Tratamendu-Jardueren Erregistroa Elikagaien Kalitate eta Industriako arloan ikuskaritza eta zehapenak Tratamendu-arduraduna Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritza, Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila Donostia-San Sebastián 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Álava Telefonoa: 945018000 Web orria: https://euskadi.eus Datuak babesteko ordezkaria Donostia-San Sebastián 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Álava Telefonoa: 945018680 Web orria: https://www.euskadi.eus/proteccion-datos Helburuaren deskribapena Elikagaien kalitatearen eta katearen arloko zehapen-espedienteen instrukzioa izapidetzea. Ikuskapen-prozesua kudeatzea, elikagaien katearen arloko eskakizunak betetzen direla egiaztatzeko. Ikuskapen-prozesua kudeatzea, elikagaien kalitatearen arloko eskakizunak betetzen direla egiaztatzeko. Oinarri juridikoa Tratamendua beharrezkoa da lege-betebeharrak betetzeko. (RGPD Art. 6.1.c) ) Tratamendua beharrezkoa da misio bat betetzeko, zeina egiten baita interes publikoaren izenean, edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoak egikaritzeko. (RGPD Art. 6.1.e) ) 1/2023 LEGEA, martxoaren 16koa, Euskal Administrazio Publikoen zehatzeko ahalari buruzkoa. 12/2013 LEGEA, abuztuaren 2koa, elikatze-katearen funtzionamendua hobetzeko neurriei buruzkoa. 17/2008 LEGEA, abenduaren 23koa, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikakoa. Gordetzeko epea Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da. Interesdun taldeak Legezko ordezkariak Harremanetarako pertsonak Nekazariak Abeltzainak Ekoizleak Ikuskapen eta instrukzio prozeduretan esku hartzen duten elikagai-sektoreko operadoreetako langileak. Salatzaileak. Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea) Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa. Datu pertsonalen kategoriak Identifikazio-datuak Enpleguari eta karrerari buruzko datuak Merkataritza-informazioari buruzko datuak Transakzioei eta zerbitzuei buruzko datuak Nazioarteko transferentziak Ez dago aurreikusita Segurtasun neurriak Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen maiatzaren 3ko 311/2022 Errege Dekretuaren II. eranskinean (segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin. ID: 41