Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

4. zk., 1999ko urtarrilaren 7a, osteguna

N.º 4, jueves 7 de enero de 1999


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
Presidencia del Gobierno
39
39

1/1999 DEKRETUA, urtarrilaren 4koa, Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena.

DECRETO 1/1999, de 4 de enero, del Lehendakari, de creación, supresión y modificación de los Departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de determinación de funciones y áreas de actuación de los mismos.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 8, c) atalean, honako ahalmen hau egozten zaio Lehendakariari: «Jaurlaritza-sailak sortzea edo ezabatzea dakarten Dekretoak ematea, herri-xahupideak gehitzea ekarri ez dezatenaren baldintzapean, eta bai Sailen aginte-eremuen banaketaren ezein aldaketa ere».

El artículo 8, c) de la Ley 7/1981, de 30 de junio, de Gobierno, atribuye al Lehendakari la facultad de «dictar Decretos que supongan la creación o extinción de Departamentos, siempre que no supongan aumento del gasto público, así como cualquier modificación en la denominación o en la distribución de competencias entre los mismos».

Arestian Lehendakari jaunak Legebiltzarrean azaldu zuen Gobernu-Programa modu eraginkorrean burutu beharrak bidezko egiten du Administrazioko sailen egitura eta sailek izan dituzten eskumenak birrantolatzea; orain arte izan dituztenak, izan ere, urtarrilaren 3ko 1/1995 Dekretuan ezarritakoak izan baitira. Jaurlaritzaren eginkizun politiko administratiboak bere horretan jarraitu dezaten nahi da, ezelango etenik gabe. Orain arte Administrazioak izan duen eraketa eta dekretu honen bidez sortzen dena moldatu nahi dira.

La necesidad de llevar a cabo con eficacia el Programa de Gobierno expuesto recientemente por el Lehendakari en el Parlamento aconseja realizar una reordenación de la estructura departamental de la Administración y de la asignación competencial entre los Departamentos de la misma establecida mediante el Decreto 1/1995, de 3 de enero, para la pasada legislatura, de manera que se garantice la continuidad de las tareas político-administrativas del Gobierno sin provocar ninguna interrupción en las mismas y, además, se ordene el tránsito de la organización administrativa anterior a la que se aprueba en el presente Decreto.

Ondorioz, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 8, c) atalak egozten dizkidan eskumenen arabera, hauxe

Por lo expuesto, en virtud de las facultades que me atribuye el artículo 8, c) de la Ley 7/1981, de 30 de junio, de Gobierno,

XEDATU DUT:

DISPONGO:

1. atala.– Xedea.

Artículo 1.– Finalidad.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren egitura osatzen duten sailak eta beren egiteko eta jardun-arloak finkatzea da dekretu honen xedea.

Es objeto del presente Decreto la determinación de los Departamentos en los que se estructura la Administración de la Comunidad Autónoma y de las funciones y áreas de actuación de los mismos.

2. atala.– Administrazioaren egitura.

Artículo 2.– Estructura de la Administración.

Honako sail hauek izango ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak:

La Administración de la Comunidad Autónoma se organiza en los siguientes Departamentos:

a) Ogasun eta Herri Administrazio Saila.

a) Hacienda y Administración Pública.

b) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

b) Educación, Universidades e Investigación. c) Interior.

c) Herrizaingo Saila.

d) Industria, Comercio y Turismo.

d) Industria, Merkataritza eta Turismo Saila.

e) Justicia, Trabajo y Seguridad Social.

e) Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

f) Sanidad.

f) Osasun Saila.

g) Cultura.

g) Kultura Saila.

h) Ordenación del Territorio, Vivienda y Medio Ambiente.

h) Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila. i) Garraio eta Herri Lan Saila.

i) Transportes y Obras Públicas.

j) Nekazaritza eta Arrantza Saila.

j) Agricultura y Pesca.

3. atala.– Sailen lehentasun hurrenkera.

Artículo 3.– Orden de precedencia departamental.

Sailen lehentasun hurrenkera aurreko atalean ezarritakoaren araberakoa izango da:

El orden de precedencia de los Departamentos se ajustará a lo establecido en el artículo anterior.

