Tratamendu-Jardueren Erregistroa Osasunarekin zerikusia duten jarduerei buruzko publizitate-baimenak kudeatzea Tratamendu-arduraduna Osasuneko Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazioaren Zuzendaritza, Osasuna Saila Donostia-San Sebastián 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Álava Telefonoa: 945018000 Web orria: https://euskadi.eus Datuak babesteko ordezkaria Donostia-San Sebastián 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Álava Telefonoa: 945018680 Web orria: https://www.euskadi.eus/proteccion-datos Helburuaren deskribapena Baimen administratiboak ematea, eskatzaileek osasunarekin lotuta egiten dituzten jarduera profesionalei buruzko publizitatea egin dezaten Oinarri juridikoa Tratamendua beharrezkoa da misio bat betetzeko, zeina egiten baita interes publikoaren izenean, edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoak egikaritzeko. (RGPD Art. 6.1.e) ) 8/1997 LEGEA, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena. 29/2009 LEGEA, abenduaren 30ekoa, lehia desleialaren eta publizitatearen legearaubidea aldatzen duena, kontsumitzaile eta erabiltzaileen babesa hobetzeko. 39/2015 LEGEA, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Gordetzeko epea Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da. Interesdun taldeak Eskatzaileak Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea) Ez da daturik lagatzen Datu pertsonalen kategoriak Identifikazio-datuak Datu akademiko eta profesionalak Transakzioei eta zerbitzuei buruzko datuak Nazioarteko transferentziak Ez dago aurreikusita Segurtasun neurriak Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen maiatzaren 3ko 311/2022 Errege Dekretuaren II. eranskinean (segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin. ID: 1192