Eskaeraren emaitza:

Fitxa metodologikoa

ADIERAZLEA:Lanetik sortutako errenta pertsonala (errenta pertsonalaren % )
ARDATZA:Ekonomia / Lehiakortasuna
ALORRA:Biztanleriaren ekonomia baliabideak
DEFINIZIOA:
Laneko errenten partaidetza, ehunekotan, errenta pertsonal osoan.
KALKULU MEOTODOLOGIA:
formula
NEURRI UNITATEA:
%
INFORMAZIO ITURRIAK:

Pertsonen eta familien errentei buruzko estatistika, Eustat

KALKULU MAIZTASUNA:
Urtero
AZKEN DATUAREN URTEA:
2021
OHARRAK:

18 urteko edo hortik gorako pertsonen lan-errentak, ekonomi jardueren, transferentzien edo gizarte-prestazioen ondoriozko errentak, eta higigarriaren eta higiezinaren kapitalaren errentak gehitzean ateratzen dena da "errenta pertsonala".

Bestalde, "lan-errentatzat" hartuko da enplegatzaileak bere konturako langileari, honek sarreren aldian zehar egin dituen lanen ordain gisa, ematen dion guztizko ordainsaria (diruzkoa izan zein ez). Etekin gordinak hartzen dira kontuan, hau da: diruzko sarrerak, gauzazko sarrerak, kontura eginiko diru-sarrerak, Gizarte Segurantzako gastuak, joan-etorrietarako dietak eta bidaia-gastuak, iraizpeneko kalte-ordainak, nazioarteko mandatuetan parte hartzeagatiko aparteko haborokin publikoak, eta atzerrian egin den lanaren etekinak, salbuetsita badaude.

Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen zentsu-aldagaiei lotutako datu fiskalak modu homogeneoan ustiatuz, modalitate eta errenta iturrien arabera, ateratzen dira pertsonen eta familien errentaren estatistikako datuak. Beraz, foru aldundien partaidetza duen zentsu-estatistika da. Berari esker, norberaren eta familiaren aberastasunaren banaketa ezagutu daiteke. Aintzat hartu den biztanleria 18 urtetik gorako EAEko biztanleak dira.

Funtsean, Errenta Pertsonalaren eta Famili Errentaren Estatistikarako informazioa lortzeko modua ez da ohiko "bilketa zuzena", lehendik dagoen informazioaren ustiapena baino. Zenbait iturritatik ateratako informazioak konbinatu egiten dira: administrazio-erregistroetatik datozenak (adibidez, PFEZi buruzko zerga-erregistroa) eta erregistro edo fitxategi estatistikoetatik datozenak (Biztanleriaren eta Etxebizitzen Estatistika eta Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsua).