Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

247. zk., 2005eko abenduaren 29a, osteguna

N.º 247, jueves 29 de diciembre de 2005


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Bestelako Xedapenak

Otras Disposiciones

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
Educación, Universidades e Investigación
6461
6461

AGINDUA, 2005eko abenduaren 20koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena; 2005-2006 ikasturteko Abelino Barriola sarirako dei egiten duena.

ORDEN de 20 de diciembre de 2005, del Consejero de Educación, Universidades e Investigación, por la que se convoca el premio Abelino Barriola para el curso 2005–2006.

Hezkuntzaren eginkizun nagusietakoa izan ohi da, jakina denez, eskola-umeen irakurmena landu eta testu idatziak ahoz adierazten erakustea.

Desarrollar la capacidad lectora de los escolares y adiestrarlos en la expresión oral de textos escritos es, como sabemos, una de las tareas educativas más importantes.

Hizkuntzaren ahozko adierazmena bat-bateko mintzamenez mamitzen da nagusiki. Hala ere, garrantzitsua da gazte-jendeak behar den erraztasunez, ebakera zuzenez eta doinuera egokiz irakurtzen jakitea.

La expresión lingüística oral se desarrolla, fundamentalmente, a través del habla espontánea. No obstante, es importante que los jóvenes aprendan a leer con soltura, con una correcta pronunciación y una entonación adecuada.

Behar hori are nabarmenagoa da jendaurreko erabilera-eredu zuzenak aski mugatuak dituzten eremu urriko hizkuntzen kasuan: hor sartzen da, bete-betean sartu ere, euskararen egoera.

Esa necesidad es aún más evidente en el caso de lenguas minoritarias en las que son bastante limitados los modelos de uso correcto del lenguaje en alocuciones públicas; el euskera, sin lugar a dudas, se halla dentro de esa categoría.

Belaunaldi berriek euskaraz egiten ondo jakingo badute, boz goran prestu irakurtzen jakin beharko dute, besteak beste. Eta ondo irakurtzen, bistan denez, eskolan ikasi beharko dute nagusiki.

Si se pretende que las nuevas generaciones utilicen correctamente el euskera deberán, entre otras cosas, aprender a leer adecuadamente en voz alta. Aprendizaje que, evidentemente, debe llevarse a cabo mayormente en la escuela.

Irakasleen zeregina eta eragimena funtsezkoa da alor honetan: garrantzi handia du, alegia, irakasleak umeen irakurmen-lanketari zenbateko atentzioa eskaintzen dion eta zer-nolako irakasbidez baliatzen den.

La labor y la influencia de los profesores son fundamentales en este aspecto. La atención que el profesor preste al cultivo de la capacidad lectora de los alumnos es trascendental, así como los medios de los que se valga para ello.

Euskara jendaurreko komunikabideetara (irrati-telebistak, megafoniazko azalpenak e.a.) zabaltzen ari den honetan, bestalde, aski nabarmen agertzen ari da euskal belaunaldi berrien boz gorako irakurmena asko hobetu daitekeela. Hobekuntza-bideak huts-hutsik eskolaren esku ezin utz badaitezke ere, eragile nagusi eta garrantzitsua izan daiteke berau.

En una época en la que el euskera está llegando a medios de comunicación públicos (radio y televisión, avisos por megafonía...), es notorio que la lectura en voz alta de las nuevas generaciones de vasco hablantes se puede mejorar considerablemente. Aunque dicha labor de perfeccionamiento no debe reducirse al ámbito escolar, éste sigue siendo un medio influyente e importante.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, behar honetaz jabeturik, xede hori lortzen lagunduko duten baliabideak indartu nahi ditu.

Así pues, el Departamento de Educación, Universidades e Investigación, consciente de esa necesidad, desea dedicar más medios a la consecución del objetivo anteriormente mencionado.

Honen haritik

Por todo lo expuesto,

EBATZI DUT:
RESUELVO:

Artikulu bakarra.– 2005-2006 ikasturteko Abelino Barriola sarirako deia onartzea, Agindu honen eranskinean zehazten diren oinarri-arauen arabera.

Artículo único.– Aprobar la convocatoria del premio Abelino Barriola para el curso 2005–2006, de acuerdo con las bases que figuran como anexo a la presente Orden.

XEDAPEN GEHIGARRIA

DISPOSICIÓN ADICIONAL

Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura egiten diren gastu-espedienteen aurretiko izapidetzea araupetzen duen Ekonomi eta Ogasun Sailaren 1985eko azaroaren 12ko Aginduaren ondorioetarako, agindu honetako diru-laguntzei buruzko ebazpena emateko garaian, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2006. urteko aurrekontu orokorretan kreditu egoki eta nahikoa egotea edo ez egotearen menpe geratuko da.

A los efectos contemplados en la Orden de 12 de noviembre de 1985, del Departamento de Economía y Hacienda, sobre tramitación anticipada de expedientes de gasto con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco, la Resolución de concesión de las ayudas de la presente Orden queda supeditada a la existencia de crédito adecuado y suficiente para el ejercicio 2006.

AZKEN XEDAPENAK

DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.– Oinarri-arauek jardunbide kontuan begiz jo gabeko orotarako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak dioena hartuko da oinarri.

Primera.– En todo lo no previsto por las bases en materia de procedimiento será de aplicación la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

Bigarrena.– Interesatuak deialdia eta oinarri-arauak inpugnatu ahal izango ditu, bai eta horien ondorioz Administrazioak egin ditzan egintza oro ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioko Legean ezarritako epean eta eran.

Segunda.– La convocatoria y sus bases, y cuantos actos administrativos se deriven de éstas, podrán ser impugnados por el interesado en el plazo y en la forma establecidos por la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común y la Ley de la Jurisdicción Contencioso-Administrativa.

Hirugarrena.– Agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengoan sartuko da indarrean.

Tercera.– La presente Orden surtirá efecto al día siguiente de su publicación en el BOPV.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko abenduaren 20a.

En Vitoria-Gasteiz, a 20 de diciembre de 2005.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

El Consejero de Educación, Universidades e Investigación,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

I. ERANSKINA
ANEXO I
OINARRI-ARAUAK
BASES

1.– 2005-2006 ikasturteko Abelino Barriola irakurmen eta deklamazio-lehiaketa jakinarazten da.

1.– Se convoca el concurso Abelino Barriola de lectura y declamación en euskera para el curso 2005–2006.

2.– Helburu bi ditu Abelino Barriola sari-lehiaketak:

2.– Dos son los objetivos del concurso Abelino Barriola:

– Euskaraz irakurtze eta deklamatze kontuan emaitza hoberena lortzen duten ikasgelei berariazko saria eskaintzea.

– Ofrecer un premio extraordinario a las clases que obtengan mejores resultados en los ámbitos de la lectura y la declamación.

– Deialdiaren helburu diren emaitzak lortzeko ahalegin berezia egin eta saria irabazten duten taldeen irakasle arduradunei berariazko saria eskaintzea.

– Conceder un premio extraordinario a los profesores responsables de las clases que hayan obtenido alguno de los premios, por su dedicación especial a la consecución de los fines que persigue la convocatoria.

3.– Lehiaketa honetan 2005-2006 ikasturtean hurrengo atalean zehazten diren mailetako ikasgelek parte hartu ahal izango dute.

3.– Podrán participar en este concurso durante el curso 2005-2006 las clases relacionadas en el párrafo siguiente.

Ezingo dute deialdi honetan parte hartu Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko legearen testu bateratuaren 50. artikuluko 5. paragrafoak, Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatuak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean daudenak. Honen haritik, Lege horrek aipatu artikuluan ezarritako arrazoiren baten eraginpean ez dagoela egiaztatzen duen zinpeko aitormena egin beharko du eskatzaileak.

No podrán concurrir a las ayudas reguladas por la presente Orden quienes se hallen incursos en algunas de las causas establecidas en el apartado 5 del artículo 50 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, modificado por la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres. A este respecto, los solicitantes deberán presentar una declaración jurada en la que certifiquen que no se encuentran en ninguna de las causas descritas en el citado artículo.

4.– Eskola-umeen maila eta eredu desberdinak kontuan izanik, zazpi multzotan banatuko dira Abelino Barriola sari-lehiaketara aurkez daitezkeen ikasgelak:

4.– Atendiendo a los diferentes niveles y modelos de enseñanza, se establecen siete categorías para las clases que deseen presentarse al concurso Abelino Barriola:

A eredua		LMHko 5. eta 6. maila		Sari 1	

– Modelo A		Cursos 5.º y 6.º de EP		1 Premio	

A eredua		DBHko 1. eta 2. maila		Sari 1	

– Modelo A		Cursos 1.º y 2.º de ESO		1 Premio	

B eredua		LMHko 5. eta 6. maila		Sari 1	

– Modelo B		Cursos 5.º y 6.º de EP		1 Premio	

B eredua		DBHko 1. eta 2. maila		Sari 1	

– Modelo B		Cursos 1.º y 2.º de ESO		1 Premio	

D eredua		LMHko 3. eta 4. maila		Sari 1	

– Modelo D		Cursos 3.º y 4.º de EP		1 Premio	

D eredua		LMHko 5. eta 6. maila		Sari 1	

– Modelo D		Cursos 5.º y 6.º de EP		1 Premio	

D eredua		DBHko 1. eta 2. maila		Sari 1	

– Modelo D		Cursos 1.º y 2.º de ESO		1 Premio	

Lehia multzo horietako bakoitzean jokatuko da eta ez parte-hartzaile guztien artean. Esan nahi baita, A ereduko LMHko 5. eta 6. mailakoak eredu eta maila berekoekin alderatuko direla. Berdin-berdin beste sei multzoetako bakoitzean.

Cada clase competirá con las de su propia categoría y no con todo el resto de participantes. Es decir, que los participantes de 5.º y 6.º de EP de modelo A competirán con el resto de grupos de igual modelo y nivel; se procederá de la misma manera en cada una de las seis categorías restantes.

5.– Sari-lehiaketaren zazpi arlo horietarako epaimahai bakarra izendatuko du Hezkuntza sailburuordeak. Ondoko erakunde edo esparru hauetariko ordezkari bana izango du epaimahai honek:

5.– El Viceconsejero de Educación nombrará un único Tribunal para las siete categorías del concurso, que estará compuesto por los siguientes miembros:

– Euskaltzaindia. Erakunde honen ordezkaria izango da epaimahaiburu eta berak erabakiko du boto-berdinketa gertatzen bada.

– Un representante de Euskaltzaindia, quien actuará como presidente y dirimirá los empates que se produzcan.

– EITB (Euskal Irrati-Telebista).

– Un representante de EITB (Euskal Irrati-Telebista).

– Berritzeguneetako hiru Hizkuntz Normalkuntzako Teknikari.

– Tres Técnicos de Normalización Lingüística de los Berritzegunes.

– Euskal deklamazio alorrean berariazko itzala duen jakitun bat.

– Un experto de reconocido prestigio en el campo de la declamación vasca.

– Euskara Zerbitzuko bi kide, hizpidez baina botorik gabe (hauetariko bat idazkari).

– Dos miembros del Servicio de Euskera, con voz pero sin voto (uno de ellos actuará como secretario del Tribunal).

6.– Epaimahaiak honako puntuok izango ditu kontuan:

6.– El Tribunal tomará en consideración los siguientes aspectos:

a) ikasgelak dira aztergai, ez banakako ikasle hau edo hura. Batez bestean ongien irakurtzen edota deklamatzen dakien ikasle-taldea sarituko da, beraz.

a) No se evaluará a los alumnos individualmente, sino a las clases en su conjunto. Se premiará, por lo tanto, al grupo de alumnos que mejor nivel de lectura y declamación demuestre en su conjunto.

b) euskara batuan zein literatur euskalki batean idatzitako testuak aukeratu ahal izango dira irakurgai (ikus 9. oinarri-arauan ezinbesteko eta aukerako testuen zehaztasunak).

b) Podrán leerse textos escritos en euskera unificado o en cualquier dialecto literario, tal como se indica en las especificaciones sobre textos de lectura obligada y de libre elección relacionadas en la base 9.

c) irakurmen eta deklamazio-maila hoberen hori zein taldek duen neurtzeko, ondoko irizpideok izango dira gidari:

c) A la hora de valorar cuál es el grupo con mejor nivel de lectura y declamación, el Tribunal se atendrá a los criterios siguientes:

– Abiadura handiegia saihestu egin behar da. Testuaren ezaugarriei lotuta erabaki behar da mantsoago ala bizkorrago irakurri, baina inoiz ere lasterregi egin gabe. Alboratu egin behar da zenbat eta arinago irakurri orduan eta hobe delako ustea.

– Debe evitarse la lectura demasiado apresurada. La velocidad de lectura debe adecuarse a las características del texto en cuestión, desechando la idea de que la lectura es tanto mejor cuanto más rápido se realice.

– Irakurtzen arituko ez balira bezala irakurtzen saiatu behar dute ikasleek: sinesgarritasuna, testua sentitzea, testua irakurtzen gozatzea... Adin eta ezaugarri jakin horietako ikasleak izanik irakurle, beraiek sentitzeko moduko testuak aukeratzeak emaitzak asko hobetu ditzake arlo honetan.

– Los alumnos deben dar la impresión de no estar leyendo, dando al ejercicio de lectura credibilidad, sintiendo el texto, disfrutándolo... En este sentido, se mejoran mucho los resultados cuando se seleccionan textos adecuados a la edad y características de los lectores, textos que ellos puedan sentir.

– Isiluneak egin beharra dago. Isiluneak testuak eskatu ahala eta behar den bezala egiteak asko hobetzen du emaitza, goian aipaturiko sinesgarritasuna lortze aldera.

– Es preciso respetar los silencios que el propio texto requiere. El hacerlo donde conviene y de la manera adecuada mejora notablemente el producto en cuanto a la credibilidad arriba mencionada.

– Euskararen fonetika-legeak eta ebakera-arauak ahalik eta ongien errespetatu behar dira, erdal interferentziak ahal den neurrian ezabatuz. Beraz, eta besteak beste, «yeismo»ari aurre egingo zaio eta tz/ts/tx fonemen ebakera zuzena berariaz zainduko da.

– Se respetarán lo más estrictamente posible las normas fonéticas y de pronunciación del euskera, evitando en lo posible las interferencias lingüísticas: se evitará el yeísmo y se cuidará muy especialmente la pronunciación de los fonemas tz/ts/tx.

– Erdal doinuari eta batez ere haren eraginez azentuak azkenaurreko silaban jartzeko joerari itzuri egiten saiatu behar da.

– Se evitarán las interferencias de acento, en especial la que tiende a la acentuación llana.

– Euskararen doinuera egokia, berdin du euskara batuan edo euskalkiren batean idatzitako testua irakurri, oso bereziki zaindu beharko da: aho-hizkuntzaren mintzamolde jatorra izango da patroi eta eredu (ez zen = etzen ...); beraz, euskal hiztun onen ohiko erabilerari egin behar zaio kasu.

– Se concederá gran importancia a la correcta entonación del euskera, independientemente de que se lea un texto escrito en lengua unificada o en cualquier dialecto. Será patrón y modelo el lenguaje oral castizo, tomando como punto de referencia el uso normal de los buenos hablantes (ez zen = etzen).

