Osasun Saila

Nolako ondorioak ditu osasunean?



itzuli>

 

Arnasten dugun airean ozono kontzentrazioa handitu ahala, osasun-arazoak ager daitezke, hala nola, arnasa hartzeko zailtasuna eta asmaren areagotzea, begietako eta arnas sistemako mukosetan narritadura arinak, eztula eta eztarri lehorra…

Kontzentrazioa handiagotuz gero, gaitzek okerrera egin dezakete, birika-funtzioa txartuz, gorputzaldi txarra eta buruko mina eraginez, lan-gaitasuna gutxituz, nekea eta zorabioak sorraraziz, etab.

Eta ozono mailak igotzen jarraitzen badu, aipaturiko sintomez gainera, beste batzuk ager daitezke: botagura, bularreko mina arnasa hartzerakoan, bai eta birika-gaitasuna behin behineko gutxitzea ere.

Azken eguneratzea: 2010/08/06