Datuen babesari buruzko informazioa

Egoitza elektronikoa

Datuen babesari buruzko informazio oinarrizkoa

Zure datu pertsonalak erabiliko dira, eta tratamendu-jarduera honi erantsiko zaizkio: Jabari Publikoko kontsultak eta txostenak.

  • Arduraduna: Uraren Euskal Agentzia
  • Helburua: Uraren Euskal Agentziari pertsona fisikoek egindako kontsultak eta txostenak kudeatzea, jabari publiko hidraulikoan zein hari loturiko zerrendetan egiten diren obrei eta jarduketei buruzkoak; itsas-lehorreko jabari publikoan eta itsas-lehorreko babeseko zortasun-eremuan egiten direnei buruzkoak; hondakin-uren isurketei buruzkoak; eta EAEko lurrazaleko eta lurpeko aprobetxamenduei buruzkoak.. Txostenak egitea, Uren Legearen Testu Bategineko 25.4 artikulua betez, txostenak egitea Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren, Kantauriko eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Uraren Euskal Agentziaren arteko 2015eko abenduaren 23ko lankidetza-hitzarmenaren arabera; horren bidez, zenbait jarduera agintzen dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldeko erkidegoarteko arroetako jabari publiko hidraulikoaren arloan. . Uraren arloko hirigintza-txostenak egitea, ekainaren 23ko 1/2006 Legearen, Urarena, 7. artikuluaren esparruan egin beharrekoak..
  • Legitimazioa:
    • Tratamendua beharrezkoa da misio bat betetzeko, zeina egiten baita interes publikoaren izenean, edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoak egikaritzeko.
  • Hartzaileak:
    • Foru-aldundiak
    • Estatuko Administrazioko beste organo batzuk
    • Toki-administrazioko beste organo batzuk
    • Autonomia-erkidegoko beste organo batzuk
  • Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian jasotzen diren bestelako eskubide batzuk ere (www.euskadi.eus/zerbitzuak/10842/).
  • Informazio osagarria: Gure web-orrian kontsulta dezakezu Datuen Babesari buruzko informazio gehigarri eta zehaztua:
    www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/138300-capa2-eu.shtml

Araudia:

ID: 1383