gobierno Vasco, con la finalidad de garantizar la coherencia y eficacia de la promoción económica, empresarial y cultural de Euskadi.

e) Euskadiren kanpoko ordezkaritzek egoki funtzionatzeko behar den jarduera oro proposatu eta sustatzea.

e) Proponer e impulsar cuantas actuaciones sean precisas para el buen funcionamiento de las Delegaciones de Euskadi en el Exterior.

f) Ordezkaritzei babesa eta laguntza teknikoa ematea txostenak eta memoriak prestatzeko, solaskide edo eragileak identifikatu eta aurkitzeko, eta, oro har, eguneroko funtzionamendurako.

f) Proporcionar asistencia y soporte técnico a las Delegaciones en la preparación de informes, memorias, identificación y localización de interlocutores o agentes y, en general, en su funcionamiento ordinario.

g) Eusko Jaurlaritzaren interesak koordinatzea Madrilen, Euskadiren Madrilgo Bulegoaren bidez.

g) Coordinar los intereses del Gobierno Vasco en Madrid, a través de la oficina de Euskadi en Madrid.

h) Eusko Jaurlaritzak nazioarteko erakundeekin eta erakunde aldeaniztunekin dituen harremanak sustatu eta erraztea.

h) Impulsar y facilitar las relaciones del Gobierno Vasco con Organizaciones Internacionales y Multilaterales.

i) Izaera horizontaleko organismo eta sareetan parte hartzea, bai horiekiko harremanak sustatzeko, bai Eusko Jaurlaritzako sail, organismo autonomo eta sozietate publikoek organismo eta sare horiekin dituzten harremanen jarraipena egiteko.

i) Participar en organismos y redes de carácter horizontal, bien para impulsar las relaciones con los mismos, como para realizar el seguimiento de las relaciones de otros Departamentos, Organismos Autónomos y Sociedades Públicas del Gobierno Vasco con dichos organismos.

j) Euskadi kanpoan ezagutzera emateko jarduerak sustatzea, industria, jakintza, berezitasun instituzionalak, hizkuntza eta kultura oinarri hartuta.

j) Impulsar acciones para dar a conocer Euskadi en el exterior, apoyándose en su industria, su conocimiento, sus singularidades institucionales, su lengua y su cultura.

k) Euskadin nazioarteko organismoek euren egoitzak irekitzeko laguntza eta euskarria ematea.

k) Proporcionar asistencia y soporte a la apertura de sedes de organismos internacionales en Euskadi.

l) Kidego kontsularrarekiko harremanetan, komunikazio-kanala izatea Euskadin.

l) Servir de canal de comunicación en las Relaciones con el cuerpo Consular en Euskadi.

16. artikulua.– Europako Gaien Zuzendaritza.

Artículo 16.– Dirección de Asuntos Europeos.

1.– Europako Gaien Zuzendaritzak bete behar ditu Kanpo Harremanen Idazkaritza Nagusiak jarduera-esparruan esleituta dituen egitekoak, eta, bereziki, hauek:

1.– Corresponde a la Dirección de Asuntos Europeos ejecutar las funciones que tiene encomendadas la Secretaría General de Acción Exterior en su ámbito de actuación, y en especial:

a) Kanpo Harremanen idazkari nagusiari laguntzea Jaurlaritzak Europan duen jarduna eta lurralde-lankidetza sustatu eta koordinatzen.

a) Asistir a la persona titular de la Secretaría General de Acción Exterior en las funciones de impulso y coordinación de la acción europea y la cooperación territorial del Gobierno.

b) Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Europar Batasuneko eta Europako Kontseiluko erakunde eta organoen arteko harreman-organo gisa jardutea, Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzarekin koordinatuta.

b) Actuar como órgano de relación de la Comunidad Autónoma con las Instituciones y órganos de la Unión Europea y del Consejo de Europa, en coordinación con la Delegación de Euskadi para la Unión Europea.

c) Koordinazio-neurrien egikaritzea zuzendu eta garatzea, Jaurlaritzak esku har dezan Europar Batasuneko arauak eta politikak landu eta aplikatzeko jardunean, bai eta Jaurlaritzaren Sare Operatiboa garatzea ere neurri horiek betetzeko.

c) Dirigir y desarrollar la ejecución de las medidas de coordinación para la intervención del Gobierno en la elaboración y aplicación de la normativa y de las políticas de la Unión Europea, así como el desarrollo de la Red Operativa del Gobierno para la aplicación de estas medidas.

d) Eusko Jaurlaritzako sailek, organismo autonomoek eta sozietate publikoek Europar Batasunetik kanpo egiten dituzten ekintzak bultzatzea, jarraipena egitea eta koordinatzea, Euskadiko ekonomia-, enpresa- eta kultura-sustapenaren koherentzia eta eraginkortasuna bermatzeko.

