Tratamendu-Jardueren Erregistroa COVID-19ek eragindako osasun-krisiaren kudeaketa Tratamendu-arduraduna Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza, Osasuna Saila Donostia-San Sebastián 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Álava Telefonoa: 945018000 Web orria: https://euskadi.eus Datuak babesteko ordezkaria Donostia-San Sebastián 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Álava Telefonoa: 945018680 Web orria: https://www.euskadi.eus/proteccion-datos Helburuaren deskribapena COVID-19ren jarraipen eta zaintza epidemiologikoa, larritasun bereziko salbuespenezko egoerak prebenitzeko eta saihesteko. Helburu horiek bereziki garrantzitsuak dira, ez bakarrik egungo osasun-larrialdia ezagutzeko eta iragartzeko, baita etorkizunean egin beharreko ikerketa mediko, zientifiko eta historikoetarako ere, beste helburu batzuen artean, etorkizunean gerta daitezkeen antzeko egoerak prebenitzeko eta antzemateko Kasuen eta horien kontaktu estuen jarraipena egitea ikuspegi kliniko eta epidemiologikotik COVID-19k sortutako pandemiari buruzko informazioa lortzea infekzio horrek herritarren artean izan duen bilakaera ezagutzea, COVID-19ren kontrolarekin lotutako etorkizuneko osasun publikoko neurriak bideratzeko Oinarri juridikoa Tratamendua beharrezkoa da interesdunaren edo beste pertsona fisiko baten bizi-interesak babesteko. (RGPD Art. 6.1.d) ) Tratamendua beharrezkoa da misio bat betetzeko, zeina egiten baita interes publikoaren izenean, edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoak egikaritzeko. (RGPD Art. 6.1.e) ) 14/1986 LEGE OROKORRA, apirilaren 25ekoa, Osasun arlokoa. 33/2011 LEGEA, urriaren 4koa, Osasun Publikoari buruzkoa. 3/1986 LEGE ORGANIKOA, apirilaren 14koa, Osasun Publikoaren Arloko Neurri Bereziei buruzkoa. 8/1997 LEGEA, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena. 16/2003 LEGEA, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzkoa. Gordetzeko epea Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da. Interesdun taldeak Herritarrak Ikasleak Adingabeak Pazienteak Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea) Foru-aldundiak Osasun-erakundeak Segurtasun-indar eta -kidegoak Organo judizialak Estatuko Administrazioko beste organo batzuk Autonomia-erkidegoko beste organo batzuk Datu pertsonalen kategoriak Identifikazio-datuak Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak Adingabeak Datu pertsonalen kategoria bereziak Osasuna Nazioarteko transferentziak Ez dago aurreikusita Segurtasun neurriak Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen maiatzaren 3ko 311/2022 Errege Dekretuaren II. eranskinean (segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin. ID: 1422