Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

127. zk., 2018ko uztailaren 3a, asteartea

N.º 127, martes 3 de julio de 2018


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO
3449
3449

EBAZPENA, 2018ko apirilaren 30ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Graduko eta Graduondoko Ikasketen Arloko errektoreordearena, agindua ematen duena Euskal Herriko Unibertsitateko «Unibertsitate masterra: Ingeniaritza Nautiko eta Itsas Garraioa» tituluaren izenean eta ikasketa-planean egindako aldaketa argitaratzeko, eta izen hau jartzeko: «Unibertsitate masterra: Nautika eta Itsas Garraioa».

RESOLUCIÓN de 30 de abril de 2018, de la Vicerrectora de Estudios de Grado y Posgrado, de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, por la que se ordena la publicación del cambio de denominación de la titulación y del plan de estudios del Máster Universitario en Ingeniería Náutica y Transporte Marítimo de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, por el de Máster Universitario en Náutica y Transporte Marítimo.

Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak, 2013ko urriaren 10eko Erabakiaren bidez, Ingeniaritza Nautiko eta Itsas Garraioa Unibertsitate Masterraren memoriaren proposamena onartu zuen. Proposamen hori onartu ondoren, Unibertsitateen Kontseiluaren egiaztapena lortu zen 2014ko otsailaren 27an.

El Consejo de Gobierno de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea aprobó, por acuerdo de 10 de octubre de 2013, la propuesta de memoria del título de Máster Universitario en Ingeniería Náutica y Transporte Marítimo. Tras dicha aprobación se obtuvo la verificación del Consejo de Universidades con fecha 27 de febrero de 2014.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko irailaren 15eko Aginduaren bidez (2014ko irailaren 26ko EHAA), onartu egin zen Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritza Nautiko eta Itsas Garraioa Unibertsitate Masterra ezartzea, baina agindu horren euskarazko eranskina zuzendu egin behar izan zen, eta zuzenketa hori 2014ko urriaren 8ko EHAAn argitaratu zen.

Mediante Orden de 15 de septiembre de 2014, de la Consejera de Educación, Política Lingüística y Cultura, publicada en el Boletín Oficial del País Vasco del 26 de septiembre de 2014, posteriormente corregida la citada Orden, en la publicación en euskera (anexo), en el BOPV de 8 de octubre de 2014, se autoriza la implantación del máster universitario en Ingeniería Náutica y Transporte Marítimo de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

Ministroen Kontseiluak 2014ko azaroaren 14an hartutako eta Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiak 2014ko Erabakian argitaratutako akordioaren bidez, titulazio horren ofizialtasuna eta Unibertsitate, Ikastegi eta Tituluen Erregistroan (RUCT) erregistratu beharra ezarri ziren.

Por acuerdo del Consejo de Ministros de fecha 14 de noviembre de 2014, publicado mediante Resolución de 24 de noviembre de 2014 de la Secretaría General de Universidades (Boletín Oficial del Estado de 29-12-2014), se establece el carácter oficial del mismo y su inscripción en el Registro de Universidades, Centros y Títulos (RUCT).

Ikasketa-plana 2015eko otsailaren 17ko Estatuko Aldizkari Ofizialean (41. zk.) eta 2015eko otsailaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean (27. zk.) argitaratu zen.

El plan de estudios correspondiente fue publicado en el Boletín Oficial del Estado (BOE, núm. 41) de 17 de febrero de 2015 y en el Boletín Oficial del País Vasco (BOPV, N.º 27) de 10 de febrero de 2015.

Ontzigintza eta Itsas Ingeniarien Elkargo Ofizialak administrazioarekiko auzi-errekurtso bat jarri zuen Ministroen Kontseiluaren akordioaren aurka. Auzitegi Gorenak (Hirugarren Sala, Laugarren Atala) epaia eman zuen 2016ko azaroaren 11n eta epai horrek deuseztatu egin zuen akordio hori, baina bakarrik Euskal Herriko Unibertsitatearen Ingeniaritza Nautiko Unibertsitate Masterraren izenean «ingeniaritza» hitza agertzen zelako.

El Colegio Oficial de Ingenieros Navales y Oceánicos interpuso un recurso contencioso-administrativo contra el citado Acuerdo del Consejo de Ministros. El Tribunal Supremo (Sala Tercera, Sección 4.ª) dictó sentencia de fecha 11 de noviembre de 2016, que anula el referido Acuerdo únicamente en cuanto incorporó a la denominación del título del Máster Universitario en Ingeniería Náutica y Transporte Marítimo por la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, el sustantivo de «ingeniería».

Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren erabaki baten bidez, deuseztatutzat eman zen, 2017ko urtarrilaren 12tik aurrerako eraginez, Ministroen Kontseiluak 2014ko azaroaren 14an hartutako akordioa, non «ingeniaritza» hitza agertzen baitzen masterraren izenean.

Por Resolución de la Secretaría General de Universidades, se da por anulado, con fecha de efectos desde el 12 de enero de 2017, el acuerdo del Consejo de Ministros de fecha 14 de noviembre de 2014, por el que se incluyó en la denominación del máster, el sustantivo «ingeniería».

Horregatik guztiagatik, Auzitegi Gorenak 2016ko azaroaren 11n emandako 81/2015 epaia betetzeko eta urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak (zeinaren bidez, unibertsitateko ikasketa ofizialak antolatzen baitira uztailaren 2ko 861/2010eko Errege Dekretuak emandako idazkeran) 28.3 artikuluan ezarritakoa betetzeko, honako hau

Por lo expuesto, en ejecución de la sentencia del Tribunal Supremo 81/2015, de fecha 11 de noviembre de 2016 y en virtud de lo dispuesto en el artículo 28.3 del Real Decreto 1393/2007, de 29 de octubre, por el que se establece la ordenación de las enseñanzas universitarias oficiales, en la redacción dada por el Real Decreto 861/2010, de 2 de julio, por el que se modifica el anterior,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Agindua ematea argitara dadin «Unibertsitate masterra: Ingeniaritza Nautiko eta Itsas Garraioa» tituluaren izenean eta ikasketa-planean egindako aldaketa, erabaki honen eranskinean zehazten den moduan. Ikasketa-plana Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2015eko urtarrilaren 22ko Erabakiaren bidez argitaratu zen, 2015eko otsailaren 17ko Estatuko Aldizkari Ofizialean eta 2015eko otsailaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Izen berria hau izango da: «Unibertsitate masterra: Nautika eta Itsas Garraioa».

Ordenar la publicación en el Boletín Oficial del País Vasco de la modificación de la denominación del título del «Máster Universitario en Ingeniería Náutica y Transporte Marítimo» que fue publicado mediante Resolución Rectoral del 22 de enero de 2015 de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, Boletín Oficial del Estado de fecha 17 de febrero de 2015 y Boletín Oficial del País Vasco, de fecha 10 de febrero de 2015, por el título de «Máster Universitario en Náutica y Transporte Marítimo», así como el plan de estudios conducente a dicha titulación, en los términos que constan en el anexo a la presente Resolución.

Leioa, 2018ko apirilaren 30a.

En Leioa, a 30 de abril de 2018.

Errektorea,

La Rectora,

NEKANE BALLUERKA LASA.

NEKANE BALLUERKA LASA.

Eskumenak eskuordetuta (2017ko urtarrilaren 25eko Ebazpena, 2017/02/03ko EHAA),
PD (Resolución de 25 de enero de 2017, BOPV de 03-02-2017)

Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordea,

La Vicerrectora de Estudios de Grado y Posgrado,

ARACELI GARÍN MARTÍN.

ARACELI GARÍN MARTÍN.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala


Análisis documental