Sede electrónica

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

113. zk., 2010eko ekainaren 16a, asteazkena

N.º 113, miércoles 16 de junio de 2010


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Bestelako Xedapenak

Otras Disposiciones

Osasun eta Kontsumo Saila
Sanidad y Consumo
3005
3005

ERABAKIA, 2010eko maiatzaren 13koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazioko Kontseiluarena, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan farmaziako batzorde korporatibo bat eratu eta berari eginkizunak esleitzeko eta bere kideak izendatzeko dena.

ACUERDO de 13 de mayo de 2010, del Consejo de Administración de Osakidetza-Servicio Vasco de Salud, por el que se crea y se asignan funciones a una Comisión Corporativa de Farmacia de Osakidetza-Servicio Vasco de Salud y se designan sus miembros.

Aztertuta geratu da Osakidetza izeneko ente publikoaren estatutu sozialak onartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, eta kontuan harturik nolako garrantzia duen dekretu hori jarduera zehatzen bidez garatzeak, ontzat hartu da «Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Farmaziako Batzorde Korporatiboa» delakoa eratu eta berari eginkizunak esleitzeko proposamena.

A la vista del Decreto 255/1997, de 11 de noviembre, por el que se establecen los Estatutos Sociales del Ente Público Osakidetza-Servicio Vasco de Salud y considerando la importancia de desarrollar su contenido a través de actuaciones concretas se ha valorado positivamente la propuesta de creación y asignación de funciones a la que se denominará «Comisión Corporativa de Farmacia de Osakidetza-Servicio Vasco de Salud».

Proposamena Kudeaketa korporatiboaren eta administrazioaren antolamendu zentralaren baitatik sortu zen, eta bere zuzendaritza-kontseiluaren bitartez bideratu. Kontuan hartu dira orain eratu nahi den batzordeari esleitu nahi zaizkion eginkizunak, eta bete egin nahi da 12.3.a artikuluan jasotako agindu hau: «Aholkularitza eta laguntza teknikoko zerbitzuak ematea hurrengo gai hauek direla-eta: zerbitzu-erakunde bakoitzaren aurrekontuak eta programazio-funtzioak; antolamendua eta giza baliabideak; kanpoko harremanak; informazio eta komunikazioko sistemak; laguntza juridikoa; finantza-kudeaketa; baliabide materialak eta zerbitzu laguntzaileak kudeatzea; zerbitzuen jarraipena, kontrola eta ikuskaritza; interes orokorreko estatistika; eta argitalpenak».

La propuesta nace de la Organización central de administración y gestión corporativa, a través de su Consejo de Dirección, en consideración de las funciones que se le van a asignar a la Comisión que ahora se crea y en cumplimiento del mandato del artículo 12.3.a) cuyo tenor corresponde a dicha Organización central «suministrar servicios comunes de asesoramiento y apoyo técnico en relación con las funciones de programación y presupuestación de cada organización de servicios sanitarios, organización y recursos humanos, relaciones externas con terceros, sistemas de información y comunicación, asistencia jurídica, gestión financiera, gestión de medios materiales y servicios auxiliares, seguimiento, control e inspección de servicios, estadística para fines de interés general y publicaciones».

Behin proposamena aztertuta, entitate publikoari estatutu sozialen 4.1 artikuluak ematen dion eskumenaren barruan kokatu behar da ekintza; izan ere, artikulu horren arabera, Osakidetzak nortasun juridiko publiko berezia du, eta bere helburuak betetzeko gaitasun osoz jardun ahal izango du. Eta eskumen horren bidez, osasuna eta asistentzia oro har sustatzera (3.a) artikulua) eta baliabide propioak garatzera (3.e) artikulua) bideratutako jarduerak behar bezala betetzea lortu nahi da.

Examinada la propuesta, esta actuación concreta ha de subsumirse en la capacidad del ente público contemplada en el artículo 4.1 de los referidos Estatutos Sociales, ya que, a tenor del mismo, se reconoce para Osakidetza-Servicio Vasco de Salud «personalidad jurídica pública diferenciada y plena capacidad de obrar para el cumplimiento de sus fines»; y se considera que, con ella, se pretende dar debido cumplimiento a aquellas actuaciones que se refieren tanto a la función de promover la salud y asistencia en general [artículo 3.a)] como a la de desarrollar los recursos propios [artículo 3.e)].