d) Impulsar, desarrollar y coordinar la participación de representantes de la Comunidad Autónoma en los órganos y grupos de trabajo de las Instituciones Europeas y, en particular, de las de la Unión Europea.

e) Europako Erkidegoko zuzenbidearen aplikazioa gainbegiratu eta koordinatzea.

e) Supervisar y coordinar la aplicación del derecho comunitario.

f) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren komunikazio ofizialak Europako erakundeetara –batez ere Europako Batzordera– kontrolatu eta bideratzea, batez ere komunikazio horiek ordenamendu komunitarioak ezarritako betebeharrei buruzkoak badira (xedapenen transposizioei, estatu-laguntzen proposamenei, arau-hausteei eta abarrei buruzkoak). Horretarako, legeak ezarritako bideak erabiliko dira.

f) Controlar y canalizar hacia las Instituciones Europeas y, en particular, hacia la Comisión Europea, las comunicaciones oficiales de la Administración General de la Comunidad Autónoma y, en especial, aquellas derivadas de las obligaciones que impone el ordenamiento comunitario (transposición de directivas, notificaciones de las propuestas de ayudas de Estado, procedimientos de infracción...), que se realizarán a través de los cauces legalmente establecidos.

g) Europako Batzordearen eta Europako Parlamentuaren Madrilgo Ordezkaritzarekiko harremanak izatea.

g) Desarrollar las relaciones con la Representación de la Comisión Europea y del Parlamento Europeo en Madrid.

h) Jaurlaritzako sailek, organismo autonomoek eta sozietate publikoek Europar Batasunaren programa eta ekimenetan duten parte-hartzea sustatu, koordinatu eta ebaluatzea, baldin eta programa eta ekimen horiek programazio-dokumenturik edo programa operatiborik behar ez badute.

h) Impulsar, coordinar y evaluar la participación de los Departamentos del Gobierno, sus Organismos Autónomos y Sociedades Públicas en los programas e iniciativas de la Unión Europea que no requieran de documentos de programación o de programas operativos.

i) Jaurlaritzako sailek Europar Batasunaren ekimenen berri izateko eta ekimenoi jarraipena egiteko tresnak zuzendu eta koordinatzea.

i) Dirigir y coordinar los instrumentos que faciliten a los Departamentos del Gobierno la información y seguimiento de la actividad de la Unión Europea.

j) Jaurlaritzako sailei arau, politika eta ekimen komunitarioei buruzko aholkuak ematea, arau, politika eta ekimenok sailon interesekoak badira.

j) Asesorar a los Departamentos del Gobierno sobre la normativa, políticas y actuaciones comunitarias de su interés.

k) Europar Batasuna eraikitzearekin zerikusia duten gaiei buruzko hedapena eta zabalkundea egiteko jarduerak garatzea, gai horiei buruzko prestakuntza-egintzak eta -azterlanak gauzatzea, eta Europako Informazioaren Euskal Sarea bultzatzea.

k) Desarrollar acciones de difusión y divulgación en los ámbitos relativos a la construcción de la Unión Europea, y realizar estudios y actos de formación en estas cuestiones e impulsar la Red Vasca de Información Europea.

2.– Lurralde-lankidetzari buruzko jarduerei dagokienez, egiteko hauek ditu Europako Gaien Zuzendaritzak:

2.– En lo referente a las actividades relativas a la Cooperación Territorial, corresponde a la Dirección de Asuntos Europeos:

a) Lankidetza bultzatu eta koordinatzea Lurralde Lankidetzako Europako Taldean (LLET) –Akitania Berriak, Euskadik eta Nafarroak eratua–, taldearen gobernantza-organoetan parte hartuta.

a) Impulsar y coordinar la cooperación en el seno de la Agrupación Europea de Cooperación Territorial (AECT), formada por Nueva Aquitania, Euskadi y Navarra, mediante la participación en sus órganos de gobernanza.

b) Lankidetza bultzatu eta koordinatzea Euroeskualdearen Konferentzian edo Pirinioez Gaindiko Konferentzia Atlantikoan, gobernantza-organoetan parte hartuta.

b) Impulsar y coordinar la cooperación en el seno de la Conferencia Eurorregional o Conferencia Atlántica Transpirenaica, a través de la participación en los órganos de gobernanza.

c) Kanpo Harremanen Idazkaritza Nagusia ordezkatzea Pirinioetako Lan Elkartearen (PLE) batzarretan.

c) Representar a la Secretaría General de Acción Exterior en las reuniones de la Comunidad de Trabajo de los Pirineos (CTP).

d) Interreg Europe ekimen erkidea kudeatzen Jaurlaritzak duen ordezkaritza teknikoa koordinatzea.

d) Coordinar la representación técnica del Gobierno en la gestión de la iniciativa comunitaria Interreg Europe.

e) Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-lankidetzako programak egitea eta jarraipena egitea, Europar Batasunaren kohesio-politikaren esparruan; batez ere, Espainia-Frantzia-Andorrako lurralde-lankidetzako programan.

