Tratamendu-Jardueren Erregistroa Uraren arloko Zehapen-prozedura Tratamendu-arduraduna Uraren Euskal Agentzia Portal de Gamarra, 1 A, planta 11, 01013, Vitoria-Gasteiz, Álava Telefonoa: 945011700 Web orria: https://www.uragentzia.euskadi.eus Datuak babesteko ordezkaria Donostia-San Sebastián 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Álava Telefonoa: 945018680 Web orria: https://www.euskadi.eus/proteccion-datos Helburuaren deskribapena Uraren arloko zehapen-espedienteak izapidetzea eta artxibatzea, legeria hidraulikoa eta kostaldeena urratzeagatik. Administrazio-errekurtsoak Oinarri juridikoa Tratamendua beharrezkoa da lege-betebeharrak betetzeko. (RGPD Art. 6.1.c) ) Tratamendua beharrezkoa da misio bat betetzeko, zeina egiten baita interes publikoaren izenean, edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoak egikaritzeko. (RGPD Art. 6.1.e) ) 1/2006 LEGEA, ekainaren 23koa, Urarena. 1/2001 LEGEGINTZAKO ERREGE DEKRETUA, uztailaren 20koa, Uren Legearen testu bategina onartzekoa. 2/1998 LEGEA, otsailaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoko herri Administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzkoa. 39/2015 LEGEA, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. 40/2015 LEGEA, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena. Gordetzeko epea Uraren arloko zehapen-espedienteak izapidetzea eta artxibatzea, legeria hidraulikoa eta kostaldeena urratzeagatik.: 15 urte Administrazio-errekurtsoak: Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da. Interesdun taldeak Ustezko arau-hausleak edo zehapen-espedientearekin lotutakoak Lekukoak eta perituak Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea) Ez da daturik lagatzen Datu pertsonalen kategoriak Identifikazio-datuak Arau-hausteei buruzko datuak Datu ekonomiko, finantzario eta aseguruei buruzkoak Nazioarteko transferentziak Ez dago aurreikusita Segurtasun neurriak Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen maiatzaren 3ko 311/2022 Errege Dekretuaren II. eranskinean (segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin. ID: 1369