Eusko Jaurlaritza

Kontratazioaren kudeaketa

Tratamendu-arduraduna

Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza, Ekonomia eta Ogasuna Saila
Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945018000 

Datuak babesteko ordezkaria

Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945 018 680

Helburuaren deskribapena

Kontratazio publikoko prozeduraren kudeaketa fase guztietan, honako hauek barne exekuzioa, aldaketak, luzapenak, epe- edo prezio-aldaketak, azken zenbatekoa eta azkentzea, baita esleipen-prozeduran atzera egiteko erabakiak, kontratua ez esleitzeko edo ez egiteko erabakiak eta kontratistari egotz dakizkiokeen eta suntsiaraztea eragin duten gorabeherak ere. Kudeaketa hori dela eta, interesdunen taldeko pertsonen irudiak grabatu ahal izango dira, baita enplegatu publikoenak ere

Oinarri juridikoa

  • Tratamendua beharrezkoa da, interesduna alderdi duen kontratu bat betearazteko.
  • Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.
  • 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena.

Gordetzeko epea

Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da.

Interesdun taldeak

  • Lizitatzaileak
  • Pertsona fisikoak, haien izenean edo pertsona juridikoen ordezkari gisa, lizitatzaile edo kontratista izan daitezkeenak, eta horiek kontratua gauzatzeko erabiltzen dituzten langileak

Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea)

  • Ogasun publikoa eta zerga administrazioa
  • Interesdun legitimoak

Datuen kategoriak

  • Identifikazio-datuak
  • Ezaugarri pertsonalak
  • Datu akademikoak eta profesionalak
  • Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruei buruzkoak
  • Transakzioen eta zerbitzuen datuak

Nazioarteko transferentziak

Ez dago aurreikusita

Segurtasun neurriak

Ezarri diren segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuko II. Eranskinean (Segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin.

ID: 1194