Eman izena OPACen

Erabiltzaileen erregistroaren bidez herritarrek aukera izango dute:

  • Dokumentuak paperezko formatuan kontsultatzeko, betiere konfidentzialtasun-mailak baimentzen badu, Artxiboak ezarritako protokoloa jarraituz beti.
  • Dokumentuak erreserbatzea eskatzeko, Artxibo Nagusiaren barruan kontsultatu ahal izate aldera.
  • Iradokizunak egiteko eta horiei emandako erantzunak kontsultatzeko.

Edozer unetan aldatu ahalko dira norberaren datuak (etxebizitza, posta elektronikoa, telefonoa, e.a. aldatuz gero).

Hauek dira Artxiboaren atariaren bitartez erabiltzaileak erregistratzeko jarraitu beharreko urratsak:

  • Norberaren datuak ala laneko datuak eman nahi diren aukeratu.
  • Galdetegiko eremuak bete. Nahitaez bete beharreko eremuak (*) zeinuaz markatu dira.
  • «Eskaera bidali» botoia sakatu.
  • Datuen zuzentasuna berrikusi.
  • «Eskaera bidali» botoia sakatu.
  • Artxibo Nagusiak eskaera baliozkotuko du.

Informazioa aurrez aurre kontsultatu behar baduzu, Artxibo Nagusira joan beharko duzu, Donostia kalea, 1 (Lakua) helbidean, Gasteizen, eta han zure burua NANaren bidez identifikatu beharko duzu.

DATU PERTSONALEN BABESA

Eskabidean jasotzen diren datu pertsonaleko pertsonalak Baliabide Orokorren Zuzendaritzak tratatuko ditu, eta "Artxibo Sistema" izeneko tratamendu-jardueran sartuko dira; horren bitartez, Artxibo Sisteman sartutako funts dokumentalak kontrolatzen eta hedatzen dira, eta funts dokumentalen kontsulta, erreprodukzioa eta maileguak kudeatzen.

Interes publikoko misio bat betetzean eta mailegu-akordioaren betearazpenean oinarritzen da helburua.

Datu pertsonalak epe-mugarik gabe gordeko dira, harik eta horiek ezerezteko eskatzen den arte.

Eskubidea duzu datu pertsonalak irispidean izateko, zuzentzeko, ezerezteko eta transferitzeko, eta haien tratamendua mugatzeko edo tratamenduaren aurka egiteko, eta zure datuen tratamendu automatizatu batean soilik oinarrituta dagoen erabaki baten objektu ez izateko. Eskubide horiek erabiltzeko, Baliabide Orokorren Zuzendaritzara jo behar duzu: Donostia, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz. Datuak babesteko ordezkaria ordezkaria dpd-dbo@euskadi.eus

Eskubidea duzu, halaber, Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamatzeko. www.avpd.euskadi.eus

Eta hori guztia, honako hau betetzeko:

  • Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra
  • 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.