– Naturaltasuna eta, kasuan kasuko testuaren arabera, enfasi-indarra kontuan hartzekoak dira orobat. Galdera markak normalean ez dira behetik gorako doinuan amaitzen. Harriduretan ere joera artifizialak saihestu egin behar dira inondik ere.

– Se tendrán en cuenta, asimismo, la naturalidad y la enfatización adecuadas al texto. Hay que evitar, por tanto, las interrogaciones en final ascendente y las admiraciones artificiales.

7.– Lehiaketa honetan parte hartzeko orria irakasleak bete behar du, ikasgelaren izenean.

7.– El/la profesor/a se encargará de formalizar la hoja de participación en este concurso en nombre de la clase.

8.– Ikasturtearen lehen eta bigarren hiruhilekoan burutuko da irakurmen eta deklamazio lanketa. Lanketa horren ondorio gisa, bere ikastaldearen grabazio bat egingo du irakasleak kasetean edo CDan. Kasete edo CD hau, parte hartzeko orriarekin batera, Hezkuntza Sailera bidaliko da eta 2006ko martxoaren 1erako honako helbide honetan egon beharko du:

8.– La labor de preparación y ensayo de los textos se llevará a cabo durante los dos primeros trimestres del curso escolar. Una vez preparados, el/la profesor/a realizará una grabación en casete o CD a su clase. La casete o CD se enviará, junto con la hoja de participación, a la siguiente dirección antes del 1 de marzo de 2006:

Eusko Jaurlaritza (Hezkuntza)

Gobierno Vasco (Departamento de Educación)

Euskara Zerbitzua-Abelino Barriola saria.

Servicio de Euskera-Premio Abelino Barriola.

Donostia-San Sebastián kalea 1.

C/ Donostia-San Sebastián 1.

01010 GASTEIZ.

01010 Vitoria–Gasteiz.

9.– Grabazioa egiteko honako testu hauek irakurriko dira, ordena honetantxe:

9.– Cada casete incluirá la lectura de los textos siguientes, en este mismo orden:

a) Ezinbesteko testua: antzerki zati bat, pertsonaia adinbat ikaslek esana (III. eranskina).

a) Texto de lectura obligada: fragmento teatral, en voz de tantos alumnos como personajes tenga el mismo (véase el anexo II de las bases).

b) Taldeak berak aukeratuko dituen hitz lauzko bi irakurgai, beste 2 ikaslek irakurriak; LMH 3-4 mailakoentzat bi ipuinetatik hartuak eta LMH 5-6 eta DBH 1-2 mailetakoentzat bi eleberritatik hartuak.

b) Dos textos en prosa a elección del grupo, leídos por otros 2 alumnos/as, extraídos de dos cuentos en el nivel 3.º-4.º de EP y de dos novelas en los niveles 5.º-6.º de EP y 1.º-2.º de ESO.

c) Taldeak berak aukeratuko dituen bi olerki, beste 2 ikaslek irakurriak.

c) Dos poesías a elección del grupo, recitadas por otros 2 alumnos/as.

10.– Grabazioak honako ezaugarriok izan behar ditu:

10.– Características de la grabación:

– Ikasgela bereko esatari hoberenen grabazioa izango da.

– Contendrá la grabación de los mejores declamadores de la clase.

– Gehienik 6-8 minutu iraungo du grabazio osoak, tarteko isilaldiak barne, eta isilaldi hauetako bakoitza gehienez 15 segundokoa izango da.

– La grabación tendrá una duración máxima de 6-8 minutos, incluidos los silencios entre textos, los cuales no podrán superar los 15 segundos.

– Grabazioaren hasieran ikasgelaren izengoitia entzungo da (urtetik urtera izengoitia aldatu eta leku edo toponimia erreferentziak saihestu egin behar dira). Izengoitiaren ondoren, irakurgai bakoitzaren aurretik, kasuan kasuko ikaslearen zenbakia.

– Al comienzo de la grabación se escuchará el seudónimo de la clase (se adoptará uno nuevo cada curso y se evitarán las referencias toponímicas). Tras el seudónimo, y antes de cada lectura, el número del alumno que participa a continuación.

– Gutxienezko kalitatea izan beharko du grabazioak (ahotsak garbi entzun eta ulertzeko moduan).

– La grabación tendrá una calidad suficiente, de forma que las voces se oigan de forma nítida e inteligible.

11.– Aipatutako izengoiti berberori eta parte hartzen den kategoria (A-LMH 5-6, A-DBH 1-2, B-LMH 5-6, B-DBH 1-2, D-LMH 3-4, D-LMH 5-6 edo D-DBH 1-2) beste ezer ez da azalduko kasetean edo CDan, bi lekutan idatzita (kasetean edo CDan ezabatzen ez den tintarekin idatzita eta kutxaren bizkarrean).

11.– En la casete figurarán exclusivamente los siguientes datos: el seudónimo mencionado y la categoría en que se participa (A-EP 5-6, A-ESO 1-2, B-EP 5-6, B-ESO 1-2, D-EP 3-4, D-EP 5-6 o D-ESO 1-2), escritos tanto en la propia casete o CD como en el lomo de la caja.

12.– Kasete edo CD horrekin batera gutunazal itxi bat bidali behar da. Gutunazal horrek kanpoko aldean eta ageri-agerian hauxe bakarrik behar du idatzita:

12.– Junto con la casete o CD se enviará un sobre cerrado donde figurarán únicamente los siguientes datos, escritos en su parte exterior y bien visibles:

– Izengoitia

– Seudónimo

– Kategoria: A-LMH 5-6, A-DBH 1-2, B-LMH 5-6, B-DBH 1-2, D-LMH 3-4, D-LMH 5-6 edo D-DBH 1-2.

– Categoría: A-EP 5-6, A-ESO 1-2, B-EP 5-6, B-ESO 1-2, D-EP 3-4, D-EP 5-6 o D-ESO 1-2

Barruan, berriz, bi orri:

Introducidas en el sobre, dos hojas:

– Honi erantsitako parte hartzeko orria (II. eranskina) behar bezala beteta.

– La hoja de participación (anexo II) adjunta a estas bases debidamente cumplimentada.

– Beste orri bat ikasgela osoaren zerrenda zenbakituarekin, grabazioan entzuten diren ikasleen izen-abizenak azpimarratuta.

– Relación numerada de todos los alumnos de la clase, con los nombres y apellidos de los alumnos que participan en la grabación subrayados.

Kasetea eta gutunazal itxia sobre handiago baten barruan bidaliko dira. Agindu honen 8. oinarri-arauan zehazten da nora eta noizko.

La casete o CD y el sobre cerrado se enviarán dentro de un sobre más grande a la dirección señalada en la base 8 de esta Orden, dentro del plazo estipulado en ella.

13.– Sariak honako hauek izango dira:

13.– Los premios serán los siguientes:

– Zazpi ikasgela hoberenentzat (kategoria bakoitzeko bana, normalean) Ipar Euskal Herrirako 3-4 eguneko bidaia. Bidaia horretara ikasgela osoak joango dira, ez bakarrik grabazioan entzuten diren ikasleak.

– Un viaje al País Vasco continental de 3 o 4 días de duración para las 7 mejores clases (en principio una de cada categoría). Participará en dicho viaje la totalidad de la clase, no sólo los alumnos cuyas voces figuran en la grabación.

– Bi sari berezi.– Epaimahaiak urtero bi ikastetxe sarituko ditu. Lehiaketa honetan aurreko urteetan eta aurtengoan izandako partaidetza edo merezimendu bereziak sarituko dira atal honetan. Ikastetxe hauek ere aurreko pasartean aipatzen diren beste zazpi ikastetxek duten sari berbera izango dute. Ondoko irizpide hauek hartuko ditu kontuan epaimahaiak bi sari hauen izendatzeko:

– Dos premios especiales.– Todos los años el Tribunal premiará dos centros. En esta sección se premiarán la participación y merecimientos especiales del centro en este concurso tanto en los años precedentes como en el actual. Para conceder estos dos premios el tribunal tomará en consideración los siguientes criterios:

Aurreko urteetan parte hartze nabaria izana.

El haber tenido una participación considerable en los años precedentes.

Urte honetako parte hartzea.

La participación en el presente año.

Saria irabazteko finalisten artean egon izana.

El haber estado entre los finalistas del concurso.

Ikastetxearen egoera soziolinguistikoa.

La situación sociolingüística del centro.

Betiere ikastetxea da sariaren onura jasotzen duena eta berau saria zein ikasle talderi (gela bat) eskainiko zaion erabakiko duena.

En cualquier caso es el centro el que recibe el premio y el que decide a qué grupo de alumnos (una clase) se le concederá el mismo.

– Saria irabazten duen ikasgela bakoitzeko irakaslearentzat astebete inguruko bidaia. Euskaldunok bezala bere hizkuntza indarberritzen saiatzen ari den edo ahozkotasunean ibilbide luzea egin duen herrialde batera egingo da bidaia. Hauetakoren bat izan daiteke: Maroko, Frisia, Gales-Irlanda, ...

– Un viaje de una duración aproximada de una semana para el profesor/a de cada clase ganadora. El viaje se realizará a algún país que, como el nuestro, trata de recuperar su lengua (Puede ser alguno de éstos: Cataluña, Valencia, Galicia, Frisia, Gales-Irlanda...).

14.– Ikastetxe bakoitzak nahi adina kasete edo CD aurkez ditzake lehiaketara, baina ikastetxe bakoitzeko gela bakarrak jaso ahal izango du saria.

14.– Cada centro podrá presentar al concurso cuantas casetes o CDs desee, pero sólo podrá premiarse a una clase por centro.

Epaimahaiak ikastetxe bereko ikasgela bat baino gehiago jotzen badu irabazle, horietatik saria jasotzeko merezimendu gehien duena zein den ere erabaki beharko du. Besteari/besteei zegokien saria, dagokion mailan hurrena geratu den beste ikastetxe bateko ikasgela bati egotziko zaio.

Si el Tribunal declara ganadora a más de una clase del mismo centro, tendrá que determinar cuál de ellas tiene más merecimientos para recibir el premio. El premio correspondiente a la/s otra/s clases, se concederá a la clase siguiente dentro de la misma categoría y perteneciente a otro centro.

Multzoren batean kaseterik edo CDrik aurkezten ez bada edo aurkeztutako lanek epaimahaiaren ustez multzo horretarako gutxienezko mailarik ez badute, kasuan kasuko saria eman gabe utzi ahal izango da. Multzo batean eman gabe utzitako saria beste multzo batean eman ahal izango da, hartarako merezimendurik duenik badago.

Si en alguna categoría no se presenta ninguna grabación o a criterio del Tribunal los trabajos presentados no llegan al nivel considerado como mínimo, los premios podrán ser declarados desiertos. En tal caso, los premios podrían ser adjudicados en otra categoría, si hubiese candidatos con los méritos suficientes.

15.– Aurkeztu diren kaseteetako edo CDetako irakurle hoberenekin CD bat argitaratuko da; CD horri ahalik eta zabalkunde handiena emango zaio eta ikastetxeetara eredu gisa bidaliko da. CD honen esplotazio eskubideak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hartzen ditu bere gain edozein lege eraginen aurrean.

15.– Se publicará un CD con las mejores lecturas de las grabaciones presentadas, el cual tendrá la difusión más amplia posible y será enviada a los centros escolares como modelo. El Departamento de Educación, Universidades e Investigación se reserva los derechos de explotación de dicho CD a todos los efectos legales.

16.– Epaimahaiak sarien ebazpen-proposamena helaraziko dio Hezkuntza sailburuordeari eta honek hartuko du Erabakia deialdia argitaratzen denetik hasi eta sei hilabeteko epean EHAAn argitaratuko du.

16.– El Tribunal elevará Propuesta de Resolución de los premios al Viceconsejero de Educación para que adopte la Resolución oportuna, que será publicada en el BOPV en el plazo de seis meses desde la publicación de la convocatoria.

Aipaturiko epean ebazpen espresurik ematen ez bada, bere kasetea edo CDa ez dela saritu ulertu behar du parte-hartzaile orok.

En caso de no dictarse resolución expresa en el plazo establecido al efecto, los grupos participantes deberán entender que sus respectivas grabaciones no han sido premiadas.

17.– Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak beharrezko neurriak hartuko ditu deialdi hau mamitzeko.

17.– La Dirección de Innovación Educativa adoptará las medidas oportunas para la correcta ejecución de esta convocatoria.

II. ERANSKINA
2005-2006 ikasturteko
ABELINO BARRIOLA SARIAN PARTE HARTZEKO ORRIA

IKASTETXEAREN DATUAK

Izena: 		Kodea nnnnnn

Helbidea: 		Tfnoa. 	

P.Kodea: 	 Herria: ............................ 	 Lurraldea: 	

IKASGELAREN DATUAK

Taldearen izengoitia:

A eredua:	LMH 5	 n 	LMH 6	 n 	

A eredua:	DBH 1	 n 	DBH 2	 n 	

B eredua:	LMH 5	 n 	LMH 6	 n 	

B eredua:	DBH 1	 n 	DBH 2	 n 	

D eredua:	LMH 3	 n 	LMH 4	 n 	

D eredua:	LMH 5	 n 	LMH 6	 n 	

D eredua:	DBH 1	 n 	DBH 2	 n 	

IRAKASLE ARDURADUNA

Izen-abizenak

EZINBESTEKO IRAKURGAIA (Antzerki zati bat: ikus III. Eranskina)

TALDEAK AUKERATZEKO IRAKURGAIAK –

1.– Prosako irakurgaiak:

1.1 Izenburua 		 Egilea 	

Liburua 		 Liburuko zer orrialde? 	

1.2 Izenburua 		 Egilea 	

Liburua 		 Liburuko zer orrialde? 	

2.– Olerkiak:

2.1 Izenburua 		 Egilea 	

Liburua 		 Liburuko zer orrialde? 	

2.2 Izenburua 		 Egilea 	

Liburua 		 Liburuko zer orrialde? 	

	Arduradunaren		Zuzendariaren	

	sinadura	Ikastetxearen	sinadura	

		zigilua		

........................(e)n, 2006ko ...........aren

ZINPEKO AITORMENA

Eskabide hau sinatzen dugunok zera aitortzen dugu: sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik ez dugula zigor administratibo edo penalik jaso, ez eta Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako Legea dela bide inolako debekurik.

ARGIBIDEAK

1.– Orri hau, eskatzen diren datu guztiak beteta, gutunazal itxiaren barruan bidali behar da. Gutunazal horri kanpoko aldean bakar-bakarrik taldearen izengoitia eta parte hartzen duen kategoria jarriko zaizkio.

2.– Gutunazal itxia eta grabatutako kasetea edo CDa sobre handiago batean sartu eta helbide honetara bidali behar dira 2006ko martxoaren 1erako:

Eusko Jaurlaritza (Hezkuntza)
Euskara Zerbitzua – NOLEGA.
(Barriola lehiaketa)
Donostia-San Sebastián kalea, 1.
01010 Gasteiz.

3.– Ikastetxe bereko ikasgela bat baino gehiago aurkez daiteke. Kasu horretan, ikasgela bakoitzeko parte hartzeko orri bana bete behar da.

