Tratamendu-Jardueren Erregistroa Europako Gizarte Funtsak 2021-2027 programazio-aldian kofinantzatutako jarduerei dagokien gastua izapidetzea eta egiaztatzea Tratamendu-arduraduna Politika Ekonomikoaren eta Europako Kohesioaren Zuzendaritza, Ogasuna eta Finantzak Saila Donostia-San Sebastián 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Álava Telefonoa: 945018000 Web orria: https://euskadi.eus Datuak babesteko ordezkaria Donostia-San Sebastián 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Álava Telefonoa: 945018680 Web orria: https://www.euskadi.eus/proteccion-datos Helburuaren deskribapena Europako Gizarte Funtsaren kargura kofinantzatu ahal izateko hautatu ziren erakundeen proiektuen gastu-aitorpenak izapidetzea eta egiaztatzea, eta, ondoren, aitorpen horiek ematearen jarraipena egitea, Zuzenbidearekin bat datozen zehazteko emandako funtsen erabilera justifikatzen duten agiriak aztertuz. Oinarri juridikoa Tratamendua beharrezkoa da lege-betebeharrak betetzeko. (RGPD Art. 6.1.c) ) Tratamendua beharrezkoa da misio bat betetzeko, zeina egiten baita interes publikoaren izenean, edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoak egikaritzeko. (RGPD Art. 6.1.e) ) 20/2023 LEGEA, abenduaren 21ekoa, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzekoa. 38/2003 LEGE OROKORRA, azaroaren 17koa, Diru Laguntzei buruzkoa. 40/2015 LEGEA, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena. 9/2017 LEGEA, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa, honen bidez, Espainiako ordenamendu juridikora eramaten dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014/23/EB eta 2014/24/EB Zuzentarauak, 2014ko otsailaren 26koak. 3/2022 LEGEA, maiatzaren 12koa, Euskal Sektore Publikoarena. 2021/1060 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2021eko ekainaren 24koa, Eskualde Garapeneko Europako Funtsari, Europako Plus Gizarte Funtsari, Kohesio Funtsari, Bidezko Trantsizio Funtsari eta Itsasoko, Arrantzako eta Akuikulturako Europako Funtsari buruzko xedapen komunak ezartzen dituena, bai eta funts horietarako eta Asilo, Migrazio eta Integrazio Funtserako, Barne Segurtasuneko Funtserako eta Mugak eta Bisatuen Politika Kudeatzeko Laguntza Finantzariorako Tresnarako finantza-arauak ere. DBEO 9.2.b) Betebeharrak betetzea lan-zuzenbidearen eta gizarte-segurtasun eta -babesaren eremuan. 2021/1057 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2021eko ekainaren 24koa, Europako Plus Gizarte Funtsa ezartzen duena eta 1296/2013 (EB) Erregelamendua indargabetzen duena. Gordetzeko epea Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da. Interesdun taldeak Erakunde onuradunetako langileak Erakunde onuradunen legezko ordezkariak Erakunde onuradunen proiektuetan parte hartzen duten pertsona fisikoak Harremanetarako pertsona Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea) Europar Batasuneko organoak: irectorate-General for Employment, Social Affairs and Inclusion Estatuko Administrazioko beste organo batzuk: Lan eta Gizarte Ekonomiako Ministerioa. Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioa. Ekonomia Gaietako eta Transformazio Digitaleko Ministerioa. Enplegu eta Ekonomiako Estatu Idazkaritza. Datu pertsonalen kategoriak Identifikazio-datuak Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak Gizarte-egoeraren datuak Datu akademiko eta profesionalak Enpleguari eta karrerari buruzko datuak Datu ekonomiko, finantzario eta aseguruei buruzkoak Adingabeak Genero-indarkeriaren biktimak Terrorismoaren biktimak Datu pertsonalen kategoria bereziak Etnia- edo arraza-jatorria Nazioarteko transferentziak Ez dago aurreikusita Segurtasun neurriak Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen maiatzaren 3ko 311/2022 Errege Dekretuaren II. eranskinean (segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin. ID: 1582