Tratamendu-Jardueren Erregistroa Kontratuen kudeaketa - kontratu txikiak Tratamendu-arduraduna Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritza, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Donostia-San Sebastián 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Álava Telefonoa: 945018000 Web orria: https://euskadi.eus Datuak babesteko ordezkaria Donostia-San Sebastián 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Álava Telefonoa: 945018680 Web orria: https://www.euskadi.eus/proteccion-datos Helburuaren deskribapena Kontratazio publikoaren prozedura fase guztietan kudeatzea, exekuzioa eta azkentzea barne, bai eta esleipen-prozeduran atzera egiteko erabakiak, kontratua ez esleitzeko edo ez egiteko erabakiak eta kontratistari egotz dakizkiokeen eta suntsiaraztea eragin duten gorabeherak ere. Oinarri juridikoa Tratamendua beharrezkoa da kontratu bat egikaritzeko, zeinetan interesduna parte baita, edo interesdunaren eskariz kontratuaren aurreko neurriak aplikatzeko. (RGPD Art. 6.1.b) ) 9/2017 LEGEA, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa, honen bidez, Espainiako ordenamendu juridikora eramaten dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014/23/EB eta 2014/24/EB Zuzentarauak, 2014ko otsailaren 26koak. 2/2007 LEGEGINTZAKO DEKRETUA, azaroaren 6koa, Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzeko dena. Gordetzeko epea Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da. Interesdun taldeak Lizitatzaileak Legezko ordezkariak Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea) Ez da daturik lagatzen Datu pertsonalen kategoriak Identifikazio-datuak Datu akademiko eta profesionalak Enpleguari eta karrerari buruzko datuak Datu ekonomiko, finantzario eta aseguruei buruzkoak Nazioarteko transferentziak Ez dago aurreikusita Segurtasun neurriak Ezarri diren segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasunerako Eskema Nazionala arautzen duen maiatzaren 3ko 311/2022 Errege Dekretuko II. Eranskinean (Segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin. ID: 1566