Osasun Saila

Beroaren kontrako prebentzioa

Udan, beroaldiak izaten dira, hainbat egunetakoak, eta, beroaldi horietan, tenperaturak oso-oso altuak izaten dira.

 

Bero handiegiak nahasmenduak eragin ditzake pertsonen bizi-funtzioetan, organismoa ez bada gauza gorputz-tenperaturaren aldaketak konpentsatzeko.

 

Gerta liteke giza gorputzak tenperatura doitzeko dituen mekanismoek porrot egitea, eta tenperatura handiegiarekin, gorputzak ur eta elektrolito gehiago galtzea, eta, hartara, horiek beharrezkoak direnez organoek ondo lan egiteko, muskuluetako zainelduak, deshidratazioa, intsolazioa eta, azkenean, bero-kolpeak ere sortzea; hainbat organori kaltea eragitea eta heriotza ekartzea ere bai.

 

Tenperaturak gora egitea arriskutsua izan daiteke, batez ere umeentzat, gaixo kronikoentzat eta pertsona adinduentzat. Beroaren ondorio kaltegarriak nozi ditzakeen beste biztanle-multzo sentikor bat, honako hau: aire zabalean jarduera bizietan aritzen direnak, dela lanean edo aisialdian.

 

Zu bizi zaren eskualdean tenperatura altuak izango diren edo ez jakiteko, ikus honako esteka honetan:

Azken eguneratzea: 2013/07/30