Tratamendu-Jardueren Erregistroa Gaitasun psikofisikoari buruzko txostenen kontraste- eta desadostasun-prozedura kudeatzea Tratamendu-arduraduna Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza, Osasuna Saila Donostia-San Sebastián 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Álava Telefonoa: 945018000 Web orria: https://euskadi.eus Datuak babesteko ordezkaria Donostia-San Sebastián 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Álava Telefonoa: 945018680 Web orria: https://www.euskadi.eus/proteccion-datos Helburuaren deskribapena Trafikoaren eta armen arloan egindako gaitasun psikofisikoari buruzko txostenen kontraste- eta desadostasun-prozedura kudeatzea. Ez-gai emaitzarekin egindako txostenak interesdunak eskatuta kontrastatu ahal izango dira, bere kontura, dagokion osasun-agintaritzak azterketa eginda, eta egokitzat jotzen dituen txosten edo ziurtagiri mediko edo psikologiko guztiak aurkeztu ahal izango ditu, gaitasuna egiaztatzeko eta ustez ez duen betekizunik ez duela egiaztatzeko. Txostenen artean desadostasunik egonez gero, interesdunaren bizilekuari dagokion osasun-agintaritzak ebatzitakoa beteko da. Oinarri juridikoa Tratamendua beharrezkoa da misio bat betetzeko, zeina egiten baita interes publikoaren izenean, edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoak egikaritzeko. (RGPD Art. 6.1.e) ) 4/2015 LEGE ORGANIKOA, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babestekoa. 6/2015 LEGEGINTZAKO ERREGE DEKRETUA, urriaren 30ekoa, Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena. 5/2014 LEGEA, apirilaren 4koa, Segurtasun Pribatuarena. Gordetzeko epea Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da. Interesdun taldeak Beste talde batzuk Gidabaimenean edo armetan baldintza murriztaileak behar dituzten pertsonak Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea) Segurtasun-indar eta -kidegoak Estatuko Administrazioko beste organo batzuk Trafiko Zuzendaritza Nagusia Datu pertsonalen kategoriak Identifikazio-datuak Datu pertsonalen kategoria bereziak Osasuna Nazioarteko transferentziak Ez dago aurreikusita Segurtasun neurriak Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen maiatzaren 3ko 311/2022 Errege Dekretuaren II. eranskinean (segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin. ID: 874