Literatura unibertsala

Aingeruak nekez ausartzen diren tokian

Aingeruak nekez ausartzen diren tokian
Zenbakia: 17
Egilea: Forster, E.M.
Jatorrizko izenburua: Where angels fear to tread
Itzultzailea: Santamaria, Idoia
Argitalpen-urtea: 1993
ISBN: 84-7992-187-0
Orri-kopurua: 90
Biografia:

Edward Morgan Forster, 1879an Londresen jaioa eta 1970ean Coventryn hila, nobelagile izanik ere zinemagintzak egin du ezagun gure artean, R. Attenborough eta James Ivory zine zuzendariek Forsterren hainbat nobela eraman baitituzte zine aretoetara. Izan ere, bere nobelarik famatuenak A passage to India, A room with a view, Howard's end eta bera hil ondoren argitaratutako Maurice dira. Eleberriez gain, hainbat saiakera, literatura kritika eta ipuin bilduma bat ere idatzi zituen, azken hau The collected tales of E. M. Forster izenburupean 1947an argitaratua.

Fitxa:

Aingeruak nekez ausartzen diren tokian Forsterrek argitaratutako lehendabiziko eleberria da, 1905ean hain zuzen ere. Ingelesa izan arren, herri eta kultura mediterraneoenganako interes handia erakutsi zuen beti eta Italian kokatzen da hemen kontatzen zaigun istorioa. Pertsonaia nagusiak bi emakume ingeles eta gizon italiar bat dira eta bi kultura ezberdinon arteko gatazka erakusten digu liburuan, pertsonaiek bizi dituzten egoeretan oinarriturik. Forsterrek XIX. mendeko hizkuntza elaboratu eta korapilatsuari utzi eta estilo libreago eta ahozkoagoa erabili zuen. Bere garaiko gizarteari buruzko ardura erakutsi zuen beti eta gizarte maila ertaineko bizimoduaren begirale zehatz eta zorrotza izan zen.

Pharos: E.M. Forster ataria: bizitza, lanak, iruzkinak, irudiak. Ingelesez.