Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

237. zk., 2011ko abenduaren 16a, ostirala

N.º 237, viernes 16 de diciembre de 2011


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
Educación, Universidades e Investigación
6032
6032

EBAZPENA, 2011ko azaroaren 24koa, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearena. Ebazpen honen bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko abuztuaren 30eko Aginduan araututako diru-laguntzak ematen dira, 2010-2011 ikasturtean, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxe pribatuetan eta udal-titulartasuneko ikastetxe publikoetan atzerriko hizkuntzak indartzeko ikastaroak eta berrikuntza-jarduerak egin ditzaten.

RESOLUCIÓN de 24 de noviembre de 2011, del Viceconsejero de Formación Profesional y Aprendizaje Permanente, por la que se conceden las ayudas reguladas por la Orden de 30 de agosto de 2011, de la Consejera de Educación, Universidades e Investigación para realizar cursos de refuerzo en lengua extranjera y actividades de innovación en centros privados y en centros públicos de titularidad municipal que imparten ciclos formativos de Formación Profesional correspondientes al curso 2010-2011.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko abuztuaren 30eko Aginduaren 12. eta 13. artikuluek diotenez (agindu horren bidez, deialdia egin da, 2010-2011 ikasturtean, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxe pribatuetan eta udal-titulartasuneko ikastetxe publikoetan atzerriko hizkuntza indartzeko ikastaroak eta berrikuntza-jarduerak egiteko laguntzetarako), Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordeak, Balioespen Batzordearen proposamenez, ebazpena emateko eskumena du, agindu horren babesean aurkeztutako eskariei buruz. Horretarako, sei hilabeteko epea izango du, aipatutako agindua argitaratu ondoren. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da, eta aipatu beharko da zein diren laguntza jasotako erakundeak eta zenbatekoak diren onartutako zenbatekoak, bai atzerriko hizkuntzak indartzeko ikastaroak, bai berrikuntza-jarduerak egiteko.

Los artículos 12 y 13 de la Orden de 30 de agosto de 2011, de la Consejera de Educación, Universidades e Investigación, por la que se convocan subvenciones para realizar cursos de refuerzo en lengua extranjera y actividades de innovación en centros privados y en centros públicos de titularidad municipal que imparten ciclos formativos de Formación Profesional correspondientes al curso 2010-2011, establecen que corresponde al Viceconsejero de Formación Profesional y Educación Permanente dictar Resolución, a propuesta de la Comisión de Valoración, sobre las solicitudes presentadas al amparo de la citada Orden, en el plazo de seis meses, a contar desde el día siguiente a su publicación, debiéndose publicarse en el Boletín Oficial del País Vasco con indicación de las entidades beneficiarias y los importes concedidos, tanto para la realización de cursos de refuerzo en lenguas extranjeras como para las actividades de innovación.

Hori dela eta, honakoa

En su virtud,

EBAZTEN DUT:

RESUELVO:

Artikulu bakarra.- Balioespen Batzordearen proposamenez onartzea I. eranskinean zerrendatutako diru-laguntzak, atzerriko hizkuntzak indartzeko ikastaroak eta berrikuntza-jarduerak egiteko ikastaroak antolatzeko izango direnak, 2011ko abuztuaren 30eko Aginduaren 5., 7., 8., 9. eta 10. artikuluetan ezarritako irizpideak kontuan harturik.

Artículo único.- Conceder, a propuesta de la Comisión de Valoración, las subvenciones que se relacionan en el anexo I destinadas a los centros beneficiarios para realizar cursos de refuerzo en lengua extranjera y actividades de innovación, en base a los criterios establecidos en los artículos 5, 7, 8, 9 y 10 de la Orden de 30 de agosto de 2011.

AZKEN XEDAPENAK

DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.- Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasita.

Primera.- Contra la presenta Resolución podrá interponerse recurso de alzada ante la Consejera de Educación, Universidades e Investigación en el plazo de un mes, a partir de la publicación de esta Resolución en el Boletín Oficial del País Vasco.

Bigarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Segunda.- La Resolución entrará en vigor al día siguiente a su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 24a.

En Vitoria-Gasteiz, a 24 de noviembre de 2011.

Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordea,

El Viceconsejero de Formación Profesional y Aprendizaje Permanente,

CARLOS CRESPO VELASCO.

CARLOS CRESPO VELASCO.

(Ikus .PDF)

(Véase el .PDF)


Azterketa dokumentala


Análisis documental