Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

IVAP Zilarrezko Q-a!

IVAP Zilarrezko Q-a!

egilea: Joseba Perez de Heredia, Abendua 17, 2012

Eusko Jaurlaritzako Erakunde Autonomiaduna den IVAPek, Herri Arduralaritaren Euskal Erakundeak, 400 puntu baino gehiago lortu ditu EFQM Kudeaketan Bikaintasun Eredu Europarraren araberako azken ebaluazioan. Emaitza horren ondorioz Zilarrezko Q-a jaso du, kudeaketan kalitatea aintzatesten duen Eusko Jaurlaritzaren saria, eta Bikaintasunaren Euskal Fundazioa den EUSKALITen bitartez banatzen dena. Orain 10 urte baino gehiago ekin zion IVAPek EFQM Ereduarekiko hurbiltasunari, kudeaketan hobetzeko egiten zituen proposamenak herri administrazioentzat ere egokiak zirelakoan. Bidean, aurreko 4 autoebaluazioekin batera (2003, 2007, 2009 eta 2011) IVAPeko langile guztiek egindako lan itzela geratu dira, 2012an EUSKALITek koordinatutako kanpo-ebaluazio zorrotza jaso ahal izateko; bere baitan, eta EFQM Ereduaren arabera, kudeaketaren azterketa orokor eta sistematikoan oinarritutako ebaluazioa jaso dugu, goi-mailako gaitasun-profesionala duten kanpo-ebaluatzaile independienteek egina. Ugari dira EFQM Ereduak egiten dituen proposamenei esker era guztietako emaitzak hobetu dituzten euskal enpresak, ikastetxeak edota hospitalak, eta, zorionez, gero eta herri administrazio gehiago ari gara urratsak ematen Bikaintasunaren bidaiari ekiteko, adibidez Q-epea taldearekin konprometituta gauden 26 erakundeok. Bihar, abenduaren 18an,  jasoko dugu Zilarrezko Q-a Donostiako Kursaalen antolatutako Ekitaldian, eta ospakizunen ostean berriro ekin beharko diegu gure zereginen planifikazioari, kudeaketari eta ebaluazioari, egunetik egunera hobetzen jarraitu ahal izateko. Bukatzeko gure poztasuna Bikaintasunerako bidean lagundu diguten pertsona eta erakundeekin batera gozatu nahi dugu, beraien laguntza bihotz-bihotzez eskertuz. Eskerrik asko!