Tratamendu-Jardueren Erregistroa Ibilgailuen azterketa teknikoa Tratamendu-arduraduna Garapenaren eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza, Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna Saila Donostia-San Sebastián 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Álava Telefonoa: 945018000 Web orria: https://euskadi.eus Datuak babesteko ordezkaria Donostia-San Sebastián 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Álava Telefonoa: 945018680 Web orria: https://www.euskadi.eus/proteccion-datos Helburuaren deskribapena Ibilgailuen azterketa teknikoa egitea. Oinarri juridikoa Tratamendua beharrezkoa da lege-betebeharrak betetzeko. (RGPD Art. 6.1.c) ) Tratamendua beharrezkoa da misio bat betetzeko, zeina egiten baita interes publikoaren izenean, edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoak egikaritzeko. (RGPD Art. 6.1.e) ) 920/2017 ERREGE DEKRETUA, urriaren 23koa, Ibilgailuen Azterketa Teknikoa arautzen duena. 1247/1995 ERREGE DEKRETUA, uztailaren 14koa, Ibilgailu historikoen Araudia onartzen duena. 866/2010 ERREGE DEKRETUA, uztailaren 2koa, ibilgailuetako aldaketen tramitazioa arautzen duena. 750/2010 ERREGE DEKRETUA, ekainaren 4koa, Ibilgailu motordunak eta horien atoiak, makina autopropultsatuak edo atoian eramanak, nekazaritzako ibilgailuak eta ibilgailu horien sistemak, parteak eta piezak homologatzeko prozedura arautzen dituena. Gordetzeko epea Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da. Interesdun taldeak Matrikulatutako ibilgailuetako titularrak Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea) DGT Datu pertsonalen kategoriak Identifikazio-datuak Arau-hausteei buruzko datuak Datu ekonomiko, finantzario eta aseguruei buruzkoak Nazioarteko transferentziak Ez dago aurreikusita Segurtasun neurriak Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen maiatzaren 3ko 311/2022 Errege Dekretuaren II. eranskinean (segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin. ID: 1620