e) Elaboración y seguimiento de los Programas de Cooperación Territorial en la Comunidad Autónoma del País Vasco, en el marco de la política de cohesión de la Unión Europea, en particular del Programa de Cooperación Territorial España-Francia-Andorra, POCTEFA.

f) Nafarroako Foru Komunitatearekiko eta «Euskal Hirigune Elkargoa–Communauté d'agglomération du Pays basque»arekiko harremanak sustatzea, beste erakunde eta organismo publiko eta pribatu batzuekiko lankidetzan, oinarri hartuta Euskal Autonomia Erkidegoarekin dituzten harreman-lotura bereziak.

f) Fomentar las relaciones con la Comunidad Foral de Navarra y «Euskal Hirigune Elkargoa- Communauté d'agglomération du Pays basque», en colaboración con otras instituciones y organismos públicos y privados, en base a los especiales vínculos de relación existentes con la Comunidad Autónoma del País Vasco.

g) Europako lurralde-erakundeekiko aldebiko lurralde-lankidetza edo aldeaniztuna bultzatu eta koordinatzea.

g) Impulsar y coordinar la cooperación territorial bilateral y multilateral con entidades territoriales europeas.

h) Mugaren alde bietako eragile publikoen eta pribatuen artean mugaz gaindiko harremanak ezar daitezen bultzatzea.

h) Impulsar el establecimiento de relaciones transfronterizas entre agentes públicos y privados de ambos lados de la frontera.

i) Jaurlaritzako sailen mugaz gaindiko jardueren aholkularitzan laguntzea.17. artikulua.– Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza.

i) Colaborar en el asesoramiento a la acción transfronteriza de los distintos Departamentos del Gobierno.

17. artikulua.– Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza.

Artículo 17.– Dirección para la Comunidad Vasca en el Exterior.

Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzari dagokio Kanpo Harremanen Idazkaritza Nagusiak jarduera-esparruan dituen egitekoak gauzatzea, eta, bereziki, hauek:

Corresponde a la Dirección para la Comunidad Vasca en el Exterior ejecutar las funciones que tiene encomendadas la Secretaría General de Acción Exterior en su ámbito de actuación, y en especial:

a) Kanpo Harremanen idazkari nagusiari laguntzea kanpoan den euskal komunitatearen harreman-politika kudeatzen eta gauzatzen; komunitate hori euskal etxeei bildutako pertsonek eta bildu gabeko euskal jatorriko pertsonek osatzen dute.

a) Asistir a la persona titular de la Secretaría General de Acción Exterior en la gestión y ejecución de la política de relación con la comunidad vasca en el exterior, que engloba tanto a las personas asociadas a los centros vascos como a las no asociadas de origen vasco.

b) Euskadiren eta kanpoan den euskal komunitatearen arteko loturak eta harremanak sustatu, koordinatu, ezarri eta areagotzea, batez ere lotura eta harreman sozialak, kulturalak eta ekonomikoak.

b) Promover, coordinar, establecer e intensificar los lazos y relaciones, especialmente sociales, culturales y económicas, entre Euskadi y la comunidad vasca en el exterior.

c) Kanpoan den euskal komunitatea egituratu eta interkonektatzea.

c) Estructurar e interconectar la comunidad vasca en el exterior.

d) Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko euskal gizatalde eta etxeekiko harremanetarako maiatzaren 27ko 8/1994 Legeak esleitzen dizkion egitekoak betetzeko ardura duen organoa izatea, eta lege horretan jasotako aurreikuspenak, eskubideak eta zerbitzuak ezartzea.

d) Actuar como órgano encargado del ejercicio de las funciones atribuidas en la Ley 8/1994, de 27 de mayo, de Relaciones con las Colectividades y Centros Vascos en el Exterior de la Comunidad Autónoma de Euskadi, dando cumplimiento a las previsiones, derechos y prestaciones contempladas en la misma.

e) Euskal gizataldeak eta euskal etxeak indartzen laguntzea, barne-kohesioaren eta elkarte-jardueren eraginkortasunaren alde eginez.

e) Contribuir al fortalecimiento de las colectividades y centros vascos favoreciendo su cohesión interna y la eficacia de sus acciones asociativas.

f) Ordenamendu juridikoaren eta aurrekontu-baliabideen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi den euskal komunitateak laguntza, asistentzia eta babesa izateko aukera ematea.

f) Posibilitar, en el marco del ordenamiento jurídico y de las disponibilidades presupuestarias, la ayuda, asistencia y protección a la comunidad vasca residente fuera de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

g) Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi den euskal komunitatearen eta EAEko botere publikoen arteko komunikazio-kanalak ezartzen laguntzea.

g) Facilitar el establecimiento de canales de comunicación entre la comunidad vasca residente fuera del territorio de la Comunidad Autónoma de Euskadi y los poderes públicos de esta.

