Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Euskadirentzat Demokraziari eta Herritarren Partaidetzari Buruzko Liburu Zuria. Parte hartu nahi?

Euskadirentzat Demokraziari eta Herritarren Partaidetzari Buruzko Liburu Zuria. Parte hartu nahi?

egilea: PIP taldea, Abendua 13, 2013

Datorren abenduaren 18an, Bilbon, Euskadirentzat demokraziari eta herritarren partaidetzari buruzko Liburu Zurian parte hartzeko prozesuaren abiatze jardunaldia antolatu da.

IVAP-ekin lankidetzan, Herri Administrazio eta Justizia Sailak antolatutako jardunaldi hau EITB-ko Multibox aretoan (Capuchinos de Basurtu kalea, San Mames zelai berriaren ondoanizango da goizeko 9etatik aurrera.

Josu Erkoreka, Herri Administrazio eta Justizia Sailburua, izango da jardunaldiari hasiera emango diona eta, era berean, partehartze prosezua aurkeztuko duena. Euskadiko gobernantzan eta gobernagarritasunean aurrerapausoak emateko helburuarekin, herritarrekin batera "Euskadirentzat demokraziari eta herritarren partaidetzari buruzko Liburu Zuri" bat  eratzea da jardunaldiaren helburua. Horretarako administrazioen, eragile guztien eta, oro har, gizartearen arteko koordinazioa eta ahalegin kolektiboa bultzatzea beharrezkoa da, ikuspuntu desberdinak integratzeko eta kontsentsuak bilatzeko.

Jardunaldiaren xehetasun guztiak irakurtzeko eta izena emateko (dohan) esteka honetan sartu behar duzue.  Eusko Jaurlaritzaren ustetan, ekimen honek Euskadiri erreferentzia-esparru bat emango dio euskal gizartean konfiantza-giro bat bultzatu, mugitu, sartu eta sortzeko

¿Parte hartu nahi duzue?