III. ERANSKINA
A eredua - LMH 5-6
EZINBESTEKO IRAKURGAIA
ITSASMINEZ (Ondarroako Zubi Zahar ikastola)
ESKOLA ANTZERKIA 2

Ilargia	Ba… ba… kanta batekin ez nauzu konbentzituko. Frogatzat, asko maite duzun zerbait eman behar didazu…	

Argi	Nik asko maite dudan zerbait?... Eta zer da hori? 	

Ilargia	Zeuk jakingo duzu…Ni banoa… eguzkia dator eta…	

Argi	Nik asko maite dudan zerbait eman behar diot… Zer izango ote da?... Nire lagunengana joan behar dut… Goazen karakola!	

4. AGERRALDIA

Narratz.	Eta berriz karakolarekin batera, itsasora iritsi zen. Han Pulpez olagarroa, sardinak, itsas-izarrak eta lagun guztiak itxoiten ari ziren.	

Olagarroa	Ongi etorri Argi! 	

1. arraina	Ilargiarekin egon al zara?	

2. arraina	Oso kezkaturik gaude!	

3. arraina	Itsasoa indarrik gabe gelditzen ari da.	

Argi	Bai, ilargiarekin egon naiz. Egia da haserre dagoela. Pentsatzen du inork ez duela berak egindako lana estimatzen eta triste dago. 	

1. arraina	Ba guk maite dugu! 	

2. arraina	Berak egindako lana miresten dugu!	

Olagarroa	Kanta bat abestuko diogu.	

Argi	Alferrik zabiltzate. Nik gauza bera egin dut eta … 	

3. arraina	Eta zer?	

4. arraina	Gu kezkatuta gaude…	

Argi	Frogatzat nik asko maite dudan gauza bat eman behar diodala esan dit. Baina egia esan, ez dakit zer den.	

Olagarroa	Ba nik bai. Zure karakola.	

Argi	Nire karakola? Osaba Joxeren opari bat da… eta asko maite dut…	

5. arraina	Bai, emaiozu.	

Olagarroa	Horrela… gainera, ilargiak zure karakola eduki ondoren, itsasoaren berri izango du eta horrela guk maite dugula jakingo du.	

Arrainak	E-m-a-i-o-z-u!	

Argi	Nire karakola?	

5. arraina	Oso kezkaturik gaude!	

Argi	Beno… ederki! Ilargi! Hona hemen zuretzat nire karakola…	

Narratz.	Hitz horiek esan ondoren, karakola indar handiz gorantz joan zen eta aldi berean itsasoak kolore berde, urdin, morea, bereganatu zituen berriro eta olatuak arrainekin jolasten hasi ziren.	

5. AGERRALDIA

Arrainak	Gora, gora gure Argitxo! Itsasoak indarra bereganatu du berriro.	

Olagarroa	Ez gaude kezkaturik… Festa egingo dugu!	

Narratz.	Eta festa eta algara hartan zebilela, Argi gauza batez gogoratu zen.	

Argi	Aiba! Karakolarik gabe gelditu naiz. Nola aterako naiz hemendik?	

1. arraina	Ez larritu… Gelditu gurekin!	

Arrainak	Hori, hori, gelditu gurekin!	

Argi	Ez, ez, nik etxera joan behar dut. Osaba Joxek jakingo balu…	

Olagarroa	Zure osaba Joxe… nik uste dut ezagutzen dudala.	

Argi	Beharbada. Itsas hondoan egiten du lana. Itsaspekaria da… Buzoa…	

Arrainak	Joxe Jauna? Itsasontzian konpontzen dituena?

	Hain jatorra den hori?

	Jantzi dotore batekin ibiltzen den hori?

	Ez dugu ezagutuko, bada? Eta badakigu non dagoen ere! 	

Argi	Eraman nazazue mesedez!...	

A eredua - DBH 1-2

EZINBESTEKO IRAKURGAIA
ETXE HAU BAI DELA GUAI (Canciller Ayala institutua)
ESKOLA ANTZERKIA 2

Estibaliz	Gustatu zaizu gure herri txiki hau?	

Muamar	Bai. Nahi baduzu, zuretzat erosiko dut. Baina orain esan behar didazu gauza bat, noiz esango diezu zure gurasoei nirekin ezkonduko zarela?	

Estibaliz	Bihar bertan. Baina orain goazen ohera. Zuk Enekoren logelan egingo duzu lo.	

Narratz.	Denak joaten dira, eta gauerdian Eneko heltzen da, bere logelara doa baina beteta dago. Horregatik egongelan geratzen da besaulki batean etzanda.

	Eneritz egongelara doa eta hor Eneko ikusi gabe makutuan gauzak sartzen jarraitzen du.	

Eneritz	Ordua heldu da. Gauza batzuk prestatu eta gero alde egingo dugu. Etxe honetan bakoitza bere aldetik dabil , eta guri ez digu inork jaramonik egiten. Baina horrek badauka erremedioa, Enekok bezala egingo dugu.	

	Enekok dena entzuten du	

Eneko	Nork nahi du nirekin aita-ametan ibiltzea?	

Eneritz	Ala! Hori Enekok esaten zidan beti.	

	Eneritz argia pizten dueta Eneko ikusten du besaulkian etzanda.	

Eneko	Ez al didazu musu bat emango	

Eneritz	Muaa (Musu bat ematen dio)	

Eneko	Oso itxura onekoa zaude, baina… baina ez dakit zergatik esaten dituzun gauza horiek.	

Eneritz	Jooo!!! Etxean inork maite ez gaituenez, zuk bezala egingo dugu ea gutaz ere kezkatzen diren.	

Eneko	Hori lelokeria! Ikusiko duzu nola orain denak maiteko zaituztegun.	

Eneritz	Beno ikastolara joango naiz, eguerdira arte.	

	Eneko gurasoen logelara doa eta esnatu egiten ditu.	

Eneko	Ama! Aita! Kaixo! Hemen nago berriro.	

Ama	Eneko! Gure Eneko maitea! Egia ote da?	

Eneko	Bai ama hemen nago. Egia da.	

Ama	Eta, non egon zara denboraldi honetan?	

Eneko	Orain horrek berdin dio. Inportantea zera da: hemen nagoela, zuekin.	

Aita	Bai, orain hemen zaude, baina zure ihesaren errua amarena izan zen. Beti zenbiltzan gauzak debekatzen.	

Ama	Ez, ez zen nire errua izan, zurea baizik. Dena kontsentitzen zenion eta ez zinen arduratzen berarekin.	

Aita	Ni? Zer diozu? Zoroa! Hau da sorgina hau!	

Ama	Kabroi madarikatua. Sorgina zure ama izango da. (Borrokatzen)	

	Nikaxia ate atzean entzuten zegoen eta sartu egiten da. Makila betekin ematen dio Doloresi.	

Nikaxia	Ooohhh! Zer diozu? Ganorabakoa! Eta ez ikutu nire semea!	

	Denak oihuka ari dira. 	

Eneko	Isilik! (denak isiltzen dira). Hau ez da semea errezibitzeko modua! Inor ez zen erruduna izan. Zuek beti burrukatzen zeundetelako joan nintzen ni.	

	Ama eta aita besarkatzen.	

Ama Aita	Ai!! Ez ginen konturatzen. Barkaiguzu.	

Eneko	Aspalditik barkatuta zaudete.	

Ama	Barkatu Nikaxia. Orain bizitza berri bat hasiko dugu eta lagun onak izango gara.	

Nikaxia	Ados nago zurekin, emaidazu eskua.	

	Beste egongela batean Esti eta Muamar daude eta Esti gurasoengana doa beraiek ezkondu egingo direla esateko. Sartzerakoan, Estik Eneko ikusten du. Eneko irteten ari da eta egongelan hirurok geratzen dira.	

