Tratamendu-Jardueren Erregistroa Zuzenean - Herritarrentzako Zerbitzua Tratamendu-arduraduna Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendaritza, Gobernantza Publikoa eta Autogobernu Saila Donostia-San Sebastián 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Álava Telefonoa: 945018000 Web orria: https://euskadi.eus Datuak babesteko ordezkaria Donostia-San Sebastián 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Álava Telefonoa: 945018680 Web orria: https://www.euskadi.eus/proteccion-datos Helburuaren deskribapena Herritarrek, erabilgarri dituzten kanaletatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak eskaintzen dituen izapideei eta zerbitzuei buruz egindako informazio- eta kontsulta-eskaerak kudeatzea Kexak eta iradokizunak kudeatzea Aurretiko hitzorduaren sistema kudeatzea Honako hauen kudeaketa eta CAU (Erabiltzailearen Laguntza Zentroa): identifikazio elektronikoaren baliabideak, zerbitzu elektronikoak eta jakinarazpen elektronikoa 'Nire karpeta'rako kontsultak Inkestak eta azterlanak egitea, datuak anonimoak egin ondoren, zerbitzuaren etengabeko hobekuntzarako Oinarri juridikoa Tratamendua beharrezkoa da misio bat betetzeko, zeina egiten baita interes publikoaren izenean, edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoak egikaritzeko. 39/2015 LEGEA, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. 40/2015 LEGEA, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena. Gordetzeko epea Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da. Interesdun taldeak Zerbitzu elektronikoen eta herritarrak laguntzeko zerbitzuen erabiltzaileak Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea) Ez da daturik lagatzen Datu pertsonalen kategoriak Identifikazio-datuak Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak Nazioarteko transferentziak Ez dago aurreikusita Segurtasun neurriak Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen maiatzaren 3ko 311/2022 Errege Dekretuaren II. eranskinean (segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin. ID: 1169