Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

BPPak interneten izandako presentziaren 2012. urteko balantzea

BPPak interneten izandako presentziaren 2012. urteko balantzea

egilea: PIP taldea, Abendua 28, 2012

Urtea amaitzen den bakoitzean, balantzea egiteko unea iritsi ohi da. Hauexek dira Berrikuntza Publikoaren Planaren (BPP) bigarren Gabonak, 2011ko maiatzaren 31n onartu zenez geroztik, eta Plan honek interneteko kanal desberdinen bitartez izandako bilakaeraren berri emateko abiarazi genuen blog honen hirugarrenak. Blog hau, urte hasieran egin genion "txukuntze" lanarekin, komunikazio-kanal nagusia izan da. Bertan, 44 egilek parte hartu dute guztira bloga ireki zenetik, eta honek BPPa osatzen duten proiektu desberdinak zabaldu eta ezagutarazteko aukera eman digu. Aurten, hilero, 3.500 pertsona inguruk bisitatu dute blog hau, eta horietako askok interes handiko ekarpenak egin dituzte, argitalpen desberdinen feedbacka biltzen lagundu digutenak. Baina interneteko presentziak berezko bilakaera izan du sare sozialetan ere. Facebooken sortu dugun komunitatea haziz doa, 800 jarraitzaile baino gehiagorekin, eta hauei guztioi, era natural eta atseginean, Berrikuntza Publikoaren Plaza helarazi diegu. Twitter-en, BPParen jardueraz interesatuta dauden pertsonekin komunikatu eta hartu-emanetan aritzeko aukera izan dugu, urtebetean 400 follower gehiago bilduz -1.200, guztira- eta berrikuntza, Gobernu Irekia, gardentasuna eta administrazio publikoa bezalako erreferentziazko gaiei buruzko 117 zerrendetan agertuz. Kanal horiekin batera,Linkedin-ek eztabaida-gunea izaten jarraitu du, eta taldea osatzen duten ia 500 kideek herri-administrazioko berrikuntzarekin zerikusia duten gaiak aztertzeko aukera izan dute. Amaitu aurretik, denbora honetan landutako bideo eta aurkezpenak partekatzeko erabili ditugun youtubeko eta  Slideshare-ko kanalak ere aipatu behar ditugu. Proiektu hau abiaraztean zehaztu genuen helburua, BPParen garapena eta bilakaera azaldu eta interneten bistaratzea, bere horretan bete izana espero dugu. Balantze hau amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkiegu 2012an bidelagun izan ditugun guztiei, urte berrirako sarrera oparoa izan dezatela opaz. Zorionak eta urte berri on!!