Tratamendu-Jardueren Erregistroa Bihotzez erregistroa Tratamendu-arduraduna Osasuneko Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazioaren Zuzendaritza, Osasuna Saila Donostia-San Sebastián 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Álava Telefonoa: 945018000 Web orria: https://euskadi.eus Datuak babesteko ordezkaria Donostia-San Sebastián 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Álava Telefonoa: 945018680 Web orria: https://www.euskadi.eus/proteccion-datos Helburuaren deskribapena Miokardioko infartu akutua duten pertsonen erregistroa kudeatzea, patologia horren prebentziorako, osasun-plangintzarako eta osasun-laguntzarako jarduerak egin eta ebaluatu ahal izateko, eta kardiopatia iskemikoari buruzko lehentasunezko ikerketak egiten laguntzeko. Oinarri juridikoa Tratamendua beharrezkoa da misio bat betetzeko, zeina egiten baita interes publikoaren izenean, edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoak egikaritzeko. (RGPD Art. 6.1.e) ) 14/1986 LEGE OROKORRA, apirilaren 25ekoa, Osasun arlokoa. 16/2003 LEGEA, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzkoa. 33/2011 LEGEA, urriaren 4koa, Osasun Publikoari buruzkoa. 13/2023 LEGEA, azaroaren 30ekoa, Euskadiko Osasun Publikoarena. 8/1997 LEGEA, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena. 41/2002 LEGEA, azaroaren 14koa, pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrak arautzen dituena. DBEO 9.2.h*) Prebentzio- edo lan-medikuntza, langilearen lan-gaitasunaren ebaluazioa, diagnostiko medikoa, osasun-laguntzako prestazioa. DBEO 9.2.i*) Osasun publikoaren arloko interes publikoa. DBEO 9.2.j) Ikerketa zientifikoa edo historikoa edo helburu estatistikoak. Gordetzeko epea Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da. Interesdun taldeak Miokardio-infarto akutuaren (MIA) zantzuak izan eta Euskadiko Osasun Sistemarekin kontaktuan jartzen diren pertsonak Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea) Ez da daturik lagatzen Datu pertsonalen kategoriak Identifikazio-datuak Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak Datu pertsonalen kategoria bereziak Osasuna Nazioarteko transferentziak Ez dago aurreikusita Segurtasun neurriak Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen maiatzaren 3ko 311/2022 Errege Dekretuaren II. eranskinean (segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin. ID: 1653