4. atala.– Jaurlaritzaren Lehendakaritza.

Artículo 4.– Presidencia del Gobierno. 1.– Para el ejercicio de las funciones que le atribuyen el Estatuto de Autonomía, la Ley de Gobierno y otras disposiciones legales, el Lehendakari estará asistido por los órganos integrados en la Presidencia del Gobierno, cuya estructura y funciones se determinarán mediante Decreto. Se asignan a la Presidencia del Gobierno las siguientes áreas de actuación:

1. Autonomia Estatutuak, Jaurlaritzaren Legeak eta beste lege-xedapen batzuk Lehendakariari ematen dizkioten egitekoak bete ahal izateko, Jaurlaritzaren Lehendakaritzako organoen laguntza izango du Lehendakariak. Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren egitura eta egitekoak dekretu-bidez zehaztuko dira. Jaurlaritzaren Lehendakaritzak honako eginkizun hauek izango ditu:

a) Portavoz del Gobierno.

a) Jaurlaritzaren bozeramailetza.

b) Relaciones sociales e institucionales.

b) Gizarte eta erakunde harremanak.

c) Análisis y comunicación.

c) Analisia eta komunikazioa.

d) Mujer.

d) Emakumea.

e) Acción exterior.

e) Kanpo harremanak.

2.– Está adscrito a la Presidencia del Gobierno el organismo autónomo administrativo Emakumearen Euskal Erakundea / Instituto Vasco de la Mujer.

2.– Emakumearen Euskal Erakundea / Instituto Vasco de la Mujer administrazio mailako erakunde autonomoa, Jaurlaritzaren Lehendakaritzari atxikita dago.

3.– La Presidencia del Gobierno tendrá la consideración de Departamento a efectos presupuestarios.

3.– Jaurlaritzaren Lehendakaritza Sailtzat joko da aurrekontu ondorioetarako.

Artículo 5.– Vicepresidencia del Gobierno.

5. atala.– Jaurlaritzaren Lehendakariordetza. Lehendakariordeari aitor dakizkion eskumenak direnak direla, ondoren zehazten diren egiteko eta jardun-arloak dagozkio Jaurlaritzaren Lehendakariordetzari:

Sin perjuicio de las competencias que se asignen a su titular, corresponden a la Vicepresidencia del Gobierno las siguientes funciones y áreas de actuación:

a) Jaurlaritzaren Idazkaritza.

a) La Secretaría del Gobierno.

b) Legebiltzarrarekiko, Arartekoarekiko eta beste instituzioekiko harremanak eta komunikazioak.

b) Las relaciones y comunicaciones con el Parlamento y el Ararteko e interinstitucionales.

c) Euskal Autonomia Erkidegoko instituzioen arteko lankidetza, koordinazioa, plangintza bateratua eta artikulazioa bultzatzea eta garatzea.

c) Impulso y desarrollo de las relaciones de cooperación, coordinación, planificación conjunta y articulación institucional del País Vasco.

d) Autonomiaren garapenerako politika eta, xede horretarako, sailen jarduerak koordinatzea.

d) La política de desarrollo autonómico y la coordinación, a tal efecto, de las actuaciones de los Departamentos.

e) Autonomia Estatutuaren defentsa juridikoa.

e) La defensa jurídica del Estatuto de Autonomía.

f) Legezkotasunaren barne kontroleko eta aholkularitza juridiko orokorreko egitekoak gauzatzea.

f) El ejercicio de las funciones de control interno de legalidad y asesoría jurídica general.

g) Eusko Jaurlaritza eta bere organoak auzietan ordezkatu eta defenditzea.

g) La representación y defensa en juicio del Gobierno Vasco y sus órganos.

h) Administrazioa modernizatzeko eta eraberritzeko prozesua bultzatu, horren zuzendaritza eta koordinazioa.

h) El impulso, dirección y coordinación del proceso de modernización y reforma de la Administración.

i) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria.

i) El Boletín Oficial del País Vasco.

6. atala.– Egitekoak eta jardun-arloak banatzea.