h) Lau urterik behin, Kanpoan diren Euskal Gizataldeen Mundu Batzarra antolatzea.

h) Organizar cada cuatro años la celebración del Congreso Mundial de Colectividades Vascas en el Exterior.

i) Euskal gizataldeei laguntzeko lau urteko plana koordinatzea eta, hala badagokio, gauzatzea.

i) Coordinar y, en su caso, ejecutar el Plan cuatrienal de apoyo a las Colectividades Vascas.

j) Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeari laguntza eta asistentzia ematea.

j) Apoyar y prestar asistencia al Consejo Asesor de Relaciones con las Colectividades Vascas.

k) Hezkuntza Sailarekin, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarekin eta Etxepare Institutuarekin batera, kanpoan den euskal komunitatean euskal kultura eta hizkuntza zabaldu eta iraunarazteko proiektuak garatzea, bai eta Euskadik eta kanpoan diren euskal gizataldeek duten errealitate komun horretako gai historikoei eta egungo gaiei buruzko ikastaroak, mintegiak, hitzaldiak, erakusketak eta kongresuak ere.

k) Desarrollar, en coordinación con el Departamento de Educación, el Departamento de Cultura y Política Lingüística y el Instituto Etxepare, proyectos de difusión y mantenimiento de la cultura y lengua vascas entre la comunidad vasca en el exterior, y cursos, seminarios, conferencias, exposiciones y congresos sobre temas históricos y de actualidad, comunes a la realidad vasca en Euskadi y en los países donde existan colectividades vascas.

l) Euskal Etxeen eta Federazioen Erregistro Ofiziala kudeatzea.

l) Gestionar el Registro Oficial de Centros Vascos y Federaciones.

m) Euskadiko eta beste herrialde batzuetako euskal komunitateak elkarrengana gehiago hurbil daitezen behar diren azterlanak eta argitalpenak egin eta zabaltzea.

m) Realizar y difundir cuantos estudios y publicaciones sean convenientes para promover una mayor aproximación entre Euskadi y la comunidad vasca en el exterior, allí donde esté asentada.

n) Euskal emigrazioaren memoria historikoa biltzen laguntzen duten jarduerak sustatzea.

n) Impulsar las acciones que contribuyan a la recopilación de la Memoria Histórica de la emigración vasca.

18. artikulua.– Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritza.

Artículo 18.– Delegación de Euskadi para la Unión Europea.

1.– Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritza (egoitza Bruselan) Kanpo Harremanen Idazkaritza Nagusiaren mende egongo da zuzenean eta hierarkikoki, eta Europako Gaien Zuzendaritzarekin koordinatuta arituko da. Euskadiren ordezkaritza-organoa da Europar Batasuneko erakundeetan, eta EAEk zenbait arlotan dituen interesak defendatu eta bultzatuko ditu erakunde horietan. Horretarako, egiteko hauek ditu:

1.– La Delegación de Euskadi para la Unión Europea, con sede en Bruselas, que actuará bajo la dependencia directa y jerárquica de la Secretaría General de Acción Exterior y en coordinación con la Dirección de Asuntos Europeos, es el órgano de representación de Euskadi y de defensa y promoción de los intereses multisectoriales de la Comunidad Autónoma Vasca en las instituciones de la Unión Europea y, a tal fin, ejerce las siguientes funciones:

a) Euskal Autonomia Erkidegoaren interesak ordezkatzea Europar Batasuneko erakunde eta organoetan eta egoitza Bruselan duten antolakunde aldeaniztun eta organoetan.

a) Representar los intereses de la Comunidad Autónoma ante las Instituciones y órganos de la Unión Europea y de aquellas organizaciones multilaterales y órganos con sede en Bruselas.

b) Euskadiren interes sozioekonomiko, sektorial eta profesionalak kudeatzea, Europar Batasuneko ekimenek interesoi eragiten dieten heinean.

b) Gestionar los intereses socioeconómicos, sectoriales y profesionales de Euskadi, en la medida en que las iniciativas comunitarias incidan en ellos.

c) Europako Gaien Zuzendaritzari egitekoak betetzen laguntzea, eta, bereziki, Jaurlaritzako sailei aholkuak ematea Europako Erkidegoko araudi, politika eta jarduerez.

c) Apoyar a la Dirección de Asuntos Europeos en el desarrollo de sus funciones, en particular en el asesoramiento a los departamentos del Gobierno sobre la normativa, políticas y actuaciones comunitarias de su interés.

d) Europar Batasuneko lege-ekimenen inguruko erabakiak hartzeko prozesuaren jarraipena egitea eta informazioa eskuratzea, lege-ekimenok Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenei edo interesei eragiten badiete, betiere.

d) Realizar el seguimiento del proceso de toma de decisiones y obtención de información en relación con aquellas iniciativas legislativas de la Unión Europea que afecten las competencias o los intereses de la Comunidad Autónoma.

e) Azpiegitura izatea eragile sozioekonomikoen eta agintari erkideen arteko topaketak antolatzeko.

e) Servir de infraestructura para el establecimiento de encuentros entre agentes socioeconómicos y autoridades autonómicas con las instituciones comunitarias.

f) Europako Erkidegoaren mailan parte hartzeko borondatea adierazten duten entitate publiko nahiz pribatu erkideei aholku teknikoak eskaintzea, laguntza-zentro logistiko gisa.

f) Facilitar asesoramiento técnico, como centro logístico de apoyo, a las entidades públicas y privadas autonómicas con voluntad de intervenir a nivel comunitario.

g) Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Espainiako Ordezkaritza Iraunkorraren arteko harreman-organoa izatea Europar Batasunean.

g) Actuar como órgano de relación de la Comunidad Autónoma con la Representación Permanente Española ante la Unión Europea.

h) Europako erakundeekin eta egoitza Bruselan duten bestelako erakundeekin zuzenean aritzea, Jaurlaritzako sailek Europako Erkidegoko arauak eta politikak landu eta ezartzen parte har dezaten; bai eta, premiazkoa denean, sailek egindako parte-hartzeen berri jakitea ere.

h) Llevar a cabo las actuaciones directas con las Instituciones Europeas y otras organizaciones con sede en Bruselas que sea preciso realizar para la intervención departamental en la elaboración y aplicación de las normativas y de las políticas comunitarias, y conocer de aquellas realizadas por los Departamentos cuando razones de urgencia así lo requieran.

i) Beste autonomia-erkidego, länder edo eskualde batzuek Bruselan dauzkaten bulegoekiko lankidetzan aritzea.

i) Colaborar con otras oficinas de Comunidades Autónomas, de Länder o de Regiones en Bruselas.

j) Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko erakundeen eta Bruselan kokatutako beste erakunde publiko eta pribatuen arteko lankidetza erraztea, Euskadiren hainbat sektoreren interesak defendatu eta sustatzeko.

j) Facilitar la colaboración de entidades y órganos de la Administración General de la Comunidad Autónoma con otras entidades públicas y privadas ubicadas en Bruselas para la defensa y promoción de los intereses multisectoriales de Euskadi.

k) Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkariek Europako erakundeen organoetan eta lantaldeetan eta, bereziki, Europar Batasunarenetan parte hartzeko behar dituzten jarduketak egitea.

k) Acometer las actuaciones necesarias para la participación de representantes de la Comunidad Autónoma en los órganos y grupos de trabajo de las Instituciones Europeas y, en particular, de las de la Unión Europea.

2.– Euskadiren Europar Batasuneko ordezkariak kontratazio-organo gisa jardungo du bere lurralde-eremuan egiten diren kontratuetan, baldin eta sektore publikoko kontratuei buruzko legeetan araututako kontratu txikiak badira, eta higiezinak errentatzeko kontratuak badira, azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bateginaren 41. artikuluko 2. apartatuaren a) eta b) letretan ezarritako eran. Gainera, ordezkariak baimendu beharko du kontratazio horiek eragindako gastua.

2.– La persona titular de la Delegación de Euskadi para la Unión Europea actuará como órgano de contratación en los contratos celebrados en su concreto ámbito territorial y que se refieran a los contratos menores regulados en la legislación de contratos del sector público y a los contratos de arrendamiento de inmuebles, en los términos previstos en las letras a) y b) del apartado 2 del artículo 41 del Texto Refundido de la Ley del Patrimonio de Euskadi, aprobado por el Decreto Legislativo 2/2007, de 6 de noviembre. Asimismo le corresponderá autorizar el gasto que tales contrataciones conlleven.

19. artikulua.– Euskadiren kanpoko beste ordezkaritza batzuk.

Artículo 19.– Otras Delegaciones de Euskadi en el Exterior.

1.– Euskadik Argentina-Mercosurren, Txilen, Perun eta Kolonbian, Estatu Batuetan eta Mexikon dituen ordezkaritzak dira Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezkaritza-organoak, euskal gizataldeekiko harremanen arloan eta sektore anitzeko interesen defentsaren eta sustapenaren arloan, Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion eskumenen esparruan, bakoitzaren jardun-arlo geografikoan.

1.– Las Delegaciones de Euskadi en Argentina-Mercosur, en Chile, Perú y Colombia, en Estados Unidos, y en México, son los órganos de representación de la Comunidad Autónoma de Euskadi en materia de relaciones con las Colectividades Vascas y de defensa y promoción de intereses multisectoriales en el ámbito de las competencias que corresponden a la Comunidad Autónoma de Euskadi, en sus respectivos ámbitos geográficos de actuación.