Esti	Eneko! (musu bat emanez) Noiz etorri zara? Non egon zara? Zer egin duzu? Norekin ibili zara?	

Eneko	Itxaron, itxaron! Ezin dut dena batera erantzun. Zer moduz urte hauetan? Polit-polita zaude!	

Esti	Eneko, begitu, hau Muamar da, nire lagun bat. Muamar hau Eneko da, nire neba, etxetik bi urtetan alde eginda egon dena.	

Eneko	Zeu zara nire ohean ikusi dudana, ezta?	

Muamar 	Bai, asko pozten naiz zu ezagutzeaz!	

Esti	Aita, ama, amama… etorri! Gauza garrantzitsu bat esan behar dizuet.	

B eredua - LMH 5-6

EZINBESTEKO IRAKURGAIA
AINTZINAKERIAK (R.M. de Azkue ikastola)
ESKOLA ANTZERKIA 4

	Aitona hitz egiten ari den bitartean, dekoratua aldatzen da. Itsasontzia eta marinelak agertzen dira eszenatokian	

Ait. Zah.	Goiz batean, marinelen ahotsek esnatu ninduten...........	

	Itsasontziko marinelak marmarrean entzuten dira	

Ait. Gaz.	Baina, zer gertatzen da?	

1. marin.	Ez al duzu ikusten? Begiratu itsaso aldera! Zer ikusten duzu?	

2. marin.	Ezer ez!	

	Lainoz estalita agertzen da itsasontzia. Marinel guztiak urduri, elkarrekin mintzatzen	

Kapitaina	Isilik, mesedez!	

1. marin.	Baina, kapitaina, ez al duzu ikusten nolako egoeran gauden?	

Kapitaina	Bai, marinel adiskideok!!! Garbi hitz egingo dut! Zuek guztiok itsasgizon trebeak eta ausartak zarete eta zuengan konfidantza osoa dut. Ikusten duzuen bezala, laino arraro honek inguratu gaitu eta egoera larrian gaude. Untziaren gida-tresnak hondaturik daude! Doala bakoitza bere postura joan dadila! Lasai eta denok lanera!	

Ait. Gaz.	Lasai ez egon arren ez dugu beste irtenbiderik! 	

1. marin.	Aterako al gara inoiz lainope nazkagarri honetatik?	

	Bat-batean, kantu bitxi bat entzuten da. Tripulazio guztia, aho zabalik, soinua entzuten gelditzen da	

Ait. Gaz.	Zergatik ez diogu kantaren soinuari jarraitzen? 	

Kapitaina	Oso ideia ona iruditzen zait! Jarri berriro motorrak martxan eta ea irteten garen lainope honetatik.	

2. marin.	E! Han!...... Begiratu han!

	(Denek begiratzen dute behatzak seinalatzen duen tokirantz. Harkaitz baten gainean eserita, sirena bat ikusten dute kantari. Bi marinel arineketan doaz sare baten bila...)

	Azkar, lagunduidazue, leloak! Ez al zarete konturatzen sirena hau harrapatzen baldin badugu eskuak urrez beteko ditugula?	

Ait. Zah.	Zergatik zaude hain triste?

	(Sirenak ez du aurpegirik aldatzen, ez dio kasurik egiten)

	Ez al duzu gure hizkuntza ulertzen?

	(Sirena, aitona kezkatuta dagoela ikustean, begiak malkoz estalita, negarrez hasten da)	

Sirena z.	Zergatik sartu nauzue kaiola honetan? Nik ez dizuet ezer egin! Utz nazazue berriro itsasoan!	

Ait. Gaz.	Lasai zaitez! Nik ez dut ondo ikusten zu kaiola horren barruan egotea! Zure laguna izan nahi dut! Lagunduko dizut ihes egiten.

	(Sirenari irribarrea etortzen zaio. Aitonak lo dagoen kapitainari giltzak lapurtzen dizkio eta kaiolako atea irekitzen du. Sirena lepoan hartu, muxu bat eman eta itsasora botatzen du)	

Ait. Gaz.	Badakit ez dugula gehiago elkar ikusiko, baina ez naiz sekula zurekin ahaztuko!	

Sirena z.	Ni ere ez naiz inoiz zurekin ahaztuko! Nire esker ona adierazteko, tori iduneko hau! Beti zurekin eraman!	

	(Berriro taberna enfokatzen da. Han jarraitzen dute eserita aitonak eta bi ilobek)	

Ander	Benetan sinestezina da istorio hau! Gure lagunek ez digute sinestuko!	

Olatz	Aitona! Ez duzu oraindik zurekin izango sirenak oparitu zizun iduneko hura, ez ta?	

Ait. Zah.	Ez dut izango ba! Hori ez dut inoiz nigandik aldenduko!	

	(Aitonak eskua poltsikoan sartzen du eta bertatik iduneko distiratsu bat ateratzen du. Txirla, koral eta perlaz egindakoa)	

Ander	Orain bai sinestuko digutela! Utziguzu iduneko hori! 	

Olatz	Baina… Nik, neure begiekin ikusi nahiko nuke sirena bat.	

Ait. Zah.	Beno, hori ezinezkoa da. Lehen nonbait, sirenak ugari ziren, baina gaur egun, XX. Mendean, gutxi batzuk baino ez daude eta hauek, noski, toki izkutuetan gordetzen dira. Oraingo untzi modernoek sirenak izutu egiten dituzte.	

Ander	Dena dela, guk sirena hura bizi den ikustera joan nahi genuke!	

B eredua - DBH 1-2

EZINBESTEKO IRAKURGAIA
GAZTARIK ONENAK… ARANTZAZUKOAK (Zumaiako Maria eta Jose ikastetxea)
ESKOLA ANTZERKIA 4

	Ekitaldi hau iragarki ajentzi batean kokatzen da. Teloia irekitzerakoan, idazkari bat agertzen da, eszenatokiaren txoko batean lanean. Neska nahiko liraina eta atsegina da. Bere mahaiaren alboan, ajentziko zuzendariaren lan-mahaia. Idazkaria lanean eta bakarrizketan ari den bitartean, fraile bat sartzen da ajentzian.	

Idazkaria	Hau da bizimodua nirea! Egun guztia jo ta ke lanean ibili behar beste batzuk bapo bizitzeko. Sikiera negozioa ongi joango balitz, zerbait kobratuko nuke baina, egun guztia lanean pasatu ondoren eskerrak ematen badizkidate... pozik! Norbaitek lan gehiago ematen ez badigu, berehala bidaliko dut nagusia pikutara eta ¡A vivir!	

1. frailea	Egunon, andereño! Sar al naiteke?	

Idazkaria	Bai, jauna. Zer nahi zenuen?	

1. frailea	Arantzazuko fraile-etxetik nator. Begira, anuntzio bat egiteko asmoa dugu. Ajentzia honen iragarkia irakurri dugu egunkarian eta lan proposamenarekin etortzea bururatu zaigu.	

Idazkaria	Zeren iragarkia pentsatu duzue ba egitea?	

1. frailea	Gure Arantzazuko gaztarena; bertako ardien esnez egina da. Gazta ona gero! ¡Sin conservantes ni colorantes! Baina, prezio merke xamarra egin beharko zenigukete, ez daukagu presupuesto handirik eta badakizu...	

	Frailea hizketan ari den bitartean nagusia eta kamera sartzen dira bulegoan eta, harriturik, begira gelditzen dira.	

Idazkaria	Egunon, nagusi jauna! Hau Arantzazuko frailea dugu eta beren gaztak promozionatzeko lan proposamen batekin etorri zaigu.	

