Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Sasoikako lana

KIMAKETAREN ETA KIMU BERRIEN KIMAKETAREN 2021eko KANPAINA

COVID-19aren BAHEKETA PROGRAMA

Udaberriko kimaketaren eta kimu berrien kimaketaren hurrengo kanpainaren hasiera dela eta, BAHEKETA-PROGRAMA bat egingo da, COVID-19aren transmisioa prebenitzeko. Programa sasoiko langile guztiei eta haiekin harreman zuzena duten pertsonei zuzentzen zaie.

  • HITZORDUA hartzeko eta informaziorako doako telefonoa:

900 101 400

Zerbitzuaren ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:30 – 14:30

*Hitzordua eskatzean, komeni da enpresako IFK eta zure Prebentzio Zerbitzuaren izena eskura izatea.

  • Noiz egin proba? Komeni da COVID-19aren proba ahalik eta lasterren egitea, ahal dela kanpainako lana hasi aurretik.
  • Nori zuzenduta dago?

· Sasoiko langileak

· Sasoiko langileekin lan-harreman ZUZENA duten pertsonak

· Kanpainan sasoiko langileekin etxe berean bizi diren pertsonak

  • Non egiten dira probak?

· Maiatzaren 10etik maiatzaren 28ra: Laguardiako pilotalekuan egingo dira

· Maiatzaren 28tik aurrera: Arabako Errioxako ESIan normalean probak egiten diren lekurako emango dira hitzorduak

  • Programa horri buruzko informazioa zenbait hizkuntzetan:

gazteleraz | euskeraz | portugesez | ingelesez | frantsesez | arabieraz

Sasoiko langileak dituzten nekazaritzako ustiegietan COVID 19-a prebenitzeari buruzko informazioa

Kontsultatu bai lanean bai etxean COVID-19a prebenitzeari buruz OSALANek emandako informazioa:

- Azalpen bideoak COVID-19a prebenitzeko arau eta gomendioei buruz, eta jarduteko arauei buruz, kutsatzeak edo kutsatze susmoak badaude

Hizkuntzak: gazteleraz/euskarazfrantsesez/portugesez | arabieraz

- Informaziorako esku orriak, langileentzat, COVID-19a prebenitzeko arau eta gomendioei buruz, eta jarduteko arauei buruz, kutsatzeak edo kutsatze susmoak badaude

Hizkuntzak: gazteleraz | euskeraz | portugesez | frantsesez | arabieraz

- Informazio txartelak COVID-19a prebenitzeko arau eta gomendioei buruz, eta jarduteko arauei buruz, kutsatzeak edo kutsatze susmoak badaude

Hizkuntzak: gazteleraz/euskeraz | portugesez/frantsesez | arabieraz

- Informaziorako esku orria, enpresa kontratatzaileentzako oinarrizko informazioarekin, horren barruan egonik sasoiko langileen harrera eta antolamenduari buruzko jarraibideak, eta lan espazioak, ostatua eta desplazamendua antolatu eta mantentzeari buruzkoa

Nekazaritza sasoiko informazio bulegoa

Oficina de Información sobre temporerismo agrícola

Mahats-bilketa aldian zehar zabalik

Gasteizerako errepidea z.g. (UAGA eraikina)

Doako telefonoa: 900 101 400 (astelehenetik igandera 08:00etatik 14:30ak arte)

Iruzurraren aurkako postontzia

Enplegu Ministerioak webgunean erabiltzeko moduan jarri duen postontziaren bitartez, lan eremuan gertatzen diren iruzurrezko portaeren berri eman dezakete hiritarrek, Gizarte Segurantzako Lan Ikuskaritzak aztertu eta, kasuan kasu, ikertu ditzan.

Postontzian, halaber, lanean eta gizarte segurantzari egindako iruzurren biktimak diren lagileek salaketa jarri dezakete bide telematiko bidez.

Informazio triptikoa

Kartela

Azken aldaketako data: