Eskaeraren emaitza:
Fitxa metodologikoa
ADIERAZLEA: | Kotizazio gabeko pentsioen jasotzaileak (biztanleen ‰) |
ARDATZA: | Ekonomia / Lehiakortasuna |
ALORRA: | Biztanleriaren ekonomia baliabideak |
DEFINIZIOA: |
Kotizaziorik gabeko pentsioak (Gizarte Ongizateko Fondoko pentsioak, kotizaziorik gabeko pentsioak edo Ezgaituak Gizarteratzeko Legetik datozen sorospenak) jasotzen dituen pertsona-kopurua guztira, 1.000 biztanle bakoitzeko. |
KALKULU MEOTODOLOGIA: |
NEURRI UNITATEA: |
‰ biztanle |
INFORMAZIO ITURRIAK: |
Instituto Foral de Bienestar Social, Diputación Foral de Álava Biztanleen udal estatistika (EUSTAT) Departamento de política Social, Diputación Foral de Gipuzkoa Departamento de Acción Social, Diputación Foral de Bizkaia |
KALKULU MAIZTASUNA: |
Urtero |
AZKEN DATUAREN URTEA: |
2006 |
OHARRAK: |
Kotizaziorik gabeko pentsioek gutxieneko diru-sarrerak bermatzen dizkie adinagatik edo ezintasunagatik premia-egoera dauden pertsonei, diru-sarrera edo errenta nahikorik ez daukatelako. Kotizaziorik gabeko pentsioek errenta ekonomiko baten aitorpena ez ezik mediku eta farmazi laguntzarako eskubidea eta gizarte zerbitzuetarako eskubidea dakartzate. Hau da, premia-egoera batean erabateko estaldura eskaintzen dute. Kotizaziorik gabekoak direnez, Gizarte Segurantzako kotizazioa ez da kontuan izaten diru-zenbatekoa finkatzerakoan; aitzitik, Estatuaren Aurrekontu Orokorren urteko legeetan ezartzen da. Haien finantzazio oso-osoa estatuari dagokio. Hartara, gastua jasateko behar dituen transferentziak egiten dizkio estatuak Gizarte Segurantzari. Kotizaziorik gabeko pentsioen barruan tipologia hauek daude: -Kotizaziorik gabeko pentsioak (KGP): Aldian behin diru-zenbateko bat ordaintzen da oinarrizko premiak estaltzeko. Gutxieneko bermeen modalitatea da; izan ere, bestelako sarrera propiorik badu, gehienez bermatutako zenbatekoraino bakarrik ordainduko da. Bi modalitate daude: KGP minusbalioagatik eta KGP erretiroagatik. Pentsio hauek eska ditzakete 65 urte baino gehiago dituzten pertsonek eta %65 baino gehiagoko minusbalioa duten pertsonek, baldin eta kotizaziopeko pentsiorik (Gizarte Segurantza edo beste) eskatzeko aukerarik ez badute. -Gizarte Ongizateko Fondoko pentsioa (GOF): Laguntza horiek diru-sarrera gutxi dituzten pertsonei zuzentzen zaizkie, 65 urte baino gehiagokoak edo 16 eta 65 urte arteko minusbaliodunak, %45 baino gehiagoko minusbalioa dutenak eta bestelako pentsiorik (kotizaziorik gabeko pentsioa barne) jasotzeko aukerarik ez dutenak. Bi modalitate daude: Adinekoen GOF eta gaixotasunagatiko GOF. -Ezgaituak Gizarteratzeko Legetik datozen sorospenak - Osasun eta Farmazi Laguntza (EGL): Laguntza hauek %33ko edo gehiagoko minusbalioa duten pertsonentzat eta osasun-laguntzaren berezko gertakizunak babes publikoaren araubidez estalita ez duten eta estaldura horretarako eskubiderik ez duten pertsonentzat dira. Eskaintzen den osasun laguntzak bi prestazio mota dauzka: prestazio medikuak (medikuntza orokorra, espezializatua eta tratamendu mediku-kirurgikoak barne) eta farmaziako prestazioak. |