Nagusia	Egunon, jauna! Nahi duzun horretarako tokirik aproposenera etorri zarela uste dut.	

Kamera	Bai horixe! (Eta jendeari begira) Pazientzia ederra badu behintzat! 	

Nagusia	Orduan... zuen etxean egiten dituzuen gazta eder horiek promozionatu nahian, ez da? Beno, beno...	

Kamera	Beno, hasi beharko diagu ba lanean, ez? Porque, aquí no pasa nada.	

1. frailea	Ezer gehiago esan aurretik galdera bat egin nahi dizuet.	

Kamera	Bota lasai, jauna! Galdetu nahi duzuna.	

1. frailea	Posible izango al litzateke bertako fraile eta mojak agertzea iragarki horretan? Badakizue, ilusio handia egiten digu eta... eta gainera, horrela ez ote zaigu pixka bat merkeago aterako?	

Kamera	¡Faltaría más, chico!	

Idazkaria	Baina edozein ezin dugu hartu. Horretarako froga batzuk egin beharko ditugu. Eta badakizue, joan lista preparatzen.	

Nagusia	Ongi da, gu geu joango gara Arantzazura eta han hitz egingo dugu gehiago horretaz.	

1. frailea	Horretan gelditzen gara orduan, eta badakizue, Jaunaren etxean ez dago arrotzik eta nahi duzuenean joan zaitezkete, ateak beti baitaude irekiak. Arratsalde ona pasa dezazuela!	

Ajentzikoak	Arratsaldeon!	

	(Frailea joaten denean, hirurak pozaren pozez saltoka, abesten eta dantzan hasten dira)	

	(Dekoratua aldatu egiten da. Arantzazuko fraile-etxeko gela bat. Teloia irekitzean, musika erlijiosoa entzuten da. Hiru fraile sartzen dira. Bakoitza txoko batean jartzen da, irakurtzen) n

2. frailea	Jesus, Maria eta Jose! Hau da ilusioa daukadana! Azkenean gure gaztak mundu guztian ezagunak izango dira.	

3. frailea	Bai, gizona, ni ere gauza bera pentsatzen ari nintzen. Egun guztian gauza bera dabilkit buruan biraka.	

4. frailea	Isilduko al zarete! Liburua irakurri nahian nabil eta zuekin ezinezkoa da.	

2. frailea	Jesus, gizona, ez da horrenbesterako.	

	(Hirurek irakurtzen jarraitzen dute) n

3. frailea	Badakit zer gertatzen zaion horri (2. frailearengana hurbilduz) Iragarkia egiteko ez dute aukeratu eta badakizu... tripako hazkurak izango ditu.	

4. frailea	Zer esan duzu? Zer uste duzu, gorraizea dudala? Esan diozun guztia entzun dut eta dena gezur galanta da. Jakin ezazu niretzat ez dela ezinbestekoa iragarki horretan ateratzea. ¡Faltaría más!	

2. frailea	Gaurko honetan ez dago gozoa gizon hau!	

D eredua - LMH 3-4
EZINBESTEKO IRAKURGAIA
ITSASMINEZ (Ondarroako Zubi Zahar ikastola)
ESKOLA ANTZERKIA 2

Argi	Karakola, zer dio itsasoak?	

Narratzailea	Eta karakolak honela erantzun zion: «Itsasoan zerbait gertatzen da».	

Argi	Itsasora joan behar dut zer gertatzen den jakitera. Joan behar dut, joan behar dut…	

2. AGERRALDIA

Argi	Utz nazazu pakean!	

1. arraina	Oso kezkatuta nabil!	

2. arraina	Nire bezeroak errudun badira, delitua egitera bultzatu dituen sistema ere errudun da.	

3. arraina	Pulpez olagarroak daki!	

4. arraina	Joan eta galdetu!	

5. arraina	Joan eta galdetu!	

1. arraina	Eta itsasoan mugimendurik gabe gelditzen bada? 	

2. arraina	Akabo itsasoko bizitza!!	

3. arraina	Akabo itsasoko bizitza! Itsas izarrak hil egingo dira!	

4. arraina	Eta olaturik gabe geldituko gara. Zerbait egin behar dugu!	

5. arraina	Pulpez olagarroak jakingo du. Goazen berarengana!	

Arrainak	Pulpez olagarroa esnatu!!	

2. arraina	Oso kezkaturik gabiltza!	

4. arraina	Itsasoa indarrik gabe gelditzen ari da!	

Olagarroa	Zer gertatzen da hemen? Esnatu egin nauzue!	

1. arraina	Horixe nahi genuen!	

2. 3. arraina	Olaturik ez dago! Oso kezkatuta gaude!	

4. 5. arraina	Itsasoa indarrik gabe gelditzen ari da! Oso kezkatuta gaude!	

Olagarroa	Isilik…! Zaudete isilik! Pentsatu egin behar dut…	

Arrainak	Ez dago olaturik! Ez dago olaturik! Isilduko al gara?	

Olagarroa	Beno nire iritzia emango dizuet. Jakin behar duzue ilargiak betidanik guretzat lan egin duela. Berari esker mugitzen da itsasoa alde batetik bestera. Eta mugitzen ez bada…! Ilargia gurekin haserre dagoela esan nahi du. Berarekin hitz egitera joan behar dugu.	

2. arraina	Eta nola joan gara?	

1. arraina	Itsasotik ateratzen bagara hil egingo gara…	

3. arraina	Arnasarik gabe geldituko gara!	

Olagarroa	Eh! eh! eh! eta hori nor da? Nola etorri da honaino?	

Argi	Ni Argi naiz. Nire osaba Joxek emandako karakolak ekarri nau.	

Olagarroa	Oso ondo… Zu zeu joango zara ilargiarekin hitz egitera.	

Argi	Baina ni…	

4. 5. arraina	Mesedez… oso kezkatuta gaude! Itsasoa indarrik gabe gelditzen ari da.	

Narratzailea	Eta berriro Argik soinu haundi ikaragarri bat entzun zuen.	

2. AGERRALDIA

Narratzailea	Eta bat-batean zelai batean aurkitu zuen bere burua. Hain nekatuta zegoenez, loak hartu zuen.

	Halako batean ilargi bete-betea agertu zen.	

Ilargia	Begiratu zein dagoen hor. Ummm! Uste dut nirekin hitzegitera etorri dela. Baina nik… ez dut berarekin hitz egin nahi.

	Bai, neska hau bidali dute nirekin hitz egitera…ba… izkutatu egingo naiz. Eh! Lainoak! Zatozte!	

1. lainoa	Bai goazen, estal dezagun ilargia!	

2. lainoa	Estal ditzagun izarrak ere! Estal dezagun dena! 	

Ilargia	Haserre nago eta ez dut inolako lanik egingo. Hor konpon!	

D eredua – LMH 5-6
EZINBESTEKO IRAKURGAIA
ANTONINO APRETA (Hernaniko Langile ikastola.)
ESKOLA ANTZERKIA 4

(Oihanean)

1. laguna	Azkenean! Elefanteak, Antonino!	

Antonino	Goazen gure kasua esplikatzera!	

1. laguna	Ipurdiko ederrak hartzekoak zeudek, gizarajoak!

Elefantea	Aizak hi! Guk nahikoa diagu geure problemekin! 	

Antonino	Baina ez al didazue hor nonbait daukazuen larru zaharren bat eman behar?	

Elefantea	Aizak hi! Orain dela gutxi sua izan genian, den-dena erre zuen, su latza... nondik jan ez dakigula gabiltzak! Beraz, martxa hemendik!	

Antonino	Nik larru zahar bat besterik ez dizuet eskatzen.	

Elefantea	Aizak hi! Hik ekarriko al dizkiguk landare eta zuhaitz hosto goxoak?	