Eta, horrenbestez, azaldutakoaren arabera, Administrazio Batzorde honek ondoko erabakia hartu du, adierazitakoa behar bezala betetzeko eta aipatutako estatutuen 8.5 artikuluak esleitzen dizkion eskumenen indarrez:

Y, por tanto, de conformidad con la exposición que antecede, este Consejo de Administración, para debido cumplimiento de lo expuesto y en virtud de las competencias atribuidas al mismo en el artículo 8.5 de los referidos Estatutos Sociales, viene a adoptar el siguiente

ERABAKIA

ACUERDO

Lehenengoa.- «Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Farmaziako Batzorde Korporatiboa» eratzen da, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusia egongo dena. Honako eginkizun hauek esleitzen zaizkio:

Primero.- Se crea la «Comisión Corporativa de Farmacia de Osakidetza-Servicio Vasco de Salud» con dependencia jerárquica y funcional de la Dirección General de Osakidetza-Servicio Vasco de Salud y con las atribuciones que a continuación se hacen constar:

a) Farmazia gaietan aholkularitza ematea bai Zuzendaritza Nagusiari, bai Antolakunde Orokorreko zuzendaritza nagusiei.

a) Asesoramiento tanto a la Dirección General como a las Direcciones de División de la Organización Central en materia de Farmacia.

b) Zerbitzu-antolakundeek farmazia arloko profesionalen edo zerbitzuen bitartez egiten dizkioten kontsultei erantzutea.

b) Consultoría de todas las organizaciones de servicios a través de los profesionales o servicios de Farmacia.

c) Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailarekin eta beste erakunde batzuekin lankidetzan aritzea, farmazia arloko aplikazioen garapenean.

c) Colaboración con el Departamento de Sanidad y Consumo del Gobierno vasco y otras instituciones en el desarrollo de aplicaciones propias en materia de Farmacia.

Bigarrena.- Aipatutako batzordeak kide anitzeko organo gisa jardungo du Osakidetza barruan, batzordea eratzeko lehenengo bilkuran ezartzen diren ezaugarriekin bat etorriz, edo bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. Tituluko II. eta III. Kapituluetan xedatutakoa betez.

Segundo.- La referida Comisión funcionará como órgano colegiado del ente público, de conformidad con las particularidades que se establezcan en la primera sesión para constitución de la misma y, en su defecto, por los Capítulos II y III del Título II de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

Zehatz esanda, haren eginkizunak hobeto garatzeko, haren baitan edo kanpoko aholkularien laguntzarekin lan-taldeak eratu ahal izango dira, eta haien emaitzak Batzordeak onartu beharko ditu.

En particular, para agilizar el desarrollo de sus funciones, podrán crearse en su seno o con asesores externos los grupos de trabajo que se consideren oportunos, sometiéndose sus resultados a la aprobación de la Comisión.

Hirugarrena.- Batzorde horren egitekoak erabaki hau ematen denean arloa arautzen duen legeria betez gauzatu beharko dira, eta egin litezkeen aldaketak kontuan izanik.

Tercero.- Las funciones que realice la Comisión deberán llevarse a cabo en el marco legal vigente sobre la materia al tiempo de dictarse este acuerdo y con respeto a las sucesivas modificaciones que, en su caso, pudieran producirse.

Zehatz esanda, Batzordeak beherago aipatutako eginkizunak izango ditu. Horrek ez du esan nahi dagoeneko aurreikusi zaizkion eginkizunen garapenean sor litezkeen eginkizunak esleitu ezin dakizkiokeenik. Eginkizun hauek izango ditu:

En concreto, serán funciones de la Comisión, de manera no excluyente respecto de aquellas otras que pudieran surgir en el futuro en el desarrollo de las ahora previstas:

A) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan sendagaiak zentzuz erabiltzeko neurriak proposatzea. Besteak beste, hauek dira neurriak, gainetik aipaturik:

A) Proponer medidas que promuevan el uso racional de los medicamentos en el Ente Público Osakidetza-Servicio Vasco de Salud, entre las que cabe destacar, a título meramente enunciativo:

A.1.- Honako hauek proposatzea: jarrera terapeutiko korporatiboa, jarraipen klinikoaren irizpideak eta Osakidetzako ospitaleetan sendagai berriak erabiltzeko proposamenek aurrekontuetan duten eragina.

A.1.- Proponer el posicionamiento terapéutico corporativo, los criterios de seguimiento clínico e impacto presupuestario de las propuestas de incorporación de nuevos medicamentos en los hospitales de Osakidetza-Servicio Vasco de Salud.

Horretarako, I. eranskineko zerrendan jasotakoa beteko da. Horrek ez du esan nahi, ordea, aurrerago kategoria berririk sar ezin litekeenik, gorabehera ekonomikoek edo eraginkortasun edo segurtasun arrazoiek hala egitea aholkatzen badute.

