Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Eusko Jaurlaritza, uraren kudeaketan gardentasun eredu

Eusko Jaurlaritza, uraren kudeaketan gardentasun eredu

egilea: Koldobike Uriarte, Abendua 17, 2013

Berrikuntza publikoaren ikuspuntutik, administrazio eta gobernu onaren politiken aurrerapena funtsezkoa da gaur egun. Gauzak ondo egiteaz gain, gauza onak egin behar dira.

Urte honen hasieran Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzak (HHABHZ / DACIMA) gardentasuna zabaltzeko helburua jarri zuen, batez ere URA - Uraren Euskal Agentzia Estatuko ur-kudeatzaile guztien artean zuen postua, Transparency International erakundearen Espainiako sailak sortutako INTRAG 2013 - Uraren Kudeaketaren Gardentasun Indizearen arabera.

2010 urteko ebaluaketaren arabera 100etik 43,8 puntu lortu zuen eta 2011 urtean 50 puntu, aztertutako 14 erakundetik 11. postua lortu zuela.

URA Agentziaren lana, Lehendakaritza eta Agentziaren zuzendariaren lidergoarekin, eta HHABHZ / DACIMA-ren aholkularitza eta laguntzarekin batera emaitza bikaina, 100etik 93,5 puntu, lortzera eraman gaitu.

Honenbestez, Euskadik Espainiako ur-kudeatzaile gardenena du, bigarrena 12 puntura dagoela, Júcarko Konfederazio Hidrografikoa dela, eta azken postuetan daudenetik 40 puntutara.

URA Agentziaren webgunean erakunde honi buruzko informazioa eta araudia argitaratu dira, hala nola herritarrei zuzendutako arreta-zerbitzuei buruzkoa eta herritarren parte-hartzearen prozesuei buruzkoa, eta planifikazio-tresnei buruzkoa, baliabide eta ur-kudeaketari buruzkoa, aurrekontu-kudeaketari eta kontratazio-prozedurei buruzkoa eta azpiegitura-lan garrantzitsuei buruzkoa ere.

Azken urte hauetan gardentasun eta gobernu onaren eremuan bizi ari gareneko gertaera guzti hauek garrantzi historikoa dute: orain onartu berri den Espainiako Gardentasunari, Informazioa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko Legea - Malta, Zipre eta Luxemburgo-rekin batera Gardentasunari buruzko legerik ez zuen Europako Estatu bakarra -, eta zenbait lege autonomikoen onarpena ere, hala nola Balear Irletakoa, Extremadurakoa edo Nafarroakoa; halaber, zenbait erakunde-motaren gardentasun-mailaren neurketa Espainiako Transparency International bezalako erakunde independenteen partez: diputazioak, udalak eta, laster, legebiltzarrak.

Honengatik gaur egun gobernuen erabakiak, beren zuzentasun ala okertasunaz gain, herritarrekin partekatuak eta arrazoituak izan behar dira, inposaketa arbitrarioak izan zitezkeenetik benetako funtsezko erabakietara pasatzeko.

Gardentasuna agintari eta herritarren arteko konfiantzazko harremanak sortzeko gobernu-tresna da. Gobernuak zer eta nola egiten duen jakitea da kontua, baina batez ere zergatik egiten duen. Hau da, interes publikoa duten arazoez jakitun izan behar dira herritarrak, gobernuak kontrolatu ahal izateko eta bizitza publikoan parte ahal izateko. Bestela, opakotasunak eraginkortasun ezari eta ustelkeriari lekua ematen die.

Gardentasunak gobernagarritasuna sortzen du, hori dela eta horretarako egindako edozein ahalegin ongi etorria izan behar da. Gaur jasotako sariaz oso pozik gaude, bihar argitaratutako informazioa hobetzeko lanean jarraituko dugu, eta arazo publikoak hobeto kudeatzeko baliagarria izan daiteken guztia plazaratzeko ere bai.