	(Antoninok ezetz esaten du buruarekin) n

Elefantea	Aizak hi! Zer nahi duk orduan! Gure larruak musutruk ematea! Ezta pentsatu ere! Nork bereak konpon ditzala!	

	(Elefanteak alde egiten du. Jirafa ttiki-ttiki bat agertzen da)	

Antonino	Esaidak, laguna, jirafak ez al dituk lepoluzeak eta gu baino hiru bider handiagoak?	

1. laguna	Bai, noski!	

Antonino	Orduan, hor dagoen hori nola duk hain txikia?	

1. laguna	Berari galdetzea hoberena!	

Antonino	Aizu, barka ezazu, zuek ez al duzue tamaina dexentea izaten? Eta ez al zarete lepoluzeak?	

Jirafa	Bai, baina, aspertuta nengoen nire itxurarekin. Handi izateak enbarazu asko ohi dakar.	

Antonino	Aizu, askotxo galdetzea ez bada, nola jarri zara hola, nola bihurtu zara txiki?	

Jirafa	Nola? Ba, Txikimizina hartuz!	

Antonino	Txikimizina?	

Jirafa	Bai... ikusten duzu botila hori? Ba, hortik zurrut eginez gero, hamar aldiz ttikiagoa egiten zara...	

Antonino	Ez egidazu esan! Oi, zer poza!	

1. laguna	Baina zertan lagunduko ziguk Txikimizinak, Antonino?	

Antonino	Ez al duk konprenditzen, lagun? Bonbolino etortzen denean, honetatik edateko esango zioat, eta orduan...	

1. laguna	Tamaina normala hartuko dik! Eta orduan...	

Antonino	Eta orduan den-denak pagatu beharko zizkidak!	

Jirafa	Bueno, bueno, ez dut ezer konprenditzen. Baina botila eraman nahi baduzue, eraman, erregalatu egiten dizuet!	

Antonino	Mila esker! Adio! Goazen korrika...	

	(Antonino eta bere laguna etxerantz doaz)	

5. ESZENA

	(Etxean) n

Alaba	Ai, aitatxo! Gehiago ez zinela etorriko uste nuen!	

Antonino	Ai alabatxo! Biaje luzea egin behar izan du aitak! Baina orain, konponduta dago den-dena! n

Alaba	Diganteak bueltatu egingo al dizkit ene urre eta zilarrezko zapatak?	

Antonino	Bueltatu beharko!... Aizu, alabatxo, joan zaitez etxez etxe eta esan denei hona etortzeko! Herritar guztiak bildu beharra daukagula!	

	(Alabak aitaren esana egiten du) n

Antonino	Nire asmoa hauxe duk, diganteari Txikimizina edanaraztea. Edango ez balu, nire alabaren zapatak galduko litizkek!	

2. laguna 	Eta nola lortuko dik hori, Antonino?	

Antonino	Ba, Bonbolinori sekulako errezibimendua eginez, bere etorreraz poztuko bagina bezala, eta gainera... n

D eredua - DBH 1-2
EZINBESTEKO IRAKURGAIA
ARAMAIOREN DEABRUKERIAK (Eskoriatzako Almen ikastola.)
ESKOLA ANTZERKIA 4

(Aramaio, sukaldean eserita, hainbeste harrokeria ustelekin kokoteraino eginda, Manu morroiari zuzenduz)

Aramaio	Manu, nahi al duk bero diezaiegun bion artean hauei bizkarra?	

Manu	Burutik jota hago ala? Gu zer gaituk ba horientzat? Mutilak zeudek horretarako!	

Aramaio	Ba, hik nahi ez baduk, neuk egingo diat.	

Manu	Egin ezak, baina segituan egingo diok agur sekulako Aramaio aldeari.	

	(Aramaiok alde egiten du sukaldetik. Atariko teilatupean isil-isilik aulki luze bi zeharretara ipini, aupada oihua jaurti, makilaz arrast egin lurrean, eta boza aldatuz, deiadarka) n

Aramaio	Irten hona hor berriketan ari diren oilokumeak!	

	(Hau entzun ordukoxe, jaiki mutilak dauden lekuetatik eta, amorratuta, tximistak bezala irteten dira atarira. Aulkietan estrapozu egin eta lurrera jausten dira bata bestearen gainera, aienaka eta erdi arnasagabe, minaren minez. Bitartean, agureak azkar erabiltzen du makila eta errukirik gabe egurtzen ditu. Berriz sukaldean sartzen da. Mutilak zaurituta agertzen dira tabernan, banan-banan. Aramaio sartzen da, txintxo aurpegiaz. Morroia, isilka)	

Manu	Hik egin duk, hik, demoniokeria! Jakingo balute, jakin... gizarajoa hi!	

3. ESZENA

	(Makilatuak zerbait lasaitu direnean, amorru bizian dabiltza etxe inguruak eta barruak arakatzen, etsaiak aurkitu eta bertan txikitzeko gogoaz, baina... inor ere ez.

	Aramaio, seriotasun handienaz.) n

Aramaio	Gizonak, mundu honetan asko ikasteko, asko bizi; bestela, nork esango zigun guri inori horrelako gaiztakeria bururatuko zitzaionik?	

	(Denak sukaldean biltzen dira odoluneen sendagai onenaren bila, eztabaidan) n

Aramaio	Entzuidazue, mesedez, denok! Nik holako gauzetan zuek baino gehiago dakit, zuek baino gehiago ikusia bainaiz, eta neuk esaten dizuet ez dagoela horretarako gizon helduen txiza baino gauza hoberik eta txiz hori bero-bero egonez gero, askoz hobeto.	

1. atsoa	Ahaztuta neukan, baina makinatxo bat zauri sendatu genituen erremedio horrekin etxean, gazte denboran, bai horixe!	

2. atsoa	Nola demontre ez zait bururatu lehenago! Ez da erremedio makala; behin baino gehiagotan erabili izan dut nik ere, eta ondorio ezin hobeekin gainera!	

3. atsoa	Nik ere sarri askotan entzun nion amona zenari (Aitaren eginaz) Jainkoak zeruan gorde dezala. Goazen ba katilu batzuen bila, Manu eta Aramaioren txiza jaso eta berotzeko!	

	(Irteten dira atsoak eta agure-mutilak bakarrik geratzen dira) n

Aramaio	Mutilak, zertan arraio ibiliko gaituk txiza katilura egiten? Neuk botako dizuet kontuz-kontuz bakoitzari txiz apur bat eta, horrela, hoztu gabe hartuko duzue erremedioa. n

2. gaztea	Errekontxo, txerrikeria hori ere bai?	

3. gaztea	Ez zekiat ba... baina hain ona haldin baduk...	

1. gaztea	Momentu honetan edozein gauza egingo nikek min hau kentzeko, baina horretatik pasatu beharra gogorra duk benetan, demontre!	

4. gaztea	Zalantzan nagok, ez duk txerrikeria makala ditxosozko erremedio hori!	

Aramaio	Zer txerrikeria? Zer da ba? Sendagai kontuetan txerrikeriarik ez zegok. Hobeki esan, guztiak dituk txerrikeriak, baina ez ditik inork halakotzat hartzen.	

4. gaztea	Arrazoi pixka bat baduk. Tira ba, tira ba!	

	(Aramaio jarleku batera igoten da eta egitekoa egiten du. Gero mutilek alde egiten dute. Aramaio sukaldean) n

Aramaio	Harrotxo ibili zarete, baina zeuenak badaramatzazue, gazteak eta sendoak izan arren. Zaharrak ginela eta, horrenbeste aupada entzun behar genuen, ala?

	Zaharrei utzi bake-bakean... asko dakite eta! n


Azterketa dokumentala


Análisis documental