Artículo 6.– Distribución de funciones y áreas de actuación.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 8. eta 16. ataletan Lehendakariari eta Jaurlaritzari egozten zaizkien eskumenez gain eta lehendakariordeari gaineratzen zaizkion eskumenez gain, 2. atalean aipatzen diren sailek, hurrengo ataletan zehazten diren egitekoak burutuko dituzte euren titularren ardurapean eta dagozkien jardun-arloetan.

Sin perjuicio de las competencias que atribuyen al Lehendakari y al Gobierno los artículos 8 y 16 de la Ley 7/1981, de 30 de junio, de Gobierno, y las que se asignen al Vicepresidente, los Departamentos citados en el artículo 2 ejercerán, bajo la dirección de sus titulares y en sus respectivas áreas de actuación, las funciones que se determinan en los artículos siguientes.

7. atala.– Ogasun eta Herri Administrazio Saila.

Artículo 7.– Departamento de Hacienda y Administración Pública.

1.– Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Ogasun eta Herri Administrazio Sailari:

1.– Al Departamento de Hacienda y Administración Pública le corresponden las siguientes funciones y áreas de actuación:

a) Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorrak zuzendu, landu, kudeaketa orokorra egin, eta bai jarraipena eta arta eramatea ere. Horietaz gain, aurrrekontuei buruzko programazioa.

a) Dirección, elaboración, gestión general, seguimiento y control de los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma, así como la programación presupuestaria relativa a los mismos.

b) Barneko ekonomi kontrola, kontabilitatea eta erantzukizun kontableak.

b) Control económico interno, contabilidad y responsabilidades contables.

c) Finantza politika eta finantza erakundeekiko harremanak. d) Diruzaintza, zorrak egitea eta bermeak ematea.

c) Política financiera y relaciones con las entidades financieras.

e) Aseguruen bitartekaritza-jarduera baimentzea eta kontrolatzea.

d) Tesorería, endeudamiento y prestación de garantías.

f) Ondarea eta kontratazioa.

e) Autorización y control de la actividad de mediación de seguros.

g) Ekonomi Ituna, Estatuarentzako kupoak eta lurralde historikoen ekarpenak.

f) Patrimonio y contratación.

h) Eskualdaketaren gai diren eskumen eta zerbitzuen balorazioa; eta Estatuarekiko finantza-fluxuak finkatzea, Gizarte Segurantzaren finantzaketari dagokionez.

g) Concierto Económico, cupos al Estado y aportaciones de los Territorios Históricos.

i) Zergen administrazioa eta erreklamazio ekonomiko administratiboak.

h) Valoración de competencias y/o servicios objeto de transferencia, así como determinación de los flujos financieros con el Estado en relación a la financiación de la Seguridad Social.

j) Ekonomiaren plangintza.

i) Administración tributaria y reclamaciones económico/administrativas.

k) Herrialdeetako politika.

j) Planificación económica.

l) Azterlan eta metodo ekonomikoak. Ekonomiaren koiuntura eta aurrikuspena.

k) Política regional.

m) Estatistika.

l) Estudios y métodos económicos. Coyuntura y previsión económica.

n) Funtzio publikoa, administrazio antolamendua eta langileen araubidea, hots, juridikoa eta ordainketari buruzkoa.

m) Estadística.

ñ) Toki Administrazioaren arloan legeek eta araudiek Jaurlaritzari egozten dizkioten egitekoak burutzea.

n) Función pública, organización administrativa y régimen jurídico y retributivo del personal.

o) Hainbat sailetarako diren zerbitzuak eta jarduera editoriala.

ñ) Ejercer las funciones que las Leyes y los reglamentos atribuyen al Gobierno en materia de Administración Local.

p) Informazio sistemak eta telekomunikazio korporatiboak.

o) Servicios multidepartamentales y actividad editorial.

q) Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko ente publikoak eta baltzu publikoak gidatzea, legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera.

p) Sistemas de información y telecomunicaciones corporativas

r) Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak.

q) Dirigir, de acuerdo con las Leyes y los reglamentos, los organismos autónomos, entes públicos de derecho privado y sociedades públicas adscritos al Departamento.

2. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (HAEE) eta Euskal Estatistika Erakundea (EEE) ) administrazio mailako erakunde autonomoak eta Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea, S.A. (EJIE) baltzu publikoa sail honi atxikitzen zaizkio.

r) Las demás facultades que le atribuyan las Leyes y los reglamentos.

8. atala.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

2.– Están adscritos a este Departamento los organismos autónomos administrativos Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea / Instituto Vasco de la Administración Pública (HAEE / IVAP) y Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística (EEE / IVE) y la sociedad pública Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea, A.B. / Sociedad Informática del Gobierno Vasco, S.A. (E.J.I.E.).

Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari:

Artículo 8.– Departamento de Educación, Universidades e Investigación.

a) Autonomia Estatutuan ezartzen diren eskumenak, bai erregimen orokorpekoak eta bai erregimen berezipekoak ere, etapak eta mailak barne sartuz; eta goi mailako hezkuntza.

Al Departamento de Educación, Universidades e Investigación le corresponden las siguientes funciones y áreas de actuación:

b) Zientzia alorreko politika; teoria eta aplikazio mailako ikerketak sustatzea eta koordinatzea.

a) Las facultades que se derivan del Estatuto de Autonomía en relación a las enseñanzas tanto de régimen general como especial con inclusión de sus diversas etapas y niveles, y la educación superior.

c) Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko ente publikoak eta baltzu publikoak gidatzea, legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera.

b) Política científica; impulso y coordinación de la investigación teórica y aplicada.

d) Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak.

c) Dirigir, de acuerdo con las Leyes y los reglamentos, los organismos autónomos, entes públicos de derecho privado y sociedades públicas adscritos al Departamento.

9. atala.– Herrizaingo Saila.

d) Las demás facultades que le atribuyan las Leyes y los reglamentos.

1.– Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Herrizaingo Sailari:

Artículo 9.– Departamento de Interior. 1.– Al Departamento de Interior le corresponden las siguientes funciones y áreas de actuación:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko Ertzaintza.

a) Policía de la Comunidad Autónoma.

b) Hauteskunde administrazioa.

b) Administración electoral.

c) Herri babesa.

c) Protección civil.

d) Euskal Autonomia Erkidegoko errepideetatiko gurpilezko trafikoko polizia.

d) Policía de tráfico rodado por las vías de comunicación de la Comunidad Autónoma.

e) Jokoa, posturak eta ikuskizunak.

e) Juego, apuestas y espectáculos.

f) Transmisioak eta komunikazioak.

f) Transmisiones y comunicaciones.

g) Poliziaren ibilgailuak.

g) Parque móvil policial.

h) Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko ente publikoak eta baltzu publikoak gidatzea, legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera.

h) Dirigir, de acuerdo con las Leyes y los reglamentos, los organismos autónomos, entes públicos de derecho privado y sociedades públicas adscritos al Departamento.

i) Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak.

i) Las demás facultades que le atribuyan las Leyes y los reglamentos.

2.– Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia erakunde autonomo administratiboa sail honi atxikitzen zaio.

2.– Está adscrito a este Departamento el organismo autónomo administrativo Academia de la Policía del País Vasco.

10. atala.– Industria, Merkataritza eta Turismo Saila.

Artículo 10.– Departamento de Industria, Comercio y Turismo.

1.– Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari:

1.– Al Departamento de Industria, Comercio y Turismo le corresponden las siguientes funciones y áreas de actuación:

a) Industriari buruzko politika.

a) Política industrial.

b) Teknologi berrikuntza.

b) Innovación tecnológica.

c) Meategiak.

c) Minas.

d) Energia.

d) Energía.

e) Artesautza sustatzea eta indartzea.

e) Fomento y promoción de la artesanía.

f) Merkataritza.

f) Comercio.

g) Merkataritza, Industria eta Itsasketa Bazkundeak.

g) Cámaras de Comercio, Industria y Navegación.

h) Prezioen politika.

h) Política de Precios.

i) Kontsumoa.

i) Consumo.

j) Turismoa.

j) Turismo.

k) Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko ente publikoak eta baltzu publikoak gidatzea, legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera.

k) Dirigir, de acuerdo con las Leyes y los reglamentos, los organismos autónomos, entes públicos de derecho privado y las sociedades públicas adscritos o dependientes del Departamento.

l) Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak.

l) Las demás facultades que le atribuyan las Leyes y los reglamentos.

