Tratamendu-Jardueren Erregistroa Kontratazioaren kudeaketa Tratamendu-arduraduna Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza, Ogasuna eta Finantzak Saila Donostia-San Sebastián 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Álava Telefonoa: 945018000 Web orria: https://euskadi.eus Datuak babesteko ordezkaria Donostia-San Sebastián 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Álava Telefonoa: 945018680 Web orria: https://www.euskadi.eus/proteccion-datos Helburuaren deskribapena Euskal sektore publikoaren kontratazio publikoaren prozedura kudeatzea, Euskadin Kontratazio Publikoaren Plataformaren bidez, fase guztietan, hauek barne: egikaritzea, aldaketak, luzapenak, epe- edo prezio-aldaketak, azken zenbatekoa eta azkentzea, bai eta adjudikazio-prozeduran atzera egiteko erabakiak, kontratua ez adjudikatzeko edo ez egiteko erabakiak eta kontratistari egotz dakizkiokeen eta kontratua suntsiaraztea eragin duten gorabeherak ere. Kudeaketa hori dela eta, interesdunen kolektiboan agertzen diren pertsonen irudiak grabatu ahal izango dira, baita enplegatu publikoenak ere. Oinarri juridikoa Tratamendua beharrezkoa da kontratu bat egikaritzeko, zeinetan interesduna parte baita, edo interesdunaren eskariz kontratuaren aurreko neurriak aplikatzeko. (RGPD Art. 6.1.b) ) Tratamendua beharrezkoa da lege-betebeharrak betetzeko. (RGPD Art. 6.1.c) ) Tratamendua beharrezkoa da misio bat betetzeko, zeina egiten baita interes publikoaren izenean, edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoak egikaritzeko. (RGPD Art. 6.1.e) ) 9/2017 LEGEA, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa, honen bidez, Espainiako ordenamendu juridikora eramaten dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014/23/EB eta 2014/24/EB Zuzentarauak, 2014ko otsailaren 26koak. Gordetzeko epea Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da. Interesdun taldeak Lizitatzaileak Langileak Legezko ordezkariak Harremanetarako pertsonak Teknikari eskudunak Adjudikaziodunak Bazkide sortzaileak Ahalorde-emaileak Autonomoen araubide bereziko langileak Administrazio orokorreko langileak Administrazio instituzionaleko langileak Gaitutako funtzionarioak Udaleko langileak Eragile ekonomikoak Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea) Legezko interesdunak Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoa (KEB) Datu pertsonalen kategoriak Identifikazio-datuak Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak Datu akademiko eta profesionalak Enpleguari eta karrerari buruzko datuak Datu ekonomiko, finantzario eta aseguruei buruzkoak Merkataritza-informazioari buruzko datuak Nazioarteko transferentziak Ez dago aurreikusita Segurtasun neurriak Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen maiatzaren 3ko 311/2022 Errege Dekretuaren II. eranskinean (segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin. ID: 1194