Tratamendu-Jardueren Erregistroa Indarkeriaren eta Terrorismoaren biktimen arreta Tratamendu-arduraduna Giza Eskubideen eta Biktimen Arretaren Zuzendaritza, Justizia eta Giza Eskubideak Saila Donostia-San Sebastián, 01010, Vitoria-Gasteiz, Álava Telefonoa: 945018000 Web orria: https://euskadi.eus Datuak babesteko ordezkaria Donostia-San Sebastián 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Álava Telefonoa: 945018680 Web orria: https://www.euskadi.eus/proteccion-datos Helburuaren deskribapena Terrorismoaren biktimei eta giza-eskubideak urratu zaizkien pertsonei arreta eta aholkularitza ematea Giza eskubideen urraketaren biktimaren deklarazioa, 12/2016 Legeak aitortzen duen prozedura arruntaren bidez. Biktimen edo horiek ordezkatzen dituzten kolektiboen erreparazio- eta laguntza-prestazioen eskaerak izapidetzeko laguntza Oinarri juridikoa Tratamendua beharrezkoa da lege-betebeharrak betetzeko. (RGPD Art. 6.1.c) ) Tratamendua beharrezkoa da misio bat betetzeko, zeina egiten baita interes publikoaren izenean, edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoak egikaritzeko. (RGPD Art. 6.1.e) ) 4/2008 LEGEA, ekainaren 19koa, Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egitekoa. 12/2016 LEGEA, uztailaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitartean izandako motibazio politikoko indarkeria egoeran giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa ematekoa. 107/2012 DEKRETUA, ekainaren 12koa, Euskal Autonomia Erkidegoan, 1960tik 1978ra bitartean, motibazio politikoko indarkeria-egoeran izandako giza eskubideen urraketen ondorioz sufrimendu bidegabeak jasan zituzten biktimak aitortzekoa eta biktima horiei ordainak ematekoa. 9/2023 LEGEA, irailaren 28koa, Euskadiko Memoria Historikoarena eta Demokratikoarena. DBEO 9.2.h*) Prebentzio- edo lan-medikuntza, langilearen lan-gaitasunaren ebaluazioa, diagnostiko medikoa, osasun-laguntzako prestazioa. Gordetzeko epea Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da. Interesdun taldeak Eskatzaileak Legezko ordezkariak Harremanetarako pertsonak Terrorismo-biktimak Giza Eskubideen urraketen biktimak Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea) Estatuko Administrazioko beste organo batzuk Datu pertsonalen kategoriak Identifikazio-datuak Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak Enpleguari eta karrerari buruzko datuak Bideozaintza Terrorismoaren biktimak Datu pertsonalen kategoria bereziak Osasuna Nazioarteko transferentziak Ez dago aurreikusita Segurtasun neurriak Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen maiatzaren 3ko 311/2022 Errege Dekretuaren II. eranskinean (segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin. ID: 665