2.– Euskadiren kanpoko ordezkaritza hauek Kanpo Harremanen Idazkaritza Nagusiaren mende daude zuzenean eta hierarkikoki, eta Kanpo Harremanen Zuzendaritzarekin koordinatuta jardungo dute; hauek dira egitekoak:

2.– Estas Delegaciones de Euskadi en el Exterior, bajo la dependencia directa y jerárquica de la Secretaría General de Acción Exterior, y en coordinación con la Dirección de Relaciones Exteriores, tendrán las siguientes funciones:

a) Ordezkaritzak kokatuta dauden herrietan, Euskal Autonomia Erkidegoko eragile sozial eta ekonomikoen arteko lankidetza eta topaketa sustatzea.

a) Promover la colaboración y el encuentro entre los agentes económicos y sociales de la Comunidad Autónoma de Euskadi en los países en los que se ubican las Delegaciones.

b) Tokian tokiko erakunde, enpresa eta entitateekiko harremanak ezartzeko organo gisa jardutea, bisitak, topaketak eta informazio-trukeak antolatzeko eta enpresa-, ekonomia- edo gizarte-arloko loturak ezartzeko.

b) Servir de órgano de relación con las instituciones, empresas y entidades locales para el desarrollo de visitas, encuentros, intercambios de información y el establecimiento de vínculos empresariales, económicos o sociales.

c) Euskal Autonomia Erkidegoko eragileen arteko topaketak antolatzeko azpiegitura eta laguntza-zentroa izatea.

c) Servir de infraestructura y de centro de apoyo para el establecimiento de encuentros entre operadores de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

d) Herrialde bakoitzean dauden araudi, politika eta aukerei buruzko aholkularitza, orientazioa eta informazioa ematea Jaurlaritzako sailei zein toki- eta foru-erakundeei, bai eta interesa duten enpresei, unibertsitateei, zentro teknologikoei eta bestelako eragile ekonomiko eta sozialei ere.

d) Asesorar, orientar e informar sobre las normativas, políticas y oportunidades existentes en cada país, tanto a los distintos Departamentos del Gobierno Vasco, como a las instituciones locales y forales, a las empresas, universidades, centros tecnológicos y demás agentes económicos y sociales interesados.

e) Herrialde horietan jarduten duten Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeen beharrizanak ebaluatzea, eta behar diren proposamenak bideratzea.

e) Evaluar las necesidades de entidades de la Comunidad Autónoma de Euskadi que operen en dichos países y canalizar las propuestas correspondientes.

f) Euskadiko kultura-ekitaldi guztien zabalkundea egitea. Arreta berezia eskainiko zaio euskarari, kanpoan diren euskal gizataldeetako herritarrek edo gizatalde horietakoak izan ez arren interes berezia duten pertsona guztiek ikasteko aukera izan dezaten.

f) Difundir todas las manifestaciones culturales existentes en Euskadi. La singularidad de la lengua vasca será objeto de especial cuidado, con el fin de que aquellas ciudadanas y ciudadanos de las colectividades vascas en el exterior, o cuantas personas sin serlo tengan un especial interés en la misma, puedan acceder a su conocimiento.

g) Lankidetza-harremanak ezartzea euskal kultura, tradizioak eta hizkuntza bultzatzeko erakunde, elkarte eta zentroekin, bai eta Euskadiri arreta berezia eskaintzen dioten tokian tokiko erakundeekin ere.

g) Establecer relaciones de colaboración con las instituciones, asociaciones y centros constituidos para favorecer la cultura, las tradiciones y la lengua vasca, así como con aquellas entidades locales que propugnen una especial dedicación a Euskadi.

3.– Jaurlaritzaren Lehendakaritzako eta Ekonomia eta Ogasun Saileko organoen mende, Euskadiren kanpoko ordezkari bakoitzak bere esparruan egiteko hauek beteko ditu:

3.– Bajo la dependencia funcional de los órganos correspondientes de la Presidencia de Gobierno y del Departamento de Economía y Hacienda, la persona titular de cada una de las Delegaciones de Euskadi en el exterior ejercerá, en su propio ámbito, las funciones referidas a:

a) Ordezkaritza bakoitza dagoen herrialdean bizi diren lan-kontratuko langileak kontratatzea eta, langileei, langileen ordezkariei eta erakunde publiko eta pribatuei dagokienez, enpresariari dagozkion egitekoak betetzea.

a) Contratar personal laboral residente en el país en el que se ubica cada Delegación y ejercer las facultades propias de empresario o empresaria ante los trabajadores y trabajadoras y sus representantes y ante las instituciones públicas y privadas.

b) Ordezkaritzako langileen lansarien balio-handitzeak ebaztea, Gobernu Kontseiluaren erabakietan jasotako baldintzetan.

b) Resolver las revalorizaciones salariales del personal de la Delegación, en los términos recogidos en los correspondientes Acuerdos de Consejo de Gobierno.

c) Kontratazio-organo gisa jardutea dagokion lurralde-eremuan egiten diren kontratuetan, baldin eta sektore publikoko kontratuei buruzko legeetan araututako kontratu txikiak badira, eta higiezinak errentatzeko kontratuak badira, azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bateginaren 41. artikuluko 2. zenbakiko a) eta b) letretan ezarritako eran. Gainera, ordezkariak baimendu beharko du kontratazio horiek eragindako gastua.

c) Actuar como órgano de contratación en los contratos celebrados en su respectivo ámbito territorial y que se refieran a los contratos menores regulados en la legislación de contratos del sector público y a los contratos de arrendamiento de inmuebles, en los términos previstos en las letras a) y b) del apartado 2 del artículo 41 del Texto Refundido de la Ley del Patrimonio de Euskadi, aprobado por el Decreto Legislativo 2/2007, de 6 de noviembre. Asimismo le corresponderá autorizar el gasto que tales contrataciones conlleven.

d) Administrazio publikoetan Eusko Jaurlaritza ordezkatzea ordezkaritzaren ohiko funtzionamendurako behar diren izapide guztietan, eta, batez ere, tributuak kudeatu eta ordaintzeko eta lizentziak eta baimenak lortzeko.

d) Representar al Gobierno Vasco ante las Administraciones Públicas en todos los trámites que sean necesarios para el funcionamiento habitual de la Delegación y, en particular, para la gestión y pago de tributos y obtención de licencias y autorizaciones.

V. KAPITULUA
CAPÍTULO V
TRANTSIZIO SOZIALAREN ETA 2030 AGENDAREN IDAZKARITZA NAGUSIA
SECRETARÍA GENERAL DE TRANSICIÓN SOCIAL Y AGENDA 2030

20. artikulua.– Egitekoak.

Artículo 20.– Funciones.

Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiari dagozkio, zuzenean eta hierarkian lehendakariaren mende, 5. artikuluan esleitutako egiteko orokorrez gain, honako hauek:

Corresponde a la Secretaría General de Transición Social y Agenda 2030, bajo la dependencia directa y jerárquica del Lehendakari, además de las funciones genéricas atribuidas en el artículo 5, las siguientes:

a) Eusko Jaurlaritzak trantsizio sozialaren arloan duen estrategia definitu eta dinamizatzea, bereziki, erronka hauei heltzeko: Bizi Berri Plana, Migraziorako Euskal Itun Soziala eta biztanleria-erronka.

a) Definir y dinamizar la estrategia del Gobierno Vasco en materia de transición social, que aborde, en particular, los retos del Plan Bizi Berri, el Pacto Social Vasco para la Migración y el desafío poblacional.

b) 2030 Agendaren Lehentasunen Euskal Programa egitea, Euskadi Basque Country 2030 Agenda oinarri hartuta.

b) Elaborar el Programa Vasco de Prioridades de la Agenda 2030, sobre la base de la Agenda Euskadi Basque Country 2030.

c) Sailen arteko, erakundeen arteko eta gizartearen arteko lankidetza bultzatzea Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren eremuetan, eta, horretarako gai horietan erakundearteko aliantzak eta gizarte zibilarekiko aliantzak dinamizatzea.

c) Impulsar la colaboración interdepartamental, interinstitucional y social en los ámbitos de la Transición Social y de la Agenda 2030, dinamizando alianzas institucionales y con la sociedad civil en estas materias.

d) Eusko Jaurlaritzako sailei eta Euskadiko erakunde publikoei 2030 Agenda betetzen laguntzea, eta ezarpen horren ebaluazioa bultzatzea.

d) Apoyar a los Departamentos del Gobierno e instituciones públicas de Euskadi en el cumplimiento de la Agenda 2030, e impulsar la evaluación de su implementación.

e) Zabalkunde, komunikazio eta sustapen soziala bultzatzea trantsizio sozialari eta 2030 Agendari buruzko gaietan.

e) Impulsar la divulgación, comunicación y promoción social en materia de transición social y de la Agenda 2030.

f) Trantsizio soziosanitariorako Bizi Berri Plana eguneratzea, eta ezarpen horretan inplikatutako sail, erakunde eta entitate sozialekin koordinatzea.

f) Actualizar el Plan Bizi Berri de transición socio-sanitaria, y coordinar su implementación con los Departamentos, Instituciones y Entidades Sociales implicadas.

g) Jarduera-proposamen berriak egitea Migraziorako Euskal Itun Sozialaren aurreikuspenen garapenari dagokionez, eta itun horren ezarpena dinamizatzea, itun hori sinatu duten erakundeekiko lankidetzan.

g) Formular nuevas propuestas de actuación en relación con el desarrollo de las previsiones del Pacto Social Vasco para la Migración, y dinamizar su implementación en colaboración con las instituciones firmantes del mismo.

h) Arlo horietako egoerak eta aukerak diagnostikatzeko, aztertzeko eta aztertzeko azterlanak eta txostenak sustatzea.

h) Promover estudios e informes de diagnóstico, prospección y análisis de escenarios y de alternativas en estas materias.

i) Egoera bakoitzean trantsizio sozialak sortzen dituen erronka berriei erantzuteko behar diren jarduerak garatzea.

i) Desarrollar las actuaciones precisas para responder a los nuevos retos que la transición social pueda plantear en cada coyuntura.