2.– Sail honi atxikitako erakunde eta baltzuak: Energiaren Euskal Erakundea (EEE) Zuzenbide Pribatupeko ente publikoa eta Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, S.A. (ISEB).

2. Están adscritos a este Departamento el ente público de derecho privado Energiaren Euskal Erakundea / Ente Vasco de la Energía (E.E.E./E.V.E.), y la sociedad pública Industriaren Suztapen eta Eraldaketarako Baltzua / Sociedad de Promoción y Reconversión Industrial, S.A. (I.S.E.B./S.P.R.I.).

11. atala.– Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

Artículo 11.– Departamento de Justicia, Trabajo y Seguridad Social.

1.– Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari:

1.– Al Departamento de Justicia, Trabajo y Seguridad Social le corresponden las siguientes funciones y áreas de actuación:

a) Aginte Judizialarekiko harremanak zaintzea.

a) Atender las relaciones con el Poder Judicial.

b) Justizi Administrazioaren jardunerako balibideak jartzea. c) Zigor establezimenduak eta, bereziki, horien antolaera, jarduera eta zigorrei buruzko legeak betetzea, Zigor Administrazioko organo nagusiei legeek ematen dizkieten eskumenak erabiltzea bereganatuz.

b) Provisión de medios para el funcionamiento de la Administración de Justicia.

d) Notariak eta jabego erregistratzaileak izendatzea.

c) Establecimientos penitenciarios, en especial su organización, funcionamiento y ejecución de la legislación penitenciaria, asumiendo el ejercicio de las facultades que ésta atribuya a los órganos centrales de la Administración penitenciaria.

e) Elkarte, fundazio eta elkargo profesionalei buruzko erregimen orokorra, sailek, beren eremu barruan, horiekiko izan ditzaten harremanen kaltetan gabe.

d) Nombramiento de Notarios y Registradores de la Propiedad. e) Régimen general de Asociaciones, Fundaciones y Colegios Profesionales, sin perjuicio de las relaciones que, respecto a estos, mantengan los Departamentos en su ámbito sectorial.

f) Giza Eskubideen sustapena.

f) Promoción de los Derechos Humanos.

g) Euskararen erabilpena arauzkotzeko azaroaren 24ko 10/1982 oinarrizko Legeak herritarrei ematen dizkien eskubideak erabili ahal izatea bermatzea Justizi Administrazioan.

g) Garantizar, en el ámbito de la Administración de Justicia, el ejercicio de los derechos reconocidos a los ciudadanos por la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

h) Lan arloari buruzko legeek lan harremanei buruz ezartzen dutena burutzea.

h) Ejecución de la legislación laboral en materia de relaciones laborales.

i) Enplegu politika eta enplagurako gaitzea.

i) Política de empleo y formación para el empleo.

j) Gizarte ekonomia: kooperatibak eta akziokako lan baltzuak.

j) Economía social: cooperativas y sociedades anónimas laborales.

k) Gizarte ongizatea.

k) Bienestar social.

l) Drogamenpekotasunak.

l) Drogodependencias.

m) Giarte prebisiorako erakundeak.

m) Entidades de previsión social.

n) Gizarte Segurantza zerbitzuen zuzendaritza, antolaketa eta administrazioa egitea eta horren araubide ekonomikoa kudeatzea.

n) Dirección, organización y administración de los servicios de la Seguridad Social y gestión de su régimen económico.

o) Laneko arriskuei aurre hartzea.

o) Prevención de riesgos laborales.

p) Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko ente publikoak eta baltzu publikoak gidatzea, legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera.

p) Dirigir, de acuerdo con las Leyes y los reglamentos, los organismos autónomos, entes públicos de derecho privado y las sociedades públicas adscritos o dependientes del Departamento.

q) Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak.

q) Las demás facultades que le atribuyan las Leyes y los Reglamentos.

