Datuen babesari buruzko informazioa

Egoitza elektronikoa

Datuen babesari buruzko informazio oinarrizkoa

Zure datu pertsonalak erabiliko dira, eta tratamendu-jarduera honi erantsiko zaizkio: Giza baliabideak.

  • Arduraduna: Funtzio Publikoko Zuzendaritza, Gobernantza Publikoa eta Autogobernu Saila
  • Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen langile funtzionarioen eta lan-kontratudunen eskubide indibidualak kudeatzea: emandako zerbitzuak, antzinatasuna, maila, ezintasunak, aparteko hobariak, bateragarritasunak, egoera administratiboak, jarduneko zerbitzura itzultzeak, atxikipenak eta erretiroak. Aldi baterako langileen eta langile kargu-publikodunen izendapenak eta kargu-uzteak kudeatzea. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen langile funtzionarioen, langile lan-kontratudunen eta aldi baterako langileen lanpostuen zerrendak kudeatzea, lanpostuen azterketa egitea eta antolamendu-atalen diagnosia egitea. Curriculum-erregistroa kudeatzea, egiaztagiriak ematea eta langileen espedienteen Bulegoaren Artxiboa kudeatzea.
  • Legitimazioa:
    • Tratamendua beharrezkoa da kontratu bat egikaritzeko, zeinetan interesduna parte baita, edo interesdunaren eskariz kontratuaren aurreko neurriak aplikatzeko.
    • Tratamendua beharrezkoa da misio bat betetzeko, zeina egiten baita interes publikoaren izenean, edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoak egikaritzeko.
  • Hartzaileak:
    • Organo judizialak
    • Sindikatuak eta langile-batzordeak
    • Kontu-auzitegia edo erkidegoko baliokidea
    • Aldi baterako langileen eta goi-kargudunen izendapenak eta kargu-uzteak eta langile kargu-publikodunak kontratatzeko iragarkiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen dira
  • Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian jasotzen diren bestelako eskubide batzuk ere.
  • Informazio osagarria: Gure web-orrian kontsulta dezakezu Datuen Babesari buruzko informazio gehigarri eta zehaztua:
    www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/128000-capa2-eu.shtml

Araudia:

ID: 1280