Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

35. zk., 2018ko otsailaren 19a, astelehena

N.º 35, lunes 19 de febrero de 2018


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

AUTORIDADES Y PERSONAL

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

Nombramientos, situaciones e incidencias

HEZKUNTZA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
895
895

AGINDUA, 2018ko urtarrilaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, sailburu beraren 2017ko irailaren 4ko Agindua aldatzen duena. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta maisu-maistren kidegoetako praktiketako funtzionario izendatu ziren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko otsailaren 5eko Aginduaren eta Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak.

ORDEN de 15 de enero de 2018, de la Consejera de Educación, que modifica la Orden de 4 de septiembre de 2017, de la misma Consejera, por la que se nombran funcionarias y funcionarios en prácticas de los Cuerpos de Profesoras y Profesores de Enseñanza Secundaria y de Maestras y Maestros de la Comunidad Autónoma del País Vasco, a las personas aspirantes seleccionadas en los procedimientos selectivos convocados mediante Orden de 5 de febrero de 2016, de la Consejera de Educación, Política Lingüística y Cultura y Orden de 21 de febrero de 2017, de la Consejera de Educación.

Ianhire Bereziartua Zubialdea andreak (espezialitatea: Pedagogia Terapeutikoa), Ainara Bilbao Uriarte andreak (espezialitatea: Haur Hezkuntza) eta Itziar Etxarte Elizondo andreak (espezialitatea: Lehen Hezkuntza) parte hartu zuten Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran, maisu-maistren kidegoan sartzeko. Hirurek gora jotzeko errekurtsoak aurkeztu zituzten Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2017ko abuztuaren 3ko Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez argitara eman baitziren lehiaketa-oposizioa gainditu zuten izangai hautatuen behin betiko zerrendak. Errekurtso horietan, adierazi zuten ez zeudela ados I. eranskineko II.1 apartatuan eman zitzaien puntuazioarekin (merezimenduen baremoa).

Doña Ianhire Bereziartua Zubialdea (especialidad Pedagogía Terapéutica), doña Ainara Bilbao Uriarte (especialidad Educación Infantil) y doña Itziar Etxarte Elizondo (especialidad Educación Primaria), que participaron en el procedimiento selectivo convocado por Orden de 21 de febrero de 2017, de la Consejera de Educación, para el ingreso en el Cuerpo de Maestras y Maestros, interpusieron recursos de alzada contra la Resolución de 3 de agosto de 2017, del Director de Gestión de Personal, que hizo públicas las listas definitivas de personas aspirantes seleccionadas que superaron el concurso-oposición. En dichos recursos mostraban su disconformidad con la puntuación asignada en el apartado II.1 del Anexo I (baremo méritos).

Hezkuntzako sailburuaren 2017ko abenduaren 14ko eta 29ko Aginduen bidez, baietsi ziren pertsona horiek aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoak, eta, ondorioz, lehiaketa-fasean lortutako puntuazioa handitu zaie.

Mediante Órdenes de 14 y 29 de diciembre de 2017, de la Consejera de Educación, se han estimado los recursos de alzada interpuestos, incrementándoseles las puntuaciones obtenidas en la fase de concurso.

Horren guztiaren ondorioz, Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2018ko urtarrilaren 15eko Ebazpenaren bidez, honako ebazpen hauek aldatzen dira: batetik, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2017ko uztailaren 21eko Ebazpenak, zeinen bidez argitaratu baitziren lehiaketa-faseko izangaien behin betiko puntuazioak, Langileriaren Kudeaketako Zuzendaritza Unitateek barematu beharreko merezimenduei dagozkienak, eta baita fase horretako puntuazio totalak ere; eta, bestetik, zuzendari beraren 2017ko abuztuaren 3ko Ebazpena, zeinaren bidez argitaratzen baitira adierazitako hautaketa-prozeduran lehiaketa-oposizioa gainditu zuten izangai hautatuen behin betiko zerrendak. Lehiaketa-fasean lortutako puntuazioa handitzeak berekin ekarri du, halaber, prozesuan lortutako puntuazio osoa handitzea, eta, hartara, aipatutako izangaiek –Hezkuntzako sailburuaren 2017ko irailaren 4ko Aginduaren bidez praktiketako funtzionario izendatuak eurak– beste posizio bat dute praktiketako funtzionarioen zerrendan.

Como consecuencia de ello, por Resolución de 15 de enero de 2018, del Director de Gestión de Personal del Departamento de Educación, se han modificado las Resoluciones de 21 de julio de 2017, del mismo Director, que hicieron públicas las puntuaciones definitivas de los aspirantes en la fase de concurso, por los méritos cuya baremación corresponde a las Unidades de la Dirección de Gestión de Personal, y las puntuaciones totales de dicha fase, así como la Resolución de 3 de agosto de 2017, del mismo Director, que hizo públicas las listas definitivas de personas aspirantes seleccionadas que superaron el concurso-oposición, en el procedimiento selectivo indicado. El incremento de la puntuación obtenida en la fase de concurso ha supuesto, a su vez, el incremento de la puntuación global obtenida en el proceso, de manera que las citadas aspirantes, que resultaron seleccionadas y fueron nombradas funcionarias en prácticas por Orden de 4 de septiembre de 2017, de la Consejera de Educación, cambian su posición en la lista de funcionarias y funcionarios en prácticas.

Adierazitakoarekin bat etorriz, hau

De conformidad con lo expuesto,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Lehenengoa.– Hezkuntzako sailburuaren 2017ko irailaren 4ko Aginduaren II. eranskina aldatzea. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta maisu-maistren kidegoetako praktiketako funtzionario izendatu ziren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko otsailaren 5eko Aginduaren eta Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak. Aldaketa horren ondorioz, jarraian aipatzen diren praktiketako funtzionarioei esleitu zitzaizkien zerrenda-zenbakiak aldatu, eta ondoren adierazten direnak esleitzen zaizkie:

Primero.– Modificar el Anexo II de la Orden de 4 de septiembre de 2017, de la Consejera de Educación, por la que se nombraron funcionarias y funcionarios en prácticas de los Cuerpos de Profesoras y Profesores de Enseñanza Secundaria y de Maestras y Maestros de la Comunidad Autónoma del País Vasco a las personas aspirantes seleccionadas en los procedimientos selectivos convocados mediante Orden de 5 de febrero de 2016 de la Consejera de Educación, Política Lingüística y Cultura y Orden de 21 de febrero de 2017, de la Consejera de Educación, en lo que respecta a los números de lista asignados a las siguientes funcionarias en prácticas, que pasan a ser los que se indican a continuación:

– Ianhire Bereziartua Zubialdea andrea (Pedagogia Terapeutikoa): 2017023250.

– doña Ianhire Bereziartua Zubialdea (Pedagogía Terapéutica): 2017023250.

– Ainara Bilbao Uriarte andrea (Haur Hezkuntza): 2017038550.

– doña Ainara Bilbao Uriarte (Educación Infantil): 2017038550.

– Itziar Etxarte Elizondo andrea (Lehen Hezkuntza): 2017044650.

– doña Itziar Etxarte Elizondo (Educación Primaria): 2017044650.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, bai eta Interneteko helbide hauetan ere: http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartu behar dira) eta http://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/departamento-educacion/

Segundo.– La presente Orden será objeto de publicación en el Boletín Oficial del País Vasco, así como en las direcciones de Internet http://www.irakasle.eus (introduciendo «Usuario» y «Contraseña») y http://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/departamento-educacion/

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 15a.

En Vitoria-Gasteiz, a 15 de enero de 2018.

Hezkuntzako sailburua,

La Consejera de Educación,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala


Análisis documental