2.– Sail honi atxikita geldituko dira: Lanerako Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea (OSALAN) administrazio mailako erakunde autonomoa eta Trebaketa eta Enplegua Sustatzeko akziokako baltzu publikoa (EGAILAN, S.A.).

2.– Están adscritos a este Departamento el organismo autónomo administrativo Instituto Vasco de Seguridad y Salud Laborales - OSALAN y la sociedad pública Sociedad Anónima Pública para la promoción de la Formación y el Empleo - EGAILAN, S.A.

12. atala.– Osasun Saila.

1.– Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Osasun Sailari:

a) Sanitatearen plangintza eta antolamendua.

b) Osasun publikoa eta elikadura-higienea.

c) Zainketa epidemiologikoa.

d) Farmazien eraketa.

e) Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko ente publikoak eta baltzu publikoak gidatzea, legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera.

f) Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak.

2.– Osakidetza Zuzenbide Pribatupeko ente publikoa sail honi atxikita egongo da.

13. atala.– Kultura Saila.

1.– Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Kultura Sailari:

a) Kirolak.

b) Gazteria eta gizarte garapena.

c) Historia- eta arte-ondarearen kudeaketa eta zainketa; museo, liburutegi eta artxibategiak.

d) Hizkuntza politika.

e) Euskararen sustapena.

f) Arte eta kultura mailako jardunak eta horien hedapena.

g) Gizarte komunikabideak; irrati kontzesioak eta frekuentzien esleipena.

h) Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko ente publikoak eta baltzu publikoak gidatzea, legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera.

i) Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak.

2.– Helduen Alfabetatze Berreuskalduntze Erakundea (HABE) eta Soin Hezkuntzako Euskal Erakundea (SHEE) administrazio mailako erakunde autonomoak, Euskal Irrati Telebista (E.I.T.B.) Zuzenbide Pribatupeko ente publikoa, eta Euskadiko Orkestra, A.B. baltzu publikoa Sail honi atxikita egongo dira.

14. atala.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila.

1.– Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari:

a) Lurraldea eta itsasertzak antolatzea.

b) Hirigintza.

c) Etxebizitza.

d) Arkitektura.

e) Ingurugiroa.

f) Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko ente publikoak eta baltzu publikoak gidatzea, legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera.

g) Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak.

2.– Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A. (V.I.S.E.S.A.) eta Ingurugiroaren Kudeaketarako IHOBE, S.A. Ingurugiro Hobekuntza baltzu publikoak sail honi atxikita egongo dira.

15. atala.– Garraio eta Herri Lan Saila.

1.– Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Garraio eta Herri Lan Sailari:

a) Urak.

b) Trenbideak.

c) Bide sarea.

d) Lurretikako, itsasotikako, ibaietikako eta kabletikako garraioak.

e) Heliportuak eta aireportuak.

f) Portuak eta itsas arazoak.

g) Kanalak eta ureztaketak.

h) Metereologia.

i) Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko ente publikoak eta baltzu publikoak gidatzea, legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera.

j) Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak.

2.– Eusko Trenbideak, S.A. (E.T.) eta Bilboko Metrorako Ingeniaritza, A.B. (IMEBISA) baltzu publikoak sail honi atxikita egongo dira.

16. atala.– Nekazaritza eta Arrantza Saila.

1.– Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Nekazaritza eta Arrantza Sailari:

a) Nekazaritza eta landa ingurunearen sustapena eta antolamendua.

b) Baliabide naturalak antolatzea, baso eta natura zaintzako zerbitzua.

c) Abeltzaintza eta mendiak.

d) Kontinenteko ehiza eta arrain aberastasuna ustiatzeko araubidea.

e) Arrantza.

f) Nekazaritza, arrantza eta elikagaien industriak eta komertzializazioa.

g) Nekazaritzako elikagai politika: nekazaritza–elikagaiak sustatzea, tipifikatzea, horiei jatorri izena ematea eta kalitatea zaintzea. Mahastizaintza eta enologia.

h) Nekazaritza, itsaso eta arrantzarako gaitzea.

i) Nekazaritza eta ozeano ikerketa, dekretu honetako 8 b) atalean ezartzen denarekin batera.

j) Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko ente publikoak eta baltzu publikoak gidatzea, legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera.

k) Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak.