A tal efecto, se estará a la relación contenida en el anexo I, sin perjuicio de que futuras circunstancias de índole tanto económica como de efectividad o seguridad aconsejen la modificación o inclusión de nuevas categorías.

A.2.- Sendagaien jarraipen terapeutikorako irizpideak proposatzea.

A.2.- Proponer los criterios de seguimiento terapéutico de los medicamentos.

A.3.- Osakidetzako ospitaleetako gidaliburu farmakoterapeutikoetan eta Lehen mailako Atentzioko gidaliburu farmakoterapeutikoan agertzen diren sendagaiak ikuskatzeko proposatzea.

A.3.- Proponer la revisión de medicamentos incluidos en las guías farmacoterapéuticas de los hospitales de Osakidetza-Servicio Vasco de Salud y de la guía farmacoterapéutica de Atención Primaria.

A.4.- Aholkua ematea pazientearen ezaugarri klinikoak direla-eta erabaki azkar bat hartzea eskatzen duten sendagaien erabilerari buruzko baimen banakatuetan.

A.4.- Asesorar en autorizaciones individualizadas de uso de medicamentos que por circunstancias clínicas particulares del paciente requieran una rápida decisión.

A.5.- Lehen mailako Atentzioaren eta Atentzio Espezializatuaren arteko koordinazioa sustatzea, sendagaien zentzuzko erabilerari buruzko programak aplikatzeko.

A.5.- Promover la coordinación entre Atención Primaria y Atención Especializada para la aplicación de programas relativos al uso racional de medicamentos.

A.6.- Laguntzea honako gai hauek lantzen dituzten programetan: sendagaien segurtasuna, farmakologia, sendagaien erabilerarekin zerikusia duten arazoak prebenitu, aurkitu eta konpontzea, eta sendagaiei buruzko hezkuntza eta prestakuntza arloko jarduerak.

A.6.- Colaborar en programas de seguridad del medicamento, farmacovigilancia, de prevención, detección y resolución de PRMs (problemas relacionados con la utilización de medicamentos), de investigación clínica y de actividades educativas y formativas sobre medicamentos.

A.7.- Sendagaiak eta osasun-produktuak ospitale mailan eskuratu, kudeatu, biltegiratu eta emateko prozedurak proposatzea.

A.7.- Proponer procedimientos empleados para la adquisición, gestión del aprovisionamiento, almacenamiento, dispensación y administración de fármacos y productos sanitarios a nivel hospitalario.

Aurreko 7 ataletan aipatutako eginkizun horiek guztiak gauzatzeko, zerbitzu-erakundeen eta Batzordearen arteko komunikazioak errazte aldera, Osakidetzako zuzendari nagusiak ebazpen bidez ezarriko du jarraitu beharreko protokoloa eta, hala badagokio, behar diren ereduak ere bai.

Para el debido desempeño de todas estas funciones relacionadas en los 7 apartados anteriores, en lo que respecta a facilitar las comunicaciones ente las distintas organizaciones de servicios y la Comisión, el Director General de Osakidetza-Servicio Vasco de Salud establecerá, mediante la correspondiente Resolución, el protocolo a seguir y, en su caso, modelos precisos.

B) Osakidetzan egiten den sendagai-kontsumoa ebaluatzea.

B) Evaluación continuada del consumo farmacéutico en el Ente Público Osakidetza-Servicio Vasco de Salud.

C) Aholkularitza teknikoa ematea Osakidetzan egiten diren sendagai-kontratazio konplexuetarako.

C) Asesorar técnicamente para las contrataciones complejas de medicamentos que se lleven a cabo en el Ente Público Osakidetza-Servicio Vasco de Salud.

D) Aholkularitza teknikoa ematea Osakidetzaren aplikazio informatikoetan farmaziaren kudeaketa landu eta ezartzeko.

D) Asesorar técnicamente en la elaboración e implantación de la gestión de Farmacia en las aplicaciones informáticas del ente público Osakidetza-Servicio Vasco de Salud.

Laugarrena.- Batzordeko kide izango direnak Osakidetzako sare osoaren ordezkari izango dira. Horrek ez du esan nahi derrigorrez Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakunde guztiak ordezkatuta egongo direnik.

Cuarto.- Los miembros que van a formar parte de la Comisión representarán a toda la red de Osakidetza-Servicio Vasco de Salud, sin perjuicio de que nominalmente pudieran no hallarse designadas todas las organizaciones de servicios sanitarios del Ente Público.

