Ekonomia eta Ogasun Saila

Eskaeraren emaitza:

Fitxa metodologikoa

ADIERAZLEA:Udalerrian instalatutako potentzia fotoboltaikoa (kW 10.000 biztanleko)
ARDATZA:Ingurumena ata Mugikortasuna
ALORRA:Energia
DEFINIZIOA:
Udalerrian instalatutako potentzia fotoboltaikoa (kWp) 10.000 biztanle bakoitzeko.
KALKULU MEOTODOLOGIA:
formula
NEURRI UNITATEA:
kW/10.000 habitantes
INFORMAZIO ITURRIAK:

EVE - Ente Vasco de la Energía

Biztanleen udal estatistika (EUSTAT)

KALKULU MAIZTASUNA:
Urtero
AZKEN DATUAREN URTEA:
2022
OHARRAK:

Eguzki-energia sortzeko bi teknologia daude: eguzki-energia termikoa (ur sanitario beroa lortzeko erabiltzen dena) eta eguzki-energia fotoboltaikoa (energia elektrikoa sortzeko). Teknologia biek erabiltzen dituzten eguzki-panelak itxuraz antzekoak diren arren, behar duten teknologia oso ezberdina da.

Eguzki-energia termikoak eguzkia aprobetxatzen du, ondoko erabileretarako: ur bero sanitarioaren sorrera, berokuntza, igerilekuak girotzea edo eguzki bidezko hozte-sistemak. Horietatik, ordea, lehenengoa da erabiliena. Horrelako energia lortzeko eguzki-kolektoreen sistema bat behar da, haien bidez eguzki-erradiazioa atzemateko. Eguzki-teknologia fotoboltaikoaren kasuan, sare elektriko nagusira konektatutako instalazioak izan ohi dira. Produzitzen duten energia saltzen dute, eguzki-plaken inbertsioa amortizatzeko. Eguzki-teknologia termikoaren bidez, ordea, eguzki-energia kaptatzen da ur beroa eta berokuntza lortzeko, eguzki-kolektoreen bitartez.

Adierazle hau kalkulatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri bakoitzean instalatuta dagoen eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) kontrolatzen duen eguzki-potentzia fotoboltaikoa soilik izan da kontuan (kilowatio puntatan, kWp).