Tratamendu-Jardueren Erregistroa Hiltzeko laguntza emateko kontzientzia-eragozleak diren profesional sanitarioen erregistroa Tratamendu-arduraduna Osasuneko Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazioaren Zuzendaritza, Osasuna Saila Donostia-San Sebastián 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Álava Telefonoa: 945018000 Web orria: https://euskadi.eus Datuak babesteko ordezkaria Donostia-San Sebastián 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Álava Telefonoa: 945018680 Web orria: https://www.euskadi.eus/proteccion-datos Helburuaren deskribapena Kontzientzia-eragozpenaren deklarazioak inskribatuko dira, osasun-administrazioari beharrezko informazioa emateko, hark heriotzarako laguntzaren kudeaketa egokia berma dezan Oinarri juridikoa Tratamendua beharrezkoa da lege-betebeharrak betetzeko. (RGPD Art. 6.1.c) ) Tratamendua beharrezkoa da misio bat betetzeko, zeina egiten baita interes publikoaren izenean, edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoak egikaritzeko. (RGPD Art. 6.1.e) ) 3/2021 LEGE ORGANIKOA, martxoaren 24koa, eutanasia arautzekoa. Gordetzeko epea Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da. Interesdun taldeak Beste talde batzuk Hiltzeko laguntza ematean zuzenean inplikatuta dauden osasun-profesionalak Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea) Ez da daturik lagatzen Datu pertsonalen kategoriak Identifikazio-datuak Enpleguari eta karrerari buruzko datuak Datu pertsonalen kategoria bereziak Erlijioa edo uste filosofikoak Nazioarteko transferentziak Ez dago aurreikusita Segurtasun neurriak Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen maiatzaren 3ko 311/2022 Errege Dekretuaren II. eranskinean (segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin. ID: 1470