2.– Sail honi atxikitako baltzu publioak: NEIKER Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea, A.B. eta Mendikoi-Nekazaritza Garapenerako Institutua, A.B.

GEHIGARRIZKO XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Jaurlaritzaren Lehendakariordetzako organoen egitura eta egitekoei buruzko erabakia hartu artean, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritzak beteko ditu, organo horiei dagokienez, langilegoari, kontratazioari, baliabide materialei eta informatikoei eta ekonomiaren eta aurrekontuaren kudeaketari buruzko eginkizunak.

GEHIGARRIZKO XEDAPENETATIK BIGARRENA

1.– Ezabatutako Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Ekonomi eta Plangintza Zuzendaritza kendu egiten da.

2.– Zuzendaritza horretako eginkizunak, giza-baliabideak eta baliabide materialak Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Programazio Zuzendaritzak hartzen ditu.

GEHIGARRIZKO XEDAPENETATIK HIRUGARRENA

1.– Ezabatutako Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Sailburuaren Kabinetearen Zuzendaritza, eta Lehiakortasun Sailordetzako, Industri Antolamendu eta Administraziorako Sailordetzako eta Estrategi eta Plangintza Sailordetzako organoak eta unitateak Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak hartzen ditu. Horietaz gain, ezabatutako Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Saileko Merkataritza eta Kontsumo Sailordetzako eta Turismo Sailordetzako organoak eta unitateak ere beretzat hartzen ditu.

2.– Ezabatutako Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Saileko Zerbitzu Zuzendaritza kendu egiten da.

GEHIGARRIZKO XEDAPENETATIK LAUGARRENA

1.– Ezabatutako Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Nekazaritza Sailordetzak eta Arrantza Sailordetzak osatzen dute Nekazaritza eta Arrantza Saila.

2.– Zerbitzu Zuzendaritza sortzen da Nekazaritza eta Arrantza Sailean.

INDARGABETZE XEDAPENA

Honako dekretu hauek indargabetzen dira: Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta ihardun-arloak finkatzen dituen urtarrilaren 3ko 1/1995 Dekretua; eta aurrekoa aldatzen duten otsailaren 7ko 139/1995 Dekretua eta uztailaren 2ko 11/1998 Dekretua.

ALDIBATERAKO XEDAPENA

Dekretu honetako azken xedapenetatik lehenengoan jasotakoa bete dadinerarte eutsi egingo zaie Jaurlaritzaren Lehendakaritzako, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzako eta Jaurlaritzaren Sailetako egitura eta egitekoak finkatzen dituzten arau organikoei.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

1.– Sailburuek, Jaurlaritzari buruzko Legeko 26.2 atalean xedatutakoaren arabera, lehendakariari aurkeztuko dizkiote euren sailei dagozkien arautegi organikoei buruzko egitasmoak, onarpena eman diezaien. Sailburuei izendatutako jardun-arlo bakoitzarentzat Jaurlaritzaren programan jasotako helburuei eta programa hori argitu duten irizpideei egokituko zaizkie egitasmook.

2.– Arautegi horiek beteko dituzten eraketa irizpideak: egiturak soildu, egiteko-arloak batu, eduki zabaleko egiteko-arloak eraiki, egiturazkoak ez diren staff egiteko-arloak identifikatu eta informazioaren teknologiez ahalik gehien baliatu.

3.– Administrazioa Eraldatzeari eta Eraberritzeari buruz Jaurlaritzaren programan aurrikusitakoak jaso beharko dituzte arautegi organikook. Era espresoan zehaztu beharko dituzte, euren jarduera-eremuen barruan, arlo horretan organo eskumendunak emandako jarraibideekiko atxikimendua eta horien exekuzioa.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Dekretu honetan xedatutakoa betetzeko beharrezkoak diren aurrekontu-eragiketak burutuko ditu Ogasun eta Herri Administrazio Sailak.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egun beretik izango du indarra dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 1999ko urtarrilaren 4an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.


Azterketa dokumentala


Análisis documental