Osasun Saila

Eguzki-krema nola eman

itzuli>

 

  • Zure larru-azalaren eta ErUIren arabera hautatu, gutxienez, zuretzat egokia den babes-faktorearekiko produktua.
  • Ziurtatu UVA nahiz UVB erradiazioetatik babesten zaituztela.
  • Eguzkitan jarritako aldeetan larru-azalaren motaren araberako babes-krema ugari eman:
    • Eguzkitan jarri baino ordu erdi lehenago, nahiz eta lainotuta egon;
    • Berriro eman bi edo hiru ordurik behin;
    • Bainatu ostean ere beti eman, baina larru-azala ondo lehortu ondoren.
  • Krema erabili arren ez egon luzaroegi eguzkitan.
  • Apurka-apurka jarri eta egon eguzkitan.
  • Kontuz ume txikiekin! EZ utzi inoiz ere eguzkiak zuzen-zuzen jo diezaien 6 hilabete baino gutxiagoko umeei. Lehenengo 6 hilabetetan ezi zaie eguzki kremarik jarri, bere azala xurgatze-gaitasun handia baitauka eta izan ditzaketen ondorio kaltegarriak ez dira ezagutzen.
Azken eguneratzea: 2012/08/20