Tratamendu-Jardueren Erregistroa Euskal Autonomia Erkidegoko lurzoru-ondare publikoan integratutako etxebizitzen, eranskinen eta lokalen ondare-kudeaketa Tratamendu-arduraduna Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza, Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila Donostia-San Sebastián 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Álava Telefonoa: 945018000 Web orria: https://euskadi.eus Datuak babesteko ordezkaria Donostia-San Sebastián 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Álava Telefonoa: 945018680 Web orria: https://www.euskadi.eus/proteccion-datos Helburuaren deskribapena Eusko Jaurlaritzaren jabetzako etxebizitzen, eranskinen eta lokalen errenta kobratzea, errentamenduan lagata daudenetan, etxegabetzeak barne, halakorik dagoenean Etxebizitza sozialak eskuratzeko Eusko Jaurlaritzak emandako hipoteka-maileguen kobrantza-kudeaketa, hipoteka-betearazpenak barne, halakorik dagoenean Eusko Jaurlaritzaren jabetzako etxebizitza sozialen promozioetako lokalen eta eranskinen besterentze-prezioaren kobrantza-kudeaketa Oinarri juridikoa Tratamendua beharrezkoa da kontratu bat egikaritzeko, zeinetan interesduna parte baita, edo interesdunaren eskariz kontratuaren aurreko neurriak aplikatzeko. (RGPD Art. 6.1.b) ) Tratamendua beharrezkoa da misio bat betetzeko, zeina egiten baita interes publikoaren izenean, edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoak egikaritzeko. (RGPD Art. 6.1.e) ) 1/1997 LEGEGINTZA DEKRETUA, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena. 29/1994 LEGEA, azaroaren 24koa, Hiri Errentamenduei buruzkoa. 1946ko otsailaren 8ko DEKRETUA, Hipoteka Legearen idazkera ofizial berria. 3/2015 LEGEA, ekainaren 18koa, Etxebizitzarena. Gordetzeko epea Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da. Interesdun taldeak Legezko ordezkariak Beste talde batzuk Jabeak edo maizterrak Eusko Jaurlaritzaren etxebizitzen, eranskinen eta lokalen errentariak Etxebizitza erosteko hipoteka-mailegua eskuratu duten pertsonak Eusko Jaurlaritzaren lokalen eta eranskinen erosleak Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea) Ez da daturik lagatzen Datu pertsonalen kategoriak Identifikazio-datuak Gizarte-egoeraren datuak Datu ekonomiko, finantzario eta aseguruei buruzkoak Transakzioei eta zerbitzuei buruzko datuak Nazioarteko transferentziak Ez dago aurreikusita Segurtasun neurriak Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen maiatzaren 3ko 311/2022 Errege Dekretuaren II. eranskinean (segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin. ID: 194