Tratamendu-Jardueren Erregistroa Adikzioei buruzko Euskadiko Informazio Sistema Tratamendu-arduraduna Osasuneko Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazioaren Zuzendaritza, Osasuna Saila Donostia-San Sebastián 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Álava Telefonoa: 945018000 Web orria: https://euskadi.eus Datuak babesteko ordezkaria Donostia-San Sebastián 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Álava Telefonoa: 945018680 Web orria: https://www.euskadi.eus/proteccion-datos Helburuaren deskribapena Substantzia psikoaktiboen kontsumoagatik edo mendekotasunagatik edo jokabide-adikzioengatik tratamenduan hartutako pertsonen zaintza epidemiologikoa egitea, bai eta substantzia psikoaktiboen kontsumoarekin lotutako diagnostikoa duten ospitaleko larrialdietara joaten direnena eta substantzia psikoaktiboen kontrako erreakzioagatik hildako pertsonena ere. Oinarri juridikoa Tratamendua beharrezkoa da lege-betebeharrak betetzeko. (RGPD Art. 6.1.c) ) Tratamendua beharrezkoa da misio bat betetzeko, zeina egiten baita interes publikoaren izenean, edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoak egikaritzeko. (RGPD Art. 6.1.e) ) 14/1986 LEGE OROKORRA, apirilaren 25ekoa, Osasun arlokoa. 16/2003 LEGEA, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzkoa. 8/1997 LEGEA, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena. 18/1998 LEGEA, ekainaren 25ekoa, drogamenpekotasunen arloko aurrezaintza, laguntza eta gizarteratzeari buruzkoa. 1/2016 LEGEA, apirilaren 7koa, Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzkoa. 33/2011 LEGEA, urriaren 4koa, Osasun Publikoari buruzkoa. DBEO 9.2.i*) Osasun publikoaren arloko interes publikoa. DBEO 9.2.j) Ikerketa zientifikoa edo historikoa edo helburu estatistikoak. 13/2023 LEGEA, azaroaren 30ekoa, Euskadiko Osasun Publikoarena. 41/2002 LEGEA, azaroaren 14koa, pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrak arautzen dituena. 1338/2008 (EE) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2008ko abenduaren 16koa, osasun publikoaren eta laneko osasun eta segurtasunaren erkidegoko estatistikei buruzkoa Gordetzeko epea Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da. Interesdun taldeak Erabiltzaileak Substantzia psikoaktiboak kontsumitzeagatik eta/edo jokabide-adikzioengatik tratamendua hasi duten pertsonak Ospitaleko larrialdietara substantzia psikoaktiboen kontsumoarekin eta/edo jokabide-adikzioekin lotutako diagnostiko batekin joaten diren pertsonak. Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea) Ez da daturik lagatzen Datu pertsonalen kategoriak Identifikazio-datuak Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak Gizarte-egoeraren datuak Datu akademiko eta profesionalak Enpleguari eta karrerari buruzko datuak Datu pertsonalen kategoria bereziak Osasuna Nazioarteko transferentziak Ez dago aurreikusita Segurtasun neurriak Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen maiatzaren 3ko 311/2022 Errege Dekretuaren II. eranskinean (segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin. ID: 1317