Tratamendu-Jardueren Erregistroa Trafikoaren eta bide segurtasunaren kudeaketa Tratamendu-arduraduna Trafiko Zuzendaritza, Segurtasun Saila Donostia-San Sebastián 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Álava Telefonoa: 945018000 Web orria: https://euskadi.eus Datuak babesteko ordezkaria Donostia-San Sebastián 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Álava Telefonoa: 945018680 Web orria: https://www.euskadi.eus/proteccion-datos Helburuaren deskribapena Trafikoarekin lotutako jarduerak eta intzidentziak kudeatzea, erregistratzea eta kontrolatzea Trafiko-arloan egin behar diren jarduerak ebaluatzea, aztertzea eta planifikatzea Gidariak zirkulazioaren egoerari buruz behar bezala informatzea eta informazio hori behar bezala zabaltzea Helburu historiko, estatistiko eta zientifikoak Errepide-sareko korridoretan, jatorri-helmuga matrizeei, eta bidaia-denborei buruzko informazioa lortzea Bide-segurtasunerako euskal itunaren jarraipena eta sustapena Oinarri juridikoa Tratamendua beharrezkoa da lege-betebeharrak betetzeko. (RGPD Art. 6.1.c) ) Tratamendua beharrezkoa da misio bat betetzeko, zeina egiten baita interes publikoaren izenean, edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoak egikaritzeko. (RGPD Art. 6.1.e) ) 6/2015 LEGEGINTZAKO ERREGE DEKRETUA, urriaren 30ekoa, Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena. Gordetzeko epea Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da. Interesdun taldeak Herritarrak Ibilgailuen titularrak eta informazioa eskatzen duten pertsonak Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea) Foru-aldundiak Mugikortasunean, bide-segurtasunean eta errepideetan eskumena duten administrazioak eta erakundeak Polizia judizialeko lanak egiten dituzten polizia-kidegoak Datu pertsonalen kategoriak Identifikazio-datuak Nazioarteko transferentziak Ez dago aurreikusita Segurtasun neurriak Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen maiatzaren 3ko 311/2022 Errege Dekretuaren II. eranskinean (segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin. ID: 268