Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Erreklamazio ekonomiko-administratiboak modu elektronikoan izapidetzea

Erreklamazio ekonomiko-administratiboak modu elektronikoan izapidetzea

egilea: Monica Soto del Rio, Azaroa 12, 2015

Aurtengo uztailetik, herritarrek modu elektronikoan aurkeztu ditzakete erreklamazio ekonomiko-administratiboak Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegian (EEAE), eta jakinarazpen guztiak ere modu berean jaso ahal izango dituzte.

www.euskadi.eus egoitza elektronikoan prozedurari buruzko informazio guztia aurkitu daiteke, baita izapideetarako sarbidea ere, bai presentziala bai elektronikoa.

Erreklamazio ekonomiko-administratiboak aurkeztu daitezke Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko edo haren erakunde autonomoetako organoek gauzatzen dituzten eta erreklamagarriak diren zerga-izaerako administrazio-jardueren aurka, edo nahitaezko diru-bilketaren administrazio-jardueren aurka. Kasurik ohikoena trafiko-isunak direla-eta aurkeztutako erreklamazioak dira; hori dela-eta, www.euskadi.eus gunean, prozedurari horri buruzko informazioan, zuzeneko lotura jarri da erreklamazio horien izapidetze elektronikoa egiteko.

Erreklamazio elektronikoak automatikoki iritsiko dira EEAEra, eta organo horrek erreklamaziogileari egiten dizkion jakinarazpen elektronikoak erreklamazioan bertan adierazitako telefonora eta helbidera SMSz eta posta elektronikoz helarazitako ohar baten bidez osatuko dira.

Horrez gain, EEAEk paperezko erreklamazioak digitalizatu eta izapidetze elektronikoko sistemara sartu ahal izango ditu, eta, horrela, erreklamazio ekonomiko-administratibo guztien kudeaketa elektroniko integrala egin ahal izango du.

Prozeduraren digitalizazioa urrats bat gehiago da EAEko Administrazio Orokorraren Zerbitzuak Digitalizatzeko Planean, zeina, gainerako administrazioetan bezala, urtebete igaro baino lehen burutu beharko baita Administrazio Prozedura Erkideari eta Administrazio Publikoei buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legea eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legea onartu zirenetik.