Tratamendu-Jardueren Erregistroa Errezeta elektronikoaren kudeaketa Tratamendu-arduraduna Farmazia Zuzendaritza, Osasuna Saila Donostia-San Sebastián 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Álava Telefonoa: 945018000 Web orria: https://euskadi.eus Datuak babesteko ordezkaria Donostia-San Sebastián 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Álava Telefonoa: 945018680 Web orria: https://www.euskadi.eus/proteccion-datos Helburuaren deskribapena Sendagaiak eta osasun-produktuak agintzeari, emateari eta ikus-onesteari buruzko informazioa eskuratzea eta ustiatzea, bai eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak finantzatutako errezeten fakturazioari buruzko informazioa eskuratzea eta ustiatzea ere, farmazia-prestazioaren kontrola bermatzeko. Errezeta elektronikoen elkarreragingarritasuna Osasun Sistema Nazionalean (OSN). Oinarri juridikoa Tratamendua beharrezkoa da lege-betebeharrak betetzeko. (RGPD Art. 6.1.c) ) Tratamendua beharrezkoa da interesdunaren edo beste pertsona fisiko baten bizi-interesak babesteko. (RGPD Art. 6.1.d) ) Tratamendua beharrezkoa da misio bat betetzeko, zeina egiten baita interes publikoaren izenean, edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoak egikaritzeko. (RGPD Art. 6.1.e) ) 1/2015 LEGEGINTZAKO ERREGE DEKRETUA, uztailaren 24koa, Sendagaien eta Osasun-produktuen Bermeen eta Erabilera Zentzuzkoaren Legearen Testu Bategina onartzen duena. 16/2003 LEGEA, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzkoa. DBEO 9.2.i*) Osasun publikoaren arloko interes publikoa. 81/2014 ERREGE DEKRETUA, otsailaren 7koa, mugan zeharko osasun-laguntza bermatzeko arauak ezartzen dituena eta errezetei eta banaketa-aginduei buruzko abenduaren 17ko 1718/2010 ERREGE DEKRETUA aldatzen duena. 1718/2010 ERREGE DEKRETUA, abenduaren 17koa, mediku-errezetari eta dispentsazio-aginduei buruzkoa. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011/24/EB Zuzentaraua, 2011ko martxoaren 9koa, mugaz gaindiko osasun-laguntzan pazienteen eskubideak aplikatzeari buruzkoa. Gordetzeko epea Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da. Interesdun taldeak Ikuskatzaileak Osasun Sistema Nazionaleko Osasun Txartel Indibiduala duten herritarrak eta eHDSI (eHealth Digital Service Infraestructure) delakoan parte hartzen duten EBko herrialdeetako herritarrak, sendagai edo osasun-produktu bat agintzen edo ematen zaienak Sendagai edo osasun-produktu bat ematen duten farmazia-bulegoetako titularrak edo langileak Sendagai edo osasun-produktu bat preskribatzeko ahalmena duten osasun-langileak Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea) Osakidetza, Mutualitateak (MUFACE, ISFAS eta MUGEJU), Osasun Ministerioa, farmazia-bulegoak, zentro soziosanitarioak Datu pertsonalen kategoriak Identifikazio-datuak Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak Datu akademiko eta profesionalak Enpleguari eta karrerari buruzko datuak Datu ekonomiko, finantzario eta aseguruei buruzkoak Adingabeak Datu pertsonalen kategoria bereziak Osasuna Nazioarteko transferentziak Ez dago aurreikusita Segurtasun neurriak Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen maiatzaren 3ko 311/2022 Errege Dekretuaren II. eranskinean (segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin. ID: 887