Kide horiek Osakidetzako zuzendari nagusiaren ebazpen bidez izendatuko dira. Honako kide hauek izango ditu Batzordeak:

La designación de los referidos miembros se llevará a cabo mediante resolución del Director General de Osakidetza-Servicio Vasco de Salud, conformando una Comisión del tenor siguiente:

n Lehendakaria eta ordezko lehendakaria.

n Presidente/a y Presidente/a Suplente.

n 16 batzordekide:

n 16 vocales:

- Farmaziako 8 lizentziatu.

- 8 Ldos. en Farmacia.

- Medikuntzaren espezialitate desberdinetako 7 lizentziatu.

- 7 Ldos. en distintas Especialidades Médicas.

- Osasun eta Kontsumo Saileko Farmazia Zuzendaritzako kide bat, zuzendaritza horrek proposatua.

- 1 miembro de la Dirección de Farmacia del Departamento de Sanidad y Consumo, a propuesta de dicha Dirección.

n Idazkaria: Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzako teknikari bat.

n Secretario/a: Técnico de la Dirección de Asistencia Sanitaria.

Hasieran izendatutako kideak ordeztea edo, hala badagokio, kide berriak hartzea Osakidetzako zuzendari nagusiak ebazpen bidez erabakiko du, Administrazio Erakunde Zentraleko Giza Baliabideen, Asistentzia Sanitarioko eta Ekonomia eta Finantzako zuzendariek batera proposaturik.

La sustitución de los miembros inicialmente designados o, en su caso, incorporaciones subsiguientes será competencia igualmente del Director General de Osakidetza-Servicio Vasco de Salud mediante resolución, a propuesta conjunta de los Directores de Recursos Humanos, de Asistencia Sanitaria y Director Económico-Financiero de la Organización Central Administrativa.

Bosgarrena.- Erabaki hau hartzen den egunetik sartuko da indarrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu nahiz ez, eta batzorderako izendatutako kideei jakinarazpena egin nahiz ez.

Quinto.-El presente acuerdo surtirá efectos a partir de la fecha de su adopción, sin perjuicio de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco y notificación personal a los miembros designados para formar parte de la Comisión.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko maiatzaren 13a.

En Vitoria-Gasteiz, a 13 de mayo de 2010.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluko lehendakaria,

El Presidente del Consejo de Administración de Osakidetza-Servicio Vasco de Salud,

JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.

JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.

I. ERANSKINA

ANEXO I

JARRERA TERAPEUTIKO KORPORATIBOA EZARTZEKO SENDAGAIEN ZERRENDA

RELACIÓN DE MEDICAMENTOS PARA ESTABLECER EL POSICIONAMIENTO TERAPÉUTICO CORPORATIVO

Zerrenda honetan sendagai batzuk aipatzen dira, baina aurrerago zerrenda hori luzatu edo aldatu egin daiteke.

La presente relación enumera una serie de medicamentos, sin perjuicio de que en un futuro, dicha relación sea ampliada o modificada.

- Sendagai umezurtzak.

- Medicamentos huérfanos

- Sendagaien Europako Agentziak «baldintzapeko onarpen» gisa onartzen dituen sendagaiak. Izan ere, argibide gehiago behar dira sendagai horien segurtasunari eta eraginkortasunari buruz.

- Medicamentos que la Agencia Europea del Medicamento (EMEA) aprueba en la modalidad de «aprobación condicional» ya que se espera más información sobre la seguridad y eficacia de los medicamentos.

- Arriskuak kudeatzeko programa batekin onartutako sendagaiak. Programa horren bidez, balizko arriskuak zehaztu eta gutxitu nahi dira, eta sendagaien segurtasuna handitu.

- Medicamentos aprobados con un programa de gestión de riesgos para definir y minimizar los riesgos potenciales y la seguridad de los medicamentos.

- Terapia aurreratuko sendagaiak.

- Medicamentos de terapia avanzada.

- Aurrekontuan eragin handia duten sendagai berriak, hala nola, terapia antiretrovirala, antineoplasikoak, jatorri bioteknologikoko produktu biologikoak (gaixotasun immunologikoetarako eta giltzaduretako gaixotasunetarako), koagulazio-faktoreak, esklerosi anizkoitzerako terapia, biriketako arteria-hipertentsiorako tratamendua, eta abar.

- Nuevos medicamentos de alto impacto presupuestario, como por ejemplo: terapia antiretroviral, antineoplásicos, productos biológicos de origen biotecnológico para enfermedades inmunológicas y articulares, factores de coagulación, terapia de la esclerosis múltiple, tratamiento de la hipertensión pulmonar arterial, etc.


Azterketa dokumentala


Análisis documental