21. artikulua.– Berrikuntza Sozialaren Zuzendaritza.

Artículo 21.– Dirección de Innovación Social.

Berrikuntza Sozialaren Zuzendaritzari, 6. artikuluan esleitutako egiteko orokorrez gain, honako hauek dagozkio:

Corresponde a la Dirección de Innovación Social, además de las funciones genéricas atribuidas en el artículo 6, las siguientes:

a) Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren arloko gizarte-berrikuntzako proposamenak egitea.

a) Formular propuestas de innovación social en materia de transición social y Agenda 2030.

b) Sailen arteko koordinazio- eta jarraipen-estrategiak bultzatzea, trantsizio sozialaren eta 2030 Agendaren arloan Jaurlaritzaren baterako ekintza lortze aldera.

b) Impulsar estrategias de coordinación y seguimiento entre los Departamentos, orientadas hacia una acción conjunta de Gobierno en materia de transición social y Agenda 2030.

c) Trantsizio soziosanitarioko Bizi Berri Planaren eguneratze bakoitzaren eduki eta xedapenen betetze-mailaren jarraipena sustatzea.

c) Promover el seguimiento del cumplimiento de los contenidos y disposiciones de cada actualización del Plan Bizi Berri de transición socio-sanitaria.

d) Erronka demografikoaren arloko estrategiaren jarduera-ildoak eta ekintzak bultzatzea eta jarraipena egitea.

d) Impulsar y hacer seguimiento de las líneas de actuación y acciones de la estrategia en materia de reto demográfico.

e) Migraziorako Euskal Itun Soziala garatzeari dagokionez, jardun-proposamen berrien ezarpena sustatzea eta jarraipena egitea, itun hori sinatu duten erakundeekiko lankidetzan.

e) Impulsar y hacer seguimiento de la implementación de nuevas propuestas de actuación en relación con el desarrollo del Pacto Social Vasco para la Migración, en colaboración con las instituciones firmantes del mismo.

f) 2030 Agendaren Lehentasunen Euskal Programaren sailen arteko, erakundeen arteko eta gizartearen arteko lankidetza dinamizatzea, eta horren jarraipena egitea.

f) Dinamizar la colaboración interdepartamental, interinstitucional y social del Programa Vasco de Prioridades de la Agenda 2030, y realizar su seguimiento.

XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL

Euskadiren kanpoko ordezkaritzen, zuzendaritzen eta idazkaritza nagusien titularren lanpostuak hutsik badaude, edo titularra bera falta bada edo gaixorik badago, ordezkapenak arau hauei jarraikiz egingo dira:

En los casos de vacante, ausencia o enfermedad de las personas titulares de las Secretarías Generales, Direcciones y Delegaciones de Euskadi en el Exterior, las suplencias se realizarán conforme a las siguientes reglas:

a) Idazkari nagusiei esleitutako eskumenak eta egitekoak idazkari nagusi horien mendeko zuzendariek beteko dituzte, egiturako hurrenkeraren arabera.

a) Las competencias y funciones atribuidas a las personas titulares de las Secretarías Generales serán ejercidas por los Directores y las Directoras de ellos dependientes, por el mismo orden en que aparecen en su respectiva estructura.

b) Zuzendariei eta Euskadiren kanpoko ordezkariei esleitutako eskumenak eta egitekoak hierarkikoki gainetik dagoenak beteko ditu.

b) Las competencias y funciones atribuidas a los Directores y Directoras y Delegados y Delegadas de Euskadi en el Exterior serán ejercidas por el superior jerárquico inmediato.

c) Aurreko arauak nahiko ez diren kasuetan, administrazio-organoaren eskumenak gain-gainetik dagoen administrazio-organoak izendatzen duenak beteko ditu.

c) Cuando las anteriores reglas no bastaren, la competencia del órgano administrativo será ejercida por quien designe el órgano administrativo inmediatamente superior de quien dependa.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA
DISPOSICIÓN DEROGATORIA

Indargabetuta geratzen dira Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den apirilaren 11ko 70/2017 Dekretua eta dekretu honetan adierazitakoaren aurka egiten duen maila bereko edo beheragoko beste edozein xedapen.

Queda derogado el Decreto 70/2017, de 11 de abril, por el que se establece la estructura orgánica y funcional de Lehendakaritza y cualquier otra disposición de igual o inferior rango que se oponga a lo establecido en el presente Decreto.

AZKEN XEDAPENA
DISPOSICIÓN FINAL

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko urtarrilaren 19an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 19 de enero de 2021.

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Análisis documental